Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Nafarroako Foru Komunitatearen zuzenbidea  >>  Legeria

250/2002 Legegintzako Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren testu bategina onesten duena

2002-12-16

Erakundea: Nafarroako Parlamentua

Argitalpena: NAO, 2002/12/30, 157. zk.

250/2002 LEGEGINTZAKO FORU DEKRETUA, abenduaren 16koa, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren testu bategina onesten duena.

Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 1 4ko 3/2002 Foru Legeak, Seigarren Xedapen Gehigarrian honela zehazturik jasotzen du Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren testu bategin bat egiteko Parlamentuak Gobernuari emandako baimena:

"Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoko 21. artikuluan xedatuaren babesean, baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari bat egin ditzan Oinordetzen eta Dohaintzengaineko Zergari buruzko arau indardunak 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen, eta bat egitekoak diren lege testuak erregularizatu, argitu eta harmoniza ditzan".

Testu bategina prestatzeko bidea errazteko asmoz, 3/2002 Foru Legeak Zergaren arau oinarrizkoaren aldaketa zenbait jasotzen ditu. Arau oinarrizkoa osatzen zuten, hain zuzen ere, 1970eko apirilaren 10eko Foru Diputazioaren Erabakiak onetsi zituen Oinordetzen eta Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zerga orokorren arauek.

3/2002 Foru Legea onetsi zenez gero, testu bategina prestatzeko abiapuntua 1970eko Arauaren edukia da ezinbestean, eta, baimenaren arabera, agindu batzuk antolatu eta beste batzuk argitu eta interpretatuz gauzatu beharko da arau koherente eta argi bat.

1970eko Arauaz honako hau esan dezakegu:

1. Gaur eguneko testua onartu zenetik denboran zehar izan dituen aldaketa eta indargabetze espresuen ondoren hartzen dugu, eta Testu Bateginaren Xedapen Indargabetzaileak zerrendan ematen dituen arauak aztertuz haien jarraipen argia egin daiteke.

2. 1981eko martxoaren 17an Foru Parlamentuaren Erabakiz onetsitako Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Arau erregulatzaileak, 1970eko Arauaren aginduak espresuki indargabetzen ez bazituen ere, inplizituki hein handi batean indargabetu zuen. Izan ere, 1970eko Arauak −gorago aipatu da izenburua− arautzen zituen, alde batetik, "mortis causa" eskurapenak dei litezkeenak, zeinetaz arduratzen baitzen Oinordetzen gaineko Zerga Orokorra, eta, bestetik, "inter vivos" eskurapenak, bai kostubidezkoak bai kostugabeak, zeinak sartzen baitziren Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga Orokorraren esparruan, eta gainera Atariko Tituluan eta Bosgarren Tituluan antzinako Zergaren bi esparruetako zenbait xedapen orokor eta erkide arautzen ziren.

Horren arabera, "erkide" dei ditzakegun artikuluetako bakoitzaren edukitik Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergari aplikagarri zaiona atera dezakegu, alde batera utzirik Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga Orokorrak tratatu duena.

1. Aurreko puntuan adierazitakoaren ildo beretik, O.E. eta E.J.D.en gaineko Zergaren 1981eko Arauak deklaratzen du, xedapen iragankorrean, aplikagarri zaiela dohaintzei eta gainerako "inter vivos" eskualdatze kostugabeei 1 970eko Araua harik eta Oinordetzen eta Dohaintzen Zerga berriak indar hartu arte.

Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergak, orain arte ez baitzegoen halakorik, dohaintzei ere karga ezar ziezaien, beharrezkoa zen legegintzako erreforma batek Zergaren peko egintzatzat argi eta garbi sar zitzan, horrela gaindituko baitzen aurreko egoera, zeinean dohaintzak, alde batetik, "inter vivos" ondare-eskualdaketen esparruan sartzen baitziren eta, bestetik, 1 970eko Arauen pean baitzeuden, eta arau horiek, berek ere, "mortis causa" eskualdaketen arauetara igortzen baitzuten etengabe.

Legegintzako Erreforma hori burutu da 3/2002 Foru Legearen bidez.

2. 3/2002 Foru Legeari egin zaizkion erreformek konpondu dute ahaide hurbilen arteko eskurapenetarako zegoen 0,80ko zerga-ordainketa historikoa Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergan txertatzearen arazoa, eta orain karga hori ez da Egintza Juridiko Dokumentatuen kontzeptuan sartzen, martxo arteko erreforman bezala, baizik eta Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Tarifen barruko tasa berariazko bihurtzen da.

3. Gaur egun hor dugu Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra, 13/2000 Foru Legea, oso kontuan hartu beharrekoa, bertan baitago alderdi askoren erregulazio oinarrizkoa, batez ere tributuen kudeaketari buruz. Eta horrek hara igortzera behartzen gaitu batzuetan, eta, beste batzuetan, berriz, bertan ikuspegi orokorretik araututa dauden gaiak arautu gabe uztera; izan ere, horrek alferrikako bihurtzen du Oinordetzen eta Dohaintzen tratamendu berariazkoa.

4. Baldin eta Gobernuari emandako baimenaz antolatu, argitu eta harmonizatu nahi bada bategitearen xede den araudia, 3/2002 Foru Legeko Seigarren Xedapen Gehigarriak ezartzen duen bezala eta 1970eko Arauaren egituraren eta edukiaren arabera, iruditzen zaigu Gobernuak baduela oniritzia Estatuan eta beste erkidego batzuetan Zergaren araudi ordenatuagoa eta eguneratuagoa duten lege-testuetara jotzeko.

Horrelako testuetara jo dugu 1970eko Arauak ematen diguna baino idazketa zehatzagoa denean hangoa, eta gainerako artikuluekin hobeki heldu denean.

5. Kontuan hartu beharreko beste gorabehera bat honako hau da: Zerga hau erakunde zenbaiten tratamendu fiskalari ere badagokiola, eta haien erregulazioa, funtsean, legeria zibilean aurkitzen dugula.

1970. urtean hiru urte falta ziren Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa martxoaren 1 eko 1/1973 Legeaz onesteko, eta, horregatik, Arau hark batez ere Kode Zibilean du oinarri erakunde haien kalifikazio juridikorako.

Gaur egun, Konpilazioak indarra duenez, ezinbestekoa da haren aipamenak egitea.

3. Azkenik, 1970eko araua aplikatuz Zergaren kudeaketan lortutako eskarmentuak aukera eman du jatorrizko idazketan zenbait aginduk zuten interpretazio-zailtasunaz jabetzeko; izan ere, batzuetan, benetan aplikaezina zen haietako baten bat.

Testu ongi eratu eta koherentea lortzeko asmoz, aldatu egin da 1970eko idazketa, eta ez da bertan sartu berez ulertzen dena, ezta ezer gehitu gabe nahastea dakarrena ere.

Legegintzako Foru Dekretuak dauzka: artikulu bakar bat, Testu bategina onesten duena, xedapen gehigarri bat, iragankor bat eta azken bat.

Testu Bategina honela dago osatua: 62 artikulu, hamabi kapitulutan banatuak, Xedapen Gehigarri bat eta Azken Xedapen bat.

Gorago 1970eko Arauari buruz esandakoak argi uzten du, beraz, hura funtsean oinordetzez gain "inter vivos" ondare-eskualdaketak arautzeko egina zela eta, horregatik, alde batetik, oso zaila dela haren eskemari eustea, eta, bestetik, ez batere eraginkorra. Horregatik hartu dugu Estatukoa oinarritzat, eta Testu Bateginaren zati bakoitzean sartu ditugu 1970eko zenbait arau, betiere, beste leku batean egon arren, zati batean hobeki txertatzen baziren.

I. Kapituluak, 'Xedapen Orokorrak" izenekoak, 1etik 7ra bitarteko artikuluak biltzen ditu.

Kapitulu horretan adierazten da Zergaren xedea dela pertsona fisikoek kosturik gabe lortutako ondare-gehikuntzak zergapean jartzea. Pertsona juridikoek lortuak, berriz, Sozietateen gaineko Zergaren pean daude.

Kapitulu horretan beste alderdi batzuk ere arautzen dira: legeria zibilera jo beharra (Konpilazioa espresuki aipatzen da) Zergan zeregina duten erakundeen eta ondasunen kalifikazio juridikorako; nola aplikatzen diren ahaidetasun-mailak, bereziki tarifan; kredituen eskualdaketa; ondasunen titulartasun eta titularkidetasun presuntzioak; baldintza etenarazle edo suntsitzaileak noiz gertatzen diren; likidazioaren geroratze kasu bat eskualdaketa baten zenbatekoa erabaki ezin denean eta Zergaren itzulketarako eskubidea kasu jakin batzuetan.

II. Kapituluak, "Zergapeko egintza" izenekoak, 8tik 10era bitarteko artikuluak biltzen ditu.

Egintza zehazki mugatzen da. Alde batetik, zergapeko gehikuntzen zerrenda ematen da eta, bestetik, zergapekoak ez diren lau kasu finkatzen dira, zeinetako batek argitzen duen zein den Zerga honen esparrua pentsio-planen eta aseguruen arloan Pertsona Fiskoen Erren-taren gaineko Zergari buruz.

Kapitulu honetan eskualdatze kostugabea ustez badelako hiru kasu ere aztertzen dira.

III. Kapituluak, "Salbuespenak" izenekoak, 11., 12. eta 13. artikuluak biltzen ditu. Bertan jasotzen dira gaur egun indarra duten salbuespenak eta bereizten dira "mortis causa" eskurapenetan, "inter vivos" eskurapen doakoetan eta aseguruetan eragina dutenak.

I. Kapituluak "Subjektu pasiboak eta Zergaren erantzuleak" izenekoak, 14.etik 17.era bitarteko artikuluak biltzen ditu, eta esaten digu nortzuk diren zergadunak: kausadunak, dohaintza-hartzaileak eta onuradunak. Kasuren batean oinordekoa legatudunaren ordekotzat hartzen da eta erantzukizun subsidiarioko hiru kasu eta solidarioko bat agertzen dira.

V. Kapitulua, "Zerga-oinarria" izenekoa, lau Ataletan banatzen da.

1. Atalak, 18. eta 19. artikuluetan, zergapeko egintza bakoitzari dagokio zerga-oinarria finkatzen du: banakoaren partearen balio garbia, onuradunak jasotako ondasun eta eskubide eskuratuen eta hartutako zenbatekoen balio garbia.

2. Atalak 20.etik 25.era bitarteko artikuluak biltzen ditu, eta banakoaren parte hori eta etxeko arreoa kalkulatzeko arauak ematen. Presuntzio zenbait ezartzen dira, eta horien arabera ondasuntzaren barruan kokatzen dira ondasun jakin batzuk, eta, azkenik, kargak, kausatzailearen zorrak eta kengarrri diren gastuak arautzen dira.

3. Atalean, "Arau bereziak "inter vivos" eskurapen doakoetarako" izenekoan, 26. eta 27. artikuluak daude bilduta, eta horrelako eskurapenean kengarri diren kargez eta zorrez ari da.

Azkenik, 4. Atalak, "Balioen egiaztapena' izenekoak, artikulu bakarra du, 28.a, eta bertan, Tributuei buruzko Foru Legera igorri ondoren, azaltzen dira Zergaren egiaztapenerako bi bitarteko berariazko, ematen da aitortutakoaren eta egiaztatutakoaren arteko baliorik handienaren lehentasuna finkatzeko araua, eta aurrez ikusten da egiaztapenaren eta likidazioaren jakinarazpen bateratua.

VI. Kapituluan, "Likidazio-oinarria" izenekoan, 29.etik a 32.era bitarteko artikuluak jasotzen dira, eta murrizketa batzuk ere bai, hala "mortis causa" dohaintzetakoak, nola aseguruetakoak.

VII. Kapitulua, "Zerga-zorra" izenekoa, 33.etik 35.era bitarteko artikuluek osatzen dute. Likidazio-arau orokorrak finkatu ondoren, batez ere ahaidetasun mailei buruzkoak, 34. artikulua zergaren kuotaz ari da. Zazpi tarifa arautzen dira ahaidetasun-mailaren arabera; lehenbizikoa, 100eko 0,80 tasakoa da, eta, hortik abiatuz, ahaidetasuna zenbat eta urrunagoa izan, gero eta garestiagoak. Tarifa horietakoren batean likidazio-oinarria banatu egiten da, muga bateraino 100eko 0,80 tarifa eta soberakinari, berriz, dagokion eskala aplikatzeko.

Aurrez ikusia dago zerga-ezarpen bikoitzagatiko kenkaria aplikatu ahal izatea, beren egoitza Espainiako lurrraldean izan eta atzerriko zerga bati lotuak direnen kasuan.

VII. Kapitulua, "Sorrarazpena eta Preskripzioa", bi artikuluz osatua da, 36.a eta 37.a, eta bakoitza figura horietako batez ari da. Preskripzioa Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak ezarritakoari lotuko zaio.

IX. Kapitulua, "Arau bereziak", hiru atalez osatua da.

1. Atalak, "Xedapen orokorrak', 38.etik 40.era bitarteko artikuluez osatuak, arautzen ditu usufruktua, erabiltzeko eta bizitzeko eskubidea, pentsioak eta beste figura batzuk, hala nola hitz-emateak eta kontratu-aukerak, zentsuak eta transakzioak.

2. Atala, "'Mortis causa" eskurapenak, 41 .etik 48.erainoko artikuluez osatuak, honako gai hauek arautzen ditu: banaketa, esleipen gehiegizkoak, "mortis causa" dohaintzak, oinordetza ez onartzea, ordezpenak, fideikomisoak, konfiantzazko heredamendua eta erreserbak.

3. Atalak, "'Mortis causa" Eskurapenak izenekoak, 49.etik 52.erainoko artikuluez osatuak, honako gai hauek arautzen ditu: kostubidezko eta ordain gisa emandako dohaintzak, ezkonsariak eta dotazioak, dohaintzen pilaketa eta dohaintzak jaraunspenari pilatzea.

X. Kapituluak, "Betebehar formalak" izenekoak, 53.etik 56.a bitarteko artikuluez osatuak, honako hauek arautzen ditu: subjektu pasiboek aitorpena aurkezteko duten obligazioa, agiriaren aurkezlearen figura, agintari, funtzionario eta partikularek dituzten betebehar zenbait eta agiriek bulegoetan edo erregistro publikoetan dituzten ondorioak, ordaindu ez izanaren, salbuespenaren edo loturarik ezaren kasuetan.

X. Kapitulua, "Zergaren Kudeaketa", 57.etik a 61 .era bitarteko artikuluez osatua da eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari Zerga kudeatzeko eskumena eman ondoren, likidazio partzialez, Zergaren ordainketaz eta haren geroratze eta zatitzeaz ari da.

XII. Kapituluan, "Arau-hausteak eta zehapenak" izenekoan, 62. artikuluan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrak arautzen duen araubiderako igorpena dago.

Testu Bateginaren Xedapen Gehigarrian Ekonomia eta Ogasun kontseilariari ahalmena ematen zaio Jabetzaren Erregistratzaileei Zerga kudeatu eta likidatzeko eginkizunak betetzeko mandatua emateko.

Legegintzako Foru Dekretuak erabilgarritzat jotzen ditu 1970eko apirilaren 10eko Foru Diputazioaren Erabakiko Arauak Zergaren Erregelamendua onesten ez den bitartean, eta espresuki arautzen ditu, tarte baterako betiere, aurkezteko epeak eta epe horien luzapena. Peritu-tasazio kontraesanezkoan, hala ere, hori gertatu arte, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra eta Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamendua aplikatuko da.

Testu Bateginaren Xedapen Gehigarriak baimena ematen dio Gobernuari testua garatzeko.

Xedapen Indargabetzailean Testu Bateginaren aurka egiten duten heinean zenbait arau indargabetzen dituen klausula orokorraz gain, zenbait xedapen espresuki indargabetzen diren zerrenda bat jasotzen da.

Legegintzako Foru Dekretu hau Nafarroako Kontseilura bidali zen, aginduzko irizpena eman zezan, Nafarroako Gobernuak 2002ko urriaren 14an hartutako Erabakiz.

Irizpen hori 2002ko azaroaren 22an eman zen, eta bertan adierazten zen arauaren edukia ados zela Legeriarekin, legezkotasun-oztopo zenbait konponduz gero, betiere, eta iritzi hori kontuan hartu da arauaren azken idazketan.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko abenduaren hamaseian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren xedapenen Testu Bategina onesten da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Legegintzako Foru Dekretu hau Nafarroako Parlamentura igorriko da, Ganbera horren Erregelamenduko 158. artikuluko 6. idatz-zatiak agintzen duena betetzeko.

XEDAPEN IRAGANKORRA

1. Zergaren Erregelamendua onetsi arte indarrean jarraituko dute 1 970eko apirilaren 1 0eko Foru Diputazioaren Erabakiaz onetsitako xedapenak eta Zergari buruzko gainerakoak, Testu Bateginak xedatzen duenaren aurkakoak ez diren heinean.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoa gorabehera, eta erregelamendu bidez gai honi buruzko arau berariazkorik garatzen ez den bitartean, peritu-tasazio kontraesanezkoaren praktika, Testu Bateginaren 28. artikuluak aipatzen duena, Tributuei Buruzko Foru Lege Orokorraren 44. artikuluan xedatuakoari eta maiatzaren 1 7ko 165/1999 Foru Dekretuaz onetsi zen Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren Erregelamenduari lotuko zaie.

3. Testu Bateginaren 53. artikulua erregelamenduz garatzen ez den arte, tributuei buruzko agiri edo aurkezpenak honako epe hauetan aurkeztuko dira:

a) Heriotzagatiko eskurapenak direnean, bizitza-aseguruen kontratuen onuradunenak barne, sei hilabeteko epean, kausatzailearen heriotza-egunetik edo heriotza-deklarazioak indar hartzen duen egunetik kontatzen hasita.

Epe horixe bera erabiliko da usufruktu-eskurapenen kasuan eta usufruktudunaren edo pentsiodunaren heriotzaren menpeko pentsioenean, baldin eta jabariaren zatiketa dohaintzazkoa izan bada.

Heriotza Espainiatik kanpo gertatu bata letra honek adierazten duen epea hamar hilabetekoa izanen da.

b) Gainerako kasuetan, bi hilabeteko epean, sortzapen-datatik kontatzen hasita.

4. Testu Bategineko 53. artikulua erregelamenduz garatzen ez den bitartean, xedapen iragankor honetako aurreko idatz-zatiko a) letran finkatutak epeak luzatzen ahal ditu, epe berdinetarako, agiriak edo aitorpenak jasotzeko eskumena duen bulegoak, idatz-zati horretan xedatutakoaren arabera.

Luzapen hori oinordeko, albazea edo utzitako ondarearen administratzaileek eskatu behar dute aurkezteko dauden epeetako lehen bost hilabeteen barnean edo, kasua bada, bederatzi hilabetekoan, hari erantsirik kausatzailearen heriotza-agiriaren ziurtagiria eta bertan adieraziz oinordeko deklaratuen edo ustekoen izena eta bizilekua eta kausatzailearekiko ahaidetasun-maila, halakoren berri izanez gero, ondasun eta eskubideen egoera eta gutxi gorabeherako balioa eta eskaera hori egiteko arrazoiak.

Eskaera aurkeztu zenetik hilabete igarotzen bada erabakirik jakinarazi gabe, luzapena eman dela ulertuko da.

Ez da luzapenik emanen baldin eta eskaera aurkezten bada idatzzati honen bigarren lerroaldeak aipatzen dituen epeak bete eta gero.

Eskatutako luzapena ukatzen bada, ulertuko da aurkezteko epeei gehitzen zaizkiela eskaera aurkeztu zen egunaren biharamunetik ukoa ematen duen erabakiaren jakinarazpenera bitarte iragan diren adina egun.

Luzapena eman izanak honako hau besterik ez du ekarriko berekin: haiseran ezarritako epeak bete zirenetik agiria edo aitorpena aurkezten den eguna arteko berandutza-interesak ordaindu beharra.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

1. Indargabetzen dira Testu Bateginak xedatzen duenaren aurkakoak diren aurreko aginduak.

1. Bereziki indargabetzen dira, testuan beren lekua dutelako eta Xedapen Iragankorrak dioena ezertan ukatu gabe:

1970eko apirilaren 10eko Foru Diputazioaren Erabakia, Oinordetzen, Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergak onesten dituena.

1 992ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 23ko 9/1 992 Legeko 50. artikulua.

Urriaren 20ko 12/1 992 Foru Legea, tributu-aldaketei buruzkoa.

Zenbait zerga aldatzen dituen abenduaren 30eko 14/1995 Foru Legeko IV. Kapitulua.

Zenbait zerga, Pertsona Fisikoen Errentaren gainekoa, Ondarearen gainekoa, Sozietateen gainekoa eta Oinordetzaren gainekoa hein batean aldatzen dituen 22/1 997 Foru Legeko 7. artikulua.

Tributu-aldaketei buruzko abenduaren 30eko 23/1998 Foru Legeko 3. artikulua.

Zerga-neurriei buruzko abenduaren 30eko 19/1999 Foru Legeko 4. artikulua.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeko 12. artikuluko 2. idatz-zatia.

Zenbait zerga aldatu eta beste zerga-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 20/2000 Foru Legeko 6. artikulua.

Zenbait zergaren karga-eskalak eurotara bihurtzen dituen urriaren 18ko 254/2001 Foru Aginduko hirugarren atala.

Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 14ko 3/2002 Foru Legeko 7. artikulua, zazpigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriak eta hirugarren xedapen iragankorra.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

OINORDETZEN ETA DOHAINTZEN GAINEKO ZERGARI BURUZKO

XEDAPENEN TESTU BATEGINA

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak 1. artikulua. Helburua eta eremua.

1. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergak, zuzenekoak eta subjektuaren gainekoak, pertsona fisikoek lortutako ondare-gehikuntza kostugabeei ezartzen die karga, foru lege honetan jasotzen den moduan eta ordainerazpenerako eskumena Hitzarmen Ekonomikoak dioenaren arabera Nafarroako Foru Komunitateari dagokionean.

2. Aurreko atalak aipatzen dituen ondare-gehikuntzak, pertsona juridikoek eskuratzen dituztenean, ez daude Zerga honen pean, Sozietateen gaineko Zergaren pean baizik.

2. artikulua. Arau zibilak.

1. Zergaren esparrua alde zibiletik mugatzen duten erakundeen kalifikazio juridikorako legeria zibilak agintzen duena hartu behar da kontuan. Bereziki martxoaren 1eko 1/1973 Legeak onetsitako Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan jasota daudenei kasu egingo zaie.

1. Izate, erabilera, xede edo aplikazio desberdinaren ondorioz Zergaren peko ondasunen kalifikazio juridikoa Kode Zibilaren II. Liburuan, I. Tituluan xedatutakoari lotuko zaio, edo, halakorik ezean, Zuzenbide Administratiboan xedatuari.

Hala ere, ondasun higiezintzat joko dira, halaber, salbuespenik gabe eta Zergarako, edozein modutako instalazio iraunkorrak, are egikeragatik mugigarriak direnak eta baita kokaturik dauden lurzatia instalazioen jabearena ez bada ere.

3. artikulua. Ahaidetasun-mailak.

1. Foru lege honek aipatzen dituen ahaidetasun-maila guztiak odolkidetasunekoak dira eta, pertsonen izate eta ahalmenari buruzko gainerako inguruabarrak bezala, legeria zibilaren araupekoak izan behar dute.

1. Zerga honetarako adopzioa eta odolkidetasuna parekatu egiten dira.

3. Zerga honetarako, ez aurreko ez ondorengo diren ezkontzazko ahaideak, odolkidetasunezko hurrengo mailakoekin parekatuko dira.

4. Foru lege honen ondorioetarako, bikote egonkor bateko kideak ezkontideen egoera berean daudela ulertuko da.

4. artikulua. Kreditu-eskualdaketak.

Kosturik gabe eskuratutako kreditu likidoek ere zerga ordaindu beharko dute, are orainean galdagarriak ez direnak.

5. artikulua. Titulartasun eta titularkidetasun presuntzioa.

1. Tributuei buruzko Foru Legeko 111. artikuluak xedatutakoa arren, kontrakorik frogatu ezean, ulertuko da ondasunak eskualdatzailearenak zirela, haren izenean ageri zirenean gordailu, kontu korronte, mailegu bermedun edo antzeko kontratuetan edo katastro, jabetza-erregistro edo bestelako erregistro publikoetan.

1. Halaber ulertuko da ezen segurtasun-kutxetan utzitako ondasun eta baloreen kasuan, eta berdin partikularrei, bankuei, elkarte nahiz sozietateei, aurrezki-kutxa edo beste edozein entitate publiko nahiz pribaturi, gordailuan, kontu korrontean edo bestelako edozein kontratu zibil nahiz merkataritzakoren arabera emandakoen kasuan, pertsona bi edo gehiagori bereizkuntzarik gabe haien gaineko eskubide berdinak aitortzen bazaizkie, jabetzan eta zati berdinez direla titularretako bakoitzarenak, kontrakorik frogatzen ez bada; froga hori bai Likidazio-bulegoak bai partikular nahiz interesatuek egin dezakete.

3. Titularkideak senarra eta emaztea baldin badira, kasu bakoitzeko ezkontza-araubide ekonomikoari dagokion legeria zibileko xedapenak aplikatuko dira, kontrako froga ezertan galarazi gabe, betiere, bai Administrazioaren bai partikularren ekimenez egin baitaiteke.

6. artikulua Baldintzak tartean izatea.

1. Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, haien kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek edo legeria zibil aplikagarriak emanen dute. Baldintza etenarazlea bada, Zerga ez da likidatuko hura bete arte, eta likidazioaren geroratzearen berri arauz agindu bezala jasoko da.

1. Testamentu-xedapena betearaztea soilik eteten duen baldintzak, Kode Zibilaren 799. artikuluaren arabera, ez du berekin ekarriko Zergaren likidazioa geroratzea; izan ere, Zerga oinordeko edo legatudunaren instituzio hutsa balitz bezala eskatuko baita berehala; baina muga-eguna iristen denean, behar diren zuzenketak eginen dira Administrazioaren edo zergadunaren alde, erregelamenduz zehazten den moduan.

3. Baldintza suntsiarazlea bada, kasu horretan ere Zerga berehala galdatuko da, nahiz eta, baldintza betetzen denean, bidezko den itzulketa egin beharko den.

7. artikulua. Itzulketak.

1. Epaitegiak edo Administrazioak emandako ebazpen irmoz onartzen denean egintza edo kontratu baten deusezturik, deseginik edo suntsiturik geratu dela, zergadunak ordaindutako zerga-kuota berreskuratzeko eskubidea izanen du, kostugabeko ondoriorik ekarri ez badio eta itzulketa ebazpena odo onarpena irmo egin zenetik kontaturik lau urteko epean eskatzen badu.

2. Kostugabeko ondorioak daudela ulertuko da interesatuek justifikatzen ez dutenean Kode Zibilaren 1295 artikuluak aipatzen dituen elkarrentzako itzulketak.

3. Egintzak nahiz kontratuak kostugabeko ondoriorik sortu badu, egindako likidazioa zuzenduko da, eta horretarako ondasun edo eskubide eskuratuen usufruktuaren balioa hartuko da oinarritzat, foru lege honen 38. artikuluak ezartzen duen moduan kalkulatua, egintzak edo kontratuak iraun duen denbora kontuan hartuz, kontratuaren izaeragatik usufruktu baten existentzia erabakitzerik ez dagoenean, eta ondorioz zergadunari likidazio berriaren eta lehenbizikoaren arteko diferentzia itzuliko zaio.

4. Egintzak edo kontratuak irabazizko ondoriorik sortu ez badu ere, subjektu pasiboak zergarekiko dituen betebeharrak bete ez dituelako etetea edo ebazpena deklaratzen bada, ez da ezer itzuliko.

5. Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

II. KAPITULUA

Zergapeko egintza 8. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintzatzat honako hauek hartzen dira Zerga honen kasuan:

a) Ondasun eta eskubideak jaraunspenez, legatuz edo beste edozein oinordetza-tituluz "mortis causa" eskuratzea, are inbentarioak edo banaketak formalizatu ez direnean ere.

b) Ondasun eta eskubideak dohaintzaz edo beste edozein "inter vivos" eta doako negozio juridikoz eskuratzea.

c) Bizitza aseguruetako kontratuen onuradunek diru-zenbatekoak jasotzea, kontratu-egilea eta onuraduna pertsona ezberdinak direnean, eta aseguratuak kontratatu duenean edo aseguru kolektiboa denean.

d) Aseguratua bizirik geratzen den kasuetarako bizitza-aseguruetako kontratuengatik onuradunek diru-zenbatekoak jasotzea, onuraduna kontratu egilea ez denean.

e) Aseguratua hiltzen den kasurako bizitza-aseguruetako kontratuetatik diru-zenbatekoak jasotzea, aseguratua kontratu-egilea ez denean.

9. artikulua. Lotura-ezeko kasuak. Ez daude zergari loturik:

a) Pentsio-planen onuradunek jasotako diru-zenbatekoak, eta ezta bizitza-aseguruen onuradunek jasotakoak ere, kontratu-egilea onuraduna ez beste pertsona bat denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 14.2. a) artikuluan araututako kasuetan.

b) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 55.1.7. artikuluan ezarritakoaren ondorioz ezkontideen edo bikote egonkorretako kideen artean gertatutako eskualdaketak, xedapen horretan dagoen mugaraino.

c) Dirulaguntzak, bekak, sariak, primak, hobariak eta laguntzak, entitate publiko edo pribatuek ongintza, irakaskuntza, kultura, kirol edo gizarte ekintzako xedeekin emandakoak.

d) Bizitza-aseguru bateko kontratuaren onuraduna den aldetik hartzekodun batek aurreko zor baten kitatzea bermatzeko jasotako diru-zenbatekoak, betiere hori guztia ongi frogaturik baldin badago.

10. artikulua. Zergapeko egintzen presuntzioa.

1. Kostugabeko eskualdaketa izan dela joko da:

a) Erregistro fiskaletatik edo Administrazioak dituen datuetatik pertsona baten ondarearen gutxitzea gertatu eta aldi berean edo geroago, ez ordea bi urte baino gehiagora, haren araberako ondare-gehitzea izaten badu ezkontideak edo bikotekideak, edo ondorengoek nahiz haietako edozeinen ezkontide edo bikotekideek.

b) Erregistro edo datu horiek, pertsona bat ezkontide edo bikotekide alargunik ez seme-alabarik utzi gabe hiltzen denean, kausatzailearen ondarearen gorabeheretan gutxitzeak antzeman eta aldi berean edo gerora, baina ez hiru urte gaino gehiagora, haien araberako gehitzeak sumatzen badira oinordeko edo legatudunen ondarean.

c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako alta eta bajak ikertu eta aurkitzen bada ondorengoak nahiz ezkontideak alta hartzen duela beste ezkontide edo bikotekideak baja emandako negozio berean.

2. Aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen presuntzioak interesatuen berri interesatuei aditzera emanen zaie, beren eskubideen alde egoki iruditzen zaizkien alegazio eta frogak aurkez ditzaten, dagozkien likidazioak igorri aurretik.

III. KAPITULUA

Salbuespenak 11. artikulua. "Mortis causa" eskurapenak. Salbuetsirik daude:

a) Landa-finkak edo nekazaritzako ustiategiak "mortis causa" eskuratzea Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako baldintzetan.

b) Industria-edo negozio-bankuek 1962ko azaroaren 29ko Errege Lege Dekretuaren baldintzetan jaulkitako obligazioak eta kutxa-bonoak "mortis causa" eskuratzea, betiere kausatzaileak 1992ko ekainaren 24aren aurretik erosi baldin baditu. Horiez gainera, salbuetsirik daude hasierako tituluak amortizatu eta banku beretan berriz inbertitu diren tituluak eta kutxa-bonoak ere.

c) Hildako pertsonaren ezkontideak, bikote egonkorreko kideak, odolkidetasunaren lerro zuzeneko edozein gradutako aurrekoek edo ondorengoek, edo adoptatzaileek, adoptatuek edo alboko ahaideek (hirugarren gradukoak barne) enpresa indibidual, lanbide negozio edo erakundeetako partaidetzak "mortis causa" eskuratzea, baldin eta, partaidetza horiei dagokienez, ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33. artikuluko 1. zenbakiaren b) letrako baldintzak betetzen badira. Halaber, salbuetsita egonen da haien gaineko gozamen-eskubideak oinordetza bidez eskuratzea. Salbuespen hori lortzeko, baldintza hauek bete beharko dira:

a') Kausatzaileak berak zuzenean jarduera modu iraunkorrean egitea, zerga sortu aurreko bost urteetan, edo, letra honetan aipatutako erakundeetako partaidetzen kasuan, hil baino bost urte lehenago, kausatzaileak horiek erosi eta erakundeak denbora horretan jarduera egin izana, edo bestela, epe hori osatzen bada hildakoaren jarduera aldia eta hil ondoren negozioa hartu duen erakundearen jarduera aldia batuz gero.

b') Eskurapenari eustea kausatzailea hil ondoko hurrengo bost urteetan, salbu eta eskuratzailea ere epe horren barrenean hiltzen bada.

c') Eskuratzaileak xedapen-egintzarik edo sozietate-eragiketarik ez egitea, zuzenean nahiz zeharka, eskurapen balioaren murriztapen nabarmena sor badezakete. Dena den, modu fede-emailean egiaztatzen den kasuetan, eta aipatu murrizketarik gertatzen ez bada, subrogazio erreala onetsiko da.

Aurreko baldintzetakoren bat betetzen ez bada, salbuestearen ondorioz sartu ez zen zerga-zatia pagatu beharko da, berandutza korrituekin batera.

Horretarako, enpresa indibidual edo lanbide negoziotzat hartuko da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 33. artikuluak aipatutako enpresa- edo lanbide-jarduerei loturiko ondare elementuen multzoa.

d) Foru lege honen 34.1.a) artikuluak aipatzen dituen pertsonek "mortis causa" eskuratutako ibilgailu hauek:

a`) Ziklomotorrak.

b`) Motozikletak, turismoko ibilgailuak eta mendikoak, hamar urte edo gehiago badituzte.

Aurreko lerrokadan xedatutakotik kanpo daude indarreko araudiari jarraituz historikotzat hartutako ibilgailuak eskuratzea eta 40.000 euro edo gehiagoko zerga-oinarria duten ibilgailuak. Zerga-oinarri hori zehaztuko da zergaren kudeaketan aplikatzekoak diren batez besteko salmenta-prezioak onesten dituen foru aginduari jarraituz.

Zergaren subjektu pasiboak ez daude behartuta Erregelamenduan ezarritako dokumentuak eta aitorpenak, eskuratze horiei buruzkoak, aurkeztera zerga administrazioko organo eskudunei.

12. artikulua. Doako "inter vivos" eskurapenak. Salbuetsirik daude:

a) Landa-finkak edo nekazaritzako ustiategiak dohaintzaz edo "inter vivos" eta doako beste edozein negozio juridiko dela medio eskuratzea, Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroari buruzko uztailaren 2ko 150/2002 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako baldintzetan.

b) Eskualdaketak eta gainerako egintzak eta kontratuak, baldin eta beren xedea aurreko beste egintza batzuen eraginkortasunik eza salbatzea bada eta haiengatik Zerga ordaindu arren, ez izatea edo deuseztasuna dakarren akatsen bat bazuten.

c) Foru lege honen 34.1.a) artikuluan aipatzen diren pertsonek foru lege beraren 11. artikuluko d) letran aurreikusitako ibilgailuak eskuratzea dohaintza bidez edo doaneko eta "inter-vivos"ko beste edozein negozio juridikoren bitartez, bertan adierazitako baldintza eta beharkizunekin.

13. artikulua. Aseguruak.

Foru lege honetako 8.c) artikuluak aipatzen dituen bizitza-aseguruei buruzko kontratuen onuradunek diru-zenbatekoak jasotzen dituztenean, kontratu horiek 1992ko ekainaren 24a baino lehen gauzatu baziren, lehen 3.005,06 euroak salbuetsirik egonen dira kontratu-egilearen eta onuradunaren arteko ahaidetasuna ezkontza bidezko aurreko edo ondorengotasuna bada.

IV. KAPITULUA

Subjektu pasiboak eta Zergaren erantzuleak 14. artikulua. Zergadunak.

1. Zergadun gisa behartuak dira Zerga ordaintzera:

a) "Mortis causa" eskurapenetan, kausadunak.

b) Dohaintzetan eta gainerako kostugabeko "inter vivos" eskurapen parekagarrietan, dohaintza-hartzailea edo onura hartu duena.

c) Bizitza-aseguruetan, onuradunak.

2. Aurreko idatz-zatian xedatua aplikagarri izanen da edozein direlarik ere aldeek ezarritako hizbaketak edo testamentu-egileak emandako xedapenak.

15. artikulua. Ordezkoak.

Eskudirutan, efektu publikotan edo bestelako higigarrien balore, pitxi, kreditu eta oro har ondasun higigarritan egindako legatuetan, legatudunaren kargura likidatuko da Zerga, baina zuzenean galdatzen ahal zaie jaraunspenaren oinordekoei, ordezkariei edo administratzaileei, zeinek, zergadunaren ordezko diren heinean, diru-zenbatekoa deskontatzen ahal dieten legatudunei legatua eskuratzen dutenean.

16. artikulua. Erantzuleak. 1. Zergaren erantzule subsidiarioak dira:

a) Gordailu, berme edo kontu korronteen "mortis causa" eskurapenetan, finantza-artekariek eta gordailaturiko eskudiru edo baloreak entregatu edo eraturiko bermeak itzuli dituzten gainerako entitate edo pertsonak.

Hemen ezartzen denerako, ez da joko gordailaturiko eskudiru edo baloreen entregatzat ez eta berme-itzulketatzat ere banku-txekeak libratzea gordailuen, bermeen edo saldu behar adinako baloreen sal-mentaren etekinen kontura, baldin eta horrek xede bakartzat badu "mortis causa" eskurapenari karga gisa ezartzen zaion Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga bera ordaintzea; betiere, txekea luzatzen bada Zergaren hartzekodun den Administrazioaren izenarekin.

b) Onuradun gisa jaraunsleak edo kontratuetan izendaturikoak gertatzen direnei entregaturiko kopuruei dagokienez, entregatze horiek egiten dituzten Aseguru Entitateak.

Hemen ezartzen denerako, ez da aseguru-kontratuetako onuradunei eginiko kopuru-entregatzetzat joko prestazio horren konturako ordainketa, baldin eta ordainketa horren helburu bakarra bada eskualdaketa horren eskurapenari ezarritako Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga bera ordaintzea; betiere, Zergaren hartzekodun den Administrazioaren izenarekin luzaturiko banku-txeke bat onuradunei entregatuz egiten bada.

c) Jaraunspenekoak diren titulu-baloreen eskualdeketan bitartekari aritzen direnak.

Hemen ezartzen denerako, bitartekari horiek ez dira tributuaren erantzuletzat joko, jaraunsleek aginduta baloreen salmenta egitera mugatzen badira, baldin eta salmentaren xede bakarra "mortis causa" eskualdaketari karga gisa ezartzen zaion Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga bera ordaintzea bada; betiere, salmenta horretan lortutakoa onuradunei entregatzeko bankuko txekea luzatzen bada Zergaren hartzekodun den Administrazioaren izenarekin, horretarako hark emandako baimenez.

2. Erantzule subsidiarioa izanen da, halaber, foru, estatu, erkidego edo toki mailako edozein tributu edo ordainarazpenen subjektu pasiboa aldatzeko baimena ematen duen funtzionarioa, aldaketa horrek zuzenean edo zeharbidez baldin badakar zerga honen kargaren peko eskurapen bat, eta zerga ordaindu izanaren frogarik eskatzen ez badu.

17. artikulua. Xedapen bereziak.

15. artikuluan xedatutakoa gorabehera, jarri gabekotzat hartuko dira, ondorio fiskaletarako, legatuen entregatzea Zergatik libre geldi dadila edo zergaren ordainketa jaraunspenaren edo pertsona jakin batzuen kargura izan dadila agintzen duten xedapenak, eta, ondorioz, ez da onartuko inolako aldaketarik foru lege honen arabera zerga ordaintzera behartuak diren pertsonei dagokienez.

V. KAPITULUA Zerga-oinarria LEHEN ATALA Arau orokorrak 18. artikulua. Zerga-oinarria Zerga honen zerga-oinarria, foru lege honetako III. Kapituluan eta gainerako xedapen indardunetan jasotako salbuespenetatik bidezko direnak aplikatu ondoren, honako hau da:

a) "Mortis causa" eskurapenetan, kausadun bakoitzak jaraunspeneko ondasuntzatik dagokion partearen balio garbia, halakotzat hartuz ondasun eta eskubide eskuratuen benetako balioa ken kargak, zorrak eta gastu kengarriak.

b) Dohaintzetan eta gainerako "inter vivos" eskurapen kostugabe parekagarrietan, eskuratutako ondasunen balio garbia, halakotzat hartuz ondasun eta eskubide eskuratuen benetako balioa ken kargak, zorrak eta gastu kengarriak.

c) Bizitza-aseguruetan, onuradunak jasotako diru-zenbatekoak.

Bizitza-aseguruetako kontratuetatik jasotako zenbatekoak likidatzeko, onuradunak oinordetzaz eskuratutako gainerako ondasun eta eskubideei zenbateko horiek gehituko zaizkie, kausatzailea banako aseguruaren kontratu-egilea edo aseguru kolektiboaren aseguratua denean.

Asegurua kontratatu baldin badu ezkontideetako edozeinek konkista edo ganantzialen sozietatearen kargura, eta onuraduna ezkontide bizia baldin bada, jasotako diru kopuru guztiak osatuko du zerga-oinarria.

19. artikulua. Zerga-oinarriaren zehaztapena.

Oro har, tributu-administrazioak finkatuko du zuzeneko balioespenez zerga-oinarria, eta ez da onartuko salbuespenik, ez bada foru lege honetan zehaztutako edo zerga-oinarrien zeharreko balioespenaren arauetan jasotakorik.

BIGARREN ATALA

"Mortis causa" eskurapenetarako arau bereziak 20. artikulua. Banakoaren partea.

1. Foru lege honetako 18. artikuluko a) letran xedatu denerako, jaraunspeneko ondasuntzat hartuko da eskuratutako ondasun eta eskubideen benetako balioa, gehi presuntzioen arabera gehitzen diren ondasunena, atal honetan xedatutakoaren arabera.

2. Emaitzaren zifrari kargak, zorrak eta gastu kengarri izan litezkeenak kendu beharko zaizkio.

3. Oinordekotza-xedapenetan agintzen denean legatuen zenbateko garbia jaso dadila, zerga jaraunspenaren kargura eginez alegia, zerga kalkulatzerakoan zenbateko garbi hura osorik hartuko da kontuan.

4. Testamentu-egileak edo oinordekoek egindako aitorpen edo adierazpenak, esanez ondasun jakin batzuk besterenak direla, edo oinordetzako interesatuek egindakoak, esanez haietako batzuek jaraunspeneko ondasuntzatik bazter gelditu behar dutela, ez dute eraginik izanen ondasun horiek jaraunspenetik baztertzeko, non eta ez den Tributuei buruzko Foru Legeko 107. artikuluan jasotako frogabideez eta oinordetza gauzatzen den dataren aurretik garbi egiaztatzen besterentzat jotzen edo aitortzen den ondasunaren jabetza edo bazter uzteko arrazoi erabakigarria.

21. artikulua. Etxeko arreoa.

Etxeko arreoa kausatzaileak oinordetzan utzitako ondasunen 100eko 3 dela joko da, non eta interesatuek ez dioten kontzeptu horri balorazio handiagoa ematen edo ez duten frogatzen agiri fedemailez halakorik ez dela edo haren balioa apalagoa dela balioz, portzentaje hori aplikaturik lortzen den emaitza baino.

22. artikulua. Ondasun-gehitzea.

1. "Mortis causa" eskurapenetan, Zergaren likidazio eta ordainketarako, honako hauek hartuko dira oinordetzan utzitako ondasunen osagaitzat:

a) Hil baino urtebete lehenago bitarte gehienez ere kausatzailearenak ziren ondasunak, non eta agiri fedemailez frogatzen ez den hark ondasun horiek eskualdatu zituela eta oinordekoa, legatuduna, hirugarren maila bitarteko ahaideren bat, edo haietako edozeinen edo kausatzailearen ezkontidea edo bikote egonkorreko kidea ez den beste norbaiten eskuetan daudela. Presuntzio horrek indarra galduko du baldin eta behar bezala frogatzen bada oinordetzan utzitako ondasuntzan sarturik dagoela eskudirua edo subrogatutako beste ondasun batzuk, balio bertsuko desagertuen ordez.

Ondasun horiek kausatzailearenak izan zirela frogatzeko askitzat joko da, Zuzenbideko frogabide orokorrez gain, ondasun horiek haren izenean agertzea gordailu, kontu korronte, mailegu, eta abarretan, edo Katastroan eta Erregistro Publikoetan haren izenean inskribaturik egotea. Frogabide horien aurka gailentzeko, Tributuei buruzko Foru Legeko 107. artikuluan jasotako baliabideak oinarritzat hartuz, frogatu beharko da, urte bete lehenagotik ondasun horiek ez zirela jada kausatzailearenak.

b) Heriotza baino hiru urte lehenagoko epean kausatzaileak kostubidez usufruktuan eskuratutako eskubide eta ondasunak eta jabetza soilean oindordeko batek nahiz legatudun, hirugarren mailaz barneko ahaide, haietako edozeinen edo kausatzailearen ezkontideak edo bikote egonkorreko kideak eskuratuak ere.

c) Kausatzaileak bere heriotzaren aurreko lau urteetan eskualdatutako ondasun eta eskubideak, betiere haien edo eskuratzailearen beste edozein ondasunen usufruktua nahiz biziarteko beste edozein eskubide beretzat gordez, salbu utzirik biziarteko errenta-aseguruak, horrelako eragiketetan legearen babesean aritzen diren entitateekin kontratatuak.

d) Balore edo efektu gordailatuak haien gordekinak endosatu badira, eta endosatzailearen heriotza baino lehen ez badira erretiratu edo endosoaren kontuhartzerik ez bada egin gordailatzailearen liburuetan, eta baita endosatutako balio izendunak ere, baldin eta transferentzia ez bada jaso Entitate jaulkitzailearen liburuetan kausatzailea hil baino lehen.

Ez da horrelako presuntziorik eginen behar adinako frogak daudenean eskualdatutako ondasun edo efektuen prezioa edo baliokidetasuna saltzailearen edo lagatzailearen ondarean sartua dela eta haren jaraunspenaren inbentarioan ageri dela, zeina kontuan hartu beharko baita Zergaren likidaziorako, edo behar bezala argitzen bada balore edo efektuen erretiratzea nahiz endosoaren kontu-hartzea ez dela egiaztatzerik izan kausatzailearen heriotza baino lehen, haren eta endosatzailearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik Lerroalde honetan xedatuak ez du ezertan galarazten aurreko a), b) y c) letretan ohartarazia.

2. 1. idatz-zatiko c) eta d) letrek aipatzen dituzten eskuratzaileak eta endosu-hartzaileak, oinordekoaz beste edonor badira, legatuduntzat hartuko dira.

3. Ondasun horien balioa jaraunspeneko ondasuntzari gehituko zaio, eta oinordeko nahi legatudunari egotziko, bai berak baldin baditu bere esku bai haren ezkontide edo bikote egonkorreko kideak baditu.

4. Artikulu honetan xedatutakoa betetzean Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergarengatik galdatzen ahal denean kuota handiagoa Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan aterako litzatekeena baino, azken zerga horrengatik ordaindutakoa kenduko zaio lehenbiziko zergarengatik ordaintzea egokituko litzatekeenari.

5. Artikulu honetan ezarritako presuntzioak direla medio ondasun eta eskubideren batzuk jarauspeneko ondasuntzan sartzeari uko egiten badiote interesatuek, horien balioa kenduko da zerga-oinarritik, harik eta sortutako arazoari bide admnistratiboan behin betiko ebazpena eman arte.

6. Ahalorde-emailea hil eta gero ahalordeaz edo baimenaz baliatuz erretiratutako ondasun edo baloreen zenbatekoa jaraunspeneko ondasuntzaren zenbateko likidoari gehituko zaio, eta, horrenbestez, interesatuak beharturik daude oinordetzan utzitako ondasunen inbentarioan ondasun horiek sartzera, eta horrek ez ditu libratuko, legezko baldintzez kanpo erretiratzearen ondorioz bereganatuak izan litzaketen erantzukizunetatik.

23. artikulua. Zama-eta karga-kenketa.

1. Heriotzagatiko eskurapenetan honako hauek baizik ez dira kengarri izanen: ondasunen gainean zuzenean ezarritako zama edo karga etengabekoak, aldi batekoak nahiz berrerosgarriak, baldin eta haien kapitala eta balioa gutxitzen badute, hala nola zentsu eta pentsioak, eta ez dira halakotzat hartuko eskuratzailearen betebehar pertsonaltzat jotzen direnak, ez eta, hipotekak eta bahiturak bezala, eskualdatutakoaren balioaren gutxitzea ez dakartenak, eta horrek ez du ezertan galaraziko horien bitartez bermatzen diren zorretan kenketa egitearen zilegitasuna, hurrengo artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira.

2. Aurkeztutako dokumentuetan pentsio, zama edo karga kengarrien iraupena espresuki jasoa ez badago, mugarik gabekoa dela joko da.

3. Zentsuaren baliotzat, kenketarako, honako hau hartuko da: legeria zibilaren arauen arabera berrerosteko eman behar den kapitalarena.

4. Horretarako, pentsioen balioa lortzeko, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean finkatutako diruaren legezko interes-tasaren arabera kapitalizatu behar da eta hortik ateratzen den kapitaletik hartu, usufruktuak baloratzeko arauen arabera, pentsiodunaren adinari dagokion partea, pentsioa bizi artekoa bada, edo pentsioaren iraupenari dagokiona, aldi batekoa bada.

24. artikulua. Kausatzailearen zorren kenkaria.

1. Heriotza bat dela-eta eskuratzen denean zerbait, izaera orokorrez jaraunspenaren kausatzaileak ordaindu gabe utzitako zorrak kenkari izanen dira, betiere zor haiek badaudela Kode Zibilaren 1227. artikuluaren beharkizunak betetzen dituen dokumentu publiko edo pribatu baten bidez egiaztatzen bada edo beste moduz egiaztatzen baldin bada zor haiek badaudela, salbu eta zorra parte alikuotaren oinordekoen edo legatu-hartzaileen aldekoa bada edo oinordeko edo legatudun horien ezkontide edo bikote egonkorreko kideen, aurrekoen, ondorengoen edo anai-arreben aldekoa, nahiz eta herentziari uko egin. Oinordekoek, dokumentu publikoan eta hartzekoduna bertan dela, zorra berrestea eska lezake administrazioak.

2. Bereziki kengarri izanen dira kausatzaileak Foru Komunitatearen, Estatuaren, autonomia erkidegoen, toki korporazioen tributuengatik edo Gizarte Segurantzarengatik zor lituzkeenak eta legatu-hartzaile, albazea edo utzitako jaraunspeneko ondasuntzaren administrazaileek ordainduak, heriotzaren ondoren igorritako likidazioei buruzkoak izan arren.

3. Zorren kenketa bidezko bada eta ez baldin badago eskudirurik haiek kitatzeko, ordainetan edo ordainketarako ondasun-esleipen espresua egiten bada, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan ezarritako arauen arabera, esleipen-hartzaileak ordainduko du zerga, dagokion kontzeptuagatik. Horretarako, lehenbizi eta iristen deneraino, ondasun higigarriak erabiliko dira, eta horiek eskas badira baizik ez da joko ondasun higiezinetara.

25. artikulua. Gastuen kenketa:

Heriotzagatiko eskurapenetan kengarriak dira zerga-oinarria zehazteko:

a) Testamentu edo abintestatoa arazotsu bihurtzen denean oinordeko guztien interesaren alde testamentu edo abintestato horien ordezkari legitimoek auzian egindako gastuak, oinordetzan utzitako ondasunak administratzean sortutakoak izan ezik, haiek behar bezala justifikatzen direnean autoen lekukotasun bidez.

b)Azken gaixotasunak, lur-emateak eta hiletak sortutako gastuak, frogatzen diren heinean. Lur-emate eta hiletakoak, gainera, neurrizkoak izan beharko dute oinordetzan utzitako ondasunekiko, bizilekuko usadio eta ohituren arabera.

HIRUGARREN ATALA

Doako inter vivos" eskurapenetarako arau bereziak 26. artikulua. Kargen kenketa:

Dohaintzetan eta gainerako kostugabeko "inter vivos" eskurapen parekagarrietan, ondasun eta eskubideen benetako baliotik foru lege honetako 23. artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen dituzten kargak kenduko dira.

27. artikulua. Zorren kenketa:

Dohaintzetan eta gainerako "inter vivos" eskurapen kostugabe parekagarrietan eskuratzailearen betebehar pertsonala diren zorrak izanen dira kengarri eta halaber eskubide errealez bermatuak, ordaintzeko dagoen heinean, baldin eta foru lege honetako 24. artikuluan jasotako baldintzak betetzen badira eta eskuratzaileak agiri fede-emailean hartu badu bere gain zorra ordaintzeko betebeharra, eta horrek guztiak ez du galaraziko, kasua bada, Ondare-eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren arauetan xedatutakoaren arabera bidezko den zerga-ordainketa.

Eskuratzaileak ez badu agiri fede-emailean bere gain hartzen zor bermatua ordaintzeko betebeharra ez da kengarri izanen hari dagokion zenbatekoa, betiere zenbateko horri dagokion zerga-zorrari dagokion zatia itzultzeko eskubidea galarazi gabe, baldin eta agiri fede-emailez frogatzen badu zergaren preskripzio epean bere kontura ordaindu duela zorra. Erregelamenduz arautuko da itzulketa egiteko bidea.

LAUGARREN ATALA Balioen egiaztapena 28. artikulua. Arau orokorrak.

1. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zilegi du,Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 44. artikuluan ezarritako frogabideen arabera, eskuratutako ondasun eta eskubideen balioa egiaztatzea. Eta gainera beste bide hauek ere erabiltzen ahal ditu:

a) Administrazioak bere esku dituen balantze eta datuak, estatuko edo atzerriko merkatuetan kotizatzen ez duten sozietateetako edo sozietate ez diren enpresetako partaidetzak direnean, zeinen balantzeak erabat indarduntzat joko baitira, ondorio fiskaletarako, enpresaren hurrengo ekitaldi ekonomikoan, agiri bidezko kontrako frogarik baldin bada salbu, eskualdaketaren datako balantzea galdatzearen zilegitasuna ezertan galarazi gabe.

b) Subsidiarioki, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 1 9ko 13/1992 Foru Legean ezarritako balorazio-arauak, Zergaren sorrarazpenaren datari buruzkoak.

2. Tributu-administrazioak aukeran du aipatutako frogabide horietatik zein erabili, baina ez da beharrezko horiez guztiez baliatzea, horietako baten batez lortutakoa benetako balioaren argitzailetzat jotzen denean.

3. Interesatuak, 53. artikuluaren arabera, aurkeztera beharturik dauden aitorpenean, behartuak dira kargapeko ondare-gehitzearen barnean sartzen den ondasun eta eskubide bakoitzari sorrarazpenaren datan ematen dioten benetako balioa jasotzera. Balio hori lehenetsiko da egiaztatutakoa baino handiagoa bada.

4. Ekonomia eta Ogasun Departamentuak egiten duen likidazioarekin batera jakinaraziko du balio-egiaztapena.

5. Ondasun-egiaztapenean interesatuek aitortutakoak baino balio handiagoak hautematen badira, haiek zilegi dute aurka egitea, balio berriak kontuan hartuz eginen diren likidazioen erreklamazioetarako ezarritako epe beretan edo peritu-tasazio kontraesanezkora jotzea, erregelamenduz ezartzen diren modu eta epeetan. Peritu-tasazio kontraesanezkoaren eskaera aurkezteak egindako likidazioen sarrera etenaraziko du eta baita haien aurkako erreklamazio-epeena ere.

'I nter vivos" eskurapen kostugabeetan, egiaztapen administratibotik sortzen diren balioek tributu-arloko ondorioak izan ditzaketenean eskualdatzaileengan, banan bana jakinaraziko zaizkie, epe berean aurka egin edo peritu-tasazio kontraesanezkoaren bidez zuzendu ahal ditzaten, eta erreklamazioa nahiz zuzenketa osorik edo hein batez onartzen bada, emandako ebazpena onuragarri izanen da Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergako subjektu pasiboentzat ere.

VI. KAPITULUA Likidazio-oinarria 29. artikulua. Likidazio-oinarria Zergaren likidazio-oinarria lortzen da zerga-oinarriari Kapitulu honetako eta gainerako legezko xedapenetan jasotakoetatik bidezko diren murrizketak aplikatuz.

30. artikulua."Mortis causa" eskurapenak.

Naturgune babestutzat nahiz Natura 2000 Sareko Komunitatearen interesgunetzat proposatutako lurren jabari osoaren nahiz "jabetza soil"aren "mortis causa" eskurapenek 1 00eko 95eko murrizketa izanen dute Zergaren oinarrian. Murrizketa berdina eginen zaio usufruktuaren iraungitzeari.

31. artikulua. Dohaintzak.

Naturgune babestutzat nahiz Natura 2000 Sareko Komunitatearen interesgunetzat proposatutako lurrren jabari osoaren nahiz "jabetza soil"aren "inter vivos"ko dohaintzek 100eko 95eko murrizketa izanen dute Zergaren oinarrian. Murrizketa berdina eginen zaio eskualdatzaileak beretzat gordetako usufruktuaren iraungitzeari.

32. artikulua. Aseguruak.

8.c) artikuluak aipatzen dituen bizitzaren gaineko aseguruen kontratuen onuradunek aseguru-entitateetatik jasotako diru-zenbatekoak, 1992ko ekainaren 24a baino lehen gauzatu baziren, honako murrizketa hauek izanen dituzte zerga-oinarrian:

a) 100eko 90eko murrizketa 3.005,06 eurotik gorako zenbatekoetan, ezkontza bidezko aurrekotasuna nahiz ondorengotasuna denean kontratu-egilearen eta onuradunaren arteko ahaidetasuna.

b) 100eko 50eko murrizketa, albo-ahaidetasunezko bigarren mailakoa denean kontratu-egilearen eta onuraduaren arteko ahaidetasuna.

c) 1 00eko 25eko murrizketa, albo-ahaidetasunezko hirugarren edo laugarren mailakoa denean kontratu-egilearen eta onuraduaren arteko ahaidetasuna.

d) 100eko 10eko murrizketa, ahaidetasun hori urrunagokoa denean edo ahaidetasunik ez denean.

VII. KAPITULUA

Zerga-zorra 33. artikulua. Likidazio-arauak.

1. Kausatzailearen eta kausadunaren arteko ahaidetasun-mailaren araberako zerga dagokie jaraunspenez, legatuz edo beste edozein oinordekotza-tituluz "mortis causa" eskuratutakoei.

Kausadunak ezezagunak badira, arrotzen arteko oinordetzari dagokion tarifaren arabera eginen da likidazioa, nahiz eta horrek ez duen galarazten nortzu diren jakitean itzulketa egin beharra.

2. Dohaintza-emailearen eta hartzailearen arteko ahaidetasunmailaren araberako zerga ordaintzea dagokie dohaintzaz nahiz doako eta "inter vivos"ko beste edozein bide juridikoz eskuratutakoei.

3. Aseguruaren kontratu-egile edo hartzailearen eta onuradunaren arteko ahaidetasun-mailaren araberako zerga ordainduko da bizitza-aseguruen kasuan. Aseguru kolektiboetan eta enpresek beren langileen alde kontratatutakoetan aseguratuaren eta onuradunaren arteko ahaidetasunak aginduko du.

34. artikulua. Zerga-kuota.

1. Zergaren kuotaren emaitza honela lortzen da: likidazio-oinarriari, aurreko Kapituluan xedatutakoaren arabera kalkulaturik betiere, jarraian ematen direnetatik aurreko artikuluan xedatutakoarri jarraikiz zehaztutako ahaidetasun-mailaren arabera dagokion karga-tasa aplikatuko zaio.

a) Ezkontideak edo bikote egonkorreko kideak, odolkidetasuneko lerro zuzeneko aurreko nahiz ondorengoak, adoptatzaile nahiz adoptatuak:

Karga-tasa: 100eko 0,80.

b) Ezkontza bidezko aurreko eta ondorengoen eta bigarren eta hirugarren mailako albo-ahaideen "mortis causa" eskurapenak direnean eta berdin 8. artikuluko c) letrak aipatzen duen aseguratuaren heriotza-kasurako bizitzaren gaineko aseguru-kontratuetako eskurapenak direnean:

LIKIDAZIO-OINARRIA

7.813,16raino % 0,80 % 7.813,16tik gora Ondoko c) d) eta e) letreren arabera dagokiona c) Ezkontza bidezko aurreko eta ondorengoak.

b) letrak jasotzen dituen kasuetan letra horrek aipatzen duen kopurutik pasatzen dena honako tasa hauen pean egonen da:

LIKIDAZIO-OINARRIA

KARGA-TASA

6.010,12raino 6.010,13tik 12.020,24raino 12.020,25etik 30.050,61eraino % % % 6,00

7,00

8,00

30.050,62tik 60.101,21 eraino % 10,00

60.101,22tik 90.151,82raino % 11,00

90.151 ,83tik 120.202,42raino % 13,00

120.202,43tik 150.253,03raino % 14,00

150.253,04tik 300.506,05eraino % 16,00

300.506,06tik 601.012,10eraino % 17,00

601.012,1 1tik 1.803.036,31 raino % 18,00

1.803.036,32tik 3.005.060,52raino % 19,00

3.005.060,53tik gora % 20,00

d) Bigarren mailako albo-ahaideak.

b) letrak jasotzen dituen kasuetan letra horrek aipatzen duen kopurutik pasatzen dena honako tasa hauen pean egonen da:

LIKIDAZIO-OINARRIA

KARGA-TASA

6.010,12raino % 8,00

6.010,13tik 12.020,24raino % 9,00

12.020,25etik 30.050,61eraino % 10,00

30.050,62tik 60.101,21 eraino % 11,00

60.101,22 tik 90.151,82raino % 13,00

90.151,83tik 120.202,42raino % 15,00

120.202,43tik 150.253,03raino % 17,00

150.253,04tik 300.506,05eraino % 20,00

300.506,06tik 601 .012,10eraino % 23,00

601.012,1 1tik 1 .803.036,31raino % 26,00

1 .803.036,32tik 3.005.060,52raino % 30,00

3.005.060,53tik gora % 35,00

d) Hirugarren mailako albo-ahaideak.

b) letrak jasotzen dituen kasuetan letra horrek aipatzen duen kopurutik pasatzen dena honako tasa hauen pean egonen da:

LIKIDAZIO-OINARRIA

KARGA-TASA

6.010,12raino % 9,00

6.010,13tik 12.020,24raino % 10,00

12.020,25etik 30.050,61eraino % 11,00

30.050,62tik 60.101,21 eraino % 13,00

60.101,22 tik 90.151,82raino % 15,00

90.151,83tik 1 20.202,42raino % 17,00

120.202,43tik 150.253,03raino % 20,00

150.253,04tik 300.506,05eraino % 23,00

300.506,06tik 601 .012,10eraino % 26,00

601.012,1 1tik 1 .803.036,31raino % 30,00

1 .803.036,32tik 3.005.060,52raino % 34,00

3.005.060,53tik gora % 39,00

d) Laugarren mailako albo-ahaideak.

LIKIDAZIO-OINARRIA

KARGA-TASA

6.010,12raino % 11,00

6.010,13tik 12.020,24raino % 12,00

12.020,25etik 30.050,61eraino % 15,00

30.050,62tik 60.101 ,21eraino % 15,00

60.101,22tik 90.151,82raino % 17,00

90.151,83tik 120.202,42raino % 20,00

120.202,43tik 150.253,03raino % 23,00

150.253,04tik 300.506,05eraino % 26,00

300.506,06tik 601.012,10eraino % 35,00

601.012,1 1tik 1 .803.036,31raino % 38,00

1 .803.036,32tik 3.005.060,52raino % 41,00

3.005.060,53tik gora % 44,00

g) Albo-ahaidetasun urrunagokoak eta arrotzak.

LIKIDAZIO-OINARRIA

KARGA-TASA

6.010,12raino % 11,00

6.010,13tik 12.020,24raino % 12,00

12.020,25etik 30.050,61eraino % 14,00

30.050,62tik 60.101,21 eraino % 16,00

60.101,22tik 90.151,82raino % 18,00

90.151,83tik 1 20.202,42raino % 21,00

120.202,43tik 150.253,03raino % 24,00

150.253,04tik 300.506,05eraino % 29,00

300.506,06tik 601.012,10eraino % 36,00

601.012,1 1tik 1 .803.036,31raino % 40,00

1 .803.036,32tik 3.005.060,52raino % 45,00

3.005.060,53tik gora % 48,00

2. Aurreko tarifak ez dira gehikorrak eta likidazio-oinarri osoari aplikatuko zaizkio.

3. Tasak aplikatu eta gertatzen denean oinarriaren gehikuntzari dagokiola gehikuntza hori baino kuota-zati handiagoa, kuotari soberakin edo diferentzia horren zenbatekoa ofizioz kenduko zaio.

35. artikulua. Zerga-ezarpen bikoitzagatiko kenketa.

Zergadunak bizilekua Espainiako lurraldean duenean, estatuko arauetan ezartzen denaren arabera, honako bi kopuru hauetako txikienaren kenketa egiteko eskubidea izanen du:

a) Zerga honen peko ondare-gehikuntza dela eta, atzerrian ordaindu duen benetako zenbatekoa.

b) Zerga honen benetako batez besteko karga-tasa Espainiatik kanpo kokaturiko ondasunei edo gauza daitezkeen eskubideen ondare-gehikuntzari aplikatzetik sortzen den emaitza, atzerrian antzeko zerga bat ordaindu duenean.

VI. KAPITULUA

Sorrarazpena eta preskripzioa 36. artikulua. Sorrarazpena 1. Aseguratua hiltzen den kasurako bizitza-aseguruko kontratuen onuradunek heriotzagatiko eskurapenetan eta diru-kopuruak jasotzean, edozein modalitatekoak direla ere, kausatzailearen edo aseguratuaren heriotza-egunean sorraraziko da Zerga, edo absentea hildakotzat ematen duen agiria irmo egiten den egunean, Kode Zibileko 196. artikuluaren arabera. Horrek ez du ezertan galaraziko foru lege honetako 6. artikuluan desegite-baldintzei buruz xedatutakoa, Kode Zibileko 197. artikuluan zehazten diren baldintzak betetzen badira.

2. Dohaintzen edo bestelako irabazizko negozio juridiko eta 'inter vivos' direlakoen bidezko eskuraketetan, zerga egintza edo kontratua egiten den egunean sortuko da. Betiere, halakotzat hartuko da onuradunak lehen zenbatekoa edo zenbateko bakarra exiji dezakeen eguna, bizi aseguru baten onuradunak kopuru batzuk eskuratzekotan, kontratu-egileak edo asegurudunak bizirauteko kasuan; edo bestela, sortzaileak edo dohaintza-emaileak, bizirik dagoela, oinordetza-kontratu eta −itunen bitartez edo 'mortis causa' dohaintzen bitartez− sortutako eskuraketak badira, akordio horiek sortzen edo egiten diren eguna.

3. Aurreko idatz-zatietan xedatutakoa gorabehera, ondasun edo eskubideen edozein eskurapenek bere eragina etenda daukanean Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Konpilazioaren II. liburuaren XI. tituluan araututako baldintza, muga, fideikomiso nahiz beste edozein mugapen dela medio, muga horiek desagertzen diren egunean egindakotzat hartuko da, eta egun hori hartuko da kontuan kargaren ondasunak eta karga-tasak erabakitzeko.

37. artikulua. Preskripzioa.

1. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren preskripzioa Tributuei buruzko Foru Legeko 55. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arauen pean dago.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoa gorabehera, likidatzeko aurkezten diren agirietan edo autolikidaziorako eskubidea ematen dutenetan, preskripzioari begira, agiriak pribatuak baldin badira, aurkeztu ziren eguna hartuko da kontuan, aurretik Kode Zibilaren 1227. artikuluan ezarritako inguruabarretako bat gertatzen ez bada, kasu horretan kontatuko baita sartu, inskribatu, hil edo eman zeneko eguna, hurrenez hurren. Agiri bidez jaso gabeko kontratuetan, ondorio horiexetarako, interesdunek foru lege honetako 53. artikuluan ezarritakoa betetzen duten eguna hartuko da baliagarritzat.

3. Uko-egitearen ondoriozko eskurapenak kargatzen dituen zerga likidatzeko preskripzio-epea, foru lege honetako 44. artikuluaren arabera, ukoaren datatik aurrera hasiko da kontatzen, eta, ondorio fiskal horietarako soilik, ez da aplikagarri izanen Kode Zibileko 989. artikuluan eta Konpilazioko 315.ean xedatutakoa.

4. Funtzionario atzerritarrek baimendutako eskrituren kasuan, preskripzio epea Espainiako edozein administrazioren aurrean aurkezten den egunean hasiko da kontatzen, non eta Espainiak sinatutako nazioarteko itun, hitzarmen edo akordioren batek beste data bat finkatzen ez duen epe hori hasteko.

IX. KAPITULUA Arau bereziak LEHEN SAILA

Xedapen orokorrak 38. artikulua. Usufruktu, erabilera eta bizilekurako eskubidea.

1. Usufruktua, erabiltzeko, bizitzeko eta jabetza soilerako eskubideak baloratzeko, honako erregelok aplikatuko dira:

a) Aldi baterako usufruktuaren balioa gozagai diren ondasunen guztizko balioaren ehuneko jakin bat izanen da, usufruktuaren iraupenaren araberakoa. Hala, usufruktuak bost urte edo gutxiago irauten badu, ehuneko hamar izanen da, eta hortik gorako urte bakoitzeko, ondasunen guztizko balioaren ehuneko bi gehituko zaio. Nolanahi ere, inoiz ez da izanen ondasunen guztizko balioaren ehuneko hirurogeita hamar baino handiagoa.

b) Biziarteko usufruktuetan, balioa ondasunen guztizko balioaren 100eko 70 izanen da, usufruktudunak 20 urte baino gutxiago izanez gero, eta hortik gorako urte bakoitzeko 100eko 1eko proportzioan txikituko da. Gutxieneko muga guztizko balioaren 100eko 10 izanen da.

a) Jabetza soilaren balioa usufruktu, erabilera eta bizilekuaren balioaren eta ondasunen guztizko balioaren arteko aldearen arabera kontatuko da. Aldi berean biziartekoak eta aldi baterakoak diren usufruktuetan, jabetza soila baloratzeko, aurreko erregeletatik hari baliorik txikiena ematen dion erregela aplikatuko da.

c) Usufruktua pertsona juridiko batentzat eratua bada, a) eta c) letretako erregelak aplikatuko dira pertsona fisiko bati eratxikitako jabetza soilaren balioa zehazteko. Usufruktuaren iraupena zehaztugabea denean, usufruktuari ondasunei egotzitako guztizko balioaren 100eko 60ko balioa emanen zaio.

e) Erabiltzeko eta bizitzeko eskubide errealen balioa zehazteko, eskubide horiek dagozkien ondasunen balioaren 100eko 75i aplikatuko zaizkio, kasuen arabera, aldi baterako edo biziarteko usufruktuak baloratzeko erregelak.

2. Eskuratzaileak ondasunak baliatzeko ahalmena izanez gero, jabari osoagatik likidatuko da Zerga, bidezkoa izan litekeen itzulketaren kalterik gabe.

3. Usufrukturako, erabiltzeko eta bizitzeko eskubideak eskuratzen direnean, eskuratzaileari eskatuko zaio Zerga, haren eskurapen-tituluaren izaera juridikoaren arabera, eta eskubide horien balioa oinarri harturik.

3. Jabetza soilaren eskuratzaileari, berriz, eskurapen-tituluaren izaera juridikoaren arabera eskatuko zaio Zerga, jabetza soilaren balioa oinarri hartuta, eta ondasunen balio osoari dagokion tasa aplikatuko da.

Aurrean aipatutako likidazioaren kalterik gabe, usufruktua iraungitzean, lehenbiziko jabe soilak, eskurapen-tituluaren indarrez, usufruktuaren iraungipenagatik ordaindu behar du, jabetza soila eskuratzean zergarik likidatu ez zitzaion ehunekoaren gainean. Ehuneko hori jabaria kontsolidatu zen unean ondasunek zuten balioari aplikatuko zaio, orduan indarra izan zuten tarifei loturik eta ondasunen balio osoari dagokion tasaren arabera.

Usufruktua iraungitzean lehenbiziko jabe soilaren titulua egiaztatzen ez bada, iraungipenaren zerga-ondorioei begira, titulua arrotzen arteko jaraunspentzat joko da.

Aurreko idatz-zatietan jabe soilari ezarri zaizkion betebeharrak jabetza soilaren eskuratzaileengana aldatuko dira beti, eta, usufruktua iraungitzen denean, lehenbiziko jabe soilak ordaindu behar zukeena ordaindu beharko dute.

5. a) Usufruktua edo jabetza soila eskualdatuz gero, beste likidazio bat eginen da. Hartan, aurreko erregelen arabera baloratuko da usufruktua edo jabetza soila eta kontuan hartuko da eskualdatzailearen eta eskuratzailearen arteko lotura juridikoa, aurreko idatz-zatietan xedatutakoaren arabera bidezkoak izan litezkeen likidazioak gorabehera.

b) Usufruktudunak bere eskubidea jabe soilari eskualdatzen badio, bigarrenari eskatuko zaizkio jabariaren zatiketagatik ordaindu beharreko likidazioetan handiena eta usufruktua eskuratzeko bide ematen dion negozio juridikoari dagokiona.

Jabe soilak bere eskubidea usufruktudunari eskualdatzen badio, edo biok hirugarren bati eskualdatzen badiote, eskurapen horiei dagozkien likidazioak baizik ez dira eskatuko.

b) Onartuta dagoen usufruktuari uko egitea, uko egite huts eta soila izan arren, usufruktudunak jabe soilari egiten dion dohaintzatzat hartuko da zergen ondorioetarako, eta aurreko b) letran xedatutakoa aplikatuko da.

6. Elkarren segidako usufruktuetan jabe soilari Zerga eskatzeko, ehunekorik handieneko usufruktua hartuko da kontuan, eta, usufruktu hori iraungitzean, jabe soilak ondokoengatik ordainduko du: ehuneko txikiagoko usufruktua hastearekin batera jabetza soilaren balioak izan duen balio-igoerarengatik; sendotze partzialaren tituluagatik, baldin eta ehuneko handieneko usufruktua lehenbizikoa izan bada; eta baldintza etengarria bete edo epea bukatzeagatik, geroagokoa izan bada. Eta horrela, hurrenez hurren, gainerako usufruktuak iraungitzean.

7. Usufruktudunaren bizitza ez den baldintza suntsiarazlearekin eratzen bada usufruktua, biziarteko usufruktuetarako aurreko idatz-zatietan ezarritako erregelak hartuko dira kontuan likidazioa egiteko. Hala ere, baldintza suntsiarazlea beteta, beste likidazio bat eginen da, aldi baterako usufruktuerako ezarritako erregelen arabera, eta haren indarrez bidezko zuzenketak eginen dira Foru Komunitatearen edo interesatuaren mesedetan.

8. Erabiltzeko eta bizitzeko eskubideak iraungitzean, Zerga eskatuko zaio usufruktudunari, usufrukturik badago, haren balio-igoerari dagokion heinean; eta, usufrukturik ez badago, jabe soilari eginen zaio eskubide horiek iraungitzeari dagokion likidazioa. Erabiltzeko eta bizitzeko eskubideak baino lehenago usufruktua iraungitzen bada, jabe soilak likidazioa ordainduko du usufruktu-eskubidearen iraungipenak eragindako kontsolidazio partzialagatik, horren bidez beraren jabetza soilak izandako balio-igoerari dagokion heinean.

39. artikulua. Pentsioak.

1. Doan eratzen diren pentsioak direla-eta, pentsiodunak pentsioaren eratzailearekin duen ahaidetasunaren arabera ordainduko da Zerga. Horrelako pentsioak foru lege honetako 23.4 artikuluko erregelen arabera baloratuko dira.

1. Testamentuz eratzen diren pentsioak direla-eta, horrelako pentsio bat iraungi eta jaraunspen bidez utzitako ondasuntzak haren kapitala galtzen duenean, pentsioaren kapitalari dagokion Zerga ordaindu behar du ondasunaren eskuratzaileak, pentsioa eratu zenean indarrean zegoen tarifaren arabera.

3. Ondasun edo eskubideen lagapenaren truke eratzen diren pentsioak direla eta, eskualdatzailea pentsioduna bera ez bada, bien arteko ahaidetasun mailari dagokion tarifaren arabera ordainduko da Zerga.

40. artikulua. Beste figura batzuk.

Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagozkion balorazio-erregelak erabiliko dira doako kontratu eta zentsuetako agintza eta aukerak eratzen direnean. Transakzioetan, ondasun edo eskubide auzigaiak esleitu, deklaratu edo aintzatesten diren tituluaren arabera likidatuko da Zerga.

BIGARREN ATALA

"Mortis causa" eskurapenak 41. artikulua. Banaketa.

1. Jaraunspenezko oinordetzetan, interesatuek beren artean egiten dituzten banaketak eta esleipenak egiten dituztela ere, Zergaren ondorioetarako uste izanen da hainbanaketa egin dutela eta oinordetzari buruzko arauak bete dituztela, berdin dio ondasunak zergapekoak izan, zerga ordaindu beharretik salbuetsiak izan nahiz hobaridunak. Beraz, balioak egiaztatzean azaltzen diren igoerak eskuratzaile edo jaraunsleen artean hainbanatuko dira.

1. Testamentugile batek norbaiti berariaz utzitako ondasunak edo jaraunspena ez den bidetik norbaiti esleitu zaizkion ondasunak egiaztatzen direnean haien balioaren igoera azaltzen bada, edo ondasunoi zerga-loturarik eza, salbuespena edo hobaria aplikatu behar bazaie, igoerak edo gutxitzeak ondasunen eskuratzaileari soilik eraginen dio.

42. artikulua. Gehiegizko esleipenak.

Jaraunspenezko oinordetzetan, jaraunsle edo legatudunetako bati esleitzen zaizkion ondasunen balio deklaratua berak hartu behar duena baino handiagoa bada eta soberakina gainerako jaraunsleei eskudirutan ordaintzeko konpromisoa hartzen badu, berak ordainduko du esleipenari dagokion Zerga, hartu duen soberakinaren neurrian, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko arauei jarraituz; baina gainerako jaraunsleek ere Zerga ordaindu beharko dute, bakoitzak jaraunspenean esleitu zaion kopuruaren arabera.

43. artikulua. "Mortis causa" dohaintzak.

"Mortis causa" dohaintzak eta kidekoak egiten direnean, ondasunmota edozein izanda ere, jaraunspenetan bezala ordainduko da Zerga, zenbatekoaren arabera eta dohaintza-emailearen eta dohaintza-hartzailearen arteko ahaidetasun mailaren arabera.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, baldin eta, Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioko 166. legeari jarraituz, dohaintza ondasunak emanez egiten bada, "inter vivos" dohaintzetan bezala ordainduko da Zerga.

44. artikulua. Jaraunspenari uko egitea.

1. Kode Zibilaren 1.000. artikuluko 3. zenbakiaren azken zatian adierazitako moduan, jaraunspenari uko egiten ahal zaio, uko egite soil eta doakoan, uko-egilearen zatia hartuko duten jaraunslekide guztien mesedetan. Horrelako ukoa ez da zergapeko egintza; hala ere, bai kasu honetan eta bai uko egite soil eta doakoaren bidez norberaren legatua jaraunslekide guztientzat uzten denean ere, ukoaren onura jasotzen duten pertsonek Zerga ordaindu behar dute uko-egilearen zatia eskuratzeagatik, uko-egileak jaraunspenen eskalan aplikatu behar zukeen tasaren arabera, salbu eta, kausatzaileak ukoaren onuradunarekin duen ahaidetasunaren zioz, onuradunari tasa handiagoa dagokion kasuetan.

Kode Zibilaren 1.000. artikuluan ageri diren gainerako uko-kasuetan, uko-egileari jaraunspenagatiko Zerga eskatuko zaio, eta gainera, bidezkoa bada, likidazioa eginen da uko egindako zatiaren lagapen edo dohaintzagatik.

2. Jaraunspen edo legatuari dagokion Zerga behin preskribatu eta gero, hura zapuzten bada edo uko egiten bazaio, Zergaren ondorioetarako, zapuztaile edo uko-egileak zapuzketa edo ukoaren onura jasotzen duenari dohaintza egin balio bezala joko da.

45. artikulua. Ordezpenak.

1. Ordezpen arruntetan ordezkoari soilik eskatuko zaio Zerga, kausatzailearekin duen ahaidetasun-mailari erreparatuta, baldin eta eratutako jaraunslea kausatzailea baino lehen hiltzen bada edo jaraunspena onartzerik ez badu. Jaraunspena onartu nahi ez badu, ukoari buruz xedatutakoari eutsiko zaio.

2. Kode Zibilean azaltzen diren ordezpen pupilarrean eta ereduzkoan, ordezkoari eskatuko zaio Zerga, ordezpena egiten denean, ordeztutako ondorengoarekin duen ahaidetasun mailaren arabera. Hala ere, kontuan hartuko da ondorengo horrek testamentugilea hildakoan ordaindutakoa.

3. a) Fideikomisozko ordezpenetan, Zerga ordainduko da bai eraketan eta bai ordezpen bakoitzean, ordezkoak kausatzailearekin duen ahaidetasuna kontuan harturik, eta foru lege honetako 36.3 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

b) Kontzeptu hori dela bide eratutako jaraunsleek ez badute eskubiderik, ez "inter vivos" egintzen bidez ez heriotzaren zioz, ordezpenari loturik dauden jaraunspeneko ondasunak baliatzeko, orduan usufruktudun soiltzat hartuko dira.

c) Ondasun horiek baliatzeko ahalmena nahibadako baldintza bati loturik badago eta baldintza hori betetzea jaraunsle, albazea, kontulari-banatzaile edo testamentuan berariaz izendatutako beste pertsonaren baten esku badago soil-soilik, ondasunen jabetza osoagatik eginen da likidazioa. Hala ere, jaraunslearen eskubidedunek beren kausatzaileak ordaindutako Zergaren itzulketa eskatzen ahalko dute, jabetza soilari dagokion zatian; horretarako frogatu egin beharko dute baldintza bete dela eta ordezpenari loturiko ondasunak oso-osorik eskualdatu zaizkiola izendatutako ordezkoari.

d) Aurreko letrako xedapena bete beharrekoa izanen da, halaber, testamentugileak jaraunsleari baimena ematen dionean ondasunak baliatzeko, horien premia izanez gero, eta aurretik bere ondasunak besterendurik, berdin dio premia frogatu beharra ezartzen dion edo ez; bai eta baimen hori jaraunslekide, albazea edo kontulari-banatzaileek edo testamentugileak berariaz izendatutako beste pertsonaren batek ematen dutenean ere.

Itzulketa bidezkoa izan dadin, gainera, horrelakoetan egiaztatu egin behar da ordezpenari loturik dauden jaraunspeneko ondasunak oso-osorik eskualdatu zaizkiola ordezkoari.

4. Artikulu honetan xedatutakoa legatuen ordezpenetan ere aplikatu behar da.

46. artikulua. Fideikomisoak.

1. Fideikomisoetan, likidazioa egin behar den epeetan fideikomisozko jaraunslea ezaguna ez bada, fiduziarioak ordainduko du Zerga, arrotzen arteko jaraunspenetarako ezarritako tasen arabera, kausatzailearekin duen ahaidetasuna edozein delarik ere.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoaren arabera ordaindutakoak fideikomisodunari mesede egingo dio, fideikomisoduna ezaguna bada. Berari dagokion tarifa fiduziarioari aplikaturikoa baino txikiagoa bada, gehien ordaindu duenak edo beraren kausadunek eskubidea izango dute ordaindutako soberakina itzul dakien.

3. Likidazioa egiteko epeetan jaraunsle fideikomisoduna ezagutzen bada, beronek Zerga ordainduko du kausatzailearekin duen ahaidetasun mailari dagokion jaraunspen-eskalaren arabera eta eskuratutako ondasunen balioaren arabera.

4. Fiduziarioak, edo testamentugileak jaraunspena eskualdatzeko agindu dion pertsonak, ondasunak osorik edo zati batean, aldi baterako edo bizitza osoan gozatzen ahal baditu, edo fideikomisozko jaraunsleari eman arte ondasunen errentak edo produktuak baliatzeko ahalmena badu, usufruktudun gisa ordainduko du Zerga, kausatzailearekin duen ahaidetasun mailaren arabera. Kasu horretan, fideikomisodunak ordainduko du, halaber, dagokion Zerga, ondasunez jabetzen denean, eta ez da beraren mesedetan konputatuko fiduziarioak ordaindutakoa.

5. Fideikomisoetan, jaraunsle fiduziarioari jaraunspeneko ondasunak jabetzan uzten bazaizkio, kargaren bat kendu behar bada ere, Kode Zibilaren 788. artikuluan xedatu bezala, jaraunspen bidez jabetza eskuratzeagatik likidatuko da Zerga. Horrelakoetan, karga kenduko da, kendu ahal bada, eta horregatik Zerga ordainduko du jaraunsleari ezarritako kargaren ondoriozko onura eskuratzen duenak, ezaguna bada, egintzari juridikoki dagokion tituluarengatik edo kontzeptuarengatik; onuraduna ezaguna ez bada, jaraunsleak ordainduko du kontzeptu horri dagokion Zerga, eta foru lege honetako 15. artikuluan aintzatetsitako eskubidea erabili ahal izanen du.

Fideikomisoetan kontuan hartuko da, fideikomisodunari dagokion likidazioa egiteko, foru lege honetako 36.3 artikuluan xedatutakoa.

47. artikulua. Konfiantzazko heredamendua.

Konfiantzazko heredamendua, Konpilazioko II. Liburuko XII. Tituluan arautu dena, fideikomisotzat joko da Zergaren ondorio guztietarako.

48. artikulua. Erreserbak.

1. Ondasun erreserbagarrien jaraunspenak direla-eta, Konpilazioko 274. legean eta hurrengoetan, 177.ean eta 179.ean eta Kode Zibileko 811. artikuluan xedatutakoaren arabera, erreserba-gordetzaileak ordainduko du Zerga, usufruktudun gisa; baina erreserba iraungitzen bada, erreserba-gordetzaileak jabetza soilari dagokion Zerga ordaindu beharko du; halakoetan 36.3 artikuluko xedapena aplikatuko da, eta bai, egoki denean, 46. artikuluko xedapena ere.

2. Kode Zibileko 968, 969, 979 eta 980. artikuluetan arautzen den erreserba arrunta egiten denean, erreserba-gordetzaileari Zerga likidatuko zaio jabari osoagatik. Hala ere, eskubidea izanen du erreserbapeko ondasunen jabetza soilagatik ordaindu duena itzul dakion, ondasun horiek edo berorien subrogatuak erreserba-hartzaileari eskualdatu izana frogatzen badu.

3. Erreserba-gordetzaileak, balizko erreserba-hartzaile guztiak ados daudelarik, erreserbapeko ondasunak besterentzen baditu, Zergaren ondorioetarako erreserba iraungitzat joko da eta likidazioa eginen da kontzeptu horrengatik.

4. Erreserba-hartzaileak jaraunspenetarako eskalaren arabera ordainduko du Zerga, 36.3 artikuluan xedatutakoa kontuan harturik, eta ondasunak utzi dituen pertsonarekin duen ahaidetasun mailaren arabera, baina kontuan hartu gabe erreserba-gordetzailearekin izan dezakeen ahaidetasun maila.

HIRUGARREN ATALA

inter vivos" eskurapen doakoak 49. artikulua. Kostubidezko dohaintzak eta ordain gisa ematen direnak.

1. Kostubidezko eta ordainezko dohaintzek kontzeptu horiengatik eta beren zenbateko osoa kontuan harturik ordainduko dute Zerga. Elkarrentzako prestaziorik badago edo dohaintza-hartzaileari kargarik ezartzen bazaio, diferentziari dagokion Zerga baizik ez da ordainduko kontzeptu horrengatik. Horrez gain, bidezkoa bada, bateratzen diren prestazioengatik edo kargak ezartzeagatik ere zerga ordainduko da.

2. Biziarteko edo aldi baterako pentsioen truke ondasunik lagatuz gero, dohaintzetan bezala ordainduko da Zerga, ondasunen balioa pentsioarena baino handiagoa den zatiarengatik, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko arauekin bat etorririk.

50. artikulua. Doteak eta zuzkidurak.

Doteak eta zuzkidurak dohaintzatzat hartuko dira Zergaren ondorioetarako. Doteak eta zuzkidurak dohaintzatzat hartuko dira Zergaren ondorioetarako. Biziarteko edo aldi baterako errenta edo pentsioa ordainduz gauzatzen baldin badira, 39. artikuluan xedatutakoa beteko da.

51. artikulua. Dohaintzen metaketa.

Dohaintza-emaile batek dohaintza-hartzaile bati egiten dizkion dohaintzak eta horien pareko "inter vivos" eskualdaketak, hurrenez hurren egiten badira batetik bestera hiru urteko epea iragan baino lehen, eskualdaketa bakartzat joko dira Zergaren likidazioan, eta aplikatu behar zaizkien tasak oinarri guztien baturaren arabera zehaztuko dira.

Bidezko izanen da, halaber, pilatzea, baldin eta hiru urteko epe horretan dohaintza-emaile aseguratu bat bizirik geratzen den kasuetarako bizitza-aseguru baten onuradun-dohaintzadunak diru kopuruak jasotzen baditu.

52. artikulua. Dohaintzak jaraunspenari pilatzea.

Dohaintzak eta aurreko artikuluan aipatutako gainerako dohaintzaemaileak hartzailearen alde eragindako oinordetzari pilatuko zaizkio, haien eta oinordetzaren artean dagoen epea hiru urtetik gorakoa ez bada. Zergagai horiek guztiak eskurapen bakartzat hartuko dira zein tasa aplikatu zehazterakoan.

X. KAPITULUA

Formazko betebeharrak 53. artikulua. Aitorpena.

Subjektu pasiboek zerga-aitorpena aurkeztu behar dute foru lege honetan arautu diren zergapeko egintzen berri emateko. Aitorpenaren edukia eta hura aurkezteko epeak eta bideak erregelamendu bidez zehaztuko dira.

Administrazioak baimena ematen ahal du aitorpena aurkezteko epea luzatzeko, arau bidez zehazten den moduan.

54. artikulua. Agiriaren aurkezlea.

Agiriaren aurkezlea, hori egiteagatik, Zerga ordaindu behar dutenen mandataria izango da eta, hortaz, aurkeztu duen aitorpenari buruz egiten zaizkion jakinarazpenek, bai balioak egiaztatzearen bai egiten diren likidazioen gainekoek, eta izenpetzen dituen eginbideek, interesatuek onetsiko zituztenen balioa izango dute eta ondorio berdinak sortuko dituzte.

55. artikulua. Agintari, funtzionario eta norbanakoen betebeharrak.

1. Epai-organoek Ekonomia eta Ogasun Departamentuari hilero bidaliko diote betearazitako epaitzen edo epai irmoen zerrenda, baldin eta berauetatik ondorioztatzen bada Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren kargapean dagoen ondare-gehikuntzaren bat dagoela.

2. Erregistro Zibileko arduradunek Ekonomia eta Ogasun Departamentuari hilero, lehenengo hamabostaldian, aurreko hilabetean hildakoen izenen eta helbideen zerrenda bidaliko diote.

3. Notarioek Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eman behar dizkiote beraiek beren eginkizunak burutzeko esku hartu duten egintzei buruz eskatzen dizkien datuak, eta dohainik luzatu behar dituzte, hamabost eguneko epean, hark eskatuz gero, eskuetsi dituzten edo beren protokoloetan sartu dituzten agirien kopiak, 1 862ko maiatzaren 28ko Legearen 34 eta 35. artikuluetan aipatzen diren agiri publikoen kasuan izan ezik; eta senar-emazteen kontuei buruzkoak ere bai, ezkontza-sozietatearen ekonomia-araubideari dagozkionak izan ezik.

Halaber, hiruhileko bakoitzaren lehenengo hamabostaldian bidali beharko dituzte aurreko hiruhilekoan eskuetsitako agiri guztien zerrenda eta aurkibidea, baldin eta haiek Zergaren peko egintzak diren ondaregehikuntzak ekartzen ahal dituzten egintzei edo kontratuei buruzkoak badira. Gainera, epe berean bidali beharko dute arestian adierazitako edukia duten agiri pribatuen zerrenda, baldin eta berauek ezagutzeko edo sinadurak legebideztatzeko aurkeztu bazaizkie.

Gainera, notarioek bide telematikoz igorriko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura eskrituren kopia elektronikoa, notariotzari buruzko legerian xedatutakoari jarraituz, baita haiek baimendutakoen oinarrizko elementuen informazioa daraman dokumentua ere. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak foru agindu bitartez erabakitzen dituen zergapeko egintzen gaineko informazioa igorriko da dokumentu horretan; kontseilariak, bestetik, informazioa igortzeko prozedurak, egitura eta epeak zehaztuko ditu, Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 103. artikuluan ezarritako mugen barrenean.

4. Epai-organoek, finantza-bitartekariek, elkarteek, fundazioek, sozietateek, funtzionarioek norbanakoek eta beste erakunde publiko edo pribatu guztiek ez dute erabakiko ondasunak beraien titularrak ez direnei ematea, Zergaren ordainketa edo salbuespena aurretik egiaztatzen ez bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ezean.

5. Aseguru-erakundeek ezin likidatu edo ordainduko dituzte pertsona baten biziaren gainean itundutakoak, Zergaren ordainketa edo salbuespena aurretik frogatzen ez bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak baimena eman ezean.

6. Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean diharduten jabetzako eta merkataritzako erregistratzaileek, hiruhileko naturala bukatu eta hogei eguneko epean, hiruhilekoari buruzko aitorpena igorriko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura; hartan, aipatu erregistroetan inskribatzeko aurkeztu diren zergapeko egintza edo kontratuen gaineko dokumentuak jasoko dira, zergaren ordainketa edo tributu aitorpenaren aurkezpena beste autonomia erkidego batean egin bada.

Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari formatua, baldintzak, diseinua eta gainerako inguruabarrak ezartzeko, aurreko lerrokadan aipatu betebehar formalak burutzeko beharrezkoak direnez gero.

7. Aurreko idatz-zatietan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, zehapena jarriko da foru lege honen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jurisdikzioko organoen kasuan, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak gertaerak jakinarazi ahal izango dizkio Epai Boterearen Kontseilu Nagusiari, Fiskaltzaren bidez, ondorio egokietarako.

56. artikulua. Ez aurkeztearen ondorioak.

1. Dohaintzaz eskuratutako ondare-gehikuntzaren bat ekarri duen egintza edo kontraturen bat jasotzen duten dokumentuek ez dute ondoriorik izanen ezein bulego nahiz erregistro publikotan, baldin eta ez badago ohar batean bertan jasota likidazioa egiteko eskumena duen bulegoan aurkeztu dela edo autolikidazioari dagokion dirusarrera egin dela edo adierazpen bat, non likidazio-bulegoak esanen duen hura salbuetsirik dagoela edo egintza ez dela zergapekoa, legeria hipotekarioak ezarritakoa salbu edo Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen espresurik ez bada.

Aurreko lerrokadan aipatu kreditaziorako nahikoak dira foru lege honen 55.3 artikuluan adierazitako eskrituraren kopia elektronikoa Administrazioak jaso izanaren frogagiria eta, zergaren likidazioa egiteko, behar den bulegoan dokumentua aurkeztu izanaren frogagiria edo autolikidazioaren interesatuarendako alea, ordainketa agertarazten duena, nahiz zergapetik libre edo salbu dagoela dioen aitorpena, behar bezala balioztatua; hori guztia, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak erabakitzen duen moduan.

Betiere, aurkezpen edo ordainketa telematikoaren frogagiria, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak arautua, autolikidazioa aurkeztu eta ordaindu izanaren frogagiria izanen da ondorio guztiekin.

2. Aurreko idatz-zatiak aipatzen dituen agiriak bertan adierazten diren oharrak egin gabe onetsi dituzten epaitegi eta auzitegiek, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari igorriko diote haien kopia baimendua, onetsi eta hamabost eguneko epean.

3. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak uneoro eta berehala baieztatzeko sistema bat prestatuko du, bulego eta erregistro publikoek, epaitegi eta auzitegiek, aurkezpen edo ordainketa telematikoaren frogagiria eta Nafarroako Zerga Ogasuneko datuak bat heldu direla egiazta dezaten.

XI. KAPITULUA

Zergaren kudeaketa 57. artikulua. Eskumena:

1. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga kudeatu, ikuskatu, likidatu eta biltzeko eskumena Ekonomia eta Ogasun Departamentuari dagokio.

1. Nafarroako Gobernuak Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga likidatu eta ordaintzeko prozedurak arautu ahal izanen ditu, baita, egoki denean, autolikidaziorako araubidea ere, zeina orokorki nahiz balizko berezietarako ezar baitaiteke.

58. artikulua. Likidazio partzialak.

1. Foru lege honetako 8.c) artikuluan aipatutako aseguruetan eta jaraunspenezko oinordetzetan interesa dutenek Zergaren likidazio partziala egiteko eskatu ahal izanen dute, soil-soilik bizitza aseguruak, kausatzailearen kredituak eta kausatzaileak sortu bai baina jaso ez dituen hartzekoak kobratzeko, gordailuan dauden ondasunak, balioak, efektuak edo diruak jasotzeko eta antzeko helburuetarako.

1. Arau bidez zehaztuko dira likidazio horiek egiteko era eta epeak eta interesatuek bete beharreko baldintzak, diru-kopuruak kobratu edo gordailatutako dirutzak edo ondasunak jaso ahal izateko.

Aurreko idatz-zatian adierazitako bizitza-aseguruak kobratzeko egiten diren likidazio partzialetan kontuan hartuko dira foru lege honetako III. Kapituluan aurreikusitako salbuespenak, bertan ezarritako baldintza eta mugekin.

3. Likidazio partzialak dena-delako jaraunspenezko oinordetzari dagokion behin betiko likidazioaren konturako sarreratzat joko dira.

59. artikulua. Likidazioa geroratzea.

Ondokoak gertatzen direnean likidazioa geroratu eginen da:

a) Egintza edo kontratuetan baldintza etengarriren bat dagoenean, foru lege honen 6. artikuluaren arabera.

b) Kreditu ez-likidoak edo zenbateko ezezaguneko kredituak kosturik gabe eskuratzen direnean, kredituok likidoak izan arte, arau bidez zehazten den eran.

c) Eskurapenaren zenbatekoa garbi zehazterik ez dagoenean, zenbatekoa zehazten den eguna arte; egun horretatik aurrera berriz ere zenbatuko da likidazioa eskatzeko epea.

d) Eskurapenaren zenbatekoa garbi zehazterik ez dagoenean, zenbatekoa zehazten den eguna arte; egun horretatik aurrera berriz ere zenbatuko da likidazioa eskatzeko epea. Letra honetan xedatutakoak ez dio kalterik eginen fideikomiso hutsei buruz xedatutakoari.

60. artikulua. Zergaren ordainketa.

Autolikidazioaren kasuak salbu utzirik, arau berariazkoek gobernatuko baitituzte kasu horiek, administrazioak egindako likidazioak Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduak ezarritako epeetan ordaindu behar dira.

61. artikulua. Ordainketa geroratzea eta zatikatzea.

1. Hurrengo idatz-zatian xedatutakoaren kalterik gabe, aplikagarriak izanen dira Nafarroako Foru Komunitateko Zerga-bilketari buruzko Erregelamenduan ordainketa geroratu eta zatikatzeari buruz ezarritako arauak.

2. Foru lege honetako 8.c) artikuluan aipatzen diren bizitza aseguruetan, baldin eta horien zenbatekoa errenta gisa hartzen bada, onuradunak hala eskatuz gero, Zerga zatika ordainduko da, pentsioa zenbat urtetan jasotzen den, hainbat urtetan, aldi baterako errenta bada, edo hamabost urtetan, gehienez ere, biziarteko errenta bada. Hori horrela izanen da erreskate-eskubidea baliatzen ez den artean.

Geroratze horrengatik ez da inolako kauziorik jartzeko eskatuko, eta ez da inolako korriturik sortuko.

Pentsioa iraungitzen denean, ordaindu gabe dauden zatiak ez dira ordainaraziko; baina erreskaterako eskubidea baliatzen bada bai, ordaindu egin beharko dira.

Arau bidez zehaztuko da artikulu honetan xedatutakoa aplikatzeko prozedura.

XII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak 62. artikulua. Zehapen-araubidea.

Foru lege honetan arautu den Zergaren eremuko arau-hausteak Zergei buruzko Foru Lege Orokorrean eta hura garatzeko arauetan xedatutakoaren arabera kalifikatu eta zehatuko dira.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak Nafarroako Foru Komunitateko jabetzaren erregistratzaileei eginkizunak ezarri ahal izanen dizkie Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren kudeaketa eta likidazioaren arloan, eta haiekin akordioak sinatu ahal izanen ditu eginkizun horiei buruz.

AZKEN XEDAPENA

Nafarroako Gobernuari ahalmena eman zaio foru lege hau garatu eta betearazteko behar diren erregelamenduzko xedapen guztiak eman ditzan.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra