Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen eta erraten zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 4/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa

2013-02-22

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/2/28, 51. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

2206

Hutsen eta erraten zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 4/2013 Errege Lege Dekretua, otsailaren 22koa, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoa.

Hutsak eta erratak aurkitu dira ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko otsailaren 22ko 4/2013 Errege Lege Dekretuan.

Errege lege-dekretu hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2013ko otsailaren 23ko alean argitaratu zen, 47. zenbakikoan, eta, honen bidez, honako zuzenketa hauek egiten ditugu:

2.  orrialdean, 4. lerroaldean, lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «Arauaren lehen tituluak…», honako hau esan behar du: «Arauaren I. tituluak…».

4.  orrialdean, zioen azalpenean, IV. atalean, hirugarren lerroaldean, hau dioen lekuan: «Errege lege-dekretu honen III. tituluko…», hauxe esan behar du: «Errege legedekretu honen III. tituluko I. kapituluan jasotako…».

10.  orrialdean, 1.Bat artikuluan, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko hogeita hamabosgarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan, honako hau dioen lekuan:

«…,aldi baterako ezintasunaren kasuan izan ezik, …», honako hau esan behar du:

«…,baita aldi baterako ezintasunaren kasuan ere, …».

11.  orrialdean, 1.Bi artikuluan, langabeziatik babesteko sistema erreformatzeko eta lan-aukerak areagotzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 12ko 45/2002 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren 1. paragrafoan, lehenengo lerroan, honako hau dioen lekuan: «Aldi baterako ezintasunen kasuan izan ezik, …», honako hau esan behar du: «Aldi baterako ezintasunen kasuan ere, …».

11.  orrialdean, 1.Bi artikuluan, langabeziatik babesteko sistema erreformatzeko eta lan-aukerak areagotzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 12ko 45/2002 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren 2. paragrafoan, hirugarren eta laugarren lerroetan, honako hau dioen lekuan: «… –ez dira aplikatuko aldi baterako ezintasunen kasuetan– …», honako hau esan behar du: «… –aldi baterako ezintasunen kasuetan ere– …».

12.  orrialdean, 4.Bat artikuluan, langabeziatik babesteko sistema erreformatzeko eta lan-aukerak areagotzeko premiazko neurriei buruzko abenduaren 12ko 45/2002 Legearen laugarren xedapen iragankorraren 1. paragrafoan, 3. arauan (bigarren lerroaldean) honako hau dioen lekuan: «… emakumeak badira, adin biak barne, eskaera…», honako hau esan behar du: «… emakumeak badira, eskaera…».

13.  orrialdean, 5.Bi artikuluan, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko 212.4b) artikuluan, 10. lerroan, honako hau dioen lekuan: «hilabetekoa edo laburragoa bada. Eteteko arrazoia amaitzen...», honako hau esan behar du: «hilabetekoa baino laburragoa bada.». Eta beste lerroalde batean: «Eteteko arrazoia amaitzen…».

16.  orrialdean, 9.7. artikuluan, lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «7. Atal honetan arautzen…», beste hau esan behar du: «7. Artikulu honetan arautzen…».

17.  orrialdean, 9.8. artikuluan, bigarren lerroan, hau dioen lekuan: «… alorrean, abenduaren 29ko 43/2006 Legearen…», honako hau esan behar du: «… alorrean, hazkuntza eta enplegua hobetzeko abenduaren 29ko 43/2006 Legearen…».

19.  orrialdean, 12.6 artikuluan, lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «6. Atal honetan arautzen…», beste hau esan behar du: «6. Artikulu honetan arautzen…».

20.  orrialdean, 15. artikuluak azaroaren 14ko 3/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategineko hogeita hamabigarren xedapen gehigarriari emandako idazketan, bigarren lerroaldeko 5. lerroan, honako hau dioen lekuan: «… erakunde eta organismoek. Ezingo dute…», honako hau esan behar du: «… erakunde eta organismoek.». Eta beste lerroalde batean:

«Ezingo dute…».

25.  orrialdean, 25.1. artikuluan, honako hau dioen lekuan: «1. Toki-erakundeek, x artikuluan…», honako hau esan behar du: «1. Toki-erakundeek, 23. artikuluan…».

25.  orrialdean, 25.3 artikuluan, honako hau dioen lekuan: «3.  Arau honetako 3. puntuko x artikuluak…», honako hau esan behar du: «3.  Arau honetako 21. artikuluko 3. puntuak…».

26.  orrialdean, 29. artikuluan, lehenengo paragrafoko 5. lerroan, 9. artikulua barik, 28. artikulua aipatu behar da.

26.  eta 27. orrialdeetan, 30. artikuluan, 1., 3. eta 5. paragrafoetan, 10. artikulua barik, 29. artikulua aipatu behar da.

32.  orrialdean, 39.Bi artikuluan hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 43.2 artikuluari emandako idazketan, azken lerroaldearen ondoren, honako testu hau sartu behar da: «Aurreko lerroaldeetan ezarritakoak ez du eragotziko errepideei buruzko uztailaren 29ko 25/1988 Legean eta hura garatzeko arauetan ezarritakoa».

35.  orrialdean, bigarren lerroaldeko bigarren lerroan, hau dioen lekuan: «honen 5. puntuan arautzen…», honako hau esan behar du: «honen 4. puntuan arautzen…».

37.  orrialdean, azken xedapenetako lehenean, honako hau dion lekuan: «Espainiako Konstituzioko 149.1.7 eta 17. artikuluetan…», honako hau esan behar du: «Espainiako Konstituzioko 149.1.7, 17. eta 18. artikuluetan…».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra