Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Prozedura zuzenbidea  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Kexako errekurtsoa prestatzeko idazkia

172. KEXAKO ERREKURTSOA PRESTATZEKO IDAZKIA

SALARI

Ni PP jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, YY jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan ari naiz –alderdiaren gainerako datuak jasota daude...probintzia+ko... Probintzia Auzitegiko ... Salan .../... erroilu-zk.arekin bideratutako ... prozeduran–.  Salaren aurrean agertzen naiz eta, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

...data+(e)an..., alderdi honi jakinarazi zaio ...autoa nork eman duen......data+(e)an... emandako autoa, ukatu egiten duena alderdi honek...data+(e)ko... idazki bidez aurkeztutako apelazioko  errekurtsoaren prestaketa,Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 457. artikuluko ... betekizuna betetzen ez duelakoan.

Idazki honen bidez, PZLko 494. artikuluarekin eta hurrengoekin bat, errekurritutako autoa berrazter dadila eskatzen dut, legezko epean eta forman, bidegabetzat jotzen ditudalako alderdi honek sustatutako apelazioko errekurtsoaren prestaketa ukatzen duen autoan alegatutako zioak.

Azaldutakoagatik,

SALARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala autoa, aurreko autoa ezeztatzen duena eta apelazioko errekurtsoa prestatutzat ematen duena; modu subsidiarioan, eskatutakoa ezesten bada ere, egin dezala bi ebazpenen lekukotza, alderdi honek kexako errekurtsoa aurkezteko eskubidea baitu.

...herria+(e)n...,...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

          Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra