Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Quinta edición Premios Adrián Celaya

Nazioarteko zuzenbidea  >>  Legeria  >>  >> Giza eskubideak >> Desgaituen eskubideak

Adimenez Atzeratuen Eskubideei buruzko Adierazpena

1971-12-20

Itzulpena nork: EUSLEGE

Erakundea: Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Orokorra

Adimenez Atzeratuen Eskubideei buruzko Adierazpena

Biltzar Orokorrak aldarrikatua, 1971ko abenduaren 20ko 2856 (XXIX) ebazpenean

Biltzar Orokorrak,

Jakitun izanik, Nazio Batuen kideek, Gutunaren arabera duten betebeharraz neurriak hartzeko, elkarrekin edo bananduta, Erakundearekin elkarlanean, bizitza-maila igotzeko, guztientzat lan iraunkorra sustatzeko eta, oro har, aurrerabide-baldintzak eta gizarte- eta ekonomia-garapena sustatzeko,

Berretsiz bere ustea, Gutunak aldarrikatutako giza eskubide eta oinarrizko askatasunetan eta gizakien bake-, duintasun- eta balio-printzipioetan, eta, orobat, gizarte justiziaren printzipioan,

Gogoratuz halako printzipioak, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, Giza Eskubideen Nazioarteko Itunetan eta Haurren Eskubideen Adierazpenean barruratuta daudenak eta, orobat, gizarte-aurrerabide arauak, hainbat konstituzio, gomendio eta ebazpenetan agertzen direnak, hala nola, Lanaren Nazioarteko Erakundeak, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, Osasunaren Mundu Erakundeak, Haurrentzako Nazio Batuen Funtsak eta beste erakunde interesdunek emandakoetan,

Azpimarratuz Gizarte mailan Aurreratze eta Garatze bideari buruzko Adierazpenean aldarrikatu dela gaixotasun fisiko edo buruko gaixotasunagatik ahulago diren pertsonen eskubideak babesteko beharra eta horien ongizatea eta birgaikuntza bermatzeko beharra,

Aintzat harturik adimenez atzeratuak direnei laguntzeko beharrizana, euren gaitasunak gara ditzaten jardueraren arlo desberdinetan, eta baita , ahal den neurrian, horien gizarteratzea sustatzeko beharrizana.

Jakitun izanik, herrialde batzuk, euren garapen-mailagatik, mugatuta daudela halako jardueretan aritzeko,

Adimenez Atzeratuen Eskubideei buruzko Adierazpena aldarrikatzen du, eta eskatzen du onar daitezen, nazio- nahiz nazioarte-mailan, eskubide horiek babesteko oinarri eta erreferentzia erkidea izateko neurriak:

  1. Adimenez atzeratuak gainerako gizakien eskubide berberak izango ditu, bideragarritasun gehieneko mailaraino.
  2. Adimenez atzeratuak eskubidea du bere kasuak behar dituen mediku-arreta eta  tratamendua izateko, bai eta bere ahalmena eta gaitasunak gehienez garatzera bideratutako hezkuntza, gaikuntza, birgaitze eta orientazioa izateko.
  3. Adimenez atzeratuak eskubidea du segurtasun ekonomikoa eta behar den begirunezko bizimodua izateko.Adimenez atzeratuak, bere aukeren neurrian, eskubidea du enplegu produktiboa edo beste zeregin baliagarri bat izateko.
  4. Ahal dela, adimenez atzeratua bere familiarekin biziko da edo bere etxea ordezkatzen duen beste etxe batean, eta erkidegoko bizitzaren modu desberdinetan parte hartuko du.Atzeratua zein etxetan bizi eta etxe horrek laguntza jaso beharko du.Establezimendu espezializatu batean sartzea beharrezkoa izanez gero, erakundearen barruko giroa eta lan-baldintzak, ahalik eta neurri zabalenean, bizimodu arruntaren antzekoak izan beharko dira.
  5. Adimenez atzeratuak tutore aditu baten arreta izango du, hori nahitaezkoa denean pertsona bera eta bere ondasunak babesteko.
  6. Adimenez atzeratuak babesa izango du esplotazio oro eta abusu eta tratu apalesgarri ororen aurrean.Adimenez atzeratua akzio judizialaren objektu izanez gero, prozesu egoki baten menpe geratuko da, kontuan hartuko duena bere erantzukizuna, adimen-ahalmenak balioetsita.
  7. Adimenez atzeratuak gai ez direnean, euren eragozpenen larritasunagatik, eurei dagozkien eskubideak egikaritzeko, edo beharrezkoa denean eskubide horiek mugatzea edota ezabatzea, mugatze edo ezabatze helburuetarako erabiliko den prozedurak beren-beregi zaindu beharko ditu, zuzenbidearen ikuspegitik, halako  babes juridikoak, adimenez atzeratua dena babesteko edozein gehiegikeriaren aurka.Prozedura horrek oinarri izango du adituek gizarte-gaikuntzaren inguruan atzeratuari egindako ebaluazioa.Halaber, aipatu mugatze edo ezabatzea aldizkako berraztertzeen menpe geratuko dira eta gora-jotzeko eskubidea aitortuko dute.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra