Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Alderdien idazkia, auzia prozesuz kanpo konpondu izateagatik amaitutzat eman dadila eskatzekoa

ALDERDIEN IDAZKIA, AUZIA PROZESUZ KANPO KONPONDU IZATEAGATIK AMAITUTZAT EMAN DADILA ESKATZEKOA

ZEHAZTU EPAITEGIA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, auzitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan; ordezkatuaren gainerako datuakPROZEDURA-MOTA ETA ZK. zenbakiko autoetan daude jasota. Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, prozesua amaitutzat deklaratzen duen dekretua eman dezala eskatzen diogu auzitegi honi, alderdiek beraien uziak prozesuz kanpo konpondu baitituzte. Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen gara.

EGITATEAK

BAKARRA.- Alderdi demandatzaileak eta demandatuak adostasuna lortu dute, eta, ondorioz,IDATZI

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.- Ez dago interes legitimorik prozedurak aurrera jarrai dezan. Horrexegatik, eta Prozedura Zibilaren Legeko 22.1 artikuluari jarraikiz, idazkari judizialari ezagutarazi behar zaio inguruabar hori, prozesua amaitutzat eman dezan alderdiek adostasuna lortuz gero.

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOGU: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har ditzala egindakotzat aurreko alegazioak, eta, ondorioz, eman dezala ebazpena, prozedura hau amaitutzat joz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Letraduaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra