Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Akusazio partikularraren idazkia, kalifikaziokoa eta froga proposatzekoa

088. AKUSAZIO PARTIKULARRAREN IDAZKIA, KALIFIKAZIOKOA ETA FROGA PROPOSATZEKOA

Probintzia Auzitegia

3. Sekzioa

3136/95 penaleko erroilua

1/95 sumarioa

...herriaren izena +ko/go...Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegia

SALARI

Ni, Nekane...abizenak...andrea, auzitegietako prokuradorea, Iker...abizenak...jaunaren izenean eta ordezkaritzan ari naiz, delituagatiko alderdi ofenditua baita. Goian aipatutako autoetan agertu eta DIOT:

Nire alderdiaren letradua jarduketen jakitun egin da, eta, kalifikazio-izapidean, behin-behineko konklusio hauek aurkezten ditu:

KONKLUSIOAK

1.- 1995eko urtarrilaren 15eko 24:00ak inguruan,...zehaztu... tabernan, Xabier...abizenak... jauna nire ordezkatuari oldartu zitzaion, tiro eginez, ezer esan gabe eta inolako zeinu edo abisurik eman gabe, hau da, bat-batean eta tupustean, berehalakoan eta ustekabean.Tiroak lepoaren goialdean eman zion. Erasotzaileak atzetik egin zion eraso.Adin nagusikoa da eta lanbidez segurtasuneko zinpeko jagolea. Prozesatuak arauzko baimena zuen erasoan erabilitako arma, Astra markako errebolberra, erabiltzeko, zinpeko jagole gisa bete beharreko eginkizunetan.

Egitatea izan zenean prozesatuak lanean ziharduen zinpeko jagole gisa Transportes Protegidos, SA segurtasun-enpresan.

Tiroak lesio hauek eragin zizkion nire ordezkatuari: bala-zauria lepoaren ezkerraldean, azalpean lau zentimetro inguruko bidea eginez, eta, ondorioz, hipoestesia eraginez lepoaldean eta hipoakusia ezkerraldeko belarrian. Sendatzeko medikuaren tratamendua behar izan zuen, Fiskaltzaren kalifikazio-idazkian aipatutakoa, eta gutxienez 109 egun baino gehiago behar izan zituen sendatzeko. Era berean, egitateak nahastea eragin zion, bai psikologikoki eta bai ikasketetan ere.

Sekuela moduan bi orbain ditu lepoaren ezkerreko aldean, 2,5 x 0,7 eta 1 x 0,7 cm-koak, 2,5 cm-ko tartearekin, beheko masailezurraren azpian, txindurritua belarri-hegalaren ertzean eta zona pre eta infraaurikularretan, soinu zorrotzen entzumena murriztua ezkerreko belarrian eta arazo psikologikoak.

2.- Egitatea erailketa-delitua da frustrazio-graduan, Zigor Kode zaharreko (1973ko testu bategina) 406-1 artikuluarekin eta horrekin erlazionatutako 10-1 eta 3. artikuluekin bat, edo erailketa-delitua saiakera-graduan 1995eko azaroaren 23ko Zigor Kode berriaren arabera –ZK–, (139-1 artikulua eta horrekin erlazionatutako 22-1 eta 16-1 artikuluak).

3.- Akusatua delituaren egilea da, egitatea izan zenean indarrean zegoen zigor-testuko 12-1 eta 14-1 artikuluekin bat eta gaur egungo ZKko 27 eta 28 artikuluekin bat.

4.- Orain arteko jarduketetan ez dago inguruabar aringarririk jasota.

5.- Bidezkoa da 17 urte, 4 hilabete eta egun 1eko giltzapetze txikiko zigorra ezartzea eta erabateko inhabilitazioarekin gainera kondenak irauten duen bitartean, aurreko ZKko 406, 51 eta 46. artikuluen arabera, eta kostuak ordainaraztea. Gure iritzira, akusatuarentzat onuragarriagoa da egitatea izan zenean indarrean zegoen ZK aplikatzea, oraingo ZKn, 1995eko azaroaren 23koan, ez dagoelako lanaren trukeko zigor-luditzerik (2-2. artikulua eta 1 eta 2. xedapen iragankorrak).

6.- Konklusio hauen berezko behin-behinekotasuna kontuan izanik, eta frogaren emaitzaren menpe, onartzen dugu Ministerio Publikoaren korrelatiboan finkatutako lesioengatiko kalte-ordainaren zenbatekoa, bostehun eta berrogeita bost mila pezetakoa (545.000 pta.).

Lesioei dagokien zenbatekoa sei milioi pezetan (6.000.000 pta.) finkatzen dugu.

Bidezko da Transportes Protegidos, SAren erantzukizun zibil subsidiarioa deklaratzea (ZK zaharreko 22. artikulua eta berriko 120-4 artikulua).

Azaldutakoa egiaztatzeko egiten dugu ondoko:

FROGA-PROPOSAMENA

I.- AHOZKO JUDIZIOKO EKITALDIRAKO

A) Akusatuari galdeketa egitea.

B) Lekuko bidezko froga, ondoren aipatu eta zitatzea eskatzen dudan lekukoena:

(...)

Lehen zortzi lekukoak, 1etik 8rakoak, Fiskalak ere proposatu ditu eta autoetan jasota daude nik proposatzen ditudan 14en helbideak eta deklarazioak.

C) Peritu bidezko froga, horretarako, perituen zitazio judiziala eskatuz:

1.- Armei buruzko peritu-froga, Fiskalak proposatua bere erantzuteko idazkiko ordinal korrelatiboan eta…zehaztu izen-abizenak… perituek egina, jarduketetako 220. folioan eta hurrengoetan azaldutakoarekin bat.

2.- Medikuen peritu-froga,…herriaren izena +ko/go… Epaitegiko auzitegi-mediku den…zehaztu izen-abizenak… jaunak (116. folioa) eta…herriaren izena +ko/go… Auzitegiko Klinikak zehaztutako…zehaztu izen-abizenak… jaunak egina. Azken hau Fiskalak proposatutako froga-eginbideetako azkenean adierazitako aurretiazko frogaren araberakoa da.

3.- Peritu-froga psikologikoa, psikologo titulua duten bi perituk irizpena eman dezaten nire ordezkatuari auzitan dugun egitateak eragindako nahaste eta sekuela psikologikoei buruz. Peritu gisa proposatzen ditut…zehaztu izen-abizenak… jauna/andrea, bizilekua…zehaztu helbidea… helbidean duena, eta…zehaztu izen-abizenak… jauna/andrea, bizilekua…zehaztu helbidea… helbidean duena

D) Dokumentu bidezko ondorengo froga:

1.- 1 eta 2 dokumentu gisa honekin batera aurkezten ditudan dokumentuak.

2.-…herriaren izena +ko/go… Osakidetzaren bulegora ofizioa bidal dadila Sala honetara bidal dezan, jarduketa hauei eransteko, Otorrinolaringologiako zerbitzuan 1995eko maiatzaren 7an Iker…abizenak… jaunari (Gizarte-segurantzako afiliazio-zk.:…zehaztu zenbakia…) egindako ENTZUMEN-AZTERKETA.

3.- Sumarioko folio guztiak eta bereziki 2-12, 14, 18-25, 48-68, 72, 77, 84, 86, 90-94, 96-98, 104-107, 109-112, 116, 141, 148, 159-174, 216-230, 244, 245, 274 folioak, irakurtzea eskatzen dudanak.

II. AURRETIAZKO FROGA

Neure egiten dut Fiskalak era horretan proposatutakoa. Hark bere kalifikazio-idazkian adierazi bezala burutzea eskatzen dut, Fiskalak osorik edo zati batean uko egingo balio ere.

Azaldutakoagatik,

SALARI ESKATZEN DIOT idazki hau onar dezala, alboan doazen 1 eta 2 zk.ko dokumentuekin batera eta, kausa itzulitzat harturik, erabaki dezala eskatutako kalifikazio-izapidea burututzat hartzea, proposatutako froga onartzea; behar diren ebazpenak eman ditzala, frogak burutzeko, lekuko eta perituei zitazioa egiteko, legeak ezarritako izapideak eginez. Legezkoa denez, Justizia eskatzen dut,…herriaren izena +n/en… 1996ko ekainaren 19an.

BEREBAT DIOT, LEHENIK, fidantzaren zenbatekoa gehitzea eskatzen dudala delitutik eratorritako diruzko erantzukizunak segurtatzeko. Bidezko da fidantza zortzi milioi pezetan (8.000.000 pta.) ezartzea eta, erabakitzen denean, errekerimendua eta prozedura-legearen arabera egoki izan daitezkeen izapideak egitea.

SALARI ESKATZEN DIOT, egindakotzat har dezala aurreko adierazpena eta erabaki dezala fidantza gehitzea eta ondorioz egin beharreko izapideak egitea azaldutakoaren arabera. Justizia eskatzen dut, goian aipatutako tokian eta datan.

BEREBAT DIOT, BIGARREN: Ministerio Publikoaren idazkian 7 eta 8 zenbakiekin izendatutako eta idazki honetan lekuko bidezko frogarako 7tik 11rako zenbakiekin izendatutako lekukoen identitatea ezagutzea eskatzen dut. Pertsona horiek Ertzaintzakoak dira, zenbaki profesionalaren bidez daude izendatuta eta beren adierazpenak autoetan jasota daude. Beste alderdien lekukoen zerrendetan ahozko judizioan deklarazioa egiteko Ertzaintzako zenbaki profesionalaren bidez izendatutako gainerako lekukoen identitatea ezagutzea ere eskatzen dut.

Eskaera hau oinarritzen dut, besteak beste, abenduaren 23ko 19/94 Lege Organikoko 4-3. artikuluan, PKLko 436, 656 eta 708 artikuluetan, eta Auzitegi Gorenaren 1987ko apirilaren 23ko epaiko 7. Zuzenbideko Oinarrian (ponentea: Montero Fernández-Cid jauna), eta 1995eko martxoaren 21eko epaian (ponentea: Conde-Pumpido Turón jauna.).

LOko aipatu 4-3 artikuluak agindutakoa betez, eskaeraren arrazoi gisa jasoarazten dut Ertzaintzan akusatuaren bi anai daudela, 3 zk.ko dok. gisa kopia bidez eransten dudan epaiaren egitate frogatuetan ageri denez, harrezkero Ertzaintzatik irten ez badira behintzat. Horregatik interesatzen zaio alderdi honi aipatu lekukoen identitatea ezagutzea, haien inpartzialtasunean, objetibotasunean edo sinesgarritasunean eraginik izan lezaketen inguruabarrak (PKLko 436. artikulua eta bat datozenak) edo lekukotzaren froga-balioa alda lezaketenak ezagutu ahal izateko.

Azaldutakoagatik,

SALARI ESKATZEN DIOT, aurreko adierazpena egindakotzat eta esandako dokumentua erantsitzat eman ditzala, erabaki dezala hura gehitzea, deklara dezala bidezkoa dela eskatutako lekukoen identifikazioa, eta, ondorioz, bidal dezala behar den idazkia Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailera aipatutako lekukoen identitatea (izen-abizenak) eskatzeko.Justizia eskatzen dut, leku eta data berean.

Letradua:...izen-abizenak... andrea

Prokuradorea: Nekane ...abizenak... andrea

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra