Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

23/2013 Legea, abenduaren 23koa, Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituena

2013-12-23

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/12/26, 309. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

13617

23/2013 Legea, abenduaren 23koa, Gizarte Segurantzaren Pentsio Sistemaren Jasangarritasun Faktorea eta Errebalorizazio Indizea arautzen dituena.

JUAN CARLOS I.a ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek ondoko lege hau onetsi dutela, eta nik, hemen, berretsi egiten dudala: HITZAURREA I

Espainian gertatzen ari den bilakaeraren ondorioz bizi-itxaropena, aurreikusi bezala, handitzea eta jaiotza-tasak behera egitea, gure pentsio-sistemak aurre egin beharreko bi arrisku dira. Horrez gain, ezohiko egoera gertatuko da datozen urteotan: «baby boom» deritzogun belaunaldiak erretiroa hartuko du, eta horrek esan nahi du, aldi luze batez (2025-2060) erretiro-pentsioen kopurua nabarmen handituko dela. Kontrako bilakaera demografikoari gehitu behar zaio krisi ekonomiko larria, horrek urte batzuk aurreratu baitu Gizarte Segurantzaren kontuetan defizita agertzea. Horren ondorioz, epe laburrean gehitutako tentsio ekonomikoak gertatu dira, nahiz eta Gobernuak Estatuaren Aurrekontuak kotizaziopekoak ez diren prestazioen ehuneko ehuna gain hartzeko hartutako erabakiaren ondorioz ahalegin finantzario handia egin duen. Hori guztia dela eta, beharrezkoa da, erretiro-pentsioaren sistema publikoari –banaketakoari eta solidarioari– eutsi nahi bazaio, indarrean dauden legeetan aurreikusitako neurriei berriak gehitzea, Toledoko Itunaren gomendioen baitan betiere, eta Gizarte Segurantzaren araudian txertatutakoak bizkortzea, jasangarritasun-faktorea kasu.

Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen bitartez, gure Gizarte Segurantzako Sisteman bertako prestazioen parametro konfiguratzaileen hainbat aldaketa txertatu ziren. Horiek bereziki eragin zioten erretiro-pentsioen atalari, Europar Batasunaren herrialdeetan gertatzen ari diren demografia- eta ekonomia-arazo berriak kontuan hartuta.

Horrela, alderdi batzuk aldatu ziren; hauek, besteak beste: erretiro-pentsioaren araubide juridikoa, hura jasotzen hasteko adinari dagokionez, oinarri arautzailearen kalkulua eta haren zenbateko osora iristeko kotizatu beharreko urte-kopurua ezartzen duen eskala, baita erretiro aurreratu eta partzialak eskuratzeko aukera ere.

Arau hau Europar Batasuneko erakundeen hainbat tresna eta dokumentutan jasotako gomendioekin bat dator, hala nola: «2012 Liburu Zuria: Erretiro-pentsio egoki, seguru eta jasangarrietarako agenda», «Zahartzeari buruzko txostena 2012» edo «Pentsioen egokitzapena EBean 2010-2050» dokumentuekin batera, horiek guztiak Europa 2020 Estrategiaren baitan daude. Azken hori Estatu kideen politika ekonomikoak koordinatzeko erreferentzia ez ezik, zahartzearen erronkari eta horrek babes sozialerako sistemetan duen eraginari aurre egiteko ahaleginen bideratze- eta koordinatze-politika sustatzeko markoa ere bada.

Aipatu abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen 8. artikuluak, xedapen gehigarri bat gehitu dio –berrogeita hemeretzigarrena, hain zuzen– ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen duen Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Legearen testu bateginari. Haren bitartez, jasangarritasun-faktorea sortu du gure sisteman eta, horren arabera, helburutzat du sistemari egiten zaizkion kotizazioen eta sistematik jasotzea espero denaren arteko proportzionaltasunari eustea eta jasangarritasuna bermatzea. 2007tik aurrera, sistemaren oinarrizko parametroak berrikusi egingo dira, berrikuspena egingo den urtean 67 urte duten pertsonen bizi-itxaropenaren bilakaeraren eta 2027an 67 urte duten pertsonen biziitxaropenaren arteko ezberdintasunak direla eta. Berrikuspen horiek bost urtean behin egingo dira eta, horretarako, organismo ofizial eskudunek egindako aurreikuspenak erabiliko dira.

Bestalde, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 18.3 artikuluak aurreikusten duenez, Gobernuak, erretiro-pentsioen sisteman epe luzean defizita izango dela aurreikusten badu, sistema berrikusiko du eta automatikoki aplikatuko dio jasangarritasun-faktorea, abuztuaren 1eko 27/2011 Legean aurreikusitako moduan.

II Europar Batasuneko herrialde askok, epe ertain eta luzera Gizarte Segurantzako sistemaren bideragarritasuna bermatzeko asmoz, jasangarritasun-faktorea ezartzeko egindako aldaketak hainbat modutan egin dituzte, eta erretirorako adinari, kotizatutako urteei edo hasierako erretiro-pentsioaren zenbatekoari eragin diote, elementu bat bakarrik aldatuta edo, kasu batzuetan, horietako batzuk konbinatuta.

Lege honek egiten duen arauketan, jasangarritasun-faktoreak erretiroko hasierako pentsioa doitzen du, halako moduan non pentsiodun batek hainbeste urte barru pentsiosistemara sartzen denetik aurrera jasotzen duen guztizko zenbatekoa –bizi-itxaropena luzeagoa izango dela aurreikusten denez–, aurreko une batean erretiroa hartu zuen pertsonak jasotzen duenaren baliokidea izatea nahi da. Horretarako, bi uneetan kalkulatutako bizi-itxaropenaren balioak lotu dira.

Helburua da sistemari egiten zaizkion kotizazioen eta jasotzea espero diren prestazioen arteko proportzionaltasunari eustea, oraingo eta etorkizuneko belaunaldiek erretiro-pentsio egoki eta nahikoak jaso ditzaten, Espainiako Konstituzioaren 50. artikuluaren aginduaren arabera.

Faktore horrek bizitza luzatzeari lotutako arriskua estaltzen du eta belaunaldien arteko ekitatea doitzen, erretiro-pentsioei baino eragiten ez badie ere.

Hura aplikatzeko erabil litezkeen formula matematikoen artean, adin jakin batean biziitxaropenaren urteko fluktuazioen aurrean egonkortasun handiagoa lortzeko asmoz, bost urteko aldiak erabiltzea erabaki da bizi-itxaropen horren bilakaera zehazteko, abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak aurreikusten duen moduan.

Faktorea aplikatzeko lehen urtea 2019 izango da, eta nahikoa denbora egongo da ordura arteko erretiro-pentsiodunek faktorea abian jartzearen ondorioei buruz informazioa jasotzeko, eta neurriak hartzeko, behar izanez gero.

Jasangarritasun-faktorea sortzea neurri kualitatibo modura aurretik egindako aldaketaneurriekiko oso bestelakoa izango da, ezarriko dena ez baita erretiro-pentsioen araubide juridikoan aldaketa zehatz bat, hura berrorekatzeko edo automatikoki doitzeko tresna baizik, bizi-itxaropenaren bilakaeraren arabera, orain arte kontuan hartu ez dena.

Hortaz, jasangarritasun-faktorea hasierako erretiro-pentsioak kalkulatzeko aurretik zeuden parametroei gehitzen zaien parametro berria da, eta horri esker erretiropentsioetara bideratzen den gastu totalaren mailarekin bateragarria den erretiropentsioaren batezbesteko zenbatekoa lortuko da. Horrez gain, sistemaren oreka finantzarioari eutsiko zaio epe ertain eta luzera.

III Bestalde, Espainiaren kasuan bezala erretiro-pentsioen banaketa-sistema duten Europar Batasuneko herrialdeen erretiro-pentsioen sistemek aurre egin beharreko erronken artean, pisu nabarmena dute, alde batetik, «mendekotasun-tasari» dioten sentsibilitateak –hau da, lanean ari den pertsona bakoitzeko zenbat pertsona ari diren erretiro-pentsioa jasotzen– eta, bestetik, Gizarte Segurantzaren sistemaren baliabideen zenbatekoan eragiten duten egiturazko arrisku ekonomikoari dioten sentsibilitateak.

Gizarte Segurantzako sistemaren oreka ekonomiko-finantzarioa epe ertain eta luzera bermatzeko beharra ezinbestean datorkigu, datu hauen arabera: 1900. urtean, 65 urteko espainiarren bizi-itxaropena 10 urte ingurukoa zen. Aldiz, gaur egun 19 urtekoa da, eta etorkizunean gora egingo duela aurreikusten da. Fenomeno horren ondorioz, 65 urte baino gehiagoko herritarren pisua, herritarren guztizkoarekin alderatuta, ehuneko 17

handitu da azken hamarkadetan, eta 2052. urtean ehuneko 37ra iristea aurreikusten da.

Zifra absolutuetan, 2052. urterako aurreikusten den erretiro-pentsio kopurua egungo 9

milioitatik 15 milioitara igoko litzateke.

1997tik aurrera, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Legearen testu bateginaren 48. artikuluak, Espainiako Konstituzioaren 50. artikuluan ezarri bezala, erretiro-pentsioen aldizkako errebalorizazioa aurreikusitako kontsumoko prezioen indizearen arabera eguneratzea ezartzen badu ere, lotura hori zalantzan jartzen hasi da, aipatutako demografia- eta ekonomia-arazoen ondorioz.

Ildo horretatik, Europa mailan gertatu diren antzeko gogoetei jarraikiz, Toledoko Itunaren Ebaluazio eta Erreforma Txosteneko bigarren gomendioaren arabera –txostena Diputatuen Kongresuaren osoko bilkuran onartu zen, 2011ko urtarrilaren 25ean–, beste errebaloriazio-indize batzuk erabiltzeko aukera aztertzea egokia dela irizten da, aipatu Itunaren Batzordeak aztertu eta balora dezan gero. Indize horien artean, soldaten igoera, ekonomiaren bilakaera eta Gizarte Segurantzaren kotizazioen zenbaketa proposatzen dira, eta gomendagarria da kontuan hartzea indize horiek gure inguruneko herrialdeetako erretiro-sistemen jasangarritasunean eragin dituzten ondorioak.

Toledoko Itunaren aipatu gomendioari jarraikiz, lege honen II. kapituluak errebalorizazio-indizea arautzen du; horrek, 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera, 1997. urtetik orain arte aplikatzen zen erreferentzia-indizea ordezkatuko du.

Hortaz, erretiro-pentsioen errebalorizazio-indizearen helburua da erretiro-pentsioen sistemaren jasangarritasun finantzarioa lortzea eta horien nahikotasuna bermatzea, Espainiako Konstituzioaren 50. artikuluak eskatzen duenaren arabera.

IV Honako lege hau bi kapitulutan egituratzen da, guztira zazpi artikulutan banatuta, eta horiei lau xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bost azken xedapen gehitu zaizkie.

I. kapituluan 1etik 6ra bitarteko artikuluak txertatu dira, eta bertan arautzen dira jasangarritasun-faktoreari eragiten dioten kontu orokorrak, irismena hobeto mugatzeko (definizioa, formula eta kalkulatzeko elementuak, aplikazio-esparrua eta horiek berrikustea).

II. kapituluan 7. artikulua jaso da, eta bertan Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 48. artikulua berriz idatzi da, Gizarte Segurantzako sistemaren erretiropentsioen errebalorizazio-erregimena aldatzeko.

Lehen xedapen gehigarrian jasangarritasun-faktorearen eta errebalorizazio-indizearen aplikazio gardena ezartzen da, eta horrek pentsiodunei eman beharreko informazioan du eragina.

Bigarren xedapen gehigarrian α parametroak lehenengo bosturtekoan izango duen balioa ezarri da.

Hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen duenaren arabera, Gobernuak, bost urtean behin, erretiro-pentsioen egokitzapenari eta nahikotasunari buruzko txostena aurkeztuko du.

Laugarren xedapen gehigarriaren helburua da Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen iritzia aurreikustea, aplikatzekoa den erretiro-pentsioen errebalorizazioindizearen eta jasangarritasun-faktorearen mugatzea kalkulatzeko balioekin lotuta.

Xedapen indargabetzaileak legean ezarritakoaren kontrakoa esan edo aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabetzen ditu.

Azkenik, azken xedapenetan zehazten da lege hau onartzeko eskumen-titulua, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 163. artikulua aldatzen da, jasangarritasun-faktorea erretiroaren hasierako pentsioa kalkulatzeko balio moduan txertatzeko, eta apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Estatuko Klase Pasiboen Legearen testu bateginaren 27. artikulua ere aldatzen da, errebalorizazio-indizea aplikatzeko klase pasiboen erretiro-pentsioen zenbatekoa – gutxieneko erretiro-pentsioaren zenbatekoa barne– eta hura ezartzeko aplikagarriak diren hartzeko erregulatzaileak, kalkulatzean; halaber, Gobernuari eta Enplegu eta Gizarte Segurantza, Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministroei esleitzen zaie Legea araudiz garatzeko eskumena. Amaitzeko, indarrean sartzeko eguna ezarri da, eta, oro har, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean, nahiz eta xedatu den jasangarritasun-faktorea 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera abiarazitako erretiropentsioei aplikatuko zaiela.

I. KAPITULUA Erretiro-pentsioaren jasangarritasun-faktorea 1.  artikulua. Definizioa.

Jasangarritasun-faktorea Gizarte Segurantzako sistemaren erretiro-pentsioen zenbatekoa pentsiodunen bizi-itxaropenaren bilakaeraren arabera automatikoki kalkulatzeko tresna da. Arau honetan ezarritako formularen bitartez egingo da hori, eta egoera antzekoetan baina erretiroa denbora-une ezberdinetan hartzen dutenen zenbatekoa doituko da.

2.  artikulua.  Aplikazio-esparrua.

Jasangarritasun-faktorea, lege honetan ezarri bezala, behin bakarrik aplikatuko da, Gizarte Segurantzako sistemaren erretiro-pentsio berrien hasierako zenbatekoa ezartzeko.

3.  artikulua.  Kalkulurako elementuak.

Jasangarritasun-faktorea kalkulatzeko, hauek hartuko dira kontuan:

a)  Gizarte Segurantzako sistemaren pentsiodun herritarren heriotza-taulak, Gizarte Segurantzak berak egindakoak.

b)  67 urteko adina hartuko da erreferentzia modura.

4.  artikulua.  Kalkulatzeko formula.

Jasangarritasun-faktorearen formulazio matematikoa hau da: Non:

FSt = FSt-1 * e*67

FS = Jasangarritasun-faktorea.

FS2018 = 1. t = Faktorea aplikatzen den urtea, 2019tik aurrerako balioak hartuko ditu. e*67 = Bost urtean behin kalkulatzen den balio honek 67 urte izatean dagoen biziitxaropenaren urtetik urterako aldaketa irudikatzen du, bost urtean behin. Berau kalkulatzeko, Gizarte Segurantzako sistemaren erretiro-pentsiodun herritarren heriotzataulak hartuko dira kontuan.

e*67 kalkulatzeko formula honako hau izango da bost urteko aldi bakoitzean:

2019tik 2023ra bitartean, biak barne, jasangarritasun-faktorea kalkulatzeko, e*67

elementuak e*67 balioa hartuko du, 1

5

 e2012

67

 2017  ,  e67  non zenbakitzailea 2012an zen 67 urterekiko bizi-itxaropena izango den eta izendatzailea 2017an 67 urterekin izango den bizi-itxaropena.

2024tik 2028ra bitartean, biak barne, jasangarritasun-faktorea kalkulatzeko, e*67

elementuak e*67 balioa hartuko du 1

 e 2017

5

67

 2022  ,  e 67  non zenbakitzailea 2017an 67 urterekin egongo den bizi-itxaropena izango den eta izendatzailea, berriz, 2022an 67 urterekin izango den bizi-itxaropena.

Eta hala guztietan.

Jasangarritasun-faktorea aplikatzeko, lehenengo lau hamartarrak erabiliko dira.

5.  artikulua.  Jasangarritasun-faktorea berrikustea.

Bost urtean behin, bizi-itxaropenaren urtetik urterako aldaketa berrikusiko da, jasangarritasun-faktorearen balioa kalkulatzeko kontuan har dadin.

6.  artikulua.  Gutxienengatiko osagarriak jasotzeko eskubidea.

Jasangarritasun-faktorea aplikatuko da hala badagokio gutxienengatiko osagarriak jasotzeko eskubidea duen pertsonaren kaltetan izan gabe, dagokion Estatuaren Aurrekontu Orokorraren Legean horri buruz ezarritakoaren arabera.

II. KAPITULUA Errebalorizazio-indizea 7.  artikulua.  Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzea.

Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 48. artikulua honela idatzita geratuko da:

«48. artikulua.  Errebalorizazioa.

1.  Gizarte Segurantzako kotizaziopeko erretiro-pentsioak, gutxieneko erretiropentsioaren zenbatekoa barne, urte bakoitzaren hasieran handituko dira, urteko Estatuaren Aurrekontu Orokorraren Legean aurreikusitako errebalorizazioindizearen arabera.

2.  Horretarako, erretiro-pentsioen errebalorizazio-indizea honako adierazpen matematikoari jarraikiz zehaztuko da:

 I*  G*  IR t 1  gI,t 1  gp,t 1  gs,t 1  α  t 1 * t 1   G t 1  Non: IR = Erretiro-pentsioen errebalorizazio-indizea, lau hamartarrekin adierazia. t+1 = Errebalorizazioa kalkulatu den urtea.

ḡI,t+1 = t+1 Gizarte Segurantzako sistemaren diru-sarreren aldaketa-tasaren hamaika balioren batezbesteko mugikor aritmetikoa, t+1 balioan zentratua eta bateko hainbestean adierazia.

ḡp,t+1 = t+1 Gizarte Segurantzako sistemaren kotizaziopeko erretiro-pentsioen aldaketa-tasaren hamaika balioren batezbesteko mugikor aritmetikoa, t+1 balioan zentratua eta bateko hainbestean adierazia.

ḡs,t+1 = t+1 Ordezpen-efektuaren hamaika balioren batezbesteko mugikor aritmetikoa, t+1 balioan zentratua eta bateko hainbestean adierazia. Ordezpenefektua errebalorizaziorik egon ez den urte batean, urte horretan sistemaren batezbesteko erretiro-pentsioen urtetik urterako aldaketa da.

I*t+1 = t+1 Gizarte Segurantzako sistemaren diru-sarreren zenbatekoaren hamaika balioren batezbesteko mugikor geometrikoa, t+1 balioan zentratua.

G*t+1 = Gizarte Segurantzako sistemaren gastuen zenbatekoaren hamaika balioren batezbesteko mugikor geometrikoa, t+1 balioan zentratua.

α = 0,25 eta 0,33 arteko balioa hartuko duen parametro bat. Parametroaren balioa bost urtean behin berrikusiko da.

Lortzen den emaitzak ez du inola ere eragingo erretiro-pentsioen urteko gehikuntza ehuneko 0,25 baino baxuagoa izatea, ez eta t urteko abenduaren aurreko urtebeteko aldian kontsumoko prezioen indizeak izandako portzentajealdaketa gehi ehuneko 0,50 baino altuagoa ere.

3.  Adierazpen matematikoa kalkulatzeko, kontuan hartuko da eragiketa ez-finantzarioengatiko sistemaren diru-sarreren eta gastu agregatuen guztizkoa (Gizarte Segurantzaren Aurrekontuen 1etik 7ra bitarteko kapituluak gastuetan eta 1etik 7ra bitartekoak irabazietan), eta ez dira kontuan hartuko Osasun Kudeaketarako Institutu Nazionalari eta Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuei dagozkienak. Errebalorizazio-indizearen kalkuluan erabiltzeko, eta likidatutako kontuei dagokienez, Gizarte Segurantzaren Kontu Hartzailetza Nagusiak aurreko kapituluetatik aldizkako izaera ez duten partidak kenduko ditu.

Hala ere, kontzeptu hauek ez dira sistemaren diru-sarrera eta gastutzat hartuko:

a)  Diru-sarreretatik, langile autonomoek jarduera eteteagatiko gizartekotizazioak eta kotizaziopekoak ez diren prestazioak finantzatzeko Estatuak egiten dituen transferentziak, erretiro-pentsioen gutxienengatiko osagarrien finantzazioa izan ezik.

b)  Gastuetatik, langile autonomoek jarduera eteteagatiko prestazioak eta kotizaziopekoak ez diren prestazioak, erretiro-pentsioen gutxienengatiko osagarriak izan ezik.

4.  2. paragrafoan t+1-etik t+6-ra arteko urteetako diru-sarrerak eta gastuak kalkulatu ahal izateko, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak Gizarte Segurantzaren Administrazioari horiek kalkulatzeko beharrezkoak diren aldagai makroekonomikoen aurreikuspenak emango dizkio.» Lehen xedapen gehigarria.  Jasangarritasun-faktorearen eta errebalorizazio-indizearen aplikazio gardena.

Jasangarritasun-faktorea erabateko gardentasunez aplikatuko da, eta horretarako bizi-itxaropenaren jarraipen sistematikoa argitaratu egingo da. Era berean, hasierako erretiro-pentsioa aintzatestean, pentsiodunari jakinaraziko zaio jasangarritasun-faktoreak horren kalkuluan duen eragina.

Errebalorizazio-indizeari dagokionez, urtero argitaratuko da kalkuluan aintzat hartzen diren aldagaien balioa.

Bigarren xedapen gehigarria.  α-ren balioa.

Lehenengo bosturtekoan α parametroaren balioa 0,25 izango da.

Hirugarren xedapen gehigarria.  Gizarte Segurantzako sistemaren erretiro-pentsioen egokitzapenari eta nahikotasunari buruzko txostena.

Gobernuak, Lege hau onartzen denetik aurrera, arau honetan hartutako neurriek Gizarte Segurantzaren erretiro-pentsioen nahikotasunean eta egokitzapenean dituzten ondorioei buruzko azterlan bat egingo du bost urtean behin; azterlan hori Diputatuen Kongresuari aurkeztuko dio, bai eta erakunde sindikal eta enpresaburuekiko elkarrizketa sozialean ere.

Laugarren xedapen gehigarria.  Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentearen iritzia.

Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independenteak bere iritzia igorriko du, Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea eratzeko azaroaren 14ko 6/2013 Lege Organikoaren 23. artikuluak xedatutakoaren arabera. Iritzi hori Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak ekitaldi bakoitzean aplikatu beharreko pentsioen eta jasangarritasun-faktorearen errebalorizazio-indizea ezartzeko kalkulatutako balioei buruzkoa izango da.

Xedapen indargabetzaile bakarra.  Arauak indargabetzea.

Indargabetuta geratzen dira lege honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetako lehenengoa.  Eskumen-titulua.

Lege hau Espainiako Konstituzioaren 149.1.17 artikuluan xedatutakoaren babespean egin da. Artikulu horren arabera, Estatuari dagokio Gizarte Segurantzaren oinarrizko legeria eta araubide ekonomikoaren eskumena, Autonomia Erkidegoek gauzatu beharreko zerbitzuen kaltetan izan gabe.

Azken xedapenetako bigarrena.  Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina aldatzea.

Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 163. artikuluaren 1. paragrafoa honela idatzita geratuko da:

«1.  Kotizaziopeko erretiro-pentsioaren zenbatekoa oinarri arautzaileari, aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera kalkulatuta, honako portzentaje hauek aplikatuta zehaztuko da:

1.a  Kotizatutako lehenengo 15 urteengatik: 100eko 50.

2.a  Hamaseigarren urtetik aurrera, kotizatutako hilabete gehigarri bakoitzagatik, 1etik 248ra bitarteko hilabeteak kontuan hartuta, 100eko 0,19

gehituko da, eta 248. hilabetea gainditzen dutenen kasuan, 100eko 0,18 gehituko da. Oinarri arautzaileari aplikagarria zaion portzentajeak ez du 100dik 100

gaindituko, hurrengo paragrafoak adierazten duen kasuan izan ezik.

Ezarritako zenbatekoari une bakoitzean dagokion jasangarritasun-faktorea aplikatuko zaio.» Azken xedapenetako hirugarrena.  Estatuko Klase Pasiboei buruzko Legearen testu bategina, apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoa, aldatzea.

Apirilaren 30eko 670/1987 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Estatuko Klase Pasiboei buruzko Legearen testu bateginaren 27. artikuluaren 1. paragrafoa honela idatzita geratuko da:

«27. artikulua.  Pentsioak, osagarri ekonomikoak eta horien hazkundearen mugak errebalorizatzea.

1.  Klase pasiboen pentsioak, gutxieneko pentsioaren zenbatekoa barne, eta horien zenbatekoa ezartzeko aplikagarriak diren hartzeko arautzaileak urte hasieran handituko dira, urteko Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legean pentsioetarako aurreikusitako errebalorizazio-indizearen arabera.» Azken xedapenetako laugarrena.  Aplikazio- eta garapen-eskumenak.

Baimena ematen zaie Gobernuari eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako eta Ogasun eta Herri Administrazioetako Ministroei bakoitzari dagokion eskumenaren esparruan lege hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak esateko eta neurriak hartzeko.

Azken xedapenetako bosgarrena.  Indarrean sartzea.

1.  Lege hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

2.  Jasangarritasun-faktorea aplikatuko zaie 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako Gizarte Segurantzaren sistemako erretiro-pentsioei.

Horrenbestez, Lege hau betetzeko eta betearazteko agintzen diet espainiar guztiei, norbanakoei eta agintariei.

Madrilen, 2013ko abenduaren 23an.

JUAN CARLOS E.

Gobernuko presidentea, MARIANO RAJOY BREY

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra