Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Auzitegi Gorenaren aurrean pertsonatzea

AUZITEGI GORENAREN AURREAN PERTSONATZEA

EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salaren Errekurtsoaren zk.:«ZENBAKIA»

Jatorriko epaitegia:«HERRIA»(e)ko Lan-arloko«ZENBAKIA» zenbakiko Epaitegia.

Auto-zk.:«ZENBAKIA»

ALDERDI ERREKURRITUAREN PERTSONATZEA

DOKTRINA BATERATZEKO KASAZIO-ERREKURTSOA

AUZITEGI GORENEKO LAN-ARLOKO SALARI

Ni,«ABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK»,«HERRIA»(e)ko Abokatuen Elkargoko abokatua —zitazioak egiteko helbidea, «HELBIDEA»«IZEN-ABIZENAK» ordezkatuz (horren zirkunstantziak eta ordezkapena goian aipatutako espedientean agertzen dira), Auzitegi Goreneko Lan-arloko Salaren aurrean agertzen naiz, eta, zuzenbidean bidezkoen den moduan ESATEN DUT:

Idazki honen bitartez Auzitegi Goreneko Lan-arloko Salaren aurrean errekurritu gisa pertsonatzen naizela, demandatzaileak iragarritako Doktrina Bateratzeko Kasazio Errekurtsoan. Aipatutako errekurtsoa EAEko Auzitegi Nagusiko Lan-arloko «ZENBAKIA» erregutze-errekurtsoan iragarri da, «DATA»(e)an emandako epaiaren aurka; erregutze-errekurtsoa Lan-arloko «ZENBAKIA» zenbakiko Epaitegiko «PROZEDURA-ZENBAKIA» zenbakiko autoetatik dator.

Azaldutakoagatik, AUZITEGI GORENEKO LAN- ARLOKO SALARI

ESKATZEN DIOT idazki hau eta beraren kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta, doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoan alderdi hau errekurritu gisa pertsonatutzat har dezala. Aipatutako errekurtsoa EAEko Auzitegi Nagusiak jardun hauetan emandako epaiaren aurka iragarri zen.

Bidezkoa delako eskatzen dut, «HERRIA»(e)n, «DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra