Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Zigor zuzenbidea  >>  Legeria

5/2014 Lege Organikoa, irailaren 17koa, Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutuari gerra-krimenei eta eraso-krimenari buruz aurkeztutako zuzenketak —2010eko ekainaren 10ean eta 11n Kanpalan egindakoak— berresteko baimena ematen duena

2014-09-17

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/09/18, 227. zk.

bcl_98508909.htm

 

I. XEDAPEN OROKORRAK

 

ESTATUKO BURUZAGITZA

9481

5/2014 Lege Organikoa, irailaren 17koa, Nazioarteko Zigor Gortearen

 

Erromako Estatutuari gerra-krimenei eta eraso-krimenari buruz aurkeztutako

 

zuzenketak —2010eko ekainaren 10ean eta 11n Kanpalan egindakoak—

 

berresteko baimena ematen duena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onartu dutela, eta, Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

Erromako Estatutuaren bidez sortu zen Nazioarteko Zigor Gortea, zein 1998ko uztailaren 17an onetsi baitzen. Espainiak 2000ko urriaren 24an berretsi zuen, eta 2002ko uztailaren 1ean sartu zen indarrean bertan.

Estatutuaren 123.1 artikuluak xedatutakoaren arabera, indarrean sartzen denetik zazpi urte pasa direnean, Berrikusteko Batzarrera deituko dira estatu kideak, estatutuari egindako zuzenketak azter ditzaten. Berrikusteko Batzar hori Kampalan (Uganda) egin zen, 2010eko maiatza eta ekaina bitartean, eta bertan Erromako Estatutuari egindako hainbat zuzenketa jasotzen duten bi ebazpen onartu ziren, ahobatez eta estatutuaren 121.3 artikuluarekin bat, hain zuzen, gerra-krimenei (RC/Res.5 Ebazpena) eta eraso-krimenari (RC/Res.6 Ebazpena) dagozkienak.

RC/Res.5 Ebazpenean jasotako zuzenketak, gerra-krimenei buruzkoa baita, estatutuak 8.2 e) artikuluan, jada, jasotzen dituen krimenen zerrendari gehitu dizkie nazioarte mailakoak ez diren gatazketan hainbat arma erabiltzea: pozoia edo pozoitutako armak, gas itogarriak, toxikoak edo antzekoak, edo antzeko likido edo gailuak, eta giza gorputzean erraz zabaltzen edo zapaltzen diren balak, besteak beste, beheko aldea erabat estaltzen ez duen edo ebakiak dituzten estalki gogorreko balak.

RC/Res. 6 Ebazpenak jasotzen duen zuzenketa, berriz, eraso-krimenaren ingurukoa da, eta estatutuaren 5.2 artikulua ezabatzen du. Artikulu horrek dio Gorteak eskumena gauzatuko duela krimena definitzen duen eta eskumena gauzatzeko baldintzak zehaztuko dituen xedapena onetsi ondoren.

Zuzenketa horrek berak 8 bis artikulua gehitzen du, eta haren lehen lerrokadak erasokrimenaren honako definizioa ematen du: «Pertsona batek eraso-krimena egiten du estatu baten ekintza politiko edo militarra kontrolatu edo zuzentzeko egoeran egonik erasoekintza planifikatu, prestatu, abiarazi edo burutzen badu, larritasun eta mailagatik Nazio Batuen Gutunean jasotakoa urratzen duen ekintza, hain zuzen.» Ondoren, erasoekintzatzat jotzen direnen zerrenda jasotzen du 8.bis.2 artikuluak. Halaber, krimen horrekin lotutakoei dagokionez, Gorteak eskumena gauza dezan bete beharko diren baldintzak ezartzen dituzte 15. bis eta 15. ter artikuluek; estatu batek igorritako kasua denerako batek (15. bis) eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak igorritakoa denerako besteak (15. ter) .

Kampalako zuzenketek gerra-krimenen zerrenda handitzea eta eraso-krimena tipifikatzea ekarri dute, eta horiek berrestean giza eskubideen defentsari dagokionez Espainiak hartutako konpromisoa finkatzen du, bai eta erakunde independentea den Nazioarteko Zigor Gortearen eginkizunari dagokionez ere, zigor-arloko justizia

unibertsalaren paradigma irudikatu eta gizateriaren kontrako krimen larrienen aurkako zigorgabetasunaren kontrako borrokan aitzindari baita.

Hala bada, Espainiako Konstituzioak esleitutako eskumenen erabilera nazioarteko erakunde baten esku utzi denez, beharrezkoa da, Konstituzioaren 93. artikuluarekin bat, zuzenketa horiek berresteko baimena lege organikoaren bidez ematea.

Artikulu bakarra. Berresteko baimena ematea.

Baimena ematen da Espainiak berretsi ditzan Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutuari egindako zuzenketak, gerra-krimen eta eraso-krimenari dagokienez; Kampalan 2010eko ekainaren 10 eta 11n egindako zuzenketak dira.

Azken xedapenetako lehenengoa Eskumen-titulua.

Lege organiko hau Konstituzioaren 149.1.3 artikuluak xedatutakoa aplikatuz ematen da; artikulu horrek nazioarteko harremanen arloko eskumen esklusiboa esleitzen dio Estatuari.

Azken xedapenetako bigarrena. Indarrean sartzea.

Lege organiko hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Horrenbestez,

Espainiar guztiei, norbanako zein agintariei, agintzen diet lege organiko hau bete eta betearaz dezaten.

Madrilen, 2014ko irailaren 17an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea

MARIANO RAJOY BREY

____________

8. artikuluari egindako zuzenketa.

Honakoa gehitu 8. artikuluko 2. lerrokadaren e) paragrafoari:

«xiii) Pozoia edo pozoitutako armak erabiltzea;

xiv) Gas itogarriak, toxikoak edo antzekoak erabiltzea, edo antzeko likido edo

gailuak;

xv) Giza gorputzean erraz zabaltzen edo zapaltzen diren balak erabiltzea, besteak beste, beheko aldea erabat estaltzen ez duen edo ebakiak dituzten estalki gogorreko balak.»

_____________

Nazioarteko Zigor Gortearen Erromako Estatutuari egindako zuzenketak, erasokrimenari dagokionez.

1.Ezabatu estatutuaren 5. artikuluko 2. lerrokada.

2.Honako testua gehitu estatutuaren 8. artikuluaren ondoren:

«8 bis artikulua.Eraso-krimena.

1.Estatutu honen ondorioetarako, pertsona batek eraso-krimena egiten du estatu bateko ekintza politiko edo militarra kontrolatu edo zuzentzeko egoeran egonik eraso-ekintza planifikatu, prestatu, abiarazi edo burutzen badu, larritasun eta mailagatik Nazio Batuen Gutunean jasotakoa urratzen duen ekintza, hain zuzen.

2.Lehen lerrokadaren ondorioetarako, eraso-ekintzatzat hartuko da estatu batek beste baten subiranotasunaren, lurralde-osotasunaren edo independentzia politikoaren kontra indar armatua erabiltzea; edo Nazio Batuen Gutunarekin bateragarri ez den beste edozein eraz aipatutako horien kontra jotzea. Nazio Batuen Batzar Orokorrak, 1974ko abenduaren 14an hartutako 3314 (XXIX) Ebazpenarekin bat, ondoren adieraziko den ekintzetako edozein, gerra-deklarazioa egon edo ez, eraso-ekintzatzat hartuko da:

a) Estatu baten indar armatuek beste estatu baten lurraldea inbaditu edo erasotzea; edo eraso den estatu horren okupazio militarra burutzea, aldi baterako baino ez bada ere, inbasio edo eraso horren ondorioz; edo beste estatu baten lurraldea edo haren zati bat anexionatzea, indarra baliatuz.

b) Estatu baten indar armatuek beste estatu baten lurraldea bonbardatzea; edo estatu batek beste estatu baten lurraldearen kontra edozein arma baliatzea.

c) Estatu baten indar armatuek beste baten portuak eta kostaldea oztopatzea.

d) Estatu baten indar armatuek beste baten lehor-, itsaszein aire-indar armatuak erasotzea; edo haren merkataritzako edo aireko ontzidia erasotzea.

e) Estatu baten indar armatuak erabiltzea beste estatu baten lurraldean daudenean –estatu hartzailearekiko oniritziarekin–, baina bertan egon ahal izateko akordioan ezarritakoa urratuta; edo akordio hori iraungi ondoren lurralde horretan jarraitzea.

f) Estatu batek beste bati bere lurraldea uztea eta bigarren horrek hirugarren estatu baten kontra eraso-ekintza egiteko balia dezan baimentzea.

g) Estatu batek –edo haren izenean– banda armatuak, talde irregularrak edo mertzenarioak beste estatu baten kontra bidaltzea, indar armatuen ekintzak burutu ditzaten, horien larritasunagatik lehenago zerrendatutako ekintzen antzekotzat jo daitezkeenak, hain zuzen; edo ekintza horietan parte hartze nabarmena izatea.»

3.Honako testua gehitu estatutuaren 15. artikuluaren ondoren:

«15 bis artikulua. Eskumena gauzatzea eraso-krimenari dagokionez (Estatu batek igorria, motu proprio) .

1.Bere eskumena gauzatu ahalko du Gorteak, eraso-krimenari dagokionez, 13. artikuluko a) eta c) paragrafoekin bat, eta artikulu honen xedapenei jarraiki.

2.Hogeita hamar estatu kidek zuzenketak berretsi edo onartu dituztenetik urtebete pasa arte Gorteak ezin izango du haren eskumena gauzatu, erasokrimenari dagokionez.

3.Artikulu honek xedatutakoarekin bat gauzatu ahalko du bere eskumena Gorteak, eraso-krimenari dagokionez, baina estatu kideen gehiengoak onartutako erabakia hartzen bada 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera; estatutuaren zuzenketa onartzeko behar den gehiengo beraz onartua izan behar da erabaki hori.

4.Gorteak bere eskumena gauzatu ahalko du, eraso-krimenari dagokionez, 12. artikuluak xedatutakoarekin bat, estatu kide batek egindako erasokrimenaren kasuan, betiere, estatu horrek ez badu aldez aurretik eskumen hori onartzen ez duela dioen adierazpena egin eta idazkariaren esku utzi. Adierazpen horrekiko atzera-egitea edozein momentutan egin ahalko da eta, hiru urteko epean, haren gaineko hausnarketa egingo du estatu kideak.

5.Estatutu honekiko estatu kide ez denaren kasuan, Gorteak ez du bere eskumena gauzatuko eraso-krimena estatu horretako nazionalek egin badute edo haren lurraldean egin bada.

6.Fiskalak eraso-krimen baten inguruko ikerketa abiarazteko arrazoizko oinarriak daudela ondorioztatzen badu, lehenengo eta behin, Segurtasun Kontseiluak dena delako estatuak eraso-ekintza burutu duela adierazi duen edo ez egiaztatu beharko du. Fiskalak Nazio Batuen idazkari nagusiari jakinaraziko dio Gortearen aurreko egoera, bai eta jakinarazpenarekin batera, egoki diren dokumentuak zein aurrekariak igorriko ere.

7.Segurtasun Kontseiluak aipatutako adierazpena egin ondoren abiarazi ahalko du fiskalak eraso-krimen bati buruzko ikerketa.

8.Jakinarazpena egin denetik sei hilabete pasa badira eta adierazpen hori egin ez bada, eraso-krimen bat ikertzeko prozedura abiarazi ahalko du fiskalak, Aurrekarien Sekzioak horretarako baimena eman badu, 15. artikuluak xedatutako prozedurarekin bat, eta Segurtasun Kontseiluak kontrakoa erabaki ez badu, 16. artikuluak xedatutakoarekin bat.

9.Gortea ez den organoak eraso-krimenaren adierazpena egitea ez da Gortearen beraren konklusioen kalterako izango, estatutu honekin bat.

10.Artikulu honek ez die kalterik eragingo 5. artikuluan aipatzen diren bestelako krimenei dagokienez eskumena gauzatzearekin loturiko xedapenei.

4.Gehitu honako testua estatutuaren 15 bis artikuluaren ondoren:

«15 ter artikulua. Eskumena gauzatzea eraso-krimenari dagokionez (Segurtasun Kontseiluak igorria)

1.Bere eskumena gauzatu ahalko du Gorteak, eraso-krimenari dagokienez, 13. artikuluaren b) paragrafoak dioenarekin bat, eta artikulu honen xedapenei jarraiki

2.Hogeita hamar estatu kidek zuzenketak berretsi edo onartu dituztenetik urtebete pasa arte ezin izango du haren eskumena gauzatu Gorteak, erasokrimenari dagokienez.

3.Gorteak artikulu honek xedatutakoarekin bat gauzatu ahalko du bere eskumena, eraso-krimenari dagokienez, baina estatu kideen gehiengoak onartutako erabakia hartzen bada 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera; estatutuaren zuzenketa onartzeko behar den gehiengo beraz onartua izan behar da erabaki hori.

4.Gortea ez den organoak eraso-krimenaren adierazpena egitea ez da Gortearen beraren konklusioen kalterako izango, estatutu honekin bat.

5.Artikulu honek ez die kalterik eragingo 5. artikuluan aipatzen diren bestelako krimenei dagokienez eskumena gauzatzearekin loturiko xedapenei.

5.Gehitu honako testua estatutuaren 25. artikuluaren 3. lerrokadaren ondoren:

«3 bis. Eraso-krimenari dagokionez, artikulu honek xedatutakoa estatu baten ekintza politiko edo militarra kontrolatu edo benetan zuzen dezaketen pertsonei baino ez zaie aplikatuko.»

6.Kendu estatutuaren 9. artikuluko 1. lerrokadaren lehen esaldia, eta haren ordez honakoa jarri:

«1. Krimenen elementuek lagunduko diote Gorteari 6., 7., 8. eta 8. bis artikuluak interpretatzen eta aplikatzen.»

7.Kendu estatutuaren 20. artikuluko 3. lerrokadaren goiburua eta haren ordez honakoa jarri; beste guztia dagoenean utzi:

«3. Gorteak ez du auzipetuko 6., 7., 8. edo 8 bis artikuluek debekatutako egintzengatik beste epaitegiren batek auzipetu dituenak, salbu eta beste auzitegiaren prozesuan honakoa gertatzen bada:»

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra