Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Nazioarteko zuzenbidea  >>  Legeria  >>  >> Giza eskubideak >> Bereizkeriaren prebentzioa

Irakaskuntza esparruan diren bereizkerien aurkako borrokari buruzko Konbentzioa. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen Konferentzia Orokorrak 1960ko abenduaren 14an onetsia

1960-12-14

Itzulpena nork: EUSLEGE

Erakundea: Nazio Batuak

Irakaskuntza esparruan diren
bereizkerien aurkako borrokari
buruzko Konbentzioa
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako
Nazio Batuen Erakundearen
Konferentzia Orokorrak 1960ko
abenduaren 14an onetsia.
Indarrean jartzea: 1962ko maiatzaren
22an, 14. artikuluarekin bat etorriz.
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako
Nazio Batuen Erakundearen
Konferentzia Orokorrak, Parisen egin
duen hamaikagarren bileran, 1960ko
azaroaren 14tik abenduaren 15era,
Gogoratuz Giza Eskubideen
Adierazpen Unibertsalak bereizkeriarik
ezarri behar ez delako printzipioa
baieztatzen duela eta, orobat, guztiek
duten hezkuntzarako eskubidea
aldarrikatzen duela,
Kontuan harturik irakaskuntza
esparruko bereizkeriak Giza
Eskubideen Adierazpen Unibertsalean
jasotako eskubideen urratzeak direla ,
Kontuan harturik bere Konstituzioan
arautzen denaren arabera, Hezkuntza,
Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen
Erakundeak nazioen arteko lankidetza
ezartzeko asmoa daukala, giza
eskubideen errespetu unibertsala
ziurtatzeko eta hezkuntzako aukera
berdintasuna ziurtatzeko helburuarekin,
Jakitun izanik, horren ondorioz,
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako
Nazio Batuen Erakundeari dagokiola,
hezkuntza sistema nazional bakoitzari
eta guztiei zor zaien errespetuarekin,
irakaskuntza esparruan bereizkeria
guztiak galarazteaz gain, esparru
horretan pertsona guztientzat aukera
eta tratu berdinak egon daitezela
lortzea,
Proposamenak jaso ondoren,
irakaskuntzan diren bereizkerien
inguruko ikuspegi ezberdinen aldetik,
hain zuzen ere, bileraren aztergaien
zerrendako 17.1.4 puntua den gaiaren
ingurukoak,
Erabaki ondoren bere hamargarren
bileran gai hau nazioarteko konbentzio
baten eta estatu kideentzako
gomendioen objektua izango zela,
Gaur, 1960ko abenduaren hamalauan,
Konbentzio hau onesten du:
1. artikulua
1. Konbentzio honen ondorioetarako,
“bereizkeria” esamoldea honetara
hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo
beste izaera batekoak, nazio- edo
gizarte-jatorria, ekonomia-maila edo
jaiotzan oinarritutako bereizketa,
bazterketa, mugaketa edo lehentasun
oro, horien ondorio edo xedea delarik
irakaskuntza esparruan tratu
berdintasuna deuseztatzea edo
aldaraztea eta, bereziki:
a) Pertsona bat edo talde bat
irakaskuntza maila eta mota
ezberdinetatik kanpo uztea;
b) Pertsona bat edo talde bat behe-
mailako heziketara mugatzea;
c) Konbentzio honen 2. artikuluan
ezarritakoari kalterik egin gabe,
pertsona edo taldeentzat irakaskuntza
sistema edo establezimendu bereiziak
eratu edo mantentzea; edo
d) Pertsona bat edo talde bat giza
duintasunarekin bateraezina den
egoeran jartzea;
2. Konbentzio honen ondorioetarako,
“irakaskuntza” hitza hurrengoari
dagokio: irakaskuntza beraren mota eta
mailak, eta barneratzen ditu hala
irakaskuntza bidean sartzea, nola
irakaskuntzaren neurria, kalitatea eta
berori zein baldintzatan ematen den.
2. artikulua
Ondorengo egoerak ez dira bereizkeria
gisa kontsideratuko Konbentzio honen
1. artikuluaren arabera, estatuak
egoera horiek onesten dituen kasuetan:
a) Irakaskuntza sistema edo
establezimendu bereiziak eratu edo
mantentzea gizon eta emakume
ikasleentzat, betiere sistema edo
establezimendu horiek irakaskuntza
bidean sartzeko erraztasun baliokideak
eskaintzen badituzte, maila berean
egoki diren irakasleak badituzte, bai eta
kalitate bereko eskola-lokalak eta -
ekipamenduak eta ikasketa programa
berdinak edo baliokideak jarraitzea
ahalbidetzen badute;
b) Erlijio edo hizkuntza arrazoiak direla
bide, sistema edo establezimendu
bereiziak sortu edo mantentzea, horiek
ikasleen guraso edo lege-tutoreen
nahien araberako irakaskuntza
eskaintzen badute, sistema horietan
parte hartzea edo establezimendu
horietara joatea aukerazkoa bada eta
horietan eskaintzen den irakaskuntza
agintari eskudunek gradu bereko
irakaskuntzarako ezarri edo onetsi izan
dituzten arauen araberakoa bada;
c) Irakaskuntza establezimendu
pribatuak sortu edo mantentzea, betiere
establezimendu horien helburua ez
bada edozein talde baztertzea, baizik
eta botere publikoak eskaintzen duen
irakaskuntzari aukera berriak gehitzea,
eta berebat, xede horren arabera
badihardute, eta agintari eskudunek
agindu edo onetsitako arauekin bat
badatoz, bereziki gradu bereko
irakaskuntzarako ezarritakoekin.
3. artikulua
Konbentzio honetan bereizkeria hitzari
ematen zaion esanahian edozein
bereizkeria ezabatu eta saihesteko
helburuarekin, estatu alderdiek
ondorengo konpromisoa hartzen dute:
a) Irakaskuntza esparruan bereizkeria
dakarten legeria xedapen eta
administrazio xedapen guztiak
indargabetzeko eta administrazio
eginera guztiak baztertzeko,
b) Beharrezko neurriak hartzeko,
legeria xedapenak barne, irakaskuntza
establezimenduetan ikasleak
onartzerakoan inolako bereizkeriarik
gerta ez dadin;
c) Botere publikoek inolako tratu
ezberdinik ez egiteko, nazioko
biztanleen artean, dela matrikula
gastuei, bekei edo ikasleei laguntza
emateko beste edozein moduei
dagokienez, dela atzerrian ikasketak
jarraitzeko beharrezkoak izan
daitezkeen baimen eta erraztasunak
emateari dagokionez, meritu eta
beharrizanetan oinarritutakoak salbu;
d) Botere publikoek ez dute onartuko
irakaskuntza establezimenduei eman
diezaieketen laguntzan, horren forma
edozein izanik ere, inolako lehentasun
edo murrizketarik, horien oinarri
bakarra bada ikasleak talde jakin
bateko kide izatea;
e) Bere lurraldean bizi diren
atzerritarrei, bere naziokoek dituzten
baldintza berdinetan hezkuntza bidean
sartzeko aukera ematea.
4. artikulua
Konbentzio honetako estatu alderdiek
inguruabar eta eginera nazionalen
arabera metodo egokiak erabiliz,
irakaskuntzaren esparruan aukera eta
tratu berdintasuna sustatzera
zuzendutako politika nazionala eratu,
garatu eta aplikatzera, eta bereziki:
a) Lehen mailako irakaskuntza
nahitaezko eta dohaineko bilakatzea,
eta bigarren mailako irakaskuntza, bere
forma ezberdinetan guztiontzat
eskuragarri jartzea eta orokortzea; goi
mailako irakaskuntzari dagokionez,
guztioi bertan sartzeko aukera ematea,
baldintza berdinetan eta bakoitzaren
gaitasunaren arabera; legeak
agindutako eginbeharra, hain zuzen
ere, eskolara joatekoa guztiek bete
dezaten ziurtatzea;
b) Gradu bereko establezimendu
publiko guztietan maila berekoa den eta
baldintza baliokideak dituen
irakaskuntza bermatzea, batez ere
horren kalitateari dagokionez;
c) Metodo egokiak erabiliz, lehen
irakaskuntza guztiz edo zatiren batean
jaso ez duten pertsonen hezkuntza
sustatu eta areagotzea, eta bakoitzaren
gaitasunen arabera ikasketak
jarraitzeko aukera ematea;
d) Irakasle izateko prestakuntzan,
bereizkeriarik egon ez dadin lan egitea.
5. artikulua
1. Konbentzio honetako estatu
alderdiek ondorengoa erabakitzen dute:
a) Hezkuntzak giza nortasunaren
garapen osorantz jo behar duela eta
giza eskubideen eta oinarrizko
askatasunen errespetua indartu, eta
nazio guztien eta arraza edo erlijio talde
guztien artean elkar ulertzea,
tolerantzia eta adiskidetasuna sustatu
behar dituela, eta orobat, bakea
mantentzeko Nazio Batuek egiten
dituzten ekintzen ibilbidea;
b) Gurasoen askatasuna, eta hala
denean, lege-tutoreen askatasuna ere
errespetatu behar dela ondorengo
gaietan: 1) euren seme-alabentzat
botere publikoek mantentzen ez
dituzten irakaskuntza
establezimenduak aukeratzea, baina
horiek agintari eskudunek ezarri edo
onets ditzaketen gutxieneko arauak
errespetatu behar dituzte, eta 2) euren
seme-alabei ematea, estatu bakoitzeko
legeriak ezarritako aplikazio-
modalitateen barruan, euren sinesmen
propioen araberako erlijio eta moral
heziketa; eta gainera, horretan ezin da
norbanakorik edo talderik behartu bere
sinesmenekin bateraezina den erlijio
heziketarik jasotzera;
c) Gutxiengo nazionalen kideei aitortu
behar zaie berezkoak dituzten
irakaskuntza jardueretan aritzeko
eskubidea, horien artean direla
ikastetxeak sortu eta mantentzea eta,
estatu bakoitzak hezkuntzan duen
politikaren arabera, euren berezko
hizkuntza erabili eta irakastea, betiere:
i) Eskubide hau egikaritzeak ezin du
oztopatu gutxiengoen kideek
kolektibitatearen kultura eta hizkuntza
ulertzea eta horien ekintzetan parte
hartzea, eta eskubide horren
egikaritzak ezin du nazioaren
subiranotasuna arriskuan jarri;
ii) Ikastetxe horietako irakaskuntza
maila ez da izango agintari eskudunek
ezarri edo onetsitako maila orokorra
baino beheragokoa;
iii) Ikastetxe horietara joatea aukerakoa
izatea.
2. Konbentzio honetako estatu
alderdiek konpromisoa hartzen dute
artikulu honetako 1. paragrafoan
jasotako printzipioen ezarpena
bermatzeko beharrezko diren xedapen
guztiak onesteko.
6. artikulua
Konbentzio honetako estatu alderdiek
konpromisoa hartzen dute, beronen
aplikazioan, Hezkuntza, Zientzia eta
Kulturarako Nazio Batuen
Erakundearen Konferentzia Orokorrak
onets ditzakeen gomendioei arretarik
handiena emateko, irakaskuntzan gerta
daitezkeen bereizkeria mota
ezberdinen aurka borrokan hartu
beharreko neurriak definitzeko
xedearekin eta esparru horretan aukera
eta tratu berdintasuna lortzeko
xedearekin.
7. artikulua
Konbentzio honetako estatu alderdiek
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako
Nazio Batuen Erakundearen
Konferentzia Orokorraren eskuetan jarri
beharko dituzten aldizkako txostenetan,
adierazi beharko lukete, hark
zehaztutako data eta moduan, zein
diren legeria edo erregelamendu
xedapenak, eta Konbentzio hau
aplikatzeko hartu dituzten gainontzeko
neurriak, horien barne direla 4.
artikuluan zehaztutako politika
nazionala formulatu eta garatzeko hartu
beharko liratekeenak, aurrekoen bidez
lortutako emaitzak eta horien
aplikazioan izan dituzten oztopoak.
8. artikulua
Konbentzio honetako bi edo zenbait
estatu alderdiren arteko edozein
eztabaida, negoziazioen bidez
konpondu ez dena eta Konbentzioaren
interpretazio edo aplikazioari
dagokiona, eztabaidan parte diren
alderdiek hala eskatuta, Nazioarteko
Justizia Gortearen mende jarriko da
hark erabaki dezan, eztabaida
konpontzeko bestelako prozedurarik ez
dagoen heinean.
9. artikulua
Ez da onetsiko Konbentzio honi
egindako ezelako erreserbarik.
10. artikulua
Konbentzio honek ez du ondorio gisa
ekarriko norbanakoek edo taldeek
dituzten eskubideak gutxiestea, horiek
bi estatu edo gehiagoren arteko itunen
bidez sortu badira,eta eskubide horiek
Konbentzio honen testu edo
espirituaren aurkakoak ez badira.
11. artikulua
Konbentzio hau espainieraz,
frantsesez, ingelesez eta errusieraz
idatzi da; lau testuak kautoak dira.
12. artikulua
1. Konbentzio hau Hezkuntza, Zientzia
eta Kulturarako Nazio Batuen
Erakundearen estatu alderdien menpe
jarriko da, berori berretsi edo onets
dezaten, bakoitzaren prozedura
konstituzionalarekin bat etorriz.
2. Berrespen edo onespen
instrumentuak Hezkuntza, Zientzia eta
Kulturarako Nazio Batuen
Erakundearen zuzendari orokorraren
esku utziko dira, hark gordailutu ditzan.
13. artikulua
1. Konbentzio hau zabalik egongo da
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako
Nazio Batuen Erakundearen kide ez
den edozein estaturen atxikipena
jasotzeko, horretarako gonbitea izan
badu, Erakundearen Kontseilu
Betearazleak egina.
2. Atxikipena egiteko, Hezkuntza,
Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen
Erakundearen zuzendari orokorraren
esku utziko da atxikipen instrumentu
bat, hark gordailutu dezan.
Konbentzio hau indarrean jarriko da
hirugarren berrespen, onespen edo
atxikipen instrumentu gordailutu eta
hiru hilabetera, baina bakarrik data
horretan edo lehenago berrespen,
onespen edo atxikipen instrumentu
gordailutu duten estatuekiko.
Era berean, gainontzeko estatu
bakoitzarekiko, indarrean jarriko da
haren berrespen, onespen eta atxikipen
instrumentu gordailutu eta hiru
hilabetera.
15. artikulua
Konbentzio honetako estatu alderdiek
aitortzen dute Konbentzioa bere
metropoli lurraldean ez ezik,
autonomoak ez diren lurraldeetan,
fideikomisoan, kolonietan edo beste
edozein lurraldetan ere aplikatuko dela,
horien nazioarteko harremanak bere
esku badaude.
Estatu alderdiak kontsulta egiteko
konpromisoa hartzen dute, halakoa
beharrezkoa izango balitz, lurralde
horietako gobernuari edo gainontzeko
agintari eskudunei, berrespen, onespen
edo atxikipen unean edo hori baino
lehenago, Konbentzioa lurralde
horietan aplikatzeko, eta Hezkuntza,
Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen
Erakundearen zuzendari nagusiari
jakinarazteko Konbentzioa zein
lurraldetan aplikatuko den;
jakinarazpenak jasotze datatik hiru
hilabetera izango ditu ondorioak.
16. artikulua
1. Konbentzio honetako estatu alderdi
oro, berori salatzeko ahalmena izango
du bere izenean edo beste lurralde
baten izenean, lurralde horren
nazioarteko harremanak bere esku
baditu.
2. Salaketa, Hezkuntza, Zientzia eta
Kulturarako Nazio Batuen
Erakundearen zuzendari orokorraren
esku utziko den instrumentu idatzi
baten bitartez jakinaraziko da, hark
gordailutu dezan.
3. Salaketak ondorioak sortuko ditu,
salaketa instrumentuaren jasotze
datatik hamabi hilabetera.
17. artikulua
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako
Nazio Batuen Erakundearen zuzendari
nagusiak informatuko ditu, dela
Erakundearen estatu alderdiak, dela
13. artikuluaren arabera alderdi ez
diren estatuak, dela, azkenez ere,
Nazio Batuak, 12 eta 13. artikuluan
aipatzen diren berrespen, onespen edo
atxikipen instrumentuen gordailuaren
inguruan, bai eta 15 eta 16. artikuluetan
zehaztutako jakinarazpen eta salaketa
instrumentuei buruz, hurrenez hurren.
18. artikulua
1. Konbentzio hau Hezkuntza, Zientzia
eta Kulturarako Nazio Batuen
Erakundearen Konferentzia Orokorrak
berrikus dezake.
Dena den, Konbentzio berrikusiaren
alderdi izatera heltzen diren estatuei
bakarrik eragingo dizkie berrikuspenak.
2. Konferentzia Orokorrak, konbentzio
honen berrikuspen osoa edo zati
batekoa onetsiz gero, konbentzio berri
baten bidez, eta Konbentzio berriak
beste zerbait ezartzen ez duen
heinean, Konbentzio honek berrespen,
onespen eta atxikipenerako zabalik
egoteari utziko dio, Konbentzio
berrikusi berria indarrean jartzen den
datatik aurrera.
19. artikulua
Nazio Batuen Gutunaren 102.
artikuluarekin bat etorriz, Konbentzio
hau Nazio Batuen Idazkaritzan
erregistratuko da, Hezkuntza, Zientzia
eta Kulturarako Nazio Batuen
Erakundearen zuzendari nagusiak hala
eskatuta.
Parisen egina, 1960ko abenduaren
hamabostean, bi ale kautoetan,
Konferentzia Orokorraren
hamaikagarren bileraren Buruak eta
Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako
Nazio Batuen Erakundearen zuzendari
nagusiak sinatua, ale horiek Hezkuntza,
Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen
Erakundearen fitxategian gordailutuko
dira, eta ale horien kopia ziurtatuak
bidaliko zaizkie 12 eta 13. artikuluetan
aipatzen diren estatu guztiei, bai eta
Nazio Batuei ere.
Aurrekoa Konbentzioaren testu kautoa
da, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako
Nazio Batuen Erakundearen
Konferentzia Orokorrak forma egoki eta
beharrezkoan onetsia, hamaikagarren
bileran, Parisen egina eta 1960ko
abenduaren hamabostean amaitu zena.
Horren fede emanez sinatu egiten dute,
gaurko egunez, 1960ko abenduaren
hamabostean.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra