Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Erregutze-errekurtsoa formalizatzea

Lan-arloko epaitegiaren zk.:«ZENBAKIA»

Auto-zk.:«ZENBAKIA»

Errekurtso-zk.:«ZENBAKIA»

LAN-ARLOKO«ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIARI EAEko AUZITEGI NAGUSIARENTZAT

Ni,«ABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK»,«PROBINTZIA»(e)ko Elkargoko letradu izendatua prozesu honetan —jakinarazpenetarako helbidea,«HELBIDEA»—, EAEko Auzitegi Nagusiko Salaren aurrean agertzen naiz, eta, zuzenbidean bidezkoen den moduan, ESATEN DUT:

Idazki honen bidez ERREGUTZE-ERREKURTSOA FORMALIZATZEN dudala, auzi hauetan emandako epaiaren aurka, horretarako honako hauek adieraziz:

AURREKARIAK

Autoetan agertzen direnak kontuan har daitezela ESKATZEN DUGU, alferrikako errepikapena saihesteko.

OINARRIZKO ARRAZOIBIDE PROZESALAK

I.Indarrean dagoen Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 191. art. (2011ko urriaren 10eko 36/2011 Legeak onetsia), erregutze-errekurtsoari buruzkoa.

II. 194. eta 195. artikuluek diote errekurtsoa bost eguneko epean iragarri behar dela, eta 10 eguneko epean formalizatu, abokatu errekurtsogileari autoak bere esku uzten direla dioen probidentzia jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Kasu honetan, epeak bete dira, autoetan agertzen den bezala.

III. Aipaturiko lan-arloko testu prozesalaren 196. artikuluak dioenaren arabera, errekurtso hau oinarritzen duten arrazoiak behar adinako argitasun eta zehaztasunez argudiatzeko saioa egiten da, beharrezko diren kopiak ere erantsiz.

IV. Idazkiak abokatuaren sinadura darama —nahitaezko betebeharra da hori, inplizituki—, lege-testu beraren 195. artikuluak dioenaren arabera.

ERREKURTSOAREN ARRAZOIAK

«OSATU»

Azaldutakoagatik,

LAN-ARLOKO EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT idazki hau bere kopiekin garaiz eta forma egokian aurkeztutzat emanik, dagokion espedienteari eransteko agindu dezala; agindu dezala hori guztia errekurtsoa jasoko duen auzitegiari bidaltzea, eta horren ondorioz:

EAEko AUZITEGI NAGUSIKO LAN-ARLOKO SALARI ESKATZEN DIOT idazki hau bere kopiekin aurkeztutzat eta erregutze-errekurtsoa jarritzat eman eta onar ditzala, eta, idazki honetan alegatutakoaren arabera, auzialdikoa errebokatuz, epai berria eman dezala auzi-jartzailea gaixotasun arruntetik eratorritako ezintasun iraunkor osoko egoeran dagoela deklaratuz eta kodemandatuak deklarazio horren ondorioak betetzera kondenatuz.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n, «DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra