Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Nazioarteko zuzenbidea  >>  Legeria  >>  >> Giza eskubideak >> Gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak, genozidioa barne

Gerrako krimenen edo gizateriaren aurkako krimenen errudunak identifikatu, atxilotu, estraditatu eta zigortzeko nazioarteko lankidetzaren printzipioak

1973-12-03

Itzulpena nork: EUSLEGE

Erakundea: Nazio Batuen Erakundearen Biltzar Orokorra

Gerrako krimenen edo gizateriaren aurkako krimenen errudunak identifikatu, atxilotu, estraditatu eta zigortzeko nazioarteko lankidetzaren printzipioak

1973ko abenduaren 3ko Biltzar Orokorraren 3074 (XXVIII) ebazpena

Biltzar Orokorrak,

Gogoratuz 1969ko abenduaren 15eko 2583 (XXIV), 1970eko abenduaren 15eko 2712 (XXV), 1971ko abenduaren 18ko 2840 (XXVI) eta 1972ko abenduaren 18ko 3020 (XXVII) ebazpenak,

Kontuan hartuta nazioarte-mailan neurriak hartzeko beharrizan berezia, gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik errudun diren pertsonak epaitzeko eta zigortzeko,

Aztertu ondoren gerrako krimenen edo gizateriaren aurkako krimenen errudunak identifikatu, atxilotu, estraditatu eta zigortzeko nazioarteko lankidetzaren printzipioak,

Adierazten du Nazio Batuek, Gutunean aipatu proposamen eta printzipioek gidaturik, printzipio horiek dagozkiela herrien arteko lankidetzaren garapenari eta nazioarteko bakea eta segurtasuna mantentzeari, nazioarteko lankidetzaren ondorengo printzipioak aldarrikatzen dituzte, gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik errudunak diren pertsonak identifikatu, atxilotu, estraditatu eta zigortzeko:

1.Gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak ikertu egingo dira, edonon egiten direla eta zein datatan egin eta data hori edozein dela, eta krimen horiek egin dituzten pertsonen erruduntasuna frogatzen bada, orduan, pertsonok bilatu, atxilotu eta epaitu egingo dira, eta errudunak direnean, zigortu ere bai.

2. Estatu orok du eskubidea bere naziotasuna duten pertsonak epaitzeko, gerrako krimenak edo gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik.

3. Estatuek bi aldetara eta alde anitzetara arituko dira lankidetzan, gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak zigortzeko eta prebenitzeko, eta horiek gauzatzeko beharrezko diren estatu barneko nahiz nazioarteko neurriak hartuko dituzte.

4.Estatuek elkarri laguntza emango diote, halako krimenen ustezko egileak identifikatu, atxilotu eta epaitzeko, eta horiek zigortzeko, errudunak badirela adieraziz gero.

5.Gerrako krimenak eta gizateriaren aurkako krimenak egin dituzten pertsonen erruduntasuna frogatzen bada, krimenak zein herrialdetan egin eta herrialde horietan epaitu eta zigortuko dira, errundunak badirela adieraziz gero.Horiek horrela, estatuak elkarrekin lan egingo dute pertsona horien estradizioa gauzatzeko.

6.Estatuek elkarrekin lan egingo dute ikerketari buruzko informazioa eta agiriak batzen, eta goian azaldutako 5. paragrafoan zein pertsona aipatu eta pertsona horien epaiketa errazteko, elkarrekin trukatuko dituzte informazio horiek.

7.1967ko abenduaren 14ko Lurralde Asiloari buruzko Adierazpenaren 1. artikuluarekin bat etorriz, estatuek ez die inori emango asilorik, horren inguruan oinarrizko arrazoiak daudenean pentsarazteko bakearen aurkako krimenak, gerrako krimenak edota gizateriaren aurkako krimenak egin dituela pertsona horrek.

8.Estatuek ez dute onetsiko lege-xedapenik edota beste izaerako neurririk, horiek gutxiesten badute aurretiaz estatuek bereganatutako nazioarteko betebeharrak, betebehar horiek badagozkie gerrako krimenak edo gizateriaren aurkako krimenak egiteagatik errudunak diren pertsonak identifikatu, atxilotu, estraditatu edo zigortzeari.

9.Gerrako krimenak edo gizateriaren krimenak egin dituzten pertsonak identifikatu, atxilotu, estraditatu eta zigortzeko, pertsona horien aurka halako krimenen erruduntasun-frogak badira, eta errudunak direla adierazi bada; orduan, lankidetzan ari diren estatuek hertsiki beteko dituzte, nahiz Nazio Batuen Gutunaren xedapenak, nahiz Gutun beraren arabera, estatuen arteko adiskidetasun eta kooperazioaren harremanei buruzko nazioarteko zuzenbide-printzipioen inguruko Adierazpenaren xedapenak.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra