Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Quinta edición Premios Adrián Celaya

Nazioarteko zuzenbidea  >>  Legeria  >>  >> Giza eskubideak >> Sexu-berdintasunari buruzko arauak

Europako Gizarte-gutunaren inguruan egindako Protokolo Gehigarria

2000-04-25

Itzulpena nork: EUSLEGE

Erakundea: Europar Batasunaren Kontseilua

Argitalpena: EAO, 2000/4/25, 99. zk.

EUROPAKO GIZARTE-GUTUNAREN INGURUAN EGINDAKO PROTOKOLO GEHIGARRIA

(2000ko apirilaren 25eko EAO, 99. zk; akatsen zuzenketak 2000ko irailaren 13ko EAOn, 220. zk.)

ATARIKOA

Europako Kontseiluko estatu kideek, protokolo hau sinatu dutenek,

Gogo hartuta, neurri berriak har daitezen, Europako Gizarte Gutunak, 1961eko urriaren 18an Turinen sinadurarako ireki zenak (aurrerantzean Gutuna deituko denak), bermatutako gizarte- eta gizarte-eskubideak gehiago babesteko,

Hurrengoa hitzartu dute:

LEHENENGO ZATIA

Alderdiek euren politikaren xede gisa aitortu dute baldintza aproposak lortzeko ahaleginetan jardungo dutela, egoki diren bide guztiak erabilita, nazio-mailakoak nahiz nazioartekoak, hurrengo eskubide eta printzipioak eragingarritasunez egikaritzea bermatzeko:

1. Langile guztiek aukera- eta tratu-berdintasunerako eskubidea dute, enpleguaren eta lanbidearen arloan, sexuaren ondoriozko bereizkeriarik gabe.

2. Langileek eskubidea dute, enpresa barruan informazioa jasotzeko eta eurei kontsultak egin diezazkieten.

3. Langileek parte hartzeko eskubidea dute, lan-baldintzak eta enpresako lan-ingurunearen baldintzak zehaztu eta hobetzeari dagokionez.

4. Adineko pertsona orok gizarte-babeserako eskubidea du.

II. ZATIA

Alderdiek, III. Zatian jasotakoaren arabera, hurrengo artikuluetan ezarritako betebeharrei lotuta geratzeko konpromisoa hartu dute:

1. artikulua. Aukera- eta tratu-berdintasunerako eskubidea enpleguaren eta lanbidearen arloan, sexuaren ondoriozko bereizkeriarik gabe.

1. Aukera- eta tratu-berdintasunerako eskubidea enpleguaren eta lanbidearen arloan, sexuaren ondoriozko bereizkeriarik gabe, bermatzeko xedearekin, alderdiek konpromisoa hartu dute, eskubide hori aitortzeko eta neurri egokiak hartzeko, honako alor hauetan eskubide horren aplikazioa bermatu edo susta dadin:

Enplegua lortzea, kaleratzearen aurkako sustatzea eta birlaneratzea; lanbide-orientazio eta –prestakuntza, lanbide-birziklatze eta –berregokitzea; enplegu- eta lan-baldintzak, ordainsariak horien barnean; lanbide-karreraren garapena, maila-igoera horren barnean.

2. Artikulu honen 1. paragrafoaren arabera, ez dira bereizkeriatzat hartuko emakumea babesteari buruzko xedapenak, bereziki, haurdunaldiari, erditzeari eta jaiotza osteko aldiari dagokienez.

3. Artikulu honetako 1 paragrafoak ez du eragotziko neurri zehatzak hartzea, egitezko bereizketak saihesteko.

4. Artikulu honen edo bere xedapen batzuen norainokotik baztertu ahal izango dira sexu jakin bateko pertsonei bakarrik eratxiki dakizkiekeen lanbide-jarduerak, jarduera horien izaera edo jarduerok gauzatzeko baldintzak direla eta.

Artículo 5. Compromisos.

1. Alderdi bakoitzak hurrengo konpromisoak hartzen ditu:

a) Protokolo honetako I. zatia xede-aldarrikapen gisa hartzeko konpromisoa, xede horiek lortzeko ahaleginetan jardungo duelarik, egoki diren bide guztiak erabilita, zati horretako sarrerako paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

b) Protokolo honetako II. Zatiko artikulu bati edo gehiagori lotuta geratzeko konpromisoa.

2. Estatu kontratugileak, bere berrespen-, onarpen- edo onespen-agiria gordailutzean, Europako Kontseiluko idazkari nagusiari jakinaraziko dio artikulu honetako 1. paragrafoko b) idatz-zatian xedatutakoarekin bat etorriz aukeratutako artikulua edo artikuluak.

3. Gerogarrenean, edozein unetan, alderdi bakoitzak adierazi ahal izango du, idazkari nagusiari zuzendutako jakinarazpenaren bidez, protokolo honetako II. Zatiko beste edozein artikuluri lotuta geratzen dela, baldin eta aldez aurretik halakoak onartu ez baditu, artikulu honetako 1. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz. Gerogarreneko konpromiso horiek berrespenaren, onarpenaren edo onespenaren zati gisa hartuko dira, eta horien ondore berberak izango dituzte, jakinarazpena egin eta hogeita hamargarren egunetik aurrera.

Artículo 6. Supervisión de la observancia de los compromisos contraídos.

Alderdiek protokolo honetako II. Zatiko xedapenetatik zein onartu eta horien aplikazioari buruzko informazioa emango dute, Gutunaren 21. artikuluaren ondorioz aurkeztutako txostenetan.

V. ZATIA

7. artikulua. Hartutako konpromisoak aplikatzea.

1. Protokolo honen II. Zatiko 1.tik 4.era arteko artikuluetako xedapenak aplikatu ahal izango dira:

a) Legegintza- edo erregelamendu-neurrien bidez.

b) Enplegatzaileen edo enplegatzaileen erakundeen eta langileen erakundeen artean egindako hitzarmenen bidez.

c) Bi metodo horien konbinazio baten bidez.

d) Egoki diren beste bide batzuk baliatuta.

2. Protokolo honen II. Zatiko 2 eta 3. artikuluek eratorri konpromisoak betetzat joko dira, xedapen horiek interesdun diren langile gehientsuenei aplikatzen zaizkienean, artikulu honetako 1 paragrafoarekin bat etorriz.

8. artikulua. Gutunaren eta protokolo honen arteko harremanak

1. Protokolo honen xedapenek ez dituzte ukituko Gutuneko xedapenak.

2. Gutuneko 22.etik 32.era arteko artikuluak eta 36. artikulua aplikatuko zaizkio, mutatis mutandis, protokolo honi.

PROTOKOLOARI BURUZKO ERANSKINA

Protokoloaren aplikazio-esparrua babestutako pertsonei dagokienez

1. artikulua

Gizarte Segurantzari buruzko gaiak, bai eta langabeziaren, zahartzaroaren eta bizirik irautearen ondoriozko prestazioen xedapenak ere, artikulu honetako aplikazio-esparrutik baztertu ahal izango dira. […]

4. Xedapen horren interpretazioa ezin da izan alderdiek, lege nahiz erregelamendu bidez, zerrenda egin beharra, sexu jakin bateko pertsonentzat erreserbatu ahal izango diren lanbide-jardueren inguruan, lanbide horien izaera eta lanbideok gauzatzeko baldintzak direla eta.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra