Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Jarduketak delituagatiko aurretiazko eginbide bihur daitezela eskatzeko idazkia

108. JARDUKETAK DELITUAGATIKO AURRETIAZKO EGINBIDE BIHUR DAITEZELA ESKATZEKO IDAZKIA

INSTRUKZIOKO 2 ZK.KO EPAITEGIARI

Ni, Nekane...abizenak... andrea, auzitegietako prokuradorea, Ainhoa...abizenak... andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz,...zenbakia...FALTA-JUDIZIOAN akusazio partikular gisa. Epaitegian agertu eta DIOT:

Prozedura delituagatiko aurretiazko eginbide bihur dadila eskatzen dut.

Izan ere, hasieran, ezagunak ziren inguruabarretan oinarrituz etain dubio pro reo aplikatuz, pentsa zitekeen salatuak zuhurtziagabekeria arinarekin jokatu zuela egitateetan. Hala ere, Fiskaltzak eta/edo nire alderdiak eskatuta burututako eginbideek datu berriak gehitu dituzte. Batez ere arreta deitzen dute Imanol...abizenak... salatuak toxikazio etiliko handiaren eraginpean gidatzen zuela autoa, hark gidatutako autoaren freno-mekanismoa ez zegoela behar bezala eta gidatze-abiadura oso handia zela. Gure ustez, inguruabar horiek, salatuak zuhurtziagabekeria astunarekin jokatu zuela frogatzen dute, eta ondorioz, egitatea ezin da epaitu Zigor Kodeko –ZKko– 621-3 artikuluko kasu bezala.

Bestalde, nire ordezkatuak egindako lesioen garapenak eta sekuelek larriak direla erakusten dute, eta horren ondorioz ere ezin da ZKko 621-1 artikulua aplikatu. Inguruabar horiek kontuan hartuz, badirudi delitua ZKko 147-1 artikuluaren arabera epaitu beharko dela. Beraz, bidezko da Prozedura Kriminalaren Legeko –PKLko– 779. artikuluko eta hurrengoetako prozedurari jarraitzea.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT, idazki hau onar dezala eta jarduketei erantsi; har ditzala egindakotzat aurreko adierazpenak; erabaki dezala jarduketak aurretiazko eginbide bihurtzea; izapideak egin ditzala zenbait deliturentzako prozedura laburtuko arauen arabera (PKLko 779. artikulua eta hurrengoak).Justizia eskatzen dut,...herria+(e)n...,...data+(e)an....

Letradua: Ibane...abizenak... andrea

Prokuradorea: Nekane...abizenak... andrea

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra