Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Nafarroako Foru Komunitatearen zuzenbidea  >>  Legeria

4/2004 Foru Legea, ekainaren 2koa, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeko 21. artikulua aldatzen duena

2004-06-02

Erakundea: Nafarroako Parlamentua

4/2004 FORU LEGEA, ekainaren 2koa, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeko 21. artikulua aldatzen duena. NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, NAFARROAKO PARLAMENTURAKO HAUTESKUNDEAK ARAUTZEN DITUEN AZAROAREN 17KO 16/1986 FORU LEGEKO 21. ARTIKULUA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Hauteskundeen araubide orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoak eta azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeak, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituenak, hauteskunde kanpainako ekitaldiak arautzen dituzte, eta behar diren neurriak ezartzen, halaber, botere publikoek kanpainan interferentziarik ez sortzeko eta hautesleen botoa alde batera ez bideratzeko. Bereziki ezartzen da hautagaiez, alderdi politikoez, federazioez, koalizioez edo eta hautesle-taldeez beste inongo pertsona juridikok ezin izanen duela hauteskunde kanpainarik egin, hau da, sufragioak erakartzera bideratutako zilegizko jarduerarik, hauteskundeetarako deialdia egiten den egunetik aurrera, betiere Konstituzioan aitorturiko adierazpen askatasunerako eskubidea (lege organikoko 50. artikulua eta foru legeko 22. artikulua) ukatu gabe.

Aipatu ekitaldietako benetako arrazoien inguruan eta baliabide publikoen erabilera zuzenaren inguruan ez dadin inongo susmorik piztu herritarren artean, eta jarduera horiek eta hauteskunde- prozesuak ongi bereizteko, hain zuzen ere haien zuzentasuna eta gardentasuna bermatze aldera, bidezkoa da Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituzten xedapenei beste bat eranstea; haren bidez, berariaz debekatuko dira ekitaldi horiek hauteskundeak egin aurreko 30 egun naturaletan.

Artikulu bakarra._Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak arautzen dituen azaroaren 17ko 16/1986 Foru Legeko 21. artikuluari 3. idatz-zati berri bat eransten zaio. Hona haren testua:

"3. Nafarroako administrazio publikoek ezin izanen dute inauguraziorik edo lehen harria jartzeko ekitaldirik egin hauteskundeak egin aurreko 30 egun naturaletan."

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru lege honek indarra hartuko du Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra