Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Diru-kopuru bati buruzko epaia betearaztea

DIRU-KOPURU BATI BURUZKO EPAIA BETEARAZTEA

Lan-arloko epaitegiaren zk.: «ZEHAZTU»

Auto-zk.: «ZEHAZTU»

LAN-ARLOKO «ZENBAKIA»ZENBAKIKO EPAITEGIARI

Ni,«ABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK», demandatzailea ordezkatuz, haren eskariz bideratzen ari diren DIRU-KOPURU BATI buruzko jarduketa hauetan agertzen naiz lan-arloko epaitegi honen aurrean, eta, zuzenbidean bidezkoen den moduan, ESATEN DUT:

Irmoa izanik jarduketa hauetan emandako epaia,«DATA»(e)koa, kondenatutako enpresak ez ditu ordaindu epai horren epaitzak ezarritako diru-kopuruak. Horregatik, idazki honen bidez, ESKATZEN DUT EPAITZA hori BETEARAZTEKO, kondenatutako enpresari honako diru-kopuru hauek bermatzeko adina ondasun enbargatuz:

1.«KOPURUA»euro, kondenaren kontzeptu nagusi gisa, honela banakaturik:

«OSATU»

2.«KOPURUA»euro, epaia eman zenetik sortutako interesengatik, hau da, urtean«EHUNEKOA». Diru-kopuru hori behin-behinekoa da, tasazioa geroago egingo baita.

3.«KOPURUA»euro, kostuetarako; hori ere behin-behineko diru-kopurua da.

Hori guztia dela eta, lan-arloko«ZENBAKIA» zenbakiko epaitegiari

ESKATZEN DIOT, idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta jarduketa hauetan eskatutako BETEARAZTEA kontuan hartuta, egokiak diren izapideen bidez premiamendu-bidea erabaki dezala, idazki honetan zehaztutako diru-kopuruak erabat ordaindu arte.

Bidezkoa delako eskatzen dugu,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra