Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Delituarengatik (edo faltarengatik) kaltetutako pertsonaren idatzizko salaketa

001.DELITUARENGATIK (EDO FALTARENGATIK) KALTETUTAKO PERTSONAREN IDATZIZKO SALAKETA

INSTRUKZIOKO EPAITEGIARI

Joseba...abizenak... jauna eta Nekane...abizenak... andrea ezkontideak, adin nagusikoak, ezkonduak, NAN-zk.ak...NAN-zk....eta...NAN-zk.... hurrenez hurren,...herriaren izena +(e)n...(...helbidea…helbidean) bizi direnak, Epaitegian agertu eta errespetuz DIOTE:

Idazki honen bidezSALAKETAaurkezten dutela alderdi ofenditu gisa, 1989ko ekainaren 21eko Lege Organikoko laugarren xedapen iragankorrarekin bat eta horrekin erlazionatutako Zigor Kodeko 586 bis2 eta bat datozen gainerako artikuluak kontuan hartuz. Salatuak dira Imanol...abizenak... jauna, adin nagusikoa eta bizilekua...herriaren izena +(e)n...(...helbidea…helbidean) duena, eta PREVISIONES, S.A. Aseguru Etxea, egoitza...herriaren izena +(e)n...(...helbidea…helbidean) duena. Salaketa ondorengo egitateetan oinarritzen da:

LEHENENGOA.- Aurtengo urtarrilaren 2an idazki honen sinatzaileak herri honetako...auzoa...auzoan zeuden eta, kalea zeharkatzen ari zirela, Imanol...abizenak... jaunak harrapatu egin zituen gidatzen ari zen...matrikula-zk....matrikula-zk.ko Fiat-Uno turismoarekin. Traumatismoa eragin zitzaien; lehenengo...anbulatorioaren izena...anbulatoriora eraman zituzten eta gero...ospitalearen izena...ospitalera, biak...herriaren izena +koak/goak....

BIGARRENA.- Imanol...abizenak... jauna gidatzen ari zen ibilgailuak PREVISIONES, S.A. Aseguru Etxearekin dauka hitzartuta aseguru-poliza.

HIRUGARRENA.- Istripua izandakoan...herriaren izena +ko/go...udaltzainak bertaratu ziren, eta atestatu edo txostena egin zuten.

LAUGARRENA.- Istripuaren ondorioz sinatzaileek sendatu gabeko lesioak dituzte.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOTE, alderdi ofenditu gisaSALAKETAegiteko idazkia aurkeztu dutenez, onar dadila, eman dakiola hasiera prozedura penalari eta egin dezatela aurrera jarduketek egoki diren izapideen bidez. Legezkoa denez, Justizia eskatzen dute,...herriaren izena +(e)n..., 1994ko martxoaren 1ean.

BEREBAT DIOTE:

I.- Dituzten lesioen inguruan, sinatzaileek eskatzen dute Epaitegi horretako auzitegi-medikuak ikus eta azter ditzala, eta horretarako eguna eta ordua jar daitezela.

II.-...herriaren izena +ko/go...Udaltzaingoari ofizioa bidal dakiola, Epaitegi honetara salatutako egitateei buruzko...txosten-zk....zk.ko txostenaren kopia edo lekukotza bidal dezan.

III.- Imanol...abizenak... jaunari deklarazioa har dakiola, eta errekeri dakiola idazki honen azalpenean aipatutako bere jabetzako ibilgailuaren aseguru-poliza aurkez dezan Epaitegi honetan. Zitazioak egiteko helbidea izango da:...zehaztu helbidea....

IV.- Errekerimendua egin dakiola PREVISIONES, S.A. Aseguru Etxeari, egoitza herri honetako...helbidea...helbidean duenari, Epaitegi honetan aurkez dezan Imanol...abizenak... aseguratuarekin –NAN-zk.:...NAN-zk.......matrikula-zk....matrikula-zk.ko ibilgailuaren inguruan hitzartuta duen aseguru-polizaren kopia.

ESKATZEN DUTE, egindakotzat jo daitezela aurreko adierazpenak eta erabaki dadila frogaldia burutzea. Legezkoa denez, Justizia eskatzen dute, leku eta data berean.

2 Zigor Kode zaharreko 586 bis art., Zigor Kode berriko 621. art.arekin bat datorrena.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra