Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Nafarroako Foru Komunitatearen zuzenbidea  >>  Legeria

7/2006 Foru Legea, ekainaren 20koa, Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteari buruzkoa

2006-06-20

Erakundea: Nafarroako Parlamentua

Argitalpena: NAO, 2006/6/30, 78. zk.

7/2006 FORU LEGEA, ekainaren 20koa, Kontsumitzaileak eta era­biltzaileak babesteari buruzkoa.

ZIOEN AZALPENA

1

Kontsumitzaileen eskubideen defentsa gure inguruko herrialdeetako legeetan sartzen ari da. Gaurko harreman ekonomikoetan nagusi dira merkataritzako teknika modernoak, merkatu librearen aukerak baliatuz zerbitzuak banatu, saldu eta emateko egitura handiak, ekonomiaren globalizazio gero eta zabalagoa eta informazioaren gizartearen tekno­logia berrien garapena. Horrelako harremanetan kontsumitzailea da al­derdi ahulena eta bestearen mende aurkitzen dena.

Horrela, dagoeneko zuzenbide konparatuaren osagai dira eta jasorik daude konstituzio modernoenetan osasuna, segurtasuna eta bidezko interes ekonomiko eta sozialak babesteko eskubidea, kontsumitzaileen informaziorako, hezkuntzarako eta prestakuntzarako eskubidearekin batera, eta kontsumitzaileen erakundeen bitartez kontsultak egin eta ordezkaritza eta parte-hartzea izateko eskubidea ere bai.

2

Gure Konstituzioaren 51. artikuluak xedatzen duenez, botere publi­koek kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa bermatu behar dute, haien segurtasuna, osasuna eta bidezko interes ekonomikoak proze­dura eraginkorren bidez babestuz; kontsumitzaile eta erabiltzaileen in­formazioa eta hezkuntza sustatu behar dituzte, haien erakundeak bul­tzatu behar dituzte eta entzun egin behar diete kontsumitzaile eta era­biltzaileak ukitzen ahal dituzten auzietan, legeak ezartzen duen mo­duan.

Konstituzioaren agindua betez, Gorte Nagusiek uztailaren 19ko 26/1984 Legea onetsi zuten, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defen­datzeko Lege Orokorra. Hauek dira lege horren funtsezko helburuak:

1. Kontsumitzaile eta erabiltzaileak defendatzeko prozedura era­ginkorrak ezartzea, oinarri sendo eta zuzenen gainean.

2. Arlo honetan elkarte mugimenduaren garapen ahalik onena lor­tzeko lege esparru egokia izatea.

3. Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa eratzen duten prin­tzipio, irizpide, betebehar eta eskubideak deklaratzea. Botere publikoek, beren eskumenen eremuan, horiek kontuan hartu beharko dituzte au­rrerantzean arauak egin edo garatzen dituztenean, Konstituzio Auzite­giak finkatutako doktrinaren esparruan.

Beste alde batetik, Europako Erkidegoaren Sorrerako Zuzenbidean kontsumitzaileen babesa Europako Agiri Bakunak jaso zuen lehenbiziko aldiz. Haren 100.A.3 artikuluak dioenez, kontsumitzailearen babesaren arloan estatu kideen legeriak hurbiltze aldera Batzordeak egiten zituen proposamenak babes maila handian oinarritu behar ziren.

Geroago, bai Maastrichteko Tratatuaren 129.A artikuluan bai aurre­koari testu berria eman zion Amsterdamgo Tratatuaren 153. artikuluan, Erkidegoari neurriak hartzeko agindu zitzaion, kontsumitzaileen babes maila handia lortzen laguntzeko. Horrez gainera estatu kideek babes neurri zorrotzagoak mantentzen eta hartzen ahal dituzte, betiere Trata­tuarekin bateragarriak badira eta Batzordeari jakinarazten bazaizkio.

Azkenik, Europako Konstituzioa egiteko Tratatuak 98. artikuluan dioenez, Batasunaren politiketan kontsumitzaileen babes maila handia bermatuko da. Tratatu horrek 2006ko azaroaren 1ean hartuko du in­darra, estatu sinatzaileek berrespen tresnak aurkezten baldin badituzte. Halaber, 6. atalean ("Kontsumitzaileen babesa") dagoen 235. artikuluak adierazten duenez, kontsumitzaileen interesak sustatu eta babes maila handia bermatze aldera, Batasunak laguntza emanen du haien osa­suna, segurtasuna eta interes ekonomikoak babestearren eta informa­ziorako, hezkuntzarako eta beren interesen aldeko erakundeetan elkar­tzeko duten eskubidea sustatzearren. Horretarako hartzen diren neu­rriak, ordea, ez dira oztopo izanen estatu kide bakoitzak babes zabala­goko xedapenak manten edo onets ditzan. Betiere horiek Konstituzioa­rekin bateragarriak izan behar dute, eta Batzordeari jakinarazi behar zaizkio.

Aurrekoari gehitu behar zaio Europan kontsumitzaileak babesteko egin diren arau guztien multzoa (Erkidegoko Zuzenbide Eratorria). Oi­narrizko alderdietan behintzat gune ekonomiko komuna lortuko bada Europako Zuzenbide Pribatuak behar duen batasuna lortzeko bideetako bat da. Alabaina, harmonizatze prozesu horretan ez da egin kontsumi­tzaileen babesari buruzko han-hemenkako xedapen zehatzak onetsi besterik.

Nafarroako Foru Komunitateak arlo honetan duen eskumenari da­gokionez, Nafarroako foru eraentza birrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 56.1 .d) artikuluak Foru Komunitateari eskumen osoa ematen dio kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsaren arloan, ezertan eragotzi gabe prezioei buruzko politika, Estatuko lurraldearen barneko ondasunen joan-etorri librea eta lehiaren defentsari buruzko legeria.

3

Konstituzioaren agindua betetzeko eta Nafarroari emandako esku­menak eraginkortasunez baliatzeko, kontsumitzaileak defendatzeko tresna juridikoa ezarri behar da Foru Komunitatean, Nafarroako gizar­tearen eskakizun eta eskariei egokitua. Foru lege bat onetsi behar da horretarako, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak babesteko esparru juridiko egokia ezarriko duena eta haiek babeste aldera botere publikoek abian jarri behar dituzten ekintzak sistematizatuko dituena.

Hona hemen, bada, foru lege honen helburu aipagarrienak:

a) Egoera txarragoan, menpekotasunean, defentsarik gabe edo babesik gabe dauden kolektiboak lehentasunez babestea, bai eta kont­sumitzailearen eskubideak ere, guztiek erabili ohi dituzten produktu edo zerbitzu arruntei dagokienez.

a) Osasun eta segurtasun gaietan prebentzio ekintza sustatzea, merkatua kontrolatzeko kanpainak eginez, foru lege honetan ezarritako kautelazko neurriak hartuz, behar denean, eta enpresaburu zein profe­sionalei kasu bakoitzean kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna babesteko behar den ardura eskatuz: arrisku onargarriei buruz behar bezalako informazioa eman dezatela, eta ez dezatela merkaturatu arrisku onartezinak dituen produktu edo zerbitzurik, osasunaren eta se­gurtasunaren babes maila handiari eusteko.

c) Kontsumitzaileen interes ekonomiko eta sozialen babesari lo­turik dauden eskubide batzuen bilduma egitea. Gehienak lehendik araututa daude beste arau juridiko batzuen bidez, eta haien artean ho­nakoak azpimarratu behar dira: aurretiaz idatzizko aurrekontua eska­tzeko eskubidea orokortzea, ikusgai dauden prezioen bidez kontsumi­tzaileak eragiketaren prezio osoa jakiterik ez duenean; era berean, au­rretiaz egindako gordailuaren idatzizko gordekina orokortzea, itundutako eragiketa burutu baino lehen ondasunen gordailua egiten denean; kontsumitzaileari eragiketaren egiaztagiria (faktura edo tiketa) atalez atal behar bezala banakatuta eman beharra, eta, azkenik, bezeroak onartzeko eskubidearen erreserba, jendearentzat irekita dauden esta­blezimenduetan sartzerakoan kontsumitzaileen arteko bereizkeriarik izan ez dadin, eta halaber kontsumitzaileen arteko edozein bereizke­riaren debekua, eskatutako ondasunak eskuratu edo zerbitzuak jaso­tzerakoan.

c) Botere publikoek kontsumitzaileen informazioa, hezkuntza eta prestakuntza sustatu eta bultzatzea hainbat modutan, besteak beste kontsumitzaileei argibideak emateko bulegoen bitartez; hezkuntza sis-teman eduki egokiak sartzea ikasleek kontsumoaren arloko presta­kuntza jaso dezaten; horretarako material didaktikoa prestatu eta argi­taratu dadin sustatzea; kontsumitzaileen eskubideen berri zabaltzea komunikabideetan eta informazio kanpainetan.

d) Kontsumoko kooperatibak kontsumitzaile elkarte gisa onartzea, baldin eta kideei kontsumoaren gaineko informazioa, hezkuntza eta prestakuntza ematea sozietatearen xedeetakoa bada eta sozietatearen ekitaldi bakoitzeko soberakin garbien 1 00eko 10, gutxienez, helburu hori duen funts soziala eratzeko erabiltzen bada.

d) Kontsumitzaile elkarteei eskubide hauek onartzea: kontsultan entzunak izateko eskubidea, kontsumo gaietan ematen diren xedapen orokorrak prestatzeko prozeduran parte hartzeko eskubidea eta beren interesen ordezkaritzarako eskubidea. Halaber, kontsumitzaileen elkar­teak sustatu eta haien erakundeen eta enpresaburu eta profesionalen erakundeen arteko elkarrizketa bultzatzea Nafarroako Kontsumoaren Kontseiluaren bitartez.

e) Botere publikoek bitartekotza eta adiskidetzea sustatzea eta erakundeek bultzada eta babesa ematea kontsumoko arbitraje siste­mari, kontsumitzaileei eragiten dieten auziak auzitegietatik kanpo ebaz­teko bide edo mekanismoak baitira.

f) Kontsumo Ikuskatzailetzari eskumen zabalak ematea produktu, ondasun eta zerbitzuak ikuskatu eta kontrolatzeko, kontsumitzailearen babesa helburu; horrek ez du eragotziko Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren barnean kontsumo gaietan eragina duten beste ikus­kapen organo batzuen eskumena, ez eta toki entitateek arlo honetan dituzten eskumenak ere; hori guztia ikuskapen organo guztien arteko koordinazio eta lankidetzaren markoan.

e) Beste alde batetik, eta kautelazko neurrien inguruko berrikuntza gisa, zilegi izanen da halako neurriak hartzea ez bakarrik zantzu argiak daudenean kontsumitzaileen osasuna edo segurtasuna arriskuan dau­dela uste izateko, baizik eta baita haien interes bidezkoen kontrako urratze larriak egiten direnean ere.

f) Azkenik, zehapen prozeduraren eremuko berrikuntza gisa, arau-hauste moten zerrenda nahiko luzea egin nahi izan da Konstitu­zioko tipikotasun printzipioa bete dadin; zehapenen zenbatekoa arauz kontrako portaeraren zuzenketaren arabera ponderatzea aurreikusi da, eta horrenbestez zehapen prozeduran, interes publikoa (araua bete dadin) begiratzeaz gainera, zeharbidez kontsumitzaile salatzailearen interes pribatua babestuko da, mekanismo hori arau-hauslearentzat zuzenketarako pizgarri izanen baita; halaber zenbait zehapen osagarri edo zehapenen ondorio osagarri ezarri dira, eta horien artean nabar­mentzekoak dira honakoak: enpresa aldi baterako ixtea arau-hauste oso larria egiten denean, arau-hausleari bidegabeko publizitatea zuzentzeko agindu ahal izatea, laguntza ofizialak ezabatu, kendu, eten edo ukatu edo Nafarroako administrazio publikoekin kontratuak egiteko gaitasuna kendu ahal izatea.

4

Foru legeak honako egitura du: lau titulu, xedapen gehigarri bat, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen. I. tituluan foru le­gearen xedea, aplikazio eremu subjektiboa eta aplikazio lurraldea azal­tzen dira. II. tituluan zerrendatzen dira kontsumitzaile eta erabiltzaileei aitortzen zaizkien eskubideak. III. tituluan kontsumitzaileen eskubideak babesteko mekanismoak jaso dira, hala nola produktu, ondasun eta zerbitzuen ikuskapena eta kontrola, kautela edo prebentziozko neurriak eta gatazkak auzitegietatik kanpo ebazteko bideak, esate baterako kontsumoko arbitrajea, bitartekotza eta adiskidetzea. Azkenik, IV. titu­luak zehatzeko ahalmena jorratzen du. Estatuko oinarrizko legerian ezarrita dauden eta Konstituzio Auzitegiaren doktrinak zehaztu dituen printzipioen arabera erabili behar da ahalmen hori, erregelamenduz ezarritako prozedurari jarraituz eta foru lege honetan ezarritako arau­hauste motak, sailkapen eta mailakapen irizpideak, zehapenak etapreskripzio epeak aplikatuz. Betiere ordezko gisa aplikatuko da Nafa­rroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. titulua, administrazio hori denean zehapen ahalmena erabiltzen ari dena.

I. TITULUA

Xedapen orokorrak 1. artikulua. Xedea.

Foru lege honen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean kontsu­mitzaile eta erabiltzaileen eskubideak defendatzea, Espainiako Konsti­tuzioaren 51. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan dagoen agindua bete­tzeko eta Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 56.1.d) artikuluak Foru Komunitateari ematen dion eskumena erabiliz.

2. artikulua. Kontsumitzaile eta erabiltzaile kontzeptua.

1. Foru lege honen ondorioetarako, kontsumitzaile eta erabiltzai­leak dira ondasun, produktu edo zerbitzuak eskaintzen zaizkien per­tsona fisiko edo juridikoak, eta halakoak azken hartzaile gisa erosi, erabili edo jasotzen dituztenak norbanakoaren, familien nahiz taldeen erabilera edo kontsumorako, baldin eta haiek eskaintzen edo eskueran jartzen dituena enpresaburu edo profesionala bada, berdin dela pribatua nahiz publikoa den, nahiz eta, azken kasu horretan, bere enpresa edo lanbide jarduera zuzenbide pribatuko araubideari loturik egin beharko duen.

2. Ez dira kontsumitzaile eta erabiltzailetzat hartuko enpresa edo lanbide jarduera baten barnean ondasun, produktu eta zerbitzuak erosten, erabiltzen edo jasotzen dituztenak.

3. Foru lege honen ondorioetarako, bertan kontsumitzaileak aipa­tzen direnean kontsumitzaile eta erabiltzaileez ari dela ulertuko da.

3. artikulua. Babes bereziko kasuak.

1. Inguruabar bereziengatik egoera txarragoan, menpekotasu­nean, defentsarik gabe edo babesik gabe dauden taldeetako kontsumi­tzaileak, hala nola adingabeak, zaharrak, ezinduak, etorkinak eta beste batzuk, babes bereziaren eta Nafarroako Foru Komunitateko adminis­trazio publikoen berariazko jarduketen xede izanen dira, foru lege ho­netan xedatutakoaren esparruan.

2. Halaber, kontsumitzaileen eskubideei babes berezia emanen zaie guztiek erabili ohi dituzten produktu edo zerbitzu arruntekin zuze­neko lotura dutenean.

4. artikulua. Nafarroako Administrazio publikoen eskumenak.

1. Nafarroako Gobernuaren eginkizunak dira Nafarroako Foru Ko­munitatean kontsumoaren arloko politikaren planifikazio orokorra egitea eta foru lege hau garatzeko erregelamenduak onestea, baita toki enti­tateekin batera aritzeko programak eta haiekin koordinatzeko mekanis­moak sustatzea ere.

1. Toki entitateei dagokie indarra duen legeriak kontsumitzaileen defentsarako ematen dizkien eskumenak erabiltzea.

3. Nafarroako Gobernuak neurri egokiak hartuko ditu administrazio publikoek eta kontsumoaren arloan eskumenak dituzten erakundeek elkarrekin koordinaturik eta lankidetzan jardun dezaten.

II. TITULUA

Kontsumitzaileen eskubideak I. KAPITULUA

Oinarrizko eskubideak eta printzipio orokorrak 5. artikulua. Kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak.

Hauek dira kontsumitzaileen oinarrizko eskubideak:

a) Osasunaren eta segurtasunaren babesa.

b) Haien interes ekonomiko eta sozial zilegien babesa.

c) Kontsumo gaietako informazioa, hezkuntza eta prestakuntza.

d) Ordezkaritza, kontsultarako hizpidea eta parte-hartzea, legez eratutako kontsumitzaile erakundeen bitartez.

e) Kalte edo galeren ordaina edo egiazko konponketa.

6. artikulua. Eskubideen ukaezintasuna eta baldintza hobearen printzipioa.

1. Foru lege honetan eta arau osagarrietan onartutako eskubideak erabiltzeari aurretiaz uko egiten bazaio edo eskubide horiek ez aplika­tzeko ituna egiten bada, ukoa edo ituna erabat deuseza izanen da.

2. Foru lege honen edo beraren arau osagarrien aurka iruzur egi­teak ez du eragotziko saihestu nahi den araua aplikatzea, legeria zibi­laren arabera.

3. Foru lege honetan xedatutakoa eta beste edozein arau zibil, merkataritzako edo administrazioko arautan xedatutakoa bat ez dato­zenean, kontsumitzailearentzat hobea den baldintzaren printzipioari eutsiko zaio.

II. KAPITULUA

Osasuna eta segurtasuna babesteko eskubidea 7. artikulua. Printzipio orokorrak.

1. Kontsumitzaile eta erabiltzaileentzat diren produktu, ondasun eta zerbitzuek ez dute haien osasun edo segurtasunerako arriskurik izanen, arrunta eta aurreikustekoa den erabileran ohikoak edo errege­lamenduz onargarriak direnak salbu. Horretarako kontuan hartuko dira haien ezaugarriak eta erabilera, beste produktu, ondasun edo zerbitzu batzuekin batera izan ditzaketen eraginak, aurkezteko era, publizitatea eta etiketa, eta haien xede diren kontsumitzaile eta erabiltzaileen ezau­garriak. Betiere pertsonen osasunaren eta segurtasunaren babes maila altuari eutsiko zaio.

2. Dena dela, baldin eta, produktu, ondasun eta zerbitzuen izae­ragatik, iraupenagatik eta hartzaileen ezaugarriengatik, arriskuak ez badira abisu egokirik gabe berehala sumatzeko modukoak eta produktu, ondasun eta zerbitzuen erabilera edo kontsumo arrunt edo aurreikus­garriari lotuak, aurretiaz argi jakinarazi beharko zaizkie kontsumitzaileei, baliabide egokiak erabiliz.

8. artikulua. Merkatua zaindu eta kontrolatzeko jarduketak.

1. Botere publikoek, beren eskumeneko eremuan, kontsumitzai­leen osasuna eta segurtasuna babesteko arauak behar bezala aplika daitezen begiratuko dute. Horretarako, merkatua modu egokian zaindu eta kontrolatuko dute eta jarduketa hauek eginen dituzte, besteak beste:

a) Kontrolak egin, ondasun, produktu eta zerbitzuen segurtasuna eta kalitatea bermatzeko.

b) Laginak hartu, haiekin saiakuntza eta analisiak egiteko.

a) Produktu, ondasun eta zerbitzu seguruak merkaturatuko direla bermatzeko beharrezkotzat jotzen diren kautelazko neurriak hartu.

c) Ekoizle, banatzaile eta merkatariei behar diren argibideak es­katu.

2. Kontsumitzaileen osasun edo segurtasunerako arriskuak di­tuzten produktu, ondasun edo zerbitzuak merkatuan izanez gero, botere publikoek haiek atzemateko neurri egokiak antolatuko dituzte eta kau­tela edo prebentziozko neurri aproposak hartuko dituzte foru lege honen 32., 33. eta 34. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Horrek ez du erago­tziko kontsumitzaileak jakinaren gainean jartzea.

9. artikulua. Zenbait ondasun eta zerbitzuri buruzko jarduketa be­reziak.

1. Erabilera edo kontsumo arrunt, ohiko eta orokorreko produktu eta zerbitzutzat erregelamenduz jotzen direnei zainketa eta kontrol be­rezia ezarriko zaie.

2. Nafarroako Gobernuak, bere eskumen eremuan, aurreko lerro­kadan aipatutako ondasun, produktu eta zerbitzuei buruzko ikuskapen, analisi eta informazio kanpainak erregulartasunez egin daitezen susta­tuko du.

10. artikulua. Profesionalen ardura.

1. Produktuak prestatu, ekoitzi, banatu eta saltzen dituzten eta zerbitzuak ematen dituzten enpresaburu edo profesionalek behar be­zalako arduraz jardun beharko dute kontsumitzaileen osasuna eta se­gurtasuna babesteko.

2. Horretarako, nork bere jardueren esparruan argiro jakinarazi beharko ditu produktu, ondasun eta zerbitzuen arriskuak, eta arrisku horiek saihestea xede duten jarduketetan lagundu beharko du.

3. Bereziki, produktuak merkaturatzeari uko egin beharko diote kontsumitzaileen osasunaren edo segurtasunaren kontrako arriskuak dituztela jakinez gero edo jakin beharra izanez gero, non eta ez diren ohiko arriskuak edo erregelamenduz onargarriak, foru lege honen 7.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

III. KAPITULUA

Interes ekonomiko eta sozialen babeserako eskubidea 11. artikulua. Kontsumitzaileen eskubide eta interesen babesa.

Botere publikoek, beren eskumen eremuan, kontsumitzaile eta era­biltzaileen interes ekonomiko eta sozial bidezkoak babestuko dituzte, foru lege honetan, kontsumitzaileen defentsari buruzko legeria oroko­rrean eta gainerako arau aplikagarrietan ezarritako eran, eta horreta­rako neurri egokiak hartuko dituzte, ondokoak bermatze aldera:

a) Ondasunen pisuaren eta neurrien zehaztasuna eta zerbitzu-e­mate egokia.

b) Kontsumitzaileei eskaintzen zaizkien ondasun eta zerbitzuek kalitate arauak betetzea.

a) Eskaintzen diren ondasun eta zerbitzuen prezio zehatz eta osoak, haien gaineko zerga edo zamak barne, jendaurrean ikusgai jar­tzea, erraz ikusteko eta nahastu gabe identifikatzeko moduan.

c) Erreklamazio, berme, uko edo itzulketei buruz kontsumitzaileei eskaini edo agintzen zaien araubidea edo haiekin hitzartzen dena le­geria indardunarekin bat etortzea erabat.

d) Ondasun iraunkorrak kontratatzen direnean, legez ezarritako gutxieneko epea iragan arte kontsumitzaileek zerbitzu tekniko egokia eta ordezko piezak eskueran izateko duten eskubidea eraginkorra izan dadila eta bete dadila.

b) Kontsumitzaileari merkataritza-transakzioaren egiaztagiria, fak­tura edo ordezko agiria (tiketa) ematea, behar bezala banakatua, hala behar denean, eta agiri horren gutxieneko edukia araudi indardunean xedatutakoa izatea.

e) Kontsumitzaileak eskatuz gero, idatzizko aurrekontua ematea eragiketa hasi aurretik, artikulu honetako c) idatz-zatian xedatutakoari jarraituz ikusgai jartzen diren prezioen bidez kontsumitzaileak eragike­taren prezio osoa jakiterik ez duenean. Aurrekontuan beraren inda­rraldia adierazi beharko da nahitaez.

Kontsumitzaileak ez badu aurrekontua onartzen, aurrekontua egi­teko zenbatekoa ordaindu beharko du, ikusgai dauden tarifen arabera.

f) Gordekina ematea, hitzartutako eragiketa burutu dadin kontsu­mitzaileak ondasunen gordailua egin behar duenean. Gordekinean on­dokoak agertuko dira gutxienez: gordailua egin duen erabiltzailearen eta establezimendu gordailuzainaren identifikazioa, objektua, egin beha­rreko eragiketa, gordailuaren data eta aurreikusitako entrega-data.

c) Ondasun eta zerbitzuen sorkuntza, banaketa, informazioa, pu­blizitatea, sustapena, eskaintza eta salmenta direla-eta indarra duten xedapenak eraginkortasunez aplikatzea eta zorrotz betetzea.

d) Erreklamazio orriak edukitzea eta eskatzen dituzten kontsumi­tzaileei ematea, erregelamendu bidez ezarritakoarekin bat.

12. artikulua. Kontratuen edukia eta kontratatzeko baldintza oro­korrak.

1. Foru Komunitateko botere publikoek, beren eskumenen espa­rruan, kontratuen edukia legeria indardunarekin bat etortzen dela begi­ratuko dute eta hori bermatzeko behar diren neurriak hartuko dituzte. Zehazki, kontsumitzaile eta enpresaburuen elkarteekin eta Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialarekin lankidetzan, bideak ja­rriko dituzte trafiko juridikoan testu argi, zehatz, garden eta ulerterraza duten kontratazio baldintza orokorrak erabil daitezen.

2. Halaber, onusteari eta prestazioen oreka bidezkoari aurka egiten dien edozein klausula kentzeko eskatuko dute, indarra duen le­geriarekin bat.

3. Babes hori, lehentasunez, erabilera arrunta, ohikoa eta orokorra duten produktu, ondasun eta zerbitzuei dagozkien kontratuen gainekoa izanen da.

13. artikulua. Publizitate jarduera.

Nafarroako Gobernuak behar diren neurriak hartuko ditu publizitate jarduerak nahikotasun, objektibotasun, egiazkotasun eta zinezkotasun printzipioak bete ditzan, eta kontsumitzaileen interes bidezkoei kalte egiten dieten publizitate-agerpen iruzurrezkoak edo legez kanpokoak jazarriko ditu betiere.

14. artikulua. Onartzeko eskubidearen erreserba eta bereizkeriarik ezaren printzipioa.

1. Jendearentzat irekiak izan eta bezeroak onartzeko eskubidea erreserbatua duten establezimenduetan, ongi ikusten den kartela jarri beharko da sarreran, eskubide hori erabiltzeko ezarritako baldintzak aditzera emateko. Baldintza horiek ezin izanen dira zehaztugabeak, bereizkeriazkoak, arbitrarioak edo establezimenduaren izaera eta jar­duerarekin kontraesankorrak izan.

1. Eskatzen diren ondasunak saldu edo zerbitzuak ematerakoan ezin izanen da kontsumitzaileen arteko bereizkeriarik egin.

IV. KAPITULUA

Kontsumoaren arloko informaziorako, hezkuntzarako eta prestakuntzarako eskubidea 15. artikulua. Informazioa izateko eskubidea.

1. Kontsumitzaile eta erabiltzaileek eskubidea dute informazio egiazkoa, eraginkorra eta nahikoa jasotzeko kontratazio baldintzei buruz eta eskaintzen zaizkien ondasun edo zerbitzuen funtsezko edo garran­tzizko ezaugarriei buruz, horiek jakinaren gainean aukeratu eta segur­tasunez eta nahi duten moduan erabili ahal izateko.

1. Aurreko idatz-zatian ezarritakoari jarraituz kontratuaren bal­dintza juridiko eta ekonomikoei buruz ematen den informazioa behar adinakoa ez denean, onustearen printzipioaren arabera integratuko da kontratua.

3. Ondasun edo zerbitzuak sortu, ekoitzi, merkaturatu, banatu eta saltzearen ardura duten subjektuei eskatu ahal izanen zaie informazioa emateko betebeharra betetzea.

16. artikulua. Kontsumitzaileei argibideak emateko bulegoak.

1. Nafarroako Gobernuak kontsumitzaileei argibideak emateko bulegoen sorrera bultzatu eta sustatuko du, titulartasun publikokoak izan nahiz kontsumitzaile elkarteen menpekoak.

2. Kontsumitzaileei argibideak emateko bulegoek ezin izanen dute produktu edo zerbitzuen inolako publizitaterik egin.

3. Nafarroako Gobernuak, kontsumo gaietan eskumena duen de­partamentuaren bidez, kontsumitzaileei argibideak emateko bulegoen lana koordinatuko du eta haien ezarpenerako eta funtzionamendurako laguntza tekniko eta ekonomikoa emanen du, erregelamenduz zehazten den moduan.

17. artikulua. Kontsumitzaileei argibideak emateko bulegoen egin­kizunak.

Honakoak dira kontsumitzaileei argibideak emateko bulegoen oina­rrizko eginkizunak:

a) Kontsumitzaileei beren eskubideak modu egokian erabiltzeko argibideak, laguntza eta orientazioa eskaintzea.

b) Kontsumitzaileen salaketa eta erreklamazioak jasotzea, erre­gistratzea eta jaso izana adieraztea, haiek entitate edo erakunde ego­kiei igortzea, eta haien jarraipena egitea, interesatuei behar bezalako informazioa emateko.

a) Alderdi interesatuek eskatuz gero, irizpena edo arbitrajea eska­tzea organo eskudunari, eta eskabidearekin batera auziari buruzko in­formazio osoa eta zehatza ematea.

c) Gatazketan borondatezko bitartekotzarako bidea izatea.

d) Kontsumitzaileek agintari edo erakundeen eskumeneko zerbi­tzuei buruz egiten dituzten eskaerak kasuan kasuko agintari edo era­kundeari helaraztea.

b) Kontsumoaren arloko elkartegintza, arbitraje sistemaren erabi­lera eta bitartekotza sustatzea gatazkak ebazteko bide gisa.

g) Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharrei buruzko informazio kanpainak egitea, eta haien prestakuntza hobetzeko programak gara­tzea.

18. artikulua. Hezkuntzarako eta prestakuntzarako eskubidea.

1. Kontsumitzaileek kontsumoaren arloko hezkuntzarako eta pres­takuntzarako eskubidea dute, beren eskubide eta betebeharrak eta ho­riek behar bezala erabili ahal izateko bideak ezagut ditzaten.

2. Halaber, kontsumitzaileen hezkuntzak eta prestakuntzak hel­buru hauek izanen dituzte:

a) Ondasunak kontsumitu eta zerbitzuak erabiltzerakoan zentzuz jokatzea.

b) Produktuen kontsumoak eta zerbitzuen erabilerak ekar ditza­keten arriskuei aurrea hartzea.

c) Kontsumoa baliabide naturalen zentzuzko erabilerari egokitzea.

d) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak sustatzea, haien es­kubideak defendatzeko bitarteko eraginkorrak baitira.

3. Aurreko zenbakietan aipatutako helburua eta xedeak lortze al­dera, botere publikoek honako jarduketak eginen dituzte:

a) Ikasleei kontsumo gaiei buruzko prestakuntza emateko eduki egokiak sartzea hezkuntza sisteman.

b) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen hezkuntza eta prestakuntza­rako material didaktiko lagungarriak presta eta argitara daitezen susta­tzea.

c) Hedabideen eta informazio kanpainen bidez argibide eta orien­tabideak ematea. Horretan lankide izaten ahalko dira kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak.

19. artikulua. Kontsumoaren arloko lanbide prestakuntza.

Botere publikoek kontsumoaren arloan informazio, hezkuntza, pres­takuntza, ikuskapen eta kalitate-kontrol lanak egiten dituzten langileen etengabeko prestakuntza sustatuko dute.

V. KAPITULUA

Ordezkaritzarako, kontsultarako eta parte-hartzerako eskubidea 20. artikulua. Eskubide horien erabilera.

1. Legez eratutako kontsumitzaile erakunde eta elkarteak bitarteko egokiak dira kontsumitzaileen interesak defendatzeko, eta kontsumi­tzaileek haien bidez erabiliko dituzte kontsultarako hizpidea izateko es­kubidea, kontsumoaren arloan ematen diren xedapen orokorrak presta­tzeko prozeduran parte hartzeko eskubidea eta beren interesen ordez­karitzarako eskubidea.

2. Botere publikoek kontsumitzaileen elkartegintza sustatuko dute eta haien erakundeen eta enpresaburu eta profesionalen erakundeen arteko elkarrizketa sustatuko dute Nafarroako Kontsumoaren Kontsei­luaren bidez.

21. artikulua. Kontsumitzaileen elkarteak.

1. Legez eratutako kontsumitzaile elkarteek kontsumitzaileen inte­resak defendatzea izanen dute helburu. Haien onura publikoa deklaratu ahal izanen da eta onesten diren laguntza publikoak eman ahal izanen zaizkie beren xedeak betetzeko. Halaber, kontsumoko arbitraje sis-teman parte hartu ahal izanen dute.

2. Kontsumitzaileen elkarteek kontsumoaren arloan ematen diren xedapen orokorrak prestatzeko prozeduran parte hartu ahal izanen dute Nafarroako Kontsumoaren Kontseiluaren bidez, foru lege honen 25.2 artikuluan adierazitako eran.

3. Foru lege honen ondorioetarako, kontsumoko kooperatibak ere kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkartetzat hartuko dira, berariaz arau­tzen dituen legeriaren arabera eratzen badira eta honako baldintzak betetzen badituzte:

a) Bazkideei kontsumoari buruzko informazioa, hezkuntza eta prestakuntza emateko helburua estatutuetan jasotzea, sozietatearen xedearen atal gisa.

b) Sozietatearen funts bat eratzea a) letran aipatutako helbururako soilik, eta ekitaldi bakoitzeko soberakin garbien 1 00eko 10, gutxienez ere, funts horretara bideratzea.

4. Oro har, eta behar bezalako askatasunez, kontsumitzaileen el­karteek administrazioarekin lankidetzan jardunen dute guztien interesak eta berariaz kontsumitzaileen interes bidezkoak zaintzea xede duten jarduketetan.

22. artikulua. Kontsumitzaileen elkarteen funtzionamendua.

Kontsumitzaileen elkarteek antolaketa eta funtzionamendu demo­kratikoak izanen dituzte. Eskatzen ahal zaizkien onustearen eta ardu­raren printzipioei jarraituz eginen dituzte beren jarduerak, eta bereziki, uko eginen diote kreditazioen, analisien emaitzen edo behar adina egiaztaturiko kalitate-kontrolen bidez bermatuta ez dauden informazioak zabaltzeari. Nolanahi ere, egokitzat jotzen dituzten salaketak aurkezteko eskubidea izanen dute.

23. artikulua. Kontsumitzaileen elkarteen erregistroa.

Foru lege honetan aitortutako eskubideak erabili ahal izateko, kont­sumitzaileen elkarteek erregelamenduz sortuko den erregistroan inskri­baturik egon beharko dute.

24. artikulua. Kontsumitzaileen elkarteei legezko onurak kentzea.

1. Kontsumitzaileen elkarteei foru lege honetan aitortutako onurak kenduko zaizkie inguruabar hauetakoren bat gertatuz gero:

a) Irabazteko xedea duten pertsona juridikoak bazkide gisa onar­tzea.

b) Kontsumitzaile edo erabiltzaileentzako produktu edo zerbitzuak merkaturatzen dituzten enpresen laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea.

c) Produktu edo zerbitzuen publizitate komertziala edo informazio hutsa ez den publizitatea egitea.

d) Kontsumitzaileen defentsa ez beste jarduera batzuetan lehen­tasunez aritzea, kontsumoko kooperatibak izan ezik.

e) Epaileak kontsumitzaile elkartea ausarkeria nabarmenez aritu dela iriztea.

a) 22. artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzea.

2. Aurreko idatz-zatian aipatutako kasuetan, foru lege honek ai­tortutako onurak kenduko dira kontsumitzaile elkarteen erregistroko inskripzioaren urtebete eta bost urte bitarteko etenaldiaren bidez edo behin betiko bajaren bidez. Aldez aurretik administrazio espedientea izapidatuko da, eta ukitutako elkarteari entzunen zaio hartan.

25. artikulua. Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua.

1. Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua kontsumo gaietarako or­dezkaritza, kontsulta eta parte-hartze organo gisa eratuko da. Kontsu­mitzaileen erakundeek, enpresaburuen elkarteek, Merkataritza eta In­dustria Ganbera Ofizialak eta Nafarroako administrazio publikoek or­dezkariak izanen dituzte kontseilu horretan.

2. Nahitaezkoa izanen da Nafarroako Kontsumoaren Kontseiluak txostenak egitea kontsumoaren arloan ematen diren arauei buruz; be­tiere, txostenak arau horiek onetsi aurretik eginen dira.

3. Nafarroako Gobernuak, foru dekretu baten bidez, Nafarroako Kontsumoaren Kontseilua sortuko du eta haren egitura, osaera eta eginkizunak zehaztuko ditu.

VI. KAPITULUA

Kalte eta galeren ordainerako edo konponketarako eskubidea 26. artikulua. Eskubidearen edukia.

Ondasun edo zerbitzuak erosi edo erabiltzearen ondorioz kalte-ga­lerarik izanez gero, kontsumitzaileek haien konponketarako edo ordai­nerako eskubidea izanen dute, indarra duen legeriaren arabera.

III. TITULUA

Kontsumitzaileen eskubideak babesteko mekanismoak I. KAPITULUA

Produktu, ondasun eta zerbitzuen ikuskapena eta kontrola 1. ATALA

Kontsumoan eragina duen ikuskapena 27. artikulua. Kontsumoan eragina duten ikuskapenak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak eta toki entita­teek, bakoitzak bere eskumeneko eremuan, behar diren ikuskapenak eginen dituzte. Horrela, ondasun edo zerbitzuak ekoitzi, banatu edo merkaturatzen dutenak eta horiekin elkarlanean ari direnak zainduko dituzte eta beren jarduera-sektoreko antolamenduan ezarritako bete­behar, debeku eta mugak, foru lege honek babesten dituen interes orokorrei dagozkienak hain zuzen, betetzen dituztela bermatuko dute, interes orokor horiei kalterik egin ez diezaieten.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko organoak eta toki entitateak elkarrekin koordinatuko dira ikuskapen eta kontrol egin­kizunak betetzeko.

3. Kontsumitzaileei eskaintzen ari zaizkien edo eskainiko zaizkien ondasun eta zerbitzu guztiak ikuskatu ahal izanen dira, bai eta ekoiz­penean, banaketan eta merkaturatzean erabilitako lehengaiak, estable­zimenduak eta mota guztietako makinak ere. Lehentasunez ikuskatuko dira erabilera edo kontsumo arrunt, ohiko eta orokorrekotzat jotzen diren ondasun, produktu eta zerbitzuak.

28. artikulua. Ikuskatuen betebeharrak.

Establezimenduen titular diren pertsona fisiko edo juridikoek, haien ordezkariek edo ikuskapena egiten denean establezimenduen ardura duten pertsonek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Ikuskapen-bisitak onartu eta erraztea.

b) Instalazio, produktu eta zerbitzuei buruz eskatzen dizkieten ar­gibide guztiak ematea, jarduerarako behar diren baimen eta lizentziak erakustea, eta ikuskatzaileei datuak zuzenean egiaztatzen uztea.

c) Egindako transakzioak eta aplikatutako prezio eta marjinak egiaztatzeko dokumentazioaren kopiak, euskarria edozein dela ere, erakutsi eta uztea, bai eta erantzukizunak zehazteko beharrezkotzat jotzen den beste edozein agiri ere.

d) Produktu eta ondasunen laginak har daitezen eta haiekin bes­telako kontrol edo saioak egin daitezen onartzea, ekoizpen, ontziratze edo merkaturatze prozesuaren edozein fasetan.

e) Agindutako kautelazko neurriak betetzen laguntzea.

a) Oro har, ikuskatzaileen lanak eta eginkizunak onartu eta erraztea.

2. ATALA

Kontsumoko Ikuskatzailetza 29. artikulua. Kontsumoko Ikuskatzailetza.

1. Aurreko atalean azaldutako ikuskapen lanak Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko Kontsumoko Ikuskatzailetzak egin ahal izanen ditu, baina ezertan eragotzi gabe zenbait sektore edo arlotan beste administrazio publiko batzuek edo Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko beste organo edo zerbitzu batzuek egin beharrekoak diren ikuskapenak.

1. Kontsumoko Ikuskatzailetzak batez ere merkaturatze faseetan jardunen du, kontsumitzaileak babesteko berariaz ezarritako betebeha­rrak, debekuak eta mugak betetzen direla egiaztatzeko.

3. Ikuskapen mota hauek egin ahal izanen dira:

a) Merkatua kontrolatzeko ikuskapenak, indarra duen legerian ekoizle, ontziratzaile, inportatzaile, banatzaile eta hornitzaileei ezarritako baldintza eta betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.

b) Merkatua ikertzeko ikuskapenak; hauen bidez informazioa bil­tzen da merkatu azterlanak egiteko eta kontsumitzaileei arriskuak sor­tzen ahal dizkieten sektore, artikulu eta jarduerak atzemateko.

c) Merkatuko eragileei aholku eta informazioa emateko ikuska­penak; horien bidez arauak ezagutu eta betetzeko bidea ematen da eta kontsumitzaileen mesederako izanen diren merkataritza eta fabrikazio praktika onak zabaltzen dira.

30. artikulua. Kontsumoko ikuskatzaileak.

1. Kontsumoko ikuskatzaileek beren burua hala identifikatuko dute ikuskapen lanetan ari direnean eta agintari gisa hartuko dira ondorio guztietarako, bereziki erantzukizun administratibo eta penalari dago­kionez, zerbitzua egin bitartean edo horren ondorioz norbaitek aurka egiten badie, haien aginduak obeditzen ez baditu edo arlo penalean zi­gortzen ahal den beste edozer egiten badu haien aurka, hitzez nahiz egitatez.

2. Ikuskapen lanak egiteko, ikuskatzaileek edo kontsumo arloan eskumena duten agintariek beste edozein agintaritzaren laguntza, es­ku-hartzea, sorospena eta babesa eskatu ahal izanen dituzte, halakorik behar badute, eta hark laguntza eman beharko die. Bereziki, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta gainerako administrazio publi­koetako beste ikuskatzailetza tekniko batzuekin lankidetzan jardun ahal izanen dute eta haien laguntza jaso ahal izanen dute beren eskumen eta eginkizunen eremuan.

3. Indarra duen legeriaren arabera, kontsumoko ikuskatzaileek, beren eginkizunetan ari direnean, zilegi izanen dute:

a) Ondasunak ekoitzi, prestatu, biltegiratu, banatu edo saltzen diren edo zerbitzuak egiten diren establezimendu, bulego eta instala­zioetara noiznahi eta aurrez abisatu gabe sartzea.

b) Ikuskatzen dituzten enpresetan, beharrezkotzat jotzen duten aldi guztietan, industria, merkataritza eta kontabilitate gaietako informa­zioa eta agiriak eskuratzea, edozein dela ere horien euskarria, kontsu­mitzaileen babesari buruzko xedapenak betetzen ote diren begiratzeko, eta halaber, informazio eta agiri horiek eskatzea.

b) Enpresaburu edo profesionalei bulego publikoetara agertzeko eskatzea, etxe partikularrean lan egiten badute, merkataritzako lokalik ez badute edo Kontsumoko Ikuskatzailetzarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik ikuskapena lokalean egiterik ez badago.

c) Ondasun edo produktuen laginak hartzea. Administrazioak kal­te-ordaina emanen du lagin gisa hartutako edo kontrolen ondorioz gal­dutako produktuengatik. Kalte-ordainaren zenbatekoa produktuen sal-menta balioa izanen da.

c) Foru lege honen 32, 33 eta 34. artikuluetan adierazitako mo­duan kautelazko neurriak hartzea, bai agintari eskudunak hala aginduta bai norbere ekimenez; azken kasu horretan organo eskudunak kaute­lazko neurriak berretsi edo kenduko ditu.

f) Kontsumitzaileak babesteko arauak betetzen ote diren jakiteko beharrezkoa iruditzen zaien beste edozein ikerketa edo azterketa egitea.

4. Administrazio publikoen menpeko zerbitzu edo enpresetan, ikuskapenak haien organo eta agintariekiko lotura funtzionalik gabe eginen dira, eta ikuskatzaileei eskatzen dituzten informazio guztiak eman beharko zaizkie.

5. Beren eginkizunetan ari direnean, kontsumoko ikuskatzaileek diskrezioz, zuhurtasunez eta gizabidez jokatuko dute. Ikuskapen-jar­dueran administratuei begirunea izanen diete beti, neurriz eta propor­tzioz jokatuko dute eta ikuskatuen lanbide jarduera behar-beharrezkoa den heinean baino ez dute eragotziko. Betiere, lanbidez behartuta egonen dira ematen zaizkien informazioak erabat isilpean edukitzera.

31. artikulua. Ikuskapen aktak.

1. Kontsumoko ikuskatzaileek beren jarduketa bakoitzaren akta eginen dute. Bertan ondokoak jasoko dituzte, betiere:

a) Ikuskatutako establezimenduaren titularra den pertsona fisiko edo juridikoaren identitatea.

b) Ikuskatzailearen edo ikuskatzaileen identifikazioa, eta ikuska­penean haiekin egon den pertsonarena. Pertsona hori zer dela eta agertu den, eta ikuskatzaileek eskatutako agiriak aurkeztu dituela bere izaera frogatzeko.

a) Jarduketaren arrazoien adierazpena.

c) Hauteman diren egitateak, kasuko inguruabar jakingarriak eta ikuskapenean egon direnek egin nahi izan dituzten oharrak.

d) Ikuskapenaren tokia, eguna eta ordua.

b) Ikuskatzaileen eta haiekin egon den pertsonaren sinadurak. Pertsona horri sinatu aurretik jakinarazi behar zaio aktaren edukiari buruz oharrak egiten ahal dituela aktan jaso daitezen.

Pertsona horrek sinatzen ez badu ere, akta baliozkoa izanen da. Sinatzeari uko egiten badio, nahitaez sinatu behar duela jakinaraziko zaio, eta ohartaraziko zaio bisita egin dela jasorik uzteko helburu soila­rekin sinatzen ahal duela, a), b) eta e) letretako datuak ontzat emateko bakar-bakarrik. Hori guztia aktan jasoko da.

2. Behar denean, honako hauek ere aktan jasoko dira:

a) Instalazio, produktu edo zerbitzuetan egindako laginketa, neur­keta, egiaztapen edo bestelako kontrolen deskripzioa.

a) Agintaritzak agindu eta interesatuari eragiten dioten adminis­trazio neurrien jakinarazpen pertsonala eta horiek ez betetzeak ekartzen ahal dituen ondorioei buruzko informazioa.

c) Aktari erantsitako agirien zerrenda. Agiri horietan aktaren iden­tifikazioa jarri behar da.

3. Ikuskapenean egon den pertsonaren aurrean formalizatuko da akta, eta sinatu ondoren kopia bat emanen zaio.

4. Ikuskatzaileek legezko baldintzak betez aktan jasotzen dituzten gertaerek froga-balioa izanen dute, indarra duen legerian xedatuta­koaren arabera, deusetan ukatu gabe interesdunek beren eskubide edo interesen alde aurkezten ahal dituzten frogak.

II. KAPITULUA

Kautela edo prebentziozko neurriak 32. artikulua. Badaezpadako neurriak.

Agintaritza eskudunak berehala edo lehenbailehen hartuko ditu kautela edo prebentziozko neurri egokiak, kontsumitzaileen osasuna edo segurtasuna arriskuan dagoela argi ikusten denean edo haien in­teres ekonomiko eta sozial bidezkoen aurkako urratze larriak egiten di­renean.

33. artikulua. Kautelazko neurrien motak. Kautelazko neurri hauek hartu ahalko dira:

a) Produktuak lekuz aldatzeko debekua.

b) Produktuak merkatutik ateratzea.

c) Establezimendu edo zerbitzuaren atalen baten funtziona­mendua etetea.

d) Establezimendua itxi edo jarduera geldiaraztea.

e) Kasuaren inguruabarren arabera beharrezkoa den beste edo­zein neurri.

34. artikulua. Neurrien proportzionaltasuna eta interesdunari en­tzutea.

1. Kautelazko neurriak atzemandako irregulartasunaren propor­tziokoak izanen dira eta ahalik gutxien iraunen dute, behar diren kontrol eta egiaztapenak zentro kualifikatuetan egin arte edo interesatuek arazoa konpondu edo arriskua erabat ezabatu arte soilik. Neurria har­tzeko agindu zuen agintaritzak arazoa konponduta dagoela egiaztatu beharko du.

2. Kautelazko neurriak hartzeaz gain, zehapen espedientea abian jarri ahal izanen da, kontsumitzaileen babesaren arloko arau-hausterik badago. Kautelazko neurriak jakinaraztearekin batera interesdunari en­tzuteko epea ezarriko da, gehienez bost egun baliodun, eta agintaritza eskudunak hamar egun balioduneko epea izanen du ebazpena ema­teko.

35. artikulua. Informazioa trukatzeko sistema.

Nafarroako Foru Komunitateko mugez gaindiko arriskua egonez gero, agintaritza eskudunak jakinaren gainean jarriko ditu Estatuko ad­ministrazio orokorra eta arriskupean egon daitezkeen lurraldeetako ad­ministrazioak, horretarako ezarritako bide eta prozedurak erabiliz.

III. KAPITULUA

Gatazkak auzitegitik kanpo ebazteko bideak 36. artikulua. Bitartekotza eta adiskidetzea.

Nafarroako Foru Komunitateko botere publikoek bitartekotza eta adiskidetzea sustatuko dituzte, kontsumoaren arloko gatazka eta erre­klamazioak auzitara jo gabe ebazteko bideak baitira.

37. artikulua. Kontsumo arloko arbitrajea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoek, indarra duen legeriaren esparruan, Kontsumoko Arbitraje Sistemaren garapena sustatuko dute, kontsumitzaileei eragiten dieten gatazkak auzitegietatik kanpo ebazteko bidea den aldetik, eta enpresak, profesionalak eta haien erakundeak sistema horri atxikitzera bultzatuko dituzte.

1. Administrazio horiek, halaber, bakoitzak bere eremuan, Kont­sumoko Arbitraje Sistemari atxikitzera bultzatuko dituzte beren menpeko entitate eta enpresa publikoak eta horien zerbitzu publikoak kudeatu edo baliabideak jasotzen dituzten entitate edo enpresa pribatuak.

IV. TITULUA

Zehatzeko ahalmena 38. artikulua. Zehapen ahalmena eta zehapen prozedura.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoei dagokie kontsumoaren arloko zehapenak ezartzeko ahalmena, legez eta erre­gelamenduz xedatutakoaren arabera.

2. Foru lege honetan eta bere erregelamenduzko garapenean au­rreikusi gabeko orotan, xedapen hauek hartuko dira aintzat zehatzeko ahalmena erabiltzeko: Herri dministrazioen araubide juridikoari eta ad­ministrazio prozedura erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Le­gearen IX. tituluan xedatutakoa, eta Nafarroako Foru Komunitateko ad­ministrazioari dagokionez, aurrekoaz gainera, Nafarroako Foru Komu­nitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Le­gearen V. tituluan xedatutakoa.

39. artikulua. Arau-hausteen tipifikazioa.

Foru lege honen ondorioetarako, honako hauek kontsumitzaileen defentsaren arloko arau-hauste administratiboak dira:

a) Prezioei buruzko arauak ez betetzea, eskatu ez diren baldintza edo prestazio osagarriak edo gutxieneko kopuruak bidezko arrazoirik gabe ezartzea, eta, oro har, prezioen edo marjina komertzialen neurriz gaineko gehikuntza eragiten duen beste edozein jarduketa.

b) Kontsumitzaileak onustez edo finkatutako ohiturari jarraituz egiten dituen eskariei ezezkoa ematea bidezko arrazoirik izan gabe, eskatutakoa betetzea ohiko saltzaile edo zerbitzu-emailearen esku egon arren, eta eskari horien aurrean edozein motatako bereizkeriaz jardutea.

a) Zerbitzu jarraituetarako kontratua duen kontsumitzaileari kon­tratu hori prozedura itunduaren bidez bertan behera uzteko eskubi­dearen erabilera oztopatzea, edo zerbitzuan baja emateko prozedurarik ez izatea.

c) Egindako transakzioaren fakturak edo frogagiriak ez ematea edo emateko trabak jartzea, kontsumitzaileak haiek eskatzen dituenean edo, bestela, lege nahiz erregelamenduzko xedapenek hala aginduta norbaiti eman behar zaizkionean; eta eragiketa hasi aurretik aurre­kontua eta/edo aurretiazko gordailuaren gordekina, behar bezala xe­hatua eta azaldua, ez ematea edo emateko trabak jartzea, lege edo erregelamenduzko xedapenek horiek emateko agintzen dutenean.

d) Enpresa, instalazio edo zerbitzuaren araubide eta funtziona­mendu egokiak eta kontsumitzailearen babesa bermatzeko nahitaez bete behar diren dokumentazio eta informazio arauak ez betetzea. Be­reziki, erreklamazio orriei buruzko arauak ez betetzea.

b) Ondasun eta zerbitzuen erregistro, normalizazio edo tipifika­zioari, etiketei, ontziratzeari eta publizitateari buruzko arauak ez bete­tzea.

e) Segurtasunari buruzko xedapenak ez betetzea, arau-hausteak kontsumitzaileari eragiten dionean edo arriskua ekartzen ahal dionean.

f) Produktu edo zerbitzuaren egiazko ezaugarriak edo hura ema­teko baldintzak ezkutatzen dituen edo oker ulertzeko bidea ematen duen edozein jokaera.

c) Ondasun edo zerbitzuen kalitatea, kopurua edo jatorria dela-eta iruzur egitea.

d) Ondasun iraunkorrak bermatu eta konpontzearen arloko iruzurra egitea, horri buruzko arauak hausten direlako edo kontsumitzaileari es­kaintzen zaizkion ordezko piezak eta laguntza teknikoa ez direlako on­dasunak erosi zituenean agindutakoak adinakoak.

e) Kontsumitzaileentzako produktu, zerbitzu edo jarduerak eskaini, sustatu eta iragartzen direnean iruzur egitea, baldintzak ez betetzea edo gezurra esatea.

f) Arbitraje sistemaren menpe jartzeari uko egitea, enpresaburuak sistema horri atxikita dagoela adierazten duen ikurraren publizitatea egin duelarik, merkaturatzen dituen ondasun edo zerbitzuen eskaintzan edo sustapenean hura edozein modutan agerraraziz.

g) Abusuzko klausulak edo jokaerak sartzea edo inposatzea.

h) Kontsumitzaileei aukeratzeko askatasuna mugatzea edo eros­teko erabakia baldintzatzea, salmentarako metodo eta teknika gogorrak erabiliz.

i) Ikuskapen edo zaintza lanetan traba egitea, ikuskatzaileei da­tuak ez ematea eta laginak hartzen eragoztea.

g) Administrazio organoei jaramonik ez egitea, zehapena ekar de­zaketen gertaerak eta erantzukizunak argitzeko asmoarekin errekeri­menduak egiten dituztenean.

q) Agintaritza eskudunak ezarritako kautela edo prebentziozko neurriak ez betetzea eta haien esku-hartzearen xede diren salgaiak ezkutatu, deuseztatu edo manipulatzera bideraturiko edozein jokabide.

40. artikulua. Arau-hausteen kalifikazioa.

Arau-hausteak arinak, larriak edo oso larriak izanen dira, irizpide hauen arabera:

a) Kontsumitzaileen osasunaren edo segurtasunaren kontrako kalte edo arriskurik ekarri izana.

b) Kontsumitzaileen interes ekonomikoei kalterik egin izana.

a) Produktu edo zerbitzuaren hartzaileen ahultasun gradua.

c) Ukituen kopurua.

d) Gizartean eragindako nahastea.

b) Lortu den mozkin bidegabekoaren zenbatekoa, ondasun edo zerbitzuaren balioaren aldean.

e) Doloa edo errua.

c) Arau-hausleak merkatuan duen posizioa.

d) Arau-hausteetan berrerori izana eta, kasua bada, haiek errepi­katu izana.

e) Arau-hauslearen salmenta kopurua.

41. artikulua. Erantzuleak.

1. Erantzule izanen dira, doloz nahiz zuhurtziagabekeriaz, foru lege honetan arau-haustetzat jotzen diren ekintza edo omisio antijuridi­koak egiten dituzten edo halakoetan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

2. Ondasun edo zerbitzu beraren inguruan hainbat subjektuk esku hartzen dutenean ekoizle, inportatzaile, banatzaile, xehekari edo beste­lako gisa, bakoitzak erantzun beharra izanen du berak, kasua bada, egin duen arau-hausteagatik. Zehapen bereiziak ezarriko zaizkie, ba­koitzari berea, bakoitzak egin duen arau-haustearen inguruabar objek­tibo eta subjektiboak aintzat hartuz.

3. Produktu ontziratu, etiketadun edo erabat itxiekin egiten diren arau-hausteengatik, erantzukizuna izanen du etiketan, aurkezpenean edo publizitatean ageri den enpresak edo sozietate-izenak, inportatzai­leak edo lehenbiziko merkaturatzaileak.

Bere erantzukizunetik aske geratu ahal izanen da baldin eta froga­tzen badu beste batzuek produktuak faltsutu edo behar ez bezala ma­nipulatu edo kontserbatu dituztela. Beste pertsona horiek erantzukizuna izanen dute, produktua nola manipulatu edo kontserbatu behar den adierazi bazaie.

Ontziratzailea ere erantzule izanen da, markaren jabearekin batera arau-haustearen jakitun izan dela frogatzen bada.

4. Solteko produktuekin egiten diren arau-hausteen erantzulea haien edukitzailea izanen da, salbu eta lehenagoko edukitzaile baten erantzukizuna ziurtasunez frogatzen ahal denean.

42. artikulua. Zehapenak.

1. Foru lege honetan tipifikatutako arau-hausteen erantzuleei on­doko zehapenak ezarriko zaizkie:

a) Arau-hauste arinak: idatzizko zentzarazpena edo gehienez 3.000 euroko isuna.

b) Arau-hauste larriak: 3.000,01 eurotik 15.000 eurora bitarteko isuna. Zenbateko hori gainditu ahal izanen da arau-haustearen xede diren produktu edo zerbitzuen balioa boskoiztu arte.

c) Arau-hauste oso larriak: 15.000,01 eurotik 600.000 eurora bi­tarteko isuna. Zenbateko hori gainditu ahal izanen da arau-haustearen xede diren produktu edo zerbitzuen balioa boskoiztu arte.

2. Isunaren zenbatekoa zehaztean kontuan hartuko da foru lege honen 40. artikuluan xedatutakoa.

Zehapen ebazpena eman aurretik egoera zuzendu eta eragindako kaltea konpontzen bada, hori kontuan hartuko da isunaren zenbatekoa finkatzerakoan.

3. Arau-hausleari behar adinako isuna ezarriko zaio, arauak urra­tzea harentzat ez dadin izan arauak betetzea baino onuragarriagoa. Betiere proportzionaltasunaren printzipioari jarraituko zaio eta arau­haustearen larritasunaren araberako zehapena ezarriko da.

3. Nafarroako Gobernuari dagokio isunen zenbatekoak aldian behin berrikusi eta eguneratzea.

43. artikulua. Otras sanciones.

1. Espedientea ebazteko eskumena duen agintariak, zehapen osagarri gisa, agindu ahal izanen du, instruktoreak hala proposatuz gero, salgai aizunduak, faltsutuak, iruzurrezkoak, identifikatu gabekoak eta, oro har, kontsumitzaileentzat arriskutsuak izan daitezkeenak deko­misatzea. Salgaiak hartu, gordailutu, dekomisatu eta suntsitzeko gas­tuak arau-hauslearen kontura izanen dira.

1. Arau-haustea oso larria denean, espedientea ebazteko esku­mena duen agintariak, neurri osagarri edo autonomo gisa, dekretatu ahal izanen du arau-haustearen erantzukizuna duen enpresa, estable­zimendua edo industria aldi baterako ixtea, gehienez bost urterako.

2. Zehapena eredugarria izan dadin, eta kontsumitzaile edo era­biltzaileen segurtasunaren kontrako benetako arriskua edo kaltea era­giten denean, edo haien interes ekonomikoei kalte larria egiten zaie­nean, arau-hauste larri edo oso larrietan berrerortzen denean edo arau-hausteak nahita egin direla frogatzen denean, zehapen prozedura ebazten duen agintariak erabaki ahal izanen du ezarritako zehapena jendaurrean erakustea. Horrelakoetan aditzera emanen dira pertsona natural edo juridiko erantzuleen izen-abizenak, deitura edo sozieta­tearen izena, arau-hausteen mota eta izaera, dena delako produktu, jarduera edo zerbitzuaren nondik norakoak eta ezarritako zehapen na­gusia. Datu horiek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta gehien zabal­tzen diren komunikabideetan argitaratuko dira eta arau-hausleak or­dainduko ditu argitalpenaren gastuak.

2. Publizitatearen arloko arau-hausteak egiten direnean, organo zehatzaileak arau-hausleari eskatu ahal izanen dio eginiko publizitatea zuzentzeko. Zehatutako jarduketa egin zen baldintza berberetan edo antzekoetan egin beharko da zuzenketa.

5. Halaber, zehapen gisa, enpresa edo profesional erantzuleari ordainarazi ahal izanen zaizkio ikertutako arau-haustea egiaztatzeko egin diren analisien gastuak, bai eta laginak hartzeagatik edo kontro­letan produktuak hondatzeagatik administrazioak eman dituen kalte-or­dainak ere.

44. artikulua. Zehapenen ondorio osagarriak.

1. Zehapen organoak, arau-hauste oso larriak egiten direnean, agintari eskudunari proposatu ahal izanen dio enpresa zehatuari emandako edo hark eskatutako laguntza ofizialak ezezta, deusezta, eten edo uka daitezela.

1. Halaber, gaiari buruzko legerian ezarritakoarekin bat, arau­hauste oso larriengatik zehapena ezartzen zaien enpresei Nafarroako Foru Komunitateko administrazio publikoekin kontratuak egiteko gaita­suna kendu ahal izanen zaie bost urterako, ezarritako zehapena irmo bihurtzen den egunetik zenbatzen hasita.

45. artikulua. Huts-egiteen preskripzioa.

1. Foru lege honetan aipatutako arau-hausteak honako epe hauek iragaten direnean preskribatuko dira:

a) Arau-hauste oso larriak, hiru urteren buruan.

b) Arau-hauste larriak, bi urteren buruan.

c) Arau-hauste arinak, urtebeteren buruan.

2. Preskripzio epea zenbatzen hasiko da arau-haustea egiten den egunean, eta zehapen prozedura hasten denean eten eginen da, inte­resduna horren jakitun bada.

46. artikulua. Zehapenen preskripzioa.

1. Zehapenak honako epe hauek iragaten direnean preskribatuko dira:

a) Arau-hauste oso larriengatiko zehapenak, hiru urteren buruan.

b) Arau-hauste larriengatiko zehapenak, bi urteren buruan. c) Arau-hauste arinengatiko zehapenak, urtebeteren buruan.

2. Preskripzio epea kontatzen hasiko da zehapena ezartzen duen ebazpena irmo bihurtu eta biharamunetik.

Xedapen gehigarri bakarra. Zehapen araubideari buruzko bidaltze­oharrak.

Foru lege honen IV. tituluan ezarritakoaren ondorioetarako, arau­hausteen tipifikazioa eta kalifikazioa eta zehapenen mailakapena arau­tzen dituzten beste xedapen batzuek Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 1 9ko 26/1984 Lege Orokorrera bidaltzen duten guztietan foru lege honetako artikuluetara bidaltzen dutela ulertuko da.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Indargabetzen dira foru lege honen aurrekoak eta maila bereko nahiz apalagokoak diren arau guztiak, foru lege honi kontra egiten dioten neurrian.

Azken xedapenetan lehenbizikoa. Foru legearen garapena eta apli­kazioa.

1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari foru lege hau ga­ratu eta aplikatzeko behar diren erregelamenduzko arau guztiak eman ditzan.

2. Foru lege honek indarra hartu eta urtebeteko epean, Nafarroako Gobernuak erregelamendu bat eginen du etxebizitzen salerosketan eta errentamenduan eman beharreko informazioari dagokionez kontsumi­tzaile eta erabiltzaileen babesa arautzeko.

Azken xedapenetan bigarrena. Indar hartzea.

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogei egunera hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Ald izkari Ofizial"era igor da-dila agintzen dut eta hiritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra