Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Testu historikoak  >>  Legeria

1839ko urriaren 25eko Legea, Euskal Probintzien eta Nafarroaren Foruak Berresten dituena

1839-10-25

Itzulpena nork: EHU

Erakundea: Erregina Gobernatzailea

Argitalpena: Gaceta, 1839/10/26

1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA, EUSKAL PROBINTZIEN ETA NAFARROAREN FORUAK BERRESTEN DITUENA

Isabel II.a Andreak, Jainkoari eta Espainiako Monarkiaren Konstituzioari esker Espainietako Erregina denak eta beraren adingabetasunean haren Ama Gorena Maria Cristina de Borbón Erregina alargunak, Erresumaren Erregina alargunak, Erresumaren Erregina Gobernatzaile gisa: honako hau ikus eta uler dezakezuen guztioi, jakizue: Gorteek dekretatu eta Guk berretsi egin dugula ondokoa

1. artikulua: Euskal Probintzien eta Nafarroaren foruak berresten dira, Monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe.

2. artikulua: Gobernuak, horretarako aukera izan bezain laster, eta aurretik Euskal Probintziak eta Nafarroa entzunda, aipaturiko foruetan ezinbestez egin behar den aldaketa proposatuko die Gorteei, probintzia haien interesak eska dezakeen bezala eta Nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren interes orokorrarekin uztartuz. Bitartean behin-behineko eran erabakiko dira gerta daitezkeen zalantzak eta zailtasunak, azaldu den modu eta adieran, horren berri Gorteei emanez.

Beraz, epaitegi, justizia, buru, gobernadore eta gradu eta maila guztietako gainerako agintari zibil, militar eta elizakoei agintzen diegu honako lege hau bere atal guztietan gorde eta gordearaz, konpliaraz eta betearaz dezatela. (…)

Nik, Erregina Gobernatzaileak. (Erreginaren eskuz sinaturik dago) 

Jauregian, 1839ko urriaren 25ean

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra