Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

Huts-zuzenketa, honako honena: 28/2018 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Pentsio publikoak handitu eta gizarte-, lan- eta enplegu-alorrean presako beste neurri batzuk hartzekoa.

2018-12-28

Erakundea: ESTATUKO BURUZAGITZA

Argitalpena: EAO, 2019/01/21 ZK 18

 Untitled

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

647 Huts-zuzenketa, honako honena: 28/2018 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Pentsio publikoak handitu eta gizarte-, lan- eta enplegu-alorrean presako beste neurri batzuk hartzekoa.

Abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretua argitaratu zen 2018ko abenduaren 29ko Estatuko Aldizkari Ofizialean, 314. zenbakian, haren bidez pentsio publikoak handitzeko eta gizarte-, lan- eta enplegu-alorrean presako beste neurri batzuk hartzeko; bada, hutsak aurkitu ditugu errege lege-dekretu horretan, eta honen bidez zuzentzen ditugu:

26. orrialdean, zortzigarren lerroan, hau dio: «...(nolanahi ere, errege lege-dekretu honek bederatzigarren xedapen iragankorrean ezartzen duena aplikatuko da)...». Eta honela behar du: «...(nolanahi ere, errege lege-dekretu honek zortzigarren xedapen iragankorrean ezartzen duena aplikatuko da)...».

37. orrialdean, hogeita bederatzigarren apartatuan, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren hamaseigarren xedapen iragankorra berridatzi ondoren, honela dio: «2012tik 2020ra arte, 247. artikuluko a) arauan aipatzen den partzialtasun-koefizientea -Etxeko Langileentzako Sistema Berezian aplikatuko dena- zehazteko...». Eta honela behar du: «2. 2012tik 2020ra arte, 247. artikuluko a) arauan aipatzen den partzialtasun-koefizientea -Etxeko Langileentzako Sistema Berezian aplikatuko dena-zehazteko...».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra