Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Nazioarteko zuzenbidea  >>  Legeria  >>  >> Giza eskubideak >> Bereizkeriaren prebentzioa

Arrazismoa, Arraza-bereizkeria, Xenofobia eta horiekin lotura duten Intolerantzia moduen aurkako munduko Konferentzia. 2001eko abuztuaren 31tik irailaren 8ra arte Durbanen (Hegoafrika)

2001-08-31

Itzulpena nork: EUSLEGE

Erakundea: Nazio Batuen Erakundea

Arrazismoa, Arraza-bereizkeria, Xenofobia eta horiekin lotura duten Intolerantzia moduen aurkako munduko Konferentzia

Adierazpena

Bildurik 2001eko abuztuaren 31tik irailaren 8ra arte Durbanen (Hegoafrika),

Gure eskerrik beroenak adieraziz Hegoafrikako Gobernuari, Munduko Konferentzia honetan anfitrioi gisa jarduteagatik,

Adorea harturik Hego Afrikako herriak izan duen borroka heroikoagatik,apartheidaren sistema instituzionalizatuaren aurka eta berdintasun eta justiziaren alde demokrazia, garapena, legearen agindua eta giza eskubideen errespetuaren giroan, borroka horretan nazioarteko erakundeak izan duen ekarpen garrantzitsua gogora ekarriz eta, bereziki, Afrikako herri eta gobernuen zeregin nagusia, eta gizarte zibileko eragile ezberdinen egiteko garrantzitsua kontuan hartuta, barnean direla gobernuz kanpoko erakundeak, borroka horretan eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotura duten intolerantzia moduen aurka egiteko zabaltzen ari  diren ahaleginak,

Gogoratuz Vienako Egintza Programa eta Adierazpenak, Giza Eskubideen Mundu mailako Konferentziak 1993ko ekainean onetsia, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horrekin lotuta dauden intolerantzia modu guztien berehalako eta erabateko ezabatzea eskatzen duela,

Gogoratuz Giza Eskubideen Batzordearen 1997ko apirilaren 18ko 1997/74 ebazpena, Biltzar Orokorraren 1997ko abenduaren 12ko 52/111 ebazpena eta organo horiek geroago emandako ebazpenak Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako Mundu mailako konferentziaren deitzeari buruzkoak, eta baita ere, Arrazismoa eta Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Mundu mailako bi konferentziak, Genevan eginak 1978 eta 1983an, hurrenez hurren,

Ikusirik ardura handiz, nazioarteko erkidegoaren ahaleginagatik ere, ez direla lortu Arrazismoaren eta Arraza-bereizkeriaren aurkako Borrokaren hiru Hamarkaden helburu nagusiak, eta gaur egun oraindik ere, gizaki pila batek arrazismoaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima izaten jarraitzen duela,

Gogoratuz 2001. urtea Arrazismoa, Arraza-bereizkeria, Xenofobia eta horiekin lotuta dauden Intolerantzia moduen aurkako Mobilizazioaren Nazioarteko Urtea dela, urte horrek helburu daukala munduaren arreta sortzea Munduko Konferentziaren helburuen inguruan eta bultzada berria ematea arrazismoaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta horiekin lotuta dauden intolerantzia modu guztiak ezabatzearen inguruko  konpromiso politikoari,

Ospatuz Biltzar Orokorrak 2001. urtea Zibilizazioen arteko Elkarrizketaren Nazio Batuen Urtea bezala aldarrikatzeko hartu duen erabakia, aniztasunarengatiko tolerantzia eta errespetua agerian jarriz, eta baita zibilizazioen artean eta zibilizazioen baitan osagai erkideak aurkitzeko beharra, dela, partekatutako baloreak, dela, giza eskubide unibertsalak, dela, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borroka mehatxatzen dituzten gizateriaren erronkei aurre egiteko helburuarekin, lankidetza, kolaborazioa eta barneratzearen bitartez,

Ospatuz, berebat, Biltzar Orokorrak 2001-2010 aldia munduko haurrentzat bakea  eta biolentziarik ezaren kulturaren Hamarkada gisa aldarrikatzea, bai eta Biltzar Orokorrak Bake Kulturari buruzko Egintza Plana eta Adierazpena onestea ere,

Aitortuz Arrazismo, Arraza-bereizkeria, Xenofobia eta horrekin lotuta dauden Intolerantzia moduen aurkako Munduko Konferentziak, Munduko Herri Indigenenen Nazioarteko Hamarkadarekin batera, eskaintzen dutela aukera paregabea, dela, herri indigenek mundu osoan zehar gure gizarteen garapen politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta espiritualari egiten dizkioten ekarpen ordainezinak, dela, aurrez aurre haiek dituzten erronkak aztertzeko, bereziki arrazismoa eta arraza-bereizkeriaren inguruan,

Gogoratuz 1960ko Nazio Batuen Adierazpena,Kolonia Herrialde eta Herriei Independentzia Emateari buruzkoa

Berretsiz Nazio Batuen Gutunean eta Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako helburu eta printzipioak defenditzeko hartu dugun erabakia,

Baieztatuz arrazismoak, arraza-bereizkeriak, xenofobiak eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak Nazio Batuen Gutunaren helburu eta printzipioen ukapenak direla ,

BerretsizGiza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako berdintasun eta diskriminazio ezaren printzipioak, eta guztion giza eskubideak eta oinarrizko askatasunen errespetua sustatuz, inolako bereizketarik egin gabe arraza, kolore, sexu, hizkuntza, erlijio, iritzi politiko edo beste izaera batekoagatik, jatorri nazional edo sozial, egoera ekonomiko, jaiotza edo bestelako baldintzagatik,

Sinetsita Arraza-bereizkeria modu guztien Ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioari eman beharreko atxikipen unibertsalaren oinarrizko garrantziaz, bai eta horren berrespen unibertsalaz eta horretatik eratortzen zaizkigun betebeharrak oso-osorik betetzeko premiaz, arrazismoa, arraza-diskriminazioa, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzeko nazioarteko instrumentu nagusi gisa,

Aitortuz, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horrekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko, estatuek horretarako egoki diren giza eskubideen nazioarteko instrumentu guztiak sinatzeko edo berresteko aukera kontuan har dezatela eta aukera horrek duen garrantzia, edo instrumentu horiei atxikitzea, atxikipen unibertsala lortzeko helburuarekin,

Aintzat harturik Estrasburgo, Santiago, Dakar eta Teheranen antolatutako erregio mailako konferentzien txostenak eta estatuen bestelako ekarpenak, bai eta adituen mintegiak, gobernuz kanpoko erregio mailako bilera eta Munduko Konferentzia prestatzeko antolatutako beste bilera batzuen txostenak,

Aintzat harturik eta aitorturik Hegoafrikako buru den Thabo Mbeki jaunak egindako “XXI. menderako ikuspegia" izeneko Adierazpena, Hegoafrika berriko lehenengo burua izan zen Nelson Mandela jaunak izenpetua, Giza Eskubideen Nazio Batuen goi Ordezkariaren eta Munduko Konferentziaren Idazkari Nagusiaren ekimenez, eta 74 estatu buruk, gobernu buruk eta kargudunek sinatua,

Berretsiz kultura aniztasuna gizateriaren aurrerakada eta, oro har, ongizatearentzat osagai baliotsua dela,eta hori balioetsi, gozatu, benetan onetsi eta gure gizarteak aberasten dituen ezaugarri iraunkor gisa hartu behar dela,

Aitortuz, arraza-bereizkeriak, genozidioak, apartheidaren krimenak eta esklabotzaren debekuak, giza eskubideen instrumentuek ezartzen dituzten betebeharretan definitzen diren bezala, ez dutela inolako salbuespenik onartzen,

Entzun ondoren munduko herriak eta hauek dituzten nahiak aintzakotzat hartuta, nahi horiek direlarik justizia, guztion aukera berdintasuna, giza eskubideen gozamena, barne hartuta garapenerako, bakean eta askatasunean bizitzeko eskubidea eta ekonomia-, gizarte- eta kultura-bizitza eta bizitza- zibil eta -politikoan bereizkeriarik gabe eta berdintasun baldintzetan parte hartzea,

Aitortuz gizarte eraketan gizabanako eta herri guztiek duten parte hartze bidezko, ekitatezko, demokratiko eta baztertzailea ez dena lagungarri izan daitekeela arrazismorik, arraza-bereizkeriarik, xenofobiarik eta horiekin lotura duten intolerantzia modurik gabeko mundu bat lortzeko,

Azpimarratuz nazio eta mundu mailan erabakiak hartzean, bereizketarik gabe guztion ekitatezko parte hartzearen garrantzia,

Baieztatuz arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak, arrazismo eta arraza-bereizkeriaren baliokide direnean, giza eskubide guztien urratze larriak direla eta eskubide horien gozamen osoa oztopatzen dutela, gizaki guztiak aske eta duintasun eta eskubideetan berdinak jaiotzen direlako egi nabaria ukatzen baitute; herri eta nazioen arteko harreman baketsu eta adiskidetsuak oztopatzen baitituzte, eta barneko zein nazioarteko gatazka ugariren oinarrizko arrazoiak baitira, gatazka armatuak barne, eta horrek biztanleriaren nahitaezko lekualdaketa eragiten duela ,

Aitorturik beharrezkoa dela nazio mailan eta nazioartean, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko neurriak hartzea, giza eskubideak, ekonomia-, gizarte-, kultura-eskubideak eta eskubide zibil eta politiko guztien gozamen osoa ziurtatzeko helburuarekin; eskubide horiek guztiak unibertsalak, banaezinak, elkarren mendekoak eta elkarri lotuak baitira, eta herrialde guztietako gizon, emakume eta haurren bizi-baldintzak hobetzeko,

Berretsiz halako helburua, giza eskubideen sustapen eta babeserako eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokaren helburuak lortzeko asmoarekin, nazioarteko lankidetza gehitzea beharrezkoa dela,

Aitorturik xenofobia, bere adierazpen ezberdinetan, gaur egungo bereizkeria eta gatazka iturri eta modu nagusienetakoa dela, eta horri aurre egiteko estatuek eta nazioarteko erkidegoak presako arreta ipini eta neurriak berehala hartu behar dituztela,

Guztiz jakitun izanik, nazioarteko erkidegoak, gobernuek eta tokiko agintariek egindako ahaleginak gorabehera, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen oinazeak irauten duela eta giza eskubideen urraketen, sufrimenduen, desabantailen eta indarkeriaren arrazoi izaten jarraitzen duela, erabilgarri eta egoki diren baliabide guztien bitartez egin behar zaiela aurre, lehentasun osoko gai gisa, ukituak diren erkidegoekin lehenespenezko kooperazioarekin,

Ikusirik ardura handiz arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen kasu bortitzek irauten dutela, eta gainera gaur egun oraindik proposatzen direla, modu batera edo bestera, arraza eta kultura jakin batzuen nagusitasunaren teoriak, garai kolonialetan zehar sustatu eta burutuak izan zirenak,

Kezkaturik arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia adierazpenek gaur egun forma eta adierazpenik ankerrenetan suspertu eta jarraitzen dutelako, bai eta beste ideologia eta praktika batzuetan oinarritutako bereizkeria edo arraza edo etnia nagusikeria,

Gogorki arbuiatuz arraza nagusikerian oinarri duen doktrina oro , bai eta ustez ezberdinak diren giza arrazen existentzia frogatu nahi duten teoriak ere,

Aitortuz arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre ez egitea eta ez salatzea, horien aurkako lana guztiona izanik, bereziki agintari publiko eta maila guztietako politikoena, halakorik ez egiteak horien iraupena bultzatzen duen faktore bat dela,

Berretsiz estatuek biktima guztien giza eskubideak eta oinarrizko eskubideak babestu eta sustatzeko eginbeharra dutela, eta emakumeei eragin diezaieketen askotariko bereizkeria moduak aintzat hartzen dituen genero ikuspegia ezarri beharko luketela, eta beraien eskubide zibil eta politiko, eta ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen gozamena mundu osoko gizartea garatzeko ezinbestekoa dela,

Aitortuz arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzeko borrokaren inguruan gero eta globalizatuagoa den munduak aurkezten dituen erronka eta aukerak,

Erabakia harturik noiz eta globalizazioaren eta teknologiaren garaian, horiek lagundu dutela modu nabarian halakoak lortzeko: herriak elkartzea, berdintasun, duintasun eta solidaritatean oinarritutako giza familia kontzeptua praktikan jartzea, eta XXI. mendea giza eskubideen mendea eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzeko mendea izan dadin, bai eta gizabanako eta herri guztien benetako aukera- eta tratu-berdintasuna lortzeko ere,

1Adierazpen eta Egintza Programa honen ondorioetarako, ulertzen da genero hitzak bi sexuei, gizona eta emakumeari, egiten diela erreferentzia, gizartearen testuinguruan.Genero" hitzak ez du azaldutakoaz gain, bestelako esanahirik.

Berretsiz eskubide berdintasuna eta gogoratuz herrien determinazio askearen printzipioak eta gizaki guztiak duintasun eta eskubideetan berdinak izanik jaiotzen direla, eta azpimarratuz berdintasun hori lehentasun osoko gai gisa babestu behar dela eta aitortuz arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia modu guztiak ezabatzeko estatuek duten eginbeharra, eta neurri berehalako, erabakigarri eta egokiak hartuz,

Lan eginez arrazismoaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen oinazearen aurka, horiei aurre egiteko modu oso eta eragingarri batean eta lehenespenezko izaerarekin, eta aldi berean, egoki hausnartuz arrazismo adierazpenen ikasgaiak eta iraganeko esperientziak mundu osoan zehar gertatu direnak, horrelakoak berriro gerta ez daitezen,

Elkartuz konpromisozko espirituan eta berdintasun, justizia edo duintasun unibertsalaren inguruko borondate politiko berrituan, bateko, arrazismoaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima guztiei omenaldia egiteko mundu guztian zehar, eta besteko, solemnitate osoz onesteko Durbaneko Adierazpena eta Egintza Programa,

Gai orokorrak

  1. Adierazten dugu Adierazpen eta Egintza Programa honen ondorioetarako, arrazismoaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimak direla norbanakoak edo norbanakoen taldeak, oinaze horiengatik modu negatiboan ukituak diren edo izan direnak, edota horietara menderatuak edo horien jomuga izan direnak;
  2. Aitortzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak sortzen direla, arraza, kolore, leinu edo jatorri nazionala edo etnikoa tartean direla, eta biktimek, arrazoi hauei lotuta dauden beste arrazoi batzuengatik ere bereizkeria mota askotarikoak edo astunduak jasan ditzaketela, hala nola sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo beste izaera batekoak, gizarte-jatorria, ekonomia-egoera, jaiotza edo beste baldintza batekoengatik;
  3. Aitortu eta baieztatzen dugu hirugarren milurtekoaren hasieran, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako mundu mailako borroka, bere forma eta adierazpen gorrotagarrietan eta etengabeko bilakaeran, lehentasunezko gaia dela nazioarteko erkidegoarentzat, eta Konferentzia honek aukera ezin hobea eta historikoa eskaintzen duela gizateriaren gaitz suntsitzaile horiek neurtu eta zehazteko, horiek erabat ezabatzeko helburuarekin, besteak beste, ikuspegi berritzaile eta holistikoak hartzearen bitartez eta nazio, erregio eta nazioarte mailan neurri praktiko eta eragingarriak indartu eta sustatzearen bidez;
  4. Arrazismoaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka etengabeko borrokan diharduten Afrikako herriei gure elkartasuna adierazten diegu eta

2 Ikus Konferentziaren txostenaren VII. kapitulua, bertan jasotzen baitira Adierazpen eta Egintza Programaren inguruan egindako erreserba eta adierazpen guztiak.

nazioarte mailan tragedia anker hauen kontzientzia publikoa sortzeko egin dituzten sakrifizioak eta gauzatu dituzten ahaleginak aitortzen ditugu;

  1. Baieztatzen dugu, orobat, elkartasun, errespetu, tolerantzia eta kultura aniztasun balioei egozten diegun garrantzia, horiek baitira arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka gure munduko borrokaren oinarri morala eta inspirazioa, denbora larregian ukitu baitituzte tragedia horiek mundu osoko herrialdeak, bereziki Afrikan;
  2. Era berean baieztatzen dugu, herri eta gizabanako guztiek giza familia bakarra osatzen dutela, bere aniztasunean aberatsa dena. Gizateriaren ondare erkidea osatzen duten zibilizazio eta kulturen garapenean lagundu dute. Tolerantzia, aniztasuna eta dibertsitatearen errespetuaren babesak eta sustapenak gizarte irekiagoak sor ditzakete;
  3. Adierazten dugu gizaki guztiak aske jaiotzen direla, berdina izanik duintasun eta eskubideetan, eta euren gizarteen garapen eta ongizatean era egituratzailean lagundu ahal izateko aukera daukatela. Arraza nagusikeria-doktrina oro zientifikoki faltsua, moralaren aldetik kondenagarria, sozialki bidegabea nahiz arriskutsua dena, errefusatu beharra dago, giza arraza bereizien  existentzia zehaztu nahi duten teoriekin batera;
  4. Aitortzen dugu erlijioa, espiritualtasuna eta sinesmenek eginkizun garrantzitsua betetzen dutela milaka emakume eta gizonen bizitzan, bizi diren moduan eta beste pertsona batzuek tratatzen dituzten moduan. Erlijioak, espiritualtasunak eta sinesmenek gizakiari datxezkion duintasun eta baloreak sustatzeko eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzeko lagun dezakete;
  5. Kezkatuta ikusten dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak larriagotu daitezkeela, besteak beste, etikarik gabeko aberastasunaren banaketagatik, marjinazioagatik eta gizarte bazterketagatik;

Berresten dugu pertsona guztiek dutela gizarte eta nazioarteko ordena izateko eskubidea, horretan guztion giza eskubideak gauzatu daitezkeelarik, inolako bereizkeriarik gabe;

11.Ikusten dugu globalizazio prozesua indar ahaltsu eta dinamikoa dela, eta bazterketarik gabe herrialde guztien mesede, garapen eta onurarako baliatu beharko litzatekeela. Aitortzen dugu garapen bidean dauden herrialdeek oinarrizko arazo horri aurre egiteko zailtasun handiak dituztela. Globalizazioak aukera handiak eskaini arren, gaur egun horren onurak modu oso ezberdinean banatzen dira, bere kostuak bezalaxe. Horrela, globalizazioaren ondorio negatiboak saihesteko eta biguntzeko erabakia adierazten dugu. Ondorio horiek, arraza irizpideak direla eta, sor ditzaketen pobrezia, azpigarapena, marjinazioa, gizarte bazterketa, kultura homogeneizatzea eta ekonomia ezberdintasunak bereziki larri ditzakete, bai estatuen barnean zein estatuen artean, horrek ondorio kaltegarriak sortzen dituelarik. Adierazten dugu, baita ere, hartu dugun erabakia globalizazioaren onurak ahalik eta gehien hedatzeko, zeren bitartez eta besteak beste, nazioarteko lankidetza indartu eta hobetzearen bitartez, eta zertarako eta merkataritzan aukera berdintasuna sustatzeko edota, ekonomia-hazkundea eta garapen jasangarria bultzatzeko, teknologia berriak erabiltzearen ondoriozko mundu-komunikazioak areagotzeko, eta kultura ezberdinen arteko hartu-emanen gehikuntza lortzeko, kultura aniztasunaren babes eta sustapenaren bitartez; horrek lagun dezake arrazismoaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzeko. Ahalegin handiak eta etengabeak behar dira etorkizun erkidea sortzeko, guztion gizaterian eta horren aniztasun osoan oinarriturik, eta horrela bakarrik lortu ahal izango da globalizazioa orohartzailea eta ekitatezkoa izatea;

  1. Aitortzen dugu, erregioen arteko eta erregioz kanpoko migrazioa, bereziki hegoaldetik iparralderako noranzkoan gertatzen dena, globalizazioaren eraginez gehitu dela eta azpimarratzen dugu migrazioaren inguruko politikak ez direla oinarritu behar arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan;

Arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen gaur egungo jatorri, arrazoi, itxura eta adierazpenak

  1. Aitortzen dugu esklabotza eta esklaboen salerosketa, bereziki salerosketa transatlantikoa, oinaze ankerrak izan zirela gizateriaren historian, ez bakarrik horien basakeria krudelagatik, baizik eta bere garrantziagatik, eite antolatuagatik eta bereziki, biktimen izana ukatzearren, eta aitortzen dugu baita ere, esklabotza eta esklaboen salerosketa, bereziki salerosketa transatlantikoa, gizateriaren aurkako krimena dela eta horrela izan beharko litzatekeela beti eta arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpen eta iturri nagusienetakoak direla, eta afrikarrak eta afrikarren ondorengoak, asiarrak eta jatorri asiarra duten pertsonak eta herri indigenak egintza horien biktima izen zirela eta horien ondorengoek biktima izaten jarraitzen dutela,
  2. Aitortzen dugu kolonialismoak arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak erabili dituela, eta afrikarrak eta afrikarren ondorengoak, jatorri asiarra duten pertsonak eta herri indigenak kolonialismoaren biktima izan zirela eta horren ondorioek biktima izaten jarraitzen dutela. Kolonialismoak eragindako sufrimendua aitortzen ditugu eta baieztatzen dugu, horiek nonahi eta noiznahi gertatuta ere, kondenatuak izan behar direla eta berriz ere halakoa gertatzea saihestu behar dela. Deitoratzen dugu baita ere, egitura eta praktika horien ondorioak eta jarraitutasunak, gaur egungo munduko leku askotan gizarte eta ekonomia ezberdintasun iraunkorren faktoreen artean egotea;
  3. Aitortzen duguapartheid eta genozidioa, nazioarteko zuzenbidean, gizateriaren aurkako krimenak direla eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpen eta iturri nagusiak direla, aitortzen ditugu egintza horiek sortutako gaitz eta sufrimendu ikaragarriak, eta baieztatzen dugu horiek nonahi eta noiznahi gertatu zirela ere, kondenatuak izan behar direla eta berriz ere halakoak gertatzea saihestu behar dela;
  4. Aitortzen dugu naziokoak ez diren pertsonen aurkako xenofobia, bereziki migratzaile, errefuxiatu eta asilo-eskatzaileen aurkakoa, arrazismo garaikidearen iturri nagusienetakoa dela, eta talde horietako kideen aurka gauzatutako giza eskubideen urratze ugariak gertatzen direla egintza diskriminatzaile, xenofobo eta arrazisten inguruabarretan;
  5. Ikusten dugu arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpen berriei eskaini beharreko arreta bereziaren garrantzia, horien aurrean egon baitaitezke gazteak eta beste talde batzuk, erraz kaltetuak izan daitezkeenak;

  1. Azpimarratzen dugu pobrezia, azpigarapena, marjinazioa, gizarte bazterketa eta ekonomia ezberdintasuna barne-barnetik estekaturik daudela arrazismoarekin, arraza-bereizkeriarekin, xenofobiarekin eta horiekin lotuta dauden intolerantzien egintzekin eta jarrera eta eginera arrazistak irauten laguntzen dutela, aldi berean pobrezia gehiago sortarazten dutela,

19. Aitortzen ditugu arrazismoak, arraza-bereizkeriak, xenofobiak eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduek eragiten dituzten ekonomia-, gizarte- eta kultura-ondorio kaltegarriak, horiek modu adierazgarrian eragin baitiote garapen bidean dauden herrialdeen azpigarapenari eta, bereziki, Afrikakoari, eta asmoa hartu dugu gizon, emakume eta haur guztiak askatzeko muturreko pobreziaren baldintza gaitzesgarri eta gizatasuna kentzen duen egoera horretatik. Gaur egun horrelako egoera pairatzen dute mila milioi gizakik baino gehiagok, horrexegatik asmoa hartu dugu guztiontzat errealitate bihurtzea garapenerako eskubidea eta gizateria guztia beharrizanetik askatzea.

20. Aitortzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak gatazka armatuaren oinarrizko arrazoien artean daudela, eta sarri askotan horien ondorio direla, eta aitortzen dugu bereizkeria eza nazioarteko giza eskubideen oinarrizko printzipioa dela. Gatazka armatuan parte diren alderdi guztiek, printzipio hori zehatz-mehatz errespetatzeko beharrizana azpimarratzen dugu, eta estatuek eta nazioarteko erkidegoak gatazka armatuko epealdietan zehar era berezian adi egon daitezen eta arraza-bereizkeria modu guztien aurka jarduten jarrai dezaten;

21. Ardura handia adierazten dugu gizarte- eta ekonomia-garapenari buruzko barne gatazka orokortuek oztopatzen dutelako, horien arrazoi direlarik, besteak beste, giza eskubideen ageriko urraketak, barne hartuta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetatik eratorriak, eta baita gobernu demokratikorik ez egotea, integratzailea eta parte hartzailea dena;

22. Kezka adierazten dugu, estatu batzuetan, egiturak edo erakunde politiko eta juridikoak, horietako batzuk jarauntsiak eta gaur egun oraindik irauten dutenak, ez baitatoz bat biztanleriaren ezaugarri etniko, kultural eta linguistikoaren aniztasunarekin eta, kasu askotan, herri indigenen bazterketan bereizkeriaren faktore garrantzitsuak baitira;

23. Aitortzen ditugu herri indigenen eskubideak euren osotasunean, estatuen burujabetza eta lurralde-osotasunaren printzipioekin bat etorriz, eta beraz, azpimarratzen dugu, egoki diren neurri konstituzional, administratibo, legegintzazko eta judizialak hartu behar direla, ezargarri diren nazioarteko instrumentuetatik ondoriozta daitezkeenak barne;

24. Adierazten dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotura duten intolerantzia moduen aurkako Munduko Konferentziaren Adierazpenean eta Egintza Programan jasotako "herri indigenak" esamoldea, bereziki gai honen inguruko testuei buruz erabiltzen dela, aribidean dauden nazioarteko negoziazioen testuinguruan, eta negoziazio horien emaitzaren inguruan zerbait gauzatu baino lehen, eta ez dela ulertu behar, nazioarteko arau juridikoek onetsitako eskubideen gaineko ondoriorik daukanik;

25. Adierazten dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak gogorki gaitzesten ditugula, horiek oraindik ere estatu batzuetako zigor sistemen funtzionamenduan eta legearen aplikazioan irauten baitute, bai eta legea betearazi behar duten erakunde eta pertsonen neurri eta jokabideetan ere, bereziki, horrek eragiten duenean atxilotu eta presoen artean talde batzuetako kideak modu nabarmenegian ordezkaturik egotea;

  1. Baieztatzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimak zein izan eta pertsona eta pertsona talde horiek jasandako giza eskubide eta oinarrizko askatasunen urraketak zigorrik gabe geratzeari amaiera emateko beharra;
  2. Adierazten dugu gure kezka, arrazismoa zabaltzen ari delako errealitateaz harago, arrazismoa eta xenofobiaren modu eta adierazpen garaikideak molde askotan onarpen politiko, moral eta juridikoa berriz ere lortzeko ahaleginetan dabiltza, besteak beste, erakunde eta alderdi politiko batzuen plataformen bidez eta arraza nagusikeriaren kontzeptuan oinarritutako ideiaren hedapenaren bidez, komunikazioaren teknologia modernoak erabilita;
  3. Gogorarazten dugu, berezko nortasuna duten talde, kolektibo edo erkidego ororen jazarpena, horren zergatia arraza, nazio, etnia eta beste izaera bateko arrazoietan oinarritzen bada, mundu-mailan eta nazioarteko zuzenbidean onartezin bezala aitortuta daudenak, bai eta apartheidaren krimena, giza eskubideen urraketa larriak direla eta, kasu batzuetan, gizateriaren aurkako krimen gisa ere har daitezke;
  4. Gogorki gaitzesten dugu esklabotza eta esklabotzaren antzeko eginerak gaur egun oraindik munduko alderdi batzuetan  jarraitzen dutenak eta eskatzen diegu estatuei, lehenespenezko izaerarekin, eginera horiekin amaitzeko berehalako neurriak har ditzaten, eginera horiek giza eskubideen ageriko urraketak baitira;
  5. Baieztatzen dugu pertsonen salerosketa modu guztiak saihestu, eragotzi eta ezabatzeko presazko beharrizana, bereziki emakume eta haurrena, eta aitortzen dugu salerosketa horren biktimek, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurrean arrisku berezia dutela;

Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimak

  1. Adierazten dugu gure kezka sakona, herri askoren hainbat alorretako adierazleetan, hala nola hezkuntza, enplegua, osasuna, etxebizitza, haurren heriotza-tasa eta bizi-itxaropenak desabantaila egoera agertarazten dutelako, bereziki, egoera hori gertatzeko lagungarri diren faktoreen artean, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak direnean;
  2. Aitortzen dugu afrikarren eta euren ondorengoen kultura ondarearen balio eta aniztasuna, eta baieztatzen dugu, horiexek gizarte- eta ekonomia-bizitzan eta bizitza politikoan erabat integratzeak duen garrantzia eta horren premia, erabakiak hartzeko prozesuaren maila guztietan beraien erabateko parte hartzea errazteko helburuarekin;
  3. Uste dugu ezinbestekoa dela Ameriketako erregioko herrialde guztiek eta Afrikako diasporako gainontzeko gune guztiek, beraien herrialdeetan duten jatorri afrikarreko biztanleria badela aitor dezatela eta biztanleria horrek egin dituen kultura, ekonomia, politika eta zientzia ekarpenak, eta modu berezian horien gainean eragina duten arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak oraindik ere badirela aitor dezatela, eta aitortzen dugu, herrialde askotan, historian zehar existitu izan den ezberdintasuna, besteak beste, hezkuntza, osasun-laguntza eta etxebizitza izateko helmenari dagokionez, halakoak ukitzen dituzten gizarte- eta ekonomia-ezberdintasunen arrazoi garrantzitsua izan dela helmen gabezia hori;
  4. Aitortzen dugu afrikarren ondorengoak, mende askotan zehar arrazismoa, arraza-bereizkeria eta esklabotzaren biktimak izan direla, eta baita euren eskubide askoren ukatze historikoa pairatu dutela, eta baieztatzen dugu ekitatez eta berain duintasuna errespetuz tratatu behar direla, eta ez dutela inolako bereizkeriarik jasan behar. Hori dela eta, kultura eta norberaren nortasuna izateko duten eskubidea aitortu behar dira, baita politika-, gizarte-, ekonomia- eta kultura-bizitzan askatasunez eta berdintasun baldintzetan parte hartzekoa ere; nork bere ohitura eta helburuen esparruan garatzeko eskubidea; euren antolaketa moduak, bizitza modua, kultura, ohiturak eta erlijio adierazpenak izateko, mantentzeko eta sustatzeko; bakoitzaren hizkuntza propioa gorde eta erabiltzeko; tradiziozko ezaguerak eta kultura- eta arte-ondarearen babeserako; euren bizilekuaren baliabide natural berriztagarrien erabilera, gozamena eta kontserbazioa eta heziketa sistema eta programen diseinu, ezarpen eta garapenean modu aktiboan parte hartzeko, izaera espezifiko eta berezkoak barne; eta, hala denean, antzinako denboretatik zein lurretan bizi eta lur horiek izateko eskubidea ere;

35. Aitortzen dugu munduko alde askotan, afrikarrek eta afrikar ondorengoek, aurreiritziek eta gizarte bereizkeriek eragiten dituzten ondorioak direla eta, oztopo ugari gainditu behar izaten dituztela, erakunde publiko zein pribatuetan irauten dutenak, eta afrikarrak eta afrikar ondorengoek aurre egin behar dieten arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia modu guztiak ezabatzen lan egiteko konpromisoa hartzen dugu;

36. Aitortzen dugu munduko alde askotan, asiarrek eta asiar jatorrizkoek, aurreiritziek eta gizarte bereizkeriek eragiten dituzten ondorioak direla eta, oztopo ugari gainditu behar izaten dituztela, erakunde publiko zein pribatuetan irauten dutenak, eta asiarrek eta asiar jatorrizkoek aurre egin behar dieten arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia modu guztiak ezabatzen lan egiteko konpromisoa hartzen dugu;

37. Aitorpena eginez ohartzen gara, mende askotan zehar jasan behar izan duten arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotutako intolerantzia moduak gorabehera, asiar jatorrizkoek ekarpen handia egin dutela eta egiten jarraitzen dutela bizi diren herrialdeetako bizitza ekonomiko, sozial, politiko, zientifiko eta kulturalean;

38. Eskatzen diegu estatu guztiei azter ditzatela, eta beharrezkoa izanez gero, berrikus ditzatela, giza eskubideen nazioarteko instrumentuekin bateraezinak diren immigrazio politika guztiak, migratzaileen aurkako politika eta eginera diskriminatzaile guztiak ezabatzeko, asiarren eta asiar jatorrizkoen aurkakoak barne;

39. Aitortzen dugu, herri indigenak bereizkeriaren biktimak izan direla mendeetan zehar eta baieztatzen dugu aske eta berdinak direla duintasun eta eskubideetan eta ez dutela inolako bereizkeria motarik jasan behar, bereziki euren jatorri eta nortasun indigenagatik, eta nabarmentzen dugu, oraindik irauten duten arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka etengabe neurriak hartzeko beharra,

  1. Aitortzen dugu herri indigenen kultura eta ondarearen balio eta aniztasuna, horiek gizartearen kultura aniztasunari eta garapenari egin dioten ekarpen berezia eta gizartearen aspektu guztietan izan duten erabateko parte hartzea, bereziki beraientzat kezkagarri diren gaietan, funtsezkoak direla politika- eta gizarte-egonkortasunerako eta eurak bizi diren estatuen garapenerako;
  2. Errepikatzen dugu gure uste sendoa herri indigenek euren giza eskubide eta oinarrizko askatasunak erabat egikaritzea ezinbestekoa dela arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzeko. Tinko errepikatzen dugu euren eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak sustatzeko erabakia hartu dugula, horiek berdintasun baldintzetan erabat gozatu ahal izan ditzaten, bai eta garapen jasangarriaren onurak ere, euren ezaugarri ezberdinak eta euren ekimen propioak erabat errespetatuz;
  3. Berriro nabarmentzen dugu herri indigenek euren nortasun propioa askatasunez adierazteko aukera izan dezatela eta euren eskubideak egikaritu ahal izateko ez direla inolako bereizkeria motaren jomuga izan behar; horrek ezinbestean eskatzen du beraien giza eskubide eta oinarrizko askatasunen errespetua. Gaur egun, herri indigenen eskubideei buruzko adierazpenaren egitasmoaren inguruko negoziazioetan eskubide hauen aintzatespen unibertsala bermatzeko ahalegina egiten ari da, ondorengo eskubideak barne hartuta: nor bere izenetik deitua izatea; herrialde bateko politika-, ekonomia-, gizarte eta kultura-garapenean askatasunez eta berdintasun baldintzetan parte hartzea; berezko antolakuntza moduak, euren bizitza moduak, kultura eta ohiturak mantentzea; berezko hizkuntza gorde eta erabiltzea; bizi diren guneetan berezko ekonomia-egitura mantentzea; euren hezkuntza sistema eta programen garapenean parte hartzea; euren lur eta baliabide naturalak kudeatzea, ehiza eta arrantza eskubideak barne; eta berdintasun baldintzetan justiziara jotzeko aukera izatea;
  4. Aitortzen ditugu era berean, herri indigenek lurrarekin dituzten harreman bereziak, euren existentzia espiritual, fisiko eta kulturalaren euskarri gisa, eta estatuei gomendatzen diegu halakoa bultzatzea, egingarri den heinean, barne legeriarekin bat etorriz, lan egin dezaten herri indigenek euren lurren eta baliabide naturalaren jabetza mantentzeko aukera izan dezaten;
  5. Ospatu egiten dugu Nazio Batuen sistemaren barruan Gai Indigenetarako Foro Iraunkorra sortzeko erabakia, horren bitartez Munduko Herri Indigenen Nazioarteko Hamarkada eta Vienako Akzio Adierazpen eta Programaren helburu nagusiak modu zehatzean adierazita gelditzen direlarik;
  6. Ospatu egiten dugu, Nazio Batuek indigenen giza eskubide eta oinarrizko eskubideen egoerari buruzko Errelatore Berezia izendatzea eta Errelatore Bereziari laguntzeko konpromisoa hartzen dugu;
  7. Aitortzen ditugu migratzaileek egindako ekonomia-, gizarte- eta kultura-ekarpen positiboak, bai jatorrizko herrialdeentzat, baita harrerakoentzat ere;
  8. Berresten dugu estatuek euren erregimen juridiko eta migrazio politika propioak egin eta aplikatzeko duten subiranotasun eskubidea, era berean berresten dugu politika horiek bat etorri behar direla aplikagarri diren giza eskubideen instrumentu, arau eta printzipioekin eta arrazismoak, arraza-bereizkeriak, xenofobiak eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduek kutsatu gabekoak direla adierazten den moduan moldatu behar direla;
    1. Ikusten dugu, kezka handiz, eta gogorki gaitzesten ditugu migratzaileen aurkako arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpen eta egintzak eta eskuarki ezartzen zaizkien estereotipoak; berresten dugu estatuek duten erantzukizuna bere jurisdikziopean aurkitzen diren migratzaileen giza eskubideak babesteko eta estatuek duten erantzukizuna, migratzaileak legez kanpoko eta indarkeriazko egintzen aurka zaindu eta babesteko, bereziki, arraza-bereizkeriaren egintzak eta norbanako zein taldeek arrazoi arrazista edo xenofoboak direla bide gauzatutako delituen aurka, eta gizartean eta lantokian tratu bidezkoa, inpartziala eta ekitatezkoa jaso dezaten beharra nabarmentzen dugu;
    2. Nabarmentzen dugu migratzaileen eta hauek non egon eta herrialde horien  gizartearen arteko harmonia, tolerantzia eta errespetu handiagoa izatea laguntzen duten baldintzak sortzeko garrantzia, migratzaileen aurkako arrazismo eta xenofobia adierazpenak ezabatzeko helburuarekin. Familien bateratzeak integrazioan ondorio positiboa duela azpimarratzen dugu eta estatuek bateratze hori errazteko duten beharrizana agerian jartzen dugu;
    3. Aurrean ditugu sarri askotan migratzaileek duten ahultasun egoera , besteak beste euren jatorrizko herrialdetik kanpo daudelako eta hizkuntza, ohiturak eta kultura direla medio, berez dituzten zailtasunengatik, bai eta ekonomia eta gizarte zailtasun eta oztopoak, nortasun-agiririk gabeko egoeran edo egoera irregularrean dauden migratzaileen itzulerarako;
    4. Berresten dugu migratzaileen aurkako arraza-bereizkeria ezabatzeko beharra , bereziki langile migratzaileen aurkakoa, halako gaietan: enplegua, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza eta osasuna, orobat, justiziara iritsi ahal izatea, eta ematen zaien tratua giza eskubideen nazioarteko instrumentuei egokitua izan behar da, arrazismorik, arraza-bereizkeriarik, xenofobiarik gabe eta horiekin lotuta dauden intolerantzia modurik gabe;
    5. Ikusten dugu, kezka handiz, arrazismoak, arraza-bereizkeriak, xenofobiak eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak, beste faktore batzuen artean, nahitaezko lekualdaketak eta pertsonak euren jatorrizko herrialdetik irtetera laguntzen dutela, errefuxiatu eta asilo-eskatzaile gisa;
    6. Ikusten dugu arduraturik, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko ahaleginak gorabehera, arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotutako intolerantzia modu ezberdinen kasuak oraindik izan badirela, besteak beste; errefuxiatu, asilo-eskatzaile eta estatu barnean lekuz aldatutako pertsonen aurka;
    7. Agerian jartzen dugu lekualdaketaren oinarrizko arrazoiei aurre egiteko premia eta errefuxiatu eta lekualdatu beharra izan duten pertsonentzat konponbide iraunkorrak aurkitzeko premia, bereziki, jatorrizko herrialdeetara segurtasun eta duintasunezko baldintzetan borondatez itzultzekoa, bai eta hirugarren herrialdeetan berriro lekukotzea eta herri horietan integratzea, hori egokia eta egingarria denean;
    8. Berresten dugu gure konpromisoa, errefuxiatuen, asilo-eskatzaileen, aberriratuen eta barnean lekualdatuak izan diren pertsonen babesarekin lotutako gure giza betebeharrak errespetatu eta aplikatzeko, eta horren inguruan, nazioarteko elkartasuna, zamaren banaketa eta nazioarteko lankidetzaren garrantzia nabarmentzen dugu, horiek oso garrantzitsuak baitira errefuxiatuen babesaren erantzukizuna partekatzeko, eta horrekin batera berresten dugu, 1951ko Konbentzioa eta bere Protokoloa, 1967koa, Errefuxiatuen Estatutuei buruzkoak, errefuxiatuen nazioarteko erregimenaren oinarria izaten jarraitzen dutela eta aitortzen dugu estatu alderdiek, bi testu horiek euren osotasunean aplikatzeak duen garrantzia;
      1. Aitortzen dugu herrialde askotan biztanleria mestizoa dagoela, jatorri etniko eta arraza ezberdinetakoak eta bizi diren gizarteetan tolerantzia eta errespetuaren sustapenean ekarpen baliotsua egin dutela, eta gaitzetsi egiten dugu biztanleria horrek jasan behar duen bereizkeria, batik bat bereizkeria horren aparteko izaera halako bereizkeria badela ezeztatzeko bidea eman dezakeelako;

Jakitun gara gizateriaren historia giza eskubideen urraketa nabarien ondorio diren gehiegikeria izugarriez beteta dagoela eta historiatik bertatik ikasteko aukera dagoela uste dugu, berori gogoratuz etorkizunean halako oinazeak saihesteko;

  1. Gogorazten dugu holokaustoa ez dela inoiz ahaztu behar;
  2. Aitortzen ditugu ardura handiz komunitate erlijioso batzuen aurkako intolerantzia erlijiosoa, eta komunitate horien aurkako larderiazko eta indarkeriazko egintzak, munduko hainbat tokitan gertatzen direnak, euren erlijio sinesmen eta arraza edo etnia jatorria dela bide; eta jokabide horiek bereziki mugatzen dutela euren sinesmenak askatasunez praktikatzeko duten eskubidea;
  3. Aitortzen dugu ardura handiz munduko zenbait lekutan komunitate erlijioso eta horien kideen aurka intolerantzia erlijiosoa badela, bereziki, erlijio sinesmenak askatasunez praktikatzeko eskubidea mugatzeko, bai eta gero eta ohikoagoak diren estereotipo negatiboak agertzea, eta komunitate horien aurka larderia eta indarkeria egintzak, euren erlijio sinesmena eta euren etnia jatorria edo euren ustezko arraza jatorria dela eta;
  4. Aitortzen dugu kezka handiz munduko toki askotara hedatzen ari den antisemitismo eta islamiarren aurkako gorrotoa, eta judu, musulman eta arabiar komunitateen aurkako arrazismo eta ideia diskriminatzaileetan oinarritzen diren arrazagatiko eta indarkeriazko mugimenduak agertzea;

Jakitun gara gizateriaren historia gizakien berdintasuna ez errespetatzeagatik eragindako bidegabekeria ikaragarriz beteta dagoela, eta arduratuta ohartzen gara eginera horien areagotzeaz munduko leku ezberdinetan eta norbanakoei eskatzen diegu, bereziki gatazka egoeretan, arrazismorako bultzada eta mespretxuzko esamoldeak eta estereotipo negatiboak erabiltzeari uko egin diezaiotela;

  1. Arduratuta gaude atzerriko okupazioaren mende dagoen herri palestinarraren pairamenagatik. Herri palestinarrak autodeterminazio askea eta estatu independente izateko duen eskubide besterendu ezina aitortzen dugu, erregio horretako estatu guztiek duten segurtasun eskubidea aitortzen dugu, Israel barne, eta estatu guztiei deialdia egiten diegu bake prozesua sostengatu eta hori azkar bukatzeko lana egin dezaten;

64. Eskatzen dugu erregio horretan bake justua, orokorra eta iraunkorra izan dadin eta herri guztiek batera bizi eta berdintasuna, justizia eta nazioarte mailan onetsitako giza eskubideak, eta segurtasuna goza ditzaten;

  1. Aitortzen dugu errefuxiatuek duten eskubidea, euren etxeetara eta ondasunetara duintasun eta segurtasun baldintzetan borondatez itzultzeko, eta estatu guztiei eskatzen diegu itzulera hori erraz dezatela;
  2. Baieztatzen dugu gutxiengoen etnia-, kultura-, hizkuntza- eta erlijio-nortasuna babestu behar dela, horrelakorik egon dagoenean, eta gutxiengo horien kide diren gizakiak berdintasunez tratatuak izan behar direla eta euren giza eskubide eta oinarrizko eskubideak gozatu behar dituztela inolako diskriminaziorik gabe;
  3. Aitortzen dugu berezko kultura-nortasuna duten talde batzuetako kideek etnia, erlijio edo beste izaera bateko faktore multzo konplexu bati eta euren tradizio eta ohiturei egotz dakizkiekeen oztopoei aurre egin behar dietela; hartara, eskatzen diegu estatuei ziurta dezatela zer eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzera zuzendutako neurri, politika eta programak, faktore multzo horrek sortzen dituen oztopoei zinez aurre egiten diela ;
  4. Aitortzen dugu arrangura biziz, egungo arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpenak, bai eta errumaniarrek, ijitoek, sintiarrek eta nomadek jasaten duten indarkeria, eta aitortzen dugu horien berdintasun osoa lortzeko politika eragingarriak eta horiek ezartzeko mekanismoak moldatu beharra ;
  5. Sinetsita gaude arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak era ezberdinean adierazten direla emakume eta neskatoekiko, eta horiek euren bizi baldintzen okertzea, pobrezia, indarkeria, orotariko diskriminazio moduak eta euren giza eskubideen mugatze edo ukapena eragin ditzaketen faktoreak direla. Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka lan egiteko politika, estrategia eta egintza programetan genero ikusmoldea barneratzeko beharra aitortzen dugu, diskriminazioaren modu anitzei aurre egiteko helburuarekin;
  6. Aitortzen dugu ikuspuntu koherente eta sistematikoagoa ondu beharra, emakumeen aurkako arraza-bereizkeria ebaluatu eta jagoteko, batez ere emakumeek jasan behar izaten dituzten desabantaila, oztopo eta zailtasunak, euren eskubide zibil, politiko eta ekonomikoak eta gizarte eta kultura eskubideak osotasunean egikaritu eta gozatu ahal izateko, arrazismoaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta horrekin lotuta dauden intolerantzia moduen ondorio gisa;
  7. Deitoratu egiten ditugu erlijio jakin batzuetako eta gutxiengo erlijiosoetako partaide diren emakumeak, euren kultura- eta erlijio-nortasunari uko egin diezaieten behartzeko ahaleginak edo horien adierazpen legitimoa mugatzera zuzendutako egintzak, edo emakumeak diskriminatzea heziketa eta enplegu aukerei dagokienez.
  8. Kezkaturik nabari dugu, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ondoriozko biktimen artean gero eta agerikoagoa dela adingabe eta gazteen kopuru ugaria, batez ere neskatoena, eta neurri bereziak hartzeko beharra nabarmentzen dugu, haurraren interes nagusiarekin eta euren iritzia aintzat hartu izanarekin bat etorriz, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako programetan, eginera horien biktima diren adingabe eta gazteen egoera eta eskubideei lehentasunezko arreta eskaintzeko;

  1. Aitortzen dugu gutxiengo etniko, erlijioso edo hizkuntzaren aldeko kide den haur bati edo indigena den haur bati, ezin zaiola ukatu bere kultura propioa gozatzeko duen eskubidea, ez eta bere erlijio propioa praktikatzekoa ere, edota bere hizkuntza erabiltzeko eskubidea, bakarka zein bere taldeko beste kide batzuekin batera;
  2. Aitortzen dugu haurren lana pobreziarekin, garapen ezarekin eta aurrekoei lotutako gizarte eta ekonomia baldintzekin estekatuta dagoela eta, kasu batzuetan, pobrezia eta arraza-bereizkeria iraunarazi ditzakeela, aurrekoek ukitutako taldeen haurrentzako aukerak neurriz kanpo ezabatzen direnean, haur horiei bizitza produktiboaren eta hazkunde ekonomikoaren onurak jaso ahal izateko giza trebetasunak ukatzen bazaizkie;
  3. Ikusten ditugu kezka handiz herrialde askotan VIH/HIES-az kutsatuta dauden pertsonak, eta ustez kutsatuta daudenak ere, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurrean talde ahulen partaideak direla, eta horrek modu negatiboaren eragiten diela horiei, osasun-laguntza eta sendagaietara heltzeko gaitasunean; izan ere, helmen hori erro-errotik zailtzen du aurrekoak;

Prebentzio, hezkuntza eta babes neurriak, nazio, erregio eta nazioarte mailan arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzera zuzenduak

  1. Baieztatzen dugu Arraza-bereizkeria mota guztien Ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioaren atxikipen unibertsala eta hori osotasunean betetzeak funtsezko garrantzia duela munduan berdintasuna eta bereizkeriarik eza lortzeko;
  2. Berresten dugu estatu guztien benetako konpromisoa giza eskubide, ekonomia-, gizarte, kultura-eskubideak eta eskubide zibil eta politiko guztien errespetu unibertsala, horien betetzea eta babesa sustatzeko, garapenerako eskubidea barne, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak saihestu eta ezabatzeko funtsezko faktore gisa;
  3. Guztiz sinetsita gaude arraza-bereizkeria gainditzeko eta arraza berdintasuna lortzeko oztopoak direla, batez ere, borondate politiko eza, legeria okerra eta estatuen aldetik ezarpen estrategiarik eza eta neurri zehatzak ez egotea, eta jarrera arrazista eta estereotipo negatiboen nagusitasuna ere;
  4. Benetan sinesten dugu hezkuntza, garapena eta nazioarteko giza eskubideen arau eta betebehar guztien zentzuzko aplikazioa, bereziki legeak eta politika-, gizarte- eta ekonomia-estrategien aldarrikapena, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko tenorean funtsezkoak direla;

  1. Aitortzen dugu demokrazia eta biztanleriaren beharrizan eta nahiei erantzuten dien gobernu garden, erantzule eta parte hartzailea, eta giza eskubideen, oinarrizko eskubideen eta zuzenbideko estatuaren errespetua funtsezkoak direla arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak saihestu eta ezabatzeko. Berresten dugu jokabide arrazista eta xenofoboek eragindako delituen zigorgabetasun modu guztiek zuzenbideko estatua eta demokrazia ahultzea dakartzatela eta horrelako egintzak errepikatzea eragiten dutela;
  2. Baieztatzen dugu zibilizazioen arteko elkarrizketa zibilizazioen arteko oinarri erkideak identifikatu eta sustatzeko prozesua dela, baita gizaki guztien berezkoa den duintasunaren onarpena eta sustapena, edota gizakien eskubideen berdintasuna eta justiziaren oinarrizko printzipioen errespetua lortzeko prozesua, honela, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan oinarritutako arraza nagusikeriaren kontzeptuak desagerrarazi ditzake aurrekoak, eta gizakien familia osoarentzat mundu berradiskidetu baten eraikuntza erraztu;
  3. Azpimarratzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan agintariek eta alderdi politikoek gauza dezaketen eta gauzatu behar duten funtsezko zeregina, eta alderdi politikoak bultzatzen ditugu elkartasuna, tolerantzia eta errespetua sustatzeko neurri zehatzak har ditzaten;
  4. Gaitzesten dugu neonazismoa, neofaxismoa eta arraza edo nazio aurreiritzietan oinarritutako ideologia nazionalista bortitzen iraupena eta berragertzea eta aitortzen dugu, gertakari horiek ezin direla justifikatu, aldez edo moldez, inolako inguruabarretan;
  5. Gaitzesten ditugu arrazismoan, xenofobian edo arraza-nagusikeria eta arraza-bereizkeriaren doktrinetan oinarritutako plataforma eta erakunde politikoak, orobat, arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan oinarritutako legeria eta eginerak, demokraziarekin eta gobernantza garden eta arduratsuarekin bateraezinak izateagatik. Gobernu-politikek baimendutako arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduek giza eskubideak urratzen dituztela berresten dugu eta herrien arteko adiskidetasun harremanak, nazioen arteko elkarlana eta nazioarteko bakea eta segurtasuna arriskuan jar ditzaketela;
  6. Oroitzen dugu nagusikerian edo arraza gorrotoan oinarritutako ideien zabalkundea, legearen bidez delitu zigorgarri gisa aitortu beharko dela, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasotako printzipioak eta Arraza-bereizkeria mota guztiak Ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioaren 5. artikuluan berariaz zerrendatutako eskubideak behar bezala kontuan izanik;
  7. Ohartzen gara Arraza-bereizkeria mota guztiak ezabatzeko betebeharra Nazioarteko Konbentzioaren 4. artikuluaren b) paragrafoak estatuei ezartzen diela, bateko begirale izateko eta, besteko nagusikerian edo arraza gorrotoan oinarritutako ideiak hedatu, indarkeria egintzak gauzatu edo horrelako egintzak gauzatzera bultzatzen duten antolakundeen aurka neurriak hartzeko. Erakunde horiek zigortuak eta gogogabetuak izan beharko dira;

88. Aitortzen dugu komunikabideek gizarte kultura anitzaren dibertsitatea irudikatu behar dutela eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan, euren zeregina gauzatu behar dutela. Zeregin horri dagokionez, publizitatearen indarra nabarmentzen dugu;

  1. Atsekabetuta ohartzen gara komunikabide batzuek, egoera ahulean diren talde eta pertsonen irudi faltsuak eta estereotipo negatiboak sustatzean, bereziki migratzaile eta errefuxiatuenak, jendaurrean sentimendu arrazista eta xenofoboak hedatzen lagundu dutela eta, kasu batzuetan, norbanakoen eta talde arrazisten indarkeria bultzatu dutela;
  2. Aitortzen dugu adierazpen askatasunaren egikaritzeak eragin duen ekarpen positiboa , bereziki, komunikabideek eta teknologia berriek askatasun horretarako dituzten aukerak, Internet barne, eta informazioa bilatu, jaso eta komunikatzeko askatasunaren errespetu osoak arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokari egin diezaiokeen ekarpena. Horren inguruan, prentsaren independentzia eta komunikabideen autonomia errespetatzeko beharra berresten dugu;
  3. Adierazten dugu gure kezkarik sakonena, Internet bezalako informazioaren teknologia berrien erabileragatik, giza baloreen, berdintasunaren, diskriminazio ezaren, gainontzekoekiko begirunearen eta tolerantziaren errespetuaren aurkako helburuetarako, batez ere, arrazismoa, arraza gorrotoa, xenofobia, arraza-bereizkeria eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak hedatzeko, eta batik bat, informazio horretara heltzeko aukera duten haur eta gazteengan modu negatiboan eragin daitezkeelako;
  4. Aitortzen dugu informazioaren eta komunikabideen teknologia berrien erabilera sustatzeko beharra, horrek, aparteko moduan lagundu dezake, Interneten bidez, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan; izatez, teknologia berriek giza duintasunaren tolerantzia eta errespetua eta berdintasunaren printzipioak eta bereizkeriarik ezarenak ere sustatzen lagun dezakete;
  5. Baieztatzen dugu estatu guztiek aitortu beharko luketela arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimei euren adierazpenak egiteko aukera ematen dieten erkidegoaren hedabideen garrantzia;
  6. Berresten dugu jatorri ezberdinetako pertsonen estigmatizazioa, agintari publikoen, erakundeen, hedabideen, alderdi politikoen edo nazioko zein tokiko antolakundeen egite edo ez-egiteen bidez, arraza-bereizkeria egintza izateaz gain, tenore horretako egintzak errepikatzea ere eragin dezakeela eta  jokabide eta aurreiritzi arrazistak indartzen dituen sorgin-gurpila sortu; eta egoera hori gaitzetsi beharra dagoela;

95. Aitortzen dugu, hezkuntza maila guztietan eta adin guztietan, barnean dela familia ere, giza eskubideen inguruko hezkuntza dela, era esanguratsuan, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan oinarritutako jokabide eta portaerak eraldatzeko giltza, eta gizartean aniztasunaren tolerantzia eta errespetua sustatzeko bidea. Baieztatzen dugu mota honetako heziketa faktore erabakigarria dela justizia eta ekitate balore demokratikoen sustapen, hedapen eta babesean, horiek oinarrizkoak baitira arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen zabalketa saihesteko eta horiei aurre egiteko;

96. Aitortzen dugu hezkuntzaren kalitateak, analfabetismoaren desagertzeak eta guztiok dohaineko lehen hezkuntzara heltzeko aukerak, bazterketa gutxiagoko gizartea, ekitatea, harreman iraunkor eta harmoniatsuak eta nazio, herri, talde eta norbanakoen arteko adiskidetasuna, eta bake-kultura ere sustatzen lagun dezakeela, elkar ulertzea, elkartasuna, gizarte-justizia eta guztiontzat giza eskubide guztien errespetua ahalbidetuz;

97. Azpimarratu egiten ditugu hezkuntzarako eskubidearen eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen arteko loturak, eta hezkuntzaren oinarriko zeregina ere azpimarratzen dugu, batez ere, giza eskubideen inguruko hezkuntza eta kultura aniztasuna aitortu eta errespetatzen duen hezkuntza, gehienbat haur eta gazteen artean, intolerantzia eta bereizkeria modu guztiak saihestu eta ezabatzeko;

Nazio, erregio eta nazioarte mailan konponketa, ordainketa, kalte-ordaina eta beste izaera bateko baliabide eta neurri eragingarriak ezartzea

98. Azpimarratzen dugu gizateriaren historiaren egitateak eta egia irakasteko garrantzia eta beharra, antzinarotik iragan berrira arte, eta arrazismoaren, arraza-bereizkeriaren, xenofobiaren eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen historiaren egitate eta egiak, arrazoiak, izaera eta ondorioak ere irakastea, iraganeko ezbeharrak modu zabal eta objektibo batean ezagutu ahal izateko;

99. Onetsi eta era sakonenean deitoratu egiten ditugu giza sufrimendu ugariak eta milaka gizon, emakume eta haurren pairamen zoritxarrekoak, esklabotza, esklaboen salerosketa, esklaboen salerosketa transatlantikoa, apartheida, kolonialismoa eta genozidioak; estatu interesatuei dei egiten diegu iraganeko ezbeharren biktimak omendu ditzaten, eta ezbehar horiek nonahi eta noiznahi gertatu zirela ere, gaitzetsiak izan daitezen eta berriz ere gertatzea debeka dadin. Deitoratzen ditugu eginera eta politika-, gizarte-, ekonomia- eta kultura-egitura horiek, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak sorraraziak izana;

100. Aitortu egiten dugu eta modu sakonean deitoratzen ditugu esklabotza, esklaboen salerosketa, esklaboen salerosketa transatlantikoa, apartheida, genozidioa eta iraganeko zorigaiztoen ondorioz milaka gizon, emakume eta haurrek jasandako ikaragarrizko sufrimendu eta gaitzak. Era berean ikusten dugu estatu batzuek barkamena eskatzeko ekimena izan dutela eta kalte ordaina eman dutela, burututako urraketa larri eta ugariengatik, hori beharrezkoa zen kasuetan;

101. Historiako pasarte ilun hauek amaitutzat jotzeko asmoarekin eta euren artean adiskidetzeko eta zaurien sendabide gisa, nazioarteko erkidegoa eta horren kideak gonbidatzen ditugu zorigaitz horien biktimen oroimena omendu dezaten. Konferentzia ere ohartzen da, batzuek hartu dutela gertatu zenaz atsekabetzeko ekimena, damua adierazteko edo barkamena eskatzeko, eta oraindik biktimen duintasuna berrezartzen lagundu ez dutenei dei egiten die hori egiteko modu egokia aurki dezaten eta, zentzu horretan, dagoeneko hori gauzatu duten estatuei esker ona ematen die;

102. Jakitun gara estatu interesdun ororen betebehar moralaz, eta estatu horiei dei egiten diegu neurri egoki eta eragingarriak har ditzaten eginera hauen ondorio iraunkorrak amaitu eta alderantzizkoak bihurtu ditzaten;

  1. Aitortzen ditugu iraganeko eta gaur egungo arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ondorioak, horiek bakearentzat eta mundu segurtasunarentzat, giza duintasunarentzat eta munduan zehar pertsona askoren giza eskubide eta oinarrizko askatasunen gozamenarentzat oztopo larriak baitira, gehienbat, afrikarrek, afrikar ondorengoek, asiar jatorrizkoek eta herri indigenek jasan behar izan dutena kontuan harturik;
  2. Berresten dugu, kemen osoz, justiziak eragindako ezinbesteko baldintza dela arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ondorioz, giza eskubideen urraketen biktima izan diren pertsonei justiziara heltzeko aukera ematea, batez ere, horiek duten gizarte-, kultura- eta ekonomia- egoera okerra kontuan izanik, bai eta beharrezkoa izanez gero, laguntza juridikoa ere, eta babesa eta baliabide eragingarri eta egokiak, horien barnean dela bereizkeria horren ondorioz jasandako kalteengatik kalte ordain egokia eskatu eta jasotzeko eskubidea, giza eskubideei buruzko nazioarteko eta erregio mailako hainbat instrumentutan jasotakoaren arabera, bereziki, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta Arraza-bereizkeria mota guztien Ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioan;
  3. Oinarri hartuta Milurtekoaren Adierazpenean zerrendatutako printzipioak eta giza duintasunaren, berdintasunaren eta ekitatearen printzipioak defenditzeko erantzukizun kolektiboa daukagun horretan eta mundializazioa munduko herri guztientzat indar positiboa izatera hel dadila bermatzeko, garapen bidean dauden herrialdeak mundu ekonomian barneratzea onuragarria izango da, eta nazioarteko erkidegoak integrazio horren alde lan egin eta horien baztertzeari aurre egiteko konpromisoa hartzen du, horren xedea dela hazkunde ekonomiko bizkorra eta garapen jasangarria lortzea eta pobrezia, ezberdintasuna eta gabeziekin amaitzea;

Azpimarratzen dugu iraganeko krimen eta bidegabekeriak gogoraraztea, noiznahi eta nonahi gertatu zirela ere, ezbehar arrazistak ezbairik gabe gaitzestea eta historiaren inguruan egia esatea, ezinbesteko osagaiak direla nazioarteko adiskidetzerako eta justizian, berdintasunean eta elkartasunean oinarritutako gizarteak sortzeko;

Berdintasun osoa eta eragingarria lortzeko estrategiak, nazioarteko lankidetza eta Nazio Batuen indartzea barneratzen dituenak eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan nazioarteko beste mekanismo batzuk

  1. Azpimarratzen dugu nazio, erregio eta nazioarte mailan, estrategia, programak eta politikak, eta neurri berezi eta positiboak barnera ditzakeen legeria egokia, diseinatu, sustatu eta aplikatzeko beharra, ekitatezko gizarte garapena eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima guztien eskubide zibil eta politikoak, eta ekonomia-, gizarte- eta kultura-eskubideen egikaritza sustatzeko, bereziki erakunde politiko, judizial eta administratiboetara heltzeko modu eragingarriagoak eskainiz;orobat,justiziara iristeko modu eragingarria areagotzeko beharra, eta garapenaren, zientziaren eta teknologiaren onurek, inolako bereizkeriarik gabe, guztion bizi kalitatea hobetzen lagun dezaten bermatzea;
  2. Aitortzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimen aldeko neurri positibo edo bereziak hartzeko beharra , horiek gizartean erabat barruratzeko. Egintza eragingarria ekar dezaketen neurri horiek, gizarte neurriak ere barneratu behar dituztenak, eskubideen gozatzea kaltetzen duten baldintzak zuzentzera bideratuak egon behar dira; berebat,  arraza eta kultura talde guztiak eta hizkuntza eta erlijio talde guztiak berdintasun egoeran parte har dezaten bultzatzeko neurri bereziak barneratzera,talde horiek berdintasun egoeran izan daitezen. Neurri horien artean, neurri bereziak barneratu beharko lirateke, talde horiek hezkuntza-erakunde, etxebizitza, alderdi politiko, parlamentu eta enplegu arloetan ordezkaritza egokia izateko, gehienbat, organo judizialetan, polizia, armada eta beste zerbitzu zibil batzuetan. Horrek, kasu batzuetan, hauteskunde-eraldaketak, nekazaritza-eraldaketak eta ekitatezko parte hartzearen aldeko kanpainak egin behar izatea eska dezake;
    1. Gogorarazten dugu nazioarteko lankidetza bultzatzeko garrantzia, ondorengoak sustatzeko asmoarekin: a) arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borroka; b) eginera horiek debekatzen dituzten nazioarteko hitzarmen eta tresnen aplikazio eragingarria; c) gai honen inguruko Nazio Batuen Gutunaren xedeak; d) jarraikako konferentzietan ezarritako helmugen lorpena: Ingurumena eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia, Rio de Janeiron egin zena 1992an, Giza Eskubideen Munduko Konferentzia, Vienan egin zena 1993an, Biztanleria eta Garapenari buruzko Nazioarteko Konferentzia, Kairon egin zena 1994an, Gizarte Garapenari buruzko Munduko goi-bilera, Kopenhagen egin zena 1995an, Emakumeei buruzko laugarren Munduko Konferentzia, Pekinen egin zena 1995ean, Giza Asentamenduei buruzko Nazio Batuen Konferentzia (Hábitat II), Istanbulen egin zena 1996an, eta Elikadurari buruzko Munduko goi-bilera, Erroman egin zena 1996an. Helmuga horiek modu berdinean onuragarri izan behar dute arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima guztientzat;
    2. Aitortzen dugu estatu, nazioarte eta erregio mailako erakunde, nazioarteko finantza erakunde, gobernuz kanpoko erakunde eta partikularren arteko lankidetzaren garrantzia , arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako mundu borrokan, eta borroka horren arrakastarako ezinbestekoa dela bereizkeria horren biktimen kexak, iritziak eta eskaerak kontuan izatea;
    3. Beste behin ere esaten dugu nazioarteko erantzuna eta politika, errefuxiatuei eta munduko leku ezberdinetan lekualdaketa jasan duten pertsonekiko finantza laguntza barne hartuta, ez direla oinarritu behar errefuxiatu eta lekualdatu beharra izan duten pertsonen arraza, kolore, leinu edo jatorri nazional edo etnikoetan eta, testuinguru honetan, nazioarteko erkidegoari eskatzen diogu harrera-herriei laguntza nahikoa eta ekitatezkoa eman diezaieten, bereziki, garapen bidean dauden herriak edo trantsizio bidean dauden herriak direnean;
    4. Aitortzen dugu giza eskubideen babes eta sustapenerako nazio erakunde beregainen garrantzia, horiek bat datozela euren jardunean 1993ko abenduaren 20ko Biltzar Orokorraren 48/134 ebazpenaren eranskinen edukiarekin; izan ere, eranskin horietan finkatzen da giza eskubideen sustapenerako eta babeserako nazio erakundeen estatutua eta horren printzipioak, orobat, giza eskubideen babes eta sustapenerako legeak sortutako beste erakunde espezializatu batzuen garrantzia ere, hala nola, herri defendatzailearena, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan, ororen gainetik, balore demokratikoen eta zuzenbideko estatuaren sustapenerako. Estatuak bultzatzen ditugu erakunde horiek ezar ditzaten, halakoak beharrezkoak direnean, eta erakunde hauek euren sustapen, babes eta prebentzio zeregina zein herritan burutzen duten eta herri horietako agintariei eta oro har, gizarteari ere eskatzen diegu, ahalik eta neurri zabalenean lan egin dezaten erakunde horiekin, beraien independentzia ere errespetatzen dutela;
      1. Aitortzen dugu Erregio mailako organo eskudunek buru dezaketen zeregin garrantzitsua, barne hartuta giza eskubideen nazio erakundeen erregio mailako elkarteak, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan, eta iritzi publikoaren ikuskapena eta sentsibilizazioaren zeregin erabakigarria, erregio mailan izan daitezkeen intolerantzia eta bereizkeriaren inguruan, eta berresten diegu gure laguntza halako organoei, aurretiaz izan badira; halakorik izan ezean, eurak sortzea gomendatzen dugu;
      2. Aitortzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan parlamentuek duten funtsezko garrantzia, legeria egokia aldarrikatu, horren aplikazioaren ikuskapena egin eta beharrezko finantza baliabideak egokitzeko zereginean;
      3. Azpimarratzen dugu gizarte eragileek eta gobernuz kanpoko beste erakunde batzuek heziketan eta garapen programen eraketa eta aplikazioan parte hartzearen garrantzia;
      4. Aitortzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan gizarte zibilak duen zereginaren garrantzia, batez ere, araudi eta estrategiak garatzeko gobernuei eskaintzen dieten laguntza arloan, berebat,  neurriak hartu eta bereizkeria modu horien aurkako egintzak hedatu eta horiek aplikatzen direla begiratze lanean;
      5. Era berean, aitortzen dugu gizartearen talde ezberdinen arteko errespetu eta konfiantza handiagoaren sustapena gobernu erakundeen, agintari politikoen, oinarri erakundeen eta herritarren erantzukizuna partekatua eta aldi berean bereizia izan behar dela. Azpimarratzen dugu interes publikoen sustapenean gizarte zibilak lan garrantzitsua egiten duela, gehienbat, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan;
      6. Atsegin handiz hartzen dugu gobernuz kanpoko erakundeek burutzen duten zeregin katalitikoa, giza eskubideen irakaskuntza eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen inguruan jendearen sentsibilizazioa sustatuz. Erakunde horiek eginkizun garrantzitsua ere egin dezakete, Nazio Batuen organo egokiei halako zereginen inguruko arazoak adieraztean, euren nazio, erregio edo nazioarteko esperientziak oinarri hartuz. Zein zailtasun motari aurre egiten dioten kontuan izanik, giza eskubideen gobernuz kanpoko erakundeen funtzionamendu eragingarrirako giro aproposa ezartzeko konpromisoa hartzen dugu, ororen gainetik, arrazismoaren aurkako gobernuz kanpoko erakundeek, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan lan egin dezaten. Munduko toki askotan giza eskubideen gobernuz kanpoko erakundeen egoera larria aitortzen dugu, arrazismoaren aurka borrokatzen dutenak barne, eta gure nazioarteko eginbeharrak betetzeko konpromisoa adierazten dugu, euren funtzionamendu eragingarria eragozten duten legez kanpoko oztopo guztiak ezabatzekoak barne;

  1. Bultzatzen dugu Munduko Konferentzian gobernuz kanpoko erakundeen guztizko parte hartzea;
  2. Aitortu egiten dugu nazio eta nazioarteko hartu-emanak eta elkarrizketa eta gazteen arteko mundu-sare baten garapena osagai garrantzitsu eta funtsezkoak direla kulturen arteko ulertzea eta begirunearen moldaketan eta, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ezabatzeari lagunduko diotela;
  3. Azpimarratzen dugu arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan etorkizunera begira ezarritako nazio mailako, erregio mailako eta nazioarteko estrategia eta politiken garapenean gazteek parte hartzearen onuragarritasuna;
  4. Baieztatzen dugu gure ahalegina arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ezabatze osoa lortzeko, eta Egintza Programan barneratuta dauden gomendioak ere, elkartasun eta nazioarteko lankidetza espirituarekin egiten direla eta Nazio Batuen Gutunaren eta gai honi buruzko nazioarteko beste instrumentu batzuen xede eta printzipioetan oinarri dutela. Gomendio horiek iragana, oraina eta etorkizuna behar bezala kontuan izanda adierazten dira, eta ikuspegi eratzaile batekin eta etorkizunera begira. Aitortu egiten dugu, estrategia, politika, programa eta neurri horien adierazpena eta aplikazioa, arintasun eta eragingarritasun osoz praktikan jarri beharko liratekeenak, estatu guztien erantzukizun direla, nazio, erregio eta nazioarte mailan gizarte zibilaren erabateko parte hartzearekin batera;

Egintza Programa

Aitortuz Adierazpenaren xedeak Egintza Programa praktiko eta ezargarri batean zehazteko presazko beharrizana dagoela, Arrazismoa, Arraza-bereizkeria, Xenofobia eta horiekin lotuta dauden Intolerantzia moduen aurkako Munduko Konferentziak:

I. Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen jatorri, arrazoi, era eta gaur egungo adierazpenak

  1. Eskatzen die estatuei, euren nazio ekimenen esparruan eta beste estatu batzuekin eta erregio zein nazioarte mailako finantza antolakunde eta erakundeekin batera eta elkarlanean, inbertsio publiko eta pribatuen erabilera bultza dezatela ukituak izan diren erkidegoei kontsulta eginda, pobreziarekin amaitzeko, bereziki, arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima ugari bizi diren eskualdeetan;
  2. Aholkatzen die estatuei esklabotza eta esklabotzaren antzeko diren praktiken modu garaikideekin amaitzeko beharrezko xedapen egokiak har ditzatela, eta estatuen artean elkarrizketa esanguratsua has dezatela eta neurriak aplika ditzatela arazoak zuzendu eta sortutako kalteak ordaintzeko;

II. Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimak

Biktimak orokorrean

  1. Eskatzen die estatuei lankidetzan aritu daitezela, nazio mailan zein beste estatu batzuekin eta erregio zein nazioarte mailako erakunde eta programekin, zertarako eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimen giza eskubideen sustapen eta babeserako mekanismo nazionalak indartzeko, biktima horiek, VIH/IHES moduko gaixotasun pandemikoekin kutsatuta badaude edo ustez kutsatuta badaude; modu zehatzean, halako neurriak har ditzaten, besteak beste, prebentzio-neurriak eta sendagarriak, tratamenduak, heziketa, gaitasun eta informazio publikoaren programak eskuratzeko erraztasun neurriak, zertarako eta pandemia horien ondorio negatiboak diren bortxakeria, estigmatizazioa, bereizkeria, langabezia eta gainerakoak ezabatzeko.

Afrikarrak eta afrikar ondorengoak

  1. Eskatzen die estatuei afrikar jatorria duten pertsonen parte hartzea erraz dezatela gizartearen politika-, ekonomia-, gizarte- eta kultura-esparru guztietan eta euren herrialdeen aurreratze eta garapen ekonomikoan eta euren ondare eta kulturaren errespetua susta dezatela;

5.Eskatzen die estatuei, nazioarteko lankidetzaren babespean, kontuan har dezatela osasun-laguntza, heziketa, osasun publiko, elektrizitatea, edateko ura eta ingurumenaren kontrolari buruzko sistemetan inbertsio berriak egiteko aukera; gauza bera egitea afrikar ondorengoek gehienez osatutako erkidegoetan,bertan mamitzen diren egintza positiboko bestelako neurrietan;

  1. Eskatzen die Nazio Batuei, nazioarteko finantza eta garapenerako erakundeei eta nazioarteko beste mekanismo eskudun batzuei, afrikarrentzako eta Ameriketako eta mundu osoko afrikar ondorengoentzako programak egin ditzatela, euren gaitasuna sustatzera zuzenduta daudenak;
  2. Eskatzen dio Giza Eskubideen Batzordeari, Nazio Batuetan lantalde bat edo beste mekanismoren bat ezartzeko aukera kontuan izan dezala, afrikar diasporan bizi diren afrikarren ondorengoek aurre egin beharra izaten duten arraza-bereizkeria arazoak aztertzeko eta pertsona horien aurkako arraza-bereizkeria desagerrarazteko proposamenak egin ditzan;

8.Aholkatzen die Nazio Batuen finantza eta garapenerako erakundeei eta operazio-programei eta erakunde espezializatuei honelakoak egin ditzaten, euren aurrekontu arruntarekin eta euren organo artezkarien jardunbideekin bat etorriz:

  1. Lehentasun berezia ematea eta finantza baliabide nahikoak bideratzea, euren eskumen esparruaren baitan eta euren aurrekontuetan, afrikarren eta afrikar ondorengoen egoera hobetzera zuzenduak, biztanleria honen beharrizanei arreta berezia eskainiz garapen bidean dauden herrialdeetan, besteak beste, egintza programa espezifikoen prestaketaren bidez;
  2. Proiektu bereziak egin ditzaten, bide egokien bidez eta afrikarrekin eta afrikar ondorengoekin elkarlanean, euren erkidego ekimenei laguntza emateko eta biztanleria horren eta esparru hauetako adituen arteko informazioa eta ezaguera teknikoen elkartrukea erraztea;

c)Afrikar ondorengoei zuzendutako programak prestatzea, osasun-, hezkuntza-, etxebizitza-, elektrizitatea-, edateko ura- eta ingurumenaren kontrolerako neurrien sistemetan baliabide osagarriak erabiltzeko, eta enpleguan aukera berdintasuna susta dezatela, bai eta egintza positiboko beste ekimen batzuk ere;

9.Eskatzen die estatuei, afrikar ondorengo diren emakume eta haurren mesederako neurriak eta politika publikoak indar ditzatela, kontuan izanik arrazismoak sakonago eragiten diela horiei, baztertze eta desabantaila egoera handiagoan jartzen dituelarik;

  1. Eskatzen die estatuei, hezkuntzarako sarrera berma dezatela eta teknologia berrietara heltzea susta dezatela, honela, afrikarrek eta afrikar ondorengoek, batez ere emakume eta haurrek, baliabide nahikoak izan ditzaten hezkuntza, garapen teknologiko eta tokiko erkidegoetan urrutiko ikaskuntzarako, eta modu berean eskatzen die, ikasketa programetan historiaren eta afrikarren eta afrikar ondorengoen ekarpenaren irakaskuntza zentzuzkoa eta zehatza gehitzeko;
  2. 11. Bultzatzen ditu estatuak, arlo publikoaren maila guztietan afrikar ondorengoen sarrera berdintasuna eta ekitatezko presentzia oztopatzen duten faktoreak zehatz ditzatela, bertan barneratzen delarik administrazio publikoa ere, eta bereziki, justizia administrazioa, identifikatutako oztopoak ezabatzeko neurri egokiak har ditzatela, eta aldi berean, arlo pribatuari bultzada eman diezaioten euren erakundeen maila guztietan afrikar ondorengoen sarrera berdintasuna eta ekitatezko presentzia sustatzeko;
    1. Dei egiten die estatuei pertsona guztien benetako sarrera bermatzen duten neurri zehatzak har ditzaten, batez ere, afrikar ondorengoek sistema judizialean sarrera izateko;
    2. Eskatzen die estatuei, giza eskubideei buruzko nazioarteko araubidearen arabera eta bakoitzaren antolamendu juridikoaren arabera, afrikar ondorengoen antzinako garaietatik zein lurretan bizi izan eta lur horien inguruko jabetza arazoak konpon ditzatela eta lurraren erabilera produktiboa eta erkidego horien osoko garapena susta dezatela, euren kultura eta erabakiak hartzeko modu berezia errespetatuz;
    3. Eskatzen die estatuei afrikar ondorengo askok jasaten dituzten erlijioaren inguruko aurreiritzi eta intolerantzia arazo larriak aitor ditzatela eta erlijio eta sinesmenetan oinarritutako bereizkeria oro saihestu eta ezabatzera zuzendutako politika eta neurriak aplika ditzatela; bereizkeria mota horrek, beste bereizkeria batzuekin elkartuta, bereizkeria modu anitza sortzen baitu;

Herri indigenak

  1. Eskatzen die estatuei ondorengoa:
    1. Konstituzio-, administrazio-, legegintza- eta judizio-neurriak ezarri edo aplikatzen jarrai dezatela, betiere eurekin bat etorriz, eta baita beharrezko diren bestelako xedapen guztiak ere, herri indigenek euren eskubideen egikaritza sustatzeko, babesteko eta bermatzeko, eta, orobat, giza eskubideen eta oinarrizko eskubideen egikaritza bermatzeko, horren oinarria berdintasuna, bereizkeriarik eza eta gizartearen esparru guztietan parte hartze oso eta askea delarik, gehienbat, eurei eragiten dien edo interesatzen zaien gaietan;
    2. Kultura- eta ondare-indigenen ezagutza eta errespetua susta dezaten, eta gai honen inguruan dagoeneko estatuek hartu dituzten neurriengatik pozik agertzen da;
      1. Eskatzen die estatuei herri indigenekin lan egin dezaten, horien jarduera ekonomikorako sarrera suspertzeko eta enplegu indizeak areagotzeko, hori beharrezkoa denean, herri indigenek enpresak ezarri, eskuratu edo hedatzearen bidez eta trebakuntza, laguntza teknikoko prestakuntza eta mailegu zerbitzuak bezalako neurriekin;
      2. Eskatzen die estatuei herri indigenekin lan egin dezatela euren erkidegoen garapenari lagun diezaioketen non eta heziketa eta zerbitzu bideetan sarrera izateko, horretarako aukera ematen duten programak ezarri eta abian jartzeko;

18.Eskatzen die estatuei politika publikoak har ditzatela eta emakume eta haur indigenen mesedetan eta horiekin batera programak susta ditzatela, beraien eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalak sustatzeko; genero eta jatorri etnikoen arrazoiengatik desabantaila egoerekin amaitzeko; hezkuntza, osasun fisiko eta mentala eta bizitza ekonomikoan eragiten dizkieten arazo larriak konpontzeko eta baita emakumearen aurkako indarkeriaren arazoa ere, etxeko indarkeria barne hartuta; eta arrazismoa eta sexu-diskriminazioa bateratzean emakume eta haur indigenek jasaten duten izugarrizko bereizkeria egoera ezabatzea;

  1. Aholkatzen du giza eskubideen nazioarteko instrumentu eta arauekin bat etorriz, estatuek euren konstituzio, lege, antolamendu juridiko eta politikak azter ditzatela , herri eta pertsona indigenen aurkako arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak identifikatu eta ezabatzeko, horiek isilbidezkoak, esanbidezkoak edo barne-barnekoak direla;
  2. Gonbitea egiten die interesa duten estatuei herri indigenekin itundutako hitzarmen eta akordioak bete eta errespetatzera eta behar bezala aitortu eta betetzera;
  3. Eskatzen die estatuei, herri indigenek mundu mailako konferentziari buruzko euren berezko foroetan egindako gomendioak zentzutasunez eta behar bezala kontuan har ditzatela;
  4. Eskatzen die estatuei ondorengoa :
    1. Instituzio-mekanismoak sor ditzatela, eta horrelakoak badaudenean euren babesa eman diezaietela, herri indigenen inguruan Egintza Plan honetan itundutako helburu eta neurrien lorpena sustatzeko;
    2. Herri indigenen aurkako arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzera zuzendutako neurriak bultza ditzatela, horretarako lankidetzan arituz erakunde indigenekin, toki agintariekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin, eta honen inguruan lortutako aurrerapenen ebaluazioak gauza ditzaten aldian-aldian;

Herri indigenek aurre egin behar izaten dituzten desabantailak gainditzeko ezartzen diren neurri berezien garrantziaren ulermena gizartean bultzatzea;

  1. Herri indigenei zuzenean eragiten dieten politika eta neurrien inguruan erabakiak hartzeko prozesuan, indigenen ordezkariei kontsulta egitea;
    1. Gonbitea egiten die estatuei hiri inguruetan bizi diren herri eta pertsona indigenek jasandako arazoak aitor ditzatela eta jasan behar izaten duten arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko estrategia eragingarriak ezartzeko aholkatzen die, euren bizitza modu tradizional, kultural, hizkuntzazkoa eta espiritualak praktikatzen jarrai dezaten eta horretarako beharrezkoak diren aukerei arreta berezia eskain diezaioten;

Migratzaileak

  1. Eskatzen die estatu guztiei migratzaileen aurkako gutxiespen orokorren aurka lan egin dezatela eta migratzaileen gaitzespena edo hauen aurkako jokaera xenofobo eta sentimendu negatiboak eragiten dituzten adierazpen arrazista eta egintza ororen aurka modu aktiboan jardun dezatela;

25.Gonbitea luzatzen die, nazioarteko eta nazio mailako gobernuz kanpoko erakundeei, euren programa eta ekintzetan migratzaileen giza eskubideen zaintza eta babesa gehitzeko eta gobernuak sentsibilizatu ditzatela eta estatu guztien kontzientzia publikoa areagotu ditzatela zertaz eta migratzaileen aurkako egintza arrazistak, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpenak saihesteko beharraz;

  1. Eskatzen die estatuei migratzaile guztien giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak zentzutasunez eta modu eragingarrian sustatu eta babes ditzatela, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalarekin bat etorriz, eta giza eskubideen nazioarteko instrumentuen araberako  betebeharrekin bat etorriz, migratzaileen immigrazio egoera alde batera utzita;
  2. Bultzatzen ditu estatuak migratzaileen giza eskubideei buruzko hezkuntza sustatzera eta informazio kanpainak antolatzera, herritarrak behar beste informatuak egon daitezen migratzaileen inguruan eta hauen arazoei buruz, eta migratzaileek harrera gizarteei egiten dieten ekarpen positiboei eta euren ahultasunei buruz, batez ere egoera irregularrean daudenak izan ohi dutena;
  3. Gonbitea luzatzen die estatuei familien elkartzea modu azkar eta eragingarrian egitea errazteko, hori migratzaileen integrazioarentzat mesedegarria baita, familiako kide askok independente izateko duten nahia behar bezala kontuan izanda;

Eskatzen die estatuei neurri zehatzak har ditzatela langile guztien aurka lantokian gerta daitekeen arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzeko, bereziki, migratzaileen aurkakoak, eta ziurta dezatela legearen aurrean guztion berdintasuna, lan legeria barne hartuta, eta era berean, eskatzen die estatuei, kasuan kasu, hurrengoetan oztopoak ezaba ditzala: lanbide heziketan, negoziazio kolektiboan, enpleguan, kontratuetan eta sindikatu-ekintzetan, kexak azaltzeko auzitegi judizial eta administraziokoetara iristerakoan, bizi diren herrialdeko leku ezberdinetan lana bilatzeko eskubidean eta lan egiteko baldintza seguru eta osasuntsuetan;

30.Eskatzen die estatuei ondorengoa :

  1. Egintza plan eta politikak egin eta praktikan jar ditzatela, eta aurrezaintzarako neurriak indartu eta ezar ditzatela, migratzaileen eta harrera-gizartearen arteko elkar ulertzea eta tolerantzia sustatzeko, arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpenak ezabatzeko xedearekin, barne hartuta gizarte askotako pertsona eta taldeek eragindako indarkeria egintzak ere;
  2. Beharrezkoa den kasuetan, euren lege, politika eta immigrazio prozedurak berrikusi eta eralda ditzatela, horren xedea arraza-bereizkeriaren osagai oro ezabatzea delarik eta giza eskubideen nazioarteko instrumentuen arabera estatuek bereganatutako betebeharrekin bateragarri egitea;
  3. Harrera erkidegoa eta migratzaileak barneratzen dituzten neurri zehatzak aplika ditzatela, kultura-aniztasunaren errespetua bultzatzeko, migratzaileen ekitatezko tratua sustatzeko eta programak garatzeko, halakoak beharrezkoak diren kasuetan, migratzaileen integrazioa errazteko gizarte-, kultura-, politika- eta ekonomia-bizitzan;
  4. Berma dezatela, euren egoera gorabehera, agintari publikoek atxilotu dituzten migratzaileak inpartzialtasunez eta gizabidez tratatuko dituztela eta babes juridikoa jasoko dutela eta, orobat, interprete aditu baten laguntza izatea, nazioarteko zuzenbidearen eta giza eskubideen arauen arabera, batik bat galdeketetan;
    1. Polizia eta immigrazioko agintariek migratzaileak duintasunez eta bereizkeriarik gabe tratatuak izan daitezen ardura izatea, nazioarteko arauekin bat etorriz. Besteak beste, administratzaile, polizia, immigrazioko funtzionario eta interesaturik egon daitezkeen beste talde batzuei zuzendutako heziketa espezializatuko ikastaroak antolatzearen bidez;
    2. Migratzaileen heziketa-agiri eta agiri-profesional eta -teknikoen aitorpena sustatzeari buruzko gaia aintzatestea, euren bizileku berri diren estatuei egin diezaieketen ekarpena gehienekoraino areagotzeko xedearekin;
    3. Migratzaile guztiek giza eskubide guztien gozamen osoa izan dezaten sustatzeko neurri egingarri guztiak har ditzatela; batik bat soldata justu eta balio bereko lanagatik ekitatezko ordainketa, inolako bereizkeriarik gabe; era berean, segurtasunerako eskubidea, ondorengo kasuetan: langabezia, gaixotasuna, desgaitasuna, alarguntza, zahartzaroa edo bizirauteko bestelako baliabide baten gabezia, euren borondatearen aurkako inguruabarrengatik, gizarte segurantza, barne hartuta gizarte-asegurua, edota hezkuntzara iristea, osasun-laguntza, gizarte zerbitzuak eta euren kultura-nortasunarekiko errespetua;
    4. Immigranteei harreman zapaltzaileetatik irteten lagunduko dieten immigrazio politika eta programak onetsi eta aplikatzeko aukera kontsidera dezatela, ororen gainetik ezkontidearen edo etxeko indarkeriaren biktima diren emakume eta haurrentzako mesedegarri izango direnak;
      1. Eskatzen die estatuei, emakume migratzaileen proportzioa areagotzen dela kontuan izanda, genero kontuetan arreta berezia jar dezala, batez ere sexu diskriminazioari dagokionean, eta bereziki, emakume migratzaileek jasan behar izaten dituzten oztopo ugariak batzen direnean; ikerketa sakonak egin ditzatela, ez bakarrik emakume migratzaileen giza eskubideen aurka gauzatutako urraketen inguruan, ezpada emakume horiek euren jatorrizko herrialdeko ekonomiari nahiz harrera herrialdeko ekonomiari egiten dieten ekarpenaren inguruan, eta ikerketa horien emaitzak hitzarmenen arabera sortutako organoei, zein txosten zuzendu eta horietan barnera ditzatela;
      2. Aholkatzen die estatuei aukera eta erantzukizun ekonomiko berdinak aitor diezazkietela epe luzeko biztanle diren migratzaile dokumentatuei, gizarteko gainontzeko kideei bezala;
      3. Gomendioa luzatzen die migratzaileen harrera herrialdeei, gizarte zerbitzu egokiak eskaintzeko aukera kontsidera dezatela, batik bat osasun, heziketa eta etxebizitza egoki baten inguruan, lehenespenezko gai gisa, Nazio Batuen erakundeekin, erregio-erakundeekin eta nazioarteko finantza erakundeekin elkarlanean; era berean, eskatzen du erakunde horiek erantzun egokia eman diezaiotela halako zerbitzuen eskaerari;

Errefuxiatuak

  1. Aholkatzen die estatuei giza eskubideen nazioarteko legeriak eratortzen dituen betebeharrak betetzea, eta errefuxiatu, asilo-eskatzaile eta lekualdatu beharra izan duten pertsonei buruzko errefuxiatuen eta giza eskubideen araberako eskubideak eratortzen dituen betebeharrak ere betetzea, eta nazioarteko erkidegoari eskatzen dio ekitatearen araberako babesa eta laguntza eman diezaiela, euren beharrak kontuan izanda, munduko leku ezberdinetan zerekin eta nazioarteko elkartasun printzipioekin, zamaren banaketarekin eta nazioarteko lankidetzarekin bat etorriz, zertarako eta erantzukizunak partekatzeko;
    1. Eskatzen die estatuei errefuxiatuak harrera herrialdeetako gizarte bizitzan integratzeko ahaleginak egitean aurkitzen dituzten arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak aitor ditzatela eta estatuak bultzatzen ditu bereizkeria honi aurre egiteko estrategiak presta ditzatela eta errefuxiatuen giza eskubideen gozamen osoa erraz dezatela, estatuen nazioarteko betebehar eta konpromisoekin bat etorriz. Estatu alderdiek lortu beharko lukete errefuxiatuekin zerikusia duten neurri guztiak bat etor daitezela 1951. urteko Errefuxiatuen Estatutuari buruzko Konbentzioarekin eta horren 1967. urteko Protokoloarekin;
    2. Eskatzen die estatuei neurri eragingarriak onets ditzatela estatu barnean lekualdatuak edo errefuxiatuak izan diren emakume eta neskatoak indarkeria ekintzetatik babesteko, horrelako bortxaketak ikertzeko eta erantzuleak auzipetzeko, erakunde eskudunekin elkarlanean, kasuan kasu;

Beste biktima batzuk

  1. Eskatzen die estatuei egingarriak diren neurri guztiak har ditzatela, pertsona guztiak, inolako bereizkeriarik gabe, erregistroan inskribatuta daudela bermatzeko eta euren nortasun juridikoa adierazten duen beharrezko dokumentazioa izan dezaten bermatzeko eta lege prozedura eta errekurtso erabilgarriez onura ateratzeko aukera izan dezaten eta baita garapen aukerez ere, aldi berean pertsonen salerosketa murrizteko ere;
  2. Aitortzen du pertsonen salerosketaren biktimak, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurrean bereziki arriskuan dauden pertsonak direla. Estatuek bermatuko dute pertsonen salerosketaren aurka hartutako neurri guztiak, bereziki salerosketaren biktimei eragiten dieten neurriak, nazioartean onetsitako bereizkeriarik ezaren printzipioen araberakoak izango direla, barne hartua arraza-bereizkeriaren debekua eta konpentsazio juridiko egoki baten izatea;
  3. Dei egiten die estatuei haur eta gazte errumaniar, ijito, sintiar eta nomadei, gehienbat neskatoei, hezkuntzarako aukera berdina berma diezaieten eta maila guztietako ikasketa programek euren beharrizanei erantzun egin diezaieten, kulturen arteko hezkuntzaren programa osagarriak barne; izan ere, programa horietan egon daitezela, besteak beste, eskolaurrean hizkuntza ofiziala ikasteko aukera, irakasleen kontratazioa eta errumaniar, ijito, sintiar eta nomadentzat eskola laguntzaileak, eta haur eta gazte hauek ama hizkuntza ikasteko aukerak,
  4. Bultzatzen ditu estatuak, politika eta neurri egoki eta zehatzak har ditzaten, baita aplikazio mekanismoak garatzeko ere, oraindik halakorik ez dagoen kasuetan, eta esperientziak truka ditzatela, horretarako errumaniarren, ijitoen, sintiarren eta nomaden ordezkariekin lankidetzan arituz, beraien aurkako diskriminazioa ezabatzeko, berdintasuna lortzeko eta giza eskubide guztien erabateko gozamena ziurtatzeko, Arraza Bereizkeria Ezabatzeko Komiteak, errumaniarren kasuan, gomendatu zuen bezalaxe, bere XXVII. Gomendio orokorrean, haien beharrizanei erantzuteko helburuarekin;

41.- Gomendioa luzatzen du, gobernu-arteko erakundeek zenbait estaturekin lankidetzan dituzten proiektuetan eta horiei laguntzeko programetan, behar bezala ekin diezaioten errumaniar, ijito, sintiar eta nomada erkidegoen egoera aztertzeari eta horien ekonomia-, gizartea- eta kultura-garapena susta dezaten

42. Eskatzen die estatuei eta bultzatzen ditu gobernuz kanpoko erakundeak errumaniarrek, ijitoek, sintiarrek eta nomadek jasaten duten arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen inguruko kontzientzia areagotu dezatela eta beraien kultura eta historiaren ezaguera eta errespetua susta ditzatela;

43.Bultzatzen ditu komunikabideak, horiek susta ditzaten errumaniar, ijito, sintiar eta nomadak informazio bideetara berdintasunez heltzea eta parte hartzea, eta informazio arrazista, estereotipatu eta diskriminatzaileetatik babes ditzatela, eta eskatzen die estatuei komunikabideek horren inguruan egiten duten ahalegina erraz dezatela;

44.Gonbitea luzatzen die gobernuei arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egitera zuzendutako politikak erabakitzeko, egoera horiek datu estatistiko fidagarrietan oinarrituta daudelarik eta izan badiren kezkarako arrazoiak aintzat hartzen dituztenak. Politika horiek zehaztuko dira errumaniar, ijito, sintiar eta nomadekin beraiekin elkarlanean; gainera politika horiek, ahal dela,zehaztasunik handienarekin islatu behar dute gizartean haiek bizi duten egoera. Informazio hori guztia giza eskubide eta oinarrizko askatasunei buruzko xedapenekin bat etorriz bildu beharko da, hala nola, datuak babesteko eta intimitatearen errespetuaren bermeei buruzko arauketa, eta betiere pertsona interesdunei kontsulta eginez;

45.Bultzatzen ditu estatuak asiar jatorrizkoen aurkako arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen arazoei ekin diezaieten eta gomendatzen die pertsona horiek ekonomia-, gizarte-, kultura-bizitza eta bizitza politikoan parte hartzeko dituzten oztopoak ezabatzeko beharrezko diren neurri guztiak har ditzatela;

46.Eskatzen die estatuei euren jurisdikzioaren barruan berma dezatela gutxiengo nazional edo etniko, erlijioso edo hizkuntza gutxiengoen partaide diren pertsonek, giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak osotasunean benetan egikaritzeko aukera izan dezatela, inolako bereizkeriarik gabe eta legearen aurrean berdintasun baldintzetan, eta estatuei eta nazioarteko erkidegoari aholkatzen die pertsona horien eskubideak sustatu eta babes ditzatela;

47.Aholkua ematen die estatuei berma ditzatela, gutxiengo nazional edo etniko, erlijio edo hizkuntza gutxiengoaren partaide diren pertsonen eskubideak, banan-banan edo euren taldeetako beste kide batzuekin erkidegoan, euren kultura gozatzeko, berezko erlijioa praktikatzeko eta berezko hizkuntza erabiltzeko, era pribatuan zein publikoan, askatasunez eta inoren esku-hartzerik gabe, eta, modu berean, bizi diren herrialdeko kultura-, gizarte-, ekonomia-bizitzan eta bizitza politikoan parte hartzeko, horrekin lortu nahi dela euren burua babestea, jasaten duten edo jasan dezaketen arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia edo horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurrean;

48.Eskatzen die estatuei estatu baten barnean gutxiengo egoeran bizi diren arraza-talde ugarirentzat bereizkeriak, marjinazioak eta gizarte bazterketak izan duen eta duen eragina aitor dezatela; eta, era berean, egiazta dezatela, talde horien partaideak, talde horien norbanako kide gisa, giza eskubide eta oinarrizko eskubide guztiak osotasunean egikari ditzatela, inolako bereizkeriarik gabe eta legearen aurrean berdintasun baldintzetan, eta beharrezkoa izango balitz, neurri egokiak ere har ditzatela enplegua, etxebizitza eta hezkuntzaren inguruan, arraza-bereizkeria saihesteko xedearekin;

  1. Eskatzen die estatuei, beharrezkoa den kasuetan, gutxiengo nazional edo etniko, erlijio eta hizkuntza gutxiengoen partaideen aurkako arraza-bereizkeria saihesteko neurri egokiak har ditzatela, neurriok enplegua, osasun-laguntza, etxebizitza, gizarte zerbitzuak eta hezkuntzaren ingurukoak izango dira eta, testuinguru horretan, bereizkeria anitzeko moduak kontuan izan ditzatela;
  2. Eskatzen die estatuei arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako egintza programa guztietan genero ikuspegia gehitu dezatela eta bereziki emakume indigena, afrikar eta asiarrek, jatorri afrikarra edo asiarra dutenek, migratzaileek eta gutxietsitako beste talde batzuetako emakumeek jasaten duten bereizkeria kontsidera dezatela, modu horretan  ziurtatu nahi dela emakume hauek gizonezkoekiko berdintasun egoeran heltzea ekoizpen baliabideetara, euren erkidegoen ekonomia- eta ekoizpen-garapenean parte hartzea sustatzeko bide gisa;
  3. Eskatzen die estatuei bereizkeriarekin amaitzeko ahaleginetan, emakumeak barnera ditzatela maila guztietako erabaki prozesuetan, bereziki, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimak, horiek emakumeak direnean, eta neurri zehatzak har ditzatela arraza eta generoari buruzko hausnarketak barneratzeko Egintza Programaren ikuskera guztietan eta nazio egintza planetan aplikatzeko, batez ere, enplegu programa eta zerbitzuetan eta baliabideen esleipenean;
  4. Aitortzen du pobreziak ekonomia eta gizarte egoera baldintzatzen duela eta modu ezberdinetan eta neurri ezberdinetan oztopoak jartzen dizkiola emakume eta gizonen parte hartze politikoari, eta eskatzen die estatuei ekonomi eta gizarte programa eta neurri guztietan generoan oinarritutako ikerketak has ditzatela, bereziki pobrezia ezabatzeko neurrietan, barne hartuta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta pertsona edo talde horien mesederako sortu eta aplikatutakoak;
  5. Eskatzen die estatuei eta gizartearen sektore guztiak bultzatzen ditu, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta horiek emakume eta neskato direnetan, horiei laguntza eman diezaietela, bizitza publiko eta pribatuko esparru guztietan euren eskubideak osotasunean egikaritzeko aukera izan dezaten, eta maila guztietako erabaki prozesuetan emakumearen parte hartze osoa, benetakoa eta berdintasun egoeran ziurta dezatela, gehienbat, emakumeei eragiten dieten politika eta neurrien formulazio, aplikazio eta ebaluazioan;

54.Gomendioa luzatzen die estatuei ondorengoaren inguruan:

a) Aitor dezatela, modu sistematikoan gerra-arma gisa erabili izan den sexu indarkeria, batzuetan estatuaren oniritziarekin edo horrek bultzatuta, nazioarteko giza zuzenbidearen urraketa larria dela, eta inguruabar zehatzetan gizateriaren aurkako krimena edota gerra krimena dela, eta arraza eta genero arrazoiengatik gauzatzen den bereizkeriaren eraginak bereziki ahula eta kaltetzeko modukoak  bilakatzen dituela emakumeak eta haurrak horrelako indarkeria moten aurrean, horiek, sarri askotan arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden indarkeria motei atxikita daudela;

b)Zigorgabetasunari amaiera eman diezaiotela eta gizateriaren aurkako krimenen eta gerra krimenen erantzuleak auziperatu ditzatela, sexu indarkeriaren ondoriozko delituak edo emakume eta neskatoen aurka generoan oinarritutako beste mota bateko indarkeria barneratuta, eta lan egin dezatela delitu horien agintari eragile nor diren identifikatu, ikertu, auziperatu eta zigortzeko, agintari horiek delituok gauzatu, agindu, eskatu, gauzatzeko zirikatu, horien alde egin, edozein moduren bidez delitu horien burutu edo delituon saiakera ezkutatu edo horiei laguntza ematearren;

  1. Eskatzen die estatuei, hori beharrezkoa izango balitz, nazioarteko erakundeekin lankidetzan eta kontuan izanik haurraren interes nagusia, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ekintzen aurka haurrei babesa eskain diezaietela, bereziki egoera ahulean aurkitzen direnei, eta arreta berezia jar dezatela haur horien gain politika, estrategia eta programak egiterakoan;
  2. Eskatzen die estatuei euren nazio legeriarekin eta nazioarteko instrumentuek eratorritako betebeharrekin bat etorriz, jaiotzean erregistroan berehala inskribatzeko haur ororen ekitatezko eskubidea, inolako bereizkeriarik gabe, bermatzeko neurri guztiak har ditzatela, horretarako erabilgarri dituen baliabideak ahalik eta hobekien erabilita, euren giza eskubide eta oinarrizko askatasunak egikaritzeko aukera izan dezaten. Naziotasunari dagokionez, estatuek eskubide berdinak aitortuko dizkiete emakume zein gizonei;
  3. Eskatzen die estatuei eta nazioarteko eta erregio mailako erakundeei eta gobernuz kanpoko erakundeak eta arlo pribatua bultzatzen ditu, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ere jasan behar dituzten pertsona desgaien egoeraz ardura daitezela; estatuei ere eskatzen die giza eskubide guztien erabateko gozamena ziurtatzeko eta bizitzako esparru guztien integrazioa errazteko beharrezko diren neurriak har ditzatela;

III. Prebentzio, hezkuntza eta babes neurriak, nazio, erregio eta nazioarte mailan arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzera zuzenduak

  1. Eskatzen die estatuei nazio zein nazioarte mailan neurri eta politika eragingarriak erabaki eta aplika ditzatela, baita bereizkeriaren aurkako borrokan indarren dagoen nazio legeria ere eta nazioarteko instrumentu eta mekanismo egokiak, herritar eta erakunde guztiak bultzatzen dituztenak, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka egitera, eta nazio barneko aniztasuna eta beraien arteko aniztasunaren onurak aitortu, errespetatu eta gehieneko mailara eramatera, beraiek ahaleginak batzean etorkizun adostua eta emankorra eraikitzeko, zenbait balore eta printzipio praktikan jarriz eta sustatuz, hala nola, justizia, berdintasuna eta bereizkeriarik eza, demokrazia, leialtasuna eta adiskidetasuna, eta erkidego eta nazioen barnean tolerantzia eta errespetua, beraien artekoa ere barne, batik bat, informazio publiko eta hezkuntza programen bidez, kultura aniztasunaren onuren ezagutza eta ulermena hobetzera zuzenduta, bertan barneraturik daudela agintari publikoek nazioarteko erakundeekin eta gobernuz kanpoko erakundeekin eta gizarte zibileko beste sektore batzuekin elkarlanean eramaten dituztenak;
    1. Eskatzen die estatuei genero ikuspegia barnera dezatela maila guztietan arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduekin amaitzera zuzendutako aurreneurri, hezkuntza eta babes neurrien formulazio eta prestaketan, honela, emakume eta gizonen egoera ezberdinei eragingarritasunez aurre egin ahal izateko;
    2. Eskatzen die estatuei, halakoa beharrezkoa den kasuetan, nazio programak onetsi edo indartu ditzatela, pobrezia ezabatzera eta gizarte bazterketa gutxitzera zuzendutakoak eta kontuan hartzen dituztenak arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta pertsona edo talde horien beharrizan eta esperientziak, eta era berean, eskatzen die estatuei, programa horiek aplikatzerakoan bi aldetako lankidetza, erregio mailakoa eta nazioarteko lankidetza indartzeko ahaleginak gehi ditzatela;
    3. Eskatzen die estatuei euren politika- eta lege-sistemek gizartearen kultura aniztasuna adierazten dutela bermatzeko ahalegina egin dezatela eta, beharrezkoa izanez gero, erakunde demokratikoak hobetzeko ere, horiek parte hartzaileagoak izan daitezen, eta gizarteko sektore jakin batzuen marjinazioa, bazterketa eta diskriminazioa saihesteko;
    4. Eskatzen die estatuei arrazismoan eta arrazan oinarritutako emakume eta neskatoen aurkako indarkeriari aurre egiteko beharrezko neurri guztiak har ditzatela, bereziki politika eta programen bidez, eta lankidetza, arauen bidezko konponbideak eta nazio legeriaren eta euren betebeharren aplikazio eragingarria areagotzeko, nazioarteko instrumentu egokiekin bat etorriz, eta babes eta aurreneurrizko neurriekin ere, horiek arrazan oinarritutako emakume eta neskatoen aurkako indarkeria eta bereizkeria modu guztiak ezabatzera zuzenduta daudela;
    5. Bultzatzen du enpresa-arloa bereziki, turismo-industria eta Interneteko zerbitzuen hornitzaileak, portaera-kodeak moldatzeko, gizakien salerosketa saihesteko eta salerosketa horren biktimak babesteko, batez ere prostituzioan nahasiak izan direnak, genero eta arraza arrazoiengatiko bereizkeriaren aurka eta horien eskubide, duintasun eta segurtasuna sustatzeko;
    6. Eskatzen die estatuei nazio, erregio eta nazioarte mailan, emakume eta haurren, eta bereziki neskatoen salerosketa modu guztiak eragingarritasunez saihestu, aurre egin eta ezabatzera zuzendutako neurriak egin eta aplika ditzatela, eta dagokien kasuetan horiek indar ditzatela. Estatuei ere aholkatzen die beharrezko baliabideak bidera ditzatela biktimen laguntza, babes, tratamendu, gizarteratze eta birgaitze osorako programak abian jar ditzaten. Estatuek, esparru horretako ordena-indarren, immigrazioko funtzionarioen eta salerosketaren biktimez arduratzen diren bestelako funtzionarioen gaikuntza ezarri edo sendotu beharko dute;

65.Bultzatzen ditu Nazio Batuen sistemaren organoak, erakundeak eta programa egokiak eta estatuak bultzatzen ditu, barneko lekualdaketei aplikagarri zaizkien arauzko printzipioak (E/CN.4/1998/53/Add.2) sustatu eta erabil ditzaten, gehienbat bereizkeriarik ezari buruzko xedapenak;

A. Nazio mailako neurriak

1.Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako neurriak, horiek saihestu eta horien aurrean babesa izateko, legegintza-, epai-, araudi-, administrazio- eta beste mota batekoak

  1. Eskatzen die estatuei, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko nazio politika eta akzio planak berandutzarik gabe ezarri eta exekuta ditzatela, batik bat, generoan oinarritutako adierazpenak;
  2. Eskatzen die estatuei, legegintza- eta administrazio- neurri eragingarriak egin, sustatu eta aplika ditzatela, eta bestelako aurreneurrizko neurriak ere, edo dagoeneko izan badirenak indar ditzatela, langile talde jakin batzuek daukaten egoera larria konpontzeko, migratzaileak esaterako, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima direnak. Arreta berezia ipini behar da etxeko langile atzerritarren eta salerosketaren biktimen babesaren gain, horiek jasan dezaketen bereizkeria eta indarkeriaren aurka, eta, berebat,  jasaten duten aurreiritzien aurkako borrokan ere;
  3. Eskatzen die estatuei nazio mailan administrazio lege edo neurriak hartu eta aplika ditzatela, edo dagoeneko izan badirenak indartzeko, beren beregi eta modu zehatzenean arrazismoari aurre egiteko eta zuzenekoa edo zeharkakoa den arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak debekatzeko, bizitza publikoaren esparru guztietan, Arraza-bereizkeria mota guztien Ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentziotik eratortzen diren betebeharrekin bat etorriz, eta eurek eginiko erreserbak Konbentzioaren objektu eta xedearen aurkakoak ez direla zainduz;
  4. Eskatzen die estatuei, kasuan kasu, legeak onetsi eta ezar ditzatela pertsonen salerosketa zigortzeko, bereziki emakume eta haurren salerosketa, eta migratzaileen trafikoa, kontuan izanda giza bizitzak arriskuan jartzen dituzten eginerak edo morrontza eta esplotazio modu anitzak sortarazten dituztenak, esaterako, zorren ondoriozko morrontza, esklabotza eta sexu- edo lan-esplotazioa; eskatzen die estatuei baita ere, horrelako praktikei aurre egiteko mekanismoak sor ditzatela, oraindik sorturik ez badaude, eta baliabide nahikoak eslei ditzatela legearen aplikazioa eta biktimen eskubideen babesa bermatzeko, eta bi aldetako lankidetza, erregio mailakoa eta nazioartekoa indar dezatela, ororen gainetik, biktimei laguntza ematen dieten gobernuz kanpoko erakundeekin, gizakien salerosketa eta migratzaileen trafikoari aurre egiteko;
  5. Eskatzen die estatuei arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia edo horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta pertsona eta talde horien berdintasuna sustatzeko beharrezko neurri konstituzional, legegintzazko eta administratiboak har ditzatela, eta indarrean dauden neurriak berrazter ditzatela, horrelako bereizkeria motak eragin ditzaketen nazio legeak eta administrazio-xedapenak zuzendu edo indargabetzeko;
  6. Eskatzen die estatuei legeak betearazteaz arduratzen diren erakundeak barne, politika eta programa eragingarriak egin eta zentzutasunez aplika ditzatela, polizia funtzionarioen eta ordena-indarren beste kide batzuen falta larriak saihestu eta antzemateko, falta horien arrazoia arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak direnean, eta falta horien egileak auzipetu ditzatela;
    1. Eskatzen die estatuei “arraza profilen ezarpena” bezala ezagutzen den fenomenoa ezabatzeko neurri eragingarriak erabaki, aplikatu eta betearaz ditzatela, horrek polizia agente eta legea betearaztearen ardura duten beste funtzionario batzuen eginerak barneratzen baititu, horiek beraien egintzak oinarritzen dituztela, maila batean edo bestean, arraza, kolorea, nazio edo etnia jatorrian, hain zuzen ere, zio hori pertsonak ikertzeko arrazoi gisa hartzen dutenean edo pertsona batek delitu-egintzak gauzatzen dituen zehazteko arrazoi gisa;
    2. Eskatzen die estatuei, neurriak har ditzatela, genetika-ikerketa edo horren aplikazioak arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak sustatzeko erabil daitezela eragozteko, pertsonen genetika-kodean dagoen informazioaren isil-gordea babesteko eta informazio hori helburu diskriminatzaile edo arrazistekin erabiltzea saihesteko;

74.Eskatzen die estatuei, gobernuz kanpoko erakundeei eta sektore pribatuari, ondorengoa:

  1. Anitza, kalitatezkoa eta arraza arrazoiengatik bereizkeria guztietatik aske dagoen polizia sustatzen duten politikak ezarri eta aplika ditzatela, eta talde guztietako pertsonak kontratatzeko ahalegina egin dezatela, gutxiengoak barne hartuta, administrazio publikoarentzat, batik bat, polizian eta zigor arloko justizia sistemako beste erakunde batzuetan, fiskaltzetan esaterako;
  2. Indarkeria gutxitzen ahalegin daitezela, batez ere arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ondoriozko indarkeria:
    1. irakaskuntza-materiala prestatzea, gazteei tolerantzia eta errespetuaren garrantzia irakasteko;
    2. aurreiritziei aurka egitea, horiek indarkeriazko delitu egintzak eragin aurretik;

lan taldeak ezartzea, lan talde horiek osatuak izango direlarik, besteak beste, tokiko agintari erkideekin eta nazio zein tokiko ordena publikoko agenteekin, zertarako eta koordinazioa, erkidegoaren parte hartzea, trebakuntza, hezkuntza eta datuen bilketa hobetzea, indarkeriazko delitu-egintzak saihesteko helburuarekin;

indarkeriazko delitu-egintzak debekaturiko eskubide zibileko legeak zorroztasunez aplika daitezen bermatzea;

arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ondoriozko indarkeriari buruzko datuen bilketa hobetzea;

biktimei laguntza egokia eskaintzea eta hezkuntza publikoa ematea etorkizunean arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan oinarritutako indarkeria gertakariak eragozteko;

Giza eskubideei eta bereizkeriarik ezari buruzko nazioarteko eta erregio mailako instrumentu juridikoen berrespen eta aplikazioa

  1. Eskatzen die estatuei oraindik halakoa egin ez badute ere, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan giza eskubideen nazioarteko instrumentu berresteko aukera kontsidera dezatela, edo instrumentu horiekiko atxikipena egin dezatela, presazko izaerarekin, Arraza-bereizkeria mota guztien Ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioari atxiki zaizkiola, 2005. urterako horren berrespen unibertsala lortzeko; era berean, eskatzen die, 14. artikuluan ezarritako adierazpena egiteko aukera kontsidera dezatela, txostenak aurkezteko betebeharra bete dezatela eta Arraza Bereizkeria Ezabatzeko Komitearen amaierako oharrak argitara eta aplika ditzatela. Orobat, eskatzen die estatuei, Konbentzioaren nahi eta xedeen aurkako erreserbak ken ditzatela eta beste erreserba batzuk kentzeko aukera kontsidera dezatela;
  2. Eskatzen die estatuei behar bezala kontuan izan ditzatela Arraza Bereizkeria Ezabatzeko Komitearen ohar eta gomendioak. Horretarako, estatuek gainbegiratze eta ebaluaziorako nazio-mekanismo egokiak ezartzeko aukera kontsideratu beharko lukete, ohar eta gomendio horien jarraipenerako neurri egoki guztiak hartzen direla ziurtatzeko;
  3. Eskatzen die estatuei oraindik halakoa egin ez badute ere, Ekonomia-, Gizarte- eta Kultura-eskubideen Nazioarteko Itunaren eta Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunaren alderdi egiteko aukera kontsidera dezatela, eta Eskubide Zibilen eta Politikoen Nazioarteko Itunaren Hautazko Protokoloari baiezkoa eman diezaiotela;
  4. Eskatzen die estatuei oraindik halakoa egin ez badute ere, ondorengo instrumentuak sinatu eta berresteko, edo horiei atxikitzeko aukera kontsidera dezatela:
    1. 1948ko Genozidio-delitua prebenitu eta zehatzeko Konbentzioa;
    2. LANEren 1949ko langile migratzaileei buruzko Hitzarmena (berrikusia) (97. zk.) ;
    3. 1949ko pertsonen salerosketa eta inoren prostituzioaren esplotazioa zigortzeko Hitzarmena;
    4. Errefuxiatuen Estatutuari buruzko 1951ko Konbentzioa eta bere Protokoloa, 1967koa;
    5. LANEren 1958ko (enplegu eta lanbide) bereizkeriari buruzko Hitzarmena (111. zk.) ;
    6. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen Konferentzia Orokorrak 1960ko abenduaren 14an onetsitako irakaskuntzaren arloan bereizkeriaren aurkako borrokari buruzko Hitzarmena;

g)1979ko Emakumearen aurkako bereizkeria-mota guztiak ezabatzeari buruzko Konbentzioa, bost urteko epean horren berrespen unibertsala lortzeko xedearekin, eta horren Hautazko Protokoloa, 1999koa;

  1. 1989ko Haurraren eskubideei buruzko Konbentzioa eta horren bi Hautazko Protokoloak, 2000. urtekoak, eta LANEren 1973ko Gutxieneko adinari buruzko Hitzarmena (183. zk.), eta 1999ko Haurren lan modu okerrenei buruzko  Hitzarmena( 182. zk.);
  2. LANEren 1975ko langile migratzaileei buruzko Hitzarmena (xedapen osagarriak) (143. zk.);
  3. LANEren 1989ko Herri indigena eta tribalen Hitzarmena (169. zk.) , eta 1992ko Biologia-aniztasunari buruzko Hitzarmena;
  4. k)1990ko Langile migratzaile guztien eta horien familiakoen eskubideak babesteari buruzko Nazioarteko Konbentzioa;
  5. Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutua, 1998koa;

Antolatutako delitugintza transnazionalaren aurkako Nazio Batuen Konbentzioa eta Pertsonen salerosketa, bereziki emakume eta haurrena, saihestu eta zigortzeko Protokoloa, Lehorreko, itsasoko zein aireko migratzaileen legez kontrako trafikoaren aurkako Konbentzioa eta Protokoloa osatzen duena, horrek ere, 2000ko Konbentzioa osatzen du;

Instrumentu hauetan alderdi diren gainontzeko estatuei  eskatzen die euron edukia osotasunean aplika ditzatela;

  1. Gomendioa luzatzen die estatuei babes eta susta dezatela, erlijioan edo sinesmenetan oinarritutako intolerantzia eta bereizkeria modu guztiak ezabatzeari buruzko Adierazpenean jasotako eskubide guztien egikaritza, hori Biltzar Orokorrak aldarrikatu zuela 1981eko azaroaren 25eko 36/55 ebazpenean, erlijio bereizkeria saihesteko; izatez, bereizkeria hori, beste bereizkeria mota batzuekin elkartuta, bereizkeria anitzaren forma da ;
  2. Eskatzen die estatuei, 1963ko Kontsul Harremanei buruzko Vienako Konbentzioa errespetatu eta bete dadila,batez ere, atzerritarrek duten eskubideen esparruan, horien egoera juridikoa eta immigrazioaren inguruan duten egoera edozein izanik ere, noiz eta, bere estatuko kontsul funtzionarioarekin harremanetan jarri behar direnean, atxiloketa edo kartzelaratze kasuetan;
  3. Eskatzen die estatuei atzerritar eta langile migratzaileen arraza, kolore, nazio edo etnia jatorrian, besteak beste, oinarritutako bereizkeria oro debeka dezatela, beren-beregi, bisatuak eta lan egiteko baimenak emateko, etxebizitzarako, osasun-laguntzarako eta justiziara iristeko kasuetan;

Azpimarratzen du zigorgabetasunaren aurkako borrokaren garrantzia, motibazio arrazista eta xenofoboengatik gauzatutako delituen kasuetan ere, halaber, nazioarteko mailan, eta adierazten du, giza eskubideen eta nazioarteko giza zuzenbidearen urraketen zigorgabetasuna oztopo larria dela justizia sistema bidezko eta ekitatezko batentzat, eta azken buruan, adiskidetze eta egonkortasunerako; berebat, nazioarteko zigor auzitegien zeregina sostengatzen du eta Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutuaren berrespena, eta estatu orori eskatzen dio nazioarteko zigor auzitegi horiekin lankidetzan aritu dadila;

83.Eskatzen die estatuei Lanaren Nazioarteko Erakundeak 1998. urtean ondutako adierazpena, hain zuzen ere, lanean izan beharreko printzipio eta oinarrizko eskubideei buruzkoa dena eta horren xedapenak osotasunean aplikatzeko ahal den guztia egin dezatela, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka egiteko;

Egintza arrazisten egileen auzipetzea

  1. Eskatzen die estatuei arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen arrazoietan oinarritutako delituei aurre egiteko neurri eragingarriak har ditzatela, eta zigorra ezartzeko orduan motibazio horiek inguruabar astungarri gisa kontsidera daitezen ziurtatzeko neurriak har ditzatela, eta delitu horiek zigorrik gabe geldi daitezen eragotzi dezatela eta legearen agindua berma dezatela;
  2. Eskatzen die estatuei ikerketak egin ditzatela alde batetik, zigor prozedura, polizia indarkeria eta zigor zehapenen arteko ustezko lotura aztertzeko, eta bestetik, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen arteko lotura posibleak ikertzeko, zertarako eta, bereizkeria lotura eta eginera horiek ezabatzeko beharrezko neurriak hartzea ahalbidetuko duten frogak edukitzeko;
  3. Eskatzen die estatuei arraza-gorrotoa eta arraza-bereizkeria sustatzen duten ideologia nazionalista neofaxista eta bortitzak, eta sentimendu arrazista eta xenofoboak indargabetu eta horien agertzea oztopatzen duten neurriak bultza ditzatela, ideologia horien eragin negatiboari aurre egiteko neurriak barne hartuta, bereziki gazteen artean daukaten eraginari aurka egiteko, hezkuntza akademikoa eta akademikotik kanpokokoaren bidez, komunikabideen bidez eta kirolaren bidez;
  4. Eskatzen die estatu alderdiei, 1949ko abuztuaren 12ko Genevako Hitzarmena eta Lehenengo Protokolo Gehigarriaren urraketa larriak burutu dituzten pertsonak edo horiek gauzatzea agindu duten pertsonak auzipetu eta zigortzeko hartutako betebeharrak betetzeko beharrezko legeria aldarrika dezatela, bai eta legeen eta gerrako usadioen beste urraketa larriak egin dituztenak ere, bereizkeriarik ezaren printzipioari dagokionez;
  5. Gomendioa luzatzen die estatuei pertsonen salerosketa modu guztiak delitu gisa tipifika ditzatela, bereziki emakume eta haurren salerosketa, eta tratulari eta bitartekariak gaitzetsi eta zigor ditzatela, salerosketaren biktimen babesa eta laguntza bermatuz, horien giza eskubideen errespetu osoan;
  6. Eskatzen die estatuei arrazismoa eta arraza-bereizkeriaren egintza guztiei buruz ikerketa zehatz eta inpartzialak berandutzarik gabe eta modu sakonean egin ditzatela, eta izaera arrazista edo xenofoboa duten delituak ofizioz azter ditzatela, hori bidezkoa denean, edo izaera arrazista eta xenofoboa duten delituen inguruan izapidetutako prozedurak bultzatu edo erraztu ditzatela, zigor ikerketa eta ikerketa zibilei eta izaera arrazista edo xenofoboa duten delituengatiko judiziamenduei lehentasuna emango zaiela bermatuz eta bide beretik, auzitegien eta justizia administrazioaren gainontzeko organo guztien aurrean tratu-berdintasunaren eskubidea ere bermatuz. Horri dagokionez, Munduko Konferentziak zigor arloko justizia sistemako hainbat agente sentsibilizatzearen garrantzia nabarmentzen du eta orobat, legea ekitatez eta inpartzialtasunez aplika dadin agente horiek trebatzeko garrantzia. Esangura horretan, bereizkeriaren aurka borroka egiteko zaintza-zerbitzuak ezartzea gomendatzen du;

Nazio erakunde espezializatu eta independenteak eta bitartekaritza prozedurak ezarri eta sendotzea

  1. Eskatzen die estatuei, halakoa bidezkoa denean, giza eskubideen nazio erakunde independenteen eragingarritasuna ezarri, indartu, aztertu eta susta dezatela, batik bat, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak bezalako gaien inguruan, 1993ko abenduaren 20ko Biltzar Orokorraren 48/134 ebazpenaren eranskin diren giza eskubideen sustapen eta babeserako nazio erakundeen estatutuko printzipioekin bat etorriz, eta fenomeno horiei aurre egiteko finantza baliabide egokiz, eskumen eta galdeketa-gaitasunaz, ikerketa-gaitasunaz, hezkuntza-gaitasunaz eta jendea sentsibilizatzeko egintzak egiteko gaitasunaz horni ditzatela erakunde horiek;
  2. Eskatzen die, era berean, estatuei ondorengoa :
    1. Erakunde horien eta beste nazio erakunde batzuen arteko lankidetza sustatzea;
    2. Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta pertsona eta talde horiek erakunde horietan parte hartzeko aukera izan dezaten ziurtatzeko neurriak hartzea;

c)Erakunde eta antzeko organo horiei laguntza ematea, besteak beste, indarrean dagoen nazio legeria eta jurisprudentziaren argitaratze eta hedapenaren bitartez eta beste herrialde batzuetako erakundeekin lankidetzan aritzea, eginera horien adierazpen, funtzionamendu eta mekanismoei buruzko ezagutza lortzeko eta horren ondorioz, horiek saihesteko, horien aurka borrokatzeko eta erro-errotik ezabatzeko estrategien ezagutza ere eskuratzeko

2.Politikak eta praktikak

Datuen bilketa eta sailkapena, ikerkuntza eta ikerlana

92.Eskatzen die estatuei, nazio eta toki mailan estatistika-datu sinesgarriak bildu, laburtu, aztertu, hedatu eta argitaratzeko eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta norbanako eta talde horien egoera aldian-aldian ebaluatzeko gainontzeko beharrezko neurriak guztiak har ditzatela:

  1. Estatistika-datu horiek nazio legeriarekin bat etorriz sailkatu beharko lirateke, halakoa bidezkoa denean, informazio hau guztia biktimen baimen esplizituarekin jasoko da, euren burua nola definitzen duten kontuan izanda eta giza eskubide eta oinarrizko askatasunei buruzko arauekin bat etorriz, hala nola, datuen babesari buruzko xedapenak eta intimitatearen bermeak arautzen dituztenak; informazio hau modu bidegabean ezin daiteke erabil;
  2. Estatistika-datuak eta informazioa baztertutako taldeen egoera zaintzeko helburuarekin bildu beharko lirateke, orobat, legeria, politikak, praktikak eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak saihestu eta horiei aurre egitera zuzendutako beste neurri batzuen garapen eta ebaluazioa jagoteko asmoarekin bildu beharko lirateke, bai eta neurri batzuk biktimen gain nahi gabeko eragin ezberdina duten zehazteko helburuarekin; xede horrekin, informazioaren bilketa, lanketa eta erabilera prozesuan estrategia borondatezkoak, adostasunezkoak eta parte hartzaileak ontzea gomendatzen du;

c)Informazioak ekonomia- eta gizarte-adierazleak kontuan hartu beharko lituzke, esaterako, halakoak egokiak direnean, osasuna eta osasun egoera, amen eta haurren heriotza-tasa, bizi-itxaropena, alfabetatze-tasa, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, lurren jabetza, osasun fisiko eta mentaleko zerbitzuak, ura, saneamendua, energia eta komunikazio-zerbitzuak, pobrezia eta bataz besteko diru-sarrera erabilgarria, gizarte- eta ekonomia-garapenerako politikak prestatzeko xedearekin, gizarte- eta ekonomia-baldintzetan dauden ezberdintasunak gutxitzeko;

  1. Gonbitea luzatzen du estatuek, gobernuen arteko erakundeek, gobernuz kanpoko erakundeek, instituzio akademikoek eta sektore pribatuak, datuen bilketa eta azterketarako kontzeptu eta metodoak hobe ditzatela; ikerketak susta ditzatela, esperientziak elkar trukatu, arrakasta izan duten praktikak elkarri adierazi diezaiotela eta eremu honetan sustapen jarduerak moldatu ditzatela; eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen objektu zein norbanako edo talde izan eta horiek gizartean egin duten aurrerakada eta partaidetza areagotzearen adierazleak landu ditzatela;
  2. Aitortu egiten du arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egitera zuzendutako politika eta programak genero ikuspegia barneraturiko ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboetan oinarritu behar direla; politika eta programa horietan arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima edo jomuga zein izan eta  pertsona eta talde horiek identifikatutako lehentasunak izan behar dira kontuan;
  3. Eskatzen die estatuei, sektore publiko zein pribatuan gertatzen diren arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen egintzen aldizkako kontrola egin dezatela, ordena publikoaren indarrek gauzatzen dituztenak barne;
  4. Gonbitea luzatzen die estatuei migrazioaren etapa eta alderdi guztien inguruko ikerlanak sustatu eta egin ditzaten eta xede osoa eta epe luzerako irizpidea har dezatela, horien zio eta adierazpenak modu eragingarrian azter ditzaten; ikerlan eta irizpide hauek arreta berezia ipini behar dute migrazio korronteen zio sakonetan, esaterako, giza eskubide eta oinarrizko askatasunen gozamen osoa ez izatean eta globalizazio ekonomikoak migrazio joeretan duen eraginean;
  5. Gomendioa egiten du ikerlan berriak egin daitezela arrazismoak, arraza-bereizkeriak, xenofobiak eta horiekin lotura duten intolerantzia moduak zein eratara isla daitezkeen legeetan, politiketan, erakundeetan eta egineretan, eta zein neurritan eragin duten migratzaileen biktimizazio eta bazterketan, batez ere emakume eta haurren kasuan;
  6. Gomendioa luzatzen du estatuek barnera dezatela, hori beharrezko den kasuetan, giza eskubideen hitzarmenen arabera sortutako Nazio Batuen organoei aldizkakotasunez aurkeztu beharreko txostenetan, modu egoki batean, bere jurisdikzioaren barnean dauden pertsona, taldeen kide eta erkidegoen inguruko estatistika-informazioa, gehienbat bizitza politikoan parte hartzeari eta euren ekonomia-, gizarte- eta kultura-egoerari buruzko estatistika datuak; informazio hau guztia giza eskubide eta oinarrizko askatasunen inguruko xedapenak kontuan izanda jasoko da, hala nola, informazioa babesteko arauak eta intimitatearen bermeak;

Egintza planak eta neurriak hartzera zuzendutako politikak, bereizkeria eza bermatzeko neurri positiboak barne hartuta, bereziki, gizarte zerbitzu, enplegu, etxebizitza, hezkuntza, osasun-laguntza, eta abar eskuratzeari buruzkoak

  1. Aitortzen du arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borroka estatuen funtsezko erantzukizuna dela. Ondorenez, estatuak bultzatzen ditu aniztasuna, berdintasuna, ekitatea, gizarte justizia, aukera berdintasuna eta guztion parte hartzea sustatzeko nazioko egintza-planak egin edo gara ditzatela. Besteak beste, neurri eta estrategia positiboen laguntzaz, plan horien helburu gisa izan beharko luketen beharrezko baldintzak sortzea, guztiek parte har dezaten erabakiak hartzeko prozesuan eta bizitzako esparru guztietan, eskubide zibil, kultural, ekonomiko, politiko eta sozialak egikaritzeko bereizkeriarik ezaren printzipioan oinarrituta. Munduko Konferentziak estatuak bultzatzen ditu, plan horiek egin eta garatzeko unean, gobernuz kanpoko erakundeekin elkarrizketa sustatu edo sendotzeko, politika eta programen formulazio, aplikazio eta ebaluazioan barne-barnetik parte har dezaten;
  2. Eskatzen die estatuei estatistika informazioan oinarrituz, nazio programak ezar ditzatela, neurri positiboak barneratuta, arraza-bereizkeriaren biktima diren edo izan daitezkeen pertsonak oinarrizko gizarte zerbitzuak, lehen mailako hezkuntza barne, oinarrizko osasun-laguntza eta etxebizitza egokia izateko aukera sustatzeko;
  3. Eskatzen die estatuei, inolako bereizkeriarik gabe, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta pertsona horiek osasun-laguntza eskuratzea sustatzen duten programak ezar ditzatela, eta ezberdintasunak ezabatzeko ahalegin indartsuak egin daitezen bultzatzea, non eta amen eta haurren heriotza-tasan, haurren immunizazioan, VIH/HIESan, bihotzeko gaixotasunetan, minbizian eta gaixotasun kutsakorretan;
  4. Eskatzen die estatuei, hiri-antolamenduaren eta beste giza asentamenduen planetan, plangintza garaian, gizarteko kide guztien bizilekuaren inguruko integrazioa susta dezatela, eta etxebizitza publikoen eskualde abandonatuak berriztatzen direnean, gizarte bazterketa eta marjinazioa ezabatzeko;

Enplegua

  1. Eskatzen die estatuei, beharrezkoa denean, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta pertsona horien jabetzapeko enpresen antolakuntza eta funtzionamendua sustatu eta sostenga ditzatela , mailegurako eta trebakuntza programetarako sarrera izan dezaten horiek baldintza berdinetan;
  2. Eskatzen die estatuei ondorengoa egitea eta gobernuz kanpoko erakundeak eta sektore pribatuak bultzatzen ditu bide beretik:

  1. Bereizkeriarik gabeko lantokien sorkuntza sostengatzea estrategia anitzen bitartez, zeinetan barneratuko diren eskubide zibilak betetzea, hezkuntza publikoa eta lantokian komunikazioa egotea, eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen jomuga zein langile  izan eta horien eskubideak bultzatu eta babestea;
  2. Zerbitzu gutxi dituzten guneetan eta gutxietsitako guneetan ekonomia eta hezkuntza baldintzak hobetzeko lan egiten duten enpresen sorkuntza, hazkundea eta hedapena sustatzea, kapitalerako sarrera eskuratzeko duten aukera areagotuz, besteak beste, garapen erkidegoko banketxeen bitartez, enpresa berriek erkidego behartsuetan ondorio positibo eta dinamikoa izan dezaketela onetsiz, eta sektore pribatuarekin lan egitea lanpostuak sortzeko, dagoeneko izan badiren lanpostuak mantentzen lagunduz eta ekonomia mailan lur jota dauden guneetan industria- eta merkataritza-hazkundea suspertuz;

c)Jomuga gisa zehaztuak izan diren taldeen aukerak hobetzea, besteak beste, lanpostua aurkitu, mantendu edo berreskuratzeko oztopo handienekin direla talde horiek, bereziki enplegu kualifikatuen kasuan; bereizkeria anitzaren helburu diren pertsonei arreta berezia eskaini beharko zaie;

  1. Eskatzen die estatuei langileen eskubideen babesa areagotzera zuzendutako lege eta politikak formulatu eta aplikatzerakoan, babes faltaren egoera larriari arreta berezia eman diezaiotela, eta, kasu batzuetan, esplotazio egoerei, esaterako, salerosketaren objektu izan diren pertsonen kasuan eta modu ezkutuan sartu diren migratzaileen kasuan, horrek tratu txarren aurrean egoera ahulagoan jartzen baititu halakoak, dela, etxeko langileen kasuan konfinamendua izan daitekeena, dela, era berean, lan arriskutsu eta gaizki ordainduetan enplegatuak izatea;
  2. Eskatzen die estatuei enpleguan eta lanbidean eginera diskriminatzaileak, arrazismoa eta xenofobiaren ondorio negatiboak saihets ditzatela, langileen eskubideei buruzko nazioarteko instrumentu eta arauen aplikazio eta betetzearen sustapenaren bitartez;
  3. Gomendioa luzatzen die estatuei eta sindikatuetako ordezkariak eta enpresa-arloa bultzatzen ditu, lantokian bereizkeriarik gabeko eginerak sustatzera eta langileen eskubideak babestera, batik bat, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimen eskubideak;
  4. Gomendioa luzatzen die estatuei, lantokian arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima direnei prozedura administratibo eta juridikoetara heltzeko aukera eman diezaieten, bai eta beste errekurtso batzuetara heltzeko bidea ere;

Osasuna, ingurumena

109.Eskatzen die estatuei, banaka eta nazioarteko elkarlanaren bitartez, pertsona bakoitzaren eskubidea asetzera bideratutako neurriak hobetzea, pertsona horrek goza ahal dezan osasun fisiko eta mentalaren mailarik gorakoena, osasun egoeran dauden ezberdintasunak ezabatzeko helburuarekin, aurrekoa osasun tasa normalizatuetan islatzen dela, ezberdintasun horiek arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ondorio izan daitezkeela;

110.Eskatzen die estatuei ondorengoa egitea eta gobernuz kanpoko erakundeak eta sektore pribatuak bultzatzen ditu bide beretik:

  1. Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak zaindu eta ezabatzeko mekanismoak ezartzea osasun-laguntzarako  sisteman, esaterako, bereizkeriaren aurkako lege eragingarriak onetsi eta aplikatzea;
  2. Pertsona guztiei berdintasun baldintzetan osasun zerbitzu oso, eskuragarri eta kalitatezkora heltzeko ahalmena ziurtatzeko neurriak hartzea, barne hartuta mediku zerbitzuetara heltzeko aukera eskasa duten pertsonen oinarrizko osasun-laguntza; osasun arloan lan-indarraren trebakuntza erraztea, hori aniztuna izanik eta zerbitzu gutxi dituzten erkidegoetan lan egiteko prest dagoena; eta osasun-laguntzaren lanbidean aniztasuna areagotzen ahalegintzea talde guztietako emakume eta gizonak kontratatuz, meritu eta ahalbidean oinarriturik, euren gizarteen aniztasuna ordezkatzen dutenak, osasun-laguntzaren lanbideetako esparruan, eta lanbide horietan mantenduz;
  3. Osasunaren profesionalekin, erkidegoaren osasun-laguntzaren langileekin, gobernuz kanpoko erakundeekin, zientzia ikertzaileekin eta industria pribatuarekin lan egitea, erkidego baztertuen osasun egoera hobetzeko bidean, batez ere arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta pertsona horiena;
  4. Osasunaren profesionalekin, zientzia ikertzaileekin eta erregio mailako osasun erakundeekin lan egitea, erakunde ezberdinetan mediku-tratamenduek eta osasun estrategiek dituzten ondorio ezberdinak ikertzeko;

e)VIH/HIESari buruzko aurreneurriak hobetzeko politika eta programak erabaki eta aplikatzea arrisku handiko erkidegoetan eta laguntza baliabideak, tratamendua eta VIH/HIESarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuen laguntza zabaltzeko ahalegin guztiak egitea;

111.Gonbitea luzatzen die estatuei arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima edo jomuga zein izan eta norbanako eta talde horien kideei ingurune seguru eta osasuntsua bermatzeko neurriak, hain zuzen ere, diskriminatzaileak ez direnak, eta gehienbat ondorengoak:

  1. Osasuna eta ingurumenaren inguruko gaiei buruzko informazio publikoa eskuratzeko bidea hobetzea;
  2. Ingurumenari buruzko erabakiak hartzeko prozesu publikoan eurei dagozkien interesak kontuan izango direla zaintzea;
  3. Emaitzarik onenak izan dituzten teknologia eta praktikak partekatzea, pertsonen osasuna eta gune guztietan ingurumena sustatzeko;
  4. Kutsatutako lekuak, ahal den neurrian garbitu, berrerabili eta birgaitzeko neurri zuzentzaile egokiak hartzea eta, hala dagokionean, interesatuak beste gune batzuetara eramatea, betiere eramate hori borondatezkoa dela eta interesatuei horren inguruan kontsulta egin eta gero;

Politika-, ekonomia-, gizarte- eta kultura-erabakien onespenean, berdintasun baldintzetan parte hartzea

  1. Eskatzen die estatuei eta sektore pribatua eta nazioarteko finantza eta garapen erakundeak bultzatzen ditu, hala nola, Munduko Bankua eta erregio mailako garapen banketxeak, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima zein izan eta  pertsona edo talde horien parte hartzea susta dezatela ekonomia-, kultura- eta gizarte-erabakiak hartzeko urrats guztietan, batik bat, pobrezia gutxiarazteko estrategian, garapen egitasmoetan eta merkataritza eta merkatuetara iristeko esparruan, laguntza programen prestaketa eta aplikazioan;
  2. Eskatzen die estatuei, halakoa bidezkoa denean, maila guztietan gizartearen erabakiak hartzeko prozesuan, eta gehienbat, tokiko mailan, erkidegoaren kide guztiak berdintasun baldintzetan partaide izatea bultza dezatela, bereziki arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktima direnak eta era berean, eskatzen die estatuei eta sektore pribatua bultzatzen du, ekonomia-bizitzan pertsona horien benetako parte hartzea erraz dezatela;
  3. Eskatzen die finantza eta garapen erakundeei, horiek alde askotakoak izanik, ororen gainetik, Munduko Bankuari, Nazioarteko Diru Funtsari, Munduko Merkataritza Erakundeari eta erregio mailako garapen banketxeei, nazioarteko erkidegoaren kide guztien parte hartzea susta dezatela, aurrekontu arruntaren pentzutan eta euren organo artezkarien jardunbideekin bat etorriz, noiz eta, erabakiak hartzeko prozesuetan, urrats eta maila guztietan, garapen egitasmoak burutzeko xedearekin eta, hala denean, merkataritza eta merkatuetara iristeko programak burutzeko;

Politikarien eta alderdi politikoen eginkizuna

  1. Azpimarratzen du arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan politikariek eta alderdi politikoek izan dezaketen funtsezko zeregina, eta alderdi politikoak bultzatzen ditu gizartean berdintasuna, elkartasuna eta bereizkeriarik eza sustatzeko neurri zehatzak har ditzaten, besteak beste, borondatezko jokabide kodeak ezarriz, kode horiek euren urratzeagatik barne diziplina-neurriak barneratzen dituztela; hartara, horien kideak arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak sustatu edo bultzatzen dituzten adierazpenak edo egintza publikoak gauza ez ditzaten;
  2. Gonbitea luzatzen dio Parlamentuen arteko Batasunari,eztabaidak egin ditzan eta hainbat neurriren inguruan parlamentuek erabakiak har ditzaten, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka borrokatzeko lege eta politikak barne hartuta;

3.Hezkuntza eta sentsibilizazioa

  1. Eskatzen die estatuei, beste organo egoki batzuekin lankidetzan aritzen direnean, finantza baliabideak eslei ditzatela arrazismoaren aurkako hezkuntzarako eta orobat, halako baloreak sustatzen dituzten informazio-kanpainetarako, batez ere lagun hurkoaren onespena, tolerantzia, aniztasuna eta begirunea, zeren inguruan eta euren nazio mugen barnean bizi diren herri indigena guztien kulturen inguruan.

Ororen gainean, estatuek herri indigenen historia eta kulturaren erabateko ulerkuntza bultzatu beharko lukete;

  1. Eskatzen die nazio Batuei, nazioarteko eta erregio mailako beste erakunde eskudun batzuei eta estatuei, munduko historia eta zibilizazioari Afrikak egindako ekarpenaren gutxiespena aurkaratu dezatela, horretarako ikerketa, hezkuntza eta gizarte komunikazio programa zehatza eta zabala garatuz edo aplikatuz, horren helburua delarik gizateriari Afrikak egindako ekarpen baliotsu eta funtsezkoaren ikuspegi orekatu eta objektiboa era zabalean hedatzea;
  2. Gonbidatzen ditu estatuak eta nazioarteko erakundeak eta gobernuz kanpoko erakunde egokiak Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak bultzaturiko “Esklaboaren bidea” egitasmoaren egintzak aprobetxa ditzatela, bai eta “Isiltasuna apurtu” haren gaia, testu eta testigantzak prestatuz esklabotzari buruzko multimedia programetarako edota zentroak sortuz, esklabotzaren historiarekin eta esklaboen salerosketa transatlantiko, mediterraneo eta Indiako Ozeanokoarekin zerikusia duten datuak bildu, antolatu, azaldu eta argitaratzen dituztenak, arreta berezia eskainiz, askatasuna eta justiziaren bilaketan, esklabotzaren eta esklaboen salerosketaren biktimen pentsamendu eta egintzei;
  3. Goraipatzen ditu Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak  “Esklaboaren bidea” egitasmoaren esparruan gauzatzen dituen ahaleginak, eta emaitzak ahalik eta arinen nazioarteko erkidegoaren esku jar daitezen eskatzen du;

Hezkuntzara iristea, inolako bereizkeriarik gabe

  1. Eskatzen die estatuei hezkuntzara iristeko konpromisoa berma dezatela, batez ere haur guztiena, horiek mutilak zein neskatoak izan, lehen mailako doako hezkuntzarakoa eta helduen etengabeko ikaskuntza eta irakaskuntzarakoa, oinarri harturik giza eskubideen, aniztasunaren eta tolerantziaren errespetua, inolako bereizkeriarik gabe;
  2. Eskatzen die estatuei legegintzan eta egineretan pertsona guztiak berdintasun baldintzetan hezkuntzara iritsi ahal izatea berma dezatela, eta irakaskuntza erakundeetan sartzeko edozein arraza bereizte modu ezartzen laguntzen duten neurri juridikoak edo beste mota batekoak hartzeari uko egin diezaiotela;
  3. Eskatzen die estatuei:
    1. Hezkuntza maila guztietan, akademiko zein akademiko ez direnetan, arraza, kolore, nazio edo etnia jatorria dela eta, bereizkeria debekatzen duten legeak onetsi eta aplika ditzatela;
    2. Haurrak hezkuntzara iristea mugatzen dituzten oztopoak ezabatzeko neurri egoki guztiak har ditzatela;
    3. Haur guztiak, inolako bereizkeriarik gabe, kalitatezko hezkuntzara iristea berma dezatela;
      1. Baztertutako haur eta gazteen akademia-etekina ebaluatu eta kontrolatzeko metodo estandarizatuak egin eta aplika ditzatela; haur eta gazteen akademia-etekinetan egon daitekeen ezberdintasun oro, halakorik egonez gero, ezabatzeko baliabideak eslei ditzatela;
      2. Eskoletan ingurune seguru bat bermatzeko neurriak sostenga ditzatela, ingurune horretan arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduek eragindako indarkeria eta zirikatzerik gabekoa; eta

g)Finantza laguntza programak abian jartzeko aukera kontsidera dezatela, ikasle guztiak, euren arraza, kolore, etnia edo nazio jatorria edozein izanik ere, goi mailako irakaskuntza erakundeetara iritsi daitezen;

  1. Eskatzen die estatuei, halakoa bidezkoa denean, gutxiengo nazional edo etniko, erlijio eta hizkuntza gutxiengoen artean dauden pertsonak inolako bereizkeriarik gabe hezkuntzara iritsi daitezen bermatzeko neurri egokiak har ditzatela eta halakoa egingarri denean, berezko hizkuntza ikasteko aukera izan dezatela, pertsona horiek arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia modu guztietatik babesteko, aurreko horien objektua izan daitezkeelako;

Giza eskubideen inguruko hezkuntza

  1. Eskatzen dieestatuei arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borroka Giza Eskubideei buruzko Hezkuntzarako Nazio Batuen Hamarkadako (1995-2004) egintzen artean barnera dezatela eta Hamarkadaren epealdiko erdian egindako ebaluazio txostenaren gomendioak kontuan izan ditzatela;
  2. Bultzatzen ditu estatu guztiak Nazio Batuekin elkarlanean, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearekin eta nazioarteko beste erakunde eskudun batzuekin elkarlanean, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokarako kultura- eta hezkuntza-programak ekin eta gara ditzatela, giza duintasuna eta gizaki guztien balioaren errespetua bermatzeko, bai eta kultura eta zibilizazio guztien arteko elkar ulertzea areagotzeko. Estatuei ere eskatzen die, giza eskubideen esparruan informazioa publiko egiteko kanpainak eta heziketarako programa zehatzak sostengatu eta abiaraz ditzatela, halakoak bidezkoak direnean, tokiko hizkuntzatan adieraziak, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko eta jarraiko baloreen errespetua sustatzeko, hala nola, aniztasuna, pluralismoa, tolerantzia, elkarrekiko begirunea, kultura sentsibilitatea, integrazioa eta kohesioa. Programa eta kanpaina horiek gizartearen arlo guztietara zuzendu beharko dira, batez ere haur eta gazteengana;
  3. Eskatzen die estatuei hezkuntzaren esparruan euren ahaleginak areagotu ditzatela, giza eskubideen irakaskuntza barne hartuta, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen arrazoi, ondorio eta gaitzen ezaguera eta ulerkuntza sustatzeko, eta estatuei ere eskatzen die, halakoa bidezkoa denean, hezkuntza agintariei eta sektore pribatuei kontsulta egin ondoren, material didaktikoa presta dezatela, bereziki testu liburuak eta hiztegiak, fenomeno horien aurka borrokatzera bideratuak, eta, testuinguru horretan, estatuei aholkatzen die garrantzia eman diezaiotela, ahal dela, testu liburu eta ikasketa programak berrikusi eta eraldatzeari arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak susta ditzaketen edo estereotipo negatiboak indar ditzaketen osagai oro ezabatzeko, eta estereotipo horiek baliogabetuko dituen materialak barnera ditzatela;
    1. Eskatzen die estatuei, erakunde eskudunekin elkarlanean aritzen denean, gazte-erakundeak barne, programa ofizialak sostengatu eta aplika ditzatela, kultura-aniztasunaren begirunea sustatzera zuzenduta daudenak, irakaskuntza akademikoan zein akademiaz kanpokoan;

Haur eta gazteentzat giza eskubideen inguruko hezkuntza

  1. Eskatzen die estatuei barnera dezatela, eta hala denean, indar ditzatela bereizkeria eta arrazismoaren aurkako borrokaren osagaiak, eskola-ikasketa planetako giza eskubideen programetan, material didaktiko egokiak prestatu edo hobe ditzatela, hala nola, historia eskuliburuak eta bestelako testu liburuak, eta ziurta dezatela irakasle guztiak behar bezala trebatuak eta motibatuak daudela bereizkeriarik eza, elkarrekiko errespetua eta tolerantzia printzipioetan oinarritutako jarrera eta jokabideak irakasteko;
  2. Aholkatzen die estatuei gazteak giza eskubide, balore demokratiko eta gizatasuneko gaietan hezteko bideari ekin diezaiotela eta bide hori erraztu, eta gazteei elkartasuna, errespetua eta aniztasunaren estimua irakats diezaietela, gehienbat, ezberdinak diren taldeekiko errespetua. Ahalegin berezia egin behar da gazteei balore demokratiko eta giza eskubideak errespetatzen irakasteko, eta horren inguruan sentsibilizatzeko, arraza nagusikeriaren teoria faltsuan oinarritutako ideologien aurka borrokatzeko;
  3. Eskatzen die estatuei ikastetxe guztiak anima ditzala hezkuntza egintzak garatzeko aukera kontsidera dezaten, baita izaera akademikoa ez dutenak ere, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen inguruko kontzientzia areagotzeko, besteak beste, arraza-bereizkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna (martxoak 21) ospatzearen bitartez;
  4. Gomendioa luzatzen die estatuei ikasketa programetan eta goi mailako hezkuntza erakundeetan, giza eskubideen irakaskuntza barneratu eta indar dezatela, arraza-bereizkeria eragiten duten aurreiritziak ezabatzeko eta arraza edo etnia talde ezberdinen arteko ulerkuntza, tolerantzia eta adiskidetasuna sustatzeko, eta kultura-aniztasuna sustatzeko eta biktimen autoestimazioa bultzatzeko sortutako irakaskuntza akademiko zein akademiaz kanpoko programak sostenga ditzatela;

Funtzionario eta profesionalei zuzendutako giza eskubideen inguruko hezkuntza

  1. Eskatzen die estatuei giza eskubideei buruzko trebakuntza egintzak antolatu eta indar ditzatela arrazismoa eta sexismoaren aurkako ikuspegiarekin, funtzionario publikoei zuzenduak eta justizia administrazioaren langileak kontuan izanda, bereziki segurtasun, presondegi eta polizia zerbitzuena, bai eta osasun, hezkuntza eta migrazio agintarien artean ere;

134.Eskatzen die estatuei arreta berezia jar dezatela arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduek justizia administrazioan eta epaiketen inpartzialtasunean duten ondore negatiboetan eta nazio mailan kanpainak egin ditzatela, zertarako eta, hainbat neurriren artean, estatu organoei eta funtzionario publikoei dagozkien betebeharrak ezagutarazteko, arraza-bereizkeria mota guztiak ezabatze aldera, nazioarteko Konbentzioaren eta beste instrumentu batzuen arabera;

  1. Eskatzen die estatuei, gobernuen arteko erakundeekin, nazio erakundeekin, gobernuz kanpoko erakundeekin eta sektore pribatuarekin elkarlanean aritzen direnean, trebakuntza egintzak antolatu eta erraz ditzatela, gehienbat arraza-bereizkeria debekatzen duten nazioarteko arauei buruzko eta horiek estatuaren barneko zuzenbidean duten aplikazioari buruzko ikastaro eta mintegiak, eta giza eskubideen gaiaren inguruan nazioarteko betebeharrei buruzkoak, azken kasu honetan fiskalei, epailetzako kideei eta beste funtzionario publiko batzuei zuzenduak;
  2. Aholkua luzatzen die estatuei, hezkuntza eta trebakuntzan, batez ere irakasleen trebakuntzan, giza eskubideen errespetua eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borroka sustatzeko lan egin dezatela, eta irakaskuntza erakundeek aplika ditzatela aukera berdintasuna eta agintari eskudunek sexuen arteko berdintasuna eta kultura-, erlijio- eta beste izaera bateko aniztasunaren inguruan onetsitako programak, eta horien aplikazioa lortzeko lan egin dezatela, irakasle, guraso eta ikasleen parte hartzearekin. Gainera, hezitzaile guztiei eskatzen die, hezkuntza maila ezberdinetako irakasleak, erlijio erkidegoak eta prentsa idatzi zein elektronikoa barne, giza eskubideen heziketaren esparruan zeregin eragingarria buru dezatela eta era berean, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan baliabide egokiak izan daitezen;
  3. Bultzatzen ditu estatuak halakoak kontuan izateko: arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen ondorioz, hezkuntza arloan gaur egun ordezkaritza urria duten taldeen emakume eta gizonak kontratatu, lanpostuan atxiki eta maila igoera areagotzeko neurriak hartzea, eta sektore horretara berdintasun baldintzetan iristeko aukera bermatzea. Talde guztiekin modu eragingarrian elkar erlazionatzeko gaitasuna duten emakume eta gizonak kontratatzeko ahalegin guztiak egin behar dira;
  4. Eskatzen die estatuei immigrazio funtzionario, mugetako polizia, atxiloketa zentro eta espetxeetako langile, tokiko agintari eta izaera publikoko beste funtzionario batzuengana, irakasleak barne, zuzenduta dauden giza eskubideen inguruko trebatze eta sentsibilizazio egintzak indar ditzatela, arreta berezia eskainiz migratzaile, errefuxiatu eta asilo eskatzaileen giza eskubideei, zertarako eta arraza-bereizkeria eta xenofobia egintzak saihesteko eta orobat aurreiritziek arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan oinarritutako erabakiak hartzera bultza ditzaketen egoerak saihesteko;

139.Eskatzen du estatuek, ordena-indarrei, immigrazio funtzionarioei eta beste funtzionario eskudun batzuei trebakuntza eskaini diezaiela edo lehendik dutena areagotu, pertsonen salerosketa saihesteko aurreneurrien arloan. Trebakuntza horrek arreta jarri beharko luke salerosketa saihesteko metodoetan, erantzuleen auziperatzean eta biktimen eskubideen babesean, batik bat, tratulariengandik babestuz. Trebakuntzan ere kontuan izan beharko lirateke, giza eskubideei arreta eskaintzeko beharra eta haur eta emakumeen eskubideekin zerikusia duten gaiak, eta gobernuz kanpoko erakundeekin, egoki diren beste erakunde batzuekin eta gizarte zibileko beste esparru batzuekin lankidetza sustatu beharko litzateke;

4.Informazioa, komunikazioak eta hedabideak, teknologia berriak barne

  1. Begi onez hartzen ditu komunikazio azkar eta hedapen handiari esker arrazismoaren aukako borrokari informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriek, Internetek barne, egiten dioten ekarpen positiboa;
  2. Adierazten du informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien, Internet barne, erabilera areagotzeko aukera, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako hezkuntza eta sentsibilizazio sareak sortzeko, ikastetxeetan zein horietatik kanpo, eta Internet delakoaren ahalmena, giza eskubideen errespetu unibertsala sustatzeko, eta, berebat, kultura aniztasunaren balorearen errespetua;
  3. Azpimarratzen du kultura aniztasunaren balioa aitortzearen garrantzia eta erkidego baztertuek komunikabide tradizional eta alternatiboetara iristeko neurri zehatzak hartzeko premia, gehienbat, euren kultura eta hizkuntzak islatzen dituzten programen bitartez;
  4. Arrangura erakusten du hala arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak gehitzearren, horien forma eta adierazpen garaikideak barne, nola informazioaren eta komunikabideen teknologia berriak, Internet barne, arraza nagusikeriaren ideiak zabaltzeko erabiliak izatearren;

144.Eskatzen die estatuei eta sektore pribatua bultzatzen du, hedabideen bidez, prentsa eta bide elektronikoak barne, Internet eta komunikabideak ere horien artean direla, eta inprimatutako argitalpenak eta bide elektronikoak, Internet eta publizitatea alboan utzi gabe, eta kontuan hartuz horien independentzia eta nazio, erregio eta nazioarte mailako elkarte eta antolakunde egokiak, borondatezko jokabide kodea eta autoarauketa neurriak eta politika eta praktiken prestaketa susta dezatela ondorengoa lortzera zuzenduak:

  1. Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka borrokatzera;
  2. Gizarteen aniztasunaren irudikapen justu, orekatu eta bidezkoa sustatzera, eta aniztasun hori langileengan islatzera;

Arraza-nagusikeriaren ideiak zabaltzearen aurka borrokatzera eta, bide beretik, arraza gorrotoaren justifikazioa eta bereizkeria modu guztien aurka borrokatzera ere;

Pertsona, herri, nazio eta zibilizazio guztien arteko begirunea, tolerantzia eta ulerkuntza bultzatzera, esaterako, iritzi publikoaren sentsibilizazio kanpainak sostengatuz;

e) Estereotipo mota guztiak saihestera, eta ororen gainetik, migratzaileen irudi faltsuen promozioa, langile migratzaile eta errefuxiatuak barne, herritarren artean sentimendu xenofoboen hedapena saihesteko eta pertsonen, gertakarien eta historiaren irudikapen objektibo eta orekatua sustatzeko helburuarekin;

145.Eskatzen die estatuei, eurei dagokien giza eskubideei buruzko nazioarteko zuzenbidearekin bat etorriz, lege zehapenak ezar ditzatela informazioaren eta komunikabideen teknologia berrien bitartez, Internet barne, arraza gorrotorako zirika egitearen aurka, eta, era berean eskatzen die alderdi diren giza eskubideen instrumentu guztiak aplika ditzatela, batik bat Arraza-bereizkeria mota guztien Ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioa, Interneten arrazismoaren aurka borrokatzeko xedearekin;

  1. Eskatzen die estatuei komunikabideak bultza ditzatela arrazismoan, arraza-bereizkerian, xenofobian eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan oinarritutako estereotipoak saihets ditzaten;
  2. Eskatzen die estatuei, adierazpen askatasunari buruz dauden erregio mailako eta nazioarteko arauak kontuan hartuta, eta iritzi eta adierazpen askatasunerako eskubidea bermatzeko beharrezko neurri guztiak hartzen dituzten neurrian, ondorengo aukerak kontsidera ditzatela:
    1. Interneteko zerbitzuen hornitzaileak bultzatzea, borondatezko izaera duten jokabide kode zehatzak eta mezu arrazista eta arraza-bereizkeria, xenofobia edo intolerantzia eta bereizkeria modu guztiak eragiten dituzten mezuen hedapenaren aurka autorregulazio neurriak ezarri eta hedatzea; ondorio horietarako, Interneteko zerbitzuen hornitzaileak bultzatzen ditu nazio eta nazioarte mailan organo bitartekariak ezar ditzaten, gizarte zibileko erakunde egokiek horietan parte hartuko dutelarik;
    2. Informazioaren eta komunikabideen teknologia berrien bitartez, Internet barne, gorrotoa edo arraza-indarkeriarako zirika egiten duten erantzuleen auziperatzeko lege egokiak onetsi eta, egingarri den neurrian, eurok aplikatu;
    3. Informazioaren eta komunikabideen teknologia berrien bitartez, Internet barne, egiten den material arrazistaren hedapenaren arazoari aurre egitea, besteak beste, ordena publikoaren indarren langileak trebatuz;
    4. Komunikabide guztien bitartez gauzatzen diren mezu arrazista eta xenofoboen igorpena modu aktiboan salatzea eta etsiaraztea, informazioaren eta komunikabideen teknologia berrien bidez egiten direnak ere, Internet barne;
    5. Informazioaren eta komunikabideen teknologiaren bidez, Interneten bidez bereziki, gorroto mezuak eta material arrazistaren hedapenaren fenomenoari, bilakaera azkarra duen horri, hain zuzen ere, nazioarteko erantzun bizkor eta koordinatu bat emateko aukera aztertzea;
    6. Guztiok Internetera iritsi ahal izateko aukera bultzatzea eta guztiok hori erabiltzea nazioartekoa eta inpartziala den foro gisa, kontuan izanda ezberdintasunak daudela Interneten erabileran eta horren erabilerara iristeko abagunean;

g)Informazioaren eta komunikabideen teknologia berriek, Internet barne, dakarten ekarpen positiboa hobetzeko moduak ikertzea, eginera onak errepikatuz arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko;

h)Hedabideen eta Internet bezalako informazioaren eta komunikabideen teknologia berrien erakundeetako langileen artean gizarteen aniztasunaren ordezkaritza bultzatzea, erakunde horien egituren maila guztietan gizartearen sektore ezberdinen presentzia egokia sustatzearen bitartez;

A. Nazioarte mailako neurriak

  1. Eskatzen die nazioarte mailan diharduten guztiei, halakoa ezartzea, hots, justizia, berdintasuna eta ekitatea, giza duintasuna, elkar ulertzea eta kultura aniztasuna eta giza eskubide unibertsalen sustapen eta errespetuan oinarritutako nazioarteko ordena, eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan oinarritutako baztertze doktrina guztiak errefusa ditzatela;
  2. Uste du gatazka eta eztabaida guztiak bide baketsu eta elkarrizketa politikoaren bitartez konpondu beharko liratekeela. Konferentziak dei egiten die gatazka horietan inplikatutako alderdi guztiei zuhurtzia erakutsi dezaten eta giza eskubideak eta nazioarteko giza zuzenbidea errespeta ditzaten;
  3. Gomendatzen die estatuei arrazismoaren modu guztien aurkako borrokan, mundu osoan antisemitismoa eta arabiarren eta islamaren aurkako gorrotoaren kontra egiteko beharrizana onar dezatela eta estatu guztiei eskatzen die neurri egokiak har ditzatela arrazismoan eta erkidego horien kontrako bereizkeria ideietan oinarritutako mugimenduen agerpena saihesteko;

Eskatzen du Ekialde Ertaineko egoerari dagokionez, indarkeriaren amaiera eta negoziazioen berehalako berrezartzea, nazioarteko giza zuzenbidearen eta giza eskubideen errespetua, autodeterminazio askearen printzipioaren errespetua eta pairamen guztien amaiera eskatzen du, horrela Israelek eta palestinarrek bake prozesuari berriz ekin ahal izango diote eta segurtasun eta askatasun giro batean hazi eta aurrera egin ahal izango dute;

  1. Bultzatzen ditu estatuak eta nazioarteko eta erregio mailako erakundeak, finantza erakundeak ere horien artean, eta, orobat, gizarte zibila, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak eragin ditzaketen globalizazioaren aspektuak landu ditzatela izan badiren mekanismoen barnean edo, halakoak beharrezko izango balitz, arazo horiek lantzeko mekanismoak ezarri edo presta ditzatela;
  2. Gomendatzen du, Idazkaritzaren Bakea Mantentzeko Operazioen Sailak, eta beste erakunde batzuek, Nazio Batuen organo eta programek, euren arteko koordinazioa indartzea, giza eskubideen eta giza zuzenbidearen urraketa larrien ibilbideak hobeto hauteman ahal izateko helburuarekin, zertarako eta, egoera horrek okerrera egiteko arriskua neurtu ahal izateko, genozidiora, gerra krimenetara edo gizateriaren aurkako krimenetara heldu arte;

154.Bultzatzen ditu Munduko Osasun Erakundea, eta egoki diren beste nazioarteko erakunde batzuk, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen eragina ezagutzea ahalbidetzen duten egintzak sustatu eta gauza ditzaten, osasun fisiko eta mentalaren egoeraren gizarte-determinatzaile garrantzitsu gisa, VIH/IHESaren pandemia barne, eta osasun-laguntzara iristeko egintzak ere, eta egitasmo zehatzak presta ditzaten, bereziki ikerketa egitasmoak, biktimek ekitatezko osasun sistema batera iristeko aukera izateko;

  1. Bultzatzen du Lanaren Nazioarteko Erakundea, lan esparruan arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko jarduerak eta programak gauza ditzan, eta esparru horretan estatuen, enplegatzaileen erakundeen eta sindikatuen neurriak babes ditzala;
  2. Aholkatzen dio Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeari, estatuei laguntza eman diezaiela material eta instrumentu didaktikoen prestaketan, irakaskuntza, heziketa eta giza eskubideekin eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokarekin lotutako hezkuntza-egintzak sustatzeko xedearekin;

IV. Nazio, erregio eta nazioarte mailako irtenbide, baliabide, konponbide eta bestelako neurri eragingarrien ezarpena

  1. Aitortzen ditu garapen bidean dauden herrialdeen ahaleginak, eta batez ere agintari afrikarren konpromiso eta kemena, pobrezia, azpigarapena, bazterkeria, gizarte bazterketa, ekonomia ezberdintasuna, ezegonkortasuna eta segurtasun ezaren erronkei sendotasun osoz ekiteko, afrikar Ekimen Berria eta Pobrezia ezabatzeko elkartasun mundu funtsa moduko bestelako mekanismo berritzaileen ekimenen bitartez, eta herrialde garatuei, Nazio Batuei eta horren erakunde espezializatuei eskatzen die, bai eta nazioarteko finantza erakundeei ere, euren eragiketa-programen bitartez, ekimen horiei laguntzeko egoki irizten zaizkien finantza baliabide berri eta osagarriak jar ditzatela;

158.Aitortzen du zuzengabekeria historiko horiek modu ukaezinean bultzatu dutela munduko leku ezberdinetako pertsona askori eragiten dien pobrezia, azpigarapena, bazterketa, gizarte bazterketa, ekonomia-ezberdintasuna, ezegonkortasuna eta segurtasun eza, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan. Konferentziak onartzen du gizarte horien eta diasporaren gizarte- eta ekonomia-garapenerako programak egiteko beharra, elkartasuna eta elkarrekiko errespetuan oinarritutako elkartze berri baten esparruan, ondorengo eremuetan:

- Zorra gutxitzea;

- Pobrezia ezabatzea;

- Erakunde demokratikoak sortu edo indartzea;

- Atzerriko inbertsio zuzena sustatzea;

- Merkatuetara iritsi ahal izatea;

- Garapen bidean dauden herrialdeak aurrera egitera zuzenduta dauden laguntza ofizialaren transferentzietan, nazioarte mailan adostutako xedeak lortzeko ahaleginak areagotzea;

- Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak eskuratzea, horien helburua dela herrien arteko tarte digitala ezabatzea;

- Nekazaritza eta elikagaien segurtasuna sustatzea;

- Teknologien transferentzia gauzatzea;

- Gobernantza garden eta arduratsua ontzea;

- Osasunaren azpiegituretan inbertsioa egitea, VIH/HIESari, tuberkulosiari eta paludismoari aurre egiteko, gehienbat, VIH/HIESaren aurkako eta Osasunarentzako Munduko Funtsaren bitartez;

- Azpiegiturak garatzea;

- Giza baliabideak garatzea, gaitasuna sustatzea barne;

- Hezkuntza, trebakuntza eta kultura garatzea;

- Elkarrekiko laguntza juridikoa bultzatzea, legearen aurka lortutako eta transferitutako (pilatuak) funtsak aberriratzeko, nazioko eta nazioarteko instrumentuekin bat etorriz;

- Arma txiki eta arma arinen trafiko egitea, legearen aurka;

- Arte objektuak, tresna historikoak eta agiriak euren jatorrizko herrialdera itzultzea, bi aldetako hitzarmenen edo nazioarteko instrumentuen arabera;

- Pertsonen salerosketa egitea, batik bat emakume eta haurrena;

- Afrikar esklaboen ondorengoen itzulera eta berkokapena erraztea;

  1. Eskatzen die nazioarteko finantza eta garapen erakundeei eta Nazio Batuen operazio-programa eta erakunde espezializatuei, lehentasun gehiago eman diezaiela eta finantza baliabide egokiak egotzi, estatuen eta ukituak diren gizarteen garapen arazoei aurre egitera zuzendutako programei, batez ere, afrikar kontinentekoak eta diasporakoak;

Lege laguntza

  1. Eskatzen die estatuei ezinbesteko neurri guztiak har ditzatela, presaz erantzun ahal izateko arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimen mesederako justiziaren berehalako beharrizanari, eta horiei bermatzea informaziora, laguntzara,  babes eragingarrira eta nazioko laguntza administratibo eta judizialera iristeko benetako aukera izango dutela, barne hartuta jasandako kalteengatik konponketa eta ordainketa bidezkoa eta egokia eskatzeko eskubidea, eta bide beretik ere, lege laguntza, hori beharrezkoa denean;
    1. Eskatzen die estatuei arraza-bereizkeriaren biktima guztiei, tortura eta tratu txarren biktimak barne, prozedura judizial egoki guztietara iristeko bidea erraztea eta doako laguntza juridikoa eman diezaietela, euren beharrizan zehatzei eta ahultasunei moldatzen zaiena, bereziki, lege ordezkaritzaren bitartez;
    2. Eskatzen die estatuei arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen egintzen salatzaile eta lekukoen babesa berma dezatela biktimizazioaren aurka, eta halakoa bidezkoa denean, neurriak hartzea kontsidera dezatela, hala nola, lege laguntza ematea, abokatu laguntza barne, lege babesa eskatzen duten salatzaileei eta, egingarria izango balitz, gobernuz kanpoko erakundeei aukera ematea arrazismo egintzen salatzaileei laguntza emateko, beraiek aurretiaz emandako baimenarekin, jada hasita dauden lege prozeduretan;

Nazio mailako lege eta programak

Arrazismoa eta arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka era eragingarrian borrokatzeko ondorioetarako, Konferentziak estatu guztiei euren nazio legerian arraza-bereizkeria beren beregi eta modu zehatzean debeka dadila eta konponbide edo irtenbide eragingarri, judizial eta beste mota batekoak eskain daitezela, besteak beste, organo nazional independente eta espezializatuak izendatzearen bitartez;

  1. Eskatzen die estatuei euren barne legerian ezarritako prozesu-baliabideen inguruan, ondorengoak kontuan har ditzatela:
    1. Baliabide hauetara iristeko aukera ahalik eta zabalena izan behar da, berdintasunean eta bereizkeriarik ezean oinarrituta;
    2. Prozesu-baliabideak horretarako egoki diren akzioen testuinguruan eman behar dira ezagutzera, eta arraza-bereizkeriaren biktimei laguntza eman behar zaie, kasu zehatz bakoitzaren arabera baliabide hauek erabil ditzaten;
    3. Arraza-bereizkeriagatiko salaketak ikertu behar dira eta salaketa horien azterketa judiziala egin behar da, ahalik eta azkarren;
    4. Arraza-bereizkeriaren biktimek abokatuaren laguntza jaso beharko lukete, dohainik izanik hori, halakoa bidezkoa denean, salaketen izapidetzarako eta, beharrezkoa izango balitz ere, interprete adituen laguntza eskaini beharko litzaieke, dela, salaketa horien izapidetzarako, dela, horietatik eratorritako edozein akzio zibil eta zigor akzioetan edo horiekin lotura dutenetan;
    5. Nazio organo eskudunak sortzea, arraza-bereizkeriagatiko salaketak modu eragingarrian ikertzeko eta salatzaileei babesa emateko, larderia eta zirikatze egintza guztien aurkako neurri egokia da eta onetsi beharra dago; arraza, kolore, nazio edo etnia jatorriagatik eginera diskriminatzaileak debekatzen dituzten legeak aldarrikatzeko neurriak hartu behar dira, eta lege horiek arau-hausleei zigor egokiak aplikatzea eta baliabideak egotea aurreikusi behar dituzte, biktimei kalte-ordain egokia ordaintzea barne;
    6. Bereizkeriaren biktimak lege baliabideetara iristea erraztu behar da eta, horren harira, zin-zinez kontsideratu behar da halako berrikuntza, zertarako eta, nazio erakundeek edo beste erakunde batzuek, eta egoki diren gobernuz kanpoko erakundeek ere, biktima horiei laguntza eskaintzeko gaitasuna izan dezaten eta, orobat, programak prestatu behar dira talde ahulenek lege-sistemara iristeko aukera izan dezaten;
      1. Gatazkak konpontzeko, alderdien arteko bitartekaritzarako eta adiskidetzeko metodo eta prozedura berri eta berritzaileak ikertu eta, halakoa egingarri denean, horiek ere ezarri behar dira, non eta, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan oinarritutako gatazka edo eztabaida duten alderdien arteko kasuetan;
      2. Bereizkeria modu desberdinen aurrean, horien biktima zein izan eta horiei ordainbidea ematea ahalbidetuko duen justizia ezartzeko politikak eta programak egitea, sakon aztertu behar den neurri komenigarria da;

i)Arraza-bereizkeria mota guztien Ezabatzeari buruzko Nazioarteko Konbentzioaren 14. artikuluaren araberako adierazpena egin duten estatuek, ahalegin handiagoak egin behar dituzte, 14. artikuluan bertan ezarritako salaketa mekanismoa izan badela jendaurrean agertarazteko;

Irtenbideak, konponbideak eta kalte-ordainak

  1. Eskatzen die estatuei arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako babesa indar dezatela, pertsona guztiei bermatuz irtenbide eragingarri eta egokietara iristeko aukera eta nazioko auzitegi eskudunetara eta nazioko beste erakunde batzuetara zuzentzeko eskubidea bermatzea, bereizkeria modu horiek eragindako kalteengatik konponbide edo ordainketa bidezkoa eta egokia eskatzeko. Era berean, egintza arrazista eta arraza-bereizkeriaren biktima diren salatzaileak legearen eta auzitegien babesera iristeko aukera izateko garrantzia nabarmentzen du, eta judizio helegiteak eta jada diren beste lege irtenbide batzuk modu zabalean ezagutzera emateko beharra adierazten du, eta horietara iristeko bideak errazak, azkarrak eta korapilo handirik gabekoak;
  2. Eskatzen die estatuei beharrezko neurriak har ditzatela nazio legerian ezarritakoaren arabera, biktimek konponbide edo ordainketa bidezkoa eta egokia eskuratzeko eskubidea bermatzeko, arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen egintzei aurre egiteko, eta egintza horiek errepikatzea oztopatzeko neurri eragingarriak har ditzatela;

Berdintasun osoa eta eragingarria lortzeko estrategiak, nazioarteko lankidetza eta Nazio Batuen indartzea barneratzen dituenak eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan nazioarteko beste mekanismo batzuk, eta horien jarraitzea

  1. Gomendatzen die estatuei adierazpenetan eta parte hartu duten erregio konferentzietako akzio planen arabera onetsitako konpromiso guztiak arduraz aplika ditzatela, eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka borrokatzeko politika eta akzio plan nazionalak formula ditzatela, aipatu adierazpen eta planetan ezarritako helburuen arabera eta egoki diren bestelako instrumentu eta erabakietan ezarritakoaren arabera, eta orobat eskatzen die, dagoeneko arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka borrokatzeko politika eta akzio plan nazional horiek badituzte, horietan barnera ditzatela erregio konferentziatik eratorritako akordioak;

168.Eskatzen die estatuei, oraindik halakoa egin ez badute ere, 1949ko abuztuaren 12ko Genevako Hitzarmenari eta horren bi Protokolo Gehigarriei, 1977koak, atxikitzeko aukera kontsidera dezatela, bai eta nazioarteko giza zuzenbidearen beste hitzarmen batzuei ere, eta aldarrika dezatela, ahalik eta lehentasun handienarekin, legeria egokia, horretarako beharrezko diren neurriak hartuz, nazioarteko gisa zuzenbidearen arabera dagozkien betebeharrak erabat betetzeko, batez ere bereizkeria debekatzen duten arauei dagokienean;

169.Eskatzen die estatuei kooperazio programak egin ditzatela arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimen mesedetan, aukera berdintasuna sustatzeko, eta bultzatzen ditu, xede berberarekin kooperazio programak, alde askotakoak direnak, sortzea proposa dezatela ;

170.Gonbidatzen ditu estatuek barnera dezatela;erregio mailako integrazio erakundeen nahiz erregio mugakideen arteko elkarrizketa foroen lan-programetan, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokaren gaia

171.Eskatzen die estatuei aitor ditzatela gizartean arraza, kolore, jatorri, nazio edo etnia sorlekua, erlijio edo hizkuntza ezberdinak dituzten pertsonek jasan beharreko oztopoak, elkarrekin bizi nahi dutenean eta gizarte arraza anizdun orekatua ezarri nahi dutenean, orobat eskatzen die estatuei onar dezatela, gizarte arraza eta kultura anizdun adibide positiboak, arrakasta neurtua izan dutenak, aztertu behar dituztela, hala nola, Karibe erregioko gizarte batzuk; modu berean, eskatzen die estatuei modu sistematikoan aztertu eta sustatu daitezela arraza, kolore, jatorria, hizkuntza, erlijioa edo nazio edo etnia sorlekuarekin zerikusia duten faktoreetan oinarritutako gatazkak konpontzeko teknikak, mekanismoak, politikak eta programak eta gizarte arraza eta kultura anizdun orekatuak ezarri, eta aurrekoaren ondorioz, Nazio Batuei eta horren erakunde espezializatu eskudunei eskatzen die, ikertzeko arraza eta kultura anizdunak, eta horretarako nazioarteko zentro bat ezartzeko aukera kontsidera dezatela eta esparru honetan politikak presta ditzaten; izan ere, horrek zeregin garrantzitsu hau aurrera eramango luke nazioarteko erkidegoaren onurarako;

172.Eskatzen die estatuei gutxiengoen nazio- edo etnia-, kultura-, erlijio eta hizkuntza-nortasuna babes dezatela bakoitzaren lurraldeetan eta nortasun hori sustatzeko aukera ematen duten baldintzak bultzatu ditzatela, horretarako egokiak diren legegintza neurri eta beste izaera bateko neurriak har ditzatela, edozein arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetatik babesteko helburuarekin. Testuinguru honetan, kontuan izan behar dira bereizkeria anitzen moduak;

173.Orobat,eskatzen die estatuei, historian zehar kaltetuak izan diren erkidegoen nortasunaren babes eta sustapen berdina berma ditzatela, halakoak egokiak diren inguruabar berezietan;

174.Eskatzen die estatuei neurriak har ditzatela edo jada direnak indar ditzatela, batik bat, bi aldetako edo alde anitzeko lankidetzaren bitartez, funtsezko arrazoiei aurka egin ahal izateko, hala nola, pobrezia, azpigarapena eta aukera berdintasunik eza, horietako batzuk eginera bereizleei lotuak egon daitezkeela, eta horrek eragiten du pertsona batzuk, bereziki emakume eta haurrak, salerosketaren aurrean arriskuan egotea, eta hori, era berean, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen arrazoi izan daiteke;

  1. Bultzatzen ditu estatuak gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlanean, kanpainak egin ditzaten, aukerak, mugak eta migrazio kasuetan eskubideak azaltzera zuzenduak,nori eta, pertsona guztiei laguntza emateko, batez ere emakumeei, emakume horiek, jakinaren gainean egonda, erabakiak har ditzaten eta eragotzi dezaten migratzaileen trafikoaren biktima izatea;
  2. Eskatzen die estatuei, datu estatistiko fidagarrietan oinarriturik, gizarte garapenerako politikak onetsi eta aplika ditzatela, 2015. urtea baino lehen, guztion oinarrizko beharrizanei erantzuteko konpromisoak lortzera bideratuak, 1995. urtean Kopenhagen egindako Gizarte Garapenari buruzko Munduko goi-bileraren Egintza Programaren 36. artikuluan ezarri zen moduan; hartara,horiek helburua dute arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimek zein izan eta horiek jasan behar dituzten bizi baldintza desorekatuak gainditzea, gehienbat analfabetismo-tasa, lehen mailako hezkuntza unibertsala, haurren heriotza-tasa, bost urtetik beheragoko haurren heriotza-tasa, osasuna, guztiontzako ugalketa-osasun-laguntza eta edateko ura izatea. Politika horien onespen eta aplikazioan, kontuan izango da, era berean, generoen arteko berdintasunaren sustapena;

Nazioarteko esparru juridikoa

  1. Eskatzen die estatuei Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Komitearekin eta giza eskubideen hitzarmenen arabera sortutako bestelako zaintza organoekin lankidetzan jarrai dezatela, zertarako eta, elkarrizketa sortzaile eta garden baten bidez sustatzeko, batetik, instrumentu egokien aplikazio eragingarria eta bestetik, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduetan oinarritutako salaketen inguruan organo horiek onetsi dituzten gomendioak aintzat hartzeko helburua;

Eskatzen ditu Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Komitearentzat baliabide egokiak, bere eginbeharra modurik egokienean burutu ahal izateko eta giza eskubideen hitzarmenen arabera sortutako Nazio Batuen organo guztiei baliabide nahikoak emateko garrantzia azpimarratzen du;

Nazioarteko instrumentu orokorrak

  1. Sustengatzen ditu Nazioarteko erkidegoaren ahaleginak, bereziki Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen babesarekin hartutako neurriak, erkidegoen eta nazioen barnean, zertarako eta beraien artean errespetua sustatzeko eta kultura aniztasuna mantentzeko, betiere munduan kultura aniztun orekatua sortzeko asmoarekin; hainbatez, gai horren inguruko nazioarteko instrumentu posible bat egitearen bitartez, giza eskubideen nazioarteko instrumentuekin bateragarria izan daitekeena,
  2. Gonbidatzen du Nazio Batuetako Biltzar Orokorra  pertsona desgaituen eskubideak eta duintasuna babestu eta bultzatzeko, nazioarteko konbentzio osoa eta zabala egiteko aukera kontsidera dezala, eta pertsona horiek ukitzen dituzten eginera eta bereizkeriak jasotzen dituzten xedapenak testu horretan beren-beregi barnera ditzala;

Erregio mailatik nazioarte mailako lankidetzara

  1. Gonbitea luzatzen dio parlamentuen arteko batasunari Arrazismoa, Arraza-bereizkeria, Xenofobia eta horiekin lotuta dauden Intolerantzia moduen aurkako Mobilizazioaren Nazioarteko Urteko ekintzetan lagun dezala, nazioetako parlamentuak Konferentziaren helburuetan lortutako aurrerapenak eztabaidatzera bultzatuz;
  2. Bultzatzen ditu estatuak migrazioaren arazoen inguruko erregio elkarrizketetan parte har dezaten eta gonbidatzen ditu langile migratzaileei buruzko bi aldetako eta erregio mailako akordioak negoziatzeko aukera kontsidera dezatela eta beste erregio batzuetako estatuekin batera programak egin eta abian jar ditzatela, migratzaileen eskubideak babesteko xedearekin;
  3. Eskatzen die estatuei gizarte zibilari kontsulta eginez, migrazioaren arrazoi eta ondorioen inguruan jada abiaturik dauden erregioen elkarrizketa zabalak babes ditzatela, edo horrelako elkarrizketarik ez badago halakoak ezar ditzatela, legearen aplikazioa eta mugen kontrola eztabaidatzeaz gain, migratzaileen giza eskubideen sustapena eta babesa eta migrazio eta garapenaren arteko loturak ere eztabaida ditzaten;
  4. Bultzatzen ditu Nazioarteko erakundeak beren-beregi migrazioaren inguruko gaien  kezka dutenak, Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisiodunaren Bulegoaren babesarekin, informazioa truka dezaten eta euren egintzak koordina ditzaten migratzaileen aurkako, eta baita langile migratzaileen aurkako arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduekin lotutako gaietan;
  5. Adierazten du bere arrangura sakona, ukitutako biztanleria zibilen giza pairamenen larritasunagatik eta harrera herrialde askok jasan behar izaten duten zamagatik, batez ere garapen bidean eta trantsizioan dauden herrialdeak, eta nazioarteko erakunde eskudunei eskatzen die, harrera herrialdeei emandako presazko finantza laguntza eta gisa laguntza maila egokian mantentzen direla ziurta dezatela, herrialde horiek biktimei lagundu ahal izateko, eta modu ekitatibo batean euren etxeetatik kanporatuak izan diren biztanleen zailtasunei aurre egin ahal izateko, eta eskatzen du, berebat, babes neurri nahikoak har daitezela, errefuxiatuek segurtasun eta duintasun baldintzetan euren jatorrizko herrialdera borondatez itzultzeko eskubidea askatasun osoz egikaritzeko aukera izan dezaten ;
  6. Bultzatzen ditu estatuak bi aldetako akordioak, erregioz azpikoak, erregio mailakoak eta nazioartekoak har ditzatela, emakume eta haurren salerosketa arazoari, bereziki neskatoenari aurre egiteko, bai eta migratzaileen trafiko ezkutuari ere;
  7. Eskatzen die estatuei, halakoa bidezkoa denean, erakunde nazional independenteen artean erregio zein nazioarte mailako hartu-emanak susta ditzatela, eta kasuen arabera, egoki diren beste organo independente batzuekiko hartu-emanak ere, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokan lankidetza indartzeko xedearekin;
  8. Eskatzen die estatuei arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka egiten duten organo edo erregio zentroen egintzak babes ditzatela, euren erregioetan halakoak badirenean, eta horrelako organo edo zentroak sortzea gomendatzen du halakorik ez dagoen tokietan. Organo edo zentro horiek, besteak beste, ondorengo egintzak gauza ditzakete: arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen eta eginera horien biktimen zein halako eginerak ere jasateko arriskuan daudenen egoera ebaluatu eta jarraipena egitea; joera, auzi eta arazoak identifikatzea; informazioa bildu, zabaldu eta elkar trukatzea, besteak beste, erregio konferentzien eta Mundu mailako Konferentziaren emaitzen inguruan eta helburu horrekin sareak sortzea; jardunbide egokien adibideak ezagutzera ematea; sentsibilizazio kanpainak antolatzea; proposamen, konponbide eta prebentzio neurriak prestatzea, hori posible eta bidezkoa denean, Nazio Batuekin, erregio erakundeekin eta estatuekin baterako ahaleginaren bitartez, eta giza eskubideen nazio erakundeekin batera ere;
    1. Eskatzen die nazioarteko erakundeei euren aginte esparruan, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko borrokan lagun dezatela;
    2. Bultzatzen ditu Nazio Batuen finantza eta garapenerako erakundeak eta operazio-programa eta erakunde espezializatuak, euren aurrekontu arruntekin eta euren organo artezkarien jardunbideekin bat etorriz:
      1. Arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimen egoera hobetzeari lehentasuna eman eta horri funts nahikoak eslei diezazkiotela, betiere euren aurrekontuen eta eskumenen esparruaren barruan, arrazismo, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen adierazpenei aurre egiteko xedearekin eta horiei eragiten dieten proiektuen prestaketa eta exekuzioan halakoak sar ditzatela;
      2. Giza eskubideen printzipio eta arauak euren politika eta programetara biltzea;
      3. Euren administrazio kontseiluei aldizkakotasunez aurkezten dizkieten txostenetan, euren programa eta ekintzetan kontsidera dezatela arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimen parte hartzea bultzatzeko asmoarekin emandako laguntzari buruzko informazioa barneratzea; orobat, partaidetza hori errazteko ahaleginei buruzko informazioa eta politika eta eginera horiek arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzen laguntzen dutela bermatuz;
      4. Euren politika eta eginerak arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimei zein neurritan eragiten dieten aztertzea eta politika eta eraginera horiek gertakariok ezabatzera laguntzen dutela egiaztatzea;

191. Munduko Konferentziak:

a)Bultzatzen ditu estatuak giza eskubideen nazio erakundeei, eta arrazismoari aurre egiteko legeak sortutako beste erakunde batzuei eta gizarte zibilari kontsultak egin eta gero, Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisiodunarentzat egintza planak prestatu eta bere eskura jar ditzaten, barne hartuta Adierazpen hau eta Egintza Planaren xedapenak aplikatzeko hasitako neurriei buruzko beste material batzuk ere;

  1. Eskatzen dio Giza Eskubideetarako Goi Komisiodunari Munduko Konferentziaren jarraipen gisa, goi-mailako bost aditu independenterekin lankidetzan jardun dezala; idazkari nagusiak izendatuko ditu halakoak, modu honetan: erregio bakoitzeko bat, erregio taldeei kontsulta egin eta gero, Giza Eskubideen Batzordearen buruak proposatutako hautagaien artean;lankidetza horren helburua izango da Adierazpenaren eta Egintza Planaren xedapenen aplikazioa ikuskatzea. Goi Komisiodunak Giza Eskubideen Batzordeari eta Biltzar Orokorrari urteko txostena aurkeztuko die xedapen hauen aplikazioaren bilakaeraren inguruan, kontuan izanda estatuek, giza eskubideen hitzarmenen arabera sortutako organo eskudunek, prozedura bereziek eta Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen beste mekanismo batzuek, nazioarteko, erregioetako eta gobernuz kanpoko erakundeek eta giza eskubideen erakunde nazionalek emandako informazio eta iritzia;
  2. Ospatzen du Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisiodunak duen asmoa, Giza Eskubideetarako Goi Komisiodunaren Bulegoaren osagai gisa, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko bereizkeriaren aurka borrokatzeko saila ezartzeko asmoa eta berdintasuna eta bereizkeriarik eza sustatzeko, eta Goi Komisioduna gonbidatzen du, sail horren aginduetan, besteak beste, arraza-bereizkeria eta horren garapenaren inguruko informazioa biltzeko aukera kontsidera dezala, eta, berebat, arraza-bereizkeriaren biktimei aholkularitza juridiko eta administratiboa eta babesa ematea eta estatuek, nazioarteko, erregioetako eta gobernuz kanpoko erakundeek eta giza eskubideen nazio erakundeek Munduko Konferentziaren jarraipen mekanismoekin bat etorriz, emandako aurrekarien materiala biltzeko aukera kontsidera dezala;
  3. Gomendatzen du Giza Eskubideetarako Goi Komisiodunaren Bulegoak, estatuekin, nazioarteko, erregioetako eta gobernuz kanpoko erakundeekin eta giza eskubideen nazio erakundeekin lankidetzan jardun eta datu basea sor dezala, bertan jasoko direla, nahiz, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko bide praktikoei buruzko informazioa, batez ere nazioarteko eta erregio mailako instrumentuek eta nazio legeriak, barne hartuta bereizkeriaren aurkako legeriak, nahiz, arraza-bereizkeriari aurre egiteko dauden lege baliabideak; nahiz, nazioarteko mekanismoek arraza-bereizkeriaren biktimei eskaintzen dieten baliabideak, horiek nazio mailan dauden baliabideak izan arren; nahiz, herrialde eta erregio ezberdinetan ezarritako heziketa eta prebentzio programak; nahiz, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurka borrokatzeko eginera onenak; nahiz, lankidetza teknikorako aukera; nahiz, azkenean ere, ikasketa akademiko eta agiri espezializatuak; izatez, agintariek eta herritarrek orokorrean datu base honetan sarrera izateko ahalik eta aukera gehien izan dezaten lan egingo dute, webgunearen bulegoaren bitartez eta bestelako bide egoki batzuen bitartez;
    1. Gonbidatzen ditu Nazio Batuak eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak goi mailako bilerak eta Zibilizazioen arteko Elkarrizketari buruzko bestelako bilera batzuk antolatzen jarrai dezatela eta horretarako, funtsak hornitu eta halako helburuak dituzten elkarteak susta ditzala;

Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisiodunaren Bulegoa

  1. Bultzatzen du Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisioduna mundu osoko herrialde guztietan borondate oneko enbaxadoreen izendapena jarrai eta zabal dezala, besteak beste, giza eskubideen errespetua eta tolerantziazko kultura sustatzeko eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen gaitzaren inguruko sentsibilizazioa areagotzeko xedearekin;
    1. Eskatzen dio Giza Eskubideetarako Goi Komisiodunaren Bulegoari, Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Komitearen eta giza eskubideen hitzarmenen arabera sortutako Nazio Batuen beste organo batzuen zeregina hobeto ezagutaraztera zuzendutako ahaleginetan jarrai dezala;
    2. Gonbidatzen du Giza Eskubideetarako Goi Komisiodunaren Bulegoa. aldizkako kontsultak egin ditzala Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearekin eta giza eskubidearen sustapen eta babesaren esparruan egintzak gauzatzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeekin eta munduko kultura guztiek sortutako informazio eta material tekniko, zientifiko eta hezkuntzazkoak bildu, mantendu eta eguneratzera zuzendutako ikerketa egintzak bultza ditzala, arrazismoari aurre egiteko helburuarekin;
    3. Eskatzen dio Giza Eskubideetarako Goi Komisiodunaren Bulegoari arreta berezia jar dezala arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen biktimak zein izan eta horien giza eskubideen gain egiten diren urraketetan, batez ere migratzaileenak, langile migratzaileak barne, xenofobiaren aurkako borrokan nazioarteko lankidetza susta dezala eta horretarako, herrialdeetan aplika daitezkeen programak presta ditzala, lankidetza akordio egokietan oinarrituta;
    4. Gonbidatzen ditu estatuak, Giza Eskubideetarako Goi Komisiodunaren Bulegoari laguntza eskain diezaioten, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egitera bideratutako lankidetza teknikoko egitasmo espezifikoak prestatu eta finantzatzeko, estatuek eurek hala eskatuta;

198. Munduko Konferentziak:

  1. Gonbidatzen du Giza Eskubideen Batzordea,zertarako eta, Errelatore Berezien eta Giza Eskubideen Batzordearen lan taldeetako mandatuetan, barnean hartuta, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen Forma Garaikideei buruzko Errelatore Bereziarena, halako gomendioak gehitu ditzala, horiek euren mandatuen egikaritzan, Adierazpenaren eta Egintza Programaren xedapenak azter ditzaten, hortaz, Biltzar Orokorrari eta Giza Eskubideen Batzordeari txostenak aurkeztuko dizkiote eta era berean, Munduko Konferentziaren emaitzei jarraipena egiteko bestelako bide egokiak erabiltzea kontsideratuko dute;

Dei egiten die estatuei Giza Eskubideen Batzordearen eta Nazio Batuen beste mekanismo egoki batzuen prozedura bereziekin elkarlanean jardun dezaten, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei buruzko gaietan; hartara, lan egingo dute beren-beregi errelatore bereziekin, aditu independenteekin eta ordezkari bereziekin;

199.Gomendatzen du Giza Eskubideen Batzordeak arau osagarriak prestatzea, zertarako eta, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako nazioarteko instrumentuak indartu eta eguneratzen dituztenak;

Hamarkadak

  1. Eskatzen die estatuei eta nazioarteko erkidegoari Arrazismoa eta Arraza-bereizkeriaren aurkako Borrokaren Hirugarren Hamarkadako egintzak babes ditzatela;
  2. Gomendatzen du Biltzar Orokorrak pertsonen trafikoaren aurkako Nazio Batuen urte edo hamarkada aldarrikatzeko aukera kontsidera dezala, bereziki, emakume, gazte eta haurren trafikoarena, euren duintasuna eta giza eskubideak babesteko xedearekin;
  3. Eskatzen die estatuei Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearekin elkarlan estuan, Adierazpenaren eta Egintza Planaren aplikazioa susta dezatela, Bake kultura batean zein Munduko Haurrentzat Bake kultura eta Indarkeriarik ezaren Nazioarteko Hamarkadaren helburuetan oinarritua, hori 2011. urtean hasi baitzen , eta Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea gonbidatzen du egintza horietan lagun dezala;

Herri indigenak

  1. Gomendatzen du Nazio Batuen idazkari nagusiak Munduko Herri Indigenen Nazioarteko Hamarkadaren (1995-2004) emaitzen ebaluazioa egin dezala eta hamarkada honen amaiera ospatzeko moduei buruzko gomendioak egin ditzala, jarraipenerako neurri egokiak barne;
  2. Eskatzen die estatuei eragiketa esparrua ezartzeko finantzaketa nahikoa berma dezatela eta Nazio Batuen sistemaren baitan Gai Indigenen inguruko Foro Iraunkorraren etorkizuneko garapenerako oinarri sendo batzuk sor ditzatela;

Eskatzen die estatuei Errelatore Bereziarekin lankidetzan jardun dezatela indigenen giza eskubide eta oinarrizko eskubideen egoeraren inguruan eta Idazkari Nagusiari eta Giza Eskubideetarako Nazio Batuen Goi Komisiodunari eskatzen die kasuan kasuko xedapenak har ditzatela Errelatore Berezia bere eginkizunak burutzeko behar dituen giza baliabide, baliabide tekniko eta finantzarioez hornitua izan dadin;

  1. Aholkatzen die estatuei negoziazioak amaitu ditzatela eta ahalik eta lasterren herri indigenen eskubideei buruzko Nazio Batuen adierazpen proiektuaren testua onar dezatela, adierazpen proiektua gauzatzeko ezarritako Giza Eskubideen Batzordearen lantaldean eztabaidagai izan dena, 1995ko martxoaren 3ko Batzordearen 1995/32 ebazpenarekin bat etorriz;
  2. Eskatzen die estatuei arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen eta pobrezia, marjinazioa eta nazio zein nazioarte mailan, herri nahiz pertsonen gizarte-bazterketaren arteko lotura kontuan izanda, diru-sarrera eta aberastasunaren desberdintasuna gutxitzera zuzendutako politika eta neurriak indar ditzatela, eta neurri egokiak har ditzatela, banaka edo nazioarteko lankidetzaren bitartez, inolako bereizkeriarik gabe eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalak bultzatu eta babesteko;
    1. Eskatzen die estatuei eta finantza eta garapen erakundeei, globalizazioaren ondorio kaltegarriak arin ditzatela, besteak beste, aztertuz, dela, euren politika eta eginerek orokorrean zein eratara eragiten duten biztanleria nazionalean, eta bereziki zein eratara herri indigenenetan; dela, euren politika eta praktikak arrazismoarekin amaitzera lagunduko dutela ziurtatuz, garapen proiektuetan biztanleria nazionalaren parte hartzearen bitartez eta, gehienbat, herri indigenen parte hartzearen bidez; dela, nazioarteko finantza erakundeak demokratizatuz, dela, azkenez ere, herri indigenei kontsulta eginez euren osotasun fisiko, espiritual edo kulturalari eragin diezaioketen edozein gairen inguruan;
    2. Gonbitea luzatzen die Nazio Batuen finantza eta garapenerako erakundeei eta eragiketa-programei eta erakunde espezializatuei, euren aurrekontu arruntarekin eta euren organo artezkarien jardunbideekin bat etorriz:
      1. Lehentasun berezia eman diezaioten eta baliabide nahikoa esleitu, euren eskumen esparruetan, herri indigenen egoeraren hobetzeari, arreta berezia eskainiz biztanleria horiek garapen bideko herrialdeetan dituzten beharrizanei, batez ere, egintza programa zehatzak prestatzearen bidez, Munduko Herri Indigenen Nazioarteko Hamarkadaren helburuak lortzeko xedearekin;
      2. Proiektu bereziak egin ditzaten, bide egokien bidez eta herri indigenekin elkarlanean, euren ekimenei laguntza emateko erkidego mailan eta informazioa eta ezaguera teknikoen elkartrukea erraztea, herri indigenen eta gai horretako adituen artean;

Gizarte zibila

  1. Aholkatzen die estatuei, lankidetza sendo dezatela, elkarketak ezar ditzatela eta aldizkakotasunez gobernuz kanpoko erakundeak eta gizarte zibileko beste sektore guztiak kontsulta ditzatela euren esperientzia eta ezaguerak baliatzeko eta horretara, legearen, politikaren eta bestelako gobernu-ekimenen prestaketan laguntzeko eta arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egitera bideratutako politika eta programak formulatzeko eta aplikatzeko unean halakoei estuago lotzeko;
  2. Eskatzen die komunitate erlijiosoen gidariei, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko lanean jarrai dezatela, besteak beste, elkarrizketaren sustapen eta babesaren bitartez eta gizartearen baitan eta gizarteen artean adiskidetzea, bat etortzea eta oreka lortzeko bat egitearen bitartez; hartara, komunitate erlijiosoak gonbidatzen ditu ekonomia- eta gizarte-indarberritzearen suspertze zereginetan parte har dezaten, eta gidari erlijiosoak bultzatzen ditu lankidetza handiagoa eta arraza talde ezberdinen arteko kontaktu handiagoa susta dezaten;

212.Eskatzen die estatuei, eurei dagozkien gizarte zibileko eragile guztiekin lankidetza eragingarrirako moduak ezar ditzatela, gobernuz kanpoko erakundeak barne, horiek genero berdintasuna eta emakumearen aurrerapena bultzatzeko ahaleginak egiten dituztelarik, batez ere bereizkeria anitzen biktima diren emakumeena, jada diren lankidetza moduak indar ditzatela eta halakoa bidezkoa denean, beharrezko babesa eman dezaten, emakume eta neska gazteen aurkako bereizkeria forma guztiak ezabatzeko ikuspegi integratu eta orokor baten aplikazioa sustatzeko xedearekin;

Gobernuz kanpoko erakundeak

  1. Eskatzen die estatuei inguru zabal eta aproposa sor dezatela gobernuz kanpoko erakundeek modu aske eta zabalean gizartearen baitan aritzeko aukera izan dezaten, eta horrela, modu eragingarrian lagun dezaten mundu osoan arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak ezabatzen eta oinarrizko erakundeen parte hartze handiagoa sustatzen;
  2. Aholkatzen die estatuei gizartean gobernuz kanpoko erakundeen zeregina indartzeko bideak azter ditzatela, besteak beste, herritarren arteko lankidetza estuagoaren bitartez, arraza eta klase bereizketaren gainetik konfiantza handiagoa sustatuz, eta herritarren borondatezko parte hartze eta lankidetza zabalagoa bultzatuz;

Sektore pribatua

  1. Eskatzen die estatuei neurriak har ditzatela, eta halakoa bidezkoa denean, legegintza neurriak ere, enpresa transnazionalek eta euren nazio lurraldearen barruan eragiketak gauzatzen dituzten bestelako atzerriko enpresek arrazismoa eta berezikeria baztertzen dituzten printzipio eta eginerak errespeta ditzaten, eta orobat, enpresa sektorea bultzatzen du, enpresa transnazionalak eta atzerriko enpresak barne, sindikatuekin eta egoki diren gizarte zibileko beste sektore batzuekin lankidetzan aritu daitezen, enpresa guztientzat borondatezko jokabide kodeak prestatzeko, horiek zuzenduta daudelarik arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduak saihestu, horiei aurre egin eta ezabatzera;

Gazteak

  1. Eskatzen die estatuei, parte hartze osoa eta aktiboa susta dezatela eta gazteen lankidetza estuagoa, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduei aurre egiteko egintzen prestaketan, plangintzan eta gauzatzean, eta estatuei aholkatzen die gobernuz kanpoko erakundeekin eta gizarteko beste sektore batzuekin elkartuta, gazteen nazio zein nazioarteko elkarrizketa bidera dezatela, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen inguruan, Nazio Batuen sistemaren Gazteriaren Mundu Foroaren bitartez eta teknologia berriak, hartu-emanak eta beste bide batzuk erabiltzearen bidez;

217.Eskatzen die estatuei gazteei zuzendutako mekanismoen ezarpena sustatu eta erraz dezatela, gazteen erakundeek eta gizon eta emakume gazteek eurek ezarriak, arrazismoa, arraza-bereizkeria, xenofobia eta horiekin lotuta dauden intolerantzia moduen aurkako borrokaren izaerarekin, jarraian aipatuko diren egintzen edo horien antzekoen bidez: informazioa hedatu eta trukatzea eta helburu horrekin sareak sortzea; sentsibilizazio kanpainak antolatzea eta kultura anitzen arteko hezkuntza programetan parte hartzea; proposamen eta konponbideen prestaketa horiek egingarri eta egoki direnean; gobernuz kanpoko erakundeekin eta gizarte zibileko beste eragile batzuekin aldizkako kontsultak, elkartrukea eta kulturen arteko elkarrizketa sustatzera zuzendutako ekimen eta programak egiteko;

  1. Eskatzen die estatuei gobernuen arteko erakundeekin, Nazioarteko Komite Olinpikoarekin eta erregioetako eta nazioarteko kirol federazioekin lankidetzan jardun dezaten eta kiroletan arrazismoaren aurkako borroka areagotu dezaten, bereziki, munduko gazteak heziz inolako bereizkeriarik gabeko kirol praktiketan eta kirol espirituarekin, gizakien arteko ulerkuntza, tolerantzia, garbi jokatzea eta elkartasuna eskatzen dituena;
  2. Aitortzen du, Egintza Programa honek arrakasta izan dezan, beharrezko dela borondate politikoa eta funts nahikoak izatea nazio, erregio eta nazioarte mailan, eta horretarako, nazioarteko lankidetza ere behar-beharrezko dela.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra