Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Zigor zuzenbidea  >>  Legeria

6/2014 Lege Organikoa, urriaren 29koa, –Europar Batasunaren baitan zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko Legearen osagarria baita– Botere Judizialaren gaineko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duena

2014-10-29

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2014/10/30, 263. zk.

bcl_200662961.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

11063 6/2014 Lege Organikoa, urriaren 29koa, –Europar Batasunaren baitan zigorarloko ebazpenak elkarri aitortzeko Legearen osagarria baita– Botere Judizialaren gaineko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duena.

FELIPE VI.a

ESPAINIAKO ERREGEA

Honako hau irakurtzen duten guztiek jakin dezaten.

Jakin ezazue: Gorte Nagusiek honako lege organiko hau onartu dutela, eta, Nik, hemen, berretsi egiten dudala.

HITZAURREA

Europar Batasunaren baitan zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko Legearen bitartez, gure ordenamendura ekarri dira zenbait esparru-erabaki. Halaber, lege organiko bidez arautu beharreko alderdi batzuez ari da. Horiek horrela, bada, ebazpenak elkarri aitortzeko lege berria onartzearekin bat, ezinbestekoa da Botere Judizialaren gaineko uztailaren 1eko 6/1985 Legea aldatzea.

Ebazpenak elkarri aitortzeari buruzko esparru-erabaki berri bat txertatzen den bakoitzean gertatu izan den moduan, hizpide dugun legeak bere xedapen-zatietan arautzen ditu ebazpen judizialak emateaz, ezagutzeaz eta betearazteaz arduratzen diren agintari judizialen eskumenak.

Kasu honetan, legeak esparru-erabaki bat baino gehiagoren eta ebazpenak elkarri aitortzeko direktiba baten transposizioa dakarrenez, zenbait eskumen sortu dira lege horren babespean. Hala, zigor-arloko eskumenak dituzten epaitegi eta auzitegiek eskumen berriak izango dituzte honako arlo hauetan: zigorrak edo askatasun gabetzea eragiten duten neurriak ezartzeko epaietan; Europak frogak lortzeko egindako erreguan; zaintzapeko askatasun-ebazpenetan; behin-behinekoz aske dauden pertsonak zaintzeko neurriak ebazterakoan eta babesaren gaineko europar aginduan. Atxilotu eta entregatzeari buruzko europar aginduari dagokionez, berriz, zera xedatu da: Adingabeen epaile zentrala ere betearazpenerako agintaritza eskuduna izango dela aginduak adingabe bati eragiten dionean. Beste kasu guztietan, Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko epaile zentrala izango da agintaritza eskuduna.

Horrenbestez, beharrezkoa da Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Legea aldatzea, jurisdikzio-organoen eskumenak zerrendatzen dituen aldetik, eta ebazpen judizialak elkarri aitortzeari buruz aurretik hartutako esparru-erabakien transposizioaren harira izandako joerari eutsiz.

Arestian aipatutako guztia gorabehera, abian den erreformak kontuan hartzen du zigor-arloko lankidetza judizialak Europar Batasunaren barruan duen izaera dinamikoa. Horren ondorioz, organo judizialei ez zaizkie eskumen itxiak aitortzen, baizik eta eskumena aitortzen zaie Europar Batasunean zigor-arloko ebazpen judizialak elkarri aitortzeko arau espezifikoetan agintzen zaizkien europar aginduak betearazteko. Horiek horrela, eta arlo honek arauetan izan duen bilakaera dela medio, ez da beharrezkoa izango erreforma puntualak egitea Botere Judizialaren Lege Organikoan.

Artikulu bakarra. Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzea.

Aldatu egiten dira Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoko 65, 87, 87 ter, 88, 89 bis, 94, 96 eta 97. artikuluak, eta honela geratzen dira idatzita:

Bat. 65. Aldatu egiten da 65. artikuluko 4. zenbakia:

«4. Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnei buruz legeak adierazitako errekurtsoak eta estradizio pasiboko prozedura judizialen ebazpena, edozein dela ere prozedurak eragindakoaren bizilekua edo atxilotzelekua.».

Bi. 87. artikuluko 1. paragrafoko g) letra aldatu egiten da, eta horrela geratzen da idatzita:

«g) Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnak — legean adierazitakoak— ematea eta betearaztea, legean adierazitakoaren bat etorriz.».

Hiru. 87 ter artikuluko1. paragrafoari f) letra berria gehitzen zaio, eta honela geratzen da idatzita:

«f) Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnak — legean adierazitakoak— ematea eta betearaztea.».

Lau. Aldatu egiten da 88. artikulua:

«Madrilgo hirian instrukzioko epaitegi zentral bat edo gehiago ezarri ahal izango dira, jurisdikzioa Espainia osoan dutenak, zeinek instruituko baitituzte Auzitegi Nazionaleko Arlo Penaleko Salari edo, hala dagokionean, arlo penaleko epaitegi zentralei dagozkien kausak. Halaber, izapidetu egingo dituzte Europako atxiloketaeta entrega-aginduak betearazteko espedienteak, estradizio pasiboko prozeduretarako espedienteak eta Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnak —legean adierazitakoak— eman eta betearazteko espedienteak. Orobat, instruitu egingo dituzte Europar Batasuneko estatuetako segurtasun-zerbitzuen arteko informazio-eskaerak, epailearen baimena behar dutenean, legeak aurreikusitako moduan.».

Bost. 89 bis artikuluaren 4. paragrafoa honela geratzen da idatzita:

«4. Arlo penaleko epaitegiei dagokie Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnak —legean adierazitakoak—ematea eta betearaztea.».

Sei. Aldatu egiten dira 94. artikuluko 1. eta 4. paragrafoak:

«1. Probintzia bakoitzean, eta jurisdikzio-ordena penalaren barruan, espetxezaintzako epaitegi bat edo batzuk izango dira. Espetxeen Lege Orokorrean aurreikusitako jurisdikzio-funtzioak izango dituzte epaitegiok, gai hauei dagokienez: kondena askatasun-gabetzaileen eta segurtasun neurrien betearazpena; Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnak —legean adierazitakoak— ematea eta betearaztea; espetxe-agintarien diziplina-ahalaren kontrol jurisdikzionala; espetxeratuen eskubide eta onuren babesa eta legeak zehaztutako bestelako gaiak.».

«4. Madrilgo hirian, jurisdikzioa Espainia osoan dutela, espetxe-zaintzako epaitegi zentral bat edo batzuk izango dira Espetxeen lege orokorrean aurreikusitako jurisdikzio-funtzioak betetzeko —artikulu honetako 1. zenbakian deskribatutakoak. Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnak —legean adierazitakoak— emateko eta betearazteko eskumena izango dute, eta Auzitegi Nazionalaren eskumeneko delituei buruz legeak adierazitako funtzioak beteko dituzte. Epaitegi zentral horien eskumena lehentasunezkoa eta baztertzailea izango da zigortuak beste kondena batzuk ere baldin baditu, Auzitegi Nazionalak ezarriak ez direnak.».

Zazpi. Aldatu egiten da 96. artikuluko 2. paragrafoa:

«2. Madril hirian, jurisdikzioa Espainia osoan duela, adingabeen epaitegi zentral bat izango da. Epaitegi horren ardura izango dira adingabeen erantzukizun penala arautzen duen legeriak esleitutako kausak. Halaber, Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnak —legean adierazitakoak— eman eta betearazi beharko ditu.».

Zortzi. 97. artikulua aldatzen da. Honela geratzen da idatzita:

«Adingabeen epaileei dagokie, batetik, legeak delitu edo falta gisa tipifikatutako jokaerak izan dituzten adingabeei buruz legearen arabera dituzten funtzioak betetzea, eta, bestetik, legeek adingabeei buruz adierazitako beste funtzioak betetzea. Halaber, Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzeko tresnak —legean adierazitakoak— eman eta betearazi beharko dituzte.».

Azken xedapen bakarra. Indarrean jartzea.

Lege organiko hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera jarriko da indarrean.

Horrenbestez,

Espainiar guztiei, norbanako zein agintariei, agintzen diet Lege Organiko hau bete eta betearaz dezaten.

Madrilen, 2014ko urriak 29an.

FELIPE E.

Gobernuko presidentea,

MARIANO RAJOY BREY

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra