Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Metatze-eskaera

METATZE ESKAERA

Lan-arloko epaitegiaren zk.:«ZENBAKIA»

Auto-zk.:«ZENBAKIA»

METATZE-ESKAERA

LAN-ARLOKO«ZENBAKIA» ZENBAKIKO EPAITEGIARI

Nik,«IZEN-ABIZENA»(e)k, prozesu honetan demandatzaile naizela, lan-arloko epaitegi honen aurrean agerturik, ESATEN DUT:

Idazki honen bitartez ESKATZEN DUDALA, Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 32. artikuluaren babesean, Lan-arloko«ZENBAKIA»zenbakiko Epaitegiaren«PROZEDURA-ZENBAKIA» zenbakiko autoak auto hauekin meta daitezela. Eskaeraren oinarriak hauek dira:

ALEGAZIOAK

LEHENA.— Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 32. artikuluak honako hau xedatzen du: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan aurreikusitako kausetakoren batengatik eta kaleratzeagatik jartzen baditu langileak demandak, bereiz, lehenik aurkeztutakoari metatuko zaio geroagokoa, ofizioz edo alderdietako edozeinen eskariz, eta epaiketa bakar batean eztabaidatu beharko dira planteaturiko arazo guztiak. Horretarako, bigarren demandan, lehenengo prozesua ebazkizun dagoela adierazi beharko du langileak, eta haren ardura duen epaitegia zein den esan.

BIGARRENA.— Prozedura honetan, lan-harremana amaitzeko eskatzen dut, Langileen Estatutuaren 50. artikuluan oinarrituta. Bigarren demanda kaleratzeagatik sustatu dut, eta lehenengo demandaren berri ematen dut hartan; bietan, alderdiak berberak dira.

HIRUGARRENA.— Azaldutakoa dela eta, eskatzen dut kaleratzeagatik aurkeztu dudan bigarren demanda metatu dadila aldez aurretik sustatu dudan prozesu honekin.

Horregatik, LAN-ARLOKO EPAITEGI HONI

ESKATZEN DIOT idazki hau eta honen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta Lan-arloko «ZENBAKIA» zenbakiko Epaitegiko«ZENBAKIA» zenbakiko auto hauekin metatzea onar dezala.

Zuzenbidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n, «DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra