Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

13/2017 Errege Lege Dekretua, uztailaren 7koa, Lan-eskaintza publiko ezohiko eta gehigarri bat onartzen duena iruzur fiskalaren aurkako borroka eta Gizarte Segurantzan eta lan-eremuan gertatzen den iruzurraren aurkako borroka indartzeko, gastu-kontrola indartzeko eta herritarrei ematen zaizkien zenbait zerbitzu hobetzeko, eta Estatuaren Administrazioaren eta haren organismo publikoen kidego eta eskaletan espezialitateak sortzen dituena

2017-07-07

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2017/07/08, 162. zk.

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

7977

13/2017 Errege Lege Dekretua, uztailaren 7koa, Lan-eskaintza publiko

 

ezohiko eta gehigarri bat onartzen duena iruzur fiskalaren aurkako borroka eta

 

Gizarte Segurantzan eta lan-eremuan gertatzen den iruzurraren aurkako

 

borroka indartzeko, gastu-kontrola indartzeko eta herritarrei ematen zaizkien

 

zenbait zerbitzu hobetzeko, eta Estatuaren Administrazioaren eta haren

 

organismo publikoen kidego eta eskaletan espezialitateak sortzen dituena.

I

Konstituzioak agintzen duenez, administrazio publiko guztiek aurrekontu- egonkortasunaren printzipiora egokitu behar dituzte beren jarduketak. Printzipio hori bermatzea funtsezkoa da Espainiako ekonomian konfiantza eragiteko, hazkunde ekonomikoa sendotzeko eta lanpostuak sortzeko.

Aurrekontu-ingurunea aldekoagoa izanik Administrazio Publikoko langileen hutsuneak langile berriekin betetzeko eta erabaki hori sustatzeko, lehentasunezkoa da giza baliabideen sarrera indartzea iruzurraren aurkako borrokan jardun dezaten eta esparru horretan beharrezkoak diren ikuskapen- eta kontrol-jarduketak egin ditzaten.

Aurrekontu- eta finantza-egonkortasuna lortu ahal izateko, baliabide publikoak eraginkortasunez planifikatu behar dira eta interes orokorrak betetzeko moduan esleitu.

Ildo horretan premiazkotzat jotzen da bai iruzur fiskala bai lan-arlokoa eta Gizarte Segurantzaren kontrakoa murrizteko politikaren alde egitea, bai eta diru-sarrera publikoak eraginkortasun handiagoz biltzeko politikaren alde ere. Hitz batez, zerbitzu publikoen prestazioaren eraginkortasuna hobetzen lagundu behar da eta kalitate handiagoz ase behar dira interes orokorrak. Horretarako, bereziki, beharrezkoa da diru-sarrera publikoen araubide juridikoa egoki betetzen dela eta, horrenbestez, iruzur fiskala murrizten dela bermatzea.

Politika horiek aurrera eramateko, beharrezkoa da, gainera, lehenbailehen indartzea herritarrentzako zenbait zerbitzuren prestazioa eta arreta, giza baliabide gehiago jarrita. Batez ere, nortasun-agiri nazionala emateko zerbitzuez eta gidabaimenak lortzeko probez ari gara.

Horrek guztiak justifikatzen du errege lege-dekretu honetan 4.282 lanpostu gehiago sortzea guztira. Lanpostu horietatik 3.832 txanda irekikoak dira, eta azken horietatik 2.026k indartu egingo dute ekainaren 27ko 3/2017 Legeak (Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrena) 19.Bat.2. E), P) eta S) artikuluan aurreikusitako birjartze-tasa errege lege- dekretu honetan jasotzen diren sektoreetan eta, zehazki, goian aipatutako eginkizun garrantzitsu horiek dituzten kidego eta eskaletan. Aurrekoei barne-sustapeneko 450 lanpostu erantsiko zaizkie. Bestalde, gainerako 1.806 lanpostuak 2018. urterako aurreikusten dira, behean zehazten diren arrazoiengatik, nahiz eta ekitaldi horretako birjartze-tasan konputatuko diren.

Izan ere, politika publiko horiek plangintza-esparru egonkorra eskatzen dute, aurrekontu- urteaz harago hedatzen dena. Arau honek betetzen duen beharrizan premiatsu eta apartekoenetako bat, hain zuzen ere, bi urteko plangintza-esparru bat ezartzea da, iruzurrari dagokionez disuasio-efektua indartzea ahalbidetuko duena. Eta premiazkoa da, halaber, baliabide berrien sarrerari egonkortasuna eta ziurtasuna ematea sektore horietan, sektoreotan egungo plantilletako langile dezentek erretiroa hartuko baitute epe ertainean. Hortaz, plangintza horretarako tresna gisa, errege lege-dekretu honek aurreikusten du, funtzio publikoaren estatutu-esparruak eskaintzen dituen aukeren barruan, ahalik eta azkarren betetzea hemen ezarritakoa, aparteko eta presako beharrizana dagoelako langile horiek lehenbailehen sar daitezen hemen jasotzen diren jarduera-sektoreetan. Horregatik guztiagatik, baimena ematen da, halaber, 2017an deialdia egin dadin 2018ko ekitaldirako aurreikusitako lanpostuak betetzeko.

Beste alde batetik, errege lege-dekretu honek baimena ematen du desgaitasun orokorra duten pertsonei dagozkien lanpostuak eskaintzeko. Baimendutako deialdietako lanpostuen ehuneko bost dira horrelakoak. Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat gordetzen diren lanpostuak, berriz, errege lege-dekretu honetan jasotako lanpostuen ehuneko bi dira, eta ohiko lan-eskaintza publikoaren barruan egingo da horien deialdia.

II

Lan-arloko zein Gizarte Segurantzaren arloko iruzurraren aurkako borrokan Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak betetzen duen eginkizuna ezinbesteko osagaia da Estatuak eremu horretan egiten duen jarduera orokorrean.

Horretarako, baditu jarduketa-esparru oso zehatzak. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza, lan-arloko araudia behar bezala bete dadin arduratzen dena. Bera hornitzeko, uztailaren 21eko 23/2015 Legeak (Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza Sistema antolatzen duena) Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzaren Estatuko Erakundea sortu du, nortasun juridikoa duen erakunde autonomo gisa, eta, horren barruan, Iruzurraren aurka Borrokatzeko Bulego Nazionala sortu da.

Gizarte Segurantzako Sistemak, bestalde, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren bitartez egiten ditu bere jarduketak; lehenengoak afiliazioaren eta diru-bilketaren gaineko eskumenak ditu, eta bigarrena sistemako prestazio multzoaren arduraduna da. Sistemaren barruan dago Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa, langabeziako prestazioak kudeatzen dituen organoa.

Ildo horretan, 2017ko ekitaldirako lan-eskaintza publikoari eskaintza berezi bat erantsi zaio erakunde horiek guztiak hornitzearren, lanaren eta Gizarte Segurantzaren arloko iruzurrari aurre egiteko funtsezkoak baitira, arestian azaldu den bezala. Horrexegatik lehenetsi dira, egungo plantillak zahartzen eta gero eta langile gehiago erretiroa hartzen ari direla kontuan hartuta.

Hori guztia dela-eta, gainera, presaz jardun beharra dago epe laburrerako zirt edo zarteko plan baten bitartez, eta plan hori giza baliabideez hornitu behar da, bitartekoen efizientzia eta emaitzen eraginkortasuna areagotzen laguntzeko.

Beharrezkoa da, beraz, lehenbailehen giza baliabideak jartzea, eta egoki hornitzea, aurrera egiten jarraitzeko iruzurraren aurkako borrokan, eta, horrenbestez, baliabide publikoak behar diren xedera bideratu daitezen lortzeko.

Uztailaren 21eko 23/2015 Legearen 5. artikuluak, azkenik, ikuskapen-funtzioak dituzten langileen kidego nazionaletan sartzea eta lanpostuak betetzea arautzen du, eta honako hau ezartzen du: lan-eskaintza publikotik eratorritako deialdiek, zeinak Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren titularrak gauzatuko baititu, kidego edo eskala bakoitzerako baimendutako lanpostuak izango dituzte, hau da, Ministroen Kontseiluak Estatuko Administrazio Orokorraren lan-eskaintza publikoa onartzen duen errege- dekretuaren bitartez baimendutakoak; eta, horiez gain, ikuskatzaile eta ikuskatzaileordeen transferentzia organikoa jaso duten autonomia-erkidegoek proposatutako lanpostuak ere bilduko dituzte. Errege lege-dekretu honetan jaso diren eta aipatutako kidegoetakoak diren lanpostuen deialdiak manu horretan xedatutakoari lotuko zaizkio.

Enplegu-eskatzaileentzako prestazio-zerbitzuak eta arreta indartu beharra dago, bai eta prestazio-tresnen jarraipena eta kontrola ere. Horregatik komeni da, batetik, 2017rako lan-eskaintza publikoan jasotakoei erantsiko zaizkien lanpostu gehigarri batzuen deialdia egitea, Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Kidego Orokorrerako; eta, bestetik, eginkizun horiek dituzten funtzionarioen espezializazioa berrantolatzeko premia dago. Horrela, bada, errege lege-dekretu honek Enplegu Espezialitatea sortzen du Erakunde Autonomoen Kudeaketako Eskala Teknikoaren barruan, sailkapeneko A1 azpitaldean.

III

Estatuko Administrazioaren gastu publikoa gauzatzeko orduan, kontrola areagotu behar da, Espainiak Europako Batzordearen aurrean bere gain hartutako betebeharrak bete ahal izateko, eta, horretarako, indartu egin behar dira eginkizun horiek dituzten

kidegoetako lanpostuak, batez ere Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusiaren fiskalizazio- eta kontrol-lanetan.

Beste alde batetik, herritarrek eskubidea dute herritarren segurtasunari buruzko legeriak aurreikusitako identifikazioa lortzeko, eta eraginkortasun-bermerik osoenarekin eman behar zaie identifikazio hori. Orain arte antolaketaren, teknologiaren eta ekipamenduen aldetik hainbat neurri hartu dira hitzordurako itxaronaldia laburtzeko, tasen ordainketaren likidazioa bizkortzeko, 060 atariaren bidezko hitzordu-emate telematikoko lanak indartzeko, epe luzeagorako planifikatzeko –nortasun-agiri nazionalaren berriztapen- epea hura iraungi aurreko sei hilabetera luzatuz–, eta premia handiena duten NAN- bulegoei langileak esleitzeko. Neurri horiek lehenbailehen osatu behar dira, egungo plantillak indartuz nortasun-agiri nazionala eta pasaporteak ematen diren Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan, dokumentazio hori arinago izapidetu ahal izan dadin.

Presako beharrizan hori beteko duten lanpostuak erantsiko zaizkie, beraz, 2017ko lan- eskaintza publikoaren bitartez Estatuko Administrazio Orokorreko Laguntzaileen Kidego Orokorrerako deialdian jasoko diren lanpostuei.

IV

Bestalde, gidabaimenak lortzeko proben eskaria nabarmen hazi da proba horien ardura duten Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuetan. Horregatik, erakunde autonomo horrek bere egungo plantilla berrantolatzeko premia geroraezinari aurre egin behar dio, Trafiko Espezialitatea sortuz Estatuko Administrazioko Administrazio Kidego Orokorrean, sailkapeneko C1 azpitaldean.

Espezialitate berriak ekarriko dituzten berrantolaketa horiekin batera, errege lege- dekretu honek lanpostu-eskaintza ere onartzen du, berehala langileak sar daitezen espezialitate horietan. Horrela laster hobetu beharko lirateke herritarrentzako zerbitzu horien prestazioak.

V

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak (administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 129. artikuluan erregulazio onaren printzipioak ezartzen ditu: beharrezkotasuna, eraginkortasuna, proportzionaltasuna, segurtasun juridikoa, gardentasuna eta efizientzia. Eta errege lege-dekretu honek printzipio horiek betetzen ditu. Hala, arauak interes orokor bat du xede, jarduera publikoko funtsezko sektore batzuen funtzionamendu egokia bermatzea ahalbidetzen baitu, hala nola Zerga Administrazioaren funtzionamendua, Gizarte Segurantzako Sistema, enpleguaren arloko prestazioak, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetza, herritarrak identifikatzeko agiriak ematea, gidabaimenak lortzeko probak egitea eta Estatuko Administrazioaren gastuaren arloko administrazio-jardueraren kontrola. Arauak ez ditu murrizten partikularren eskubideak, bere helburua betetzeko ezinbestekoak diren neurriak baino ez ditu ezartzen, ez du administrazio-zama berririk sortzen, eta beraren helburuak behar adina justifikatuta daude.

VI

Konstituzio Auzitegiak hainbat aldiz adierazi duenez, Gobernuari dagokio erabakitzea zein den unerik edo abagune ekonomikorik egokiena politika ekonomiko orokorreko neurriak hartzeko; eta horrelako neurriak, behar izanez gero, legegintzako xedapen behin- behinekoak eta berehalako eragina izango dutenak onartuz har daitezke, hau da, errege lege-dekretu batean jasotzen direnak bezalakoak onartuz.

Azaldutako argudio guztiek modu egokian eta behar adina justifikatzen dute errege lege-dekretu hau onartzeko aparteko eta berehalako premia.

Horrenbestez, Espainiako Konstituzioaren 86. artikuluan jasotako baimena baliatuz, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko ministroaren, Barne ministroaren eta Enpleguko eta Gizarte Segurantzako ministroaren proposamenari jarraituz, Ministro Kontseiluak 2017ko uztailaren 7ko bileran eztabaidatu ondoren,

XEDATZEN DUT:

1.artikulua. Enplegu publikoa indartzea iruzur fiskalaren aurkako borrokan.

Enplegu publikoa hobetu nahi da Zerga Administrazioan, iruzur fiskalaren aurkako borroka indartze aldera. Xede horrekin, baimena ematen da Zerga Administrazioko Estatu Agentziako funtzionario-kidegoetan txanda irekiko 2.150 lanposturen deialdia egiteko; horietatik 1.075 lanpostu 2017ko ekitaldiari dagozkio, eta beste 1.075 lanpostu 2018ko ekitaldiari.

 

 

2017

 

 

2018

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kupo

Desgaitasun

Lanpostuak,

Kupo

Desgaitasun

L

 

orokorra

orokorreko

guztira

orokorra

orokorreko

 

 

 

kupoa

 

 

kupoa

 

 

 

 

 

 

 

 

tatuko Ogasuneko Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoa . . . . . . . . . . . . . .

85

5

90

85

5

 

uana Zaintzako Goi Mailako Kidegoa, Ikerketa Esp.. . . . . . . . . . . . . . . . .

7

0

7

7

0

 

uana Zaintzako Goi Mailako Kidegoa, Nabigazio Esp. . . . . . . . . . . . . . . .

5

0

5

5

0

 

uana Zaintzako Goi Mailako Kidegoa, Propultsio Esp. . . . . . . . . . . . . . . .

5

0

5

5

0

 

Zko Kidego Exekutiboa, Komunikazioen Espezialitatea . . . . . . . . . . . . . .

7

0

7

7

0

 

Zko Kidego Exekutiboa, Ikerketa Espezialitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

18

0

18

18

0

 

Zko Kidego Exekutiboa, Nabigazio Espezialitatea. . . . . . . . . . . . . . . . . . .

15

0

15

15

0

 

Zko Kidego Exekutiboa, Propultsio Espezialitatea. . . . . . . . . . . . . . . . . . .

15

0

15

15

0

 

asuneko Kidego Teknikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

340

18

358

340

18

 

Zko Agenteen Kidegoa, Ikerketa Espezialitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ..

60

0

60

60

0

 

Zko Agenteen Kidegoa, Itsas Espezialitatea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

95

0

95

95

0

 

t. Administrazioko Adm. Kidego Orok., Ogasun Publikoko Agenteen Esp. . .

375

25

400

375

25

 

 

 

 

 

 

 

 

Zerga Administrazioko Estatu Agentziak giza baliabideak antolatzeko tresna berriak diseinatuko ditu, haien gaitasun operatiboa eta funtzionala handitzeko; horrela, iruzur fiskalaren aurkako borroka indartu egingo da.

2.artikulua. Enplegu publikoa indartzea lanaren eta Gizarte Segurantzaren arloetako iruzurraren aurkako borrokan.

Enplegu publikoa hobetu nahi da lanaren eta Gizarte Segurantzaren arloetan, arlo horietako iruzurraren aurkako borroka indartze aldera. Xede horrekin, baimena ematen da txanda irekiko 884 lanposturen deialdia egiteko; horietatik 442 lanpostu 2017ko ekitaldiari dagozkio, eta beste 442 lanpostu 2018ko ekitaldiari.

 

 

2017

 

 

2018

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kupo

Desgaitasun

Lanpostuak,

Kupo

Desgaitasun

L

 

orokorra

orokorreko

guztira

orokorra

orokorreko

 

 

 

kupoa

 

 

kupoa

 

 

 

 

 

 

 

 

neko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzaileen Goi Mailako Kidegoa . . . .

43

2

45

43

2

 

n Ikuskatzaileordeen Kidegoa - Enpleguko eta Gizarte Segurantzako

 

 

 

 

 

 

Eskala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

52

3

55

52

3

 

n Ikuskatzaileordeen Kidegoa - Laneko Segurtasun eta Osasuneko

 

 

 

 

 

 

Eskala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

57

3

60

57

3

 

arte Segurantzaren Administrazioko Teknikarien Goi Mailako Kidegoa . .

95

5

100

95

5

 

arte Segurantzaren Administrazioko Osasun Ikuskatzailetzako Kidegoko

 

 

 

 

 

 

Mediku Ikuskatzaileak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

30

2

32

30

2

 

arte Segurantzaren Administrazioko Kudeaketa Kidegoa. . . . . . . . . . . . .

142

8

150

142

8

 

 

 

 

 

 

 

 

3.artikulua. Enplegu publikoa indartzea gastu publikoaren kontrolean.

Enplegu publikoa hobetu nahi da Estatuko Administrazioko Kontu-hartzailetza Nagusian, gastu publikoaren kontrola indartze aldera. Xede horrekin, baimena ematen da txanda irekiko 178 lanposturen deialdia egiteko; horietatik 89 lanpostu 2017ko ekitaldiari dagozkio, eta beste 89 lanpostu 2018ko ekitaldiari.

 

 

2017

 

 

2018

 

 

 

 

 

 

 

 

Txanda irekia

Kupo

Desgaitasun

Lanpostuak,

Kupo

Desgaitasun

L

 

orokorreko

orokorreko

 

orokorra

guztira

orokorra

 

 

 

kupoa

 

 

kupoa

 

 

 

 

 

 

 

 

tatuko Kontu-hartzaile eta Auditoreen Goi Mailako Kidegoa . . . . . . . . . . .

24

1

25

24

1

 

ditoretza eta Kontabilitateko Kidego Teknikoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

61

3

64

61

3

 

 

 

 

 

 

 

 

4.artikulua. Enplegu publikoa indartzea dokumentuak emateko eta identifikazio pertsonalerako zerbitzuetan.

Enplegu publikoa hobetu nahi da Poliziaren Zuzendaritza Nagusian, nortasun-agiri nazionala ematen den bulegoetako zerbitzuetan jarduteko. Xede horrekin, baimena ematen da 150 lanposturen deialdia egiteko. Lanpostu guztiak 2017ko ekitaldiari dagozkio, eta honako hauek dira:

 

 

 

Desgaitasun

Lanpostuak,

 

Txanda irekia

Kupo orokorra

orokorreko

 

guztira

 

 

 

kupoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1146

Estatuko Administrazioko Laguntzaileen Kidego Orokorra (NAN-

 

 

 

 

bulegoak) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

142

8

150

 

 

 

 

 

5.artikulua. Enplegu publikoa indartzea enplegu-eskatzaileentzako prestazio- eta arreta- bulegoetan.

Enplegu publikoa hobetu nahi da Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE) erakunde autonomoan, prestazio-bulegoetan jarduteko, bai eta Soldatak Bermatzeko Funtsa (FOGASA) erakunde autonomoan ere. Xede horrekin, baimena ematen da txanda irekiko 360 lanposturen deialdia egiteko; horietatik 180 lanpostu 2017ko ekitaldiari dagozkio, eta beste 180 lanpostu 2018ko ekitaldiari.

 

 

2017

 

 

2018

 

 

 

 

 

 

 

 

Txanda irekia

Kupo

Desgaitasun

Lanpostuak,

Kupo

Desgaitasun

La

 

orokorreko

orokorreko

 

orokorra

kupoa

guztira

orokorra

kupoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Estatuko Administrazio Zibileko Kudeaketa Kidegoa (SEPE eta

 

 

 

 

 

 

FOGASA). . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

171

9

180

171

9

 

 

 

 

 

 

 

 

6.artikulua. Enplegu Espezialitatea sortzea Erakunde Autonomoetako Kudeaketa Eskala Teknikoan, eta espezialitate horretarako lan-eskaintza publikoa egitea.

1.Enplegu Espezialitatea sortzen da Erakunde Autonomoetako Kudeaketa Eskala Teknikoan. Espezialitate hori Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioari atxikita egongo da.

2.Erakunde Autonomoetako Kudeaketa Eskala Teknikoko Enplegu Espezialitateko funtzionarioak ekainaren 23ko 4/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan sartuko dira (4/2000 Dekretuak Estatuko Funtzionario Zibilen Gizarte Segurantzari buruzko Legearen testu bategina onartzen du).

3.Espezialitate berriko kideen jarduera-eremu funtzionala Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE) erakunde autonomoari eta Soldatak Bermatzeko Funtsa (FOGASA) erakunde autonomoari dagokiena izango da. Hala ere, espezialitate horretako funtzionarioek, salbuespenez, beste lanpostu batzuetan jardun ahal izango dute, kasuan kasuko lanpostu-zerrendan ezartzen den moduan.

4.Baimena ematen da txanda irekiko 40 lanposturen deialdia egiteko 2017ko eta 2018ko ekitaldietarako, eta barne-sustapeneko 15 lanposturena 2017ko ekitaldirako, behean ageri den espezialitate berrian:

 

 

 

 

2017

 

 

 

 

 

 

2018

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Txanda irekia

Kupo

Desgaitasun

 

Lanpostuak,

Kupo

 

Desgaitasun

L

 

 

 

orokorreko

 

 

orokorreko

 

 

 

orokorra

kupoa

 

 

guztira

orokorra

 

kupoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Erakunde Autonomoetako Kudeaketa Esk. Teknikoa (Enplegu Esp.) .

19

1

 

 

 

 

20

19

 

 

1

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2017

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Barne-sustapena

 

 

Kupo

 

Desgaitasun

Lanpostuak,

 

 

 

 

 

 

 

orokorreko

 

 

 

 

 

 

orokorra

 

guztira

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

kupoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

6000E

Erakunde Autonomoetako Kudeaketa Esk. Teknikoa (Enplegu

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Esp.) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .

 

15

 

0

 

 

15

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

7.artikulua. Trafiko Espezialitatea sortzea Estatuko Administrazioko Administrazio Kidego Orokorrean, eta espezialitate horretarako lan-eskaintza publikoa egitea.

1.Trafiko Espezialitatea sortzen da Estatuko Administrazioko Administrazio Kidego Orokorrean. Espezialitate hori Barne Ministerioari atxikita egongo da.

2.Espezialitate berriko kideen jarduera-eremu funtzionala Trafiko Zuzendaritza Nagusiari dagokiona izango da, erakunde autonomoaren beraren kudeaketa-eginkizunak eta gidabaimenak lortzeko azterketak barne. Hala ere, espezialitate horretako funtzionarioek, salbuespenez, beste lanpostu batzuetan jardun ahal izango dute, kasuan kasuko lanpostu-zerrendan ezartzen den moduan.

3.Baimena ematen da txanda irekiko eta barne-sustapeneko 505 lanposturen deialdia egiteko espezialitate berrian, 2017ko ekitaldirako. Honako lanpostu hauek dira:

 

 

Kupo

Desgaitasun

Lanpostuak,

 

Txanda irekia

orokorreko

 

orokorra

guztira

 

 

kupoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1135T

Est. Administrazioko Adm. Kidego Orok., Trafiko Esp.. . . . . . . . . . . .

65

5

70

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Kupo

Desgaitasun

Lanpostuak,

 

Barne-sustapena

orokorreko

 

orokorra

guztira

 

 

kupoa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

1135T

Est. Administrazioko Adm. Kidego Orok., Trafiko Esp.. . . . . . . . . . . .

413

22

435

 

 

 

 

 

Lehen xedapen gehigarria. Baliabideak birjartzeko irizpideak.

1.Ekainaren 27ko 3/2017 Legeak (Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrena) 19. Bat.2.E), P) eta S) artikuluan aipatzen dituen eta 2017rako lan-eskaintza publikoan jaso diren lanpostuei gehituko zaizkie errege lege-dekretu honetan 2017ko ekitaldirako aurreikusten diren lanpostuak.

2.2018ko ekitaldiari dagozkion lanpostuak, berriz, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak Estatuko Administrazio Orokorrerako aurreikusten duen birjartze-tasan konputatuko dira.

Bigarren xedapen gehigarria. Errege lege-dekretu honetako hautapen-prozesuak egiteko arauak.

Errege lege-dekretu honen bidez 2017ko eta 2018ko ekitaldietarako baimendutako lanpostuak betetzeko 2017ko deialdietan sartzen diren hautapen-prozesuak 2017rako lan- eskaintza publikoa onartzen duen errege-dekretuan ezarritakoaren arabera egingo dira.

2018an egiten diren deialdiei, berriz, eurak onartzen direnean lan-eskaintza publikoari buruz zer errege-dekretu dagoen indarrean, han ezarritakoa aplikatuko zaie.

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Errege lege-dekretu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Madrilen, 2017ko uztailaren 7an.

FELIPE e.

Gobernuko jarduneko presidentea,

SORAYA SÁENZ DE SANTAMARÍA ANTÓN.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra