Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Lan zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako honena: 31/2015 Legea, irailaren 9koa, Autoenpleguaren arloko araudia aldatu eta eguneratzen duena eta lan autonomoa eta gizarte-ekonomia bultzatu eta sustatzeko neurriak hartzen dituena

2015-09-09

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2016/01/14, 12. zk.

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

328Hutsen zuzenketa, honako honena: 31/2015 Legea, irailaren 9koa, Autoenpleguaren arloko araudia aldatu eta eguneratzen duena eta lan autonomoa eta gizarte-ekonomia bultzatu eta sustatzeko neurriak hartzen dituena.

Hutsak atzeman dira irailaren 9ko 31/2015 Legean (Autoenpleguaren arloko araudia aldatu eta eguneratzen duena eta lan autonomoa eta gizarte-ekonomia bultzatu eta sustatzeko neurriak hartzen dituena), zeina Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2015eko irailaren 10eko alean (217. zk.) argitaratu baitzen. Honen bidez, zuzenketa hauek egiten dira:

9.orrialdean, lehenengo artikuluaren Zortzi zenbakiaren bidez sartzen den uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 31. artikuluan, 2. zenbakiaren zazpigarren lerroan, hau dioen lekuan: «…lehen zenbakian aurreikusitako hobari-aldia...»; hau esan behar du: «…1. zenbakian aurreikusitako hobari-aldia...».

12.orrialdean, lehenengo artikuluaren Zortzi zenbakiaren bidez sartzen den uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 34. artikuluan, 1. zenbakiaren 4. puntuko bigarren lerroan, hau dioen lekuan: «…aurreko zenbakiko 1. eta 2. arauei jarraikiz,…»; hau esan behar du: «…1. eta 2. arauei jarraikiz,…».

13.orrialdean, lehenengo artikuluaren Zortzi zenbakiaren bidez sartzen den uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 36. artikuluan, lehenengo lerroan, hau dioen lekuan: «Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian…»; hau esan behar du: «Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian…».

13.orrialdean, lehenengo artikuluaren Zortzi zenbakiaren bidez sartzen den uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 37. artikuluan, 1. zenbakiaren lehenengo paragrafoko bigarren eta hirugarren lerroetan, hau dioen lekuan: «…Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian…»; hau esan behar du: «…Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian…».

13.orrialdean, lehenengo artikuluaren Zortzi zenbakiaren bidez sartzen den uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 37. artikuluan, 1. zenbakiaren bigarren paragrafoko hirugarren lerroan, hau dioen lekuan: «…Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian…»; hau esan behar du: «…Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian…».

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra