Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Merkataritza zuzenbidea  >>  Formularioak >> Eraketak

Sozietate anonimoa eratzea

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkondua, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, epaiketa bidez banandua, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Guztiek ere Espainiako naziotasuna dute.

Guztiek ere euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.Aipatu nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire ustez, parte hartzen duten moduan, behar adinako lege-gaitasuna,  SOZIETATE ANONIMOAREN ERAKETA-eskritura hau formalizatzeko, eta, horretarako,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak, * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak sozietate anonimoa ERATZEN DUTELA, * izenarekin. Sozietate horren estatutuak jasota daude paper tinbreduneko * foliotan, alde bietatik mekanografiatuta daudenak, * sailekoak, * zenbakiduna eta hurrenez hurreneko *ak. Estatutu horiek niri, notarioari, ematen dizkidate, agertzaile guztien sinadurak azken folioan agertzen direla, eta nik matrize honi eransten dizkiot, beronen osagai izan daitezen.

BIGARRENA.- Merkataritza-sozietatearen kapitala *(e)koa da (*), eta tituluen bitartez ordezkatuta dago; titulu horiek anizkoitzak izan daitezke eta barne hartzen dira bazkide berberari dagozkion akzio guztiak. Kapitalak * AKZIO IZENDUN (EDO ERAMAILEARENTZAKO * AKZIO) barruratzen ditu; akzio bakoitzaren balio izendatua *(e)koa da, eta akzio guztiek eskubide berberak ematen dituzte. Akzioek hurrenez hurreneko zenbakiak dituzte, lehenengotik *.erakoak (1etik *.erakoak), bi horiek barne. Bazkide eratzaileek, egintza honetan bertan, kapital hori harpidetu eta ordaindu dut oso-osorik, honako forma eta proportzio hauetan:

A.- * jaunak/andreak, bere ezkontza-sozietatearentzat, * AKZIO harpidetzen ditu, *etik *erako zenbakiak dituztenak, bi horiek barne; eta, aldi berean, akzio horiei guztiei dagokien zenbatekoa ordaintzen du, hau da, *(e)ko kopurua ordaintzen du, gero aipatuko den kontuan eskudiruzko sarrera eginez.

B.- * jaunak/andreak * AKZIO harpidetzen ditu, *etik *erako zenbakiak dituztenak, bi horiek barne; eta, aldi berean, akzio horiei guztiei dagokien zenbatekoa ordaintzen du, hau da, *(e)ko kopurua ordaintzen du, gero aipatuko den kontuan eskudiruzko sarrera eginez.

C.- Eta * jaunak/andreak * AKZIO harpidetzen ditu, *etik *erako zenbakiak dituztenak, bi horiek barne; eta, aldi berean, akzio horiei guztiei dagokien zenbatekoa ordaintzen du, hau da, *(e)ko kopurua ordaintzen du, gero aipatuko den kontuan eskudiruzko sarrera eginez.

Agertzaileek ematen dizkidate eta nik matrize honi eransten dizkiot banku-ziurtagiriak; ziurtagiri horiek egiaztatzen dute lehen aipatu diru-kopuruak sartu direla, sozietatearen izenean * erakundean eta * zenbakiarekin irekita dagoen kontu horretan.

HIRUGARRENA.- Agertzaileek adierazten dute ez dagoela egintza honen bidez eratzen den sozietatearen izen berekorik, eta horixe egiaztatzen didate Merkataritzako Erregistro Zentralaren ziurtagiri egokia erakutsiz, berori eskritura honen matrizeari eransten diodala.

LAUGARRENA.- Agertzaileek egintza honi bazkideen Batza Unibertsalaren izaera ematen diote, eta, horrela, hurrengoa erabakitzen dute:

A.- Administrazio-motatzat ADMINISTRATZAILE BAKARRA ezartzea, * JAUNA/ANDREA horretarako eta *(e)ko eperako izendatuz; izendatuaren inguruabar pertsonalak eskritura honen agertze-zatian daude jasota. Izendatuari ahalmena ematen zaio legeak eta sozietatearen estatutuek administrazio-organoari eratxikitzen dizkioten ahalmen guztiak egikaritzeko.

Izendatuak kargua onartzen du, eta inolako legezko bateraezintasun eta debekuren menpean ez dagoela adierazten du, bereziki, apirilaren 10eko 5/2006 Legeak eta indarrean dauden gainerako xedapenek ezartzen dituztenak.

Sozietate-estatutuen 24. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe1

, administrazio-organoak, besteak beste, honako AHALMEN hauek izango ditu:

a.- Posta, telefono eta telegrafo bidezko korrespondentzia jaso, erantzun eta igorri, nahiz eta lehendabizikoa agiriduna zein hartu agiriduna izan edo diru zein baloreak eduki. Era berean, posta eta telegrafo igorketaren bidez diru-kopuruak ezarri eta kendu; helbide telegrafiko eta posta-kutxatilak eskatu, eskuratu, berritu eta uko egin. Sozietatea ordezkatuz, batzar ofizial nahiz pribatuetara joan edo bertan egiaztatzen diren proposamen eta adierazpenak ukatu.

Fardelak, posta-paketeak, aitortutako baloreen orriak, ziurtagiriak, gutunak, telegramak, telefonemak eta antzekoak jasotzea, aduanetatik, trenbideetatik, postatik, telefonoetatik eta telegrafoetatik; eta fakturak, orotariko aseguru-polizak, manifestuak, ezagutze-agiriak eta antzeko dokumentuak sinatzea.

Sozietatearen ordezkari izatea aduana-administrazioetan eta bestelako bulego eta erakunde ofizialetan, inportazio- eta esportazio-mota guztiei dagokienez, eta horretarako bidezkoak diren egintzak eta kudeaketak burutzea; eskabideak, aitorpenak, gidak eta bestelako idazkiak nahiz agiriak aurkeztu eta sinatzea, halakoak beharrezkoak badira haien zeregina egoki betetzeko; protestak eragitea; gordailuak egin eta diru-kopuruak sartzea; erreklamazioak egitea, egindako likidazioen kontra; eta, orobat, zor ez diren kopuruak ordaindu direnean, horien itzulketa eskatzea.

b.- Herri Ogasun edo beste edozein erakunde ofizialetan, zor ez diren ordainketak berreskuratzeko espedienteak hasi eta jarraitzea, fidantza, igorpen zein gordailuak kitatu nahiz kobratuz, eta kasuan kasuko zenbatekoak jaso eta askatze-dokumentu egokiak sinatuz.

c.- Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako Foru Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Administrazio Zentralarekin eta Europako Ekonomia Erkidegoarekin edozein hitzarmen sinatzea; aipatutako erakundeek hitzarmenetan ezarritako baldintzak onartzea; aipatu erakunde foral, autonomiko eta zentraletatik edozein diru-laguntza kobratu eta jasotzea. Eta, sozietateak kobratu eta jasotzen duenarengatik, edozein ordainagiri, gordekin, poliza, ordainketa-gutun eta horretarako behar diren dokumentuetatik edozein sinatzea, emandako ahalmenen ondorio, gorabehera edo gertaera eratorri guztiak gauzatuz.

d.- Lan-kontratuak formalizatzea. Enplegatu, laguntzaile eta mendekoak izendatu eta kargutik banantzea, euren lansariak, eginbeharrak eta eskumenak finkatuz.

e.- Edozein motatako agintari, notario, erregistro, auzitegi, lan-epaitegi, korporazio, sindikatu, ministerio, ordezkaritza, fiskaltza, batzar, epaimahai, zerbitzu-burutza, batzorde, institutu nazional, eta estatu nahiz estatuz kanpoko, foru, probintzia, udal, gizabanako edo autonomia-erkidegoko organismoetan agertzea, mota guztietako eskabide, txosten, balantze eta kitapenak aurkeztu zein izenpetuz, jatorrizko dokumentu zein horien kopiak erakutsiz; aurrez adierazitako organoetan, norberaren kabuz edo egoki diren ahalordeak egiletsiz, abokatu, prokuradore eta gainerako ahaldun bereziek, edozein motatako espediente eta prozedurak bultzatu, jarraitu eta bertan behera uztea, baita idatzizko berrespenak egin, posizioen absoluzioak, bitartekaritzan amoreeman edo hitzartu, demandak onartu edo bertan behera utzi eta mota guztietako errekurtsoak erabiliz, ebazpenak onartu edo aurkaratzea, gora-jotze, berraztertze eta ezohiko izaera duten beste errekurtso guztiak barne direla. Notario-aktak eragitea, eta agindeiak eta jakinarazpenak zuzendu, jaso eta erantzutea.

f.- Nahitaezko konkurtso-adierazpena eskatzea; aurkeztutako eskaera berrestea; kredituak komunikatzea; inbentarioen eta hartzekodun-zerrendaren aurka jartzea; hitzarmen-proposamenak aurkeztea, baita aurretiazkoak ere; aurkeztutako proposamenei atxikitzea; hartzekodunen batzetara joan eta bertan parte hartzea, hitz eginez eta botoa emanez; epaileak hitzarmena onetsiz gero, horren aurka egitea; kita eta itxaronaldiak onestea; sozietatea konkurtso-administratzaile izendatuz gero, izendapen hori onartzea, konkurtso-administratzailearen kargua zein profesionalek beteko duen ezarriz.

Borondatezko konkurtsoaren adierazpena eskatzea, horretarako beharrezkoak diren agiriak aurkeztu, bereziki, oroitidazkiak, kaudimengabezia-egoera aipatuz; eta, hala denean, likidazio-planaren proposamena egitea.Errekurtsoa jartzea, konkurtsoa adierazteko autoaren kontra.

g.- Mota guztietako errentamendu-kontratuak formalizatzea, tarteko, industria-errentamenduak, zerbitzuetakoak eta finantza-errentamenduak (leasinga), dela ondasun higigarrien gainean, dela ondasun higiezinen gainean.

Konkurtsoetan eta enkanteetan parte hartzea, eta mota guztietako kontratuak egitea, egoki diren baldintzetan, bai eta kontratu horiek zuzendu, aldarazi, hutsaldu eta azkentzea ere.

Askatasunez hitzartutako baldintzetan, teknologia eskuratzeko eta laguntza teknikoa jasotzeko kontratu oro egitea, eta, oro har, patenteei, markei, ereduei eta industria-jabetzaren arloko gainerako eskubideei buruzko kontratuak egitea, Industria Jabetzaren Erregistroan eta eremu horretako gainerako erakunde nazional nahiz nazioartekoetan sozietatea ordezkatuz.

Orokorrean, sozietatearen xedea betetzeko, ondasunak edo eskubideak administratu behar badira, horretarako beharrezkoak diren kontratuak egitea.

h.- Kanbio-letra eta gainerako igorpen-dokumentuak endosatu, hartu, igorri, onartu, kobratu, negoziatu, ordaindu, esku-hartu eta abalatzea; erresaka-kontuak formulatzea; ordainketa ezarengatik edo onarpen ezarengatik protestoak eskatzea; kontuak onartu edo aurkaratzea; Espainiako Bankuan edo beste edozein banku-etxe, aurrezki-kutxa edo kreditu-etxetan, kontu-korronte arruntak, kreditu-kontuak, eta banku-eginerek eta legeriak onartutako beste edozein modalitate zabaldu, jarraitu, luzatu, berritu eta kitatzea, ondorio horietarako taloi, txeke, agindu eta gainerako dokumentuak sinatuz; zentro ofizial nahiz pribatuetan, edozein titulu edo kopururengatik ordainketak eta kobrantzak egitea; gordailuak eratu nahiz kentzea, eta jakinarazpenak eta agindeiak egin eta erantzutea, egoki diren adierazpenak eginez.

i.- Mota guztietako ondasun higigarri nahiz higiezinak, eta, bereziki, lehengai, instalazio, tresna, merkatu-gai eta sozietatearen xedearentzat komenigarri diren gainerako ondasunak erosi, saldu eta beste titulu batzuen bidez eskuratu zein eskualdatzea, askatasunez zehaztu prezio, itun eta baldintzetan, horretarako kontratu egokiak eginez eta ondasun horien harrera, eskuraketa, ordainketa zein kobrantza, ikuskapen zein peritazio, espediente eta gainerako kitapen- eta eskuraketa-eragiketa zein eginbideak aurrera eramanez; zuzendaritza nagusiari lotutako agente eta bitartekarien bidez edo zuzenean, sozietatearen ekoizpen-salmentak kudeatzea.

Esanbidezko baldintza suntsiarazleak eratu, aldarazi, geroratu eta ezereztea, salmentetan geroratutako prezioa bermatzeko; jabari-erreserbak ituntzea, horiek inskribatzeko modukoak izan zein izan ez.

Askatasunez zehaztu prezio, itun eta baldintzetan, erosketa-aukerari buruzko kontratuak,  lurreko, itsasoko nahiz bestelako garraioei buruzko kontratuak, aseguru-kontratuak, eta, bereziki, hornidura-kontratuak eta obra-errentamenduaren kontratuak edo enpresari dagozkionak egin, aldarazi eta azkentzea, zabaltasunik handienarekin eta kontratugilea edozein izanik, betiere sozietateak ekoizten dituen ondasunen gainean edo sozietateak bere hornitzaileengandik jasotzen dituen ondasunen gainean.

j.- Eraikuntzari eta jabetza horizontalaren eraketari buruzko adierazpenak egitea; finken arteko mugaketa, mugarriak jartzea, batuketa, banaketa, zatiketa eta deskripzio berriak egitea, erkidegoaren arauak eta estatutuak finkatuz.

k.- Mailegu bidez dirua hartu edo ematea, berme errealarekin edo hori gabe, baita edozein izaeratako eskubide, ondasun higiezin, higigarri edo ontzien gaineko hipoteka-berme edo baldintza suntsiarazlearen bidez ere.Hipotekak, bahiak, eta, oro har, orotariko eskubide errealak eratu, aldarazi eta ezereztea, ondasun higigarri nahiz higiezinen gainean, baita horien artean hipoteka-erantzukizuna banatzea ere.

l.- Berme pertsonalaren bidez edo sozietatearen ondasunen gaineko berme errealaren bitartez, bestelako pertsona fisiko zein juridikoei emandako maileguak edo kredituak abalatu, fidantza eman edo kontraabalatzea.Inoren zorra bermatzeko, ondasunak hipotekatzea.

m.- Elkarte, fundazio eta mota nahiz forma desberdinetako merkataritza-sozietateak edo sozietate zibilak eratzea; horien artean, orobat, interes ekonomikodun elkartzeak, enpresen aldi baterako batasunak eta antzekoak. Aurreko horien guztien eraketa eta jarduera arautzen dituzten itun eta estatutuak onestea, bai eta, kopuru egokian, horien kapitala eta berori adierazten duten partaidetza, akzio zein tituluak harpidetzea ere, dela eraketa-prozesuan, dela kapital-gehikuntzetan. Horretarako, harpideturiko kapital-zatia egiazko bihurtzeko diru-kopuru, balore, ondasun higigarri zein higiezinak eta bestelakoak ekartzea. Elkarte horietako karguen titularrak izendatu eta horien jarduerarako beroni egozten zaizkion karguak onartzea. Modu berean, horien administrazio-kontseilu eta batza orokorren ekitaldietara joan eta parte hartzea, sozietatearen itun edo estatutuen arabera, hala denean. Horietan ere, boto ematea, mugarik gabe, edozein erabaki hartu eta aurkaratzeko. Sozietate horiek, behin eratu eta gero, aldatzea eta beste batzuekin batzea, beste horiek eratuak nahiz eratzeko daudenak izan; beroriek likidazio-egoeran jarri, likidatu eta desegitea; eta, oro har, sozietate horien eraketa, aldaketa, kapital-gehikuntza, bat-egite eta azkentzeari dagokion guztia gauzatzea.

Ahalorde-mota guztiak egikaritzea, pertsona fisikoek nahiz juridikoek ahalorde horiek eman dizkiotenean sozietateari.

n.- Emandako ahalmenak osorik zein zati batez ordeztea, horretarako komenigarri diren ahalordeak egiletsiz, baita, izendatutako pertsonari dagokionez, ordezte-ahalmenarekin edo ahalordeak emateko ahalmenarekin ere. Ahalduntze-mota oro egiletsi eta ezeztatzea.

ñ.- Eta, aurreko guztiari dagokionez, beharrezko eta komenigarri diren agiri publiko nahiz pribatu guztiak egiletsi eta sinatzea, epe-, modu- eta leku-mugarik gabe.

B.- Administratzaile izendatua berariaz baimentzea, bere kontura edo inoren kontura, sozietatearen xedea den jarduera berbera nahiz antzeko edo osagarria egiteko.

C.- Sozietatea Merkataritza Erregistroan inskribatu baino lehen, izendatutako administratzaileak egintza nahiz kontratuak egiten baditu hirugarrenekin, estatutuek ematen dizkioten ahalmenen barruan, egintza nahiz kontratuok, besterik gabe, sozietateak onartu eta bereganatutzat jotzen dira, sozietatea erregistroan inskribatze hutsagatik.

D.- Administratzaileari ahalmena ematen zaio, sozietatea inskribatu aurretik ere, egintzak eta kontratuak egin ditzan, baldin eta halakoak beharrezkoak edo, besterik gabe, onuragarriak badira, sozietatearen xedea zein enpresa-jarduera izan eta jarduera hori aintzat hartuta, batez ere, barne ordena eta antolaketa-ordenari dagokienez, esaterako, mota guztietako ahalordeak egiletsi, aldarazi eta ezeztatzea.

Agertzaileak bere burua behartzen du erabaki horiek sozietatearen Akta Liburura alderatzera.

BOSGARRENA.- Agertzaileek, Merkataritza Erregistroari buruzko Erregelamenduaren aginduz, eskritura honen inskripzio partziala eskatzen dute beren-beregi hurrengo kasuan: inskribatzeko modukoak izanik ere, eskritura honen hizpaketetatik batek edo berorrek barneratzen dituen egitate, egintza edo negozio juridikoek akatsen bat dutenean, baldin eta, erregistratzailearen aburuz, akats horrek inskripzioa eragozten badu. Era berean, agertzaileek * jaunari/andreari ematen diote ahalorde berezia, baina zuzenbidean behar adinako zabal eta nahikoa, eskritura hau edo beroni erantsitako estatutuak aldaraz ditzan, berak komenigarri eta beharrezko ikusten duen moduan, berau Merkataritza Erregistroan inskribatzea lortu arte.

SEIGARRENA.- Agertzaileek agerrarazten dute sozietatea eratzeko gastuak, gutxi gorabehera, *(e)koak izango direla.

Notario Erregelamenduaren 249.2 artikuluarekin bat etorriz, agertzaileek beren beregi askatzen naute eskritura honen kopia bide telematikoetatik aurkezteko betebeharretik.

Apirilaren 28ko 10/2010 Legean jasotako xedapenak betetzeko, agertzaileek beren beregi adierazten dute ez dagoela "titular errealik", aipatu legeko 4.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.--------------------------------------------

Eskritura hau Merkataritzako Erregistroan inskribatzeko betebeharraz, eta arazo material, formal eta zigorrezkoan dituzten betebeharrak eta euren aitorpenen okerrekoek ekar ditzaketen erantzukizunez behar diren ardurak euren gain utzi eta lege-oharrak eta ohartarazpenak egiten dizkiet alderdiei.Batez ere, jakinaren gainean jartzen ditut alderdiak jarraikoei buruz: eskritura honen Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren likidaziorako aurkeztu beharra; zerga horren ordainketari ondasunak lotuta geratzea; ez aurkeztearen ondoriozko erantzukizunak; eta, orobat, 8/1989 legeak dituen ondorioak. Lege horren arabera, instrumentu honetan aitortu den balioa aintzat hartuta eta 1.426/1989 Errege Dekretuaren 2. zenbakia modu esklusiboan aplikatuta, eskritura honi dagozkion arantzel-eskubideak * eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, eta 7/94 Foru arauak ekar dezakeena ere bai.

Agertzaileei eskritura hau irakurtzen diet, eurek hau irakurtzeko duten eskubideari uko egiten diotelako, nik horren berri eman ondoren; agiriaren edukiarekin bat egin, eta, beren adostasuna adieraziz, sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate horri argibideak emanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, *-A zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, Notarioak, fede ematen dut.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra