Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Octava ediciión Premios Adrián Celaya

Testu historikoak  >>  Legeria

Euzkadi'ren Berjabetasun-araudia (1936)

1936-10-07

Itzulpena nork: Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala (IZO)

Argitalpena: Gaceta, 1936/10/7, 281. zk.

EUZKADI'REN BERJABETASUN-ARAUDIA.

Euzkadiko Agintaritzaren Egunerokoa, 1936ko
urriaren 9, 10, 11, 12 eta 13an

I’GO ZATIA

Erabaki orokarrak

1go. atala.-
Erkalaren araudi nagusiak eta Araudi onek diotenez,
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaya, España laterriaren
soin barrunean, berjabetasunez janzten dira,
Euzkadi izentzat arturik.
Aitatutako erkiak dituzten lurraldeak osatuko dute
lurki berri au. Erki bakoitza bere buruaren jabe
izango da, Araudi oneri edo ondorengo erabakiei
buruz, Ortaz, "Euzkadi'ri bereziki opa etzaizkion
eskubideak, erki bakoitzaren esku daudela
adierazten degu.
Euzkera, gaztelera lez, Euzkadi'ko laterri-izkera
izango da. Ortaz, berjabetasun berri onek emango
ditun erabaki orokarrak bi izkuntzetan idatziko dira;
España'ko laterri edo agintariekiko artu-emanetan
derriorrezko izkera gaztelera izanik.
Legedi onek aitortzen ditun eskubideen jabe izateko
euzkotzat joko dira:
1'go. Jatorriz euzkoak izanik, Euzkadi'z kanpora,
erbestezan, errikideturik arkitzen ez diranak.
2'go. Euzkadi'n errikidetzen diran gañerautzeko
españar errikideak.

II'EN BURUA
-
2'n atala.-
Erkalaren Araudi nagusiak 16 eta 17'garren ataletan
dionez, Euzkadi'ri dagokio ondoren ezartzen diran
gaiei buruz legeak ematea eta bete eraztea.
a) 1'goa. Erriaren barrengo eralguntza, autezkunde -
legediaz batera, noski, Araudi onen IV'garren buruak
dionaren arauz.
2'garena. Ontarako egokiak diran lurralde banaketak.
3'garrena. Urien eralguntza. Baño eralguntz onek
Laterriaren lege orokarrak urien berjabetasunari opa
dizkion eskubideak izango ditu mugatzat.
4'garrena. Euzkadi'ri dagozkion eskubide gaien
zenbatza.
b) 1'goa. Uritar legedi osoa, idatziriko edo oiturazko
Legezarr legedipean edo uritar-zenbatzaren mende
dauden gaiaz batera. Araudi nagusiaren 15'gn. atala
izango du mugatzat.
Euzkadi'ri opa dizkion eskubideak lege biurtzea.
Latziñaldaritzari   dagozkion     legeak      egitea.
Latziñaldariak izendatzea, España'ko laterrian indar
duten aurrebegirapen arauak ontarako nagusi dirala.
c) 1'goa. Mendiei nekazaritzari eta aberezaintzari
dagozkien arauak, Laterriak beretzat arturik dauzkan
eskubidez kanpora: erri aberastasuna eratzeari
dagozkion aldetik alegia.
2'garrena. Lurrak darizkion ondasunak eta
zenbaitzuen aberastasubak gizartean banatzea,
Araudi nagusiak 15'gn. atalaren 12'en. zatian diona
betetzeko era danean.
d) 1'goa. Erri barrungo agiriko eta ixileko osasun
bideak, gutxienez, Laterriak agindua daukana
beteaz.
2'garrena. Agiriko eta ixileko gizarte-laguntza eta
beartsuendako babesa. Mota guzietako Batzorde on
ematzailleak eratzea. (Gaztetxoendako epai-mai
babesgarriak sortzea.
3'garrena. Meatzetatik sorturiko ur osasungarriak.
e) 1'goa. Mota guzietako bazkunak: agintaritzari, diru
artu-emanei eta bizipedei dagozkienak alegia; baño
ez gizartezaletasun arauzkoak, Araudi nagusiaren 15
garren atalak dionez. laterriari bai dagozkio.
Orniketa. Aurrezkitegi, aurrebegirapen eta arturen
bazkunak, Euzkadi'n ezarrita dauden agintari-Bazkun
eta gañerantzeko Bazkunak eratuak diranean. Alkar-
laguntzeko Bazkunak, Araudi-nagusiaren 15'gn.
ataleko 1'go. zenbakian dionaren mugaz barrendik
daudenean.
2'garrena. Bazkun, erri eta lurrari buruz arturena
banatzen duten Bazkunak, Araudi nagusiak 14'gn.
atalaren 12'gn. zenbakian dionaren eta salerosketa
legediaren barrendik.
3'garrena.     Nekazaritzari    eta   aberezaintzari
dagozkien alkarte alkar-laguntzalleak. Lugintzaren
aldeko agintaritza eta ekintza.
4'garrena. Saleroste arauak diotena beteaz,
saleroste eta diru artu-eman Bazkunak.
1'goa Burnibide, tximistgurdi, eraman ekarri,
bidezabal abereendako bide, urbide, ur-zingira,
urrutizkin, kai, egazkin-kai, egazkin-bide eta irrat-
eraman-ekarriak, Araudi nagusiaren 14'gn. ataleko
13'gn zenbakiak eta 15'gareneko 6 garrenak
diotenaren barrendik
2'na. Ur-indarrez baliatzea, ura Euzkadi barrunean
dijoanean, eta, tximist-indarra banatzea, Euzkadi'z
kanpora irteten ez dalarik,
3'na. Uri eta gauza ikusgarrien zabalkundea.
3'en atala.-
Zuzentza-zaintzea eta bere malla guzietan eratzea,
Euzkadi'ren eskubide izango da. Bere luraldean
noski: eta barruti guzietan, legorreko eta itsasoko
gudaritzan ez beste. Erakuntza au, Araudi
nagusiaren eta epai-legeen arauz egingo da.
Euzkadi'rako        epaille     eta      auzi-maisuak,
berjabetasunez jantzi dan erkiak berak izendatuko
ditu, Laterriaren itxaron-mailletan arkitzen dirauen
artean egingo da aukera, Autugarriagotzat joko dira
euzko Legedi zarra ezagutzen dutenak. Orobat,
euskal-urietarako         diranean,        euskaldunak
aintzakotzatago artuko dira. Baño jatorriz euzkoaz
diranen eta soillik Euzkadi'n bizi diranen artean ez da
nabarmen biderik sortuko. Zuzentza-zaindarien
idazkari eta laguntzalleak berjabetasunaren jabe dan
erkiak izendatuko ditu Laterriaren oñarri-legeen
arauz Urietan zuzentza zainduko dutenak berriz,
Euzkadi'k esango dun eraz eta arauz.
Araudi nagusiaren 104'gn. atalak dion bezela
Salatariak izendatzea eta beroien Bazkuna eratzea
españar Laterriaren esku dago. Alaz guztiz bere
berjabetasuna zaindu eta beroneri eutsi bear
zaionean, Euzkadi'ko malla guzitako Auzitegien
aurrean lege-gizonak ipiñi litzake zuzentza lortzeko.
Euzko Auzitegi Nagusia. erki barungo legediaren
arauz izendatua izango da. Bere lege-ala izango du,
Eta. esiak ipintzeko eskubidea Euzkadi'k egin
litzaken lege gaietan. Gai oien bitartean sortuko
diran auzi eska eta berrikusteaz jabetuko da. Orobat,
epaille bat bestearen barrutian sartu dala-ta sortu
ditezken eztabaidak erabakiko ditu, Eta euzko legedi
bereziari buruzko agiriak Jabetzaren Zenbatza
Idazkolean zer nola maillatu bear diranaren beri
izango du, Araudi nagusiaren 14'gn ataleko 11'gn.
zenbakiak dionez aitatu ez dan guziak Laterriko
zuzentza Epaimai Nagusiaren mende jarraituko du.
4'en atala.-
Araudi nagusiaren 50'gn. atalak agintzen dun bezela.
mota eta malla guzietako Iraskintza-Etxeak sortu eta
mantentzeko eskubidea Euzkadi'ri aitortzen zaio.
Baita Irakastola Nagusia'ri buruz ere. Baño zer nola
tajutu eta zein bideetatik eraman Araudi nagusiarer
48'gn. atalaren mugaz barrundik izan bear. Gaur
dirauten Ikastetxeak Laterriak mantendu litzake Baita
berriak sortu ere, erriaren gogo-lantzeak ala
eskatzen dula baderitzaio.
Araudi nagusiak bere 49'gn. atalean diona tajutuko,
dun legea sortu bitartean, Irakaskintza edo Ogibide
izen bereziak bereganatu nai dituztenei azken -
azterpen bat egingo zaie Irakastetxe Nagusian,
baldin au sortzen bada; edo bestela, berjabetasunez
jantziriko erkiak mantentzen ditun gañerantzeko
Irakaskintza-Etxeetan. Au, Erkalaren Jaurlaritzak
esango dubenaren arauz.
Erti-ederra, Idazti eta idazti-zarrak gordetzea eta
jakínz-tresnak, museo liburutegi eta erti-altxorra
zaintzea Euzkadi'ren esku dago.
Berjabetasuna dun Erkian legea babesteko eta erri-
pakeari iraunerazteko uri-zaintza arazoa Euzkadi'ren.
esku dago. Araudi nagusiaren 14'ataleko 4, 10 16
eta 18 garren zatiak eta Erre-pakea'ri dagoikon
oroentzako aginduak diotenari kaltegarri etzaion
neurrian.
Euzkadi'ri eta Laterriari dagozkion Erri-pake buruzko
arazoak alkar-adituz eta alkarri lagunduz etengabean
joan ditezen Batzorde bat osatuko da, Erkalaren
Jaurlaritzak izendatzen ditun aña batzarkide bergabe
dar Erkiak izendatzen ditubelarik.
Aitaturiko gaiari buruz Laterriak baditu eratuak zen
bait Bazkun. Euzkadi'ri opa zaizkion Erri-pake
arazoak zuzentzeko oietako zeintsu eta zenbat sartu
bear diran Euzkadi'n. Batzordeak esango du.
Laterriak eta Erkiak alkar-adituz betetzen dituzten
arazoei buruz.
Batzordeak erabakitakoaren aurka Euzkadi ezin
joango da.
Euzkadi barrungo Erri-Pakeari eustera Laterria sartu
diteke noizbait, buruzagitza bere gain artzen
dubelarik. Ona, au noiz gerta liteken:
1. bizi
Euzkadi'ko Jaurlaritzak eskatzean, beronek esatean
atzeratzekotan.
2'an.
Bere buruz, Laterria eta pakea nolabait daudela uste
izatean. Ontarako, Laterria guda-aroan edo asalda-
aldian dagola adierazia arki bear; eta egoera ontatik
irten bezin laister gauzak lengoratuko dira.
6'en atala.-
Laterriak emango ditun gizarte-legeak betetzea
Euzkadi'ren gain izango da, lege oiek agintzen duten
guzia beteaz. Laterri Jaurlaritzak aztertuko du bere
aginduak zeatz bete eta bere legeak zuzen bete
erazten diran. Orabat laterri arteko itunbenei
dagokionari buruz.
Idatzi degunak Laterriarenak dirala adierazten dun
eskubideak dirala-ta, noiznai eta nai aña notin azter-
ordezkariak izendatu ditzake beronek. Gizarte gaiari
buruz Euzkadi'k ditun eginbear oietan Laterriak
utsunerik nabaituko balu, beroiek zuzendu bearrean
arkitzen da Euzkadi,
7'en atala.-
Euzkera, gazteleraren berdiñean erri-izkera aitor
dala-ta, Euzkadi'ren esku izango da berdintasun au
gorde eraztea. Ona, ontarako ipintzen diran arauak:
a) Euzkeraz mintza oi diran urietarako agintaritzak
emango ditun erabaki guziak aitatutako bi
izkuntzeraz adieraziak eta argitalduak izango dira.
b) Euzkeraz mintza oi diran urietako biztanleei bi
izkeren artean aukera eskubidea opako zaie mota
guzitako Auzitegi, agintari eta lanarekin izan
ditzateken artu-emanetan.
c) Epaillariei zuzenduko zaizkien idazkiak izkuntza
batean edo bestean idatziak izatea berdin.
d) Eukeraz idatzitako mota ontako idazkiak erderara
itzuli erazi bearko dira bitartean arkitzen dan
norbaitek ala eskatuko lukenean, edo Euzkadí'z
kanpora indar izan bearko lutekenean.
e) Araudi nagusiaren 50'gn. atala beteaz
irakaskintzari buruz euskera eta erdera arteko artu-
emanak tajutuko ditu.
Euskel-urietan eta bere mende jardungo diran lanari
guziak euskeraz jakitera beartu litzake euzko -
agintaritzak. Ez ordea lanariak, Araudiak indar izaten
baño len bere lanean ari baziran. Oien lan-aritzeari
eta eskubideei begiramena opako zaie.
Euzkeraz mintza oi diran urien mugak ipintzea,
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaya'ko Aldundi edo Aldundi
ordez izan ditezken. agintari Bazkunen esku dago.
8'en atala.-
Erkalaren Araudi nagusiaren 15'gn. atalak dionez,
Laterriak emandako legeak Euzkadi'k bete-eraziko
ditu gai abei dagozkienak diranetan. Ona zeintsu gai
diran:
1'goa. Aitatutako 15'.gn. ataleko 1'go. eta 2'en
zenbakien indarrez Laterriak beretzat gorde ditunak
eta espetxeei dagozkienak.
2'na. Zenbatza eta biztanle-elesti gaiak.
3'na. Agintaritzaren adierazpen eta agiriko-idazkiak
indar eman al izatea.
4'na. Gauzak pixatu eta neurtzeko erabilli oi diran
tresnak eta balio aundiko burdiñak aztertu al izatea.
5'na. Meatz arauak.
6'na. Oroentzat onuragarri diran burnibide, bidezabal
urbide, urrutizkin eta kaiak, Baño lenengoen
goraberak Laterriak bere mende eutsi litzake.
Orobat, gai berari buruz, legeak ber-berak bete
erazteko eskubidea.
7'na. Era guzietako eta gizarteko ziur-Bazkunak,
beroien erabitze eta diru-zaitzeaz batera.
8'na. Urak, eizea eta erreka-arrantza. Euzkadi'z kan
pora doazen uraz indarra sortzea galerazia
dagolarik.
9'na. Irartzea. Alkar - Bazkuna. billera eta agiriko
ikusgarriak.
10'na. Lur, etxe, eta gañerantzeko gauzak, beroien
jabeari legez dagokiona emanda kendu al izatea.
Baño Laterriak bere erri-lan bereziak egin ditzake.
11'na. Izadiak demaizkin aberastasunak eta bizipide
Bazkunak gizarteari ematea, Araudi Nagusiaren
15'gn. ataleko 12'gn. zatiak dion bezela.
beronetan jardun oi diran lagunegaz, Araudi
Nagusiko 14'gn. ataleko 9'gn. zenbakiak eta
saleroste legediak diotenaren mende.
13'na. Gudarako ez diran egazkiñen atzera-aurrerak
eta irrat-zabalkundea. Laterriak, bere mendeko
atzera-aurrera gaiak alkar-eratzeko eskubidea
dubelarik. Laterriak, beretzat irrat-zabalkundea
bereziro      eratu     lezake.      Eta  Euzkadi'ren
agintaritzapean diardutenak aztertuko ditu.
9'en atala.-
Araudi onek Erkiari opa dizkion gaiei buruzko
itunbenak bete erazteko bear diran neurriak
Euzkadi'ko agintaritzak artuko ditu. Neurri abek
garaiz artuko ez balitu, Erkalaren Jaurlaritzari artzea
dagokio. Kanpokoekiko artu-eman guziak bere
mende dauzkalarik, aitatutako itunbenak betetzen
diran eta giza-eskubideei itzala opa zaien, gain
gañetik eta etengabean zainduko du. Arazo oietaz
kanpora, Laterri arteko Batzar eta Erakusketeetan
parte artzea, atzerrian bizi diran españarekin
artuemanak izatea edo oien antzeko gaiak erabiltzea
Laterriari, ez beste iñori, dagokio.
III'EN. BURUA
Euzkadi nola eratu
10'gn. atala.-
Euzkadi'ko Agintaritza erriagandik sortua da.
Erkalaren Araudi Nagusiak eta Araudi onek
diotenaren arauz, erriak nai dun bezela erabilliko da.
Esi oietxek izango ditu ordea:
a) Legeak emango ditun Batzarrean 25.000 biztanlek
ordezkari bat izan bearko dute gutxienez. Beste
edozein Lege-emale Batzarren gixa, auteskunde
orokar, zuzen eta ixilen bidez autuak diralarik.
b) Legeak bete eraziko ditun Batzordeari Lege
emailleen uste ona bearrezkoa izango zaio. Erkiaren
Erkalarekiko        artuemanetan,      lendabizikoaren
ordezkaritza legeak bete eraziko ditun Batzorde-
Lendakariaren gain izango da.
Laterriak ber - berak bete eraziko ditun gaiei buruzko
alkarrekiko      artu-emanetan    berriz,    aitatutako
Erki lege-emaleen aurka ezin ezer-egingo da, bere
eginkizuna beteaz eman ditzateken autarki edo
iritziei buruz. Eta Erki barrunean lege-austerren bat
egingo baluteke, ontarako Euzkadi'n arkituko litzaken
Epaimai nagusienak bakarrik uxatu eta epaitu
litzake.
Erriaren naia azaltzeko bideak auek izango dira:
auteskudeak, referendun eta lege-gai itxurapean iritzi
ematea.
11'gn. atala.-
Erki-Auzitegi baten barrutian Laterriko Auzitegiren
bat sartu dala-ta edo batekoz bestera auxe bera
gertatu dala-ta sortu ditezken eztabaidak erabakitzea
Erkalaren Epaimai Nagusiaren egitekoa izango da.
Bateko eta besteko Eratzalle Agintari edo Bazkunen
artean sartuko diranak berriz, Araudi Nagusiaren
ausleak epaitzeko izendatutako Auzitegi Nagusiak
erabakiko ditu.
Eraberean, Araudi onen 6'garren atalaren bigarren
zatiak erabakitzen dubena beteaz Erkalaren
Jaurlaritzak Euzkadi'ko lege-beteerazleen aurka,
gizarte-legeak nolabait betetzen dirala-ta erazoten
badio, Lege Nagusi aldeko Auzitegi Nagusiari berari
dagokio bitartekotza egitea. Au gertatzean,
eztabaida sortu dun erabakia betetzea eten lezake
auzia zuritu bitartean.
IV'GN. BURUA
Ogasun eta zerga artuemanak
12'gn. atala.-
1) Araudi oneri eskerrak Euzkadi'ren eskuetara igaro
diran eginbearrak Laterriaren Ogasun mende gaur
arkitzen   diran    elbideen  bitartez   oso-osorik
ordainduak izango dira.
2) Eginbarren ordaintza eta elbideen izendatzea
Erkala'ren Jaurlaritzak eta Euzkadi'ko Lege-
beteerazle Bazkunak erabakiko dituzte. Ontarako,
Araudi onen bitarteko - erabaki bakarrak dion
Batzordearen iritzia adituko da.
3) Mendi, meatz, ur, eiza eta arraintza, orok
erabiltzen dituzten ontasun eta oietakoak izan gabe
Laterriarenak diranak baño oroen onerako erabilli oi
diranak eta erriaren aberastasunari eragiten
diotenak: gai oiei buruz Laterriak Euzkadi'n ditun
eskubideak Euzkadi'renak izango dira. Erkal-
Jaurlaritzaren eginbearrei dagozkionak ez ordea.
Aitatutako ondasun eta eskubideak besterendu,
zergaz astundu eta norbaiteri opatzea eziñekoak
izango dira.
Laterriak Euzkadi'ri emandako eginbearrak kitatzeko
edo obeagotzeko, Laterriak zor-papera banatzen
badu, Euzkadi paper onen jabe egin bearrean da,
España'ko biztanle bakoitzari legokion aña
Euzkadi'koari jarriaz.
Erkalaren Ogasunak eta Euzkadi'renak oraingo Uri -
Ogasunei begirapena zor diote. Zerga berririk ez
diote ezarriko, beraz. Uri-Ogasun oiek Laterriko
gañerantzeko Uri-Ogasunak jasoko duten guzia era
berdiñean jasotzeko eskubidearen jabe izango dira.
Zerga-gaiei dagokiona alegia.
Zuzen eta egokiena deritzaion zergak tajutzeko era
artuko du beretzat Euzkadi'k.
13'gn. atala.-
Araba, Gipuzkoa eta Bizkaya'k, Laterriari zama
guziak jasotzen len bezela lagundu bearko diote,
Araudi Nagusia egin zun Batzarrak 1931'gn.
agorreko 9'an. ezarri zun eraz.
V'GN. BURUA
Araudi aldakuntza
14'gn. ata1a.
Araudi au aldatua izan diteke. Ona noiz eta nola:
a) Euzkadi'k aldatze naia Udalen arteko referendun
bidez eta Batzar lege-emaillearen oniritziz azalduko
duanean.
b) Erkalaren Jaurlaritzak, España'ko legeegille
batzarkideen lautatik batek eskatuta, bere naia
azalduko duanean.
Bi bide oiek zear Araudia aldatu erazteko legea
baieztua izango bada, derriorrezkoa izango da
Laterri'ko legeegille batzarkideen irutatik biek ontzat
ematea.
Erabaki au Euzkadi'ko referendunek baztertuko balu,
ondoren etorriko litzaken Batzar legeemailleak
berriro baieztutzea naitanai-ezkoa izango da aldatze
asmoa betetzeko.
BITARTEKO ERABAKIAK
Lenengoa.
Oraingo gudak diraun bitartean, Araudi onek
aitortzen ditun eskubide guzien jabe dan bitarteko
Jaurlaritza baten esku izango da erri-agintea.
Bitarteko Jaurlaritza onen Lendakaria, Araudia
baieztu     dala    jakin-erazten   dan    egunaren
zortziurrenaren mendean autua izan bedi, erriak autu
eta gaur Udal-gizon izanik bere autarkia azkatasun
osoz eman lezateken ziñegotzien autarkiz.
Auteskunde bitartez izendatua izango da, ziñegotzi
bakoitzari, bera aututzerakoan izan zitun aña autarki
ematea dagokiolarik.
Bitarteko Lendakari aututze ontarako Bizkaya'ko
Jaurlaria izango da buru, beronek dion leku eta
egunean. Iru egun aurretik egin bearko du deia.
Era onetan antutako Lendakariak esango du
Jaurlaritzarako zeintzuk izan. Gutxienez bost lagun
izendatuko ditu.
Bigarrena.
Gauzak bere oñera biurturik arkituko diranean,
bitarteko-Jaurlaritzak, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaya'n
erki-Aldunak aututzeko deia emango du. Auteskunde
au, deia emandako agunaren ogeitaamarurrenaren
mendean egingo da. Onenbeste autarki bearko dira
aldun bat autu al izateko. Onenbesteko ontara eldu
gabe geratzen dirau kondarrak, beste zenbait
kidekoekin batu litezke beste Aldun bat autu al
izateko.
Auteskunde deiean ontarako arauak eman bitez.
Euzkadi'ren mendeko erri bakoitzak mai-sail bat
osatuko du, 10.000 biztanleko erki-AIdun bat autuaz.
baten eskubidea izateko millatik gorakoak izan
bearko dira.
Irugarrena.
Era onetan aututako erri-Aldunak auteskunde
egunaren amabosturen mendean batuko dira
Aldundia osatzeko, egun ontatikxe «Comisiones
Gestoras» izenekoen ordez agintaritzan jarriaz.
Au egin bezin laister, iru Aldundi Lendakariak alkar
artuta noiz Aldun guzik batera Gernika'ko Batzar-
etxean bildu erabakiko dute: Aldun oiek, bitarteko
Euzko Batzar Lege-emaillea osatuko baitdute. Batzar
onek esango du maiko zeintzuk izan. Orobat.
Batzorde Jaurlari bat izendatuko du, ondoren Erkal-
Jaurlaritzari adieraziaz. Une onetantxe, lege onek
Euzkadi'ri    opa     dizkion  eskubideak    Batzar
Legeemaille eta Batzorde Jaurlari berrien eskuetara
igaroko dira.
Batzar oneri, Batzorde Jaurlaria autu eta aldatzez
gañera beste zenbait eskubide dagozkio: sei illabete
buru luzeen dala bete bearko ditunak. Ona zeintzuk
diran :
a) Batzararrentzat araudia idatzi eta ontzat artu.
b) Mota guzitako Euzkadi barrengo erki-agintaritzak
eratu, beroien erakuntza eta eginkizunak erabakiaz
eta beroien alkarren arteko artu-emanak tajutuaz.
c) Araba, Gipuzkoa eta Bizkayak, bakoitzak bere
baitan izango dituzten eralguntza lanei bultza eta
erki-agintariei ta Euzkadi barruko erkiei dagozkien
eskubideak izendatu. Orobat, beroien arteko
artuemanak.
d) Euzkadi'n indar izango dun austekunde-legea
erabaki: adiña duten erritar orok autarkia eman al
izan dezaten eraz.
Batzarrak emango ditun legeak, batzarkideen erdiak
eta batek geigok aldeztuak izan bearko dira. Gañera,
gaurkoz iru erkiak dituzten edo Araudi onen bidez
eskuetarako zaizkien eskubideak Euzkadi'ri opa edo
emateko garaiean Aldunen erdiak eta batek geigok
ontzat eman bearko dituzte. Erki bakoitzekoak bere
baitako arazoei buruz alegia.
Bere eginkizunaz batera, Batzarraren izaera
amaitutzat joko da. Orduntxe, beronek emandako
legeak aginduko dutena beteaz, Euzkadi'ko Lege-
emailletzarako auteskunde deia emango da.
Laugarrena.
illabeteen mendean Batzorde naasi bat izendatuko
da, España'ko Jaurlaritzak, Euzko Lege-emaille
Batzarak aña batzarkide izendatuaz. Batzorde naasi
onek Euzkadi'ko agintarien eta lanarien gain,
Araudiak diona beteaz, aurrerantzerako zein
eskubide eta eginbear joan bear diran erabakiko du.
Euzkadi'ren eskuetara zein ondasun eta eskubide
dijoazen argituko du; eta eginbearrak nola tajuz
eskuz-esku igaro eratu ere bai.
Batzorde onen erabakiak, aintzakotzat artzekoak
izango badira, gutxienez irutatik biek autarkiz
baieztuak izan bitez. Eztabaidarik balitz, Erkalaren
Batzar Lege-emalearen Lendakariaren iritzira
beroiek ipiñi bitez.
Batzorde au noiz arte eta nola jardun jakiteko, ikus
Jaurlaritzaren Lendariak 1932'gn. orillaren 9'an
Catalunya'ko       Batzorde  naasiari     emandako
oroagindua: bere zati guziak gure Batzorde naasia
beartzen baitdute.
Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra