Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Prestazioari buruzko demanda

PRESTAZIOARI BURUZKO DEMANDA

TXANDAZ DAGOKION«HERRIA»(E)KO LAN-ARLOKO EPAITEGIARI

Nik,«IZEN-ABIZENA» -adinduna;«NAN» zenbakiko NANa; jakinarazpenetarako helbidea,«HELBIDEA»-, lan-arloko epaitegiaren aurrean agerturik, zuzenbidean bidezkoen den moduan, ESATEN DUT:

Idazki honen bidez PRESTAZIO BATI BURUZKO demanda jartzen dudala GIZARTE SEGURANTZAREN INSTITUTU NAZIONALAREN eta GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA OROKORRAREN aurka -biak zitatzeko helbidea,«HELBIDEA»-, eta«ENPRESA» enpresaren aurka -«HELBIDEA»-, honetan oinarrituta:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Auzi-jartzaileak,«DATA»(e)an, GSINen ebazpena jaso zuen,«DATA»(e)koa; ebazpen horren bidez, ukatu egiten zitzaion berak eskatutako«ELBARRITASUN-MAILA».

Ebazpen hori zela eta, aurretiazko erreklamazioa jarri zuen, eta ezetsi egin zioten«DATA»(e)ko ebazpen baten bidez.

BIGARRENA.- GSINek hondar-koadro kliniko hau aitortzen dio:

«OSATU»

Honako mugapen organiko eta funtzional hauekin:

«OSATU»

HIRUGARRENA.- Langileak errehabilitazio-tratamendua behar du:«OSATU»

LAUGARRENA.-«ENPRESA»enpresako ohiko lanbidean egiten duen lana («ZEHAZTU LANA») erabat desegokia du osasunarentzat.

BOSGARRENA.- Alderdi honen ustez, erreklamatzaileak«ELBARRITASUN-MAILA» duela aitortu behar da, edo, modu subsidiarioan,«ELBARRITASUN-MAILA» duela.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I. Lan-arloko Jurisdikzioaren Legearen 1. eta 2. artikuluak; 21. art., abokatuaren laguntza erabiliko dudala jasota gera dadin; 63. artikulua eta hurrengoak, jarritako aurretiazko erreklamazioari emandako erantzuna erantsiz, eta 80. artikulua eta hurrengoak.

II. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorra.

III. Aplikatu beharreko gainerako araudi eta jurisprudentzia.

Horregatik guztiagatik, LAN-ARLOKO EPAITEGIARI

ESKATZEN DIOT idazki hau eta beronen kopiak aurkeztutzat eman eta onar ditzala, eta egokiak diren izapideen bidez alderdiak zitatu ditzala adiskidetze- eta judizio-ekitaldietarako. Eta alegatutakoa onartuz, epaia eman dezala demandatzaileak gaixotasun arruntaren ondoriozko«ELBARRITASUN-MAILA» duela aitortuz edo, modu subsidiarioan,«ELBARRITASUNA», horrek dituen ondorio ekonomikoekin eta demandatutakoak deklarazio hori betetzera kondenatuz. Hori ez da eragozpen izango azken konklusioetan zehazten denerako. Bidezko baita.

BEREBAT DIOT honako frogabide hauek erabili nahi ditudala judizio-ekitaldian:

AGIRI-FROGA:«OSATU»

LEKUKOTZA-FROGA: dagokion unean proposatuko dena.

Azaldutakoagatik

ESKATZEN DUT aipatutako frogabideak proposatutzat eman eta onar ditzala, eta beharrezkoa dena erabaki dezala ahozko judizio-ekitaldian haiek burutzeko. Hori ez da eragozpen izango beste frogabide batzuk proposatzeko.

Bidezkoa delako eskatzen dut,«HERRIA»(e)n,«DATA»(e)an.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra