Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Testu historikoak  >>  Legeria

1876ko uztailaren 21eko Legea

1876-07-21

Itzulpena nork: Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO)

Argitalpena: Gaceta, 1876/7/25, 207. zk.

1876ko uztailaren 21eko Legea

Madrilgo Gazeta, 207 zk., 1876ko uztailaren 25ekoa

ALFONTSO XII.ak, Jainkoaren graziaz Espainiako Errege konstituzionalak, Lege hau ikusi eta ulertzen duten guztiei: Jakin ezazue Gorteek onartu dutela eta Nik berronetsi dudala honako hau:

1. artikulua.- Konstituzio politikoak beti ezarri die espainiar guztiei legeak deitutakoan armak hartzeko betebeharra eta Estatuaren gastuetarako nork bere edukien heinean ekarpena egitekoa. Betebeharrok Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanleei hedatuko zaizkie, Nazioko gainerakoei bezala, eskubide konstituzionalak hedatzen direnez.

2. artikulua.- Aurreko artikuluan xedatutakoaren indarrez, aipatu hiru probintziak behartuta daude, Lege hau argitaratzen den unetik, soldadu-deialdi ohiko eta ohiz kanpokoak direla-eta, legeen arabera dagokien gizon-kopurua aurkeztera.

3. artikulua.- Halaber, Lege hau argitaratzen denetik behartuta daude Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintziak Estatuko aurrekontu orokorrean finkatutako kontribuzio, errenta eta zerga ohiko eta ohiz kanpokoak ordaintzera gastu publikoetarako, dagokien proportzioan.

4. artikulua.- Gobernua baimentzen da, bere garaian Gorteei horren berri emanez eta 1837ko irailaren 10eko eta 1841eko abuztuaren 16ko Legeak eta urte bereko urriaren 29ko Dekretua kontutan hartuz, bai euskal herrien ongizateak eta baita Nazioaren gobernu zuzenak eta segurtasunak ere eskatzen duten beren foru-araubide zaharraren aldaketa oro erabakitzeari ekin diezaion, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziei entzunda, egoki baderitzo.

5. artikulua.- Gobernua baimentzen da, bere garaian Gorteei horren berri emanez, honako hauetarako: Lehenengoa: Soldadu-deialdi ohiko eta ohiz kanpokoetarako bakoitzaren gizon-kopurua aurkezteko moduak Aldundien esku uzteko. Lehenengoa: Soldadu-deialdi ohiko eta ohiz kanpokoetarako bakoitzaren gizon-kopurua aurkezteko moduak Aldundien esku uzteko. Bigarrena: Lege honen 3. artikulua betearazteko tokian tokiko zer-nolakoek erakutsi eta eskarmentuak aholkatu dezaten moduko aldaketak egiteko. Hirugarrena: Azken gerrate zibilean beraiek edo beraien gurasoek bidezko Erregearen eta Nazioaren eskubideak armak hartuta defendatu zituztela egiaztatu dezatenak soldadutzatik salbuesteko kasuetan kontutan hartzeko, salbuespen horien ondorioz probintzia bakoitzaren kopurua gutxitu gabe. Laugarrena: Joan den gerrate zibilean legezko kausaren alde era guztietako sakrifizioen kariaz onura horren irabazle egin diren euskal herriei eta, baita ere, arrazoi berberagatik etxea utzi edota jazarpena pairatu behar izan duten herritarrei bidezkoak iruditzen zaizkion epeetarako, beti ere gehienez hamar urterako, zerga berriak ordaintzeko salbuespenak emateko.

6. artikulua.- Gobernua, Lege hau zehatz eta osorik betetzeko beharrezko ahalmen berezi eta aukerako guztien jabe da Lege honen indarrez.

Beraz, Auzitegi, justizia, buru, gobernadore eta gainerako agintaritzei, dela zibilei, dela militarrei, dela Elizakoei, edozein mota eta mailatakoak direla, agintzen diet lege hau oso-osorik bete eta betearazi dezatela.

Errege-jauregian emana, mila zortziehun eta hirurogeita hamaseiko uztailaren hogeita batean.

NIK, ERREGEK

Ministro Kontseiluko lehendakariak

Antonio Cánovas del Castillo

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra