Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Quinta edición Premios Adrián Celaya

Nazioarteko zuzenbidea  >>  Legeria  >>  >> Giza eskubideak >> Bereizkeriaren prebentzioa

Enplegu-politikari buruzko Hitzarmena, 1964 (122. zk.). Lanaren Nazioarteko Erakundearen Konferentzia Orokorrak 1964. urteko uztailaren 9an egindako berrogeita zortzigarren bileran onetsia

1964-07-09

Itzulpena nork: EUSLEGE

Erakundea: Lanaren Nazioarteko Erakundearen Konferentzia Orokorra

Enplegu-politikari buruzko
Hitzarmena, 1964 (122. zk.)
Lanaren Nazioarteko Erakundearen
Konferentzia Orokorrak 1964. urteko
uztailaren 9an egindako berrogeita
zortzigarren bileran onetsia
Indarrean jartzea: 1966ko ekainaren
15ean, 5. artikuluarekin bat etorriz
Lanaren Nazioarteko Erakundearen
Konferentzia Orokorrak,
Deitua izanik Lanaren Nazioarteko
Bulegoaren Administrazio Kontseilua,
Genevan egitekoa, eta hiri horretan
bilduta 1964ko ekainaren 17an,
berrogeita zortzigarren bileran;
Kontuan hartuz Filadelfiako
Adierazpenak Lanaren Nazioarteko
Erakundeari munduko nazio guztien
artean enplegu osoa eta bizi-maila
jasotzeko programak sustatzeko
betebehar solemnea ezartzen diola, eta
Lanaren Nazioarteko Erakundearen
Konstituzioaren hitzaurrean
langabeziaren aurkako borroka eta
bizitzeko soldata egoki baten bermea
ezartzen direla,
Kontuan hartuz, gainera, Filadelfiako
Adierazpenaren arabera, Lanaren
Nazioarteko Erakundeari dagokiola
enplegu-politikaren gain politika
ekonomiko eta finantzarioek dituzten
ondorioak aztertu eta gogoan hartzea,
eta aintzat hartuta "gizaki orok, arraza,
sinesmen edo sexu bereizketarik gabe,
euren ongizate material eta garapen
espirituala lortzeko eskubidea duela,
askatasun eta duintasun, ekonomia-
segurtasun eta aukera-berdintasun
baldintzetan”,
Kontuan hartuz Giza Eskubideen
Adierazpen Unibertsalak hurrengoa
xedatzen duela: “pertsona orok du lan
egiteko eskubidea, lana aukeratzekoa,
lan-baldintza bidezkoak eta egokiak
izatekoa, eta langabeziaren aurkako
laguntza jasotzekoa”,
Aintzat harturik enplegu-politikarekin
zuzeneko lotura duten eta indarrean
dauden lanaren nazioarteko hitzarmen
eta gomendioen xedapenak, bereziki,
Enpleguaren zerbitzuari buruzko
Hitzarmena eta Gomendioa, 1948,
Lanbide orientazioari buruzko
Gomendioa, 1949, Lanbide heziketari
buruzko Gomendioa, 1962, bai eta
Bereizkeriari buruzko Hitzarmena eta
Gomendioa (enplegua eta okupazioa),
1958,
Aintzat harturik instrumentu horiek
hedatze ekonomikorako nazioarteko
programa zabalago baten zati gisa ikusi
behar direla, enplegu osoa,
ekoizpenekoa eta askatasunez
aukeratua oinarrian duena,
Erabaki ondoren bilerako aztergaien
zerrendako zortzigarren puntuan
jasotzen diren enplegu-politiken
inguruko hainbat proposamen onestea,
eta
Erabaki ondoren proposamen hauek
nazioarteko hitzarmen forma izan
dezaten,
Mila bederatziehun eta hirurogeita
laugarren urteko uztailaren bederatziko
datarekin, Hitzarmen hau onesten du,
enplegu-politikari buruzko Hitzarmena,
1964 izendazio pean aipatua izan
daitekeena:
1. artikulua
1. Ekonomia-hazkundea eta -garapena
suspertzeko xedearekin, bai eta bizi-
maila jasotzeko ere, eskulanaren
beharrizanak asetzeko eta langabezia
eta azpienpleguaren arazoa
konpontzeko, estatu kide orok enplegu
osoa, ekoizpenekoa eta askatasunez
aukeratua bultzatzera bideratutako
politika aktiboa gauzatu eta burutu
beharko du, garrantzi handiko xede
gisa
2. Aipatutako politika horrek
ondorengoa bermatzera jo beharko du:
a) Lan egin dezaketen eta lan bila
dabiltzan pertsona guztientzat lana
izango dela;
b) Aipatu lan hori ahalik eta
emankorrena izango dela;
c) Enplegua aukeratzeko askatasuna
izango dela eta langile bakoitzak
komeni zaion enplegua izateko
beharrezko heziketa jasotzeko aukera
izango duela eta enplegu horretan
aurreko heziketa hori eta langileak
berak dituen gaitasunak erabiltzeko
aukera, bere arraza, larru-kolore,
sexua, erlijioa, politika iritzia, nazio
jatorria edo gizarte-jatorria kontuan izan
gabe
3. Lehenago aipaturiko politikak
ekonomiaren garapen maila eta etapa
izan beharko ditu kontuan, bai eta
enpleguaren xedeak eta gainontzeko
ekonomia eta gizarte xedeen arteko
harremanak, eta baldintza eta eginera
nazionalei aplikatuko zaie metodo
egokien bidez
2. artikulua
Aipatutako metodoen bidez eta
herrialdearen baldintzek horretarako
bide ematen duten heinean, estatu kide
orok ondorengoa egin beharko du:
a) Hartu beharreko neurriak aldizka
zehaztu eta berrikusi, ekonomia eta
gizarte politika koordinatu baten osagai
gisa, 1. artikuluan ezarritako helburuak
lortzeko;
b) Horrelako neurriak aplikatzeko
beharrezkoak izan daitezken
xedapenak onetsi, programen
prestaketa barne, halakoa premiazkoa
balitz.
3. artikulua
beharko diren neurriei buruzko
kontsulta egingo zaie pertsona
interesdunen ordezkariei eta, enplegu
politikari dagokionez, enplegatzaile eta
langileen ordezkariei kontsulta egingo
zaie bereziki, euren esperientzia eta
iritziak osotasunean kontuan izateko
helburuarekin eta, gainera, euren
kooperazio osoa lortzeko asmoz, dela
aipatu politika hori zehazteko orduan,
dela politika hori betearazteko
beharrezko den laguntza haiengandik
eskuratzeko.
4. artikulua
Hitzarmen honen berrespen formalak
Lanaren Nazioarteko Bulegoko
zuzendari nagusiari komunikatuko
zaizkio, horrek erregistratu ditzan.
5. artikulua
1. Zuzendari nagusiak Lanaren
Nazioarteko Erakundeko kideei
dagokienez, zuzendari nagusiak zein
berrespen erregistratu eta berrespen
horiek egin dituzten kideak bakarrik
daude behartuta Hitzarmen hau
betetzeko.
2. Hitzarmena indarrean jarriko da,
zuzendari nagusiak bi kideren
berrespenak erregistratu eta hamabi
hilabetera.
3. Une horretatik aurrera, estatu kide
bakoitzarentzat, hitzarmen hau
indarrean jarriko da, berrespena
erregistratu eta hamabi hilabetera.
6. artikulua
1. Hitzarmen hau berretsi duen estatu
kide orok hori salatu ahal izango du,
hitzarmena estreinakoz indarrean jarri
zenetik zenbatzen hasi eta hamar
urteko epealdia amaitu ondoren,
Lanaren Nazioarteko Bulegoko
zuzendari nagusiari salaketa hori
erregistratzeko akta
komunikatuz.{Salaketak ez du
ondoriorik izango, salaketa erregistratu
eta urtebete igaro arte.
2. Hitzarmen hau berretsi duen estatu
kide orok, aurreko paragrafoan aipatu
hamar urteko epealdia amaitu ondoren,
urtebeteko epean artikulu honetako
salaketa-eskubidea egikaritzen ez
badu, beste hamar urtez bete beharko
du hitzarmena, eta, aurrerantzean,
hitzarmena salatu ahal izango du
hamar urteko aldi bakoitza amaitzean,
artikulu honetan ezarritako
baldintzetan.
7. artikulua
1. Lanaren Nazioarteko Bulegoko
zuzendari nagusiak Lanaren
Nazioarteko Erakundeko kide guztiei
jakinaraziko dizkie erakundeko kideek
komunikatutako berrespen, adierazpen
eta salaketa guztien erregistroak.
2. Zuzendari nagusiak berari
komunikatu beharreko berrespenetatik
bigarrenaren erregistroa jakinarazten
dienean erakundeko kideei, abisua
emango die kide horiei, hitzarmen hau
indarrean jartzeko dataren inguruan.
8. artikulua
Lanaren Nazioarteko Bulegoko
zuzendari nagusiak, erregistro-
ondorioetarako eta Nazio Batuen
Gutuneko 102. artikuluarekin bat
etorriz, Nazio Batuetako idazkari
nagusiari informazio osoa
komunikatuko dio, aurreko artikuluekin
bat etorriz erregistratu dituen
berrespen, adierazpen eta salaketa-
akta guztien gainean.
9. artikulua
Laneko Nazioarteko Bulegoko
Administrazio Kontseiluak, egokitzat
jotzen duen bakoitzean, Konferentziari
hitzarmenaren aplikazioari buruzko
oroitidazkia aurkeztuko dio, eta gogoeta
egingo du konferentziaren eguneko
aztergaien zerrendara biltzeko
komenigarritasunari buruz, zer eta,
hitzarmena oso-osoan edo zati batean
berrikusteko aukera
10. artikulua
1. Konferentziak hitzarmen hau oso-
osoan edo zati batean berrikusten duen
hitzarmen berria eginez gero, eta
hitzarmen berri horrek aurkako
xedapenak izan ezean:
a) Estatu kide batek berrikuspen-
hitzarmen berria berresteak berarekin
ekarriko du, ipso iure, hitzarmen honen
berehalako salaketa, 13. artikuluan
jasotako xedapenak gorabehera,
betiere, berrikuspen-hitzarmen berria
indarrean jarri bada;
b) berrikuspen-hitzarmen berria
indarrean zein datatan jarri eta data
horretatik aurrera hitzarmen honek
irekia izateari utziko dio, estatu kideek
berau berresteari dagokionez.
2. Edozein kasutan ere, hitzarmen
honek indarrean jarraituko du, gaur
egungo forma eta edukiekin, berori
berretsi duten eta, aldiz, berrikuspen-
hitzarmena berretsi ez duten estatu
kideei begira.
11. artikulua
Hitzarmen honen testuaren bertsioak
ingelesez eta frantsesez, kautoak dira
maila berean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra