Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Nafarroako Foru Komunitatearen zuzenbidea  >>  Legeria

4/2005 Foru Legea, martxoaren 22koa, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa

2005-03-22

Erakundea: Nafarroako Parlamentua

Argitalpena: NAO, 2005/4/1, 39. zk.

4/2005 FORU LEGEA, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa. NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

INGURUMENA BABESTEKO ESKU HARTZEARI BURUZKO FORU LEGEA.

ZIOEN AZALPENA 1

Ingurumenaren artapena eta lehengoratzea gaur egungo gizarteen, bereziki gizarterik garatuenen kezkarik nagusienetakoak dira, natur ondareari dagokionez zeregin fiduziarioa hartu baitute beren gain eta, hartara, ondorengo belaunaldiei ondare hori oinarrizko betebeharrak ase ahal izan ditzaten modura helaraztera behartuta baitaude.

Espainiako Konstituzioaren 45. artikuluan babestu beharreko ondasun kolektibo modura ageri da ingurumena; denok dugu ingurumenaz gozatzeko eskubidea baina baita ingurumena artatzeko betebeharra ere. Nazioarteko hainbat testu desberdinek aitortzen dutenez, gure planetako pertsona guztien eskubide eta betebeharrak dira. Konstituzioaren arau berberak botere publikoei zuzendutako agindua dakar, natur baliabide guztiak zentzuz erabil daitezen zain dezaten, alegia, bizitza kalitatea babestu eta hobetzera eta ingurumena defendatu eta lehengoratzera begira. Ingurumena, norbanakoarentzat gozagarria izanik ere, ondasun kolektibo den aldetik babestea nagusiki botere publikoen zeregina da. Horrela, natur baliabideak gehiegikeriaz eta zentzugabeki erabili edo kalterik eragin liezaioketen jardueretatik zaintzeko zeregin publikoa finkatzen da.

Ingurumena babesteko zeregin publiko hau administrazio publikoen presentzia gradu desberdinak eskatzen dituzten hainbat modu desberdinen bidez gauza daiteke. Modu horiek guztiak aldi berean balia litezke ingurumena babestearen gurarizko helburua lortzeko. Alabaina, eraginkorrenak direla erakutsi dutenak eta prebentzioaren printzipioa ondoen bermatzen dutenak, horixe baita ingurumen politikaren urrezko araua, administrazioak esku hartzeko teknika klasikoak dira. Teknika horiek ingurumenari eragin liezaioketen jarduerak dagokien baimen edo lizentzien bidez kontrolatzean oinarritzen dira; ikuskapen eta kontroleko etengabeko erregimenean, baita bidezkoak liratekeen zehapenen tipifikazioan ere, prebenitzeko eta, izatekotan, proiektua gauzatzea edo jarduera kutsagarrietan aritzea onartzeko jarritako baldintzak ez betetzeari erantzuteko.

Foru lege honen helburua, hain zuzen, Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoek ingurumenari buruz egiten dituzten esku-hartze modu desberdinak arautzea da.

2

Espainian ingurumenari zein pertsonen osasunari kalterik eragin liezaioketen jardueren gaineko administrazioaren esku-hartzearen lehenengo arauketa azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuaren bidez onetsitako Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan finkatu zen. Estatuko arauketa horrek, jarduera horientzat ezartzen zuen tratamendu uniformatzaile eta zuzentzaileagatik eta lurraldearen antolamenduko eta hirigintzako tresnekiko zuen koordinazio faltagatik, ez zien erantzunik ematen ingurumenaren eta lurraldearen arloko eskakizunei; beraz, Nafarroan, alboratuta gelditu zen Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearekin. Araudi hau, zioen azalpenean argitzen zenez, integratzailea zen, jarduera batek eragin litzakeen ingurumen ondorio guztiak kontuan hartzen zituelako, besteak beste, atmosferaren eta uraren kutsadura, zarata eta dardaren ingurumen eta osasun eragina, eta hondakinen ekoizpen eta kudeaketak sortutakoa, baita horien jardunetik erator litezkeen sute edo bestelako arriskuak ere.

Foru lege honekin, jarduera sailkatuen kontrol araubidea gainditu eta zabaldu egiten da, urrats bat gehiago egiten da jarduera sailkatuaren ondoriozko kutsadurari aurrea hartzeari eta hartaz babesteari dagokionez bai eta gai horren arloan eskudunak diren administrazio publikoen koordinazioari dagokionez ere.

Orain arte, abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legea, eta erregelamenduzko bere garapena, orokorra eta integratzailea zenez, Nafarroako ingurumen antolamenduan ingurumenari buruzko esku- hartzearen gaineko araudirik garrantzitsuena izan da. Egia da badirena ingurumenaren babesaren xedean eraginkorrak direla erakutsi duten beste ingurumen arau batzuk ere, baina haien arauketa gaiak ez ditu jarduera kutsagarri jakin batzuk hizpide hartzen, ingurumeneko berariazko elementu batzuen artapena baizik. Hala gertatzen da, esaterako, Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearekin, edo Nafarroako naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearekin. Izaera sektorialeko beste arau batzuk ere onartu dira, hala nola, Hondakin uren arazketari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legea, Hondakin berezien kudeaketari buruzko irailaren 20ko 13/1994 Foru Legea edo, erregelamendu mailan, urtarrilaren 14ko 6/2002 Foru Dekretua, eguratsean gai kutsagarriak isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintzak ematen dituena.

Europar Batasuneko araudiak bultzatuta Espainiako legedian sartuz joan diren ingurumen arloko esku-hartzeen modu berri zorrotzagoak, partaidetza handiagokoak eta haien menpeko jardueren ondorio kutsagarrien osotasun handiagoko ikuspegikoak arautuko lituzketen Nafarroako bertako arauak falta izan dira, ordea. Lehendabizi, proiektu publiko eta pribatu jakin batzuek ingurumenean zuten eraginaren ebaluazioa izan zen; ekainaren 27ko 85/337/EEE Zuzentarauan eta martxoaren 3ko 97/11/EE Zuzentarauan, aurrekoa aldatu baitzuen, arautu zen hori; bi zuzentarau horien transposizioa ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez egin zen, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu baitzuen. Ondoren, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak etorri ziren; horiek Kontseiluaren irailaren 24ko 96/61/EE Zuzentarauan arautu ziren, eta transposizioa uztailaren 1eko 16/2002 Legearen bidez egin zen. Azkenik, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean dituzten ondorioen ebaluazioa erantsi da, Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 27ko 2001/42/EE Zuzentarauaren bidez. Gainera, Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatu zenez, laugarren xedapen gehigarrian hain zuzen, Nafarroako Gobernuak Parlamentuari Nafarroako ingurumenaren gaineko ebaluazioari buruzko foru lege proiektu bat igorri behar zion, eta, horrela, Nafarroako Foru Komunitatearen ordenamendura ekarri arestian aipatutako Parlamentuaren eta Kontseiluaren ekainaren 21eko 2001/42/EE Zuzentaraua.

3

Testuinguru honetan Nafarroan beharrezkoa da ingurumen arloko esku-hartzeen modu hauek, hainbat proiektu eta jarduera kutsagarri publiko zein pribatu desberdini eragiten dietenak, arautu, antolatu eta sistematizatuko duen arau berria ematea, jarduera horien ikuskapenari eta ingurumen kalteak konpontzeari bereziki adituz.

Arau horrek foru legea izan behar du, ezinbestean, bere xedeen betetze eraginkorra gauzatzera bideratuko diren neurri, betebehar eta eskubide guztiak finkatu ahal izateko.

Arestian esandako guztiarengatik eta, Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 57.c) artikuluan, legeen garapenaren eta ingurumen eta ekologia arloetako gauzapenaren gainean, Nafarroako Foru Komunitateari aitortzen zaizkion eskumenengatik, Nafarroako Parlamentuak ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko foru lege hau onetsiko du, zeinen xedea, lehenengo artikuluan dioenez, Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen esku-hartze administratiboen modu desberdinak arautzea den, zenbait jarduera publiko zein pribaturen kutsaduraren eta atmosferaren, uraren, lurraren eta biodibertsitatearen gaineko ingurumen eraginaren prebentzio, murrizketa eta kontrol integratuak lortzera begira, horixe baita ingurumena oro har ahalik eta gehien babestera iristeko bidea.

Horretarako, jarduera jakin batzuen aurretiazko ingurumen kontrol mota desberdinak arautzen ditu, ingurumenean duten eragin handi edo txikiagoen arabera, baimenak emateko prozedurak eta ingurumen gaietako txostenen prozedurak erraztuz. Esku-hartze mota horietan baimenak ematekoak eta txosten edo ebaluazio erakoak bereiz daitezke. Lehenengoak Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren bi baimen mota (ingurumen baimen integratua eta ingurumen ukipenetarako baimena), eta jarduera sailkatu baten udal lizentzia dira, denak irekitzeko edo jarduera abiarazteko dagokien baimen edo lizentziarekin osatuta. Bigarrenen artean proiektuen ingurumen eraginaren ebaluazioa eta plan eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoa sartuko lirateke.

Foru Legean eranskinek garrantzi berezia hartzen dute. Ingurumen arloko esku-hartzeetan bikoiztasunik izatea saihesteko, eta Foru Legea ahalik eta errazen aplikatzea lortzeko, eranskinek behin bakarrik identifikatzen dute ingurumen arloko esku-hartzea behar duen jarduera bakoitza. Horrela, eranskin batean kokatzeak administrazio prozedura bakarra zehaztu eta horixe tramitatzera darama, eta prozedura horren bidez dagokion ingurumen arloko esku-hartzea egiteko bitartekoa aplikatzen zaio, ingurumen baimen integratua, aurretiazko ingurumen eraginaren ebaluazioarekin edo ebaluaziorik gabe, ingurumen ukipenetarako baimena, planen eta programen ebaluazio estrategikoa, ala jarduera sailkatuetarako udal lizentzia, kasuan kasu, aurretiazko ingurumen eragineko ebaluazioa eska lezakeena, edo aurretiaz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren zein beren eskumenetan ari diren beste departamentu batzuen txosten loteslea behar lezakeena, alegia.

Ingurumen informazioaren trukea, zabalpena eta publizitatea ezartzen duten lege xedapenen bidez sustatzen den herritarren parte hartzea nabarmentzeko kontua da. Foru Legeak, gainera, bere aplikazio esparruan sartutako jardueren gainean, ingurumen ikuskapenerako mekanismo eragingarriak finkatzen ditu eta, azkenik, ingurumen legezkotasunera lehengoratzeko dispositiboak arautzen ditu, ingurumenari eragindako kalteak konpondu edo kitatzera bideratzen direnak barne, baita Foru Legeak berak ezarritakoa urratzen denerako zehapen erregimena ere. Eta foru legearen betetzea dela eta, betetze horren kanpo kontrolerako azken sistema bat ere ezartzen du foru legeak: Legearen Betetzeari buruzko Ebaluazio Batzordearen bidezko kontrola, hain zuzen. Sistema berritzaile honek etengabe gaurkotzeko aukera eskaintzen du, aplikazio praktikoan lorturiko eskarmentuaren arabera. 4

Integratzeko helburuaren ildotik, foru lege honek Europar Batasunaren eta Espainiako estatuaren esparruan gutxienez lau araudizko xedapenen gai dena hartzen du. Alabaina, lege mailako arau batek berez egin ohi duen modura, foru lege hau lege erreserbaren menpe jarritako xedapenik orokorrenak biltzera mugatu da, xehetasunezko kontuak ondoren erregelamenduen bidez garatzeko utzita.

Foru Legea sei titulutan egituratuta dago eta 86 artikulu, bi xedapen gehigarri, lau xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat, azken lau xedapen eta Foru Legean erabilitako termino garrantzitsuenen definizioak eta bere aplikazio esparruan sartzen diren jarduerak jasotzen dituzten lau eranskinak.

5

Atariko tituluan Foru Legearen xedapen orokorrak datoz, xedea eta helburuak, aplikazio esparrua eta ingurumen arloko esku-hartzearen oinarrian dauden printzipioak, besteak beste hauek: prebentzioaren printzipioa, arreta eta kontuz ibiltzearena, kutsatzen duenak ordaindu behar duela dioena, ingurumen eraginen konpontzearen edo zuzentzearen printzipioa, ahal dela sorburuan bertan, eta parte hartzearen printzipioa. Nafarroako administrazio publikoen politika eta ekintzen definizioan eta egintzan ingurumen eskakizunak eranstearen printzipioak garrantzi berezia hartzen du, bereziki garapen iraunkorra sustatzera begira.

Titulu honetan Nafarroako administrazio publiko desberdinen artean beti beharrezkoa den lankidetza ere azpimarratzen da, Foru Legearen helburuak lortzeko funtsezko printzipio eta bitarteko modura, ingurumen informazioa eskuratzeko eskubidea eta zabalpena arautzen dira, herritarrek alor honetan parte har dezaten oinarrizko aurre-pentsamendu gisa. Partaidetza horren zerbitzura, halaber, edozein pertsonak administrazio publiko eskudunei foru lege honetan xedatutakoa bete dadin eskatu ahalko diela bideratzeko akzio publikoaren ezagumena dago.

6

I. tituluan Nafarroako Foru Komunitateko ingurumen baimena behar duten jarduerak arautzen dira. Hiru baimen mota daude: ingurumen baimen integratua, ingurumen ukipenetarako baimena eta ireki edo abiarazteko baimena.

I. kapituluak baimen horietako lehenengoa arautzen du. Foru Legearen abiapuntua Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak ingurumen baimen integratua emateko duen eskumena da, beste administrazio publiko batzuek baimen prozeduran esku har dezaten kalterik gabe, konfederazio hidrografikoen ur kontinentaletarako isurien gaineko nahitaezko txostenen bidez, eta toki entitateen jardueraren hirigintzarekiko bateragarritasunaren gaineko eta instalazioa kokatu nahi den herriko udalaren eskumenak ukitzen dituzten alderdien gaineko txostenen bidez.

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuen gaineko uztailaren 1eko 16/2002 Legean (Kontseiluaren irailaren 24ko 96/61/EE Zuzentarauaren transposizioa egin zuen) jada jasota zegoen baimenen araubidea garatu eta Nafarroako Foru Komunitatera egokitzen da. Integratutako ingurumen baimenaren bidez haren esparruan dauden instalazioen ezarpena eta funtzionamendua onartzeko bertan jartzen diren ingurumen baldintzak bete behar dira. Baldintza horiek eskueran dauden teknikari onenetan oinarrituz finkatutako emisioen muga-balioetan gauzatzen dira, eta horiekin ikaragarri kutsagarriak izan litezkeen jarduera eta instalazio jakin batzuek uretan, airean zein lurrean izan lezaketen eragina kontrolatu nahi da. Baimen honek indarreko araudi sektorialaren arabera instalazio horiek eska liezazkiekeen ingurumen baimenen multzo sakabanatuaren tokia hartzen du, baimen horiek guztiak baimentze egintza bakarrean bilduz. Gainera, ingurumen baimen integratua emateko prozedurari ingurumen eraginaren ebaluazioa ere eransten zaio, bi esku-hartze motak behar dituzten jardueren kasuan.

I. tituluko I. kapituluak, 1. atalean, ingurumen baimen integratuaren gaineko xedapen orokorrak arautzen ditu, hura behar duten instalazioei, instalazioaren aldaketari, baimenaren aldaketari eta administrazioaren eta partikularren artean borondatezko akordioak heltzeko aukeraren onarpenari dagokienez. 2. atalean, ingurumen baimen integratua eskatu, tramitatu eta, egoki bada, emateko administrazio prozedura finkatzen da, aurretiaz jarduera horren ingurumen eraginaren ebaluazioa egiteko beharra baloratuz. 3. atalean, ingurumen integrazioaren eta prozedurak erraztearen helburuen ildotik, ingurumen eraginaren ebaluazioa integratzeko aurreikuspenak biltzen dira, ebaluazio hori beharrezkoa denean, ingurumen baimen integratua emateko prozeduran.

II. kapituluan ingurumen ukipenetarako baimena arautzen da, zeinek, beharrezko egokitzapenekin, foru lege honek orain baliorik gabe utziko duen uztailaren 19ko 229/1993 Foru Dekretuan arautzen ziren ingurumen eraginen azterlanen funtsa eta helburuak bere egiten dituen. Ingurumen ukipenetarako baimen hau beharko dute lur urbanizaezinetan egiten diren eta foru lege honetan aurreikusitako beste baimen bide edo txostenen bat behar ez duten jarduerek, eta baimena ematea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren eskumena izanen da.

Azkenik, III. kapituluan ingurumen baimen integratuaren zein ingurumen ukipenetarako baimena behar duten jarduera edo instalazioak irekitzeko edo abiarazteko baimena arautzen da. Helburua instalazioa edo jarduera baimendutako proiektura doitzen dela egiaztatzea da, eta ematea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari dagokio.

7

Foru Legearen II. tituluan Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren ebaluazio zein txostena behar duten jarduerak daude. Foru lege honek aurrea hartu dio Estatuari ekainaren 27ko 2001/42/EE Zuzentarauaren transposizioa egiteari dagokionez (Lan eta programa jakin batzuek ingurumenean dituzten ondorioen ebaluazioari buruzko Zuzentaraua), eta, horrela, Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarriaren ondoriozko eskakizuna betez, titulu honetako I. kapituluan plan eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoa deritzona jorratzen du. Prozedura berritzaile honekin plan edo programen ingurumen eragina haiek aurreikus lezaketen proiektu edo jarduerak egin aurretik ebaluatzen da, proiektu edo jarduera horien egintzak eska litzakeen ingurumen eragineko ebaluazioarekin loturarik gabe. Ebaluazio estrategikoaren prozedura amaitzen da plan edo programaren ingurumen ondorioen adierazpenarekin ; adierazpen hori plan edo programa behin betiko onesteko funtsezkoa eta ezinbestekoa da.

II. kapituluak proiektu publiko zein pribatu jakin batzuen ingurumen eraginaren ebaluazioa arautzen du, ebaluazio hori jarduera sailkaturako udal lizentziaren zein ingurumen baimen integratuaren prozeduretan integratzen ez denean. Horrela, gai honi buruzko estatuko legedia osatu eta garatzeaz gain, ebaluazioaren tramiteak errazten ditu, jarduerak ingurumen izaerako beste baimen prozedura batzuk behar dituenean. Lehenik eta behin, proiektu jakin batzuetan Europar Batasuneko eta Estatuko araudian ezarritako hautespen irizpideen arabera ebaluazioa egiteko beharrari buruzko ebazpena arautzen da. Bigarren, ingurumen prozeduraren ebaluazioaren prozedurazko tramite desberdinak finkatzen dira, baita ingurumen eraginaren azterlanaren eta ondorengo adierazpenaren edukia ere, adierazpena ematea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari dagokionez.

Azkenik, III. kapituluak Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eskumen diren beste baimen prozedura batzuetan erantsi behar diren ingurumen txostenen arauketa orokorra eta oinarrizkoa finkatzen du.

8

III. tituluak, egin nahi diren herrietako udalen kontrola eta ingurumen arloko esku-hartzea behar dituzten jarduera sailkatuen arauketa berria ezartzen du. Gogaikarriak izan litezkeen, osasungarritasun baldintzak aldaraz litzaketen, ingurumenari kalterik eragin zein pertsona edo ondasunentzat arriskutsuak izan litezkeen jarduerarik gehienak araubide honen menpe daude, betiere ingurumen baimen integratua behar ez badute.

Izatez, ingurumen ondoriodun jardueren gaineko udal esku-hartzeak gradu desberdinak ditu. Batetik, ingurumen baimen integratua behar duten jardueretan jarduera sailkatuen udal baimenik behar ez dela pentsatu da, udalak baimen hori emateko prozeduran bertan aurreikusten diren nahitaezko txostenak eginez esku hartzearen kalterik gabe. Bestetik, jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jardueren baimenak eman baino lehen ingurumen eraginaren ebaluazioaren txostena, edo Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren txosten loteslea egon litezke.

III. titulu honetako I. kapituluan jarduera sailkatuen gaineko xedapen orokor eta komunak jasotzen dira, baita lizentzia emateko prozedurak ere, jarduera sailkatuaren ingurumen kontrol bakarraren menpe dagoen kasuak eta jarduera horien ingurumen eraginaren ebaluazioa beharrezkoa den kasuak bereiztuz, halakoetan ebaluazio hori ere loteslea izanen baita udalarentzat jarduera lizentziaren baimenaren gaineko ebazpena hartzeko orduan.

II. kapituluan irekitzeko udal lizentzia arautzen da, jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerak funtzionatzen jarri baino lehenagoko eskakizun modura. Irekitzeko udal lizentzia hau, funtsean, instalazioa eta lizentzian ezarritako baldintza eta neurri zuzentzaileak egokiro betetzen direla egiaztatzea da.

9

IV. tituluak Nafarroako administrazio publikoen ingurumen arloko esku-hartzea behar duten jardueren gaineko ikuskapen ahalmena arautzen du. Kontrol publikoaren menpe dauden sektore guztietan gero eta garrantzitsuagoa den ahalmena da hau, kontrolaren menpe dauden jarduera pribatuen legezkotasuna eta kontrolaren eragingarritasuna bera bermatzeko era gisa, Foru Legeak kontrolari lege esparru garrantzitsua eman nahi izan baitio. Hartara, batetik, ikuskapen eskumenak eta ikuskatzaileek administrazio ahalmen honen ariketan dituzten gaitasunak argitzen dira. Bestetik, ikuskapen jarduera errazteko, beharrezkoa den plangintza aurreikusten da, eta auto-kontrolaren bidez menpean hartutako instalazioen titularren betebehar sorta zabala ere bai. Azkenik, jarduera honen gardentasuna ikuskapen jardueren beharrezko publizitateak bermatuta geratzen da, ingurumen informazioa eskuratzeko araudiak jartzen dituen mugekin soilik.

10

V. tituluan ingurumenez legezkoa dena lehengoratzeko araubidea finkatzen da, beti ondo bereiztuta egon izan ez diren bi jarduera desberdinduz. Batetik, nahitaezkoa duten lizentzia edo baimenik ez duten jardueren legeztapena arautzen da, baita legeztapen hori bermatzeko zuhurtasunezko neurriak ere. II. kapituluan, ziurtapen neurriak, neurri zuzentzaileak eta lehengoratzekoak finkatzen dira, betekizun hauek dituzten jarduerek inguruneari eragin liezazkioketen kalteengatik aldatutako errealitate fisikoari dagokionez, gauzak lehengoratzeko betebeharra ezarriz, eta hori guztia ezar litezkeen zigor zein administraziozko balizko erantzukizunen kalterik gabe.

11

Azkenik, IV. tituluan zehapen araubidea arautzen da, arau-hauste arinak, larriak eta oso larriak, bakoitzari dagozkion xehapenak tipifikatuz eta zehapeneko administrazio prozeduraren oinarrizko preskripzioak zehaztuz. Foru Komunitateko ingurumen arauen urratzaileen erregistroa sortzea aurreikusten da, eta zehapen sendoak jendaurrera zabaltzeko aukera ere bai. Gainera, ordezko ingurumen prestazioa finkatzen da, diruzko isunak betetzeko modu berritzaile gisa. Azkenik, zehapenen graduaziorako irizpideak eta zehapenak jartzeko organo eskudunak zehazten dira.

12

Azkeneko zatian amaierako xedapenak, iragankorrak eta indargabetzaileak ageri dira, baita foru lege honen aplikazio esparruan sartutako jarduera eta instalazioak jasotzen dituzten eranskinen zerrendak ere. Eranskin horiek Foru Legearen atal mamitsua dira, automatikoki eta argi eta garbi, bertan ageri den jarduera bakoitzari, Foru Legearen artikuluetan araututa dagoen eta dagokion esku- hartze prozedurara daraman zerrenda dutelako.

ATARIKO TITULUA

1. artikulua. Xedea eta helburuak.

1. Foru lege honen xedea Nafarroako administrazio publikoen esku-hartze administratiboen modu desberdinak arautzea da, zenbait jarduera publiko zein pribaturen kutsaduraren eta atmosferaren, uraren, lurraren eta biodibertsitatearen gaineko ingurumen eraginaren prebentzio, murrizketa eta kontrol integratuak lortzera begira, horixe baita ingurumena oro har ahalik eta gehien babestera iristeko bidea.

2. Zehazki, foru lege honek helburu hauek ditu:

a) Zenbait proiektu, plan, programa, jarduera eta instalazioren aurretiazko ingurumen kontrol administratiboa ezartzea.

b) Ingurumenean eragin nabarmenik izan lezaketen plan, programa eta proiektuen idazketan, abian jartzean eta gauzatzean ingurumen aldagaiak integratzeko prozesua arautzea, ingurumen ebaluazioaren beraren bidez, baita ondorengo jarraipen eta zaintzaren bidez ere. c) Ingurumen gaietan baimenak emateko eta txostenak egiteko prozedurak erraztea.

d) Ingurumen informazioaren trukea, zabalpena eta publizitatea sustatu eta agintzea.

e) Administrazio jardueraren gardentasuna gehitzea, baita herritarren partaidetza ere, gizartea ingurumenaren babesean gehiago inplikatzea lortzeko.

f) Zenbait jardueraren ingurumen ikuskapeneko mekanismo eragingarriak finkatzea, legeetara egokitzen direla kontrolatzeko eta ezarritako neurri zuzentzaileen eraginkortasuna ikuskatzeko.

g) Ingurumeneko legezko egoerara itzultzeko jarduerak arautzea, jarduerak legeztatuz, neurri zuzentzaileak ezarriz eta, behar izanez gero, ingurumenari eragindako kalteak konpondu edo kitatuz.

h) Foru lege honetan ezarritakoa urratzen denerako zehapen araubidea finkatzea.

2. artikulua. Aplikazio esparrua.

1. Foru lege honen menpe geratzen dira eranskinetakoren batean ageri diren titulartasun publiko zein pribatuko plan, programa, proiektu eta jarduerak, sorkuntzan, abian jartzean edo gauzatzean ingurumenaren baldintzak aldaraz lezaketenak, edo ingurumenari zein pertsonen osasunari eta beren ondasunei kalterik eragin liezaieketenak.

2. Foru lege honetan arautzen diren ingurumen arloko esku-hartze administratiboen moduak Estatuko administrazio orokorrari bere eskumeneko gaietan dagozkion ingurumen arloko esku- hartzeen kalterik gabe ulertzen dira.

3. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen ingurumen arloko esku-hartzearen oinarrian dauden printzipioak.

1. Nafarroako administrazio publikoen jardueren oinarrian printzipio hauek daude: prebentzioaren printzipioa, arreta eta kontuz ibiltzearena, kutsatzen duenak ordaindu behar duela dioena, ingurumen eraginen konpontzearen edo zuzentzearen printzipioa, ahal dela sorburuan bertan, eta parte hartzearen printzipioa.

2. Ingurumena babesteko eskakizunak Nafarroako administrazio publikoen politika eta ekintzen definizioan eta egintzan integratu beharko dira, bereziki garapen iraunkorra sustatzera begira.

Ingurumen arloko esku-hartzea honako irizpideen arabera garatuko da:

a) Dena delako politika edo jarduerarekin zer beharrizan ase nahi den justifikatuko duen aurretiazko analisia egitea.

b) Ingurumen eskakizun eta baldintzak integratzea politikaren edo jardueraren diseinuan hasiera- hasierako planteamendutik.

c) Politikak edo jarduerak pertsonen osasunaren, uraren, atmosferaren, lurraren, faunaren, landarediaren, klimaren, paisaiaren, ondasun materialen eta kultur ondarearen gainean, baita aurreko elementu horien guztien elkarrekintzen gainean izan litzakeen zuzeneko zein zeharkako ondorioak identifikatu, deskribatu eta ebaluatu beharra. 4. artikulua. Administrazioen arteko lankidetza.

Ingurumen babes eragingarria praktikan jartzeko, administrazio publiko eskudunek beren jarduerak elkarren arteko informazio, elkarlan eta lankidetzaren printzipioetara doituko dituzte. Zehazki, beren jarduerak eragingarriak eta zentzuzkoak izan daitezen ziurtatzeko beharrezkoa den laguntza emanen diote elkarri, bereziki ingurumen baimen integratuaren, ingurumen eraginaren adierazpenaren eta jarduera sailkaturako udal lizentziaren tramitazioan.

5. artikulua. Definizioak.

Foru lege honek eta garatuko duten arau eta erregelamenduek ezarritakoaren ondorioetarako, bere 1. eranskinean jasotako definizioak hartuko dira kontuan.

6. artikulua. Ingurumen informazioaren zabalpena eta eskuragarritasuna.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak honakoen gaineko nahikoa datu daukan informazio sistema eduki beharko du:

a) Nafarroako uren, airearen, lurraren, faunaren, landarediaren, paisaiaren, Natura 2000 Sarearen eta lurraldeko babes bereziko eremuen egoera eta kalitatea, elkarren arteko elkarrekintzak barne.

b) Ingurumeneko elementu eta baldintzei eragin dieten zein eragin liezaieketen ingurumen kudeaketako plan eta programak, eta ingurumena babesteko gainerako jarduera publikoak.

c) Ingurumenari lotutako xedeen eta kalitate arauak.

d) Emisio kutsagarrien foku nagusiak.

e) Baimendutako emisioen muga-balioen eta ingurumen baimenetan ezarritako gainontzeko baldintzak, baita eskueran dauden teknikarik onenak, instalazioaren ezaugarri teknikoak, eta haiek zehazteko baliatu diren ingurumenaren tokiko baldintzak.

f) Nafarroako Foru Komunitateko lurraldea ukitzen duten plan, programa zein proiektuei buruzko ingurumen ondorioen eta ingurumen eraginaren adierazpenak.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak informazio orokorra zabalduko du, aldioro, ingurumen adierazleen bidez, lehenengo idatz-zatian esandako alderdien gainean.

3. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren esku dagoen informazio sistematizatua jendaurrean jarriko da, herritarrek hartara iristea erraztuko duten bitartekoak erabiliz; ondorio horietarako, egun dauden bitarteko edo euskarri digitalak ere erabiliko dira.

4. Artikulu honetan araututako informazioa jendaurrekoa izanen da,ingurumen gaietako informazioa eskuratzeko eskubidearen gaineko legedian aurreikusten denez.

7. artikulua. Mugez harantzagoko ondorioak. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak irizten badio ingurumen baimena zein ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duen plan, programa, proiektu, jarduera edo instalazioren batek beste estatu batean ingurumen eragin esanguratsurik izan lezakeela, Europar Batasuneko araudian eta, izatekotan, Espainiar Estatuko araudian xedatutakoari jaramon eginen zaio.

8. artikulua. Akzio publikoa.

1. Publikoa izanen da administrazio eskudunen aurrean foru lege honetan xedatutakoa bete dadin eskatzeko akzioa.

2. Edozein pertsonak eskatu ahalko die administrazio eskudunei ingurumenez legezkoa dena bere horretara itzultzeko neurriak hartzeko, baita foru lege honetan xedatutakoaren arabera arau- hausteak direla uste den jarduerak salatu ere.

I. TITULUA

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren ingurumen baimena behar duten jarduerak

9. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren ingurumen baimenak.

Hona hemen Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak emateko eskumena duen foru lege honetan araututako ingurumen baimenak:

a) Ingurumen baimen integratua.

b) Ingurumen ukipenetarako baimena.

c) Irekitzeko baimena.

I. KAPITULUA

Ingurumen baimen integratua

1. ATALA

Xedapen orokorrak

10. artikulua. Baimena behar duten jarduera edo instalazioak.

Ingurumen baimen integratuaren araubidearen menpe jartzen dira 2.A eta 2.B eranskinetan jasotako titulartasun publiko zein pribatuko jarduera edo instalazioen ezarpena, ustiapena, lekualdaketa eta eraldaketa nabarmen edo funtsezkoa, produktu zein prozesu berriak ikertu eta garatzera bideratzen direnena izan ezik.

11. artikulua. Instalazioaren aldaketa.

1. Instalazioaren titularrak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari ingurumen baimen integratua behar duen instalazioan egin asmokoa den ekoizpen prozesuaren edozein aldaketaren berri eman beharko zaio. 2. Instalazioko titularrak aldaketa funtsezkoa ez dela irizten dionean, egitea izanen du, betiere Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak hilabeteko epean aurkakorik adierazi ez badu.

3. Titularrak zein Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak aldaketa funtsezkotzat jotzen dutenean, ingurumen baimen integratu berria beharko da, eta ez da aldaketa hori egiterik izanen harik eta baimen berria ematen ez den arte. Aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak erregelamenduz finkatuko dira.

12. artikulua. Ingurumen baimen integratuaren xedea.

Hona hemen ingurumen baimen integratuaren xedea:

a) Ingurumen prebentzio eta esku-hartze sistema bat ezartzea, hondakinen ekoizpen eta kudeaketen, jabari hidrauliko publikoetarako isurien, hodi biltzaileetarako isurien, atmosferarako emisioen baimenak eta substantzia arriskutsuak tartekatzen diren istripu larriei datxezkien arriskuen kontrolen baimenak prozedura bakarrean eta baimentze egintza bakarrean bil ditzana. Era berean, ingurumen baimen integratuan sartuko da lurzoru urbanizaezinean baimen litezkeen jardueretarako baimena, Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean aurreikusitakoa, eta ingurumen eraginaren adierazpena, horren formulazioa Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren eskumena denean.

b) Araubidearen menpeko jarduera eta instalazioen ondoriozko kutsadura bai eta lurrera, uretara eta airera eginiko emisioak prebenitzea eta murriztea jatorrian, ingurumenak, osoki hartuta, babes maila altua iritsi dezan.

13. artikulua. Ingurumen baimen integratuaren aurretiazko izaera.

1. Ezin izanen da ingurumen baimen integratua behar duen jarduerarik egin harik eta baimena eman arte, eta baimen hori betekizun hori duen jarduera edo instalazioaren ezarpenerako eta ustiapenerako beharko liratekeen gaineko baimen edo emakiden aurretiazkoa izanen da.

2. Arestiko idatz-zatian esandakoa gorabehera, proiektuaren ingurumen eraginaren adierazpena formulatzea Estatuko administrazio orokorrari dagokionez, ezin izanen da ingurumen baimen integraturik eman harik eta adierazpen hori luzatzen ez den arte.

14. artikulua. Baimenaren aldaketa.

1. Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatu ahalko dira, halakoetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadurak emisioen muga-balioak edo baimenaren beste baldintza batzuk berrikustea komeni dela agerian jartzen dutenean.

b) Eskueran dauden teknikarik onenetan aldaketa garrantzitsuak izatearen ondorioz, emisioak nabarmen murriztea dagoenean, gehiegizko kosterik ezarri gabe.

c) Prozeduraren edo jardueraren funtzionamenduaren segurtasunak beste teknika batzuk erabiltzera behartzen duenean. d) Irizten zaionean baimenaren baldintzak berrikustera behartzen duten gorabeherak agertu direla gerora. Aldaketa jabari hidrauliko publikora egiten diren isurien baldintzen gainekoa denean,arroko erakundeari isuriaren baldintzen gaineko beste txosten lotesle bat eskatu beharko zaio.

e) Instalazioari aplikatzekoa zaion indarreko legediak hala eskatzen duenean.

2. Baimena aipatutako arrazoi horiengatik aldatzeak ez du kalte-ordainerako eskubiderik sortuko.

15. artikulua. Edukia.

Ingurumen baimen integratuak, gutxienez, honako zehaztapen hauek izanen ditu:

a) Eskueran dauden teknikarik onenetan oinarritutako emisioen muga-balioak, instalazioaren ezaugarri teknikoak, kokapen geografikoa, emisioen izaera eta ingurumenaren tokiko baldintzak kontuan hartuta.

b) Emisioen muga-balioak bete daitezen bermatzeko neurri zuzentzaileak, lurraren, uraren eta atmosferaren babesa, baita hondakinak kudeatzeko metodoak ere.

c) Ingurumenari eragin liezaioketen ustiapen baldintza anormalak daudenean, eta distantzia luzeko edo mugaz harantzagoko kutsadura murrizteko neurriak, behar izanez gero.

d) Substantzia arriskutsuak tartean dauden istripu larrien alorrean beharrezkoak diren prebentzio eta kontrol baldintzak.

e) Indarraldia, zortzi urtetik gorakoa izanen ez dena, berriztatzearen kalterik gabe.

f) Aplikatzekoa den legedi sektorialean aurreikusitako kontroleko eta informazioa emateko betebeharrak, eta egoki irizten zaien gainerakoak.

g) Behar denean, lurra urbanizaezintzat sailkatzea, Natura 2000 Sarean sartzea edo ingurumen arrazoiak tarteko babestutako eremu izendatzea eragin duten balio edo zioak babesteko baldintzak.

h) Behar denean, ingurumen eraginaren adierazpena.

16. artikulua. Berriztapena.

Ingurumen baimen integratuaren berriztapena baimena amaitu baino hamar hilabete lehenago eskatu beharko da, eta erregelamenduz finkatuko den prozedura erraztu baten bidez tramitatuko da. Berriztapen eskariaren ebazpen eta jakinarazpen adierazirik ez izateak baiespen ondorioak izanen ditu eta, ondorioz, ingurumen baimen integratua lehengo baldintza berberetan berrituta geratuko da.

17. artikulua. Borondatezko akordioak.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumen baimen integratua behar duten instalazioen titularrekin borondatezko akordioak adostea sustatuko du, emisioak murrizteko eta baimenean finkatu eta eskueran dauden teknikarik onenak ezartzeko helburuak iristera begira. Akordio horiek publikoak beharko dute, ezin izanen dute inor legeetan finkatutako emisioen muga- balioak betetzetik salbuetsi, eta ez dute inola ere jarduera edo instalazioak foru lege honetan aurreikusitako prozeduraren arabera emandako ingurumen baimen integraturik izan beharrik alboratzerik izanen.

2. atala Ingurumen baimen integratua behar duten jarduerak eta instalazioak

18. artikulua. Ingurumen baimen integratua behar duten jardueren ingurumen eragina ebaluatzeko beharraren balorazioa.

Foru lege honetako 2.A eranskinean sartutako proiektu publiko zein pribatuen titularrek Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren erabakiaren menpe jarriko dute haiek, beste edozein esku-hartze administratibo baino lehen, ingurumen eragineko ebaluazioa behar duen ala ez erabakitzea.

19. artikulua. Ingurumen baimen integratua behar duten jardueren ingurumen eraginaren ebaluazioa egiteko beharra zehazteko aurretiazko prozedura.

1. 2.A eranskinean sartutako proiektu publiko zein pribatuaren titularrak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari laburpen-memoria aurkeztuko dio, non proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta ahalezko ingurumen eragina agerraraziko diren.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak hamabost eguneko epean ebatziko du proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duen ala ez, 3.D eranskinean finkatutako irizpideen arabera. Arrazoitua beharko duen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

3. Aurreko atalean esandako idatz-zatian ebazpenik eta jakinarazpenik ez balego, esan nahiko luke proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duela. Proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa ez duela behar erabakitzen denean, atal honetako ingurumen baimen integratua eskuratzeko aurreikusitako prozedurari jarraituko zaio.

4. Proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duenean, 24. artikuluan aurreikusitako tramiteei jarraituko zaie.

20. artikulua. Ingurumen baimen integratuaren eskaria.

1. Foru lege honen 2.A eranskinean sartutako jarduera eta instalazioen kasuan, ingurumen baimen integratuaren eskaria aurkeztu baino lehen, sustatzaileak instalazioa kokatzen den udal mugarteko Udalari proiektuaren hirigintzarekiko bateragarritasunaren txostena eskatuko dio, hogeita hamar eguneko epean luzatu beharko zaiona.

Txostena ezezkoa denean, noiz luzatu den berdin delarik, baina betiere Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan ingurumen baimen integratua eman baino lehen jaso bada, loteslea izanen da, eta Departamentu horrek ebazpen arrazoitua eman beharko du prozedurari amaiera eman eta, ondorioz, jarduerak artxibatzeko. 2. Ingurumen baimen integratuaren eskaria Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari zuzenduko zaio, erregelamenduz zehazten den dokumentazioarekin batera eta, nolanahi ere, honakoarekin:

a) Jarduera, instalazioak, ekoizpen prozesuak eta produktu mota xehetasunez deskribatzen duen oinarrizko proiektua, baita ingurumenean eta, bereziki, Natura 2000 Sarean eta babes bereziko beste eremu batzuetan izan litzakeen ondorioak ere.

b) Aurreko idatz-zatian hizpide den hirigintzarekiko bateragarritasuneko baiezko txostena, edo txostenaren eskariaren kopia, txosten hori zegokion epearen barruan eman ez bada.

c) Eskatzailearen iritziz isilean gordetzekoak diren datuak, indarreko xedapenen arabera.

d) Proiektuaren laburpen ez-teknikoa.

e) Aplika daitekeen legedi sektorialak eskatzen duen gainerako dokumentazioa.

21. artikulua. Ongitzea.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eskatzaileari hamar eguneko epean aurkeztutako eskariaren eta dokumentazioaren gutxitasunak osatu edo ongitzeko eskatuko dio, gutxieneko eskakizunak betetzen ez dituztenean edo nahikoa ez direla nabarmena denean, eta hala egin ezean eskaria bertan behera utzitzat joko duela adieraziko dio.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eskaria bertan behera utzitzat joko du baldin eta antzemandako gutxitasunak esandako epean ongitzen ez badira eta proiektua sustatzaileari itzuliko zaio.

22. artikulua. Tramitazioa.

1. Behin eskaria onetsita, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarkia jarriz, hogeita hamar egunez jendaurreko informaziora aterako da. Epe bera izanen da ingurumen baimen integratuan sartzen diren jarduerak hartzen dituzten prozeduretan, baita, ahal denean, baimen substantiboen prozeduretan ere.

2. Jendaurreko informazioaren epea amaitu ondoren, instalazioa zein jarduera dagoen herriko udalari eta beren eskumeneko gaiez irizpena eman behar duten Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko organoei dokumentazio guztia bidaliko zaie, aurkeztutako alegazio eta ohartarazpenekin batera.

3. Instalazioa dagoen herriko udalak hogeita hamar eguneko epea izanen du, alegazioak bidaltzen zaizkionetik, instalazioari buruz bere eskumenekoak diren alderdi guztien gaineko txostena egiteko. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak txostena baloratuko du, betiere ebazpen proposamena egin baino lehen jasotzen badu.

4. Pertsonen zein ondasunen osotasunerako eta segurtasunerako arriskutsuak diren jardueren gaineko nahitaezko txosten loteslea eginen dute gaian eskudunak diren Nafarroako Foru Komunitateko organoek. Jarduera horiek erregelamendu bidez zehaztuko dira. 5. Instalazio edo jarduerak ur legediaren arabera baimendu behar den jabari publiko hidraulikora isuririk eginen balu, dagokion arroa organismoaren nahitaezko txosten loteslea eskatuko litzateke.

Epe hori espedientea bidali eta sei hilabeteko epean emanen ez balitz, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak arroko erakundeari hilabeteko epean emateko aginduko lioke. Epe hori amaitu eta txostena jaso ez balitz, jarduerekin aurrera jarraituko da, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak finkatuko ditu isuriaren baldintzak ingurumen baimen integratuan.

6. Prozedura egikaritu ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, proiektuaren ingurumen ebaluazioa egin ondoren, ebazpen proposamena prestatuko du, non luzatutako txosten lotesleen ondoriozko baldintzak erantsiko dituen. Ebazpen proposamena interesdunei bidaliko zaie, hamabost eguneko epean, beren alegazioak egin eta egoki irizten dieten dokumentuak eta justifikazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

Interesdunek txosten lotesleen gai izan diren alderdien gaineko alegaziorik egiten badute, alegazio horiek, ebazpen proposamenarekin batera, txosten horiek egiteko eskudun diren organoei helaraziko zaizkie, beren eskumeneko gaiei buruzko alderdien gainean, egoki irizten diotena esan dezaten, eta diotena loteslea izanen da.

7. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, interesdunek entzunaldiko tramitean egindako alegazioak baloratu eta, baldin badagokio, txosten lotesleen ondoriozko ingurumen baldintzak erantsi ondoren, ebazpen proposamena Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariarengana bideratuko du.

23. artikulua. Ebazpena.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ebazpen arrazoitua emanen du, ingurumen baimen integratua eman ala ukatuz, eskaria aurkezten denetik gehienez hamar hilabeteko epean.

2. Ebazpena prozeduran interesdunei, jendaurreko informazioaren epean zehar alegaziorik aurkeztu dutenei, instalazioa dagoen herriko udalari eta txosten loteslea eman duten organoei jakinaraziko zaie. Gainera, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

3. Hamar hilabeteko epe horretan ebazpen eta jakinarazpenik ez bada, ezetsitzat joko da.

4. Baimena eman eta proiektua zein jarduera hasi gabe bi urte igarotzen badira, ingurumen baimen integratua iraungitzat eta inolako ondoriorik gabetzat joko da.

5. Ingurumen baimen integratua, izan ditzakeen aldaketak gorabehera, gehienez zortzi urterako emanen da, eta ondoren halako epeka berritu ahalko da.

3. atala. Ingurumen baimen integratua eta ingurumen eraginaren ebaluazioa behar dituzten jarduerak eta instalazioak.

24. artikulua. Ingurumen baimen integratua ingurumen eraginaren ebaluaziorekin emateko prozedura. 2.B eranskinean sartutako jarduera eta instalazioen kasuan, eta 2.A eranskinean daudenen artean ingurumen eraginaren ebaluazioa behar dutela erabaki zaienen kasuan, kapitulu honetako 2. atalean aurreikusitako tramiteei segituko zaie, honako berezitasunekin:

a) Ingurumen baimen integratuaren eskaria aurkeztu baino lehen, sustatzaileak laburpen-memoria aurkeztuko du, 36. artikuluan aurreikusitako moduan eta ondorioekin. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak proiektuaren gaineko aurretiazko kontsultak egin ahalko ditu.

b) 20. artikuluak hizpide duen ingurumen baimen integraturako eskarian 39. artikuluan ezarritako edukiak jasotzen diren ingurumen eraginaren azterlana sartuko da, eta 2. artikuluan finkatutako jendaurreko informazioaren tramitea bete eta txostenak eginen dira.

c) Ingurumen baimen integratuak, edukian, ingurumen eraginaren adierazpena jasoko du, eta adierazpen horrek foru lege honetako 41. artikuluan ezarritako ondorioak izanen ditu.

II. KAPITULUA

Ingurumen ukipenetarako baimena

25. artikulua. Baimena behar duten jarduerak.

1. Ingurumen ukipenetarako baimenaren araubidearen menpe jarriko dira 2.C eranskinean aipatutako eta lur urbanizaezinetan dauden titulartasun publiko zein pribatuko jarduera edo instalazioen ezarpena, ustiapena, lekualdaketa eta aldaketa nabarmen edo funtsezkoa.

2. Ingurumen ukipenetarako baimenak lur urbanizaezinetan baimentzen ahal diren jardueretarako baimena integratuko du, hirigintza arloko legediaren arabera halako baimena eskatzea dagoenean.

3. Artikulu honetako 1. idatz-zatiak hizpide dituen instalazioak edo jarduerak Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko organo batek sustatzen dituenean, foru lege honetako 45. artikuluan araututako ingurumen ukipenen gaineko txostena baino ez da beharko.

26. artikulua. Eskaria.

Ingurumen ukipenetarako baimen eskaria Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari zuzenduko zaio, eta erregelamenduz zehazten den dokumentazioarekin aurkeztu beharko da, nolanahi ere, honakoekin:

a) Jarduera xehetasunez deskribatuko duen oinarrizko proiektua, eta ingurumen ukipenen gaineko azterlana, ingurumenean eta, bereziki, Natura 2000 Sarean eta babes bereziko beste eremu batzuetan izan litzakeen ondorioak identifikatu eta ebaluatuko dituena.

b) Eskatzailearen iritziz isilean gordetzekoak diren datuak, indarreko xedapenen arabera.

c) Aplikatzekoa den legedi sektorialak eskatzen duen gainerako dokumentazioa, bereziki, beharrezkoa denean, lur urbanizaezinetako baloreak babesteko baldintzei dagokiena, hirigintza arloko legediak eskatutako moduan. 27. artikulua. Tramitazioa.

1. Jarduera egin nahi den herriko udalak eskariaren gaineko txostena eginen du, 22. artikuluan esan bezala eta, ondoren, interesdunei entzunen zaie.

2. Ingurumen ukipen handienen kasuetan, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eskaria, bere dokumentazio guztiarekin batera, jendaurrean jarri ahalko du, hogeita hamar egunez, interesdunei entzunaldirik eskaini baino lehen.

28. artikulua. Ebazpena.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen du ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatuz, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

2. Ebazpenean plan edo proiektua zein baldintzatan gauzatu behar den jasoko da, ingurumen ukipenak murrizteko neurri zuzentzaileak barne; indarraldia; lurretako baloreak babesteko baldintzak edo lurrak urbanizaezin gisa sailkatzea eragin duten arrazoiak; Natura 2000 Sarea sortzeko edo ingurumen arrazoiengatik eremu babestu izendatzeko izandako babes helburuekiko bateragarritasuna; eta erregelamenduz ezartzen diren gainerako zehaztapenak.

3. Ebazpena interesdunari eta proiektua gauzatzea aurreikusten den herriko udalari jakinaraziko zaie, partikularrek eskatutako baimenak direnean, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

4. Lau hilabeteko epe horretan ebazpen eta jakinarazpenik ez bada, ezetsitzat joko da.

III. KAPITULUA

Irekitzeko baimena

29. artikulua. Ireki edo abiarazteko baimena.

1. Ingurumen baimen integratua zein ingurumen ukipenetarako baimena behar duen jarduera bati ekin baino lehen, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako ireki edo abiarazteko baimena beharko da.

2. Irekitzeko baimena eman diezaioten eskatzaileak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan obrak eta instalazioak ingurumen baimen integratuan zein ingurumen ukipenetarako baimenean finkatutakoaren arabera egin direla frogatzen duen dokumentazioa aurkeztuko du. Dokumentazioaren edukia erregelamenduz zehaztuko da.

3. Irekitzeko baimenaren eskaria aurkezten denetik hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko da. Bestela, irekitzeko baimena isiltasun positiboz emantzat joko da, indarreko legediak besterik xedatzen duen jardueretan izan ezik.

4. Irekitzeko baimena energia elektrikoaren hartune edo hedapen, erregai likido zein gasezkoen erabilpen, ur edangarriaren horniketa baimenen eta jardueran aritzeko nahitaezkoak diren gaineko baimenenen aurretik eskuratu behar da, froga modura neurri zuzentzaileak ezarri ahal izateko erregelamenduz zehazten diren kasuetan izan ezik.

II.TITULUA

Nafarroako Foru Administrazioaren ebaluazioa zein txostena behar duten jarduerak

I. KAPITULUA

Plan eta proiektuen ingurumen ebaluazio estrategikoa

30. artikulua. Xedea eta helburuak.

Ingurumen ebaluazio estrategikoa plan edo programa publiko zein pribatu batzuek ingurumenean izan litzaketen ondorioak ebaluatu, zuzendu eta kontrolatzeko finkatzen duen prozedura da, ingurumen babes maila altua lortzera eta garapen iraunkorra sustatzera begira, ingurumenaren aldagaia plan eta programa horien prestakuntzan eta onespenean sartuz.

31. artikulua. Aplikazio eremua.

1. Ingurumen ebaluazio estrategikoa beharko dute, onetsi baino lehen, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde esparrua ukitzen duten eta foru lege honen 3.A eranskinean dauden planek eta programek, baita beren berrikuspenak ere, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren iritziz eta erregelamenduz ezartzen diren irizpideen arabera ingurumenean eragin kaltegarriak izan ditzaketelako funtsezkotzat jotzen diren aldaketak, eta betiere izanen dute ebaluazio estrategiko hori, lurzoru ez urbanizagarriaren sailkapenari eragiten badiote.

2. Ez dute inola ere ingurumen ebaluazio estrategikoa beharko larrialdi zibileko gaietako plan eta programek, eta onestea Estatuko administrazio orokorrari dagozkionek.

32. artikulua. Aurkezpena.

1. Plan edo programaren sustatzaile publiko zein pribatuak, plana edo programa prestatzen hasten denetik, ingurumenaren aldagaia sartuko du bertan, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari planaren edo programaren ingurumen ondorioen azterlana eta erregelamenduz finkatzen den haren dokumentazio osoa bidaliko dizkio, hartzen dituen ekintzen deskribapen kartografia eta eranskinak barne.

2. Plan edo programaren ingurumen ondorioen azterlanean, zeinen edukia erregelamenduz zehaztuko den, haren aplikazioak ingurumenean izan litzakeen ondorioak identifikatu eta ebaluatuko dira, baita ingurumen irizpideekin ebaluatutako balizko alternatibak ere.

33. artikulua. Tramitazioa.

1. Ingurumen ondorioen azterlana prestatzeko, sustatzaileak kontsultak egin ahalko dizkio Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari azterlanaren zehaztasunaren eta luzeraren gainean. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, hamar eguneko epean, kontsultak plan edo programak ukituko dituen pertsona, erakunde eta administrazio publikoengana bideratu ahalko ditu. Gehienez hilabeteko epean, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak kontsulten emaitza jakinaraziko dio sustatzaileari, ingurumen ondorioen azterlana prestatzean kontuan har dezan.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumen ondorioen azterlana nahikoa dela egiaztatzen duenean, plana edo programa osatzen duten gainerako dokumentuekin batera, aipatu plan edo programa arautzen duen legediak finkatzen dituen jendaurreko informazio, txosten eta entzunaldi tramiteak abiatuko dira.

Plan edo programa onesteko prozeduran jendaurreko informaziorik aurreikusiko ez balitz, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, aurretiaz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarrita, ingurumen ondorioen azterlana, plan edo programarekin batera, hogeita hamar egunez jendaurrean jarriko luke.

3. Alegazioak ikusita, eta plan edo programaren ingurumen ondorioen adierazpena eman baino lehen, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ezezkoa behar duela edo neurri zuzentzaileak ezarri behar zaizkiola irizten badio, sustatzaileari jakinaraziko dio hamabost eguneko epean egoki irizten dien alegazioak aurkez ditzan.

34. artikulua. Ingurumen ondorioen adierazpena.

1. Prozedura tramitatu ondoren, eta plana edo programa onetsi aurretik edo onestearekin batera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak plan edo programaren ingurumen ondorioen adierazpena emanen du, non plan edo programa onestea komenigarria den zehaztuko duen; adierazpenaren edukia, norainokoa eta ondorioak erregelamenduz ezarriko dira. Baiezkoan, zehaztu ahalko ditu egoki irizten dien neurri zuzentzaileak eta plan edo programatik heldu diren eta foru lege honetan finkatutako ingurumeneko esku-hartze prozeduretako bat beharko duten proiektuak.

2. Behin ingurumen ondorioen adierazpena emanda, sustatzaileari eta onesteko eskuduna den organoari jakinaraziko zaio. Ez da 3.A eranskinean aipatutako inongo plan edo programarik onesterik izanen ingurumen ondorioen adierazpenik gabe.

3. Bai lurraldearen antolamenduko eta hirigintzako planeamenduko tresnetan, aldez aurretik planeamendurako agiriak dituztenetan hain zuzen _aurrerapena, estrategia eta lurraldearen okupazio eredua, besteak beste_ eta bai erregelamenduz ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozeduraren arabera tramita daitezkeen proiektuetan, ingurumen ondorioen aldez aurreko adierazpen bat egon dadila ezarri ahalko da, planeamenduaren aldez aurreko agiria baino lehen edo horrekin batera, eta ingurumen ondorioen behin betiko adierazpen bat, plana edo programa behin betikoz onetsi aurretik edo onestearekin batera.

4. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak sustatutako plan edo programen kasuan, Nafarroako Gobernuak ebatziko du horiek onestea komeni den ala ez, edo horien ingurumen ondorioen adierazpenaren edukia zein izanen den zehaztuko du.

5. Ingurumen ondorioen adierazpena emateko gehieneko epea plan edo programaren behin betiko onespenerako hura arautzen duen legedian jarritako bera izanen da. Bestela, ingurumen ondorioen adierazpena emateko plan edo programa eta ingurumen ondorioen azterlana osorik aurkezten direnetik lau hilabetekoa izanen da. Epe hori amaitu eta ingurumen ondorioen adierazpenik eman ez bada, ezezkotzat joko da.

6. Ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duen proiekturen bat aurreikusten duten plan edo programen ingurumen ebaluazio estrategikoak ez ditu proiektu horiek hura egitetik salbuetsiko.

7. Ingurumen ondorioen adierazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

8. Erregelamenduz zehaztuko da ingurumen ebaluazio estrategikoaren tramitazioa, plan edo programa bakoitzerako edo plan eta programa multzo bakoitzerako.

II. KAPITULUA

Proiektuen ingurumen eraginaren ebaluazioa

35. artikulua. Eskumena.

Ingurumen eraginaren ebaluazio prozeduren tramitazioa eta ebazpena Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren zereginak izanen dira, baimena emateko eskumen substantiboa Estatuko administrazio orokorrari dagokionez izan ezik.

1. atala Proiektu jakin batzuetan ingurumen eraginaren ebaluazioa behar izatea, hautapen irizpideen arabera.

36. artikulua. Eskaria eta Laburpen-memoria.

1. 3.B eranskinean sartutako proiektu publiko zein pribatuen titularrek Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren erabakiaren menpe jarriko dute proiektuaren ingurumen eraginaren ebaluazioa egin beharra, administrazioko beste edozein esku-hartzeri ekin baino lehen.

2. Horretarako, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta ahalezko ingurumen eragina zehaztuko dituen laburpen-memoria aurkeztuko diote.

37. artikulua. Ebazpena.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak hamabost eguneko epean ebatziko du, 3.D eranskineko ingurumen irizpideen arabera, proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duen ala ez.

2. Arrazoitua beharko duen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

3. Artikulu honetako 1. idatz-zatiak hizpide duen epean ebatzi eta jakinarazten ez bada, proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa ez duela behar esan nahiko du.

4. Proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duela erabakitzen denean, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak hurrengo artikuluan aurreikusitako aurretiazko kontsultak egin ahalko ditu. 2. atala. Nahitaezko ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duten proiektuak.

38. artikulua. Ingurumen eraginaren azterlanaren aurretiazko kontsultak.

1. Foru lege honetako 3.C eranskinean sartutako proiektu publiko zein pribatuen titularrek proiektuaren laburpen-memoria bat aurkeztuko dute, baimen eskariarekin batera, baimena emateko eskuduna den organoaren aurrean eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aurrean.

2. Laburpen-memoria jaso ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, hamar eguneko epean, aurretiaz proiektuak ukituko dituen pertsona, erakunde eta administrazio publikoei kontsultak egin ahalko dizkie.

3. Aurretiazko kontsulten erantzunak jaso ondoren, eta nolanahi ere gehienez hilabeteko epean, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak kontsulten emaitza jakinaraziko dio sustatzaileari, ingurumen eraginaren azterlana idaztean kontuan har dezan.

39. artikulua. Ingurumen eraginaren azterlana.

1. Ingurumen eraginaren azterlanaren edukia erregelamenduz zehaztuko da; nolanahi ere honakoak izan beharko ditu:

a) Proiektuaren deskribapen orokorra lurraren eta beste natur baliabide batzuen bere erabilpenari dagokionez, sortutako hondakinen, isurien eta emisioen mota eta kopuruen kalkulua.

b) Aztertutako alternatiba desberdinen azalpena eta aurkeztutako proiektuaren hautapenaren justifikazioa.

c) Proiektuaren egintza eta ustiapenaren ondorioz ingurumenean aurreikus daitezkeen ondorio zuzen zein zeharkakoen ebaluazioa.

d) Proiektuaren ingurumen ondorioak arintzeko aurreikusitako neurri zuzentzaileak.

e) Ingurumen zaintzako programa.

f) Jendearentzat modu ulergarrian idatzitako azterlanaren laburpena, jendaurreko informazioaren tramitea erraztearren.

g) Proiektuak babes bereziko edo Natura 2000 Sareko eremu bat ukitzen duenean, babestu beharreko helburu edo habitatekin zerikusia duten ukipenak ere zehaztu beharko dira.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak sustatzaileari ingurumen eraginaren azterlanaren gutxitasunak osatu edo ongitzeko gutxitasunak osatu edo ongitzeko eskatuko dio, gutxieneko eskakizunak betetzen ez dituztenean edo nahikoa ez direla nabarmena denean.

3. Ingurumenaren eraginaren azterlana, behin onartuta, prozedura substantiboaren barruan jendaurreko informazioaren tramitearen eta prozeduran ezartzen diren gainerako txostenen menpe jarriko da. Prozedura substantiboan halako tramiterik aurreikusita ez balego, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumen eraginaren azterlana jendaurrean jarriko du, hogeita hamar egunez, aurretiaz Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarrita.

4. Behin alegazioen tramitea amaituta eta proiektua eta ingurumen eraginaren azterlana ikusita, Departamentuak ingurumen eraginaren adierazpenaren ebazpen proposamena prestatuko du. Proposamen hau organo substantiboari eta interesdunari helaraziko zaie, egoki irizten diotena esan dezaten.

40. artikulua. Ingurumen eraginaren adierazpena.

1. Behin ebazpen proposamenaren entzunaldiaren tramitea amaituta, eta alegazioak ikusi ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumen eraginaren adierazpena eginen du, non, ingurumen ondorio hutsetarako, proiektua burutzea komeni den ala ez zehaztuko duen.

2. Ingurumen eraginaren adierazpena ingurumen eraginaren azterlana onartzen denetik sei hilabeteko epean eman beharko da, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

3. Ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duen proiekturik ez da baimenduko dagokion ingurumen eraginaren adierazpenik egin ez bada.

41. artikulua. Ingurumen eraginaren adierazpenaren ondorioak.

1. Ingurumen eraginaren adierazpenaren edukia kontuan hartuko beharko du organo substantiboak proposatutako prebentzio, zuzenketa eta kitapen neurriei begira eta, ezezkoa izatekotan, proiektua baimentzearen ezintasunari begira.

2. Organo substantiboaren eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren artean desadostasunik balego proiektua egitearen komenigarritasunaren inguruan, edo ingurumen eraginaren adierazpenaren baldintzen edukiaren inguruan, Nafarroako Gobernuak ebatziko luke.

3. Ingurumen eraginaren adierazpena egin eta bi urtera proiektuari ekin ez bazaio, eta sustatzaileak burutzeko asmoa badauka, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari jakinaraziko dio, neurri zuzentzaile berririk ezarri behar den baloratzeko edo, behar izatekotan, ingurumen eraginaren adierazpen berria egiteko, ingurunearen zirkunstantziak nabarmen aldatu badira.

42. artikulua. Ingurumen eraginaren adierazpenaren aldaketa.

Adierazpena behar duen proiektu edo jarduera garatzeko ingurumen eraginaren adierazpenean jarritako baldintzak aldatu ahalko ditu, motiboak azalduta, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, kalte-ordainerako eskubiderik gabe, halakoetan:

a) Proiektu edo jardueraren ingurumen eragina nabarmen murriztea dagoenean.

b) Ingurumen adierazpenean jarritako baldintzak berrikustera behartzen duten gorabeherak agertzen direnean gerora. c) Dena delako proiektu edo jarduerari aplikatzekoa zaion indarreko legediak hala eskatzen duenean.

III. KAPITULUA

Ingurumen txostenak beste baimen prozedura batzuetan

43. artikulua. Eskumena.

Legedi sektorialaren arabera nahitaezkoak eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioren eskumen diren ingurumen txostenak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eginen ditu.

44. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatean jabari publiko hidraulikoaren erabilpenaren eta aprobetxamenduaren gaineko ingurumen txostenak.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, uren legediaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean jabari publiko hidraulikoaren erabilpenaren eta aprobetxamenduaren gainean, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak eta Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak tramitatzen dituzten espedienteetan nahitaezkoak diren ingurumen txostenak eginen ditu. Dagozkien espedienteak ikusita, Ingurumen txosten horiek ingurumena artatzeko egoki irizten zaien ingurumen eskarien eta neurri zuzentzaileen gainean eginen dira.

45. artikulua. Plan, proiektu eta jarduera jakin batzuen ingurumen ukipenen gaineko txostena.

1. 2.C eranskinean jasotako plan, proiektu, instalazio edo jarduerak Nafarroako Foru Komunitateko administraziokoak diren organoek zein hari lotutako edo haren menpeko organoek sustatzen dituztenean, ez da ingurumen ukipenen gaineko baimenik beharko, baina Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren ingurumen ukipenen gaineko nahitaezko eta aurretiazko txostena beharko da.

2. Txosten hori bi hilabeteko epean egin beharko da. Epe hori amaitu eta txostenik ez badago, baiezkotzat joko da.

3. Proiektuaren ezezko txostena bada, proiektua sustatzen duen foru organoak espedientea Nafarroako Gobernura bideratuko du, hark erabaki dezan proiektua egitea komeni den ala ez.

III. TITULUA

Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerak

I. KAPITULUA

Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia

1. ATALA

Xedapen orokorrak

46. artikulua. Lizentziaren xedea. 1. Jarduera sailkatua ezarri, ustiatu, lekualdatu edo nabarmen eraldatu nahi duen pertsona fisiko zein juridikoak jarduera kokatu nahi duen herriko udalari jarduera sailkaturako lizentzia eskatuko dio.

2. Jarduera sailkatuak foru lege honen 4. eranskinean zerrendatutako jarduera eta instalazioak dira.

47. artikulua. Jardueraren aldaketa.

1. Jardueraren titularrak jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duen jardueraren ekoizpen prozesuan egitekoa den edozein aldaketa Udalari jakinaraziko dio.

2. Instalazioaren titularrak aldaketa funtsezkoa ez dela irizten dionean egitea izanen du, betiere Udalak hilabeteko epean aurkakorik esan ez badu.

3. Titularrak zein Udalak aldaketa funtsezkotzat jotzen duenean jarduera sailkaturako udal lizentzia berria beharko da, eta ez da aldaketarik egiterik izanen harik eta lizentzia berria ematen ez den arte. Aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak erregelamenduz finkatuko dira.

48. artikulua. Lizentziaren edukia.

1. Jarduera sailkaturako udal lizentziak, behar izatekotan, atmosfera, ur eta lurretarako emisioen muga-balioak, zarata eta dardarenak, jardueraren ondorioz sortutako hondakinak kudeatzeko prozedurak eta metodoak, ingurumenaren babesa eta pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatuko dituzten neurri zuzentzaileak eta preskripzio teknikoak zehaztuko dituzte, baita ingurumena babesteko araudiak ezartzen dituen baldintzak ere.

2. Emisioen muga-balioak eta ingurumenaren babesa eta pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatuko dituzten neurri zuzentzaileak eta preskripzio teknikoak eskueran dauden teknikarik onenez baliatuz zehaztuko dira.

49. artikulua. Lizentziaren eragingarritasuna.

1. Lizentziak emantzat joko dira, jabetza eskubidea salbu eta hirugarren eskubideen kalterik gabe, beraz, ez dituzte lizentzien titularrak beren jardueren ariketan sortzen zaizkien erantzukizun zibiletatik eta zigor erantzukizunetatik libratuko.

2. Jarduera lizentzia eman eta bi urtera dagokion jarduerari ekin ez bazaio iraungiko da.

3. Ezin izanen da jarduera sailkatuetarako obra lizentziarik eman, harik eta behar den jarduera lizentzia eman arte.

4. Lizentziak eskualdatu ahal izanen dira. Eskualdaketak lizentziak eman dituen toki entitateari jakinarazi beharko zaizkio, jardueraren subjektu titularra zein den eta titular izatetik erator litezkeen balizko erantzukizunak zehazteko ondorioetarako.

50. artikulua. Lizentziaren aldaketa.

Jarduera sailkaturako udal lizentzia aldatu ahalko da, kalte-ordainerako eskubiderik gabe, 14. artikuluko 1. idatz-zatian aurreikusitako zioengatik. 51. artikulua. Jarduerarako udal lizentziaren inpugnazioa.

1. Jarduera lizentzia administrazio bidetik inpugnatzen bada, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren nahitaezko txosten loteslearen edukian oinarrituta, sail horri jakinaraziko zaio, berak, egoki iriztekotan, hamabost eguneko epean alegazioak aurkezteko. Alegazioak epe barruan eginez gero, errekurtsoa ebazteko lotesleak izanen dira.

2. Jarduera lizentziaren administrazio bideko inpugnazioaren funtsa beste sail batzuen txostenetan oinarritzen bada, haiei helaraziko zaie, arestiko idatz-zatian esandako ondorio berberetarako.

2. atala Ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duten jarduera sailkatuak, hautapen irizpideen arabera.

52. artikulua. Ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duten jarduera sailkatuak, hautapen irizpideen arabera.

1. 4.A eranskinean jasotako jardueren kasuetan, sustatzaileak edo titularrak Udalari aurkeztuko dio, jarduera sailkaturako lizentziaren eskariarekin batera, proiektuaren laburpen-memoria, non proiektuaren ezaugarriak, kokapena eta balizko ingurumen eragina agertuko diren.

2. Udalak Ingurumen Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari eskaria eta laburpen-memoria helaraziko dizkio, proiektuak, 3.D eranskinean finkatutako irizpideen arabera, ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duen ala ez erabaki dezan, espedientea bidaltzen zaionetik hamabost eguneko epean. Arrazoitua beharko duen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

3. Arestiko idatz-zatiak hizpide duen epean ebazpenik eta jakinarazpenik ez egoteak proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duela esan nahiko du.

4. Proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duela erabakitzen den kasuetan, sustatzaileari epe bat emanen zaio ingurumen eraginaren azterlana aurkez dezan, foru lege honen 39. artikuluan finkatutako edukiekin, eta hurrengo artikuluan aurreikusitako prozedura tramitatu ahal izan dadin.

5. Proiektuak ingurumen eraginaren ebaluazioa ez duela behar erabakitzen denean, kapitulu honetako 4. atalean aurreikusitako prozedura tramitatuko da.

3. atala. Ingurumen eraginaren ebaluazioa behar duten jarduera sailkatuak

53. artikulua. Ingurumen eraginaren ebaluazioa duen jarduera sailkaturako udal lizentzia ematea.

4.B eranskinean sartutako jarduera eta instalazioen kasuan, kapitulu honetako 4. atalean aurreikusitako tramiteei jarraituko zaie, honako berezitasunekin:

a) Jarduera sailkaturako udal lizentziaren eskaria aurkeztu baino lehen, sustatzaileak laburpen- memoria bat aurkeztuko du, 36. artikuluan aurreikusitako moduan eta ondorioekin.

b) Jarduera sailkaturako udal lizentzian foru lege honen 39. artikuluan finkatutako edukiak biltzen dituen ingurumen eraginaren azterlana sartuko da, eta 22. artikuluan aurreikusitako txostenak egin eta jendaurreko informazioko tramitea bete beharko da. c) Jendaurreko informazioaren epearen ostean eta alegazioak, proiektua eta ingurumen eraginaren azterlana aztertu ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumen eraginaren adierazpena emanen du.

d) Jarduera sailkaturako udal lizentziaren edukian ingurumen eraginaren adierazpena sartuko da eta, adierazpen hori oso-osorik loteslea izanen da udalarentzat, baiespenekoa bada, proposatutako neurri zuzentzaileei dagokienez; eta, ezespenekoa bada, loteslea izanen da proiektua onartzeko ezintasunari dagokionez soilik, eta 41. artikuluan esandako ondorioak izanen ditu.

4. ATALA

Ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe jarri gabeko jarduera sailkatuak

1. azpiatala. Jarduera sailkaturako udal lizentzia lortzeko prozedura, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aurretiazko txostenarekin

54. artikulua. Eskaria.

4.C eranskinean sartutako jardueretarako udal lizentziaren eskaria, jarduera sailkatua non kokatu behar den, hango udalari zuzenduko zaio, erregelamenduz zehaztutako dokumentazioarekin batera eta, nolanahi ere, jardueraren deskribapenarekin, ingurumen eraginarekin eta proposatutako neurri zuzentzaileekin batera, indarreko araudi sektoriala betetzen dela espresuki justifikatuta.

55. artikulua. Tramitazioa.

1. Lizentzia udal eskumeneko arrazoiengatik, hirigintza planeamenduan zein Udal Ordenantzetan oinarrituz, espresuki ukatu behar denean salbu, alkateak eskaria jendaurreko erakustaldiaren menpe jarriko du, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, hamabost eguneko epean zehar. Era berean, eskaria pertsonalki jakinaraziko zaie jarduera kokatuko den tokiko auzoei, ukitzen dutela irizten diotenek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.Udal konposatuetan, kasuan kasuko kontzejuei ere jakinaraziko zaie. Aurkeztutako alegazioak ikusi ondoren, alkateak aipatutako jarduera horren ezarpenaren gaineko txosten arrazoitua eginen du, eta espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura bideratuko du.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak nahitaezko txosten loteslea eskatuko die, pertsonen osasunerako zein pertsonen zein ondasunen segurtasun eta osotasunerako arriskutsuak diren eta erregelamenduz zehazten diren jardueren kasutan, gaiarengatik eskudun diren Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko organoei.

3. Dokumentazioa eta aurkeztutako alegazioak ikusi eta, izatekotan, aurreko idatz-zatian hizpide diren txostenak ikusi ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, udal ebazpenaren aurretik, jarduera sailkatuaren ezarpen, ustiapen, lekualdaketa zein aldaketa funtsezkoaren proiektuaren gaineko txostena eginen du.

4. Txostenean hondakinen ekoizpen edo kudeaketaren, atmosferarako emisioen, hodi biltzaileetarako isurien eta eska litezkeen gainerako ingurumen baldintza sektorialen gaineko baldintzak sartuko dira. 5. Txostena loteslea izanen da udal agintaritzarentzat, jarduera lizentzia ukatzea zein neurri zuzentzaile gehigarriak ezartzea dakarrenean.

56. artikulua. Ebazpena.

1. Alkateak lizentziaren baiespena ala ezespena dokumentazio osoarekin batera aurkeztutako eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean ebatzi eta jakinarazi beharko du.

2. Lizentziaren baiespena pertsonalki jakinaraziko zaie jendaurreko informazioaren tramitean alegaziorik aurkeztu dutenei eta, nolanahi ere, jendaurrera aterako da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

3. Lau hilabete igaro eta ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, jarduera lizentziaren eskaria ezetsitzat joko da.

2. azpiatala. Jarduera sailkaturako udal lizentzia lortzeko prozedura, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aurretiazko txostenik gabe

57. artikulua. Jarduera sailkaturako udal lizentziaren prozedura, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren aurretiazko txostenik gabe.

1. 4.D eranskinean jasotako jarduerak instalatzeko, jarduera sailkatuaren udal lizentzia beharko da, erregelamenduz ezarritako kasuetan izan ezik.

Ondorio hauetarako, jardueretarako lizentziaren eskaria, jarduera sailkatua zein herritan kokatu behar den, hango udalari zuzenduko zaio, erregelamenduz zehaztutako dokumentazioarekin batera.

2. Lizentzia udal eskumeneko arrazoiengatik, hirigintza planeamenduan zein Udal Ordenantzetan oinarrituz, espresuki ukatu behar denean salbu, alkateak eskaria jendaurreko erakustaldiaren menpe jarriko du, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, hamabost eguneko epean zehar.Udal konposatuetan, kasuan kasuko kontzejuei ere jakinaraziko zaie. Era berean, eskaria pertsonalki jakinaraziko zaie jarduera kokatuko den tokiko auzoei, ukitzen dutela irizten diotenek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten.

3. Alkateak espedientea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari bidaliko dio, eta Departamentuak 55. artikuluaren 2. idatz-zatiak hizpide dituen Foru Komunitateko administrazioaren organoen txosten nahitaezko eta lotesleak eskatu eta alkateari helaraziko dizkio, pertsonentzat nahiz haien osasunarentzat arriskutsuak diren jarduerak direlako.

4. Txostenak jaso ondoren, alkateak dokumentazio osoarekin batera aurkeztutako eskariaren egunetik lau hilabeteko epean lizentzia baietsi ala ezesten duen ebatzi eta jakinaraziko du.

5. Txosten horiek lotesleak izanen dira lizentzia ukatzea zein neurri zuzentzaileak ezartzea dakartenean.

6. Lizentziaren baiespena pertsonalki jakinaraziko zaie jendaurreko informazioaren tramitean alegaziorik aurkeztu dutenei.

7. Lau hilabete igaro eta ebazpenik eman eta jakinarazi ez bada, jarduera lizentzia ezetsitzat joko da. II. KAPITULUA

Irekitzeko udal lizentzia

58. artikulua. Irekitzeko udal lizentzia.

1. Jarduera sailkatu bati ekin baino lehen, alkateak hura abian jartzeko baimena eman beharko du, irekitzeko lizentzia, alegia, jarduera edo instalazioa onetsitako proiektura egokitzen dela egiaztatzeko.

2. Jardueraren titularrak erregelamenduz zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dio udalari, instalazioa onetsitako proiektuari lotzen zaiola eta, hala denean, jarduerarako lizentzian ezarritako neurri zuzentzaile gehigarriak ezarri direla bermatzeko.

3. Irekitzeko udal lizentzia ematearen edo ukatzearen ebazpena eta jakinarazpena eskaria aurkezten denetik hilabeteko epean gauzatuko dira. Bestela, lizentzia, baiespeneko isiltasunez, onetsitzat joko da, indarreko legediak bestelakorik ezartzen duen jardueretan izan ezik.

4. Irekitzeko baimena energia elektrikoaren hartune edo hedapen, erregai likido zein gasezkoen erabilpen, ur edangarriaren horniketa baimenen eta jardueran aritzeko nahitaezkoak diren gaineko baimenenen aurretik eskuratu behar da, froga modura neurri zuzentzaileak ezarri ahal izateko erregelamenduz zehazten diren kasuetan izan ezik.

IV. TITULUA

Ingurumen arloko esku-hartzearen menpe jarritako jarduerak

59. artikulua. Ikuskapenaren xedea eta helburuak.

1. Ingurumen arloko esku-hartzearen menpe jarritako jardueren ikuskapenaren xedea ingurumenez legezkoa denera egokitzea bermatzea, eta foru lege honetan araututako baimen, txosten edo lizentzietan ezarritako baldintzak betetzen direla eta eragingarriak direla egiaztatzea da.

2. Zehazki, ingurumen arloko esku-hartzearen menpe jarritako jardueren ikuskapenaren helburuak hauek dira:

a) Jarduerak egitea baimendu edo onetsi zaien baldintzetan egiten direla eta ingurumenez legezkoa denera egokitzen direla egiaztatzea.

b) Kutsaduraren prebentzio eta zuzenketarako neurrien eta baimen, lizentzia edo ingurumen txostenean bildutako ingurumena babesteko neurrien eraginkortasuna zehaztea.

c) Egindako ingurumen eraginaren ebaluazioa egiaztatzea, behar izatekotan.

60. artikulua. Ikuskapen eskumenak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari dagozkio 2. eranskineko eta 3. eranskineko jarduera eta instalazioen gaineko ingurumen ikuskapenei buruzko eskumenak, baita 4. eranskinekoenak ere, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren nahitaezko txostena edo ingurumen eraginaren adierazpena eskatzen dutenean.

2. Aurreko idatz-zatiak hizpide dituen ikuskapen eskumenak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak baliatuko ditu eta, bestela, txostenak egin dituzten departamentuek.

Ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe jarritako jardueren kasuan, ingurumen eraginaren adierazpenean finkatutako baldintzak betetzeari buruzko ikuskapena organo substantiboak eginen du. Horren kalterik gabe, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak organo eskudunei informazioa eskatu ahalko die proiektua baietsi ala ezesteko, baita ingurumen eraginaren adierazpenaren betetzea eta zuzenketa egiaztatzeko beharrezkoak diren ikuskapenak egin ere.

3. 4.D eranskineko jardueren ikuskapena kokatuta dauden herrietako udalei eta txosten lotesleak egin dituzten departamentuei dagokie, txosten horietan jasotako alderdiei buruz.

61. artikulua. Ikuskapenen plangintza.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak urteko lehenbiziko hiruhilekoan planifikatuko ditu bere eskumeneko ikuskapenak, bai ohikoak bai ez-ohikoak.

2. Horretarako ikuskapen programa bat edo gehiago edukiko ditu, non hartzen den eremu geografikoa, ukitzen dituen instalazioen mota edo kokapena, ikuskapeneko eta ingurumen kontroleko beste modu batzuen maiztasuna, indarraldia eta erregelamenduz zehazten diren gainerako edukiak zehaztuko diren.

62. artikulua. Ingurumen arloko esku-hartzearen menpe jarritako jardueren ikuskatzaileak.

1. Ingurumen arloko esku-hartzearen menpe jarritako jarduerak ikuskatzeko lanak egiteko ofizialki izendatutako langileak agintaritzaren agente izanen dira berezko dituzten zereginetan aritzeko.

2. Foru Komunitateko administrazioaren ingurumen ikuskapenerako eskumenetan aritzeko ingurumen ikuskapeneko berariazko organoa eratu ahalko da, erregelamenduz, zeinetako langileak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura atxikita, agintaritzaren agente izanen diren berezko dituzten zereginetan aritzeko.

3. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak kanpoko ikuskatzaileak edo Baimendutako Kontrol Organismoak erabili ahalko ditu, behar bezala gaitu eta prestatuta badaude, erregelamenduz zehazten diren ikuskapenak egiteko.

63. artikulua. Ikuskatzaileen ahalmenak.

1. Ikuskatzaileek foru lege honen menpean dauden subjektu publiko zein pribatuek dituzten ingurumenari buruzko edozein dokumentu erakuts diezaieten eskatu ahalko dute, instalazioetan eta ikuskapenaren menpe dauden gainerako lekuetara sartu eta han egon ahalko dute, aurretiaz identifikatuta baina aldez aurretik ohartarazi gabe. Bere ikuskapen zereginetarako etxe batera sartu beharko balute, epaile baimena eskatu beharko lukete. 2. Ikuskatzaileek beren ahalmenez baliatuz luzatzen dituzten akta eta txostenak dokumentu publiko izanen dira eta luzatzea eragiten duten egitateen froga balioa izanen dute, interesdunek adierazi edo aurkez litzaketen frogen kalterik gabe.

3. Hona hemen ingurumen arloko esku-hartzearen menpeko jardueren ikuskatzaileen zereginak:

a) Organo eskudunari behin-behineko eta behin betiko babes neurriak har daitezen proposatzea eta, behar izatekotan, urratutako ingurumen legezkotasuna lehengoratzekoak, baita aldatutako errealitate fisikoa konpontzekoak ere.

b) Organo eskudunari jakinaraztea foru lege honetan tipifikatutako arau-hauste izan litezkeen egitateen egintza, baita egindako diligentziak ere, baldin badagokio, zehapen prozedura has dadin proposatuz.

c) Organo eskudunari ikuskatutako jarduerarako behar den baimena, ebaluazioa, txostena zein lizentzia aldatu, berrikusi edo bertan behera uzteko proposatzea, foru lege honetan aurreikusitako kasuetan.

d) Legez zein erregelamenduz ingurumena eta ingurumen legeak babesteari dagokionez esleitzen zaizkion beste jarduera guztiak egitea.

64. artikulua. Ikuskapen ekintza behar izatea.

1. Ingurumen arloko esku-hartzea behar duten jardueren titularrek behar den laguntza emanen diete ikuskatzaileei, beren zeregina bete dezaten beharrezko azterketa, kontrol, lagin hartze eta informazio biltzeak egin ahal izan ditzaten.

2. Foru lege honetan aurreikusitako ingurumen arloko esku-hartzeari dagokionez administrazioari informazioa ematen dioten jarduera edo instalazioen titularrek informazio horren isilekotasun izaera aldarrikatu ahalko dute, industria prozesuei buruzko alderdiei eta isilekotasuna legez aitortuta daukaten gainerako edozein alderdiri dagokienez.

65. artikulua. Komunikazio betebeharrak.

1. Aplikatzekoa zaion legedi sektorialean aurreikusitako auto-kontrol eta komunikazioko eta informazioa emateko betebeharrez gain, ingurumen arloko esku-hartzearen menpe jarritako jarduera baten titularrak administrazio eskudunari honako gertakariak berehala jakinarazi beharko dizkio:

a) Auto-kontroleko sistemen edo instalazioen funtzionamendu anormala, baita pertsonen osasunari, beren ondasunei zein ingurumenari kalterik eragin liezaiokeen beste edozein gorabehera ere.

b) Pertsonen osasunerako zein ingurumenerako arrisku benetako edo balizkorik izan lezakeen istripurik izatea, horren gainean hartutako neurriak espresuki zehaztuz, eta administrazio eskudunari dagoen informazio guztia emanez, berak egoki irizten dien erabakiak hartzeko.

c) Jarduera hiru hilabetetik gora borondatez etetea, kanpainako industrietarako izan ezik, baita jarduera behin betiko etetea ere.

d) Baimendutako jarduera edo instalazioaren titulartasuna eskualdatzea. e) Ingurumen baimenean bertan edo jarduera sailkaturako udal lizentzian zehazten den beste edozein inguruabar.

2. Zehazki, ingurumen arloko esku-hartzea behar duten instalazioen titularrek urtean behin Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atmosferarako emisioen, hondar uren isurien eta hondakinen ekoizpen eta kudeaketen datuak emanen dizkiote.

66. artikulua. Publizitatea.

Ikuskapen jardueren emaitzak jendearen eskueran jarriko dira, legedian ingurumen gaiaren gaineko informazioa eskuratzeaz jarritako mugekin soilik.

V. TITULUA

Ingurumen legezkotasuna lehengoratzea

I. KAPITULUA

Baimen edo lizentziarik gabeko jardueren legeztapena

67. artikulua. Baimen edo lizentziarik gabeko jardueren legeztapena.

1. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak jarduera bat aginduzkoa den ingurumen baimen integraturik edo ingurumen ukipenetarako baimenik gabe ari dela jakiten duenean, jarduera eteteko agindua eman dezake, hurrengo kapituluan xedatutakoaren arabera eta, gainera, honako jardueraren bat ere burutuko du:

a) Jarduera legeztatzerik badago, jardueraren titularri egoera erregularizatzeko aginduko dio, kasuan-kasuan aplikatzekoa den prozeduraren bidez, eta epe bat emanen dio prozedura horri ekiteko, behar bezala justifikatutako kasu berezietan izan ezik, hiru hilabete baino gehiagokoa izanen ez den epea hain zuzen.

b) Jarduera ez badago baimentzerik aplikatzekoa zaion indarreko araudia urratzen duelako, behin betiko itxiko da, aurretiaz interesdunari entzunda.

2. Eskatzekoa izan arren jarduera sailkaturako udal lizentziarik gabe ari diren 4. eranskineko jardueren kasuan, aurreko idatz-zatian hizpide diren jarduerak administrazio eskudunak bideratuko ditu, titularrak luzatutako aginduzko deiari hilabeteko epean jaramonik egiten ez badio.

3. Eskatzekoa izan arren ingurumen eraginaren adierazpenik gabe ari diren jardueren kasuan, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak organo substantiboari jardueraren funtzionamendua legeztatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko aginduko dio, jarduera ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe jarriz eta, behar izanez gero, onespen edo baimen substantiboa berrikusiz.

68. artikulua. Zuhurtasunezko neurriak.

1. Ingurumen legezkotasuna titulu honetan aurreikusitako neurrien bidez lehengoratzeko, administrazio eskudunak beharrezkoak diren zuhurtasunezko neurriak hartu ahalko ditu. 2. Zehazki, administrazio jarduleak ur edo energia elektrikoaren horniketa eragotzi edo etenen du bertan behera uzteko edo ixteko agindua eman duen jarduera eta obretarako. Horretarako, ura edo elektrizitatea banatzen duten enpresei administrazioaren ebazpena jakinaraziko zaie, eta enpresek agindu hori gehienez ere bost eguneko epean bete beharko dute. Ur edo energia elektrikoaren horniketaren etenari amaiera emateko lehenik eta behin jarduera legeztatu behar izan da, edo neurri zuzentzaileak hartu, administrazio jarduleak enpresa hornitzaileei hala gertatu dela espresuki jakinarazita.

3. Administrazio jarduleek jardueren titularrei ezarritako zuhurtasunezko neurrien eragingarritasuna bermatuko duen fidantza eskatu ahalko diete. Fidantza horien baldintzak erregelamenduz finkatuko dira.

II. KAPITULUA

Ziurtapen neurriak, zuzenketa neurriak eta aldatutako errealitate fisikoa lehengoratzeko betebeharra

69. artikulua. Ziurtapen neurriak.

Ingurumen legedi sektorialean xedatutakoa gorabehera, foru lege honetan aurreikusitako ingurumen baimenak ematea fidantza bat jartzearen edo jardueraren titularrak baimendutako jarduera edo instalazioak eragin litzakeen kalteak konpondu edo gutxituko dituen erantzukizun zibileko derrigorrezko aseguru bat harpidetzearen menpe jarri ahalko du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, behar bezala arrazoituta.

70. artikulua. Neurri zuzentzaileak ezartzea.

1. Ingurumen baimen integratuaren, ingurumen ukipenetarako baimenaren edo ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe dagoen jarduera baten funtzionamenduan akatsik hauteman ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak jarduera horren titularrari akats horiek neurri zuzentzailearen araberako epean zuzen ditzan aginduko dio. Epe hori, nolanahi ere, ez da sei hilabete baino gehiagokoa izanen.

2. 4. eranskineko jarduera sailkatuen kasuan, udalari dagokio akatsak zuzentzeko agindua ematea aurreko idatz-zatian esandako moduan. Alabaina, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak edo txostenik egin duen beste departamenturen batek 4. eranskineko jarduera sailkaturen batean akatsik hautemanen balute, behar diren neurriak hartzeko agindua luza lezakete, dagokion udalari jakinarazita.

71. artikulua. Jarduerak etetea.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak, aurretiaz entzunaldia emanda, ingurumen arloko esku-hartzearen menpe dagoen edozein jarduera, eraikuntza zein ustiapen fasean dagoena, osorik zein partzialki prebentzio modura geldiaraz ahalko du, honako arrazoietako edozeinengatik:

a) Plan, proiektu zein jarduerari ekin zaiolako ingurumen baimen integraturik gabe, ingurumen ukipenetarako baimenik gabe, ingurumen ondorioen adierazpenik gabe, ingurumen eraginaren adierazpenik gabe, jarduera sailkaturako lizentziarik gabe eta irekitzeko baimen edo lizentziarik gabe.

b) Datuak ezkutatu, faltsutu edo maltzurki erabili direlako ingurumen arloko esku-hartzea egiteko prozeduran.

c) Plan, proiektu zein jarduera gauzatzeko ezarritako ingurumen baldintzak bete ez direlako edo urratu direlako.

d) Ingurumenari kalte larri edo konponezinak eragin dakizkiokeela edo pertsonentzako zein ondasunetarako berehalako arriskua dagoela uste izateko pisuzko arrazoiak daudenean, harik eta hori uste izateko zirkunstantziak desagertu arte; neurriak hartu ahalko dira arriskuak egiaztatu edo murrizteko.

72. artikulua. Neurri zuzentzaileak nahitaez betearaztea.

Funtzionatzen ari den zein aldi batez geldituta edo behin betiko itxita dagoen ingurumen arloko esku- hartzearen menpeko jarduera baten titularra neurri zuzentzaileren bat hartzera ukatzen denean, ekintza hori eskatu duen administrazioak, aurretiaz ohartarazita, agindu hori subsidiarioki gauzatu ahalko du, erantzulearen kargura; egintza subsidiario horren ondoriozko gastuak premiamendu- bidetik eskatu ahalko ditu.

73. artikulua. Aldatutako errealitate fisikoa lehengoratzeko eta eragindako kalteen ordaina emateko betebeharra.

1. Planaren edo proiektuaren egintzak zein jardueran aritzeak ingurumenari kalte egiten diotenean edo errealitate fisikoan edo biologikoan baimendu gabeko aldaketa eragiten dutenean, sustatzaileak zein titularrak aldatutako errealitate fisiko edo biologikoa lehengoratu beharko dute, edo horren pareko ondorioak dituzten neurri kitatzaileak gauzatuko dituzte eta, izatekotan, legokiekeen kalte- ordaina ordainduko lukete, ingurumenari eragindako kalte eta galerengatik, kasuan-kasuan bidezkoak liratekeen zigor zein administrazio zehapenen kalterik gabe.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak aldatutako errealitate fisiko edo biologikoa lehengoratzeko edo horren pareko ondorioak dituzten neurri kitatzaileak gauzatzeko modua eta beharrezko jarduerak zehaztuko ditu, eragiketak hasi eta amaitzeko epeak finkatuz eta, behar izanez gero, legokeen kalte-ordaina emateko epea zehaztuz.

3. Lehengoratu edo konpontzeko betebeharra gauzatzeko jarritako epeak amaitu ondoren, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak bata bestearen atzetik hertsapenezko hamabi isuneraino jartzea erabaki ahalko du, hilabetez, eta 600etik 6000e eurora bitartekoak, aurreikusitako neurriak nolakoak diren arabera.

4. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eragiketak subsidiarioki erantzulearen pentzutan egin ahalko ditu, erantzuleak ezarritako epeetan egin ezean.

5. Eragindako kalte eta galeren ordaina, baita egintza subsidiarioaren gastuak ere, premiamendu- bidetik eskatu ahalko dira. 6. Artikulu honek hizpide dituen lehengoratze eta kalte-ordainen betebeharrak jarduerak legeztatzeko prozeduran, zehapen prozeduran zein erregelamenduz finkatzen den berariazko prozeduraren bidez zehaztu ahalko dira. Zehaztapen hori kalteak eragiten direnetik hamabost eguneko epean egin ahalko da, kalteek jabari publikoko ondasunak edo babes bereziko eremuak ukitzen dituztenean izan ezik, halakoetan akzioa preskribiezina izanen baita.

VI. TITULUA

Zehapen araubidea

I. KAPITULUA

Arau-hausteak

74. artikulua. Definizioa.

Legedi sektorialak, izatekotan, ezartzen dituen arau-hausteen kalterik gabe, foru lege honetan araututako gaietan arau-hauste administratiboak izanen dira hurrengo artikuluetan tipifikatu eta zehatutako egiteak edo ez-egiteak.

75. artikulua. Arau-hausteen tipifikazioa.

1. Honakoak dira arau-hauste oso larriak:

a) Nahitaezko ingurumen baimen integraturik edo haren ondoko irekitze baimenik gabe ezartzea, ustiatzea, lekuz aldatzea edo aldaketa funtsezkoak egitea obretan, jardueretan edo proiektu baten gauzatzean.

b) Ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpeko obra edo jardueren hasiera zein aldaketa funtsezkoa edo proiektuen gauzatzea, ingurumen eraginaren adierazpenik eskuratu gabe.

c) Organo eskudunak zehapen prozedurari hasiera emateko ezarritako behin-behineko eta zuhurtasunezko neurriak ez betetzea.

d) Jarduera aldi baterako zein behin betiko eten zein ixtea agintzen duten administrazio ebazpenak, ezarritako neurri zuzentzaileak eta, era berean, aldatutako ingurumena lehengoratu edo konpontzeko aginduak ez betetzea.

2. Honakoak dira arau-hauste larriak:

a) Nahitaezko ingurumen ukipenetarako baimenik edo haren ondoko irekitze baimenik gabe edota jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik gabe ezartzea, ustiatzea, lekuz aldatzea edo aldaketa funtsezkoak egitea obretan, jardueretan edo proiektu baten gauzatzean.

b) Ingurumen baimen integratuan, ingurumen ukipenen baimenean edo jarduera sailkaturako udal lizentzian finkatutako ingurumen baldintzen ez-betetze larria.

c) Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako ingurumen baldintzen eta Zaintza Programaren ez-betetze larria. d) Ingurumen ebaluazio estrategikoaren menpe jarritako plan eta programak dagokien ingurumen ondorioen adierazpenik eskuratu gabe onestea.

e) Foru lege honetan araututako prozedura eta bitarteko desberdinetan eskatzen den informazioa ezkutatu, aldatu edo faltsutzea.

f) Administrazio eskudunaren ikuskapen zeregina aktiboki zein pasiboki oztopatzea.

g) Foru lege honetan bere aplikazio esparruaren pean baimendutako jarduera eta proiektuen gainean finkatutako komunikazio, jakinarazpen eta informazio betebeharren ez-betetze larria.

3. Honakoak dira arau-hauste arinak:

a) Ingurumen baimen integratuan, ingurumen ukipenetarako baimenean edo jarduera sailkaturako udal lizentzian finkatutako ingurumen baldintzen ez-betetze arina.

b) Ingurumen eraginaren adierazpenean finkatutako ingurumen baldintzen eta Zaintza Programaren ez-betetze arina.

c) Foru lege honetan bere aplikazio esparruaren pean baimendutako jarduera eta proiektuen gainean finkatutako komunikazio, jakinarazpen eta informazio betebeharren ez-betetze arina.

d) Foru lege honetan zein hura garatzeko arauetan ezarritako gainerako betebeharren ez-betetzea, arau-hauste larri zein oso larritzat tipifikatuta ez badaude.

4. Erregelamendu bidez zehaztuko da artikulu honetan jasotako arau-hauste larri edo arinak izan daitezkeen ez-betetzeen larritasuna edo arintasuna.

76. artikulua. Arau-hausteen preskripzioa.

1. Foru lege honetan aurreikusitako arau-hausteak preskribituko dira:

a) Arau-hauste oso larriak direnean, bost urteren buruan.

b) Arau-hauste larriak direnean, hiru urteren buruan.

c) Arau-hauste arinak direnean, urte baten buruan.

2. Arau-hausteen preskripzio epea arau-haustea egiten den egunetik hasiko da zenbatzen.

II. KAPITULUA

Zehapenak

77. artikulua. Zehapenak zehaztea.

1. Arau-hauste oso larriak egiteagatik honako zehapenetako bat edo gehiago jarri ahalko da:

a) 2.000.000 eurorainoko isuna. b) Instalazioak aldi batez, erabat edo partzialki ixtea, gehienez bost urtez.

c) Instalazioak behin betiko, erabat edo partzialki ixtea.

d) Jarduera garatzeko gaitasuna kentzea, gehienez bi urtez.

e) Baimena kentzea edo bertan behera uztea, gehienez bost urtez.

2. Arau-hauste larriak egiteagatik honako zehapenetako bat edo gehiago jarri ahalko da:

a) 200.000 eurorainoko isuna.

b) Instalazioak aldi batez, erabat edo partzialki ixtea, gehienez bi urtez.

c) Instalazioak behin betiko, erabat edo partzialki ixtea.

d) Jarduera garatzeko gaitasuna kentzea, gehienez urte batez.

e) Baimena kentzea edo bertan behera uztea, gehienez urte betez.

3. Arau-hauste arinak egiteagatik honako zehapenen bat jarri ahalko da:

a) 20.000 eurorainoko isuna.

b) Instalazioak behin betiko, erabat edo partzialki ixtea, gehienez sei hilabetez.

4. Isunaren zenbatekoa arau-haustea egiteagatik lortutako mozkina baino gutxiago denean, zehapena gehitu ahalko da, arau-hausleak ateratako mozkinaren zenbatekoa hirukoizteraino, gehienez.

5. Arau-hauste larrien edo oso larrien ondoriozko zehapenekin batera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren eta, kasua bada, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren gainerako atalen dirulaguntzak jasotzeko eta kontratuen adjudikazioa hartzeko eskubidea ere ken daiteke, bi urterako arau-hauste larrien kasuan, eta hiru urterako arau-hauste oso larrien kasuan.

78. artikulua. Zehapenen publizitatea eta Arau-hausleen Erregistroa.

1. Arau-hauste larri eta oso larrien batzordeak ezarritako zehapen sendoak hedabide ofizial egokietan eta foru erkidegoan zabalpen handiena duten egunkarietako batean argitaratuko dira.

2. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Nafarroako Foru Komunitateko ingurumen arloko Arau-hausleen Erregistroa sortuko du, non Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren ebazpen sendoz zehatutako pertsona fisiko zein juridikoak inskribatuko diren.

79. artikulua. Zehapenen preskripzioa.

Arau-hauste oso larriak egiteagatik jarritako zehapenak lau urteren buruan preskribituko dira, arau- hauste larriak egiteagatik jarritakoak hiru urteren buruan eta arau-hauste arinak egiteagatik jarritakoak urte baten buruan; epeak zehapena ezartzen duen ebazpena sendo bihurtzen den egunetik zenbatuko dira.

80. artikulua. Zehapenen gradazioa.

Zehapenak jartzeko orduan arau-haustearen larritasunaren eta aplikatutako zehapenaren arteko beharrezko egokitasuna zainduko da, eta honako irizpideei bereziki adituko zaie zehapenaren graduazioa finkatzeko:

a) Arau-haustea egiteko asmorik zegoen ala ez.

b) Arau-hauste bat baino gehiago egin izana, ebazpen sendoz hala erabaki denean.

c) Foru lege honetan tipifikatutako izaera bereko arau-hauste bat baino gehiago egiteagatik berrerorlea izatea, ebazpen sendoz hala erabaki denean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo lau urteetan.

d) Ingurumenari zein pertsonen osasunari eragindako kalteak, edo haien segurtasunerako sortutako arriskua.

e) Arau-haustea eginez lortutako mozkina.

f) Arau-hauslearen ahalmen ekonomikoa.

g) Aringarri modura, espedientea abiarazi baino lehen, arau-haustetzat jotako jarduera jakin baten ondorioz ingurumenari eragindako ondorio kaltegarriak gutxitu edo konpontzen dituzten neurri zuzentzaileak hartzea.

81. artikulua. Ordezko ingurumen prestazioa.

Isunen ordez, behin sendo bihurtzen direnean, zehatutako pertsonak nahi izanez gero, ingurumenari on eginen dion lehengorapen, artapen edo hobekuntzazko ingurumen prestazioa egin ahalko da, isuna jarri zuen organo eskudunak zehazten duen eran eta ezartzen dituen baldintzak betez.

82. artikulua. Zehapenen pilatzea.

1. Egitate eta oinarri juridiko berberengatik arau-hauslea foru lege honi eta aplikatzekoa litzatekeen beste legeren batengatik edo gehiagorengatik zehatu ahal izatea gertatuko balitz, litezkeen zehapenen artean larritasunik handienekoa ezarriko litzaioke.

2. Organo eskudunak egitateak zigor arloko arau-hausteak izan litezkeela irizten dionean, zigor arloko jurisdikzioko organo eskudunari edo Ministerio Fiskalari jakinaraziko dio. Zehapena ezartzeko administrazio prozeduraren organo instrukziogileak tramitazioa eten beharko du harik eta ebazpen judiziala eman arte, egitateetan, subjektuen identitatean eta funtsean arau-hauste administratiboa eta zigor arlokoa berdinak diren kasuetan.

III. KAPITULUA

Zehapen prozedura 83. artikulua. Behin-behineko neurriak.

Foru lege honetan tipifikatutako edozein arau-hausterengatik zehapen prozedura abiatu denean, zehapena ezartzeko organo eskudunak, besteak beste, honako behin-behineko neurrietako bat edo gehiago hartzea erabaki ahalko du:

a) Arriskua edo kaltea eragiten jarraitzea eragozteko zuzenketa, segurtasun edo kontrol neurriak.

b) Aparatu zein ekipoak prezintatzea.

c) Instalazioak aldi batez, erabat edo partzialki ixtea.

d) Instalazioak gelditzea.

e) Jarduerak etetea.

84. artikulua. Zehapen prozedura.

1. Zehapenak dagokion zehapen prozeduraren instrukzioaren bidez ezarriko dira, foru legedi orokorrean aurreikusita dagoen bezala edo, bestela, administrazioko prozedura erkidearen Estatuko legedian aurreikusita dagoen bezala.

2. Zehapen prozedurari amaiera emateko ebazpena arrazoituta egonen da, eta espedientean planteatutako auzi eta gai guztiak ebatziko ditu. Ebazpena prozedura hasi eta gehienez sei hilabeteren buruan eman eta jakinarazi beharko zaie interesdunei.

85. artikulua. Zehatzeko ahalmena.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak izanen du zehatzeko ahalmena, arau-hausteak lege honen aplikazio esparruaren menpean jarritako jarduera eta instalazioei buruzkoak badira.

2. Zehatzeko ahalmena udalena izanen da, bakoitzaren eskumenen arabera, arau-hausteek jarduera sailkatuetarako udal lizentziarekin zerikusirik dutenean, eta zehapen prozedura abiarazten badute, betiere.

86. artikulua. Organo eskudunak.

1. Foru lege honetan araututako arau-hausteengatik zehatzeko ahalmena Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eskumena denean, hara nori egokituko zaion zehapen prozedurak ebaztea:

a) Ingurumen zuzendari nagusiari, arau-hauste arin zein larriak direnean

b) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariari, arau-hauste oso larriak direnean. Alabaina, 600.000 eurotik gorako isuna duten arau-hauste oso larriak direnean, eskumena Nafarroako Gobernuarena izanen da.

2. Aurreko artikuluan xedatutakoaren arabera, 4. eranskineko jardueretan, foru lege honetan araututako arau-hausteengatik zehatzeko ahalmena toki administrazioari dagokionez, zehapen eskumena tokiko legediak zehazten duten organo eskudunarena izanen da. LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Lizentzien indarraldia

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legearen arabera emandako jarduera lizentziak eta irekitzeko lizentziak, foru lege honen ondorioetarako, jarduera sailkaturako udal lizentziatzat eta irekitzeko lizentziatzat joko dira, hurrenez hurren.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Organo substantiboen zehaztapena

Nafarroako Gobernuak, foru dekretu baten bidez, foru lege honetan finkatutako jarduera bakoitzerako organo substantiboak zehaztuko ditu.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen Erregelamendua

Nafarroan ez da aplikatzekoa Jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuen Erregelamendua, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Parlamentuari informazioa ematea

Nafarroako Gobernuak, urtero, aurreko ekitaldian emandako baimen guztiak xehetasunez bilduko dituen txostena aurkeztuko du Nafarroako Parlamentuan.

BOSGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Giza eta gauza baliabideak

Nafarroako Gobernuak Lurraldearen Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen departamentuari giza eta gauza baliabide nahikoa emanen dio foru lege honen aplikazio egokiari begira.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA

Lehendik dauden jarduera edo instalazioen ingurumen baimen integratuaren eskaria

Foru lege honen 1. eranskinean definitutako eta ingurumen baimen integratuaren menpekoak diren lehendik dauden jarduera edo instalazioek ingurumen baimen integratua 2006ko abenduaren 31 baino lehen eskatu beharko dute.

BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Jarduera lizentzia emateko prozeduren araubide iragankorra Foru lege honek indarra hartu eta jarduera lizentzia emateko tramitatzen ari diren prozedurek, hasi ziren unean indarrean zeuden araudiaren menpe egoten segituko dute.

HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Arau berrietara egokitzeko araubidea

Aurreko xedapenean ezarritakoa gorabehera, jarduera lizentzia eskuratzeko prozedurak hasita dituztenek, foru lege honek indarra hartu eta hurrengo 30 egunetan administrazio eskudunari zuzendutako berariazko deklarazio baten bidez, aukera izanen dute arau berrietara egokitzeko, nahiz eta prozedura horiek direla eta errekurtso administratiboak edo judizialak aurkeztuta eduki. Halakoetan, administrazioak ebazpena eman beharko du kasuan kasuko eskariak arau berrietara egokitzeko, halako moldez non, ebazpen hori ematen denetik aurrera, prozedurek foru lege honen araberakoak izan beharko baitute.

LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Ingurumen eraginaren ebaluazio prozeduren araubide iragankorra

Foru lege hau indarrean jartzen denean tramitatzen ari diren ingurumen eraginaren ebaluazioaren prozedurek hasi ziren unean indarrean zegoen araudiaren menpe egoten segituko dute.

BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA

Pertsonen osasunerako zein pertsona edo ondasunen segurtasun edo osotasunerako arriskutsuak diren jarduerak

Pertsonen osasunerako zein pertsonen edo ondasunen segurtasun eta osotasunerako arriskutsuak diren jarduerak erregelamenduz zehazten ez diren bitartean, indarrean segituko du urriaren 22ko 304/2001 Foru Dekretuan jasotako zerrendak.

XEDAPEN INDARGABETZAILE BAKARRA

Arauak indargabetzea

Indarrik gabe geratuko dira foru lege honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak Zehazki, honako xedapenok utziko dira indarrik gabe:

a) 16/1989 Foru Legea, abenduaren 5ekoa, ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzkoa.

b) 13/1994 Foru Legea, irailaren 20koa, hondakin berezien kudeaketari buruzkoa.

c) 32/1990 Foru Dekretua, otsailaren 15ekoa, ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko erregelamendua onesten duena.

d) 229/1993 Foru Dekretua, uztailaren 19koa, natur ingurunean egin beharreko obren plan eta proiektuek ingurumenean duten eraginaren azterketak arautzen dituena. e) 580/1995 Foru Dekretua, abenduaren 4koa, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari buruzko eginkizunak esleitzen dituena.

AZKEN XEDAPENETAN LEHENENGOA

Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 8. artikuluaren aldaketa

Nekazaritzako azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 8. artikulua aldatuko da, eta honelaxe idatzita geratuko da:

"Ingurumen prebentziorako foru legean aurreikusitako nekazaritzako azpiegituretako jarduerak ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe jarriko dira, jarduera baimen dezan foru dekretua onetsi baino lehen, foru lege honetako xedapen gehigarri bakarrean esandakoaren kalterik gabe".

AZKEN XEDAPENETAN BIGARRENA

Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 117., 118. eta 119. artikuluen aldaketa

1. Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 117. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letra honela geldituko da:

"a) Sustatzaileak bere eskaera aurkeztuko dio, zein udalerritan ezarri edo garatu behar duen jarduera, bertan eskuduna den udalari, eta harekin batera behar diren agiri guztiak, bai eta, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legean ingurumen arloan esku hartzeko arautzen diren tresnaren bat behar duten jardueren kasuan, ingurumen eraginaren azterlana edo foru lege horretan eskatutako dokumentazioa, jarduerak ingurumenean duen eragina eta proposatutako neurri zuzentzaileak deskribatzen dituena hain zuzen."

2. Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 118. artikuluari beste idatz-zati bat gehitzen zaio,

"2. Ez da aplikatzekoa izanen, ezta ere, aurreko artikuluan ezarritako prozedura ingurumen baimen integratua behar duten jarduera eta erabileretan; izan ere, baimen hori arautzen duen foru legean jasotakoa aplikatu beharko da.

3. Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 119. artikuluko h) letra honela geldituko da:

"h) Ingurumen eraginaren azterlana edo Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legean eskatutako dokumentazioa, jarduerak ingurumenean duen eragina eta proposatutako neurri zuzentzaileak deskribatzen dituena hain zuzen."

AZKEN XEDAPENETAN HIRUGARRENA

Legegintzaren ebaluazioa

Foru lege honen gauzapena indarrean jarri eta bost urtera berrikusiko da. Horretarako, Nafarroako Gobernuak legegintzaren gauzapenaren Ebaluazio Batzordea sortuko du, zeinen emaitzek Nafarroako Gobernuak beharrezko irizten dien erregelamendu bidezko egokitzapena edo legegintza ekimenak zehaztuko dituzten. Nolanahi ere, Ebaluazio Batzordearen emaitzak Nafarroako Parlamentuari helaraziko zaizkio.

AZKEN XEDAPENETAN LAUGARRENA

Erregelamenduz garatzeko baimena

1. Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru lege hau garatu eta betearazteko beharrezkoak diren erregelamenduzko xedapenak emateko, hura indarrean sartu eta, gehienez ere, urtebeteko epean.

2. Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru lege honetan aurreikusitako isunen zenbatekoak foru dekretuen bidez eguneratzeko.

AZKEN XEDAPENETAN BOSGARRENA

Indarra hartzea

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hiru hilabeteko epean hartuko du indarra.

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2005eko martxoaren 22an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

1. ERANSKINA

Definizioak

Hona hemen termino batzuen definizioak, foru lege honen ondorioetarako:

_Ingurumen baimen integratua: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren ebazpena, ingurumena eta pertsonen osasuna babesteko ondorio hutsetarako, instalazio bat foru lege honen xedea eta xedapenak bete ditzan bermatzeko baldintza jakin batzuen pean ustiatzen uzten duena. Baimen horrek instalazio bat edo gehiagorentzat, edo instalazioen zati batzuentzat balio ahalko du, titular berberak ustiatzen baditu eta toki berean badaude, betiere.

_Ingurumen ukipenetarako baimena: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren baimena, zeinetan lur urbanizaezinetan egin diren eta beste foru lege honetan edo udalez gaindiko plan nahiz proiektu baten barruan aurreikusitako kontrolez bestelakoen menpe ez dauden proiektu jakin batzuek natur ingurunean izan litzaketen eragin edo ukipenak ebaluatzen diren. _Baimen substantiboak: industriari buruzko 21/1992 Legearen 4. artikuluaren arabera, legez zein erregelamenduz aurretiaz administrazioaren baimena eskuratzearen menpe dauden industrien zein industria instalazioen baimenak. Zehazki, honakoak izanen dira baimen substantiboak: Sektore elektrikoari buruzko 54/1997 Legean finkatutakoak, Hidrokarburoen Sektoreari buruzko 34/1998 Legean, Meategiei buruzko 22/1973 Legean eta herritarren segurtasunaren babesari buruzko 1/1992 Lege Organikoan, lehergailuen fabrikaziora xede duten instalazioei dagokienez.

_Ustiapen baldintza anormalak: normalez bestelako ustiapen baldintzak, ingurumenari eragin diezaioketenak, hala nola, abiarazteak, ihesak, funtzionamendu akatsak, aldi baterako geldialdiak edo behin betiko ixteak.

_Kutsadura: atmosferan, uretan, zein lurrean, pertsonen jardueraren bidez, zuzenean zein zeharka substantziak, dardarak, beroa edo zarata sartzea, pertsonen osasunerako edo ingurumenaren kalitaterako ondorio kaltegarriak izan litezkeelarik, edo ondasun materialei kalterik eragin zein ingurumenaren gozamena edo zilegi diren beste erabilera batzuk hondatu edo kaltetzea eragin lezaketenak.

_Ingurumen eraginaren adierazpena: Ingurumen Eraginaren Ebaluazio prozedurari amaiera ematen dion ingurumen organoaren ebazpena, non, ingurumen ondorio aurreikusgarriei dagokienez, proiektu zein jarduera egitea komeni den ala ez zehazten den eta, baiezkoan, ingurumenaren eta natur baliabideen babes egokirako, jarduera edo proiektua diseinatu, gauzatu, ustiatu eta ingurumenari dagokionez zaintzeko ezarri behar diren baldintzak finkatzen diren.

_Ingurumen ondorioen adierazpena: plan eta programen ingurumen analisiaren prozedurari amaiera ematen dien ingurumen organoaren ebazpena, non, ingurumen ondorio aurreikusgarriei dagokienez, plan edo programa egiteko orduan, ingurumena eta natur baliabideen babes egokirako, jarduera edo proiektua diseinatu, gauzatu, ustiatu eta ingurumenari dagokionez zaintzeko ezarri behar diren baldintzak finkatzen diren.

_Ingurumen eraginaren azterlana: proiektu edo jarduera baten titular edo sustatzaileak proiektua edo jarduera egiteak, fase guztietan (eraikuntza, funtzionamendua eta ixtea zein desegiteak, kasu zehatz bakoitzaren berezitasunen arabera, ingurumen alderdi desberdinen gainean ziurrenik eginen dituen ondorioak identifikatu, deskribatu eta egokiro baloratzeko aurkeztu behar duen dokumentu teknikoa.

_Ingurumen ondorioen azterlana: plan zein programan sartuta doan dokumentu teknikoa, non planaren zein programaren aplikazioaren ingurumen oihartzunak identifikatu, deskribatu eta ebaluatzen diren, garapen fase guztiak hartuta, eta planaren zein programaren helburuak eta aplikazioaren esparru geografikoa kontuan har ditzan zentzuzko alternatiba desberdinak ere zehaztuko diren.

_Ingurumen ebaluazio estrategikoa: plan edo programa batek ingurumenaren gainean dituen ondorioak zer-nolakoak diren kalkulatzeko aukera ematen duten azterlan eta txosten teknikoen multzoa hartzen duen prozedura, ondorio horiek prebenitu, saihestu eta zuzentzera begira.

_Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa proiektu edo jarduera jakin bat egiteak ingurumenean eragiten dituen ondorioak zer-nolakoak diren kalkulatzeko aukera eskaintzen duten azterlan eta txosten teknikoen multzoa, ondorio horiek prebenitu, saihestu eta zuzentzera begira. _Instalazioa (ingurumen baimen integratuaren menpe dagoena): foru lege honen 2. eranskinean zerrendatutako industria jarduera bat edo gehiago, baita toki horretan burutzen diren jarduerekin teknikoki zerikusirik duen beste edozein jarduera ere garatzen deneko edozein unitate tekniko finko.

_Lehendik dagoen instalazioa (ingurumen baimen integratuaren menpe daudenetan): funtzionatzen ari den eta baimena 2002ko uztailaren 3a baino lehen jaso duen edozein instalazio, edo araudiaren arabera eskatu beharreko baimenak eskatuta dituena, betiere beranduenez data horretatik hamabi hilabeteren barruan funtzionatzen jartzen bada.

_Ingurumen arloko esku-hartzea: Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoen ahalmenen multzoa, hau da, ingurumenean eragin zuzen zein zeharkakoa izan lezaketen jardueren baimena, ebaluazioa, ikuskapena, kontrola eta zehapena.

_Jarduera sailkaturako udal lizentzia: udalaren ebazpena, zeinen bidez jarduera, instalazio zein proiektu bat garatzeko baimena ematen den, aurretiazko ebaluazioaren ondoren eta ezartzen diren neurri zuzentzaileen arabera.

_Eskueran dauden teknikarik onenak: jardueren eta beren ustiapen modu desberdinen garapenaren faserik eragingarri eta aurreratuena, teknika jakin batzuen gaitasuna frogatzen duena, printzipioz, emisioak eta ingurumenean eta pertsonen osasunean duten eragina saihesteko eta, saihesterik ez badago, ahalik eta gehien murrizteko emisioen muga-balioak eratzeko. Ondorio horietara begira, hara zer adierazten duten:

a) Teknikak: erabilitako teknologia, eta instalazioa nola diseinatuta, eraikita, mantenduta, ustiatuta edo geldiarazita dagoen ere bai.

b) Eskueran daudenak: dena delako industria alorraren testuinguruan aplikatzea ahalbidetzeko moduko eskalan garatutako teknikak, ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak diren baldintzetan, kosteak eta mozkinak kontuan hartuta, hala teknikak Espainian erabili edo ekoiztu, nola ez, betiere titularrak zentzuzko baldintzetan eskuratu ahal baditu.

c) Onenak: ingurumenaren multzoaren eta pertsonen osasunaren babes maila orokor handia lortzeko teknikarik eragingarrienak.

_Aldaketa funtsezkoa: erregelamenduz ezartzen diren irizpideen arabera, instalazio batean egin eta pertsonen segurtasunean, osasunean zein ingurumenean ondorio kaltegarririk edo garrantzitsurik izan lezakeen edozein aldaketa.

_Organo substantiboa: proiektuak onesteko edo proiektuen egintza zein jardueraren ariketa baiesten dituzten baimen substantiboak ebazteko organo eskuduna.

_Plana edo programa: administrazio publikoek onetsitako dokumentuen multzoa, ondorengo baimen erabakietarako esparrua finkatzeko, helburuak eta xedeak ezarriz, eta ekintza publikoaren lehentasunak zehaztuz, ingurumenaren babesaren eta esparru ekonomikoaren gaineko erabakiak harmonizatu ahal izan daitezen erara. _Sustatzailea edo titularra: pertsona fisiko zein juridikoa, pribatua zein publikoa, lege honetan aurreikusitako prozeduretako bat abiarazten duena, plan, programa, proiektu zein jarduera bati dagokionez, tramitatu eta onesteko.

_Proiektua: eraikuntza, instalazio, obra zein beste edozein jarduera egin aurretik prestatu beharreko dokumentu teknikoa, hura definitu edo halabeharrez baldintzatzen duena, bereziki kokapenari eta ustiapenari dagokienez, baita ingurumenaren gaineko beste edozein esku-hartzeri dagokionez ere, natur baliabideen erabilpenera xedatutakoak barne.

_Natura 2000 Sarea: Europako sare ekologiko koherentea, Zainketa Eremu Bereziak (ZEB), aurretiaz estatuek Batasunaren Intereseko Leku (BIL) izendatu dituztenak, 92/43/EE Zuzentaraua aplikatuz, eta Hegaztien Babesgune Bereziak (HBB), 79/409/EEE Zuzentaraua aplikatuz izendatutakoak hartzen dituena.

_Emisioen muga-balioak: masa zein energia, berariazko parametro jakin batzuekin, emisio baten kontzentrazioarekin edo mailarekin lotuta adierazia, zeinen balioa epe jakin baten edo gehiagoren barruan gainditu beharko ez den. Substantzien emisioen muga-balioak normalean emisioak instalaziotik irteten diren puntuan aplikatuko dira eta zehazteko orduan ez da balizko diluziorik kontuan hartuko. Uretarako zeharkako isuriei dagokienez, eta ur ingurunera isuritako substantzia arriskutsu jakin batzuek eragindako kutsadurari buruzko araudiaren kalterik gabe, araztegi baten ondorioa kontuan hartu ahalko da instalazioaren emisioen muga-balioak finkatzeko orduan, betiere ingurumenaren multzoaren babesaren pareko maila iristen bada eta horrek ingurunean kutsadura zama handiagorik ekartzen ez badu.

_Babes bereziko eremua: nazioarteko, Europar Batasuneko, Estatuko zein Nafarroako araudiak aplikatuz halakotzat jo diren natur eremu babestuak.

2. ERANSKINA

Nafarroako foru komunitateko administrazioaren baimenaren menpe dauden instalazioak

2 A. Ingurumen baimen integratuaren menpe dauden jarduerak.

1. Industri instalazioak, elektrizitatea, lurrina eta ur beroa 50 MW-etik gorako eta 300 MW-etik beherako potentzia termikoaz ekoizteko gai direnak.

2. Animalia eta landare produktuak ontziratu eta lataratzeko industria instalazioak. Animalietatik ateratako lehengaiak, esnea izan ezik, erabiltzen dituzten instalazioak, egunean amaitutako produktuen 75 tonatik beherako ekoizpen ahalmenekoak, eta landarezko lehengaiak erabiltzen dituzten instalazioak, egunean amaitutako produktuen 300 tonatik beherako ekoizpen ahalmenekoak (hiruhilekoetako batez besteko balioak).

3. Esnekien fabrikaziorako industria instalazioak, betiere instalazioak egunean 200 tonatik gora esne jasotzen badu (urteko batez besteko balioa).

4. Animalien kanal edo hondakinak suntsitu ala aprobetxatzeko instalazioak, egunean 10 tonatik gora tratatzeko ahalmenekoak.

5. Bitarteko produktuen tratamendua eta produktu kimikoen ekoizpena. 6. Pestizida eta farmaziako produktuen, pintura eta bernizen, elastomero eta peroxidoen ekoizpena.

7. Materialen gainazalak, gauza edo produktuenak disolbatzaile organikoak erabiliz tratatzeko instalazioak, bereziki, atondu, estanpatu, gaineztatu eta koipea kentzeko, iragangaitz bihurtzeko, itsasteko, lakatzeko, garbitzeko edo inpregnatzeko, orduan 150 kg-tik gora edo urtean 200 tonatik gora disolbatzaile kontsumitzeko ahalmenekoak.

8. Produktu petrokimikoak eta kimikoak gordetzeko instalazioak (3.B eranskinean sartu gabeko proiektuak).

9. Produktuak elastomeroez fabrikatu eta tratatzea.

10. Amiantoa ekoizteko eta amiantoan oinarritutako produktuak fabrikatzeko instalazioak.

11. Karbono sintetizatua edo elektrografitoa errekuntzaz zein grafitazioz fabrikatzeko instalazioak.

12. Motordun ibilgailuak fabrikatu eta muntatzeko eta ibilgailuentzako motoreak fabrikatzeko instalazioak.

13. Erabilpenetik kanpo dauden ibilgailuak jaso eta kutsaduraz garbitzeko zentroak.

14. 2.B eranskinean zerrendatu gabeko hondakin arriskutsuen kudeaketa.

15. Ikatza likidotzeko instalazioak, eguneko 500 tona bitartekoak.

2.B. Ingurumen baimen integratuaren eta ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe dauden jarduerak.

1. errekuntza instalazioak

1.1. 300 MW-etik gorako errekuntzako potentzia termikoa duten errekuntza instalazioak:

a) Energia elektrikoa erregimen arruntean zein erregimen berezian ekoizteko instalazioak, non erregai fosilak, hondakinak zein biomasa erretzen diren.

b) Kogenerazioko instalazioak, galdarak, labeak, zein industria batean dagoen errekuntzarako beste edozein instalazio edo ekipamendu, errekuntza jarduera nagusia izan ez arren.

1.2. Petrolio eta gas birfindegiak:

Petrolio gordinaren birfindegiak (petrolio gordinetik labaingarriak soilik ekoizten dituzten enpresak kenduta)

1.3. Koketegiak.

1.4. Gas naturalaz bestelako gas erregarriak, petrolioaren gas likidotuak eta ikatz likidotzea ekoizteko instalazioak, egunean gutxienez eskisto bituminosoko 500 tona ikatz.

2. Metalen ekoizpena eta transformazioa. 2.1. Mineral metalikoak kiskali edo sinterizatzeko instalazioak, mineral sulfurosoa barne.

2.2. Fundizioa edo altzairu gordinak ekoizteko instalazioak (oinarrizko zein bigarren mailako fusioa), orduan 2,5 tonatik gorako ahalmeneko fundizio etengabeko instalazioei dagozkienak ere barne.

2.3. Metal ferrosoak transformatzeko instalazioak:

a) Berotan xaflatua, orduan 20 tonatik gorako altzairu gordineko ahalmenaz.

b) Mailuekin forjatua, inpaktu energia mailuko 50 kilojuliotik gorakoa denean eta erabilitako potentzia termikoa 20 MW-etik gorakoa denean.

c) Metal funditua babesteko geruzak aplikatzea, orduan 2 tonatik gora altzairu gordin tratatzeko ahalmenaz.

2.4. Metal ferrosoen fundizioak, egunean tonatik gora ekoizteko ahalmenaz.

2.5. Instalazioak:

a) Metal ez-ferrosoak gordinean ekoizteko, mineraletatik, kontzentratuetatik edo bigarren mailako lehengaietatik, prozedura metalurgiko, kimiko edo elektrolitikoen bidez.

b) Metal ez-ferrosoen fusiorako, alegazioa barne, baita berreskurapen produktuak ere (birfindua, fundizioan moldatua), berunerako eta kadmiorako 4 tonatik gorako fusio ahalmenaz edo gainerako metaletarako, 20 tonatik gorakoaz, egunean.

2.6. Metalen eta material plastikoen gainazalen tratamendurako instalazioak, prozedura elektrolitiko edo kimikoaren bidez, tratamendurako erabiltzen diren kubeta edo linea osoen bolumena 30 m³ tik gorakoa denean.

3. Industria mineralak.

3.1. Zementua, magnesita edota klinkerra biraketa labeetan fabrikatzeko instalazioak, egunean 500 tonatik gorako ekoizpen ahalmenaz, edo karea fabrikatzekoak, biraketa labeetan egunean 50 tonatik gorako ekoizpen ahalmenaz, edo bestelako labe batzuetan, egunean 50 tonatik gorako ekoizpen ahalmenaz.

3.2. Amiantoa ateratzeko eta amiantoan oinarritutako produktuak fabrikatzeko instalazioak.

3.3. Beira, beira zuntza barne, fabrikatzeko instalazioak, egunean 20 tonatik gorako fusio ahalmenaz.

3.4. Material mineralen fundiziorako instalazioak, zuntz mineralen fabrikazioa barne, egunean 20 tonatik gorako fundizio ahalmenaz.

3.5. Igeltsua eta zeramikazko produktuak labean fabrikatzeko instalazioak, bereziki, teila, adreilu, errefraktario, azulejo edo etxerako zein apainketarako zeramikak, egunean 75 tonatik gora ekoizteko ahalmenaz, edota labearen 4 m³ -tik gorako ahalmenaz eta 300 kg/m³ -tik gorako labeko karga dentsitateaz. 4. Industria kimikoak.

Fabrikazioak, foru lege honen jardueren kategorien ondorioetarako, 4.1etik 4.6.ra bitarteko epigrafeetan aipatutako produktuen edo produktu multzoen transformazioaren bidezko industria mailako fabrikazioa adierazten du.

4.1. Oinarrizko produktu kimikoen fabrikaziorako instalazio kimikoak, zehazki:

a) Hidrokarburo sinpleak (linealak edo ziklikoak, aseak edo asegabeak, alifatikoak edo aromatikoak).

b) Hidrokarburo oxigenatuak, hala nola, alkoholak, aldehidoak, zetonak, azido organikoak, estereak, azetatoak, etereak, peroxidoak, erretxinak, epoxidoak.

c) Hidrokarburo sulfuratuak.

d) Hidrkarburo nitrogenatuak, zehazki, aminak, amidak, konposatu nitrosoak, nitrikoak edo nitratoak, nitriloak, zianatoak eta isozianatoak.

e) Hidrokarburo fosforatuak.

f) Hidrokarburo halogenatuak.

g) Konposatu organiko metalikoak.

h) Oinarrizko materia plastikoak (polimeroak, zuntz sintetikoak, zelulosatik ateratako zuntzak).

i) Kautxu sintetikoak.

j) Koloratzaileak eta pigmentuak.

k) Tentsioaktiboak eta gainazaleko eragileak.

4.2. Oinarrizko produktu kimiko ez-organikoak fabrikatzeko instalazio kimikoak:

a) Gasak eta, zehazki, amoniakoa, kloroa, hidrogeno kloruroa, fluorra edo hidrogeno floruroa, karbono oxidoak, sufre konposatuak, nitrogeno oxidoak, hidrogenoak, sufre dioxidoa, karbonilo dikloruroa.

b) Azidoak eta, zehazki, azido kromikoa, azido fluorhidrikoa, azido fosforikoa, azido nitrikoa, azido klorhidrikoa, azido sulfurikoa, azido sulfuriko fumantea, azido sulfuratuak.

c) Baseak eta, zehazki, amonio hidroxidoa, potasio hidroxidoa, hidroxido sodikoa.

d) Amonio kloruroa, klorato potasikoa, karbonato potasikoa (potasa), karbonato sodikoa (sosa), perboratoak, nitrato argentikoa.

e) Ez-metalak, oxido metalikoak edo kaltzio karburoa, silizioa, silizio karburoa bezalako beste konposatu ezorganiko batzuk. 4.3. Ongarriak fosforoaz, nitrogenoaz, potasioaz fabrikatzeko instalazio kimikoak (ongarri sinpleak edo konposatuak).

4.4. Oinarrizko produktu fitofarmazeutikoak eta biozidak fabrikatzeko instalazio kimikoak.

4.5. Oinarrizko botikak fabrikatzeko prozedura kimiko edo biologikoren bat erabiltzen duten instalazio kimikoak.

4.6. Leherkariak fabrikatzeko instalazio kimikoak.

5. Hondakinen kudeaketa.

5.1. Hondakin arriskutsuak errausteko instalazioak [Hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legearen 3.c artikuluan definitutakoak], baita hondakin horiek desagerraraztekoak ere zabortegietan metatuz, segurtasuneko gordailuetan sartuz edo tratamendu kimikoa emanez (hondakinei buruzko Kontseiluaren uztailaren 15ko 75/442/EEE Zuzentarauaren 2.A eranskinaren D) epigrafean definitzen den bezala).

5.2. Arriskutsuak ez diren hondakinak errausteko edo hondakin horiek tratamendu kimikoren baten bidez suntsitzeko instalazioak (uztailaren 15ko 75/442/EEE Zuzentarauaren 2.A eranskinaren D) epigrafean definitzen den bezala), egunean 50 tonatik gorako ahalmenaz.

5.3. Egunean 10 tonatik gora hondakin hartzen dituzten edo guztira 25.000 tonatik gorako edukiera duten arriskutsuak ez diren hondakinetarako zabortegiak, hondakin bizigabeen zabortegiak izan ezik.

5.4. Mahasti eta ardogintza arlotik sortutako hondakinetatik alkohola fabrikatzea.

6. Zelulosa, paper eta kartoi industriak.

6.1. Honakoen fabrikazioan aritzen diren industria instalazioak:

a) Paper orea, egurretik edo beste zuntz materia batzuetatik.

b) Papera eta kartoia egunean 20 tonatik gora ekoizteko ahalmenaz.

6.2. Zelulosa ekoiztu eta tratatzeko instalazioak, egunean 15 tonatik gorako ekoizteko ahalmenaz.

7. Ehungintza industria.

Zuntz edo ehunak aurretiaz tratatzeko (ikuzi, zuritu, jostea) edo tindatzeko instalazioak, tratamendu ahalmena egunean 10 tonatik gorakoa denean.

8. Larruaren industria.

Larruak ontzeko instalazioak, egunean amaitutako produktuen tratamendu ahalmena 12 tonatik gorakoa denean.

9. Abeltzaintza. 9.1. Eskorta hegaztiak edo behiak edo zerriak intentsiboki hazteko instalazioak, honakoak baino gehiago dituztenak:

a) 40.000 toki, arrautzak jartzeko oiloak direnean, edo hegaztien beste produkzio orientazio batzuetarako pareko kopurua.

b) 55.000 toki oilaskoentzat.

c) 2000 toki hazteko zerrientzat (30 kg-tik gorakoak).

d) 750 toki zerramentzat.

e) c) eta d) letretan esandako tokien proportzioaren pareko zerri ustiapen mistoak, erregelamenduz zehaztuko direnak.

f) 250 esne behi buru helduak.

9.2. Animaliak hil edota zatikatzeko hiltegi eta instalazioak, egunean 50 tonatik gora kanal ekoizteko ahalmenekoak.

2C. Ingurumen ukipenen baimenaren menpe dauden jarduerak eta proiektuak.

A) Baso lurraren erabilpen aldaketak.

B) Larreak sortzea eta hobetzeko obrak egitea, horiek 10 hektarea baino gehiagokoak badira edo babes bereziko eremu baten barruan edo Natura 2000 Sarean badaude.

C) 50 hektarea baino gutxiagoko baso birlandaketak.

D) Bide berriak eta pista iraunkorrak ireki eta aldatzea, errepideak zabaldu eta hobetzea, 10 kilometrotik behera.

E) Turismo antolamenduko proiektuak, hala nola, lur urbanizaezinetan dauden josteta edo kirol instalazioak, hau da, golf zelaiak, kanpaleku ez iraunkorrak, ekitazio zentroak, teleferikoak, funikularrak, eski estazio eta pistak, motordun ibilgailuentzako zirkuitu iraunkorrak, ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe ez badaude.

F) Tratamendu fitosanitarioak produktu toxiko eta oso toxikoekin, 10 eta 50 hektarea arteko eremuetan.

G) Gutxieneko labore unitate bat baino eremu handiagoa hartzen duten luberriek, salbu eta babes bereziko eremuetan badaude, hala bada nolanahi ere halakoen menpe egonen baitira.

H) 300 hektarea baino gutxiagoko eremuak ukitzen dituzten lurzati-berrantolamenduak, 3.D eranskinaren muga eta irizpideak aplikatuz ingurumen eraginaren adierazpenaren tramitearen menpe ez jartzea erabakitzen bada.

I) Energiari buruzko instalazioak: _Energia elektrikoaren banaketako edo garraioko lineak, ingurumen eraginaren ebaluazioa behar ez dutenak.

_Oliobide eta gasbideak, ingurumen eraginaren ebaluazioa behar ez dutenak.

_Eguzkiaren energia aprobetxatzeko instalazioak.

_Aire-generadoreen multzoak edo aire-generadore isolatuak, ingurumen eraginaren ebaluazioa behar ez dutenak.

J) Gune hezeen lehorketak eta aldaketak.

K) Baliabide hidrikoak nekazaritzarako eta kudeatzeko proiektuak, eta 3.C eranskinean sartuta ez dauden soro ureztatuak finkatu eta hobetzeko proiektuak, edo aurreikusitako hautapen irizpideak aplikatu ondoren Ingurumen Eraginaren Adierazpena aplikatzen ez zaien 3.B eranskinekoak.

L) Genetikoki aldatutako organismoen erabilpen edo askapen mugaturako instalazio eta jarduerak, onespena ematea Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari dagokionez.

M) Komunikazioko instalazioak

_Telefono eta telebista banaketarako lineak.

_Estazio sismikoak edo antzekoak.

_Telebista eta irrati hedapeneko errepikagailuak.- Telekomunikazioetarako antenak eta haiekin batera doazen azpiegiturak, lurzoru ez-urbanizagarrian instalatzen direnean.

N) Goi presioko ur horniduraren garraiobideak, beste eranskinetan jaso ez direnak.

O) Instalazio iragankorrak, beste osagarri batzuk, lur isurtegiak, biltegiak, eta abar, ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe jarritako proiektuan kontuan hartu gabeak.

P) Foru lege honen eranskinetan sartu ez den obra, lan edo aprobetxamendu proiektu oro, Nafarroako Gobernuak onetsitako Natura 2000 Sarean edo babes bereziko eremuetan dauden Tokiak Erabili eta Kudeatzeko Plan Gidarian ageri ez den eta foru lege honen eranskinetan ageri ez dena, edozein plan sektorialetatik etorri zein ez.

3. ERANSKINA

Ingurumen eraginaren ebaluazioa

3A. Ingurumen ebaluazio estrategikoaren menpe dauden plan eta programak.

A) Lurralde antolamenduko bitartekoak:

1. Nafarroako lurralde estrategia.

2. Lurralde antolamenduko planak. 3. Lurralde ekintzako plan zuzendariak.

4. Udalez gaindiko plan sektorialak.

5. Ingurumen eraginaren azterlana behar ez duten udalez gaindiko proiektu sektorialak.

B) Hirigintzaren antolamenduko bitartekoak:

1. Udal plan orokorrak.

2. Sektorizazio planak.

3. Udal plan orokorra garatzen ez duten plan bereziak, Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 61.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

C) Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen arabera lurralde antolamendurako bitartekotzat jotzen den beste edozein plan eta programa, zein ondokoen gainean prestatzen dena:

1. Nekazaritza eta ureztapenak.

2. Abeltzaintza eta ibai arrantza.

3. Basozaintza.

4. Energia.

5. Industria.

6. Komunikazio eta garraio sistemak.

7. Hondakinen kudeaketa.

8. Baliabide hidrikoen kudeaketa, saneamendua eta arazketa barne.

9. Telekomunikazioak.

10. Turismoa.

11. Landa antolamendua, lurraren erabilpena, oro har, eta natur baliabideena.

12. Etorkizunean ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpeko proiektuak baimentzeko esparrua finkatzen dutenak.

D) Aurreko idatz-zatietan aipatu ez eta Natura 2000 Sareko edo babes bereziko eremuetako baloreei nabarmen eragin liezaieketen plan eta programak.

E) Tokian-tokian eremu txikien erabilpena ezartzen duten aipatutako plan eta programak, bai eta udaletako beste hirigintza planeamenduko garapen-tresna batzuk ere, eta aipatutako plan eta programa horietan aldaketa txikiak sartzea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ingurumenean ondorio nabarmenik izatea litekeena dela erabakitzen duenean banaka-banaka aztertu ondoren, eta erregelamenduz ezarritako irizpideak oinarri hartuta.

F) Etorkizunean proiektuak baimentzeko esparrua finkatzen deneko beste plan eta programa batzuei dagokienez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak delako plan edo programak ingurumen ondorio esanguratsurik izan lezakeen zehaztuko du.

3B. Ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe soilik dauden jarduera eta proiektuak, hautapen irizpideen aplikazioaren arabera.

A) Nekazaritza, Basozaintza, Akuikultura eta Abeltzaintza

1. Lurzatiak berrantolatzeko proiektuak (3.C eranskinean sartutakoak izan ezik).

2. Lehenengo baso-berritzeak, transformazio ekologiko kaltegarri larriak gertatzeko arriskua sortzen dutenean (3.C eranskinean sartu gabeko proiektuak).

3. Nekazaritzarako baliabide hidrikoak kudeatzeko proiektuak, lurren ureztapen eta drainatze proiektuak barne, 10 hektareatik gorako eremuak ukitzen dituztenean (3.C eranskinean sartu gabeko proiektuak), edo 100 hektareatik gorako soro ureztatuak finkatu eta hobetzeko proiektuak.

4. Eremu erdinaturalak nekazaritza ustiapen intentsibora xedatzeko proiektuak, 3.C eranskinean sartu ez direnak.

B) Erauzpen industria

1. Zeru zabaleko ustiapenak, funtzionamendu epea 2 urtetik beherakoa denean meatokietan, eta A, B, C eta D atalen gainerako baliabide geologikoetan, beraien aprobetxamendua Meategien Legeak eta araudi osagarriak arautzen duenean.

2. Zulaketa sakonak, lurren egonkortasuna ikertzeko zulaketak izan ezik, zehazki:

a) Zulaketa geotermikoak.

b) Hondakin nuklearrak gordetzeko zulaketak.

c) Ur horniketarako zulaketak.

3. Funtzionamenduko epea 2 urtetik beherakoa duten eta jabari publiko hidraulikoan dauden urtean 20.000 metro kubikotik gora erauzteko, edo ibilguen polizia eremuetan dauden eta 5 hektareatik gorako azalera duten ustiapenak (3.C eranskinean sartuta ez daudenak).

4. Ibaien dragatzeak (3.C eranskinean sartuta ez daudenak) erauzitako produktuaren bolumena 100.000 metro kubikotik gorakoa denean.

C) Industria energetikoa

1. Oliobide eta gasbideen instalazioak (3.C eranskinean sartuta ez dauden proiektuak), hirilurretan izan ezik, 10 kilometrotik gorako luzera badute. 2. Gas naturala lur gainean pilatzea.

200na tonatik gorako edukiera duten tangak.

3. Gas erregarriak lurpean gordetzea.

100 metro kubikoko edukieratik gorako instalazioak.

4. 3.C eranskinean sartuta ez dauden parke eolikoak.

D) Azpiegitura proiektuak

1. Industria eremuen proiektuak.

2. Hiri eremuetatik kanpoko urbanizazio eta hotel konplexuen eta elkarlotutako eraikuntzen proiektuak, merkataritza guneen eta aparkalekuen eraikuntza barne (3.C eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

3. Trenbide lineen, garraioen arteko aldaketarako instalazioen eta garraio modu desberdinen terminalen eraikuntza (3.C eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

4. Aerodromoen eraikuntza (3.C eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

E) Ingenieria hidraulikoko eta uraren kudeaketako proiektuak

1. Lurpeko uren erauzketa edo akuiferoak berriro betetzea, erauzi edo hartutako uraren urteko bolumena 1.000.000 metro kubikotik gorakoa denean (3.C eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

2. Baliabide hidrikoak ibai bide batetik bestera aldatzeko proiektuak, lekualdatutako uraren bolumena 5.000.000 metro kubikotik gorakoa denean.

Ur edangarria hodien bidez lekualdatzea edo araztutako uren berrerabilpen zuzena salbuesten dira (3.C eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

3. Nabigatzeko moduko bideen eraikuntza, barruko nabigazioko portuak, biderapen obrak, eta ur- ibilguen eta bazterren defentsarako proiektuak, ukitutako tartearen luzera, guztira, 2 kilometrotik gorakoa denean, eta 3.C eranskinean esandako kasuen artean ez daudenean. Hiri eremuan arriskua saihesteko egiten diren jarduerak salbuesten dira.

4. Ura distantzia luzean garraiatzeko instalazioak, luzera 40 kilometrotik gorakoak denean, eta garraio ahalmen gorena segundoko 5 metro kubikotik gorakoa denean (3.C eranskinean sartu gabeko proiektuak).

5. Presak eta urari eutsi edo ura gordetzeko beste instalazio batzuk, betiere honako suposamendurik eman ezean:

a) Presa handiak, presa eta urtegien segurtasuneko erregelamendu teknikoan definitzen diren bezala, 3.C eranskinean sartuta ez badaude. b) Urari eusteko beste instalazio batzuk, aurreko idatz-zatian sartzen ez direnak, 200.000 metro kubikotik gora gordetzeko edukiera berri edo gehigarria dutenean.

F) Beste proiektu batzuk

1. Motordun ibilgailuentzako karrera eta saiakuntzetarako pista iraunkorrak.

2. Lohien metatzeak.

3. Eski pistak, erremonte eta teleferikoak eta horiei lotutako eraikuntzak (3.C eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

4. Parke tematikoak (3.C eranskinean sartuta ez dauden proiektuak).

5. 3.B eta 3.C eranskinetan ageri diren proiektuen edozein aldaketa edo hedapen _proiektuak jada baimenduta, eginda edo eginbidean daudela_, ingurumenean eragin kaltegarri nabarmenik izan dezaketenean, hau da, honakoren bat gertatzen denean:

a) Atmosferarako emisioak nabarmen gehitzea.

b) Ur-ibilgu publikoetara zein itsasertzera isuritakoak nabarmen gehitzea.

c) Hondakinen sortzea nabarmen gehitzea.

d) Natur baliabideen erabilpena nabarmen gehitzea.

e) 79/409/EEE eta 92/409/EEE Zuzentarauak aplikatuz izendatutako babes bereziko eremuei edo Ramsar Ituneko zerrendan sartutako hezeguneei ukitzea.

6. Metodo edo produktu berriak garatu edo frogatzeko esklusiboki edo batez ere balio duten 3.C eranskineko proiektuak, bi urte baino luzaroago erabiltzen ez direnak.

Oharra: izaera berekoak diren eta espazio fisiko berean eginda dauden proiektuen zatikatzeak ez du eranskin honetan finkatutako mugarik aplikatzea eragotziko, horren ondoriotarako kontuan hartutako proiektu bakoitzaren magnitude edo dimentsioak pilatuko baitira.

3 C. Nolanahi ere ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe soilik jarriko diren jarduera eta proiektuak

A) Erauzpen industria

1. Meategiak eta A, B, C eta D ataletako gainerako baliabide geologikoen zeru zabaleko baimen edo emakida beraren barruko ustiapen eta fronteak, bi urtetik beherako funtzionamendu epekoak, aprobetxamendua Meategien Legeak eta araudi osagarriak araututa dutenak, honako ezaugarriren bat dutenean:

a) Ukitutako lurraren azalera 25 hektareatik gorakoa denean.

b) Lurren guztirako mugimendua urtean 200.000 metro kubikotik gorakoa duten ustiapenak. c) Maila freatikotik behera egiten diren ustiapenak, erreferentzia mailatzat urteko gorabeheren artean gorena hartuz, edo azaleko zein sakoneko akuiferoen berriro betetzea murriztea eragin lezaketenak.

d) Egungo dinamikari lotutako metaketen ustiategiak: ibaietakoak, ibai eta glaziarretakoak, itsasertzekoak edo eolikoak. Dauzkaten landare fosilengatik berreraikuntza palinologikorako eta paleoklimatikorako zientifikoki interesgarriak izan litezkeen beste metaketa eta zohikaztegiak. Itsas metaketen ustiapena.

e) Autopista, autobide, nazio edo eskualde errepide edo 1.000 biztanletik gorako hirien barruko edo halako hiriguneetatik 2 kilometro baino gutxiagora dauden bideetatik ikusten diren ustiapenak.

f) Natur eremu babestuetan edo ezarritako mugetako edozeinetatik ikus daitekeen toki batean dauden ustiapenak, edo natur balioen galera eragin lezaketenak.

g) Oxidazio, hidratazio eta abarren ondorioz aldaketak jasan litzaketen eta, indarreko legedietan sartutako mugetatik gora, pertsonen osasunerako zein ingurumenerako arriskutsuak izan litezkeen adinako kontzentrazioetako azidotasuna, toxikotasuna zein beste parametro batzuk eragin litzaketen substantzien ustiapenak, hala nola, meak sulfuroekin, erregai solidoen ustiapenak, tokian-tokian lixibapen tratamendua eskatzen duten ustiapenak eta mineral erradioaktiboak.

h) Jabari publiko hidraulikoan zein ibilgu baten polizia eremuan dauden ustiapenak, 79/409/EEE eta 92/409/EEE Zuzentarauak aplikatuz izendatutako babes bereziko eremuetan edo Ramsar Ituneko zerrendan sartutako hezeguneetan garatzen direnean.

i) Aurreko baldintzetako bat ere bete gabe, meategi lanengatik ukitzea aurreikusten zaion eremuaren mugetatik 5 kilometro baino gutxiagora dauden erauzpenak, eta dagoen zeru zabaleko edozein ustiapen edo meategi emakidaren edozein instalazio erantsi.

2. Lurpeko meatzaritza honako ezaugarriak dituzten ustiapenetan:

a) Duten paragenesia dela-eta, oxidazio, hidratazio zein disoluzioz pH-a aldaraz lezaketen ur azido zein alkalinoak eman edo natur ingurunearen aldaketa eragin dezaketen ioi metaliko edo ez- metalikoak askatu ahal izatea.

b) Mineral erradioaktiboak ustiatzea.

c) Meategiak hiriguneetatik 1 kilometro baino gutxiagora dituztenak (planoan neurtuta), subsidentziaz arriskurik eragin lezaketenak.

Kasu guztietan minerala tratatzeko, meategietako edo aprobetxamendu mineralurgikoko esterilak aldi batez pilatzeko edo hondarrak biltzeko (zabortegiak, presak eta urmaelak edo esterilak, birrinketa plantak edo planta mineralurgikoak eta abar).

3. Dragatzeak:

Ibaien dragatzeak 79/409/EEE eta 92/409/EEE Zuzentarauak aplikatuz izendatutako babes bereziko eremuetan edo ur-ibilgu zatietan edo Ramsar Ituneko zerrendan sartutako hezeguneetan egiten direnean, eta erauzitako bolumena urtean 20.000 metro kubikotik gorakoa denean. B) Energia

1. Petrolioa eta gas naturala saltzera begira erauztea, erauzitakoa egunean 500 tonatik gorakoa denean petrolioaren kasuan, eta 500.000 metro kubikotik gorakoa gasaren kasuan, emakida bakoitzeko.

2. Gasa eta petrolioa garraiatzeko hodia, 800 milimetrotik gorako diametroaz eta 40 kilometrotik gorako luzeraz.

3. Energia elektrikoa garraiatzeko aireko lineen eraikuntza, 220 kV-ko edo hortik gorako boltajeaz eta 15 kilometrotik gorako luzaeraz.

4. Haizearen indarra energia ekoizteko erabiltzeko instalazioak (parke eolikoak), 25 aire-generadore edo gehiago dituztenak, edo lerroan bi kilometro edo gehiago egiten dutenak, edo beste parke eoliko batetik 2 kilometro baino gutxiagora daudenak.

C) Azpiegitura proiektuak

Errepideak:

a) Trazadura berriko autopista eta autobideen, lasterbide eta betiko errepideen eraikuntza.

b) Lehendik dauden autopista, autobide, lasterbide eta betiko errepideen trazadura aldatzeko jarduerak, 10 kilometro jarraitu baino gehiagoko luzeran.

c) Betiko errepideen hedapena, autopista, autobide edo galtzada bikoitzeko bide bihurtzeko, 10 kilometro jarraitu baino gehiagoko luzeran.

D) Lurraren erabilpenaren, basoen birlandaketen, ureztapenen eta lurzati-berrantolamenduen gaineko proiektuak.

1. Nekazaritzarako baliabide hidrikoak kudeatzeko proiektuak, lurren ureztapen eta drainatze proiektuak barne, 100 hektareatik gorako eremuak ukitzen dituztenean, edo 300 hektareatik gorako soro ureztatuak finkatu eta hobetzeko proiektuak badira.

2. 50 hektareatik gorako lehenengo baso-berritzeak, transformazio ekologiko kaltegarri larriak gertatzeko arriskua sortzen dutenean.

3. Zuhaitzak moztea, lurraren erabilpena aldatzeko, antolamendu planen menpe ez dagoenean, eta 20 hektarea baino gehiagoko eremuari eragiten dionean. Ez da idatz-zati honetan sartzen berrogeita hamar urtetik beherako txandan ustiatutako zuhaitz landaketen mozketa.

4. Landatu gabeko lurrak edo eremu erdinaturalak nekazaritza ustiapen intentsibora xedatzeko proiektuak, 100 hektareatik gorako eremua hartzea eskatzen dutenean, edo 50 hektareatik gorakoa, batez besteko malda 100eko 10ekoa edo hortik gorakoa den lurretan.

5. Azkeneko hamar urteotan nekazaritzarako ustiatu ez diren lurrak horretara jartzea, ukitutako eremua hogeita hamar hektareakoa edo hortik gorakoa denean, edo hamarrekoa, batez besteko aldapa 100eko 10ekoa edo hortik gorakoa den lurretan, baita abeltzaintzako ustiapenak ere, ganadu handiko ehun buru edo gehiagoko zentsua dutenean eta hektarea bakoitzeko ganadu handiko hiru burutik gorako dentsitatea daukatenean.

6. Tratamendu fitosanitarioak, lur edo uretako faunarako C motako toxikotasuneko produktuak erabiltzen direnean, edo oso produktu toxikoak, pertsonentzako arriskuaren arabera, eta betiere berrogeita hamar hektareatik gorako eremuetan aplikatzen badira.

7. Zuhaixkazko landarezko estaldura suntsitzea dakarten lurraren erabilpenaren aldaketak, aldaketa horiek 100 hektareatik gorako eremuak ukitzen dituztenean.

8. Baso aprobetxamenduak, izatezko mozketak, baso masak hobetzea eta landare masak suntsitzea dakarten proiektuak, hogeita hamar hektareatik gorako eremu jarraituei edo, lurraren malda 100eko 20tik gorakoa bada edo bertoko zuhaitzak badira, hamar hektareatik gorakoak ukitzen dituztenean.

9. 300 hektareatik gorako eremua ukitzen duten lurzati-berrantolamenduak.

E) Beste proiektu batzuk.

1. 3.C eranskin honetan zerrendatutako jarduerei dagozkien hurrengo proiektuak, bertan finkatutako mugen balioetara iritsi gabe, Kontseiluaren basoko hegaztien kontserbazioari buruzko apirilaren 2ko 79/409/EEE eta Kontseiluaren habitat naturalen eta basa faunaren eta landarediaren kontserbazioari buruzko maiatzaren 21eko 92/409/EEE Zuzentarauak aplikatuz izendatutako babes bereziko eremuetan, edo Ramsar Ituneko zerrendan ageri diren hezeguneetan garatzen direnean:

a) Lehenengo baso-berritzeak, transformazio ekologiko kaltegarri larriak gertatzeko arriskua sortzen dutenean.

b) Landatu gabeko lurrak edo eremu erdinaturalak nekazaritza ustiapen intentsibora xedatzeko proiektuak, 10 hektareatik gorako eremua hartzea dakartenean.

c) Nekazaritzarako baliabide hidrikoak kudeatzeko proiektuak, lurren ureztapen zein drainatze proiektuak barne, 10 hektareatik gorako eremuak ukitzen dituztenean.

d) Lurraren erabilpenaren transformazioak, landare estaldura suntsiarazten dutenak, transformazio horiek 10 hektareatik gorako eremuak ukitzen dituztenean.

e) Meategi eta A, B, C eta D ataletako gainerako baliabide geologikoen zeru zabaleko baimen edo emakida beraren barruko ustiapen eta fronteak, bi urtetik beherako funtzionamendu epekoak, aprobetxamendua Meategien Legeak eta araudi osagarriak araututa dutenak, ustiapenak ukitzen duen lur eremua 2,5 hektareatik gorakoa denean, edo ustiapena jabari publiko hidraulikoko lurretan edo ibilgu baten polizia eremuan dagoenean.

f) Produktu kimikoak garraiatzeko eta gasa eta petrolioa garraiatzeko hodiak, 800 milimetrotik gorako diametrodunak eta 10 kilometrotik gorako luzerakoak.

g) Energia elektrikoa garraiatzeko aireko lineak, 3 kilometrotik gorako luzerarekin.

h) 10 aire-generadore baino gehiago dituzten parke eolikoak. i) Lurzati-berrantolamenduak.

2. Ondoren aipatuko diren proiektuak, 79/409/EEE eta 92/409/EEE Zuzentarauak aplikatuz izendatutako babes bereziko eremuetan edo Ramsar Ituneko zerrendan sartutako hezeguneetan garatzen direnean:

a) Aerodromoen eraikuntza.

b) Hiri eremuetatik kanpoko urbanizazio eta hotel konplexuen eta elkarlotutako eraikuntzen proiektuak, merkataritza guneen eta aparkalekuen eraikuntza barne.

c) Eski pistak, erremonte eta teleferikoak eta horiei lotutako eraikuntzak.

d) Parke tematikoak.

e) Biderapen obrak eta berezko ur-ibilguen defentsarako proiektuak.

f) Ura urrutira garraiatzeko instalazioak, 10 kilometrotiko gorako luzera bada, eta garraio ahalmena segundoko 5 metro kubikotik gorakoa bada.

g) Lurzati-berrantolamenduak.

Oharra: izaera berekoak diren eta espazio fisiko berean eginda dauden proiektuen zatikatzeak ez du eranskin honetan finkatutako mugarik aplikatzea eragotziko, horren ondoriotarako kontuan hartutako proiektu bakoitzaren magnitude edo dimentsioak pilatuko baitira.

3 D. Instalazio zein proiektu bat ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe jartzeko irizpideak.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak, arrazoituta, 2.A, 3.B eta 4.A eranskinetako proiektuei ingurumen eraginaren ebaluaziorik eskatu behar zaien ala ez erabakiko du, ondoko hautapen irizpideetan oinarrituz:

1. Proiektuen ezaugarriak.

Proiektuen ezaugarriak, zehazki, honako ikuspegietatik hartuko dira kontuan:

a) Proiektuaren tamaina.

b) Beste proiektu batzuekin pilatzea.

c) Natur baliabideen erabilpena.

d) Hondakinak sortzea.

e) Kutsadura eta beste eragozpen batzuk.

f) Istripu arriskua, batez ere erabilitako substantziak eta teknologiak kontuan hartuta.

2. Proiektuen kokapena Proiektuek eragin liezaieketen eremu geografikoen ingurumenezko sentsibilitatea bereziki ondokoak kontuan hartuz zehaztuko da:

a) Lurrari ematen zaion erabilpena.

b) Eremuko baliabide naturalen oparotasun, kalitate eta birsortzeko gaitasun erlatiboak.

c) Natur ingurunearen karga ahalmena, honako arloei bereziki adituz:

1. Hezeguneak.

2. Mendi eta baso eremuak.

3. Erreserba eta parke naturalak.

4. Estatuko zein Nafarroako Foru Komunitateko legediak sailkatu edo babestutako eremuak; 79/409/EEE eta 92/409/EEE Zuzentarauak aplikatuz izendatutako babes bereziko eremuak.

5. Europar Batasuneko legedian ezarritako ingurumen kalitateko helburuak jada gainditu direneko eremuak.

6.Dentsitate demografiko handiko eremuak.

7. Historia, kultura zein arkeologiaren aldetik esanahirik duten paisaiak.

3. Balizko eraginaren ezaugarriak

Proiektuen balizko ondorio esanguratsuak aurreko 1 eta 2 idatz-zatietan ezarritako irizpideen arabera eta bereziki ondokoak kontuan hartuta zehaztu behar diraLos:

a) Eraginaren zenbaterainokoa eta norainokoa (eremu geografikoa eta ukitutako herrigunearen tamaina).

b) Eragina mugaz gaindi hedatzen den.

c) Eraginaren magnitudea eta konplexutasuna.

d) Eraginaren gertagarritasuna.

e) Eraginaren iraupen, maiztasun eta lehengorapen aukerak.

f) Katalogatutako basa faunako espezieen gaineko eragina.

4. ERANSKINA

Jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren menpe dauden instalazioak eta jarduerak

4 A. Jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren eta ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe dauden jarduerak, hautapen irizpideen aplikazioaren arabera.

A) Nekazaritza, basozaintza, akuikultura eta abeltzaintza _Akuikultura intentsiborako instalazioak, urtean 500 tonatik gora ekoizteko ahalmena dutenak.

B) Elikagaien industriak

1. Landare eta animalia koipeak prestatzeko industria instalazioak. Animalia-lehengaiak dituzten instalazioak, esnea izan ezik, egunean ekoizteko ahalmena 75 tona baino gutxiago denean amaitutako produktuetan, eta landare-lehengaiak erabiltzen dituzten instalazioak, egunean ekoizteko ahalmena 300 tona baino gutxiago denean amaitutako produktuetan (hiruhilekoetako batez besteko balioak), betiere instalazioak aldi berean honako baldintzak betetzen baditu:

a) Industrialdeetatik kanpo egotea.

b) Bizitoki edo egoitzazko eremu batetik 500 metro baino gutxiagora egotea.

c) Gutxienez hektarea bat edukitzea.

2. Garagardoaren eta maltaren fabrikaziorako instalazioak, egunean ekoizteko ahalmena 300 tona baino gutxiago denean amaitutako produktuetan (hiruhilekoetako batez besteko balioak), betiere instalazioak aldi berean honako baldintzak betetzen baditu:

a) Industrialdeetatik kanpo egotea.

b) Bizitoki edo egoitzazko eremu batetik 500 metro baino gutxiagora egotea.

c) Gutxienez hektarea bat edukitzea.

3. Konfitura eta ur-azukreak prestatzeko industria instalazioak, egunean ekoizteko ahalmena 300 tona baino gutxiago denean amaitutako produktuetan (hiruhilekoetako batez besteko balioak), betiere instalazioak aldi berean honako baldintzak betetzen baditu:

a) Industrialdeetatik kanpo egotea.

b) Bizitoki edo egoitzazko eremu batetik 500 metro baino gutxiagora egotea.

c) Gutxienez hektarea bat edukitzea.

4. Fekulen fabrikaziorako industria instalazioak, egunean ekoizteko ahalmena 300 tona baino gutxiago denean amaitutako produktuetan (hiruhilekoetako batez besteko balioak), betiere instalazioak aldi berean honako baldintzak betetzen baditu:

a) Industrialdeetatik kanpo egotea.

b) Bizitoki edo egoitzazko eremu batetik 500 metro baino gutxiagora egotea.

c) Gutxienez hektarea bat edukitzea.

5. Arrain irina eta arrain olioa prestatzeko industria instalazioak, egunean ekoizteko ahalmena 75 tona baino gutxiago denean amaitutako produktuetan, betiere instalazioak aldi berean honako baldintzak betetzen baditu: a) Industrialdeetatik kanpo egotea.

b) Bizitoki edo egoitzazko eremu batetik 500 metro baino gutxiagora egotea.

c) Gutxienez hektarea bat edukitzea.

6. Zuntz mineral artifizialak fabrikatzeko instalazioak, egunean 20 tonatik beherako fusio ahalmena dutenak.

C) Industria kimikoa, petrokimikoa, ehungintzakoa eta papergintzakoa

1. Bitarteko produktuen tratamendua eta produktu kimikoen ekoizpena.

2. Pestizida eta farmaziako produktuen, pintura eta bernizen, elastomero eta peroxidoen ekoizpena.

D) Industria energetikoa

Energia hidroelektrikoa ekoizteko instalazioak.

E) Industria siderurgikoa eta mineral industria. Metalen ekoizpena eta prestakuntza

1. Aireontziak eraiki eta konpontzeko instalazioak.

2. Trenbide alorreko material fabrikatzeko instalazioak.

3. Motordun ibilgailuak fabrikatu eta muntatzeko eta ibilgailuentzako motoreak fabrikatzeko instalazioak.

F) Industria kimikoa, petrokimikoa, ehungintzakoa eta papergintzakoa

1. Bitarteko produktuen tratamendua eta produktu kimikoen ekoizpena.

2. Pestizida eta farmaziako produktuen, pintura eta bernizen, elastomero eta peroxidoen ekoizpena.

3. Produktu petrokimikoak eta kimikoak gordetzeko instalazioak.

4. Produktuak elastomeroez fabrikatu eta tratatzea.

G) Ingeniaritza hidraulikoko eta uraren kudeaketako proiektuak

Hondar urak tratatzeko plantak, 10.000 eta 150.000 arteko biztanle-parekoen ahalmenaz.

H) Beste proiektu batzuk

1. Txatarra gordetzeko instalazioak.

2. 3.B eranskinean sartuta ez dauden hondakinak suntsitzeko instalazioak.

3. Lohien metatzeak.

4. Motor, turbina edo erreaktoreen instalazioak edo saiakuntza bankuak. 5. Substantzia lehergarriak berreskuratu edo suntsitzeko instalazioak.

6. Turismoko kanpalekuak.

7. 3.B eta 3.C eranskinetan ageri diren proiektuen edozein aldaketa edo hedapen _proiektuak jada baimenduta, eginda edo eginbidean daudela_, ingurumenean eragin kaltegarri nabarmenik izan dezaketenean, hau da, honakoren bat gertatzen denean:

a) Atmosferarako emisioak nabarmen gehitzea.

b) Ur-ibilgu publikoetara zein itsasertzera isuritakoak nabarmen gehitzea.

c) Hondakinen sortzea nabarmen gehitzea.

d) Natur baliabideen erabilpena nabarmen gehitzea.

e) 79/409/EEE eta 92/409/EEE Zuzentarauak aplikatuz izendatutako babes bereziko eremuei edo Ramsar Ituneko zerrendan sartutako hezeguneei ukitzea.

8. Metodo edo produktu berriak garatu edo frogatzeko esklusiboki edo batez ere balio duten 3.C eranskineko proiektuak, bi urte baino luzaroago erabiltzen ez direnak.

Oharra: izaera berekoak diren eta espazio fisiko berean eginda dauden proiektuen zatikatzeak ez du eranskin honetan finkatutako mugarik aplikatzea eragotziko, horren ondoriotarako kontuan hartutako proiektu bakoitzaren magnitude edo dimentsioak pilatuko baitira.

4B. Jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren eta beharrezko ingurumen eraginaren ebaluazioaren menpe dauden jarduerak eta instalazioak.

A) Ondoko edukiera hauek gainditzen dituzten abeltzaintza intentsiboko instalazioak:

1. 2.000 toki ardi eta ahuntz ganaduarentzat.

2. 600 toki gizentzeko behientzat.

3. 20.000 toki untxientzat.

B) 100.000 tonatik gorako petrolio produktuak gordetzeko instalazioak.

C) Produktu petrokimiko edo kimikoak gordetzeko instalazioak, gutxienez 200.000 tonako edukierakoak.

D) Hondar uren tratamendurako plantak, 150.000 biztanle-parekoren ahalmenekoak.

E) Beste proiektu batzuk:

1. Zerrendatutako jarduerei dagozkien hurrengo proiektuak, bertan finkatutako mugen balioetara iritsi gabe, Kontseiluaren basoko hegaztien kontserbazioari buruzko apirilaren 2ko 79/409/EEE eta Kontseiluaren habitat naturalen eta basa faunaren eta landarediaren kontserbazioari buruzko maiatzaren 21eko 92/409/EEE Zuzentarauak aplikatuz izendatutako babes bereziko eremuetan, edo Ramsar Ituneko zerrendan ageri diren hezeguneetan garatzen direnean:

_Meategi eta A, B, C eta D ataletako gainerako baliabide geologikoen zeru zabaleko baimen edo emakida beraren barruko ustiapen eta fronteak, bi urtetik beherako funtzionamendu epekoak, aprobetxamendua Meategien Legeak eta araudi osagarriak araututa dutenak, ustiapenak ukitzen duen lur eremua 2,5 hektareatik gorakoa denean, edo ustiapena jabari publiko hidraulikoko lurretan edo ibilgu baten polizia eremuan dagoenean.

2. Ondoren aipatuko diren proiektuak, 79/409/EEE eta 92/409/EEE Zuzentarauak aplikatuz izendatutako babes bereziko eremuetan edo Ramsar Ituneko zerrendan sartutako hezeguneetan garatzen direnean:

_Eranskin honetako 8. multzoan sartu ez diren eta arriskutsuak ez diren hondakinen isurtegiak, baita benetako magnitudez neurtuta 1 hektareatik gorako eremua hartzen duten hondakin bizigabeen zabortegiak ere.

4C. Jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren menpe egon eta aurretiaz ingurumen, lurraldearen antolamendu eta etxebizitza departamentuaren ingurumen txostena behar duten jarduerak eta instalazioak.

A) Energia ekoizten duten instalazioak, baita zentral hidroelektriko txikiak ere, beste eranskinetan berariaz bildu ez direnak, 50 MW-etik beherako errekuntzako potentzia termikoa dutenak.

B) Industriak, oro har, baita konponketa tailerrak ere, foru lege honen gainerako eranskinetan aipatutako zirkunstantziarik ez dagoenean.

C) Hiltegiak eta abeltzaintzako ustiapenak, erregelamenduz ezartzen diren mugekin, baita arrain- haztegiak ere, foru lege honen gainerako eranskinetan aipatutako zirkunstantziarik ez dagoenean.

D) Erregai likidoen biltegi tokiak, horniketa unitateak eta zerbitzu guneak, erregelamenduz ezartzen diren edukiera eta azalera mugekin.

E) Hondakin solido, likido zein gasezkoak, hirikoak, nekazaritza zein industriakoak jaso, tratatu, berreskuratu eta suntsitzeko jarduerak.

F) Hondar uren tratamendurako eta, izatekotan, tratatutako uren berrerabilpenerako instalazioak.

G) Hirietako hondar urak arazteko instalazioak, 150.000 biztanle-parekotik beherako ahalmenekoak.

H) Industriak eta tailerrak erregelamenduz jarritako instalatutako potentzia eta azalera mugekin.

I) Ingurumenerako kaltegarriak izan litezkeen gauza eta materialen biltegiak.

J) Osasunean eta ingurumenean halako ondoriorik izan lezaketen beste jarduera batzuk, foru lege honen gaineko eranskinetan sartu ez direnak, eta erregelamenduz zehazten direnak. 4D. Jarduera sailkatuetarako udal lizentziaren menpe egon eta aurretiaz ingurumen, lurraldearen antolamendu eta etxebizitza departamentuaren ingurumen txostenik behar ez duten jarduerak eta instalazioak.

A) Nekazaritzako produktuen biltegiak.

B) Osasunerako kaltegarriak zein pertsonentzako arriskutsuak izan litezkeen gauza eta materialen biltegiak.

C) Abeltzaintzako ustiapen txikiak, erregelamenduz zehazten diren mugak gainditzen dituztenean.

D) Merkataritza eta zerbitzu jarduerak, erregelamenduz zehazten diren mugak gainditzen dituztenean.

E) Elikaduraren salerosketa jarduerak, lantegidunak zein lantegi gabeak, erregelamenduz zehazten diren mugak gainditzen dituztenean.

F) Ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak (taberna, kultur elkarte, gastronomia elkarte, kafetegi, antzoki, zinema, jai areto, diskoteka, joko areto eta antzekoak).

G) Foru lege honen gainerako eranskinetan sartu ez diren turismoko ostatu jarduerak.

H) Garajeak.

I) Ibilgailuak eta makineria konpontzeko tailerrak, erregelamenduz zehazten diren potentzia mekanikoaren eta azaleraren mugekin.

J) Jarduera eta industriak garatzeko tailer osagarriak, erregelamenduz zehazten direnak.

K) Erregelamenduz zehazten diren industriak, betiere azalerak eta potentziak erregelamenduz finkatzen diren mugak gainditzen badituzte.

L) Osasun jarduerak, ospitaleratzea dutenak nahiz ez dutenak.

M) Erregelamenduz zehazten diren irakaskuntza, kultura, administrazio edo erlijio jarduerak.

N) Telekomunikazioetarako antenak eta haietara iristeko bideak, aldez aurretik Osasun Departamentuari kontsulta eginda.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra