Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Deklinatoria aurkezteko idazkia, jurisdikzio-ezean oinarrituta, auzia beste estatu bateko auzitegien eskumenekoa izateagatik

DEKLINATORIA AURKEZTEKO IDAZKIA, JURISDIKZIO-EZEAN OINARRITUTA, AUZIA BESTE ESTATU BATEKO AUZITEGIEN ESKUMENEKOA IZATEAGATIK

ZEHAZTU EPAITEGIA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, deklinatoria aurkezten dut, legeak ezarritako epean eta moduan, jurisdikzio-ezean oinarrituta, auzia beste estatu bateko auzitegiei baitagokie. Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

EGITATEAK ZEHAZTU

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.- Prozedura Zibilaren Legeko 63. artikuluari jarraikiz, deklinatoriaren bidez, sustatutako judizioan demandatu eta alderdi legitimo direnek demanda jarri den epaitegiaren jurisdikzio-eza sala dezakete, demandaren ardura atzerriko auzitegi baten eskumenekoa izateagatik. Deklinatoria judizioa bideratzen ari den eta jurisdikzio edo eskumenik gabetzat jotzen den auzitegian proposatuko da. Hala ere, deklinatoria demandatuaren bizilekuko auzitegian ere aurkez daiteke, eta auzitegi horrek ahalik eta azkarren ezagutaraziko dio demanda jarri den auzitegiari; lehenbailehen egin beharreko ezagutarazpen horrez gain, hurrengo egunean ofizioarekin batera bidaliko dio deklinatoria.

Prozedura Zibilaren Legeko 64.1 artikuluak xedatzen duenez, deklinatoria proposatu beharko da demanda erantzuteko epearen lehenengo hamar egunean edo ikustaldirako zitazioa egin eta hurrengo bost egunean, eta eten egingo ditu, erabakia hartu arte, demanda erantzuteko epea, edo ikustaldirako zehaztutako egunen zenbaketa, bai eta prozedura nagusia ere.

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, onar ditzala, eta erants diezazkiela autoei. Har nazala alderditzatIZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen ordezkaritzan, eta eman dezala aurkeztutzat jurisdikzioko deklinatoria, demandako auziaHERRIA(e)ko justizia-auzitegien eskumenekoa izateagatik. Hori dela eta, erabaki dezala prozedura nagusia eten dadila, eta, legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, aurkeztutako deklinatoria onartuz, eskumenaHERRIA(e)ko justizia-auzitegien alde deklinatuz –autoak bertara bidaliko zaizkie–, eta kostuak uzi hauen aurka egin dutenei berariaz ezarriz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Letraduaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra