Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Doktrina

Lan-zuzenbidearen ikasgaiak. Iturriak. Sindikatu-zuzenbidea. Lan-kontratua. Gizarte Segurantza. Lan-prozesua

Fitxa

Egilea(k)Arrieta Idiakez, Francisco Javier (Itzultzailea); Atxabal Rada, Alberto (Zuzendaria); García Ortega, Jesús; Goerlich Peset, José María; Lobera Revilla, Gotzon (Zuzendaria); Pérez de los Cobos Orihuel, Francisco; Ramírez Martínez, Juan M.; Urrutia Badiola, Andres (Zuzendaria)

Izenburua:  «Lan-zuzenbidearen ikasgaiak. Iturriak. Sindikatu-zuzenbidea. Lan-kontratua. Gizarte Segurantza. Lan-prozesua» 

Urtea:  2004 

Lekua:  Bilbo 

Argitaletxea:  Deustuko Unibertsitatea 

Orrialdeak:  747 

Argitaldaria:  12. argitaraldia 

ISBN/ISSN:  84-7485-947-6 

Argitalpena www.jakin.eus-en

Aurkibidea

  • Lehenengo gaia. SARRERA

    1. Lan-zuzenbidea.—2. Lan-zuzenbidearen sorrera eta garapena: 2.1. Industria-iraultza; 2.2. Lan-zuzenbide «indibidualista»; 2.3. «Gizarte-auzia»; 2.4. Estatuak lan-arauketan parte hartzea; 2.5. Sindikatuak aitortzea.—3. Lan-zuzenbidearen eginkizunak.—4. Lan-zuzenbidearen bilakaera Espainian: 4.1. Lanari buruzko lehenengo legeak (1873-1900); 4.2. Lan-antolamenduaren jarraikako garatzea (1900-1923); 4.3. Primo de Riveraren diktadura (1923-1930); 4.4. Bigarren Errepublika (1931-1939); 4.5. Francoren garaia (1939-1976); 4.6. Trantsizio politikoa (1977-1978); 4.7. Espainiako 1978ko abenduaren 27ko Konstituzioa.—5. Lan-zuzenbidearen egungo arazoak.—Oinarrizko bibliografia.

  • Bigarren gaia. LAN-ANTOLAMENDUAREN ITURRIAK

    1. Iturrien kontzeptua eta zerrenda.—2. Espainiako 1978ko abenduaren 27ko Konstituzioa: 2.1. EKren lan-edukia; 2.2. Konstituzioaren eskubide eta printzipioen babesa; 2.3. EKren klausula indargabetzailea; 2.4. EKren printzipioak eta beste ikuspuntu orokor batzuk.—3. Nazioarteko eta nazioz gaindiko arauak: 3.1. Nazioarteko Itunak orokorrean; 3.2. Lanaren Nazioarteko Erakundea; 3.3. Europar Erkidegoak.—4. Espainiako legeak.—5. Araudiak: 5.1. Ikuspuntu orokorrak; 5.2. Sektorekako araudiak; 5.3. Barne-araudiak.—6. Autonomia-erkidegoen ahalmen arau-emailea.—7. Hitzarmen kolektiboak: 7.1. Hitzarmen kolektiboaren kontzeptua eta eginkizuna; 7.2. Hitzarmen kolektiboen eragingarritasuna; 7.3. Hitzarmen kolektibo motak Espainiako antolamenduan. Horien eragingarritasuna; 7.4. Enpresako akordioak eta enpresako itunak.—8. Adiskidetze-akordioak eta tartekaritza-laudoak.—9. Lan-ohitura.—10. Jurisprudentzia.—11. Lan-zuzenbidearen printzipioak.—12. Aplikatu beharreko arautegia eta arauen izaera.—13. Indarreko arauen arteko harremanak: «araurik mesedegarrienaren» printzipioa.—14. Ondoz ondoko arauen arteko gatazkak: arauen aldagarritasuna.—15. Arauen arteko harremanak eta banakako autonomia: kontratuko baldintza onuragarriagoak.—16. Arauen arteko harremanak eta banakako autonomia: eskubideen gainean xedatu ezina.—17. Lan-administrazioa. Lan-ikuskatzailetza, prozedura zehatzailea.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hirugarren gaia. SINDIKATU-ASKATASUNA

    1. Sindikatu-motak.—2. Sindikatuaren bilakaera historikoa. Sindikatua legez aitortzeko urratsak.—3. Sindikatu-askatasunaren nazioarteko arautegia.—4. Espainiako arautegia. Esparru subjektiboa eta objektiboa.—5. Banakako sindikatu-askatasuna (positiboa): sindikatua eratzea, estatutuak gordailatzea, afiliazio-eskubidea: 5.1. Sindikatua eratzea; 5.2. Estatutuak gordailatzea; 5.3. Afiliazio-eskubidea.—6. Banakako sindikatu-askatasuna (negatiboa): «sindikatuen segurtasuneko klausula» izenekoa. Sindikatu-kuoten deskontua eta negoziazio-kanona bereziki.—7. Sindikatu-askatasun kolektiboa: sindikatuaren antolaketa.—8. Sindikatu-askatasun kolektiboa: sindikatu-jarduera: 8.1. Sindikatu-jarduera sindikatu-askatasunaren eduki gisa: berdintasuna eta ordezkagarritasuna; 8.2. SALOren araberako sindikatu-motak; 8.3. Sindikatu orori aitortutako eskubideak; 8.4. Ustez sindikatu batzuei bakarrik aitortutako eskubideak.—9. Sindikatu-askatasunaren babesa.—10. Sindikatuen prozesu-gaitasuna.—11. Sindikatuen erantzukizuna.—12. Enpresaburuen erakundeak.—Oinarrizko bibliografia.

  • Laugarren gaia. ORDEZKARITZA ETA PARTE-HARTZEA ENPRESAN

    1. Enpresa eta lan-zuzenbidea.—2. Ordezkaritza-organoak.—3. Parte hartzeko moduak.—4. Langileen informazioa eta kontsulta Europar Batasunean.—5. Baterako ordezkaritza Espainiako antolamenduan:5.1. Sindikatu-ordezkaritzaren eta baterako ordezkaritzaren konstituzio-oinarriak; 5.2. Baterako ordezkaritzaren egitura; 5.3. Lantokiaren kontzeptua; 5.4. Langile-kopuruaren zehaztapena; 5.5. Ordezkagarritasunaren egokiera.—6. Hauteskunde-prozedurei buruzko arauak.—7. Ordezkaritza-agintaldiaren arauketa.—8. Ordezkarien eskumenak.—9. Ordezkarien bermeak eta erraztasunak.—10. Batzartzeko eskubidea eta erabakiak hartzea.—11. Sindikatu-ordezkaritza eta -ekintza enpresan: sindikatu-atalak eta sindikatu-eskuordeak.—12. Ordezkaritza-organoak administrazio publikoetan.—Oinarrizko bibliografia.

  • Bosgarren gaia. NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

    1. Konstituzioaren arauak.—2. Negoziazio-unitateak.—3. Hitzarmenak pilatzea.—4. Hitzarmenaren alokairu-araubidea ez aplikatzea.—5. Negoziatzeko legitimazioa (hasierakoa edo parte-hartzailea): 5.1. Enpresako zein enpresaz azpiko hitzarmen kolektiboak negoziatzea; 5.2. Enpresaz gaindiko hitzarmenak negoziatzea.—6. Negoziatzeko legitimazioa (osoa edo negoziatzailea) eta negoziazio-batzordearen osaketa.—7. Lanbidearteko esparru-akordioak, esparru-hitzarmenak eta gai zehatzei buruzko hitzarmenak negoziatzea.—8. Negoziazio-prozedura, onustez negoziatzeko eginbeharra eta erabakiak hartzea.—9. Hitzarmen kolektiboaren erregistroa, gordailua, argitaratzea eta legezkotasunik eza/urratze-kontrola.—10. Hitzarmen kolektiboari atxikitzea eta hitzarmen kolektiboa hedatzea.—11. Hitzarmen kolektiboen edukia.—12. Hitzarmen kolektiboaren iraupena.—13. Hitzarmen kolektiboen aplikazioa eta interpretazioa.—14. Estatutuz kanpoko hitzarmen kolektiboak.—15. Funtzionario publikoen negoziazio kolektiboa.—Oinarrizko Bibliografia.

  • Seigarren gaia. GREBA-ESKUBIDEA

    1. Greba delitu, askatasun edo eskubide gisa.—2. Grebaren arauketa Espainian.—3. Greba-eskubidearen titulartasuna. Funtzionario publikoek greba egiteko duten eskubidea.—4. Greba-eskubidea egikaritzea: 4.1. Aldarrikapena, komunikazioa eta publizitatea; 4.2. Lokalak okupatzea; 4.3. Segurtasunerako eta mantentzerako zerbitzuei enpresan eustea.—5. Legearen aurkako grebak: 5.1. Greba politikoa; 5.2. Elkartasuneko grebak; 5.3. Aldaberritze-grebak eta greba «juridikoak»: bakea egoteko eginbeharra.—6. Abusuzko greben modalitateak.—7. Gizartearen premiazko zerbitzuetan egindako greba: gutxieneko zerbitzu deritzenak ezartzea.—8. Grebaren amaiera. Nahitaezko tartekaritza.—9. Grebaren ondoreak langile grebalariengan.—10. Grebaren ondoreak grebarik egin ez duten langileengan.—Oinarrizko bibliografia.

  • Zazpigarren gaia. ENPRESA IXTEA EDO LOCK-OUT. GATAZKA KOLEKTIBOA

    1. Ugazabek enpresa ixteko duten eskubidea edo lock-out eskubidea Espainiako antolamenduan: 1.1. Ugazabek enpresa ixteko duten eskubidea Konstituzioan; 1.2. Ugazabek enpresa ixteko legezko modalitateak; 1.3. Enpresa ixteko eskubidearen betekizunak eta ondoreak.—2. Lan-gatazka. Kontzeptua eta motak: 2.1. Banakako gatazka eta gatazka kolektiboa. Talde-gatazka; 2.2. Gatazka kolektiboen motak: interes-gatazkak eta gatazka juridikoak.—3. Gatazka kolektiboak konpontzeko prozedurak: 3.1. Gatazka kolektiboak konpontzeko epaiketaz kanpoko prozedurak; 3.2. Gatazka kolektiboaren prozedura judiziala.—Oinarrizko bibliografia.

  • Zortzigarren gaia. LAN-KONTRATUA

    1. Lan-kontratua: 1.1. Lan-kontratuaren kontzeptua; 1.2. Lan-kontratuaren eginkizunak; 1.3. Lan-kontratuaren osagaiak.—2. Lan-antolamendutik baztertutako lan-harremanak: 2.1. Industria-bazkidea, obra-betearazpena, zerbitzuen errentamendua; 2.2. Lan-antolamendutik esanbidez baztertutako lan-harremanak: 2.2.1. Administrazio publikoen funtzionarioak eta estatutudun pertsonala; 2.2.2. Nahitaezko prestazio pertsonalak; 2.2.3. Sozietateen kontseilari eta administratzaileak; 2.2.4. Lagun arteko lanak; 2.2.5. Senitarteko lanak; 2.2.6. Merkataritzako eragiketetako bitartekari autonomoak; 2.2.7. Administrazio-baimenen titular diren garraiolariak.—3. Langileek kontratatzeko duten gaitasuna: 3.1. Kontratatzeko gaitasuna adinaren arabera; 3.2. Kontratatzeko gaitasuna naziotasunaren arabera; 3.3. Langileen askatasuna EBn barrena joan eta etortzeko.—4. Lan egiteko gaitasuna.—5. Lan-enpresaburua: 5.1. Enpresaburuaren kontzeptua lan-zuzenbidean; 5.2. Enpresaburua zehazteko arazoa; 5.3. Enpresa-taldeak edo sozietate-taldeak; 5.4. Enpresaburuaren erantzukizuna; 5.5. Enpresaburua zehazteak dakartzan arazoen ondore prozesal nagusiak.—6. Enpresa-jardueraren kontratazioa eta azpikontratazioa.—7. Langileak lagatzea: 7.1. Kontzeptua; 7.2. Ondoreak.—8. Aldi baterako lan-enpresak: 8.1. ABLEen eraketa eta horien gaineko kontrola; 8.2. Langileak lagatzeko kontratua; 8.3. ABLEekiko lan-harremanak; 8.4. Enpresa erabiltzailearekiko lan-harremanak.—9. Enpresa eskualdatzea.—Oinarrizko bibliografia.

  • Bederatzigarren gaia. LAN-KONTRATAZIOA: PROZEDURA, IRAUPENA ETA MODALITATEAK

    1. Enpresaburuek kontratatzeko duten askatasuna: 1.1. Kontratatzeko askatasuna eta beraren mugak; 1.2. Aukeratzeko askatasuna eta beraren mugak.—2. Kontratuaren forma.—3. Probaldia.—4. Kontratuaren iraupena: iraupen mugagabeko kontratua eta aldi baterako kontratua: 4.1. Obra edo zerbitzu jakin baterako kontratua; 4.2. Ekoizpen-inguruabarren ondoriozko behin-behineko kontratua; 4.3. Bitarteko kontratua; 4.4. Langile minusbaliatuen enplegua sustatzeko kontratua; 4.5. Aldi baterako kontratuen alde erkideak.—5. Aldi baterako kontratuak administrazio publikoetan: 5.1. Aldi baterako kontratuaren inguruko berezitasunak; 5.2. Aldi baterako lanaren kasu bereziak. Laneratze-kontratua.—6. Heziketa-kontratuak: 6.1. Prestakuntzarako kontratua; 6.2. Praktikaldiko lan-kontratua.—7. Lan-kontratuen beste modalitate batzuk: 7.1. Etxean lan egiteko lan-kontratua; 7.2. Taldeko lan-kontratua, baterako lan-kontratua eta laguntzaile elkartuaren kontratua; 7.3. Lanaldi partzialeko lan-kontratua. Errelebu-kontratua; 7.4. Aldizkako lan-kontratu finkoa eta jarraitutasunik gabeko lan-kontratu finkoa.—8. Iraupen mugagabeko lana sustatzeko neurriak: 8.1. Iraupen mugagabeko lana sustatzeko kontratua; 8.2. Pizgarriak.—9. Lana sustatzeko beste neurri batzuk.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hamargarren gaia. LAN-PRESTAZIOA: ZEHAZTAPENA ETA ERALDAKETA

    1. Lan-prestazioaren zehaztapena. Lanbide-sailkapena.—2. Mugikortasun funtzionala.—3. Maila-igoerak.—4. Mugikortasun geografikoa: 4.1. Lekualdaketak; 4.2. Joanarazteak; 4.3. Mugikortasun geografikoaren beste kasu batzuk.—5. Lan-baldintzen funtsezko eraldaketak.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hamaikagarren gaia. LANALDIA ETA ATSEDENALDIAK

    1. Lansaioa: 1.1. Lansaio arrunta; 1.2. Lansaio bereziak jarduera jakinetan; 1.3. Inguruabar pertsonalen ondoriozko lansaio bereziak.—2. Aparteko orduak: 2.1. Aparteko ordu arruntak; 2.2. Ezinbesteko kasuaren ondoriozko aparteko orduak.—3. Berreskuratzeko moduko orduak.—4. Lan-ordutegia: 4.1. Jarraikako lansaioa edo zatikako lansaioa; 4.2. Ordutegi zorrotza eta ordutegi malgua; 4.3. Gaueko lana eta gaueko langileak; 4.4. Txandakako lana.—5. Lan-egutegia.—6. Asteko atsedena.—7. Jaiegunak.—8. Urteko oporrak.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hamabigarren gaia. ALOKAIRU-PRESTAZIOA

    1. Aplikatu beharreko arautegia.—2. Alokairuaren legezko kontzeptua.—3. Alokairuaz gaineko hartzekoak.—4. Alokairu-modalitateak: 4.1. Diruz ordaindutako alokairua; 4.2. Gauzaz ordaindutako alokairua.—5. Alokairu-sistemak: 5.1. Denboraren araberako alokairua eta emaitzaren araberako alokairua; 5.2. Atazaren araberako alokairua; 5.3. Komisioaren araberako alokairua; 5.4. Mozkinetan parte hartzea.—6. Alokairuaren osaketa: 6.1. Oinarrizko alokairua; 6.2. Alokairu-osagarriak; 6.3. Alokairu osoa.—7. Alokairua zehaztea.—8. Alokairua ordaintzea: 8.1. Lekua; 8.2. Denbora; 8.3. Ordainbidea. Alokairuen jaso-agiria.—9. Alokairuaren babesa: 9.1. Langileen hartzekodunei aurre egiteko bermeak: alokairua enbargatzeko ezintasuna; 9.2. Enpresaburuaren hartzekodunei aurre egiteko bermeak; 9.3. Enpresaburuaren kaudimengabeziari aurre egiteko bermeak: Alokairuak Bermatzeko Funtsa.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hamahirugarren gaia. LANGILEAREN ETA ENPRESABURUAREN BESTE EGIN - BEHAR BATZUK

    1. Langilearen eginbeharrak: 1.1. Gutxieneko etekina emateko egin beharra; 1.2. Kontratu-onustea izateko eginbeharra; 1.3. Obeditzeko eginbeharra; 1.4. Enpresaburuaren diziplina-ahalmena.—2. Enpresaburuaren eginbeharrak: 2.1. Langilearen duintasuna errespetatzeko eginbeharra; 2.2. Langilearen lanbide-gaitasuna babestea: 2.2.1. Langileari laneko zereginak emateko eginbeharra; 2.2.2. Langileei prestakuntza emateko eginbeharra; 2.3. Lan-arriskuak prebenitzeko eginbeharra; 2.4. Laguntza-babesa.—3. Enpresaburuaren erantzukizuna langilearen egintzen ondorioz.—4. Langilearen asmakizunak.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hamalaugarren gaia. KONTRATUA GELDIARAZTEA ETA ETETEA

    1. Lan-prestazioa geldiaraztea: 1.1. Langilearen borondatez; 1.2. Enpresaburuari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik eta ezinbesteko kasuaren ondorioz.—2. Lan-kontratua etetea: 2.1. Ezaugarri orokorrak; 2.2. Adostasuneko etetea; 2.3. Kontratuan baliozkotasunez itundutako arrazoien ondoriozko etetea; 2.4. Aldi baterako ezintasunaren ondoriozko etetea; 2.5. Erditzearen, haurdunaldi bitarteko arriskuaren, adopzioaren edo familia-harreraren ondoriozko etetea; 2.6. Langileari askatasuna kentzearen ondoriozko etetea; 2.7. Diziplina-zehapenaren ondoriozko etetea; 2.8. Ezinbesteko kasuaren ondoriozko etetea edo arrazoi ekonomikoen eta bestelako arrazoien ondoriozko etetea; 2.9. Greba-eskubidea egikaritzearen ondoriozko etetea; 2.10. Enpresa legez ixtearen ondoriozko etetea; 2.11. Ordezkaritzako kargu publikoa izan edo derrigorreko eszedentziaren ondoriozko etetea.—3. Borondatezko eszedentzia: 3.1. Borondatezko eszedentzia arrunta; 3.2. Borondatezko eszedentzia, seme-alabak edo senideak zaintzeagatik; 3.3. Borondatezko eszedentzia, sindikatu-eginkizunengatik.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hamabosgarren gaia. LAN-KONTRATUA AZKENTZEA

    1. Enpresaburuaren borondatezko edo enpresaburua ukitzen duten arrazoien ondoriozko azkentzea: 1.1. Diziplinako kaleratzea; 1.2. Kaleratze kolektiboa; 1.3. Ezinbesteko kasu baten ondoriozko azkentzea; 1.4. Arrazoi objektiboen ondoriozko azkentzea; 1.5. Enpresaburuaren heriotza, erretiroa edo ezgaitasuna; 1.6. Enpresaburuaren nortasun juridikoa azkentzea.—2. Langilearen borondatezko edo langilea ukitzen duten arrazoien ondoriozko azkentzea: 2.1. Justifikatu gabeko arrazoien ondoriozko atzera egitea; 2.2. Arrazoi justifikatuen ondoriozko suntsiaraztea; 2.3. Langilearen heriotza, erretiroa edo ezintasuna.—3. Langilearen eta enpresaburuaren arteko adostasunaren ondoriozko azkentzea: 3.1. Elkarren arteko adostasunaren ondoriozko azkentzea; 3.2. Itundutako arrazoien bidezko azkentzea; 3.3. Aldi baterako kontratuak azkentzea.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hamaseigarren gaia. LAN-HARREMAN BEREZIAK

    1. Ohar orokorrak.—2. Goi-zuzendaritzako langileak.—3. Merkataritzako ordezkariak.—4. Etxeko zerbitzupeko langileak.—5. Kirolari profesionalak.—6. Jendaurreko ikuskizunetako artistak.—7. Portuko zamaketariak.—8. Bestelako lan-harreman batzuk.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hamazazpigarren gaia. GIZARTE SEGURANTZAREN ZUZENBIDEA: EZAUGARRI OROKORRAK

    1. Gizarte-arriskuak eta babes-teknikak: 1.1. Gizarte-arriskuak; 1.2. Babes-tekniken bilakaera: Gizarte Segurantza.—2. Espainiako Gizarte Segurantzaren zuzenbidea: 2.1. Bilakaera historikoa; 2.2. Indarreko arautegia.—3. Gizarte Segurantzako sistemaren aplikazio-esparrua: 3.1. Babestutako subjektuak; 3.2. Gizarte Segurantzako sistemaren egitura.—4. Gizarte Segurantzaren kudeaketa: 4.1. Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaileak; 4.2. Kudeaketan laguntzea.—5. Gizarte Segurantzako harreman juridikoen eraketa: 5.1. Enpresak inskribatzea; 5.2. Afiliazioa; 5.3. Altak eta bajak. Altaren parekoa eta ustezko alta.—6. Kotizatzeko betebeharra: 6.1. Betebeharpeko subjektuak eta subjektu erantzuleak; 6.2. Kuotak zehaztea; 6.3. Diru-bilketa.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hemezortzigarren gaia. GIZARTE SEGURANTZAREN ZUZENBIDEA: BABES-EKINTZA

    1. Babes-ekintza: gertakizun arruntak eta lanbide-gertakizunak: 1.1. Lan-istripua; 1.2. Lanbide-gaixotasuna.—2. Prestazioak: araubide juridikoa: 2.1. Motak. Diruzko prestazioak zehaztea; 2.2. Prestazioen erregela orokorrak.—3. Babesa lortzeko betekizun orokorrak eta betekizun bereziak: 3.1. Betekizun orokorrak: afiliazioa, alta eta erregulartasunez kotizatzea; 3.2. Betekizun bereziak: aurretiaz jardundako epealdi kotizatuak.—4. Babes-ekintzatik etorritako erantzukizuna: 4.1. Enpresaburuaren erantzukizunaren norainokoa; 4.2. Erantzukizunak pilatzea; prestazioen gaineko errekargua; 4.3. Erakunde kudeatzaileari erantzukizuna egoztea: automatikotasuna eta subsidiaritatea.—5. Babes-ekintza: 5.1. Osasun-laguntza; 5.2. Aldi baterako ezintasuna; 5.3. Amatasuna; 5.4. Haurdunaldi bitarteko arriskua; 5.5. Ezintasun iraunkorra; 5.6. Erretiroa; 5.7. Heriotza eta bizirik irautea; 5.8. Familia-prestazioak; 5.9. Langabezia; 5.10. Borondatezko hobekuntzak.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hemeretzigarren gaia. JURISDIKZIOAREN LAN-ARLOA

    1. Sarrera.—2. Lan-jurisdikzioaren esparrua.—3. Lan-arloko jurisdikzio-organoak eta horien eskumenak.—4. Prozeduraren printzipioak.—5. Prozesuko alderdiak: 5.1. Prozesu-gaitasuna; 5.2. Legitimazioa; 5.3. Postulazioa.—6. Prozesuko egintzak.—Oinarrizko bibliografia.

  • Hogeigarren gaia. LAN-PROZESUA

    1. Akzioak preskribatzea eta iraungitzea.—2. Prozesuaren aurreko fasea: 2.1. Aurretiazko adiskidetzea; 2.2. Aurretiazko administrazio -erreklamazioa.—3. Prestatze-egintzak.—4. Demanda, zuhurtziazko neurriak, akzioak eta autoak pilatzea: 4.1. Demanda; 4.2. Zuhurtziazko neurriak; 4.3. Akzioak eta autoak pilatzea.—5. Zitazioa eta adiskidetze judiziala: 5.1. Zitazioa; 5.2. Adiskidetze judiziala.—6. Epaiketa: alegazioak, frogaldia eta ondorioak: 6.1. Alegazioak; 6.2. Frogaldia; 6.3. Ondorioak.—7. Epaia.—8. Aurkaratze-bideak: 8.1. Eskezko errekurtsoa; 8.2. Kasazio-errekurtsoa; 8.3. Doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa; 8.4. Arau erkideak.—9. Epaiak betearaztea.—10. Prozesu arrunta eta modalitate prozesalak.—Oinarrizko bibliografia.

  • ITZULPENAREN EZAUGARRIAK, ERAKUNDEEN IZENAK ETA HIZTEGIA

    1. Itzulpenaren ezaugarriak.—2. Erakundeen izenak.—3. Hiztegia.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra