Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen eta erraten zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 5/2013 Errege Lege Dekretua, martxoaren 15ekoa, langile zaharrenen lan-bizitzaren jarraipenaren aldeko neurriak eta zahartze aktiboa sustatzeko neurriak ezartzekoa

2013-03-15

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2013/4/4, 81. zk.

I.  XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

3609

Hutsen eta erraten zuzenketa, honako errege lege-dekretu honena: 5/2013 Errege Lege Dekretua, martxoaren 15ekoa, langile zaharrenen lan-bizitzaren jarraipenaren aldeko neurriak eta zahartze aktiboa sustatzeko neurriak ezartzekoa.

Hutsak eta erratak aurkitu dira langile zaharrenen lan-bizitzaren jarraipenaren aldeko neurriak eta zahartze aktiboa sustatzeko neurriak ezartzeko martxoaren 15eko 5/2013 Errege Lege Dekretuaren euskarazko bertsioan. Errege lege-dekretu hori Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2013ko martxoaren 16ko alean argitaratu zen, 65. zenbakikoan, eta, honen bidez, honako zuzenketa hauek egiten ditugu:

12. orrialdean, 7. artikuluaren Bat paragrafoan, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko 166.2.a) artikuluaren lehen lerrokadan ageri den taula –erretiro partziala hartzeko adinari buruzkoa– honako honekin ordeztu behar da: Gertaera eragilearen urtea 2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

2021

2022

2023

2024

2025

2026

2027 eta hurrengoak Gertaera eragilearen unean kotizatutako aldien arabera eskatutako adina 61 eta 1 hilabete 61 eta 2 hilabete 61 eta 3 hilabete 61 eta 4 hilabete 61 eta 5 hilabete 61 eta 6 hilabete 61 eta 8 hilabete 61 eta 10 hilabete 62 urte 62 eta 2 hilabete 62 eta 4 hilabete 62 eta 6 hilabete 62 eta 8 hilabete 62 eta 10 hilabete 63 urte 33 urte eta 3 hilabete edo gehiago 33 urte eta 6 hilabete edo gehiago 33 urte eta 9 hilabete edo gehiago 34 urte edo gehiago 34 urte eta 3 hilabete edo gehiago 34 urte eta 6 hilabete edo gehiago 34 urte eta 9 hilabete edo gehiago 35 urte edo gehiago 35 urte eta 3 hilabete edo gehiago 35 urte eta 6 hilabete edo gehiago 35 urte eta 9 hilabete edo gehiago 36 urte edo gehiago 36 urte eta 3 hilabete edo gehiago 36 urte eta 3 hilabete edo gehiago 36 urte eta 6 hilabete Gertaera eragilearen unean 33 urte kotizatuta edukita eskatutako adina 61 eta 2 hilabete 61 eta 4 hilabete 61 eta 6 hilabete 61 eta 8 hilabete 61 eta 10 hilabete 62 urte 62 eta 4 hilabete 62 eta 8 hilabete 63 urte 63 eta 4 hilabete 63 eta 8 hilabete 64 urte 64 eta 4 hilabete 64 eta 8 hilabete 65 urte 15. orrialdean, 10. artikuluan, Gizarte Segurantza eguneratzeko, egokitzeko eta modernizatzeko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hamaseigarren xedapen gehigarriari emandako idazketan, 1.b) paragrafoaren bigarren lerrokadaren bosgarren eta seigarren lerroetan, hau dioen lekuan: «... kaleratze kolektiboaren prozedura hasi baino hiru urte lehenago edo ondorengo urtean...», hauxe esan behar du: «...kaleratze kolektiboaren prozedura hasi baino hiru urte lehenago, 2011ko apirilaren 27ko mugarekin, edo ondorengo urtean...».

18. orrialdean, lehen xedapen gehigarriaren laugarren lerroan, hau dion lekuan: «… lege hau indarrean jarri ondoren...», hauxe esan behar du: «…errege lege-dekretu hau indarrean jarri ondoren...».

21. orrialdean, bosgarren xedapen gehigarriaren azken lerroan, hau dioen lekuan: «… lege-dekretu honen lehen kapituluan...», hauxe esan behar du: «…errege lege-dekretu honen lehen kapituluan...».

23. orrialdean, azken xedapenetako lehenaren Bi paragrafoan, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko 229. artikuluaren azken paragrafoan, honako hau dioen lekuan: «Hartarako, langabeziagatiko prestazioen ordainketa bertan behera utzi ahal izango du erakunde kudeatzaileak,…», hauxe esan behar du: «Erakunde kudeatzaileak langabeziagatiko prestazioen ordainketa bertan behera utzi ahal izango du,...».

23. orrialdean, azken xedapenetako lehenaren Hiru paragrafoan, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren testu bategineko zortzigarren xedapen gehigarriaren 6. paragrafoan, honako hau dioen lekuan: «Aurreko paragrafoetan adierazitakoa gorabehera, 166.3 artikuluan xedatutakoa eta…», hauxe esan behar du: «Aurreko paragrafoetan adierazitakoa gorabehera, 166.3 artikuluan xedatutakoa, bigarren tartekian aurreikusitako 100eko 0,50eko murrizketari dagokionez, eta …».

30. orrialdean, azken xedapenetako zazpigarrenaren Bost paragrafoan, irabaziak dituzten enpresek berrogeita hamar urte edo gehiagoko langileei eragiten dieten kaleratze kolektiboak egiten dituztenean egin beharreko ekarpen ekonomikoei buruzko urriaren 29ko 1484/2012 Errege Dekretuaren 5.2.b) artikuluan emandako idazketan, hau dioen lekuan: «..., baita haiek diru-sarreren gainean duten batez besteko ehunekoa ere.», hauxe esan behar du: «..., baita irabaziek diru-sarreren gainean duten batez besteko ehunekoa ere.».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra