Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Diru-kopuru bati buruzko demanda

DIRU-KOPURU BATI BURUZKO DEMANDA

TXANDAZ DAGOKION«PROBINTZIA»KO LAN-ARLOKO EPAITEGIARI

Nik,«IZEN-ABIZENAK»(e)k-adinduna;«NAN» zenbakiko NANa; jakinarazpenetarako helbidea,«HELBIDEA»-, lan-arloko epaitegiaren aurrean agertu, eta esaten dut:

Idazki honen bitartez DIRU-KOPURU BATI buruzko demanda aurkezten dudala«ENPRESAREN IZENA» enpresaren aurka -zitatzeko helbidea«HELBIDEA»-. Oinarriak hauek dira:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Demandatuarentzat lan egiten nuen,«KATEGORIA»kategoriarekin,«DATA»(a)z geroztik,«KOPURUA»euroko soldata gordina nuela, aparteko pagak barne.

BIGARRENA.- Aplikatu beharreko hitzarmena«HITZARMENA»da.

HIRUGARRENA.- Hitzarmen Kolektiboak aginduta, demandatuak«KOPURUA»euro zor dizkit,«DATA»(e)tik«DATA»(e)ra arte, honela banakatuta:

«OSATU»

Ordaindua:

Ordaindu beharrekoa:

Diferentzia:

Guztira:«KOPURUA»euro

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I. Lan-arloko Jurisdikzioaren Legea: 1. eta 2. artikuluak; 21. art., alderdi hau abokatuaren laguntzaz baliatuko dela jakinaraziz; 63. eta hur., adiskidetze-ekitaldia egin delako ziurtagiria erantsiz; eta 80. eta hur.

II. Langileen Estatutua, 26. artikulua eta hurrengoak bereziki.

III.«HITZARMENA»Hitzarmen Kolektiboa.

Horregatik guztiagatik, LAN-ARLOKO EPAITEGIARI

ESKATZEN DIOT idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta, beharrezkoak diren izapideei jarraituz, alderdiak zitatu ditzala adiskidetze- eta judizio-ekitaldietarako. Eta, dagokionean, epaia eman dezala, demanda baietsi eta demandatuari honako kondena hau ezarriz: demandatzaileari«KOPURUA» euro ordaintzea, eta interesengatik kopuru horren«EHUNEKOA»urteko, diru-kopurua ordaindu behar zenetik. Hori ez da eragozpen izango azken konklusioetan zehazten den kopururako. Bidezko baita.

BEREBAT DIOT judiziorako frogabide hauek erabili nahi ditudala:

ALDERDIEI GALDEKETA EGITEA, demandatuari ohartaraziz ezen, agertu ezean, aitortutzat jo ahal izango dela.

Demandatuak judizio-egunean aurkeztu beharreko AGIRI-FROGA:«OSATU».

LEKUKOTZA-FROGA, dagokion unean proposatuko dena.

Horregatik,

ESKATZEN DUT, frogabideak proposatutzat eman eta onar ditzala, eta ahozko judizio-ekitaldian horiek burutzeko beharrezkoa dena agindu dezala. Hori dena ez da eragozpen izango beste frogabide batzuk proposatzeko.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra