Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Zigor zuzenbidea  >>  Legeria

Azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa, Zigor Kodeari buruzkoa

1995-11-23

Itzulpena nork: Contreras, Alexander; Gallastegi, Cesar; Irigoras, Aitziber; Landa Gorostiza, Jon (Zuz.); Lobera Revilla, Gotzon; Sainz de Rozas, Rafael; Urrutia Badiola, Andrés (Zuz.); Urrutia Idoiaga, Esther

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 1995/11/24, 281. zk.

Eguneratua: 2012-06-01

Azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa, Zigor Kodeari buruzkoa

ZIOEN AZALPENA

Antolamendu juridikoa indarrarenerabilera arautzen duen arau multzo gisa definitu bada, erraz uler daiteke Zigor Kodeak edozein gizarte zibilizatutan duen garrantzia. Zigor kriminala da, izan ere, estatuaren derrigortze-ahalmenak izan dezakeen gorengo maila. Bada, zigor kriminala ezartzeko beharrezkoak diren delitu eta faltak definitzen ditu Zigor Kodeak. Hori dela eta, Zigor Kodeak lehentasunezko lekua dauka antolamendu multzoan eta, arrazoiarekin ere, ezezko konstituzio gisa hartu da. Zigor Kodeak gizartearen elkarbizitzaren oinarrizko balio eta printzipioak babestu behar ditu. Balio eta printzipio horiek aldatzen direnean, bera ere aldatu behar da. Dena den, gure herrian gizarte, ekonomia eta politikaren ikuspegitik aldarazpen sakonak gertatu arren, indarreko testua XIX. mendekoa da, bere oinarrizko muinean behinik behin. Hori kontuan izanik, argi dago Zigor Kodea eraldatu behar dela.

Demokrazia ezarri zenetik ZigorKodea eraldatzeko egin diren ahalegin ezberdinak oinarri hartuz, Gobernuak proiektu bat egin du eta Ganberei aurkeztu die, horiek eztabaida eta onets dezaten. Hori dela eta, Gobernuak, modu laburrean bada ere, proiektu horren irizpideak azaldu behar ditu, nahiz eta horiek testuaren irakurketatik erraztasunez atera ahal.

Irizpide horien ardatza, logikoa denez, Zigor Kode berria Konstituzioarenbalioei moldatzea izan da. Helburu hori lortzeko, proiektu honek egin dituen aldaketak ezin zenbatu daitezke; hala ere, horietako batzuk aipatzea merezi du.

Lehenengoz, gaur egungo zigorren sistema guztiz eraldatzea proposatzen da, Konstituzioak Zigor Kodeari espetxeratuak berriro gizarteratzeko esleitzen dizkion helburuak, ahal den neurrian, lortzeko. Proposatzen den sistemak, batetik, zigor askatasun-gabetzaileen arauketa errazten du, horien ordez beste zigor batzuk, hain zuzen ere, horren oinarrizkoak ez diren ondasun juridikoak ukitzen dituztenak, ezartzeko aukerak handituz; bestetik, diru zigorretan aldaketak sartzen ditu, isun-egunen sistema eta gizartearentzako lanak ezarriz.

Bigarrenez, gutxieneko esku-hartze printzipioaren eta, geroz eta konplexuagoa izateagatik, gizarteak dituen babeserako beharrizanen artean dagoen aurkakotasunari aurre egin zaio delitugintza era berriak, modu zuhurrean, kontuan hartuz eta oinarria galdu duten delitu-figurak ezabatuz. Delitugintza era berriei dagokienez, merezi du bereiztea gizarte eta ekonomiaren aurkako delituen sarrera edo lurralde-antolamenduaren eta izadiko baliabideen inguruko delituen arauketa berria. Bestalde, oinarria galdu duten delitu-figurei dagokienez, lapurreta-figura konplexu batzuk desagertu egin dira, lapurtzeko indarkeria eta larderia erabiltzen dituztenak hain zuzen; lapurreta-figura horiek bidelapurreriari aurre egiteko sortuak ziren eta desagertu behar dira, erregela orokorrak aplikatu ahal izateko.

Hirugarrenez, garrantzi berezia emanzaio oinarrizko eskubideen babesari. Horrezaz gain, eskubide horietatik edozeinen egikaritza jokoan dagoen kasuetan, ahaleginak egin dira zigorraren baliabidea tentuz eta neurriz erabil dadin.

Adibide gisa aipa ditzakegu: osotasun moralaren babes berezia eta ohorearen aurkako delituen arauketa berria. Osotasun morala modu zehatz batean arautzean, herritarrari babes handiagoa ematen zaio torturaren aurka. Bestalde ere, ohorearen aurkako delituak proposatutako moduan eratzean, adierazpen-askatasunari ematen zaio erregimen demokratiko batek aurreko hori aitortu ahal eta behar dion garrantzi osoa ere.

Laugarrenez, orain arte funtzionariopublikoek izan duten pribilegioa, herritarren eskubide eta askatasunetan bidezko ez den moduan eskua sartzean, ezabatu da, oinarrizko eskubideak babestu eta errespetatzeko helburua kontuan hartuz. Hori dela eta, proposatzen da agintaritza edo funtzionario publikoak egindako atxiloketak edo egoitzetan egindako sarrerak zein miaketak delitu arrunt bakoitzaren modu astungarri gisa hartzea, baldin eta legeak baimendutako kasuetatik at egiten badira, eta ez, ordea, orain arte hartu diren gisa, hau da, inolako arrazoirik gabe arinduta dauden delitu berezien gisa.

Bosgarrenez, Konstituzioak botere publikoei ezartzen dien eginkizuna betetzeko ahaleginak egin dira, benetako berdintasunaren bidean aurrera egiteko. Egiatan, Zigor Kodea ez da tresnarik garrantzitsuena eginkizun hori burutzeko; dena den, eginkizun horretan parte har dezake, hori burutzeko oztopo diren arauketak ezabatuz edo bereizkeria egoerei aurre egiteko, babes neurriak sartuz. Hemen, sexu-askatasunaren aurkako delituen arauketa berria aipatu behar da; horrez gain, bereizkeriarako joera duten jardueren aurrean, arauek babes zehatza ematen dute.

Arauketa berri horrekin tipo penalak egokitu nahi dira babesturiko ondasun juridikoen arabera; babesturiko ondasun juridiko hori, historian zehar emakumearen onestasuna izan zena, gaur egun herritar guztien sexu-askatasuna da. Emakumearen onestasunaren babespean onartezineko egoera laidogarria ezkutatzen zen, proposatzen den arauketak guztiz ezabatzen duena. Erabilitako zigortze-teknika berriek harridura eragin ahal badute ere, kasu honetan, egoki dirudi tradiziotik urruntzea.

Printzipioen eremua alde baterautziz, eta egiteko teknikak kontuan hartuz, proiektu hau aurrekoetatik ezberdintzen da, beraren uzien artean unibertsaltasunarena ez baitago. Estatuak zigortzeko duen boterea Zigor Kodeak guztiz arautu behar zuelako ideia zegoen, baina ideia hori gauzatzeko oztopoa zen, hain zuzen ere, Espainian Administrazioak zehatzeko duen ahalaren garrantzia. Horrezaz gain, ideia hori ez zen beharrezkoa, eta nahasgarri gertatzen zen.

Ez zen beharrezkoa, Zigor Kodearen aldeko eta lege berezien aurkako hemeretzigarren mendeko aukerak hurrengo egitate ukaezinak oinarri gisa hartzen zituelako: alde batetik, legegileak, kode bat egitean, Konstituzioaren printzipioak errespetatu behar zituen, gizartean garrantzia zuten kanpo-arrazoiengatik; bestetik, aurreko hori ez zen gertatzen lege berezi baten kasuan, edo neurri txikiagoan gertatzen zen halakoetan.

Kodearen erabateko unibertsaltasuna oinarritzeko aurreko argumentu hori garrantzi berezikoa zen, konstituzionalismo malgu baten esparruan. Hala ere, gaur egun, Zigor Kodea eta lege bereziak hierarkikoki Konstituzioaren menpe daude eta Konstituzioaren menpe jartzera behartuta daude, bai hierarkia horrengatik, bai eta jurisdikziozko kontrola egoteagatik ere. Horren ondorioz, lege bereziek ezin dute sortu historian zehar eragin izan duten kezka.

Ukaezin gertatzen da, kode batek izen hori merezi izateko, zigor-arau gehienak eta edozein zigor-arauketa janzten duten printzipioak bildu behar izatea; alabaina, aurreko ideia hori nahasgarri gertatzen da, kode batean nekez sartu ahal diren gaiak egoteagatik. Kodeari unibertsaltasun uziaz gain, egonkortasun eta irmotasun gogoak datxezkio, baina eremu batzuetan egonkortasun eta irmotasun horiek ezinezkoak dira, bai gainerako antolamenduaren egoera bereziarengatik, bai eta gauzen izaerarengatik ere. Kanbioen kontrolari buruzko delituak izango lirateke aipatu dugun horren guztiaren adibide. Delitu horietan, ekonomia-baldintzen etengabeko aldarazpenak eta delituon nahitaezko arau-testuinguruarenak eragiten dute zigor-arauak testuinguru horretan kokatzea eta, horrela, Zigor Kodetik kanpo uztea. Hori da Espainiako tradizioa, eta Espainiaren inguruko herrietan ere horren antzeko jardueren adibideak ikusten ditugu.

Hainbatez, erabaki da egokiak diren lege berezien esku uztea gai bakoitzari dagokion zigor-arauketa. Teknika berbera erabili da, haurdunaldiaborondatez geldiarazteari zigorra kentzen dioten arauen inguruan. Kasu horretan, aurretik azaldutako horren antzeko arrazoiez gain, esan daiteke ez direla arau hobendagarriak, hobendapen eza arautzen duten arauak baizik.

Konstituzio Auzitegiak galdatu zuen kasu horiek eratzean Zigor Kodekoak baino gehiago beste arau mota batekoak ziruditen bermeak ezartzeko.

Helburua ez da izan lan bikaina egitea, lan erabilgarria baizik. Gobernuakez du azken hitza, lehenengoa baino.

Horren ondorioz, Gobernuak, proiektu honen arabera, indar politiko eta herritar guztiak gonbidatu behar ditu, Zigor Kodea hobetu eta eginkizun horretan elkarlanean aritzeko. Guztiok Zigor Kode hobea izan nahi badugu, eta gure parte-hartzearekin lortzen badugu, helburu oso garrantzitsua lortuko dugu elkarbizitzarako eta Konstituzioak aldarrikatzen dituen eskubide eta askatasunak modu baketsuan izateko.

ATARIKO TITULUA

ZIGOR-BERMEAK ETA ZIGOR-LEGEAREN APLIKAZIOA

1 artikulua

1. Ez da egiterik zigortuko, ezta ez-egiterik ere, horiek gauzatu baino lehenagoko lege batean delitu edo faltagisa ezarrita ez badaude.

2. Segurtasun-neurriak ezarri ahalizango dira, legeak aurretik ezarritako baldintzak betetzen direnean bakarrik.

2 artikulua

1. Ez da deliturik ez faltarik zigortuko, horiek egin baino lehenagokolege batek ezarritako zigorraz ez bada.

Segurtasun-neurriak ezartzen dituzten legeek ere ez dute atzeraeraginik izango.

2. Dena den, errudunarentzat mesedegarriak diren legeek atzeraeraginaizango dute, horiek indarrean sartu orduko epaia irmoa izan arren, eta subjektua kondena betetzen egon arren.

Errudunarentzat mesedegarrien den legeari buruz zalantzak egonez gero, errudunak esan beharrekoa entzun beharko da. Aldi baterako lege bat indarrean dagoen bitartean gauzatutako egitateak epaituko dira, ordea, lege horren arabera, salbu eta aurkakoa beren beregi xedatzen denean.

3 artikulua

1. Ezin izango da zigorrik ez segurtasun-neurririk betearazi, epaile edoauzitegi eskudunak prozesu-legeen arabera emandako epai irmoaz ez bada.

2. Halaber, ezin izango da zigorrikez segurtasun-neurririk betearazi, legeak eta legea garatzen duten erregelamenduek ezarri moduan eta lege eta araudi horien testuan ezarritako inguruabarrekin edo ezaugarriekin ez bada. Zigorraren edo segurtasun-neurriaren betearazpena auzitegi eta epaile eskudunen kontrolpean egingo da.

4 artikulua

1. Zigor-legeak ez zaizkie aplikatuko beraien baitara beren beregi bildutaez dauden kasuei.

2. Epaile edo auzitegiak, bere jurisdikzioan diharduela, legeak zigortu ezduen egite edo ez-egite bat dagoela jakiten badu, eta zigortzeko modukoa dela uste badu, ez du prozedurarik hasiko egite edo ez-egite horren inguruan eta Gobernuari azalduko dio zeintzuk diren egite edo ez-egite horri zigorra ezartzeko dauden arrazoiak.

3. Era berean, Gobernura joko dumanuaren indargabetze zein aldarazteari edo indultu emateari buruz egokia dena azalduz, epaia berehala betearazteari kalterik egin gabe, baldin eta legearen xedapenak modu zorrotzean aplikatzearen ondorioz egite edo ez-egite bat zigortzen bada, eta epaile edo auzitegiak uste badu egite edo ez-egite hori ez dela zigortu behar; edo, zigorra modu nabarian gehiegizkoa bada, arau-hausteak eragindako kaltea eta errudunaren beraren inguruabarrak kontuan izanik.

4. Indultu-eskaera egiten bada, epaile edo auzitegiak zigorraren betearazpena eten egingo du, indultu-eskaerakerabaki bat jasotzen ez duen bitartean, baldin eta oinarridun ebazpenaz adierazten badu, bere ustez, zigorraren betearazpenak prozesuan bidegabeko luzapenik ez izateko eskubidea hauts dezakeela.

Epaile edo auzitegiak zigorraren betearazpena ere eten ahal izango du, indultu-eskaerak erabaki bat jasotzenez duen bitartean, baldin eta epaia bete-araztearen ondorioz indultuaren helburua zentzugabekoa gertatu ahal bada.

5 artikulua

Dolo edo zuhurtziagabekeriarik gabeez dago zigorrik.

6 artikulua

1. Segurtasun-neurriak oinarritzendira, horien ezarpena jasan duen subjektuaren arriskutsutasun kriminalean.

Arriskutsutasun kriminal hori agertzen da delitu gisa ezarritako egitatea gauzatzen denean.

2. Segurtasun-neurriak ezin dira izan astunagoak edo luzeagoak gauzatu egitateari dagokion zigor abstraktua baino, eta ezin dute gainditu egilearen arriskutsutasuna aurretik zaintzeko beharrezkoa denaren muga.

7 artikulua

Denboran zehar aplikatu behar denzigor-legea zehazteko, delitu eta faltak egindakotzat hartzen dira subjektuak ekintza gauzatzen duenean, edo gauzatu behar zuen egintza gauzatzen ez duenean.

8 artikulua

Kode honen bi manu edo gehiagoren arabera kalifikatu ahal diren egitateak hurrengo erregela hauen araberazigortuko dira, baldin eta egitate horiek 73. artikulutik 77. erakoen barnean ez badaude:

1.) Manu orokorraren aurrean, bereziak du aplikatzeko lehentasuna. 2.) Manu subsidiarioa manu nagusirik ez dagoenean bakarrik aplikatuko da, bai beren beregi subsidiarioa dela adierazten bada, bai isilbidez subsidiarioa dela ondorioztatu ahal bada.

3.) Manu penal zabalenak edo konplexuenak baitaratuko ditu bere baitanirentsitako arau-hausteak zigortzen dituzten manuak.

4.) Aurreko irizpiderik ezean, manupenal astunenak baztertuko ditu egitatea zigor arinagoarekin zigortzen duten manuak.

9 artikulua

Titulu honen xedapenak aplikatukozaizkie lege bereziek zigortzen dituzten delitu eta faltei. Kode honen gainerako xedapenak, ordeztaile gisa, aplikatuko zaizkie lege bereziek beren beregi arautzen ez dituzten kasuei.

I. LIBURUA

DELITU ETA FALTEI, PERTSONA ERANTZULEI, ZIGORREI, SEGURTASUN-NEURRIEI ETA ARAU-HAUSTE PENALAREN GAINERAKO ONDORIOEI BURUZKO XEDAPEN OROKORRAK

I. TITULUA

ARAU-HAUSTE PENALA

I. KAPITULUA

Delituak eta faltak

10 artikulua

Delitu edo faltak dira legeak zigortzen dituen dolo edo zuhurtziagabekeriazko egite eta ez-egiteak.

11 artikulua

Emaitza sortzea den delitu edo faltak, bakarrik joko dira ez-egiteagatikgauzatutzat, emaitza saiheste eza emaitza sortzea bestekoa bada, egilearen eginbehar juridiko berezi bat hausteagatik, legearen testuak duen esanahiaren arabera. Ondore horretarako, ez-egitea egitearekin parekatuko da hurrengo kasuetan:

a) Legez edo kontratuz jardutekobetebehar zehatza dagoenean.

b) Ez-egileak arrisku egoera sortuduenean, zuzenbideak babestutako ondasunarentzat, aurreko egite edo ez-egite baten bidez.

12 artikulua

Zuhurtziagabekeriazko egite nahizez-egiteak zigortuko dira legeak hala xedatzen duenean bakarrik.

13 artikulua

1. Delitu astunak dira legeak zigorastunarekin zigortzen dituen arau-hausteak.

2. Astuntasun txikiagoko delituak diralegeak astuntasun txikiagoko zigorrarekin zigortzen dituen arau-hausteak.

3. Faltak dira legeak zigor arinarekinzigortzen dituen arau-hausteak.

4. Zigorra, bere hedadura dela eta,aldi berean, artikulu honen 1 eta 2. paragrafoetan aipatu zigorren artean sartu ahal bada, delitua astuntzat hartuko da, edozein kasutan.

14 artikulua

1. Arau-hauste penala osatzen dutenegitateetatik edozeini buruzko oker gaindiezinak erantzukizun kriminala baztertzen du. Okerra gaindi daitekeenean, egitatearen eta egilearen beraren inguruabarrak kontuan izanik, arau-haustea zuhurtziagabekeriazkotzat hartuko da, eta hala zigortuko da, hala badagokio.

2. Arau-haustea kualifikatzen duen egitateari edo inguruabar astungarri bati buruzkoa bada okerra, orduan, egitate edo inguruabar hori ez da aintzat hartuko.

3. Egitate baten ez-zilegitasunari buruzko oker gaindiezina egon eta egitatehori arau-hauste penala bada, orduan, okerrak erantzukizun kriminala baztertuko du. Okerra gaindigarria bada, delituari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoa ezarriko da.

15 artikulua

1. Zigortzeko modukoak dira delituburutua eta delitu-saiakuntza.

2. Faltak zigortuko dira burutu direnean bakarrik, pertsona edo ondarearenaurka egindako falta-saiakuntzak izan ezik.

16 artikulua

1. Delitu-saiakuntza dago, subjektuak zuzenean delituaren egikaritzariekiten dionean kanpoko egitateen bidez, emaitza modu objektiboan sorrarazi beharko luketen egitate guztiak edo egitate batzuk gauzatuz, eta emaitza sortzen ez bada egilearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik.

2. Delitu-saiakuntzaren ondoriozsorturiko erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko da delitua burutzea borondatez galarazten duena, bai hasitako delituan atzera eginez, bai eta emaitza sortzea eragotziz ere; horrek ez dio kalterik egingo egintza gauzatuen ondorioz dagokion erantzukizunari, jadanik egintza horiek beste delitu edo falta bat badira.

3. Egitate batean subjektu batek baino gehiagok esku hartzen dutenean, erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko dira hasitako gauzatzean atzera egin eta egitatea burutzea benaz, irmotasunez eta etsi-etsian eragotzi edo eragozten ahalegintzen direnak; horrek ez dio kalterik egingo egintza gauzatuen ondorioz dagokien erantzukizunari, jadanik egintza horiek beste delitu edo falta bat badira.

17 artikulua

1. Konspirazioa dago, pertsona bi edogehiago delitu bat egiteko ados jarri eta delitu egitea erabakitzen dutenean.

2. Proposamena dago, delitu egiteaerabaki duenak delitu egitera pertsona bat edo batzuk gonbidatzen dituenean.

3. Delitu egiteko konspirazioa eta proposamena legeak beren beregi araututako kasuetan bakarrik zigortuko dira.

18 artikulua

1. Zirikatzea dago, delitu bat egitera zuzenean bultzatzen denean inprimatze, irrati-hedatze edo horien antzeko eragingarritasuna duten bideetatik beste edozein erabiliz, baldin eta publizitatea errazten duen bidea bada, bai eta delitu bat egitera bultzatzen denean pertsona multzo baten aurrean ere.

Apologia da, kode honen ondoreetarako, krimena edo haren egilea goratzen duten ideiak edota doktrinak azaltzea, pertsona multzo baten aurrean jardunda, edozein hedabide erabilita ere. Apologia zirikatze-era gisa bakarrik joko da delitutzat, betiere, haren izaera eta inguruabarrak kontuan izanik, delitu egitera zuzenean bultzatzea den neurrian.

2. Legeak arautu kasuetan bakarrikzigortuko da zirikatzea.

Zirikatzearen ostean delitu egitenbada, zirikatze hori indukzio gisa zigortuko da.

II. KAPITULUA

Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten arrazoiak

19 artikulua

Hemezortzi urte baino gutxiago dutenek ez dute erantzukizun kriminalikizango kode honen arabera.

Adin hori baino gutxiago duenakdelitua gauzatzen duenean, bera izan daiteke erantzule adingabearen erantzukizun penala arautzen duen legearen arabera.

20 artikulua

Erantzukizun kriminaletik salbuetsitadaude hurrengo hauek: 1.) Arau-hauste penala egitean, egitatea zilegizkoa ez dela ulertu ezin duena edo ulermen horren arabera jardun ezin duena, edozein anomalia edo aldakuntza psikikok eraginda.

Buru-nahaste iragankorrak ez du zigorretik salbuetsiko subjektuak berakhori eragin duenean delitua egiteko asmoz, edota subjektuak delitua egitea aurreikusi duenean edo aurreikusi behar izango zuenean.

2.) Arau-hauste penala egitean guztiz toxikatuta dagoena, edari alkoholdun, droga toxiko, sorgorgarri, gai psikotropiko edo horien antzeko ondoreak sortzen dituzten bestelako gaiak kontsumitzeagatik, baldin eta subjektuak egoera hori eragin ez badu arauhauste penala egiteko asmoz, edota subjektuak delitu egitea aurreikusi ez badu, edo aurreikusi behar izan ez balu; edota abstinentzia-sindromepean dagoena, gai horiekiko mendekotasunak eraginda, baldin eta sindrome horrek egitatea zilegia ez dela ulertzea edo ulermen horren arabera jardutea eragozten badio.

3.) Errealitatearen kontzientzia modularrian aldatuta duena, jaiotzatik edo haurtzarotik oharmenean aldakuntzak jasateagatik.

4.) Pertsona edo norberaren nahizbeste baten eskubideak defendatzeko jarduten duena, baldin eta hurrengo betekizun hauek pilatzen badira:

Lehenengoa. Bidezkoa ez den erasoa. Ondasunak defendatzeko kasuan,bidezko ez den erasotzat hartuko da beraien aurkako erasoa, baldin eta eraso hori delitua edo falta bada, eta ondasunok narriatzeko edo galtzeko arrisku larrian jartzen baditu. Bizilekua edo beraren gelak defendatzeko kasuan, bidezko ez den erasotzat hartuko da bizilekuan edo beraren geletan bidegabe sartzea.

Bigarrena. Bidezko ez den erasoa eragotzi edo horri aurre egiteko erabili den bidearen zentzuzko beharrizana.

Hirugarrena. Defendatzaileak beharbesteko zirikatzerik ez egitea.

5.) Beharrizan-egoeran izanik, bereedo beste baten aurkako kaltea saihesteko beste pertsona baten ondasun juridiko bat lesionatzen duena, edo eginbehar bat hausten duena, betiere hurrengo betekizun hauek pilatzen direnean:

Lehenengoa. Eragindako kalteasaihestu nahi dena baino handiagoa ez izatea.

Bigarrena. Subjektuak beharrizan-egoera asmoarekin eragin ez izatea.

Hirugarrena. Beharrizana duenak bere burua sakrifikatzeko betebeharrik ez izatea, bere ogibide edo kargua dela eta.

6.) Beldur gaindiezinak bultzatutajokatzen duena.

7.) Eginbeharra betetzean, edota bidezko eran eskubidea egikaritu nahizogibide edo karguan aritzean jokatzen duena.

Lehenengo hiru zenbakien kasuetan,hala denean, kode honetako segurtasun-neurriak ezarriko dira.

III. KAPITULUA

Erantzukizun kriminala arintzen duten inguruabarrak

21 artikulua

Inguruabar aringarriak dira hurrengo hauek: 1.) Aurreko kapituluan azaldu arrazoiak, bakoitzaren kasuan erantzukizunetik salbuesteko behar diren betekizun guztiak gertatzen ez direnean.

2.) Errudunak jardutea, aurreko artikuluaren 2. zenbakian aipatutakogaiekiko duen mendekotasun larriak eraginda.

3.) Arrazoi edo bultzagarri oso indartsuengatik jardutea, halakoek eurenindarraren ondorioz zoroaldia, itsualdia edo horien antzeko tenorekoa den beste grinaldi bat sorrarazi badute.

4.) Errudunak, prozedura judizialaberaren aurka doala jakin aurretik, agintaritzari aitortzea egin duen arau-haustea.

5.) Errudunak, prozeduraren edozein unetan, eta ahozko epaiketa egin

aurretik, biktimari eragindako kaltea konpondu edo horren ondoreak murrizteari ekitea.

6.) Prozeduraren tramitazioanezohiko eta bidegabeko luzapena, hori erruztatuari berari egotzi ezin zaionean eta auziaren konplexutasunarekin proportziorik ez duenean.

7.) Aurrekoen antzeko esanahia duten inguruabarretatik beste edozein.

IV. KAPITULUA

Erantzukizun kriminala astuntzen duten inguruabarrak

22 artikulua

Inguruabar astungarriak dira hurrengo hauek: 1.) Egitatea maltzurkeriaz gauzatzea.

Maltzurkeria dago errudunak, pertsonen aurkako delituetatik edozeinetan, horiek zuzenean edo beren beregiziurtatzeko asmatu bideak, moduak edo erak erabiltzen baditu, berarentzat arriskurik sor ez dadin ofendituak egiten duen defentsatik.

2.) Egitatea gauzatzea mozorroa erabiliz nahiz nagusitasun-abusuz; edoleku- zein denbora-inguruabarrak edota beste pertsona batzuen laguntza aprobetxatuz gauzatzea, halakoek ofendituaren defentsa ahuldu edo delitugilearen zigorgabetasuna errazten badute.

3.) Prezio, sari edo hitzematearen bidez egitatea gauzatzea. 4.) Delitu egitea arrazakeria nahiz zio antisemitengatik edo bereizkeriako beste mota batengatik, baldin eta hori biktimaren ideologia, erlijio edo sinesmen, etnia, arraza, nazio, sexu, sexu-joera zein sexu-identitate, gaixotasun edo desgaitasunari buruzkoa bada.

5.) Nahita eta bihotz-gogorrez handitzea biktimaren sufrimendua, delituegiteko behar ez diren pairamenak eraginez.

6.) Konfiantza-abusuz aritzea. 7.) Errudunak duen izaera publikoaz baliatzea.

8.) Berrerorlea izatea. Berrerortzea dago, errudunak, delitu egiten duenerako, betearazi beharreko kondena jaso badu kode honen titulu berera bildutako delitu baten ondorioz, baldin eta delitu hori izaera berekoa bada.

Zenbaki honen ondoreetarako, ezereztu diren edo ezereztu beharko liratekeen zigor-aurrekariak ez dira zenbatuko.

V. KAPITULUA

Ahaidetasun-inguruabar mistoa

23 artikulua

Erantzukizuna arindu edo astunduahal duen inguruabarra da, delituaren izaera, zio eta ondoreen arabera, laidotua ofentsagilearen ezkontidea, ezkontide izandakoa edo antzeko maitasun-harremanez harekin egonkor loturik dagoen edo egon den pertsona izatea; edota, odol nahiz adopzio bidezko ahaidetasuna dela medio, ofentsagilearen nahiz horren ezkontidearen edo harekin bizi denaren aurreko, ondorengo, neba edo arreba izatea.

VI. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

24 artikulua

1. Zigor-ondoreetarako, agintaritzat hartuko da, bera bakarrik edo korporazio, auzitegi nahiz kide anitzeko organo baten kide gisa agintea izan edo berezko jurisdikzioan jarduten duena.

Edozein modutan, Diputatuen Kongresuko, Senatuko, Autonomia Erkidegoetako legebiltzarretako eta Europako Parlamentuko kideak agintaritzat hartuko dira. Fiskaltzaren kideak ere agintaritzat hartuko dira.

2. Funtzionario publikotzat hartukoda, legearen zuzeneko xedapenaren bidez, hautaketa bidez edo agintaritza eskudunak egiten duen izendapenaren bidez, funtzio publikoak betetzen dituenetatik edozein.

25 artikulua

Kode honen ondoreetarako, ezgaitzat hartuko da, beraren ezgaikuntzaadierazia izan ala ez, gaixotasun iraunkorrak jotako pertsonetatik edozein, baldin eta ezgaitasun horrek beraren burua edo ondasunak gobernatzen eragozten badio.

26 artikulua

Kode honen ondoreetarako, agiritzat hartzen da datuak, egitateak edokontaketak adierazi edo barneratzen dituzten euskarri materialetatik edozein, baldin eta datu, egitate edo kontaketok froga-eragingarritasuna edo beste edozein motatako garrantzi juridikoa badute.

II. TITULUA

DELITU ETA FALTEI DAGOKIENEZ ERANTZUKIZUN KRIMINALA DUTEN PERTSONAK

27 artikulua

Delitu eta faltengatik erantzukizunkriminala dute egile eta sopikunek.

28 artikulua

Egile dira, egitatea eurek bakarrik, taldeka edo beste edonor bitarteko gisa erabiliz, gauzatzen dutenak.

Egiletzat hartuko dira hurrengohauek ere:

a) Beste bat edo beste batzuk egitatea gauzatzera zuzenean induzitzen dituztenak. b) Egitatea gauzatzeko egintza baten bitartez laguntzen dutenak, baldin eta egintza hori ezinbestekoa bazen egitatea gauzatu zedin.

29 artikulua

Sopikunak dira, aurreko artikulurabilduta egon barik, egitatea gauzatzen, aurreko edo aldi bereko egintzekin laguntzen dutenak.

30 artikulua

1. Hedapenerako bide edo euskarrimekanikoak erabiliz egindako delitu eta falten ondorioz, ez dute modu kriminalean erantzungo sopikunek ezta, euren kabuz edo euren ondasunez, delitu eta falta horiek faboratu dituztenek.

2. 28. artikuluak aipatu egileekmodu mailakatu, baztergarri eta subsidiarioan erantzungo dute, hurrengo hurrenkera honen arabera: 1.) Testua edo zeinua benetan idatzi edo sortu dutenek eta eurak hori egitera induzitu dituztenek.

2.) Testua edo zeinua hedatu duenargitalpen edo saioaren zuzendariek.

3.) Enpresa argitaratzaile, zabaltzaile edo hedatzailearen zuzendariek.

4.) Enpresa irarle, erreproduzitzaileedo inprimatzailearen zuzendariek.

3. Aurreko paragrafoko zenbakietatik batean agertzen diren pertsonetatik bat ere ezin bada pertsegitu, erantzukizun penala azkentzea ez den beste edozein zio dela eta, auzi-iheslari adierazpena eta Espainiatik kanpo bizilekua izatea barne direlarik, orduan, prozedura bideratuko da hurrengo zenbakian aipatzen diren pertsonen aurka.

31 artikulua

1. Norbaitek, pertsona juridiko baten egitezko zein zuzenbideko administratzaile gisa, edo beste inoren izenean nahiz horren legezko nahiz borondatezko ordezkari gisa, jarduten badu, orduan, erantzukizun pertsonala izango du, nahiz eta berari dagokion delitu edo faltaren subjektu aktiboa izateko baldintza, ezaugarri edo harremanak bete ez, baldin eta inguruabarrok gertatzen badira zein erakunde edo pertsonaren izenean nahiz ordezkari gisa jardun eta horrengan berarengan.

2. Ezabatua.

31bis artikulua

1. Kode honetan aurreikusitako kasuetan, pertsona juridikoak euren izenean edo kontura, eta euren mesederako, legezko ordezkariek eta egitezkozein zuzenbideko administratzaileek egindako delituen erantzule penalak izango dira.

Kasu berberetan, pertsona juridikoak, sozietate-jardueraren egikaritzan edo kontura eta euren mesederako, aurreko lerrokadan aipaturiko pertsona fisikoen agintaritzaren menpe egon direnek egindako delituen erantzule penalak ere izango dira, egintza horiek egin ahal izan badituzte euren gain behar besteko kontrola egikaritu ez delako, kasuaren inguruabar zehatzak kontuan izanda.

2. Pertsona juridikoen erantzukizunpenala eskatzeko modukoa izango da, betiere delitu bat gauzatu dela egiaztatzen bada, eta delitu hori aurreko lerrokadan aipaturiko karguak edo eginkizunak dituen norbaitek gauzatu badu, pertsona fisiko zehatz horren erantzukizuna bakoiztu ez bada ere, edo prozedura haren aurka zuzendu ahal izan ez bada ere. Egitate berberen ondorioz, bi-biei isun-zigorra ezartzen bazaie, orduan, epaileek edo auzitegiek egokituko dituzte bakoitzaren zenbatekoak, isunen batuketa proportziorik gabekoa izan ez dadin egitateen larritasuna kontuan izanda.

3. Egitateak egin dituzten pertsonengan edo behar besteko kontrola ezegikaritzeagatik, halakoak egitea ahalbidetu dutenengan, salatuaren erruduntasunari eragiten dioten edo bere erantzukizuna larriagotzen duten inguruabarrak pilatzeak, edo pertsona horiek hil izanak edo justiziaren egintza saihestu izanak, horrek ez du pertsona juridikoen erantzukizun penala baztertuko, ezta eraldatuko ere, hurrengo atalean xedatutakoari kalterik egin gabe.

4. Pertsona juridikoen erantzukizunpenalaren inguruabar aringarritzat joko dira, behin delitua egin ondoren, bere legezko ordezkarien bitartez, halako ekintzak gauzatzea:

a) Prozedura judiziala bere aurka

zuzentzen dela jakin aurretik, agintariei arau-haustea aitortzea.

b) Egitatearen ikerketan laguntzaematea, prozeduraren edozein unetan, eta froga berriak eta erabakigarriak ekartzea, egitateetatik datozen erantzukizun penalak argitzeko.

c) Prozeduraren edozein unetan etaahozko epaiketa izan aurretik, delituak eragindako kaltea konpondu edo gutxitzea.

d) Ahozko epaiketa hasi aurretik,neurri eragingarriak ezartzea, etorkizunean pertsona juridikoaren baliabideekin edo horren estaldurapean egin daitezkeen delituak aurretiaz ikusi eta ezagutarazteko.

5. Pertsona juridikoen erantzukizunpenalari buruzko xedapenak ez dira aplikagarri izango estatuari, lurralde eta erakunde izaerako herri administrazioei, erakunde arau-emaileei, agentziei eta enpresa-erakunde publikoei, alderdi politiko eta sindikatuei, zuzenbide publikoaren nazioarteko erakundeei, ezta subiranotasun- eta administrazio-ahalmen publikoa egikaritzen dutenei edo politika publikoak gauzatu edo interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituzten estatuko merkataritza-sozietateei ere.

Holakoetan, jurisdikzio-organoekerantzukizun penalaren adierazpena egin dezakete, baldin eta antzematen badute forma juridiko hori sustatzaile, eratzaile, administrari edo ordezkariek sortu dutela behin-behineko erantzukizun penala baztertzeko asmoarekin.

III. TITULUA

ZIGORRAK

I. KAPITULUA

Zigorrak, zigor-motak eta ondoreak

I. ATALA

Zigorrak eta zigor-motak

32 artikulua

Kode honen arabera, bai nagusi legez bai erantsi gisa, ezar daitezkeen zigorrak dira askatasunaz gabetzen dutenak, beste eskubide batzuez gabetzendutenak eta isuna.

33 artikulua

1. Zigorrak nolakoak diren eta zein iraupen duten aintzat hartuta, honela sailkatzen dira: zigor astunak, ez hain astunak eta arinak.

2. Zigor astunak hurrengo hauekdira:

a) Bost urte baino gehiagoko espetxealdia. b) Erabateko desgaikuntza.

c) Bost urte baino gehiagorako desgaikuntza bereziak. d) Norbaiti enplegu edo kargualdi publikoa etetea bost urte baino gehiagorako.

e) Ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzea zortzi urte baino gehiagorako. f) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea zortzi urte baino gehiagorako.

g) Leku jakin batzuetan bizilekuaizateko edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzea bost urte baino gehiagorako.

h) Biktimarengana edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonengana hurbiltzeko debekua, bost urte baino gehiagorako.

i) Biktimarekin edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimarenahaide edo beste pertsonekin komunikatzeko debekua, bost urte baino gehiagorako.

j) Guraso-ahala kentzea. 3. Zigor ez hain astunak hurrengo hauek dira:

a) Hiru hilabetetik bost urte artekoespetxealdia.

b) Bost urte arteko desgaikuntza bereziak. c) Norbaiti enplegu edo kargualdi publikoa etetea bost urte arte.

d) Ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzeaurtebete eta egun batetik zortzi urte arte.

e) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea urtebete eta egunbatetik zortzi urte arte.

f) Leku jakin batzuetan bizilekua izateko edo leku horietara joateko eskubideazgabetzea sei hilabetetik bost urte arte.

g) Biktimarengana edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonengana hurbiltzeko debekua, sei hilabetetik bost urte arte.

h) Biktimarekin edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonekin komunikatzeko debekua, sei hilabetetik bost urte arte.

i) Bi hilabete baino gehiagoko isuna. j) Proportziozko isuna, horren zenbatekoa edozein izanda ere, artikulu honen 7. paragrafoan xedatutakoa salbu.

k) 31 egunetik 180 arte gizartearentzako lanak egitea. l) Hiru hilabete eta egun batetik sei hilabete arteko lokalizazio iraunkorra.

m) Diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea eta zerga-onurak, pizgarri fiskalak nahiz GizarteSegurantzakoak izateko eskubidea ere galtzea, horien iraupena edozein izanda.

4. Zigor arinak hurrengoak dira: a) Ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzea hiru hilabetetik urtebete arte.

b) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea hiru hilabetetik urtebete arte.

c) Leku jakin batzuetan bizilekuaizateko edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzea sei hilabete baino denbora gutxiagorako.

d) Biktimarengana edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonengana hurbiltzeko debekua, hilabetetik sei hilabete baino gutxiagorako.

e) Biktimarekin edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonekin komunikatzeko debekua, hilabetetik sei hilabete baino gutxiagorako.

f) Hamar egunetik bi hilabeterakoisuna.

g) Egun batetik hiru hilabete artekolokalizazio iraunkorra.

h) Egun batetik 30 arte gizartearentzako lanak egitea. 5. Isuna ez ordaintzeagatik erantzukizun pertsonal subsidiarioa sortzen bada, erantzukizun hori ez hain astuna edo arina izango da, ordezturiko zigorraren izaeraren arabera.

6. Zigor erantsiek iraungo dute zigor nagusiak kasuan-kasuan dirauenbeste, salbu eta kode honetako beste manu batzuek beren beregi besterik xedatzen dutenean.

7. Pertsona juridikoei aplikagarrizaizkien zigorrak, denak astuntzat jotzen direnak, ondorengoak dira:

a) Kuota bidezko edo proportziozkoisuna.

b) Pertsona juridikoa desegitea. Desegiteak horren nortasun juridikoabehin betiko galtzea ekarriko du, halaber, trafiko juridikoan edozein modutan aritzeko gaitasuna edo edozein motatako jarduera burutzeko gaitasuna ere galtzea, hori zilegia bada ere.

c) Bere egintzak etetea, bost urteakgaindi ezin ditzakeen epe batean zehar.

d) Bere lokal eta establezimenduakixtea, bost urte baino gitxiagoko epe baterako.

e) Etorkizunean jarduerak egiteadebekatzea, baldin eta jarduera horiek gauzatzean delitua egin, ahalbidetu edo estali bada. Debeku hori aldi baterakoa edo behin-betikoa izan daiteke. Aldi baterako debekuak ezin izango du hamabost urte baino gehiago iraun.

f) Halako desgaikuntza, diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko,sektore publikoarekin kontratatzeko eta zerga-onurak eta pizgarri fiskalak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko.

Betiere hamabost urteko epe gaindiezinean.

g) Langileen edo hartzekoduneneskubideak babesteko esku-hartze judiziala, beharrezkoa irizten den denboran, betiere bost urteko epe gaindiezinean.

Esku-hartzeak oso-osorik uki dezake erakundea, edo horren instalazio, sail edo negozio-unitate batzuk bakarrik. Epaile edo auzitegiak, epaian bertan edo, geroago, auto bidez, zehaztuko du esku-hartzearen edukia eta nor arduratuko den esku-hartzeaz eta zein epeetan egin beharko diren jarraipen-txostenak organo judizialarentzat.

Esku-hartzea edozein unetan eralda edo eten daiteke, esku-hartzailearen eta Fiskaltzaren aurretiazko txostenarekin.

Esku-hartzaileak enpresaren edo pertsona juridikoaren instalazio eta lokal guztietara sartzeko eskubidea izango du eta bere eginkizunak gauzatzeko beharrezko iruditzen zaion informazio guztia jasotzeko ere. Erregelamendu bidez zehaztuko dira esku-hartzailearen eginkizunei dagozkien kontuak, ordainsaria eta beharrezko prestakuntza kasu.

Instrukzio-epaileak erabaki ahalizango du lokal edo establezimenduak aldi baterako ixtea, sozietate jarduerak etetea eta esku-hartze judiziala ere, kautelazko neurri gisa, instrukzioak dirauen bitartean.

34 artikulua

Ez dira zigortzat hartuko hurrengohauek: 1. Atxiloketa, aurreneurrizko espetxealdia eta zigor-izaerako beste kautela-neurriak.

2. Gobernu- edo diziplina-aginpideakerabiliz, menpekoei eta administratuei ezartzen zaizkien isunak eta gainerako zuzengarriak.

3. Lege zibilek edo administrazio-legeek ezarri eskubide-gabetze eta konpontze-zehapenak. II. ATALA

Zigor askatasun-gabetzaileak

35 artikulua

Zigor askatasun-gabetzaileak diraespetxealdia, lokalizazio iraunkorra, eta isuna ez ordaintzeagatik sorturiko erantzukizun pertsonal subsidiarioa.

36 artikulua

1. Espetxealdi-zigorrak, gutxienez,hiru hilabete iraungo du, eta, gehienez, 20 urte, kode honen beste manu batzuek salbuespen gisa besterik xedatzen dutenean izan ezik.

Espetxealdi-zigorraren betetzea, baieta kondena laburtzea dakarten espetxe-onurak ere, legeetan eta kode honetan xedatutakoari egokituko zaizkio.

2. Ezarritako espetxealdi-zigorrakbost urte baino gehiagoko iraupena duenean, epaile edo auzitegiak agindu dezake kondenatua ez sailkatzea espetxe-tratamendurako hirugarren graduan, ezarritako zigorraren erdia bete arte.

Edozein kasutan, ezarritako espetxealdi-zigorrak bost urte baino gehiagoko iraupena duenean eta delituek jarraian zerrendatukoen artean badaude,orduan, ezin izango da kondenatua sailkatu espetxe-tratamendurako hirugarren graduan, ezarritako zigorraren erdia bete arte.

a) Antolakunde eta talde terroristei dagozkien delituak eta kode honetako II. liburuko XXII. tituluko VII. Kapituluko terrorismo-delituak.

b) Antolakunde edo talde kriminalbaten barruan egindako delituak,

c) 183. artikuluko delituak. d) Kode honetako II. Liburuko VIII. Tituluko V. Kapituluko delituak, biktima hamahiru urtetik beherakoa denean.

Zaintza epaileak, errudunaren birgizarteratzeari buruzko aurretiazko iragarpen bakoiztua baiezkoa izanez geroeta, hala denean, haren inguruabar pertsonalak eta berrhezibidearen bilakaera balioetsiz, erabaki dezake, horretarako arrazoiak emanez, betiere Fiskaltza, Espetxeetako Erakundeak eta gainerako alderdiak entzun ondoren, zigorra betzeari buruzko eraentza orokorra ezartzea, aurreko paragrafoan jasotako kasuetan izan ezik.

37 artikulua

1. Lokalizazio iraunkorrak sei hilabete arteko iraupena izango du. Horibetetzeak zigortua behartzen du beraren egoitzan edo epaileak epaian edo geroago auto ziodunean finkatutako leku zehatzean egotera.

Dena den, lokalizazio iraunkorra zigor nagusi gisa aurreikusita dagoen kasuetan, kontuan izanik arau-hausteaerrepikatzen dela eta betiere halakoa beren-beregi xedatzen badu ezarritako manu zehatzak, epaileak epaian erabaki dezake lokalizazio iraunkorreko zigorra larunbat, igande eta jai-egunetan betetzea, zigortuaren egoitzatik gertuen dagoen espetxean.

2. Errudunak hala eskatu eta inguruabarren arabera komenigarri denean,behin Fiskaltzak esan beharrekoa entzun eta gero, epaile edo auzitegi epai-emaileak erabaki dezake kondena larunbat eta igandeetan edo modu jarraigabean betetzea.

3. Kondenatuak ez badu zigorra betetzen, epaile edo auzitegi epai-emaileak lekukotza emango du, 468. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz jarduteko.

4. Benetako betearazpena ziurtatzeko, epaile edo auzitegiak erabakidezake baliabide mekaniko edo elektronikoak erabiltzea erruduna aurkitzeko.

38 artikulua

1. Erruduna preso dagoenean, epaikondenatzailea irmo den egunetik hasiko da zenbatzen zigorren iraupena.

2. Preso ez dagoenean, erruduna zigorra betetzeko egokia den establezimenduan sartzen denetik hasiko dazenbatzen zigorren iraupena.

III. ATALA

Eskubideez gabetzeko zigorrak

39 artikulua

Eskubideez gabetzeko zigorrak hurrengo hauek dira: a) Erabateko desgaikuntza.

b) Enplegu edo kargu publikorako,lanbide, ogibide, industria edo merkataritzarako nahiz kode honetan zehaztutako beste jarduera batzuetarako desgaikuntza berezia, edota guraso-ahalaren eskubidea nahiz tutoretza-, zaintza- zein kuradoretza-eskubideak, hautagai izateko eskubidea eta beste edozein eskubide egikaritzeko desgaikuntza berezia.

c) Norbaiti enplegu edo kargualdipublikoa etetea.

d) Ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzea. e) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea.

f) Leku jakin batzuetan bizilekuaizateko edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzea.

g) Biktimarengana edo epaileaknahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide zein beste pertsonengana hurbiltzeko debekua.

h) Biktimarekin edo epaileak nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide zein beste pertsonekin komunikatzeko debekua.

i) Gizartearentzako lanak egitea.

j) Guraso-ahalaz gabetzea.

40 artikulua

1. Erabateko desgaikuntza-zigorraksei urtetik 20 arte iraungo du; desgaikuntza bereziko zigorrek, hiru hilabetetik hogei urte arte; eta enplegu edo kargualdi publikoa eteteko zigorrak, hiru hilabetetik sei urte arte.

2. Ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzen duen zigorrak, bai eta armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzenduenak ere, hiru hilabetetik 10 urte arte iraungo du.

3. Leku jakin batzuetan bizilekuaizateko edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzen duen zigorrak 10 urte arte iraungo du. Biktimarengana edo epaileak nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide zein beste pertsonengana hurbiltzeko edota horiekin komunikatzeko debekuak hilabetetik 10 urte arte iraungo du.

4. Gizartearentzako lan egiteari buruzko zigorrak egun batetik urtebetearte iraungo du.

5. Zigor horietako bakoitzaren iraupena aurreko paragrafoetan ezarritakoaizango da, kode honen beste manu batzuek salbuespen gisa besterik xedatzen dutenean izan ezik.

41 artikulua

Erabateko desgaikuntza-zigorrakzigortuak dituen ohore, enplegu eta kargu publiko guztiez behin betiko gabetzea dakar, nahiz eta hautapenekoak izan. Horrezaz gain, zigorrak ezgaitasuna dakar horiek guztiak lortzeko edo beste edozein ohore, kargu edo enplegu publiko lortzeko eta kargu publiko baterako hautagai izateko, kondenaren aldi bitartean.

42 artikulua

Enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza bereziko zigorrak desgaikuntzari dagokion enplegu edo karguazbehin betiko gabetzea dakar, enplegu edo kargu hori hautazkoa izan arren, bai eta enplegu edo kargu horri datxezkion ohoreak kentzea ere. Horrezaz gain, zigor horrek kondenaren aldi bitartean enplegu edo kargu publikoa edo horren antzeko beste batzuk lortzeko ezgaitasuna dakar. Epaian desgaikuntzak barneratzen dituen enplegu, kargu eta ohoreak zehaztu beharko dira.

43 artikulua

Enplegu edo kargualdi publikoaeteteak zigortua horretan aritzeaz gabetzen du, kondenaren aldi bitartean.

44 artikulua

Hautagai izateko eskubiderako desgaikuntza bereziak zigortua, kondenarenaldi bitartean, kargu publikoetarako hautagai izateko eskubideaz gabetzen du.

45 artikulua

Lanbide, ogibide, industria, merkataritza edo beste edozein eskubidetarako desgaikuntza berezia, beren beregi eta zioak emanez, azaldu behar da epaian.

Bada, desgaikuntza bereziak ahalmenaz gabetzen du zigortua, eskubide horiek kondenaren aldi bitartean egikaritzeko.

46 artikulua

Guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza eta harrera egikaritzekodesgaikuntza bereziak, lehenengoari datxezkion eskubideez gabetzen du zigortua, eta gainerakoak azkentzen ditu; era berean, desgaikuntza bereziak dakar kondenaren aldi bitartean, kargu horietarako izendapena lortzeko ezgaitasuna. Guraso ahalaz gabetzeko zigorrak, horren titulartasuna galtzea dakar; baina iraun egingo dute seme-alabek zigortuarekiko izan ditzaketen eskubideek. Epaile edo auzitegiak zigor hori erabaki dezake zigortuaren ardurapean dauden adingabe edo ezgai guztiei edo horietako bati begira, kasuan kasuko inguruabarrak kontuan hartuta.

Artikulu honen ondoreetarako, guraso-ahalak barneratzen ditu bai Kode Zibilean arauturikoa, luzapena barne, eta baita autonomi erkidegoetako legeria zibilean aurreikusitako antzeko erakundeak ere.

47 artikulua

Ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarriz gero, zigortua bi eskubide horiek egikaritzeko desgaituta gelditzen da, epaian zehaztutako denboran.

Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarrizgero, zigortuak, epaian zehaztutako denboran, eskubide hori egikaritzeko desgaikuntza izango du.

Ezarritako zigorra bi urtekoa bainoluzeagoa bada, orduan, kasuan-kasuan, gidatzea edo edukitzea eta eramatea gaitzen dituen baimenaren indarraldia galduko da.

48 artikulua

1. Leku jakin batzuetan bizilekuaizateko eskubidea edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzen duen zigorrak eragozten dio zigortuari delitu edo falta egin duen lekuan edo, leku bera ez bada, biktimak nahiz beraren familiak bizilekua duten lekuan, bizilekua izatea edo bertara joatea.

2. Biktimarengana edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaideengana edo beste pertsona batzuengana hurbiltzeko debekuak zigortuari eragozten dio horiei hurreratzea, edozein lekutan badaude ere, bai eta pertsona horien egoitzara, lan egiten duten lekuetara edo sarritan joaten diren lekuetara hurreratzea ere; seme-alabei begira, eten egiten da, zigorra oso-osorik bete arte, bisita-, komunikazio eta egonaldi-eraentza, epai zibilak, hala denean, eraentza hori aitortu duenean.

3. Biktimarekin edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonekin komunikatzeko debekuak eragozten dio zigortuari, edozein komunikazio-bide edo informatika- zein telematika-bide erabiliz, harreman idatziak, hitzezkoak edo begizkoak izatea.

4. Epaile edo auzitegiak erabaki dezake neurri horien gaineko kontrolabide elektronikoetatik egitea, bideok hori ahalbidetzen badute.

49 artikulua

Gizartearentzako lanak ezartzekobeharrezkoa da zigortuaren adostasuna, eta lan horiek zigortua behartzen dute herri-onurako jarduera jakin batzuetan ordaindu gabeko laguntza ematera; jarduerok izan daitezke, zigortuak egindako delituaren antzeko izaera dutenei begira, eragindako kalteak konpontzea edota biktimak sorotsi nahiz horiei laguntza ematea, eta zigortuak mintegietan edo heziketa edo berreziketa programetan, lan, kultura, bide-hezkuntza zein sexu-hezkuntzako programetan eta horien antzekoetan parte hartzea. Zigortua gizartearentzako lanetan ezin da egunean zortzi ordu baino gehiago aritu, eta lana honako baldintza hauetan egingo da:

1.) Lana egingo da, espetxe-zaintzarako epailearen kontrolpean; ondorehorretarako, txostenak eskatu ahal izango dizkio, zigortuak egiten dituen lanen inguruan, zerbitzugintzan ari den administrazio, erakunde publiko edo interes orokorreko elkarteari.

2.) Lana ez da zigortuaren duintasunaren aurkakoa izango. 3.) Administrazioak gizartearentzako lana hornituko du. Helburu horretarako, hitzarmen egokiak ezarri ahal izango ditu Administrazioak.

4.) Gizarte Segurantzaren arloan espetxe-legeriak zigortuei eskaintzendien babes bera izango du.

5.) Lana ez da interes ekonomikoak

lortzeko helburupean jarriko.

6.) Espetxeetako gizarte-zerbitzuek, behin beharrezko egiaztapenak egin eta gero, espetxe-zaintzarako epaileari komunikatuko dizkiote zigorra betearaztean izandako gorabehera garrantzitsuak, eta, beti, zigortuak hurrengoetatik bat egin izana: a) Lanetik alde egin izana, gutxienez, bi lan-saiotan zehar, baldin eta horren bitartez zigortuak erakusten badu nahita uko egiten diola zigorra betetzeari.

b) Lan-zentroko arduradunak agindeiak egin arren, zigortuaren lan-etekinak eska daitezkeen gutxienekoak baino askoz txikiagoak izatea. c) Zereginaren gaineko ardura duenak horren garapenari buruz jarraibideak eman eta zigortua jarraibide horien aurka behin eta berriz eta modu argian agertzea, edota jarraibideok ez betetzea.

d) Edozein arrazoiren ondorioz, etazigortuaren jokabidea dela medio, lanaren gaineko ardura duenak ezezkoa ematea zigortua zentroan egoteari.

Behin txostena balioetsi eta gero,espetxe-zaintzarako epaileak erabaki dezake zigorra zentroan bertan betearaztea, zigortua beste zentro batera eramatea, bertan betearazpena buka dezan, edota zigortuak zigorra urratu duela ulertzea.

Urratze-kasuan, lekukotza emangoda, 468. artikuluarekin bat etorriz jardun ahal izateko.

7.) Zigortua lanera ez badoa bidezkoa den arrazoiaren ondorioz, ez da ulertuko zigortu horrek jarduera bertan behera utzi duenik. Hala ere, galdutako lana ez zaio zenbatuko kondena likidatzean; bertan adierazi beharko da, ezarritako egun edo lan-saio guztietatik, zigortuak zenbatetan egin duen lan.

IV. ATALA

Isun-zigorra

50 artikulua

1. Isun-zigorra kondenatuari diruzehapen bat ezartzea da.

2. Isun-zigorra, legeak besterik xedatu ezean, isun-egunen sistemaren bidezezarriko da.

3. Isunaren iraupena, gutxienez, hamar egunekoa izango da, eta, gehienez,bi urtekoa. Pertsona juridikoei ezar dakizkien isun-zigorrek, gehienez ere, bost urte iraungo dute.

4. Eguneko kuota, gutxienez, bi eurokoa da, eta, gehienez, 400 eurokoa,pertsona juridikoei ezarritako isun-zigorrak salbu; kasu horietan eguneko kuota, gutxienez, 30 eurokoa izango da, eta, gehienez, 5.000 eurokoa. Zenbaketa egiteko, iraupena hilabeteka edo urteka ezartzen denean, hilak hogeita hamar egunekoak eta urteak hirurehun eta hirurogeikoak direla ulertzen da.

5. Epaile edo auzitegiek zigorrareniraupena zioak emanez zehaztuko dute, delitu bakoitzari ezarritako mugen barnean eta titulu honen II. kapituluaren erregelen arabera. Era berean, epaile edo auzitegiek epaian kuoten zenbatekoa ezarriko dute. Horretarako, egoera ekonomikoa besterik ez da kontuan hartuko, errudunaren ondarea, sarrerak, betebeharrak, familia-zamak eta berari dagozkion bestelako inguruabarrak oinarri hartuta.

6. Auzitegiak, bidezko arrazoiadela medio, isuna denbora-tarte batean zehar ordaintzea baimen dezake, eta tarte hori ezin da izan bi urtetik gorakoa, epaia irmoa denetik zenbatuta. Ordainketa behingoz edo zehaztutako epeetan egingo da; kasu horretan, epe horietatik bitan ez ordaintzeak gainerakoen mugaeguneratzea ekarriko du.

51 artikulua

Epaiaren ostean zigortuaren egoera ekonomikoa aldatzen bada, epaileedo auzitegiak, salbuespen gisa eta egoera hori behar bezala ikertu ondoren, aldizkako kuoten zenbatekoa edota horien ordainketarako epeak alda ditzake.

52 artikulua

1. Aurreko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, kodeak horrela ezartzen badu, delituak eragindako kaltearen, delituaren objektuak duen balioaren edo delituak dakarren onuraren arabera ezarriko da isuna.

2. Kasu horietan, epaile eta auzitegiek isuna ezarriko dute, delitu bakoitzarentzat finkatutako mugen barruan,eta kasuan-kasuan isunen zenbatekoa zehazteko, egitatea arintzen edo astuntzen duten inguruabarrez gain, nagusiki, errudunaren egoera ekonomikoa hartuko dute kontuan.

3. Epaiaren ostean zigortuaren egoera ekonomikoak okerrera egiten badu,epaile edo auzitegiak, salbuespen gisa eta egoera hori behar bezala ikertu ondoren, isunaren zenbatekoa txikitu ahal izango du, kasuan kasuko delituarentzat legeak finkatutako mugen barruan, edo zehaztu epeetan hura ordaintzea baimendu ahal izango du.

4. Kode honek pertsona juridikoentzat aurreikusten badu holako isun-zigorra, lortutako edo emandako onura,eragindako kaltea, objektuaren balioa, edo iruzurraren zenbatekoa edo bidegabe lortutakoaren araberakoa, orduan, kontzeptu horien araberako kalkulua ezinezkoa gertatzen bada, epaileak edo auzitegiak arrazoituko du kalkulua egiteko ezintasuna eta aurreikusitako isunen ordez ondorengoak ezarriko dira:

a) Bi urtetik bost urte arteko isuna,pertsona fisikoak egindako delituak bost urtetik gorako espetxealdi-zigorra aurreikusten badu.

b) Urte batetik hiru urte arteko isuna, pertsona fisikoak egindako delituakbi urtetik gorako espetxealdi-zigorra aurreikusten badu, aurreko lerrokadan barneraturik ez dagoena.

c) Sei hilabetetik bi urte arteko isuna, gainontzeko kasuetan.

53 artikulua

1. Kondenatuak ez badu isuna ordaintzen, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, erantzukizunpertsonal subsidiarioa izango du; erantzukizun hori eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik askatasuna egun batez gabetzea da, eta, falten kasuan, lokalizazio iraunkorraren bidez bete daiteke.

Kasu horretan, ez da aplikatuko kode honen 37.1 artikuluak haren iraupenari buruz ezarritako muga.

Epaile edo auzitegiak, zigortua adosbadago, erabaki dezake erantzukizun pertsonal subsidiarioa gizartearentzako lanak eginez betetzeko. Kasu horretan askatasunik gabeko egun bakoitzak eta egun bateko lansaioak balio bera izango dute.

2. Proportziozko isunaren kasuan,

epaile eta auzitegiek, euren sen onaren arabera, urtebete baino gehiago iraun ezin duen erantzukizun subsidiarioa ezarriko dute. Epaile edo auzitegiak, zigortua ados badago, erabaki dezake isun proportzionala gizartearentzako lanak eginez betetzeko.

3. Erantzukizun subsidiario hori ezzaie ezarriko, zigor askatasun-gabetzailearengatik bost urte baino gehiagorako kondenatuta daudenei.

4. Erantzukizun subsidiarioa betetakoan, isuna ordaintzeko betebeharra azkentzen da, nahiz eta zigortuaren egoerak ekonomikoak hoberaegin.

5. Pertsona juridiko bati ezarritakoisuna zatika ordaindu daiteke, bost urteko epealdian, egiaztatzen denean isunaren zenbatekoak arriskuan jartzen duela pertsona juridikoaren biziraupena edo bertako lan postuak mantentzea, edo halakoa interes orokorrak gomendatzen duenean. Zigortutako pertsona juridikoak ez badu isuna ordaintzen, ezarritako epean, bere borondatez edo premiamenduaren bidez, auzitegiak hura esku-hartzearen menpean jartzea erabaki dezake, isuna oso-osorik ordaindu arte.

V. ATALA

Zigor erantsiak

54 artikulua

Desgaikuntza-zigorrak erantsiak dira, legeak, halakoak beren beregi ezarri barik, adierazten duenean beste zigor batzuek haiek barneratzen dituztela.

55 artikulua

Hamar urte edo gehiagorako espetxealdi-zigorrak erabateko desgaikuntzaekarriko du, kondenaren aldi bitartean, salbu eta erabateko desgaikuntza-zigor nagusi gisa ezarrita dagoenean. Epaileak gainera, desgaikuntza berezia ezar dezake guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza eta harrera egikaritzeko, edo guraso-ahalaz gabetzeko, eskubide hauek zuzeneko lotura izan badute egindako delituarekin. Lotura hau beren-beregi zehaztu beharko da epaian.

56. artikulua 1. Hamar urte baino gutxiagoko espetxealdi-zigorretan, epaile edo auzitegiek, delituaren astuntasuna kontuan hartuz, hurrengo hauetako bat edo batzuk ezarriko dituzte zigor erantsi gisa:

1.) Enplegu edo kargualdi publikoaetetea.

2.) Kondenaren aldi bitartean hautagai izateko desgaikuntza berezia.

3.) Enplegu nahiz kargu publikorako, lanbide, ogibide, industria, merkataritza, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo harrera egikaritzeko, nahiz beste edozein eskubidetarako desgaikuntza berezia, guraso ahalaz gabetzeko, eskubideok zuzeneko lotura izan badute egindako delituarekin; lotura hori epaian zehaztu beharko da beren-beregi, kode honen 579. artikuluan agindutakoa aplikatzeari kalterik egin gabe.

2. Artikulu honetan ezarritakoaulertzen da, kode honen beste manu batzuek zigor horiek ezartzearen inguruan xedatutakoa aplikatzeari kalterik egin gabe.

57 artikulua

1. Epaile edo auzitegiek, giza hilketa, abortu eta lesio-delituetan, askatasunaren aurkako delituan, tortura-delituan, eta osotasun moralaren, sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren, bizitza pribatuaren eta norberaren irudirako eskubidearen aurkako delituetan, bai eta egoitzaren bortxaezintasunaren, ohorearen eta ondarearen aurkako delituetan, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkakoetan ere, egitateen larritasuna edo delitugilearen arriskutsutasuna kontuan hartuta, euren epaietan erabaki dezakete 48. artikuluan arautu debekuetatik bat edo batzuk ezartzea, hamar urte baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, delitua astuna bada, edo bost urte baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, delitua hain astuna ez bada.

Aurrekoa gorabehera, kondenatuariespetxealdi-zigorra ezarri bazaio eta epaile edo auzitegiak debeku horietatik bat edo batzuk ezartzea erabakitzen badu, orduan, debekuok epaian ezarri espetxealdi-zigorra baino urtebetetik 10 urte arte luzeagoak izango dira, delitua astuna bada, eta urtebetetik bost urte arte luzeagoak, delitua hain astuna ez bada. Kasu horretan, zigortuak aldi berean beteko ditu, nahitaez, espetxealdi-zigorra eta lehen aipatutako debekuak.

2. Artikulu honen lehenengo paragrafoak aipatu delituen kasuan, delituokegin badira ezkontidea den edo izan denaren aurka, edota antzeko maitasunharremanez kondenatuarekin egonkor loturik dagoen edo egon izan den pertsonaren aurka, elkarrekin bizi ez arren; edota odol, adopzio nahiz ezkontza bidezko ahaidetasuna dela medio, kondenatuaren nahiz horren ezkontidearen edo harekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba-arreben aurka; edota kondenatuarekin bizi diren nahiz haren ezkontidearen edo harekin bizi denaren guraso-ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren menpe dauden adingabe edo ezgaien aurka; edota beste edozein pertsonaren aurka, pertsona hori kondenatuaren familia-elkarbizitzaren gunean sartuta badago edozein motatako harremanen bidez; bai eta, euren ahulezia dela medio, zentro publiko nahiz pribatuetan kondenatuaren zaintza edo jagoletzapean daudenen aurka; orduan, beti erabakiko da 48. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako zigorra ezartzea, hamar urte baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, delitua astuna bada, edo bost urte baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, delitua hain astuna ez bada, aurreko paragrafoaren bigarren lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe.

3. 48. artikuluko debekuak ezarri ahal izango dira, berebat, sei hilabete baino gehiago iraun ezin duen epealdirako, baldin eta arau-haustea egin bada eta arau-hauste hori pertsonen aurkako falta gisa kalifikatuta badago 617 eta 620. artikuluetan.

VI. ATALA

Guztietarako xedapenak

58 artikulua

1. Epaile edo auzitegi-emaileakoso-osorik kenduko du askatasunik gabe behin-behinean jasandako denbora, gabetze hori zein auzitan erabaki eta auzi horretan ezarritako zigorra edo zigorrak betetzeko denboratik, salbu eta zigortuari beste auzi batean ezarritako zigorra bat datorrenean askatasunaz gabetzeko ezarri zigorrarekin, eta zigor hori auzi horretan abonatu bazaio edo abonatzeko modukoa bada. Askatasun gabetzailea den epealdi bat ezin izango da inoiz auzi batean baino gehiagotan abonatu.

2. Behin-behineko espetxealdiabeste auzi batean erabaki bada, denbora hori kentzeko erabakia ofizioz edo zigortuak hala eskatuta hartuko da, eta, horretarako, aurretiaz egiaztatuko da beste auzi batean ez dela denbora hori kendu; zigortua zein espetxetan egon eta espetxe horren gaineko jurisdikzioari dagokion espetxe-zaintzako epaileak hartuko du erabakia, behin Fiskaltzak esan beharrekoa entzun eta gero.

3. Behin-behineko espetxealdia beste auzi batean jasan bada, denbora hori kendu ahal izango da, bakarrik, zein zigor kendu nahi eta zigor hori eragin duten delitu-egitateak kautela-neurri horren aurrekoak badira.

4. Aurreko erregelak aplikatukodira, orobat, kautela moduan erabakitako eskubide-gabetzeetan ere.

59 artikulua

Jasandako kautela-neurriak eta ezarritako zigorra izaera ezberdinekoak badira, epaile edo auzitegiak aginduko du ezarri zigorraren zati bat, bere iritziz ordaindurik dagoen zatian, betetzat jotzea.

60 artikulua

1. Epai irmoa eman eta gero, zigortuari buru-nahaste iraunkor eta larria antzematen zaionean, eta, horren ondorioz, zigorraren esanahia ulertu ezin duenean, espetxe-zaintzarako epaileak askatasunaz gabetzeko ezarri zigorraren betearazpena etengo du, zigortuak nahitaezko osasun-laguntza jasotzen duela bermatuz; horretarako, kode honek arautzen dituen segurtasun-neurrien artean, askatasunaz gabetzen duten horietatik bat ezar dezake, eta neurri hori ezin da inoiz izan ordeztutako zigorra baino astunagoa. Izaera desberdineko zigorra izanez gero, espetxe-zaintzarako epaileak kontuan hartuko du zigortuaren egoerak ahalbidetzen duen ala ez hark zigorraren esanahia ulertzea, eta, hala denean, betearazpena etengo du, beharrezkotzat jotzen dituen segurtasun-neurriak ezarriz.

Zaintza-epaileak, behar besteko aurrerapenarekin, Fiskaltzari komunikatuko dio, kode honen lehenengo xedapen gehigarriaren ondoreetarako,ezarri zigorra edo segurtasun-neurria epe laburrera azkenduko dela.

2. Zigortuak, behin buru-osasuna berreskuratu eta gero, zigorra beteko du, zigorraren preskripzioa gertatu ez bada; horrek ez dio kalterik egingo epaile edo auzitegiak, ekitateagatik, kondena azkendutzat emateari edo kondenaren iraupena laburtzeari, zigorra betetzea beharrezkoa ez den neurrian edo hura betetzea ez betetzea baino kaltegarriagoa den neurrian.

II. KAPITULUA

Zigorren ezarpena

I. ATALA

Zigorrak ezartzeko erregela orokorrak

61 artikulua

Legeak zigorra ezartzen duenean,arau-hauste burutuaren egileei ezartzen diela ulertu behar da.

62 artikulua

Legeak delitu burutuarentzat ezarrizigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoa ezarriko zaie delitu-saiakuntzarako egileei. Horretarako, zigorra ezarriko da neurriz egoki uste den hainbatean, saiakuntzak berez ekarritako arriskua eta lortutako egikaritza maila kontuan hartuz.

63 artikulua

Delitu burutuaren sopikunei edo delitu egiten saiatzen denaren sopikunei, delitu horren egileei legeak ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaie.

64 artikulua

Aurreko erregelak ez dira aplikatuko, legeak delitu-saiakuntza eta sopikuntza modu berezian zigortzen dituenkasuetan.

65 artikulua

1. Izaera pertsonaleko arrazoietandautzan inguruabar astungarri edo aringarriek eurei dagozkien pertsonen erantzukizuna bakarrik astundu edo arinduko dute.

2. Egitatearen egikaritza materialeanedo egikaritza hori gauzatzeko erabili diren bideetan dautzanek, bakarrik balioko dute, ekintza edo laguntzaren unean inguruabar horien berri izan dutenen erantzukizuna astuntzeko edo arintzeko.

3. Induzitzaileak edo ezinbesteko laguntzaileak ez dituenean betetzen egilearen erruduntasuna oinarritzen dutenbaldintza, ezaugarri edo harreman pertsonalak, epaile edo auzitegiek ezar dezakete legeak kasuan kasuko arau-haustearentzat ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoa.

66 artikulua

1. Zigorra ezartzean, dolozko delituen kasuan, epaile edo auzitegiek hurrengo erregelak beteko dituzte, inguruabar aringarriak edo astungarriakdauden ala ez kontuan harturik: 1.) Inguruabar aringarri bat bakarrik gertatzen bada, legeak delituarentzat finkatutako zigorra beheko erdian ezarriko dute.

2.) Inguruabar aringarri bi edo gehiago gertatzen badira, edo inguruabar aringarri bat edo batzuk, baina oso kualifikatuak, eta ez bada inolako inguruabar astungarririk gertatzen, legeak finkatu zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoa ezarriko dute, inguruabar aringarrien kopurua eta garrantzia kontuan hartuta.

3.) Inguruabar astungarri bat edo bibakarrik gertatzen badira, legeak delituarentzat finkatutako zigorra goiko erdian ezarriko dute.

4.) Inguruabar astungarri bi bainogehiago gertatzen badira, eta ez bada inolako inguruabar aringarririk gertatzen, legeak aipatu zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarri ahal izango dute, beheko erdian.

5.) Berrerortze-inguruabar astungarria gertatzen bada, kualifikatuta gainera, errudunak, delitua egin duenerako, betearazi beharreko kondena jaso duelako, gutxienez, kode honen titulu bereko hiru delitu direla medio, delituok izaera bera edukita, orduan, legeak kasuan kasuko delituarentzat agindu zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarri ahal izango dute, aurreko kondenak eta egindako delitu berriaren larritasuna kontuan hartuta.

Erregela honen ondoreetarako ez dirazenbatuko ezereztu diren edo ezereztu beharko liratekeen zigor-aurrekariak.

6.) Inguruabar aringarri eta astungarririk gertatzen ez bada, legeak delituarentzat agindu zigorra bera ezarriko dute, euren ustez egoki den hedadurarekin, delitugilearen inguruabar pertsonalak eta egitatearen larritasun handiagoa edo txikiagoa kontuan hartuta.

7.) Aringarriak eta astungarriak batera gertatzen badira, horiek zentzuz balioetsi eta konpentsatuko dituzte, zigorra bakoizteko. Erantzukizuna arintzeko oinarri kualifikatuak iraunez gero, gradu bat gutxiagoko zigorra ezarriko dute. Erantzukizuna astuntzeko oinarri kualifikatuak iraunez gero, zigorra goiko erdian ezarriko dute.

8.) Epaile edo auzitegiek ezarri zigorra gradu bat baino txikiagoa denean,hori egoki uste den hainbatean egin ahal izango dute.

2. Zuhurtziagabekeriazko delituetan, epaile edo auzitegiek euren senonaren arabera ezarriko dituzte zigorrak, aurreko paragrafoan agindutako erregelak bete gabe.

66bis artikulua

Pertsona juridikoei ezarritako zigorrak aplikatzeko orduan, kontuan izango dira 66. artikuluaren lehenengo zenbakiaren 1.etik 4. erakoak eta 6.etik 8. erakoak eta ondorengo erregelek xedatutakoa:

1.- II Liburuaren xedapenek ezarritako kasuetan, 33. artikuluaren 7. paragrafoaren b) letratik g) letrara aurreikusitako zigorren ezarpena eta horieniraupena erabakitzeko, kontuan izan beharko dira:

a) Delitu-jardueraren edo horrenondoreen jarraipena saihesteko beharra.

b) Horren ekonomia- eta gizarte-ondorioak, eta bereziki langileentzatsortzen diren ondoreak.

c) Kontrol eginbeharra bete ez zuenorganoak edo pertsona fisikoak pertsona juridikoaren egituran zein kargu duen.

2.- 33. artikuluaren 7. paragrafoaren c) eta g) letren artean aurreikusitako zigorrek iraupen mugatua dutenean, honek ezin izango du iraun pertsona fisikoak egindako delituentzat aurreikusitako askatasunaz gabetzen duen zigorra baino gehiago.

c) letratik g) letrara aurreikusitakozehapenak ezartzeko bi urte baino gehiagoko epean, beharrezkoa izango da ondorengo bi inguruabarretatik bat gertatzea:

a) Pertsona juridikoa berrerorleaizatea.

b) Pertsona juridikoa tresna gisaerabiltzea, zigor-legearen arabera jarduera ez zilegi direnak egiteko. Azken kasu honetan dagoela ulertuko da, pertsona juridikoaren legezko jarduerak horren jarduera ez legezkoak baino garrantzi gutxiago duenean.

b) eta e) letretan aurreikusitako zehapenak modu iraunkorrean ezartzeko, eta 33. artikuluaren 7. paragrafoaren e) eta f) letretan aurreikusitakoak bost urtetik gorako epean zehar ezartzeko, ondorengo bi inguruabarretatik bat gertatzea beharrezkoa izango da:

a) 66. artikuluko lehenengo zenbakiko 5. erregelan aurreikusitako egitezko kasuan egotea. b) Pertsona juridikoa tresna gisa erabiltzea zigor-legearen arabera jarduera ez zilegi direnak egiteko. Azken kasu honetan barruraturik dagoela ulertuko da, pertsona juridikoaren legezko jarduerak horren jarduera ez legezkoak baino garrantzi gutxiago duenean.

67 artikulua

Aurreko artikuluaren erregelak ezzaizkie aplikatuko legeak arau-hauste bat deskribatzean edo zigortzean kontuan izan dituen inguruabar astungarri edo aringarriei, ezta delituari datxezkion inguruabarrei, baldin eta delitu egiteko nahitaezkoak badira.

68 artikulua

21. artikuluko lehenengo inguruabarrean ezarri kasuetan, epaile edo auzitegiek legeak adierazi zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoa ezarriko dute, eta, horretarako, kontuan izango dituzte diren edo ez diren betekizunen kopuru eta garrantzia, eta egilearen beraren inguruabarrak, kode honen 66. artikulua aplikatzeari kalterik egin gabe.

69 artikulua

Hemezortzi urtekoa baino nagusiagoa eta hogeita bat urtekoa baino gazteagoa denari, egitatea gauzatuz gero,aplikatu ahal izango zaizkio adingabearen erantzukizun penala arautzen duen legearen xedapenak, lege horretan ezarritako kasuetan eta beraren betekizunei jarraituz.

70 artikulua

1. Legeak edozein delitutarako ezarritako zigorra baino gradu bat gehiagoko edo gutxiagoko zigorraren hedadura hurrengo erregelen aplikazioak zehaztuko du: 1.) Gradu bat gehiagoko zigorra eratzeko legeak delitu bakoitzari ezarri gehieneko zenbakiari beraren zenbatekoaren erdia gehituko zaio, eta hortik ateratzen den batura goiko graduko zigorraren gehieneko muga izango da. Gradu bat gehiagoko zigorraren gutxieneko muga izango da legeak kasuan kasuko delituarentzat ezarri zigorraren gehienekoa, egun bat edo isun-egun bat gehituta, ezarri beharreko zigorraren izaera kontuan hartuta.

2.) Gradu bat gutxiagoko zigorraeratzeko legeak delitu bakoitzari ezarri gutxieneko zenbakiari beraren zenbatekoaren erdia kenduko zaio, eta hortik ateratzen den kendura beheko graduko zigorraren gutxieneko muga izango da.

Gradu bat gutxiagoko zigorraren gehieneko muga izango da legeak kasuan kasuko delituarentzat ezarri zigorraren gutxienekoa, egun bat edo isun-egun bat kenduta, ezarri beharreko zigorraren izaera kontuan hartuta.

2. Zigorraren goiko edo beheko erdia zehazteko, edota gradu bat gutxiagoko edo gehiagoko zigorra zehazteko,eguna edo isun-eguna zatiezinak direla ulertuko da, eta, kasuan-kasuan, batzeko edo kentzeko zigor-unitate gisa aplikatuko dira.

3. Artikulu honen 1. paragrafoko1. erregela aplikatuz, gradu bat gehiagoko zigorrak gainditzen baditu kode honetako zigor bakoitzari ezarri zaizkion gehieneko mugak, orduan, zigor hauek izango dira haiek baino handiagoxeak:

1.) Zehazturiko zigorra espetxealdikoa bada, zigor bera hartuko da handiagoxetzat, beraren gehieneko iraupena hogeita hamar urtekoa izangodelako klausularekin.

2.) Zehazturiko zigorra erabatekodesgaikuntza edo desgaikuntza berezia bada, zigor bera hartuko da handiagoxetzat, beraren gehieneko iraupena hogeita hamar urtekoa izango delako klausularekin.

3.) Norbaiti enplegu edo kargualdipublikoa etetea bada, zigor bera hartuko da handiagoxetzat, beraren gehieneko iraupena zortzi urtekoa izango delako klausularekin.

4.) Zehazturiko zigorrak ibilgailumotordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzen badu, zigor berbera handiagoxetzat hartuko da, beraien iraupena hamabost urtekoa izango delako klausularekin.

5.) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea bada, zigor berahartuko da handiagoxetzat, beraren gehieneko iraupena 20 urtekoa izango delako klausularekin.

6.) Leku jakin batzuetan bizilekuaizateko edo leku horietara joateko eskubideaz gabetzea bada, zigor bera hartuko da handiagoxetzat, beraren gehieneko iraupena 20 urtekoa izango delako klausularekin.

7.) Biktimarengana edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonengana hurbiltzeko debekua bada, zigor bera hartuko da handiagoxetzat, beraren gehieneko iraupena 20 urtekoa izango delako klausularekin.

8.) Biktimarekin edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonekin komunikatzeko debekua bada, zigor bera hartuko da handiagoxetzat, beraren gehieneko iraupena 20 urtekoa izango delako klausularekin.

9.) Zehazturiko zigorra isuna bada,zigor bera hartuko da handiagoxetzat, beraren gehieneko iraupena hogeita hamar hilabetekoa izango delako klausularekin.

71 artikulua

1. Delitu bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat gutxiagokoa zehaztean, epaile edo auzitegientzat ez dira muga izango legeak zigor-mota bakoitzari ezartzen dizkion gutxieneko zenbatekoak; epaile eta auzitegiek zigor horiek laburtu ahal izango dituzte, erregela egokiaren aplikazioak zehazten duen eran, eta horrek ez du ekarriko delitutik faltara jaistea.

2. Dena den, aurreko erregelen aplikazioa dela eta, hiru hilabete baino gutxiagoko espetxealdi-zigorra ezarri behar denean, zigor hori titulu honen III. kapituluko 2. atalean xedatutakoaren arabera ordeztuko da; horrek ez dio kalterik egingo zigorraren betearazpena eteteari, bidezko gertatzen den kasuetan.

72 artikulua

Epaile edo auzitegiek, kapitulu honetan jasotako arauekin bat etorriz zigorra ezartzen dutenean, epaian azalduko dituzte zigorraren gradu etanorainoko zehatza ezartzeko izan dituzten arrazoiak.

II. ATALA

Zigorrak ezartzeko erregela bereziak

73 artikulua

Delitu nahiz falta bi edo gehiagoren erantzuleari ezarriko zaizkio beraren arau-hausteei dagozkien zigorguztiak, batera bete ditzan, baldin eta batera bete badaitezke, zigor horien izaera eta ondoreak direla eta.

74 artikulua

1. Aurreko artikuluan xedatutakoagorabehera, aldez aurretik pentsatutako plan bat betez edo aukera bera aprobetxatuz, subjektu baten edo batzuen aurkako egite edo ez-egite batzuk gauzatzen dituenari, astunena den arau-hausteari dagokion zigorra ezarriko zaio, goiko erdian, delitu edo falta jarraitu baten egile gisa, baldin eta egite edo ez-egite horiek zigormanu bera nahiz izaera bereko edo antzeko manuak hausten badituzte; ezarri zigorra gradu bat gehiagokoa izan daiteke, betiere beheko erdian.

2. Arau-hausteak ondarearen aurkakoak badira, zigorra ezartzeko, eragindako kalte osoa hartuko da kontuan. Epaile edo auzitegiak, zioakemanez eta egoki uste duen hainbatean, delituari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi handiagoa ezarriko du, baldin eta egitateak larritasun nabaria badu eta pertsona askori egiten badie kalte.

3. Aurreko paragrafoetan ezartzendenetik salbuetsita geratzen dira pertsonaren bere-berezkoak diren ondasunen aurkako ofentsak, salbu eta ohorearen eta sexu-askatasunaren nahiz-ukigabetasunaren aurkako ekintzak izan eta subjektu pasibo berberarengan eragina dutenean. Kasu horietan, egitatearen eta hautsitako manuaren izaera aintzat hartuko da, delitu-jarraitutasuna aplikatzeko ala ez aplikatzeko.

75 artikulua

Kondenatuak arau-hausteei dagozkien zigor guztiak edo zigor batzukezin dituenean batera bete, ahal den neurrian, bata bestearen ondoren beteko ditu beraien astuntasunaren hurrenkeraren arabera.

76 artikulua

1. Aurreko artikuluan xedatutakoagorabehera, errudunak benetan beteko duen kondenaren gehieneko iraupenak ezin du gainditu errudunari ezarri zaizkion zigorretatik astunenak dirauen denbora baino hiru halakoa. Horrela, bete beharreko beste guztiak azkendutzat hartuko dira, jadanik ezarritako zigorrak gehieneko muga horretaraino iristen direnetik; gehieneko muga hori ezin da izan 20 urte baino gehiagokoa.

Salbuespen gisa, gehieneko muga hurrengoa izango da: a) 25 urtekoa, baldin eta subjektuari kondena ezarri bazaio delitu bi edo gehiago egiteagatik, eta delitu horietatik bati legeak 20 urte arteko espetxealdi-zigorra ezartzen badio.

b) 30 urtekoa, baldin eta subjektuari kondena ezarri bazaio delitu bi edo gehiago egiteagatik, eta delitu horietatik bati legeak 20 urtetik gorako espetxealdi-zigorra ezartzen badio.

c) 40 urtekoa, baldin eta subjektuarikondena ezarri bazaio delitu bi edo gehiago egiteagatik, eta delitu horietatik biri, gutxienez, legeak 20 urtetik gorako espetxealdi-zigorra ezartzen badie.

d) 40 urtekoa, baldin eta subjektuari kondena ezarri bazaio kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko V. kapituluaren bigarren ataleko terrorismo-delitu bi edo gehiago egiteagatik, eta delitu horietatik bati legeak 20 urtetik gorako espetxealdi-zigorra ezartzen badio.

2. Aurreko muga aplikatuko da,nahiz eta zigorrak prozesu ezberdinetan ezarri, baldin eta egitateak, beraien arteko loturarengatik edo egin diren unearengatik, prozesu bakarrean epaitu ahal izan balira.

77 artikulua

1. Aurreko bi artikuluetan ezarritakoa ez da aplikatuko, egitate bakarraarau-hauste bi edo gehiago denean, edo arau-hauste horietako bat bestea egiteko beharrezko bidea denean.

2. Kasu horietan arau-hauste astunenari ezarri zigorra goiko erdian ezarriko da. Zigor horrek ezin du gainditu, arau-hausteak banaturik zigortuz gero ezarri beharreko zigorren baturak dakarren zigorra.

3. Horrela zenbatutako zigorrak mugahori gainditzen duenean, arau-hausteak banaturik zigortuko dira.

78 artikulua

1. 76. artikuluko 1. paragrafoan ezarritako mugen ondorioz, bete beharreko zigorra guztira ezarritako zigor-baturaren erdia baino txikiagoa bada, epaile edo auzitegi epai-emaileak erabaki dezake espetxe-onurak, irteteko baimenak, hirugarren graduko sailkapena eta baldintzapeko askatasunerako denboraren zenbaketa epaietan ezarritako zigor guztien baturaren araberakoa izatea.

2. Erabaki hori manuzkoa izango da,kode honen 76. artikuluko 1. paragrafoaren a), b), c) eta d) lerrokadek ezarritako kasuetan, baldin eta bete beharreko zigorra guztira ezarritako zigor-baturaren erdia baino txikiagoa bada.

3. Kasu horietan, zaintza-epaileak, errudunaren birgizarteratzeari buruzko aurretiazko iragarpen bakoiztua baiezkoa izanez gero, eta, hala denean, haren inguruabar pertsonalak eta berrezibidearen bilakaera balioetsiz, erabaki dezake, horretarako arrazoiak emanez, eta Fiskaltzak, Espetxeetako Erakundeak eta gainerako alderdiek esan beharrekoa entzun ondoren, zigorra betetzeari buruzko eraentza orokorra ezartzea. Kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko V. kapituluaren bigarren ataleko terrorismo-delituak edo antolakunde kriminalen barruan egindakoak izanez gero, eta guztira ezarritako zigor-batura kontuan hartuta, aurreko aukera hori aplikatu ahal izango zaio, bakar-bakarrik:

a) Espetxeko hirugarren graduari,baldin eta kondenaren betetzeak duen gehieneko mugatik bostena besterik ez dagoenean betetzeko.

b) Baldintzapeko askatasunari, baldin eta kondenaren betetzeak duengehieneko mugatik zortzirena besterik ez dagoenean betetzeko.

79 artikulua

Epaile edo auzitegiek ezartzen dutenean zigor erantsiak barneratzen dituenzigorra, erruduna kondenatuko dute, beren beregi, zigor erantsiak betetzera.

III. KAPITULUA

Zigor askatasun-gabetzaileak betearazteko ordezko erak eta baldintzapeko askatasuna

I. ATALA

Zigor askatasun-gabetzaileen betearazpena etetea

80 artikulua

1. Epaile edo auzitegiek, ziodunebazpenaren bitartez, eten dezakete bi urtekoak baino luzeagoak ez diren zigor askatasun-gabetzaileen betearazpena.

Ebazpen horretan kontuan hartukoda, gehienbat, subjektuaren arriskutsutasun kriminala, bai eta beraren kontra beste zigor-prozedura batzuk izatea ere.

2. Bi urte baino denbora laburragorako zigor askatasun-gabetzaileenkasuan, etendura-epea bi urtetik bost artekoa izango da, eta hiru hilabetetik urtebete artekoa zigor arinen kasuan.

Epaile edo auzitegiek ezarriko dute etendura-epea, alderdiek esan beharrekoa entzun eta gero, delitugilearen beraren inguruabarrak, egitatearen berezitasunak eta zigorraren iraupena kontuan izanik.

3. Zigorraren betearazpena etetendenean, etendura hori ez da zabalduko delitu edo falta zigortuaren ondoriozko erantzukizun zibilera.

4. Epaile eta auzitegi epai-emaileekinolako betekizunik gabe erabaki dezakete ezarrita dauden zigorretatik edozein etetea, baldin eta zigortuak gaixotasun oso larria badu, sendaezinezko jasankizunekin, salbu eta delitu egitean beste zigor bat arrazoi berberagatik duenean etenda.

81 artikulua

Zigorraren betearazpena eteteko,beharrezko baldintzak izango dira honako hauek:

1.) Kondenatuak delitu egin duenlehenengo aldia izatea. Ondore horretarako, ez dira kontuan hartuko zuhurtziagabekeriazko delituen ondorioz aurretik ezarrita dauden kondenak ezta, kode honen 136. artikuluaren arabera, ezereztu diren edo ezereztu beharko liratekeen zigor-aurrekariak ere.

2.) Ezarritako zigorra edo zigorrak,edo ezarritako zigorren batura, bi urtekoa baino luzeagoa ez izatea, zenbaketa horretan isunaren ordainketa ezak eratortzen duena sartu gabe.

3.) Sorrarazitako erantzukizun zibilak ordainduta egotea, salbu eta epaileedo auzitegi epai-emaileak, interesdunek eta Fiskaltzak esan beharrekoak entzun eta gero, adierazten duenean kondenatuak ezin diola aurre egin erantzukizun zibil osoari edo erantzukizun zibil horren zati bati.

82 artikulua

Epaiaren irmotasuna adierazi etaaurreko artikuluan ezarritako betekizunak egiaztatu eta gero, epaile edo auzitegiek ahalik eta arinen erabakiko dute zigorraren betearazpena etetea baimentzen duten ala ez.

83 artikulua

1. Zigorraren betearazpenaren etendura beti egongo da errudunak deliturik ez egiteko baldintzapean, epaile edo auzitegiak kode honen 80.2 artikuluaren arabera ezarritako epean. Horrezaz gain, eteten den zigorra espetxealdikoa bada eta epaile edo auzitegi epai-emaileak beharrezko baderitzo, errudunari jarraian zerrendatuko diren betebehar eta eginbeharren artean ezarritakoak betetzea galdatu ahal izango dio, zigorraren betearazpena eteteko baldintza gisa:

1.) Leku jakin batzuetara joatekodebekua.

2.) Biktimarengana edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonengana hurbiltzeko edo horiekin komunikatzeko debekua.

3.) Bizilekua duen tokitik irtetekodebekua, epaile edo auzitegiaren baimenik izan gabe.

4.) Epaitegira edo auzitegira edohoriek adierazten duten Administrazio-zerbitzura bere buruz agertzea, bere jardueren berri emateko eta jarduera horiek frogatzeko.

5.) Heziketa, lan, kultura, bide-hezkuntza, sexu-hezkuntza, ingurumenaren defentsa zein animalien babeserakoprogrametan eta horien antzekoetan parte hartzea.

6.) Zigortua gizartean birgaitzeko,epaile edo auzitegiak egoki deritzen beste eginbeharrak betetzea, baldin eta zigortua ados badago eta eginbehar horiek ez badira zigortuak pertsona gisa duen duintasunaren aurkakoak.

Genero indarkeriarekin zerikusiaduten delituak izanez gero, epaile edo auzitegiak beti ezarriko du betearazpena eteteko baldintza dela paragrafo honen 1, 2 eta 5. erregeletan ezarritako betebeharrak edo eginbeharrak betetzea.

2. Eskudun Administrazioaren zerbitzuek, gutxienez hiru hilabeteanbehin, ezarritako jokarauak betetzen diren ala ez esango diote epaia eman duen epaile edo auzitegiari.

84 artikulua

1. Ezarritako etendura-epean zeharsubjektuak delitu egiten badu, epaile edo auzitegiak zigorraren betearazpena etetea ezeztatuko du.

2. Subjektuak hausten baditu etendura-epean zehar ezarritako betebeharedo eginbeharrak, orduan, epaile edo auzitegiak, alderdiek esan beharrekoa entzun eta gero, kasuan-kasuan, hurrengoa egin ahal izango du:

a) Ezarritako jokarauaren ordezbeste bat ezartzea.

b) Etendura-epea luzatzea, bainainoiz ere ez bost urte baino gehiagorako.

c) Zigorraren betearazpenarenetendura ezeztatzea, behin eta berriz eginbehar eta betebeharrak urratzen badira.

3. Genero indarkeriarekin zerikusiaduten delituak egiteagatik, espetxealdizigorra ezarri eta zigor hori etenda geratzen denean, errudunak urratzen baditu kode honen 83. artikuluko 1. paragrafoko 1, 2 eta 5. erregeletan aipatu betebeharrak edo eginbeharrak, horrek ekarriko du zigor-betearazpenaren etendura ezeztatzea.

85 artikulua

1. Etendura ezeztatu eta gero, zigorra betearaztea aginduko da.

2. Behin etendura-epea amaituta subjektuak deliturik egin gabe, eta epaile edo auzitegiak ezar ditzakeen jokarauak betetzen baditu, epaile edo auzitegi horrek zigorra kentzea erabakiko du.

86 artikulua

Delitua pertsegitzeko bide bakarraofendituaren salaketa edo kereila denean, epaile edo auzitegiek, zigorraren betearazpena eteteak dituen onurak eman baino lehenago, ofendituak eta, hala denean, beraren ordezkariak ere esan beharrekoa entzungo dute.

87 artikulua

1. Zigortuak delitu egiten badu,20. artikuluko 2. zenbakian adierazten diren gaiekiko mendekotasunak eraginda, epaile edo auzitegiak, alderdiek esan beharrekoa entzunda, bost urte baino luzeagoak ez diren zigor askatasun-gabetzaileen betearazpena etetea erabaki dezake, 81. artikuluan ezarritako 1 eta 2. baldintzak gertatzen ez badira ere, baldin eta behar bezalako egiaztagiria edo homologazioa duen zentro zein zerbitzu publiko nahiz pribatuak behar beste ziurtatzen badu kondenatuak mendekotasuna gainditu duela edo horretarako sendabidean dagoela, etenduraren gainean erabakia hartzeko unean.

Epaile edo auzitegiak aurreko gorabeherei buruzko txostena eskatukodio beti mediku forentseari.

2. Kondenatua berrerorlea denean,epaile edo auzitegiak, egitatearen eta egilearen inguruabarrak kontuan izanik, ziodun ebazpenaren bidez balioetsiko du zigorraren betearazpena eteteak dakarren onura ematea egokia denentz.

3. Zigorraren betearazpena etetekobaldintza da beti errudunak deliturik ez egitea adierazten den epealdian. Epealdi hori hiru urtetik bost artekoa izango da.

4. Kondenatua bere mendekotasuna gainditzeko sendabidean dagoenean, zigorraren betearazpena eteteko beste baldintza bat izango da sendabidea amaitu arte ez uztea. Sendabidearen arduradunak diren zentro edo zerbitzuek beharrezko informazioa eman behar diote epaile edo auzitegi epai-emaileari. Informazioa epaile edo auzitegi horrek zehazturiko epeetan eman behar da, eta inola ere urtebete baino gehiagoko aldizkakotasunarekin, sendabidea noiz hasten den egiaztatzeko, eta sendabideak aldian-aldian duen bilakaera, jasan behar dituen aldarazpenak eta beraren amaiera jakiteko.

5. Epaile edo auzitegiak zigorrarenbetearazpenaren etendura ezeztatuko du, zigortuak betetzen ez badu ezarritako baldintzetatik edozein.

Behin etendura-epea amaituta, subjektuak deliturik egin gabe, epaile edoauzitegiak zigorra kentzea erabakiko du, baldin eta egiaztatzen bada errudunak mendekotasuna gainditu duela edo sendabidean dirauela. Osterantzean, epaile edo auzitegiak zigorra betetzeko aginduko du, txostenak entzun eta gero, sendabidean irautea beharrezkoa dela uste duenean izan ezik. Kasu horretan, arrazoiak emanez, etendura-epea luza dezake bi urte baino gehiago iraun ezin duen denboran.

II. ATALA

Zigor askatasun-gabetzaileak ordeztea

88 artikulua

1. Epaile edo auzitegiek, alderdieientzunaldia egin eta gero, urtebete baino gehiago ez dirauten espetxealdi-zigorren ordez, isuna edo gizartearentzako lan egitea ezarri ahal izango dute, epaian bertan, edo geroago, auto ziodunean, haien betearazpenari hasiera eman baino arinago, eta sei hilabete gainditzen ez dituen espetxealdi-zigorren kasuetan, lokalizazio iraunkorra ere, nahiz eta legeak delitu horretarako zigor horiek ezarri ez, baldin eta horretara eragiten badute errudunaren beraren inguruabarrek, egitatearen izaerak, errudunaren jokaerak eta, bereziki, eragindako kaltea konpontzeko ahaleginek, betiere ohiko errudunen kasua ez denean; espetxealdiko egun bakoitzaren ordez, isunaren bi kuota edo lan-saio bat edo egun bateko lokalizazio iraunkorra ezarriko da. Kasu horietan, gainera, epaile edo auzitegiak kode honen 83. artikuluan ezarritako betebehar edo eginbeharretatik bat edo batzuk betetzeko agindu diezaioke zigortuari, horiek ez badira epaian ezarri zigor moduan; euren iraupena ezin da izan ordeztutako zigorrarena baino luzeagoa.

Ohikoak ez diren errudunen kasuan,salbuespen gisa, epaile edo auzitegiek, bi urte baino gehiago ez dirauten espetxealdi-zigorren ordez, isuna edo isuna eta gizartearentzako lan egitea ezarri ahal izango dute, baldin eta egitatearen eta errudunaren inguruabarretatik antzematen bada zigorrak betetzeak zapuztuko dituela beraiek dituzten aurrezaintzako eta gizartean birsartzeko helburuak. Kasu horietan, ordezpena egingo da, aurreko lerrokadan isun-zigorrari buruz ezarritako betekizun berberekin eta bihurtze-modu eta -modulu berberen arabera.

Errudunari kondena ezarri bazaio genero indarkeriarekin zerikusia duen delitu baten ondorioz, espetxealdi-zigorraren ordez gizartearentzako lan egitea edo lokalizazio iraunkorra, biktimarena ez den eta biktimarengandik bereizirik dagoen egoitza batean bakarrik ezarri ahal izango da. Kasu horietan, epaile edo auzitegiak gehigarri moduan ezarriko du, berreziketarako eta tratamendu psikologikorako programa bereziak betetzeaz gain, Kode honen 83. artikuluko 1. lerroaldearen 1 eta 2 erregeletan agindutako betebehar edo eginbeharrak betetzea.

2. Ordezko zigor osoa edo horrenzati bat betetzen ez denean, hasieratik ezarritako espetxealdi-zigorra betearaziko da, eta, hala denean, ordaindutako kuoten besteko denbora-zatia kenduko da, aurreko paragrafoan ezarritako bihurtze-erregelaren arabera.

3. Ezin izango dira inoiz ere ordeztu beste zigorren ordezkoak diren zigorrak.

89 artikulua

1. Espainian legezko bizilekurik ezduen atzerritarra sei urte baino gutxiagorako askatasunaz gabetzen bada, zigor horren ordez, epaian ezarriko da zigortua Espainiako lurraldetik kanporatua izatea, salbu eta epaile edo auzitegiak, aurretiaz zigortuak, Fiskaltzak eta bertaratutako alderdiek esan beharrekoa entzun eta gero, eta horretarako arrazoiak emanez, zigorra Espainiako espetxe batean betetzea bidezkotzat jotzen duenean.

Halaber, kanporaketa geroagokoauto arrazoituan ere erabaki daiteke, aurretiaz zigortua, Fiskaltza eta bertaratutako alderdiek esan beharrekoa entzun eta gero.

2. Atzerritarra ezin izango da Espainiara itzuli bost urtetik hamar arteko epean, kanporaketa egunetik zenbatuta, ordezkatutako zigorraren iraupenaeta zigortuaren inguruabar pertsonalak kontuan izanda.

3. Kanporatzeak berarekin ekarrikodu administrazio-prozedura guztiak artxibatzea, prozedura horien helburua bada Espainian bizilekua izateko edo bertan lan egiteko baimena lortzea.

4. Judizio bidez ezarritako epealdiaigaro aurretik kanporatua izan den atzerritara Espainiara itzultzen bada, ordeztuak izan ziren zigorrak beteko ditu. Dena den, mugan harrapatzen bada, gobernu-agintaritzak berehala kanporatuko du, eta sarrera-debekuaren epea zenbatzen hasiko da berriz, oso-osorik.

5. Epaile edo auzitegiek, Fiskaltzakhala eskaturik eta aurretiaz zigortuak eta bertaratutako alderdiek esan beharrekoa entzun eta gero, epai bidez erabakiko dute, edo hori betearazten den bitartean, Espainian legezko bizilekurik ez duen atzerritarra nazio-lurraldetik kanporatzea, horrek askatasunaz gabetzeko edozein zigor bete behar badu edo betetzen badihardu, espetxeko hirugarren gradua lortu duen kasuan edo kondenaren hiru laurdenak bete baditu, salbu eta, aurretiaz Fiskaltzak esan beharrekoa entzun eta gero, eta horretarako arrazoiak emanez, bidezkotzat jotzen duenean zigorra Espainian betetzeko arrazoiak badirela.

6. Artikulu honetan aurreikusitakoedozein kasutan kanporatzea erabakitzen denean, atzerritara askatasunaz gabeturik ez badago edo askatasunaz gabeturik geratzen ez bada, ezarritako zigorra betez, orduan epaile edo auzitegiak erabaki dezake, kanporatzea ziurtatzeko helburuarekin, atzerritarrentzako espetxe batean barneratzea, gobernu-kanporatzearen inguruko Legeak ezarritako baldintza, muga eta bermeen arabera.

Edozein kasutan, zigor askatasun-gabetzaileen ordez kanporatzea erabakitzen denean, hori ezin bada burutu,orduan, hasieratik ezarri den zigorra beteko da edo, bestela, betetzeko dagoen kondena-epealdia da edo, hala denean, zigorraren betearazpena etetea edo ordeztea, Kode honen 88. artikuluaren arabera.

7. Aurreko paragrafoetan ezarritakoxedapenak, ez zaizkie atzerritarrei aplikatuko, baldin eta atzerritarrok kondenatuak izan badira, Kode honen 312, 313 eta 318bis artikuluetan aipatu delituak egiteagatik.

III. ATALA

Baldintzapeko askatasuna

90 artikulua

1. Zigor askatasun-gabetzaileetanbaldintzapeko askatasuna ezartzen da, hurrengo inguruabarrak biltzen dituzten epaituentzat:

a) Espetxe-tratamendurako hirugarren graduan egotea. b) Ezarritako kondenaren hiru laurdenak bete izatea.

c) Jokabide ona erakutsi eta epaituaren birgizarteratzeari buruzko iragarpenbakoiztua baiezkoa izatea, Espetxeetako Lege Organiko Orokorraren 67. artikuluan agindutako azken txostenean.

Ez da ulertuko aurreko inguruabarra bete denik, baldin eta zigortuak ezbadio aurre egin delituak eratorritako erantzukizun zibilari, Espetxeetako Lege Organiko Orokorraren 72. artikuluko 5 eta 6. paragrafoetan ezarritako kasuetan eta paragrafo horietako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, pertsonak kondenatuakizan badira, kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko V. kapituluaren bigarren ataleko terrorismo-delituak egiteagatik, edo antolakunde kriminalen barruan delituak egiteagatik, ulertuko da zigortuaren birgizarteratzeari buruzko iragarpena dagoela, zigortu horrek terrorismo-jardueraren helburuak eta bitartekoak bertan behera uzteko zeinu zalantzaezinak erakusten dituenean, eta, gainera, agintaritzarekin egitez elkarlanean aritu izan denean antolakunde edo talde terroristek beste delitu batzuk egin ditzaten eragozteko, dela bere delituaren ondoreak biguntzeko, dela terrorismo-delituen erantzuleak identifikatu, harrapatu eta auziperatzeko, frogak lortzeko, edota bera kide edo laguntzaile izan duten antolakunde edo elkarteen jarduna edo garapena eragozteko. Hori egiaztatu ahal izango da, zigortuak bere delitu-jarduerei uko egiten diela, bai eta indarkeria bertan behera uzten dutela ere, beren beregi aitortuz, eta delituen biktimei beren beregi barkamena eskatuz; egiazta daiteke, orobat, txosten teknikoen bidez, horiek frogatzen badute espetxeratuak benetan lotura guztiak hautsi dituela antolakunde terroristarekin, eta hori inguratzen duten legez aurkako elkarte eta taldeen jarduera nahiz ingurunearekin, eta agintariekin elkarlanean aritu izan dela.

2. Zaintza-epaileak, zigortuen baldintzapeko askatasuna dekretatzean,zigortu horiei ezar diezaieke, horretarako arrazoiak emanez, kode honen 83 eta 96.3 artikuluetan ezarritako jokarau edo neurrietatik bat edo batzuk bete beharra.

91 artikulua

1. Salbuespen gisa, behin aurreko artikuluko 1. paragrafoaren a) eta c) lerrokadetan ezarritako inguruabarrak beteeta gero, betiere kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko V. kapituluaren bigarren ataleko terrorismo-delituak edo antolakunde kriminalen barruan egindakoak ez direnean, espetxe-zaintzarako epaileak baldintzapeko askatasuna eman diezaieke askatasunaz gabetzeko zigorrera kondenatuak izan direnei, aurretiaz Fiskaltzak, Espetxeetako Erakundeak eta gainerako alderdiek txostena emanez, baldin eta epaitu horiek euren kondenaren bi herenak bete badituzte eta onura hori merezi badute, lan, kultura eta zereginetako jardueretan etengabe aritzeagatik.

2. Espetxeetako Erakundeak halaproposatuta, eta aurretiaz Fiskaltzak eta gainerako alderdiek txostena emanez, behin aurreko artikuluko 1. paragrafoaren a) eta c) lerrokadetako inguruabarrak bete eta gero, espetxe-zaintzarako epaileak, kondenaren erdia bete ondoren, baldintzapeko askatasunaren ematea aurrera dezake, aurreko paragrafoan ezarritako epeari dagokionez, askoz jota, 90 egun, kondena benetan betetzen igaro izan den urtebete bakoitzeko, baldin eta kode honetako II. liburuaren XXII. tituluko V. kapituluaren bigarren ataleko terrorismo-delituak edo antolakunde kriminalen barruan egindakoak ez badira. Neurri horretan, nahitaezkoa izango da zigortua etengabe aritu izatea aurreko paragrafoan aipatu jardueretan, eta, gainera, zigortu horrek egiaztatzea parte hartu duela, egitez eta modu onuragarrian, biktimei eragindako kalteak konpontzeko programetan, edo, hala denean, sendabide- nahiz desintoxikazio-programetan.

92 artikulua

1. Aurreko artikuluetan xedatutakoa gorabehera, epaituek, hirurogeita hamar urte bete dituztenean edo kondena betetzen ari direla hirurogeita hamar urte betetzen dituztenean, baldintzapeko askatasuna lortu ahal izango dute, nahiz eta kondenaren hiru laurdenak edo, hala badagokio, bi herenak bete ez, baldin eta beste betekizunak biltzen badituzte.

Irizpide bera aplikatuko da, medikuaren txostenaren arabera, oso larridauden gaixoekin, sendaezinezko jasankizunak badituzte.

2. Espetxeetako Administrazioak jakin badaki barneratua aurreko lerrokadetako kasuetatik edozeinetan dagoela, baldintzapeko askatasunaren espedientea helaraziko dio espetxe-zaintzarako epaileari, kasuan-kasuan beharrezkoa den presarekin; epaile horrek, espedientea ebazteko orduan, inguruabar pertsonalez gain, subjektuak delitu egiteko duen zailtasuna eta arriskutsutasun txikia balioetsiko ditu.

3. Barneratuak duen gaixotasuna edoadina dela eta, horren bizitza arrisku nabarian badago, eta hori egiaztatuta geratu bada, mediku forentseak eta espetxeko osasun-zerbitzuek emandako txostenean, orduan, espetxe-zaintzarako epaileak baldintzapeko askatasuna baimen dezake, hala denean, aurretiaz gradu-bilakaera gertatuta, eta ez da beste izapiderik behar espetxeari azken iragarpenaren txostena eskatzea baino, txosten horren helburua aurreko paragrafoak aipatu balioespena izanik. Horrek guztiak ez dio kalterik egingo Espetxeetako Lege Organiko Orokorraren 75. artikuluak agindutako jarraipen eta kontrolari.

93 artikulua

1. Baldintzapeko askatasunaren epealdia izango da subjektuari kondena betetzeko gelditzen zaion denborakoa.Epealdi horretan errudunak delitu egiten badu, edo ezarri zaizkion jokarauak betetzen ez baditu, orduan, espetxezaintzarako epaileak emandako askatasuna ezeztatuko du, eta zigortua berriro sartuko da espetxean, dagokion epealdirako edo espetxe-gradu egokian, baldintzapeko askatasunean igarotako denbora zenbatzeari kalterik egin gabe.

2. Norbaitzuk kondenatuak izan badira, kode honetako II. liburuaren XXII.

tituluko V. kapituluaren bigarren ataleko terrorismo-delituak egiteagatik, espetxezaintzarako epaileak txostenak eska ditzake, txosten horiekin egiaztatu ahal izateko oraindik badirela izan baldintzapeko askatasuna lortzea ahalbidetu zuten baldintzak. Baldintzapeko askatasunaren epealdi horretan, kondenatuak delitu egiten badu, jokarauak betetzen ez baditu edo baldintzapeko askatasuna lortzea ahalbidetu zuten baldintzak hausten baditu, espetxe-zaintzarako epaileak emandako askatasuna ezeztatuko du, eta zigortua espetxean sartuko da berriz, kasuan-kasuan egoki den epealdirako edo espetxe-graduan.

3. Aurreko paragrafoak aipatu kasuan, zigortuak beteko du kondena betetzeko falta den epealdia, eta galduko du baldintzapeko askatasunean igarotakoa.

IV. ATALA

Guztietarako xedapenak

94 artikulua

Kapitulu honen 2. atalean ezarritakoaren ondoreetarako, ohiko erruduntzat hartuko dira, kapitulu bereko hirudelitu edo gehiago egin dituztenak, bost urte arteko epean, baldin eta horren ondorioz kondena jaso badute.

Zenbaketa hori egiteko kontuan hartuko da, alde batetik, zigorra zein unetaneten edo ordeztu daitekeen, 88. artikuluaren arabera; eta, beste alde batetik, zein datatan egin ziren ohikotasuna adierazteko oinarri moduan hartutako delituak.

IV. TITULUA

SEGURTASUN-NEURRIAK

I. KAPITULUA

Segurtasun-neurriak orokorrean

95 artikulua

1. Epaile edo auzitegiak, egokitzat hartzen dituen txostenak eskatu eta gero, kode honen hurrengo kapituluko kasuetan dauden pertsonei segurtasun-neurriak ezarriko dizkie, baldin eta hurrengo inguruabarrak gertatzen badira:

1.) Subjektuak, delitu gisa ezarritako egitatea gauzatu izana. 2.) Egitateak eta subjektuaren beraren inguruabarrek ondorioztatu ahal izatea etorkizunean subjektuak delitu berriak egin ditzakeela erakusten duen jokabide-iragarpena.

2. Egindako delituaren ondorioz ezarzitekeen zigorra, zigor askatasun-gabetzailea ez denean, 96.3 artikuluko neurrietatik bat edo batzuk bakarrik ezarri ahal izango ditu epaile edo auzitegi epai-emaileak.

96 artikulua

1. Kode honen arabera ezar daitezkeen segurtasun-neurriak askatasunazgabetzen dutenak eta ez dutenak dira.

2. Neurri askatasun-gabetzaileakhonako hauek dira:

1.) Pertsona zentro psikiatriko batean barneratzea. 2.) Pertsona mendekotasuna gainditzeko zentroan barneratzea.

3.) Pertsona heziketa bereziko zentroan barneratzea. 3. Askatasunaz gabetzen ez duten neurriak honako hauek dira:

1.) Lanbiderako desgaikuntza. 2.) Legez Espainian bizilekurik ez duten atzerritarrak nazio-lurraldetik kanporatzea.

3.) Zaintzapeko askatasuna. 4.) Familia-zaintza. Izendatzen den eta zaintza onartzen duen ahaideak neurri horren menpe dagoena jagon eta zaindu beharko du, eta zaintza hori egikarituko du zaintza-epailearekin harremanetan jarrita, zaintzapekoaren eskola edo lan-jarduerei kalterik egin barik.

5.) Ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzea. 6.) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea.

97 artikulua

Epaia betearazten den bitartean,epaile edo auzitegi epai-emaileak, hurrengo artikuluan ezarritako prozeduraren bitartez, hurrengo erabakietatik bat hartuko du:

a) Ezarritako segurtasun-neurriarenbetearazpenari eustea.

b) Ezarritako segurtasun-neurrietatik edozein buka dadin dekretatzea,subjektuaren arriskutsutasun kriminala desagertu bezain laster.

c) Segurtasun-neurriaren ordez kasuari ezar dakizkiokeen segurtasun-neurrien artean, egokiagotzat jotzen duen beste bat jartzea. Segurtasun-neurria ordeztea erabakitzen bada, eta subjektuak txarrera egiten badu, bertan behera utzi beharko da ordezte hori, eta berriz ezarriko da ordeztutako neurria.

d) Segurtasun-neurria ezartzeagatik lortutako emaitza kontuan izanik, neurriaren betearazpena etetea. Etete hori ezin da izan epaiak ezarritako gehieneko epea betetzeko falta den epea baino luzeagoa. Etendura ezarritako epearen barnean subjektuak deliturik ez egitera baldintzatuko da, eta ondore barik utzi ahal izango da, baldin eta kode honen 95. artikuluan ezarritako inguruabarretatik edozein berriro egiaztatzen bada.

98 artikulua

1. Aurreko artikuluaren ondoreetarako, askatasunaz gabetzen duen segurtasun-neurria denean edo zaintzapeko askatasun neurria denean eta horibetearazi behar bada askatasunaz gabetzen duen zigorra bete eta gero, espetxe-zaintzarako epaileak aurkeztu beharko du, gutxienez urtean behin, ezarritako zigor askatasun-gabetzailearen segurtasun-neurriari eusteko proposamena edo segurtasun-neurri hori bukatu, ordeztu edo eteteko proposamena. Segurtasun-neurriaren menpekoari laguntza ematen dioten aditu eta profesionalen txostenak edo Administrazio Publiko eskudunek egindakoak dira espetxe-zaintzarako epaileak balioetsi beharko dituenak aipatu proposamena egiteko; bai eta hala denean, horretarako agintzen dituen gainontzeko jardueren emaitza ere.

2. Askatasunaz gabetzen ez duenbeste edozein neurri hartzen denean, epaile edo auzitegi epai-emaileak zuzenean eskatuko die aurreko paragrafoan aipatu Administrazioei, adituei eta profesionalei, kondenatuaren egoerari eta bilakaerari buruzko txosten egokiak, haren birgaitze maila eta berrerortze iragarpena edota delituak behin eta berriz egiteko joera.

3. Edozein kasutan, epaile edo auzitegi epai-emaileak, proposamenaren edo aurreko bi paragrafoetan aipatu txostenen arabera, zioak emanez ebatziko du neurria, neurri hori ezarriko zaion pertsona bera entzun eta gero, eta baita Fiskaltza eta gainontzeko alderdiak entzun eta gero ere. Delituaren biktimei ere entzungo zaie, horiek prozesuan azaldu ez arren, halakoa hasieran eskatu zutenean, edo epaia betearazten den bitartean, ondore horretarako aurkitzeko moduan badaude.

99 artikulua

Askatasunaz gabetzen duten zigor eta segurtasun-neurriak elkarrekin pilatzen direnean, epaile edo auzitegiak segurtasun-neurria betetzeko aginduko du. Horrela, subjektua segurtasun-neurria betetzen egon den denbora zigorra betetzeko denboratik kenduko da. Segurtasun-neurria bukatu eta gero, horren bidez lorturiko ondoreak zigorraren betearazpenak arriskuan jartzen baditu, epaile edo auzitegiak zigorra betetzeko falta den denbora eten ahal izango du zigorraren iraupena baino luzeagoa ez den eperako, edo 96.3 artikuluko neurrietatik bat ezarri.

100 artikulua

1. Barnealdiko segurtasun-neurriaurratzeak ekarriko du epaileak agintzea ihes egin duen subjektua zentro berean edo beraren egoerari dagokion zentroan berriro sar dadila.

2. Segurtasun-neurriak bestelakoakbadira, epaile edo auzitegiak erabaki ahal izango du urratutako segurtasun-neurriaren ordez barnealdiko segurtasun-neurria ezartzea, baldin eta barnealdiko segurtasun-neurria kasu horretarako ezarrita badago, eta hausteak segurtasun-neurri horren premia erakusten badu.

3. Bi kasuotan, epaile edo auzitegiak urratzearen ondoriozko lekukotza emango du. Ondore horietarako, neurria ez da urratutzat hartuko, subjektua ukatzen badu medikuntza-sendabidea egitea edo hasieratik onartutako medikuntza-sendabide bat jarraitzea. Dena den, epaile edo auzitegiak erabaki dezake hasierako sendabidea edo geroago subjetuak baztertutakoa, kasu horretarako ezarrita dauden neurrietako batengatik ordeztea.

II. KAPITULUA

Segurtasun-neurrien ezarpena

I. ATALA

Neurri askatasun-gabetzaileak

101 artikulua

1. Beharrezkoa bada, 20. artikuluaren 1. zenbakiaren arabera erantzukizun kriminaletik salbuetsita dagoen subjektuari barnealdiko segurtasun-neurria ezarri ahal izango zaio, subjektuari antzematen zaion anomalia edo aldakuntza psikiko mota kontuan hartuz, osasun-sendabidea edo hezkuntza berezia jaso dezan establezimendu egokian, edo 96. artikuluko 3. paragrafoan ezarritako segurtasun-neurrietatik beste edozein ezarri ahal izango zaio.

Barnealdia ezin da izan subjektua erantzulea dela adierazi izan balitz zigor askatasun-gabetzaileak iraungo zukeen denbora baino luzeagoa; eta, ondore horretarako, epaile edo auzitegiak gehieneko muga hori epaian ezarriko du.

2. Barnealdiko neurriaren menpe dagoenak ezin izango du establezimenduautzi epaile edo auzitegi epai-emailearen baimenik gabe, kode honen 97. artikuluan ezarritakoaren arabera.

102 artikulua

1. Beharrezkoa bada, 20. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera erantzukizun penaletik salbuetsita daudenei barnealdiko segurtasun-neurria ezarriko zaie, subjektua behar bezala egiaztatuta edo homologatuta dagoen zentro publiko edo pribatuan sartuz, mendekotasuna gaindi dezan, edo 96. artikuluaren 3.

paragrafoan ezarritako segurtasun-neurrietatik beste edozein ezarriko zaie.

Barnealdia ezin da izan subjektua erantzulea dela adierazi izan balitz zigor askatasun-gabetzaileak iraungo zukeen denbora baino luzeagoa; eta, ondore horretarako, epaile edo auzitegiak gehieneko muga hori epaian ezarriko du.

2. Barnealdiko neurriaren menpe dagoenak ezin izango du establezimenduautzi epaile edo auzitegi epai-emailearen baimenik gabe, kode honen 97. artikuluan ezarritakoaren arabera.

103 artikulua

1. Beharrezkoa bada, 20. artikuluaren 3. zenbakiaren arabera erantzukizunetik salbuetsita daudenei barnealdiko neurria ezarri ahal izango zaie, subjektua hezkuntza-zentro berezian sartuz, edo 96. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritako neurrietatik beste edozein ezarri ahal izango zaie. Barnealdia ezin da izan subjektua erantzulea dela adierazi izan balitz zigor askatasun-gabetzaileak iraungo zukeen denbora baino luzeagoa; eta, ondore horretarako, epaile edo auzitegiak gehieneko muga hori epaian ezarriko du.

2. Barnealdiko neurriaren menpe dagoenak ezin izango du establezimenduautzi epaile edo auzitegi epai-emailearen baimenik gabe, kode honen 97. artikuluan ezarritakoaren arabera.

3. Kasu horretan, 98. artikuluak aipatzen duen proposamena ikasturteedo hezkuntza-maila bakoitza amaitutakoan egin beharko da.

104 artikulua

1. Salbuesle osatugabearen kasuetan, kasuan kasuko zigorraz gain, 101, 102 eta 103. artikuluetako neurriak ezarri ahal izango ditu epaile edo auzitegiak, baldin eta salbuesle osatugabearen kasu horiek 20. artikuluko 1, 2 eta 3. zenbakiekin loturik badaude. Dena den, barnealdiko neurria ezartzeko, epaian ezarritako zigorrak zigor askatasun-gabetzailea izan behar du, eta neurri horrek ezin izango du iraun Kodeak delituari ezartzen dion zigorrak baino gehiago. Neurria ezartzeko, 99. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan.

2. Aurreko paragrafoan edo 101,102 nahiz 103. artikuluan aipatutako barnealdi-neurrietatik bat ezartzen bada, epaile edo auzitegi epai-emaileak, behar besteko aurrerapenarekin eta kode honen lehenengo xedapen gehigarrian agindutakoaren ondoreetarako, Fiskaltzari komunikatuko dio mugaeguna hurbil dagoela.

II. ATALA

Askatasunaz gabetzen ez duten neurriak

105 artikulua

101. artikulutik 104. erakoetan ezarritako kasuetan, epaile edo auzitegiak, neurri askatasun-gabetzailea ezartzen duenean, edo hori betearazten den bitartean, zioak emanez, jarraian zerrendatzen diren neurrietatik bat edo batzuk ezarri ahal izango ditu. Era berean, Kodeak beren-beregi aurreikusitako gainontzeko kasuetan ere ezarri beharko ditu neurriren bat edo batzuk.

1. Bost urte baino gehiago irautenez duen denboraldirako:

a) Zaintzapeko askatasuna. b) Familia-zaintza. Izendatzen den eta zaintza onartzen duen ahaideak neurri horren menpe dagoena jagon eta zaindu beharko du, eta zaintza hori egikarituko du zaintza-epailearekin harremanetan jarrita, zaintzapekoaren eskola edo lan-jarduerei kalterik egin barik.

2. Hamar urte arteko denboraldirako: a) Zaintzapeko askatasuna, Kode honek beren-beregi halakoa xedatzen duenean.

b) Armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea. c) Ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzea.

Artikulu honetan ezarritako neurrietatik bat edo batzuk betetzeko betebeharra dekreta dadin, eta orobat, betebehar hori zehazteko, legez horiek ezartzera behartuta dagoenean, epaile edo auzitegi epai-emaileak balioetsiko ditu aditu eta profesionalek emandako txostenak, aditu eta profesional horien ardura denean segurtasun-neurriaren menpe dagoenari laguntza ematea.

Espetxe-zaintzarako epaileak, edoAdministrazio eskudunaren zerbitzuek argibideak emango dizkiote epaile edo auzitegi epai-emaileari.

Artikulu honetan ezarritako kasuetan, epaile edo auzitegi epai-emaileakxedatuko du, askatasunaz gabetzen ez duten neurrien menpe dagoenak behar duen eta legez berari dagokion laguntza eman diezaioten gizarte-laguntzako zerbitzu eskudunek.

106 artikulua

1. Zaintzapeko askatasuna kondenatua epailearen kontrolpean jartzea daeta horretarako, ondorengo neurrietatik bat edo batzuk bete beharko ditu:

a) Beti erraz aurkitzeko moduanegoteko betebeharra, bere jarraipen iraunkorra ahalbidetzen duten gailu elektronikoen bidez.

b) Epaile edo auzitegiak ezarritakolekuan aldizka agertzeko betebeharra.

c) Berehalakoan jakinaraztea, epaile edo auzitegiak horretarako ezarritako gehienezko epealdian eta moduan,edozein aldaketa bizilekuan edo lantokian edo lanpostuan.

d) Bizilekua duen tokitik edo lurralde jakin batetik irteteko debekua, epaile edo auzitegiaren baimenik izangabe.

e) Biktimarengana edo epaile nahizauzitegiak zehazten dituen biktimaren ahaide edo beste pertsonengana hurbiltzeko debekua.

f) Biktimarekin edo epaile nahiz auzitegiak zehazten dituen biktimarenahaide edo beste pertsonekin komunikatzeko debekua.

g) Lurralde, leku edo establezimendu jakin batzuetara joateko debekua.

h) Leku jakin batzuetan bizilekuaizateko debekua.

i) Jarduera jakin batzuk burutzekodebekua, antzeko izaera duten delitu-egintzak burutzeko aukera eskaini edo erraztu dezaketenean.

j) Heziketa, lan, kultura, sexu-hezkuntza eta horien antzeko egitarauetanparte hartzeko betebeharra.

k) Kanpoko medikuntza-sendabidea

jarraitzeko betebeharra, edo aldian-aldiko medikuntza-kontrolera joatekoa.

2. 105. artikuluan xedatutakoarikalterik egin gabe, epaile edo auzitegiak epaian ezarri beharko du zaintzapeko askatasun neurria, askatasunaz gabetzen duen ezarritako zigorraren ondoren betetzeko, betiere Kode honek horrela adierazten badu beren-beregi.

Kasu hauetan, askatasunaz gabetzen duen zigorra bete baino gutxienezbi hilabete lehenago, zaintzapeko askatasun neurria une horretan bertan betetzen hasi dadin, espetxe-zaintzako epaileak, 98. artikuluan ezarritako prozeduraren bidez, epaile edo auzitegi epai-emaileari proposamen egokia helaraziko dio; eta, prozedura horrekin bat etorriz, betiere 97. artikuluan ezarritakoari kalterik egin gabe, neurriaren edukia zehaztuko du eta artikulu honen 1. paragrafoan zerrendatutako betebehar edo debekuak finkatuko ditu, kondenatuak horiek bete ditzan.

Kondenatuak askatasunaz gabetzenduten zenbait zigor batzuk bete behar baditu, bata bestearen ondoren, aurreko paragrafoan ezarritakoa zigor guzti horiek betetzen diren uneari dagokiola ulertuko da.

Orobat, zenbait delituren ondorioz beste horrenbeste zaintzapeko askatasun neurri zigortu bati ezarri, eta hark, ezarri zaizkion betebehar edo debekuak kontuan izanda, halakoak ezin dituenean aldi berean bete, hurrenez hurren beteko ditu, epaile edo auzitegiak hurrengo paragrafoak ematen dizkion ahalmenak egikaritzeko aukerari kalterik egin gabe.

3. 98. artikuluaren prozedura beraren bidez, epaile edo auzitegiak hurrengoa egin dezake: a) Aurrerantzean ezarritako betebehar eta debekuak aldaraztea.

b) Zaintzapeko askatasunaren iraupena murriztea edo horri amaiera ematea zigortuaren birsartzearen aldeko iragarpenak adierazten badu ez dela beharrezkoa edo kaltegarria dela ezarritako betebehar edo debekuekin jarraitzea.

c) Neurria ondorerik gabe uztea,aurreko letran deskribatutako inguruabarra artikulu honen 2. paragrafoan araututako neurriak zehazten diren unean gertatzen denean.

4. Betebehar bat edo batzuk betetzen ez diren kasuan, epaile edo auzitegiak, bildutako inguruabarrak kontuan izanda eta aurreko zenbakietan ezarritako prozedura beraren bitartez, ezarritako betebehar edo debekuak aldaraz ditzake. Urratzea behin eta berriz egiten bada, edo urratze hori larria bada, ezarritako betebehar edo debekuak ez betetzeko borondatea adierazten badu, epaileak, gainera, Kode honen 468. artikuluko ustezko delitu baten lekukotza emango du.

107 artikulua

Epaile edo auzitegiak, horretarako zioak emanez, dekreta dezake eskubide jakinbat egikaritzeko desgaikuntza neurria, urtebetetik bost artekoa, bai eta lanbide, ogibide, industria edo merkataritzan, eta kargu edo enplegu jakin batean aritzeko desgaikuntza neurria ere, iraupen berdinarekin, baldin eta subjektuak delitu egin badu eskubide horren egikaritzaz abusatuz edo eskubide horren egikaritzaren inguruan, edota delitua egin badu lanbide, ogibide, industria edo merkataritzan, kargu edo enplegu jakin horretan aritzean edo aritze horren inguruan, eta batera dauden inguruabarrak balioetsita, atera badaiteke subjektuak delitu bera edo horren antzekoak berriro egiteko arriskua dagoela.

Hala gertatuko da, subjektuari dagokion zigorra ezin zaionean ezarri, 20. artikuluaren 1, 2 edo 3. zenbakietan ezarritako kasuetatik batean dagoelako.

108 artikulua

1. Subjektua Espainian legezko bizilekurik ez duen atzerritarra bada, epaileedo auzitegiak, hari entzunaldia egin eta gero, atzerritarra nazio-lurraldetik kanporatzea erabakiko du, atzerritar horri ezar dakizkiokeen segurtasun-neurrien ordez, ezpada epaile edo auzitegiak, aurretiaz Fiskaltzak esan beharrekoa entzunda, salbuespen gisa eta horretarako arrazoiak emanez, bidezkotzat jotzen duenean, delituaren izaera dela eta, kondena Espainian betetzea.

Horrela erabakitako kanporatzeakberarekin ekarriko du administrazio-prozedura guztiak artxibatzea, prozedura horien helburua bada Espainian bizilekua izateko edo bertan lan egiteko baimena lortzea.

Segurtasun-neurriaren ordez, kanporatzea erabaki eta gero, hori ezinbada burutu, hasieratik ezarritako segurtasun-neurria beteko da.

2. Atzerritarra ezin izango da Espainiara itzuli hamar urteko epean,kanporaketa egunetik zenbatuta.

3. Atzerritarra epailearen kanporatze-erabakia eta aurreko paragrafoek aipatzen duten sarrera-debekua urratzen saiatzen bada, gobernu-agintaritzak atzerritar horren itzulketa burutuko du, eta sarrera-debekuaren epea zenbatzen hasiko da berriz, oso-osorik.

V. TITULUA

DELITU ETA FALTEN ONDORIOZ SORTURIKO ERANTZUKIZUN ZIBILA. PROZESUKO KOSTUAK

I. KAPITULUA

Erantzukizun zibila eta horren hedadura

109 artikulua

1. Legeak delitu edo falta gisaazaldutako egitatea gauzatzeak behartzen du berak eragindako kalte-galerak konpontzera, legean ezarritakoaren arabera.

2. Edozein kasutan, kaltedunak aukeran izango du erantzukizun zibila jurisdikzio zibilean galdatzea.

110 artikulua

Aurreko artikuluan ezarritako erantzukizunak hurrengoa dakar: 1.) Itzulketa.

2.) Kaltearen konponketa. 3.) Kalte material eta moralen ordaina ematea.

111 artikulua

1. Ahal denetan, ondasun bera itzulibeharko da, epaile edo auzitegiak zehazten dituen narriadura eta urripenak ordainduz. Itzulketa egingo da, nahiz eta ondasuna, legez eta onustez eskuratuta, hirugarren batek bere esku eduki.

Hala ere, hirugarren horrek pertsona egokiaren aurka berreskaera-eskubidea izango du eta, hala denean, delitu edo falten ondorioz erantzukizun zibila duenarengandik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea ere bai.

2. Aurreko xedapen hori ezin daaplikatu, hirugarrenak ondasuna eskuratu badu erreibindikaezina izateko legeek ezarritako era eta betekizunak errespetatuta.

112 artikulua

Kaltea konpontzea zerbait emateko, egiteko edo ez egiteko betebeharra izan daiteke. Betebehar horiek epaile edo auzitegiak ezarriko ditu, kaltearen izaera eta errudunaren beraren inguruabarrak nahiz beraren ondarearenak kontuan izanik. Era berean, erabakiko du betebeharrak errudunak berak bete behar dituen ala beraren kontura betearazi ahal diren.

113 artikulua

Kalte moral eta materialen ordainakbere barnean hartuko ditu laidotuari eragindakoak, eta beraren ahaideei eta gainerakoei eragindakoak ere bai.

114 artikulua

Biktimak bere jokabidearekin lagundu badu jasandako kalte edo galera sortzen, epaile edo auzitegiek kalte edo galeraren konponketa edo kalte-ordainaren zenbatekoa murriztu ahal izango dute.

115 artikulua

Epaile eta auzitegiek, erantzukizunzibila badela adierazten dutenean, euren ebazpenetan ezarriko dute, horretarako zioak emanez, zein oinarri erabili duten kalteen eta horien ordainen zenbatekoa funtsatzeko; zenbateko hori ebazpenean bertan nahiz hori betearaztean finka dezakete.

II. KAPITULUA

Erantzukizun zibila duten pertsonak

116 artikulua

1. Delitu edo faltarengatik erantzukizun kriminala duen pertsona orokerantzukizun zibila ere badu izan, baldin eta egitateak kalte edo galerak ekartzen baditu. Delitu edo faltaren ondorioz erantzuleak bi edo gehiago badira, epaile edo auzitegiek ezarriko dute bakoitzari dagokion erantzukizun-kuota.

2. Egile eta sopikunek, nork beremotakoen barnean, euren kuotengatik era solidarioan erantzungo dute, eta gainerako erantzuleei dagozkien kuotengatik, berriz, modu subsidiarioan.

Erantzukizun subsidiarioa ordainduko da, lehenengoz egileen ondasunen bidez, eta gero sopikunen ondasunen bidez. Erantzukizun solidario nahiz subsidiarioaren bidez ordaintzen den kasuetan, ordaindu duenak berreskaera-eskubidea izango du gainerakoen aurka, bakoitzari dagokion kuotaren arabera.

3. Pertsona juridiko baten zigor

erantzukizunak haren erantzukizun zibila ere ekarriko du, Kode honen 110. artikuluak ezarritakoaren arabera, eta era solidarioan erantzungo du egitate berberengatik kondenatuak izan diren pertsona fisikoekin batera.

117 artikulua

Aseguratzaileek edozein ondasun, enpresa, industria edo jardueraren erabilera edo ustiapenetatik sortzen den diruzko erantzukizunen arriskua bereganatzen badute, eta asegurupeko arriskuaren barruan badago kode honetan ezarritako egitatearen ondorioz gertatzen den jazokuntza, orduan, beraiek zuzeneko erantzukizun zibila izango dute, legearen bidez ezarritako edo hitzarmenaren bidez itundutako kalte-ordainaren mugaraino, dagokion pertsonaren aurkako berreskaera-eskubideari kalterik egin gabe.

118 artikulua

1. 20. artikuluaren 1, 2, 3, 5 eta6. zenbakietan adierazitako erantzukizun kriminalaren salbuespenak ez du erantzukizun zibilarena barneratuko, eta erantzukizun zibil hori ordainduko da hurrengo erregelen arabera:

1.) 20. artikuluaren 1 eta 3. zenbakien kasuetan, zigor-erantzukizunetiksalbuetsita daudenak norbaiten ahalpean edota legezko nahiz egitezko zaintzapean badaude, orduan, ahal edo zaintzaren ardura duenak ere erantzukizuna izango du, haiek gauzatutako egitateengatik, baldin eta erruz edo zabarkeriaz jardun badu; horrek ez dio kalterik egingo subjektu egozgarriei ezar dakiekeen zuzeneko erantzukizun zibilari.

Epaile edo auzitegiek ekitatez mailakatuko dute horietako subjektu bakoitzak duen erantzukizuna, beraren ondasunekin erantzuteko.

2.) Era berean, 2. zenbakiaren kasuan erantzuleak dira mozkorra eta toxikatua.

3.) 5. zenbakiaren kasuan, kalteari aurre hartzen zaionean pertsona batzuen alde, pertsona horiek zuzeneko erantzukizun zibila izango dute, euren alde kaltea saihestu den proportzioan, baldin eta kaltea antzeman badaiteke; bestela, zuzeneko erantzukizun zibila izango dute, epaile edo auzitegiak, bere sen onaren arabera, ezartzen duen proportzioan.

Interesdunak kuota batzuengatik erantzun behar duenean, eta epaile edo auzitegiak kuota horiek ezin dituenean ekitatez esleitu, ezta hurbilketaren bidez ere; edo erantzukizuna Herri Administrazioari zein herri bateko biztanleriaren gehiengoari zabaltzen zaienean; eta, edozein kasutan, kaltea agintaritzaren edo beraren agenteen adostasunarekin eragin denean, kalte-ordaina legeek eta erregelamendu bereziek ezartzen duten modura egitea erabakiko da, halakorik badenean.

4.) 6. zenbakiaren kasuan, erantzukizun nagusia izango dute beldurra eragin dutenek, eta, horrelakorik izan ezean, egitatea gauzatu dutenek.

2. 14. artikuluaren kasuan, egitatea gauzatu dutenek izango dute erantzukizun zibila.

119 artikulua

Aurreko artikuluaren kasu guztietan, epaile edo auzitegiak aipaturikosalbuespen-arrazoietatik bat gertatzen dela uste badu, eta horren ondorioz absolbitzeko epaia ematen badu, erantzukizun zibilak ezarriko ditu, salbu eta beren beregi akzioak gorde direnean erantzukizun horiek bide egokian eskatzeko.

120 artikulua

Hurrengo hauek ere erantzukizunzibila dutenak dira, erantzukizun kriminala dutenen lekuan: 1.) Guraso edo tutoreak; hemezortzi urte baino gehiago izan, guraso-ahalpean edo tutoretzapean egon eta horiekin bizi direnek, delitu edo faltak gauzatu eta kalte-galerak eragin badituzte, betiere erantzuleen errua edo zabarkeria dagoenean.

2.) Argitaletxe, egunkari, aldizkari, irrati edo telebista-kateen titularrak edo idatzitako, ahozko edo ikusmenezko beste edozein hedabideren titularrak diren pertsona natural edo juridikoak; euren komunikabideez baliaturik, egindako delitu edo faltengatik, kode honen 212. artikuluan xedatutakoa baztertu barik.

3.) Establezimenduen titularrak diren pertsona natural edo juridikoak; euren establezimenduetan egiten diren delitu edota faltengatik, establezimendu horiek zuzendu edo administratzen dituztenek, edo euren menpekoek edo enplegatuek, poliziaren erregelamenduak edo agintaritzaren xedapenak hausten dituztenean, betiere, hautsitako erregelamendu edo xedapen horiek gauzatu eta zigortzekoa den egitatearekin loturik daudenean, aipatutako arau-hausterik gabe egitate hori gertatu ez balitz.

4.) Edozein motatako industria edomerkataritzan aritzen diren pertsona natural edo juridikoak; euren enplegatuek edo menpekoek, ordezkariek edo kudeatzaileek betebeharrak edo zerbitzuak betetzean egin dituzten delitu edota faltengatik.

5.) Gainerakoentzat arriskua sor dezaketen ibilgailuen titularrak, pertsonanatural edo juridikoak; euren menpekoek edo ordezkariek edo baimendutako pertsonek ibilgailu horiek erabiltzean egiten dituzten delitu edo faltengatik.

121 artikulua

Estatuak, autonomia erkidegoak, probintziak, uharteak, udalerriak eta gainerako herri-erakundeek, kasuan-kasuan, erantzukizun subsidiarioa dute, doloz edo erruz egindako delituen erantzule penalek eragiten dituzten kalteengatik, baldin eta erantzule horiek beren kargu edo funtzioetan diharduten agintaritza, agintaritzaren agente eta kontratudunak, edota funtzionario publikoak badira, betiere, lesioa euren esku utzitako zerbitzu publikoen jardunbidearen zuzeneko ondorioa denean. Horrek ez dio kalterik egingo zerbitzu horien ohiko edo ez-ohiko jardunbidearen ondoriozko ondare-erantzukizunari; erantzukizun hori galda daiteke administrazio-prozedurari buruzko arauen arabera, baina ezin izango da inoiz ere kalte-ordaina bi aldiz eman.

Agintaritza, beraren agente eta kontratudunen edo funtzionario publikoen erantzukizun zibila galdatzen bada zigor-zuzenbideko prozesuan, uzia aldi berean bideratu behar da ustez erantzukizun zibil subsidiarioa duen Administrazio edo herri-erakundearen aurka.

122 artikulua

Norbaitek, irabaziaren truk, delitu edo faltaren ondoreetan parte hartu badu, gauza itzultzera edo kalte-ordaina ematera behartuta dago bere partaidetzaren zenbatekoaren neurrian.

III. KAPITULUA

Prozesuko kostuak

123 artikulua

Legeak edozein delitu edo faltarengatik erantzukizun kriminala duten guztiei prozesuko kostuak ezartzen dizkiela ulertzen da.

124 artikulua

Prozesuko kostuek jardun judizialeansorrarazitako eskubide eta kalte-ordainak barnean hartuko dituzte, bai eta akusazio partikularraren lansariak ere, alderdiak hala eskaturik bakarrik pertsegi daitezkeen delituak badira.

IV. KAPITULUA

Erantzukizun zibila eta diruzko beste erantzukizunak betetzea

125 artikulua

Erantzule zibilak nahikoa ondasunik ez duenean diruzko erantzukizunguztiak batera ordaintzeko, epaile edo auzitegiak, kaltedunari entzunaldia eman eta gero, ordainketa zatitu ahal izango du, eta, bere sen onaren arabera, epeen aldia eta zenbatekoa ezarriko ditu, kaltedunaren beharrizanak eta erantzulearen ahalbide ekonomikoak kontuan izanik.

126 artikulua

1. Zigortuak edo erantzule zibil subsidiarioak eginiko ordainketak hurrengo hurrenkeraren arabera egotziko dira: 1.) Eragindako kaltearen konponketa eta galeren ordaina.

2.) Estatuari dagokion kalte-ordaina, auzian zehar beraren kontura egindiren gastuen zenbatekoan.

3.) Akusatzaile partikular edo pribatuaren kostuak, epaian ezartzen badakostu horien ordainketa.

4.) Prozesuko gainerako kostuak,auziperatuaren defentsakoak barne, interesdunen arteko lehenespen barik.

5.) Isuna. 2. Alderdiak eskaturik bakarrik pertsegi daitezkeen delituetatik bat denean, akusatzaile pribatuaren kostuak ordainduko dira estatuari dagokion kalte-ordaina baino lehenago.

VI. TITULUA

ERANTSITAKO ONDORIOAK

127 artikulua

1. Dolozko delitu edo faltarengatikezarritako zigor guztiek ekarriko dute delitu edo falta horren efektuen galera, delitu edo falta hori prestatzeko nahiz egikaritzeko erabili diren ondasun, bitarteko edo tresnen galera eta delitu zein falta horretatik datozen irabaziena, edozein transformazio izan badute ere. Batzuk zein besteak konfiskatuko dira, onustedun hirugarrenarenak direnean izan ezik, delituaren ondorioz erantzukizunik ez badu, eta legez eskuratu baditu.

Epaile edo auzitegiak gehitu beharko du efektu, ondasun, tresna eta irabazien konfiskazioa, horiek antolakunde

edo talde kriminal edo terroristaren baitan egindako delitu-jarduerak badira, edo terrorismo delituak. Ondore horietarako, delitu-jardueratzat hartuko dira antolakunde edo talde kriminal edo terrorista baten baitan egindako delituagatik edo terrorismo delituagatik kondenatuak izan diren pertsona guztien ondarea, horren balioa neurriz kanpokoa denean pertsona horietako bakoitzak legez lortutako diru-sarrerei dagokienez.

2. Zuhurtziagabekeriazko delitu bat

burutzeagatik, legeak urtebete baino gehiagoko askatasunaz gabetzen duen zigorra ezartzen duen kasuetarako, epaile edo auzitegiak erabaki dezake delitu horretatik datozen efektuen galera ; halaber, delitua prestatzeko nahiz egikaritzeko erabili diren ondasun, bitarteko edo tresnen galera, eta baita delitu horretatik datozen irabaziena ere, edozein direla horiek izan dituzten eraldaketak.

3. Edozein inguruabar dela eta, artikulu honen aurreko paragrafoetanaipatu ondasunak ezin badira konfiskatu, balio bera duten beste ondasun batzuk konfiskatuko dira, ondasunok egitatearen erantzule kriminalenak direla.

4. Epaile edo auzitegiak artikulu honen aurreko paragrafoetan ezarritako konfiskazioa erabaki dezake, nahiz eta zigorra inori ezarri ez, pertsona hori erantzukizun kriminaletik salbuetsita dagoelako edo erantzukizun kriminala azkendu egin delako; azken kasu horretan, nahitaezkoa da zilegi ez den ondare-egoera egiaztatzea.

5. Konfiskatzen direnak saldu egingo dira, legeak bestelakoa agindu ezeta merkataritza zilegiko objektuak badira, eta salmentan lortzen denarekin zigortuaren erantzukizun zibilak ordainduko dira, legeak beste zerbait ezartzen ez badu; aldiz, halakoak ez badira, erregelamenduen arabera xedatutakoa egingo da beraietan eta, ezer xedatu ezean, deuseztatu egingo dira.

128 artikulua

Aipaturiko efektu eta tresnak merkataritza zilegikoak direnean eta horien balioa arau-hauste penalaren izate edo astuntasunarekin proportzioaren araberakoa ez denean, edo erantzukizun zibilak guztiz ordaindu direnean, epaile edo auzitegiak erabaki dezake konfiskazioa ez dekretatzea, edo zati batean dekretatzea.

129 artikulua

1. Nortasun juridikorik ez izateagatik, Kode honen 31bis artikuluan jasota ez dauden enpresa, antolakunde, talde edo beste edozein motako erakunde edo pertsonen elkarteen baitan, horien laguntzarekin edo horren bide edo bitartez burututako delitu edo falten kasuan, epaile edo auzitegiak, enpresa, antolakunde talde, erakunde edo elkarte horiei, zioak emanez, ezarri ahal izango dizkie, delituaren egileari dagokion zigorraren ondorio erantsi bat edo batzuk, 33.7. artikuluaren c) eta g) paragrafoen artean ezarritako edukiaren arabera. Edozein jarduera burutzeko behin betiko debekua ere ezar dezake, jarduera hori zilegi izan arren.

2. Aurreko paragrafoan aipatu ondorio erantsiak aplika daitezke paragrafo horretan izendatutako enpresa,antolakunde, talde edo erakunde edota elkarteei bakarrik Kode honek beren-beregi halakoak ezartzen dituenean, edo kodeak berak pertsona juridikoei zigor erantzukizuna eskatzea ahalbidetzen duten delitu edo faltetariko bat denean.

3. Lokal edo establezimenduakaldi baterako ixtea, sozietateen jarduerak etetea eta esku-hartze judiziala instrukzioko epaileak ere erabaki ditzake kautelazko neurri gisa auziaren instrukzioak dirauen bitartean, artikulu honetan ezarritako ondoreetarako eta 33.7. artikuluak adierazitako mugekin.

VII. TITULUA

ERANTZUKIZUN KRIMINALA AZKENTZEA ETA HORREN ONDOREAK

I. KAPITULUA

Erantzukizun kriminala azkentzen duten arrazoiak

130 artikulua

1. Hurrengo hauek dira erantzukizun kriminala azkentzen dutenak: 1.) Errudunaren heriotza.

2.) Kondena betetzea.

3.) Zigorra behin betiko kentzea,kode honen 85.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

4.) Indultua. 5.) Ofendituaren barkamena, legeak hala ezartzen duenean. Barkamena beren beregi eman behar da epaia eman baino lehenago, eta, horretarako, ofendituak esan beharrekoa entzun beharko du epaile edo auzitegi epai-emaileak, epaia eman aurretik.

Adingabeen edo ezgaituen aurkakodelitu edo faltetan, epaile edo auzitegiek, Fiskaltzak esan beharrekoa entzun eta gero, eragingarritasunik gabe utzi ahal izango dute haien ordezkariek emandako barkamena eta, ondoren, aginduko dute, Fiskaltzaren esku-hartzearekin, prozedurak aurrera egitea edo kondena betetzea.

Aurreko lerrokadan aipatzen denbarkamena eragingarritasunik gabe uzteko, epaile edo auzitegiak berriz entzun beharko du adingabearen edo ezgaiaren ordezkariak esan beharrekoa.

6.) Delituaren preskripzioa. 7.) Zigorraren edo segurtasun-neurriaren preskripzioa.

2. Pertsona juridiko baten eraldaketak, bat-egiteak, xurgatzeak edo zatitzeak, ez du horren zigor erantzukizunairaungitzen, erantzukizun hori eraldatutako, bat-egindako edo xurgatua suertatu den erakundeak edo erakundeek izango dute, eta zatitzetik suertatzen diren erakundeari edo erakundeei zabalduko zaie.

Epaile edo auzitegiak pertsona juridikoari murriztu ahal izango dio zigorra, pertsona juridikoak hasieran delituarengatik zuen erantzukizunaren arabera.

Erantzukizun penala ez du azkentzenpertsona juridikoaren estalpeko desegiteak edo desegite itxurazko hutsak. Pertsona juridikoaren estalpeko desegitea edo itxurazko hutsa dagoela uste izango da, edozein kasutan, horren jarduera ekonomikoa jarraitzen denean eta bezeroen, hornitzaileen edo langileen nortasunak, edo horien guztien zatirik nabarmenenak gordetzen direnean.

131 artikulua

1. Delituen preskripzio-denborahauxe da:

Hogei urtekoa, baldin eta delituariezarririko gehieneko zigorra hamabost urteko edo denbora luzeagoko espetxealdia bada.

Hamabost urtekoa, baldin eta legeakezarririko gehieneko zigorra hamar urtekoa baino denbora luzeagoko desgaikuntza bada, edo hamar urte baino denbora luzeagoko eta hamabostekoa baino laburragoko espetxealdia bada.

Hamar urtekoa, baldin eta legeakezarririko gehieneko zigorra bost urtekoa baino denbora luzeagoko eta hamarrekoa baino laburragoko espetxealdia edo desgaikuntza bada.

Bost urtekoa gainontzeko delituentzat, irain edo kalumniak izan ezik; horientzat urte betekoa izango da. 2. Falten preskripzio-denbora sei hilabetekoa da.

3. Legeak ezarritako zigorra elkartua denean, artikulu honetara bildutakoerregelak aplikatzeko, kontuan hartuko da preskripzio-denborarik luzeena behar duen zigorra.

4. Gizateriaren aurkako delituek, genozidio-delituek eta gatazka armatuaren kasuan babesturiko ondasun nahizpertsonen aurka egindako delituek, 614. artikuluan zigortutakoak salbu, ez daukate inoiz ere preskripziorik.

Terrorismo delituek ere ez daukateinoiz preskripzio-denborarik, baldin eta pertsona baten heriotza eragin badute.

5. Arau-hausteen edo euren arteko lotura duten arau-hausteen pilaketa gertatzen den kasuetan, preskripzio-denboradelitu astunenari dagokiona izango da.

132 artikulua

1. Aurreko artikuluan ezarritakoepe-mugak zenbatuko dira, zigortzekoa den arau-haustea egiten den egunetik. Delitu jarraituaren eta delitu iraunkorraren kasuetan, bai eta ohikotasuna behar duten arau-hausteetan ere, epe-muga horiek zenbatuko dira, hurrenez hurren, azken arau-haustea egiten den egunetik, zilegi ez den egoera ezabatu denetik edo jokabidea amaitu denetik.

Giza hilketaren saiakuntzan, eta adostasunik gabeko abortuan, lesio-delituan, askatasunaren aurkako delituan, tortura-delituan, eta osotasun moralaren, sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren, bizitza pribatuaren eta norberaren irudirako eskubidearen aurkako delituetan, bai eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituetan ere, biktima adingabea bada, epe-mugak zenbatuko dira biktimak adin-nagusitasuna lortzen duen egunetik, edo heriotza-egunetik, adin-nagusitasuna lortu aurretik, biktima hiltzen bada.

2. Preskripzio-denbora geldiarazi egingo da, eta igarotako denborak ez du ondorerik izango, prozedura, zantzuen arabera, delitu edo faltaren erantzulea den pertsonaren aurka bideratzen denean, baina prozedura gerarazten denetik edo prozedura kondena barik amaitzen denetik epe-muga berriz zenbatzen hasiko da, ondorengo erregelen arabera: 1. Prozedura pertsona jakin baten aurka bideratzen dela ulertuko da, auziari hasiera ematen zaion unetik edo ondoren, ebazpen judizial arrazoitua ematen denetik, ebazpen horrek delitu edo falta izan daitekeen egitate batean ustezko parte-hartzea egozten badio.

2. Aurrekoa gorabehera, kereila baten aurkezpenak edo organo judizial baten aurrean egindako salaketak, horretan pertsona jakin bati delitu edo faltaizan daitekeen egintza batean ustezko parte-hartzea egozten zaionean, preskripzioaren zenbaketa eten egingo da, gehienez ere, sei hilabeteko epean delituen kasurako eta, gehienez ere, bi hilabeteko epean falten kasurako. Epe hori zenbatzen hasiko da kereila aurkezten denetik edo salaketa egiten den unetik.

Epe horren barruan, kereilariaren edo salatuaren aurka, edo egitateekin zerikusia duen beste edozein pertsonaren aurka, aurreko paragrafoan aipaturiko ebazpen judizialetako bat ematen bada, preskripzioa geldiarazi egingo da atzeraeraginezko izaerarekin eta ondore guztietarako, kereila edo salaketa aurkeztu den data kontuan hartuko da.

Aitzitik, preskripzioaren amaieraren zenbaketak aurrera jarraituko du kereila edo salaketaren aurkezpen egunetik baldin eta, sei edo bi hilabeteko epearen barruan, delitu edo faltaren kasuetarako hurrenez hurren, kereila edo salaketaren izapidetza ez onartzeko epailearen ebazpen irmoa egoten bada, edo ebazpenaren bitartez kereila edo salaketa zein pertsonari zuzendu eta prozedura pertsona horren aurka ez bideratzea erabakitzen denean.

Zenbaketak ere aurrera egingo du, baldin eta, aipatu epearen barruan, instrukzioko epaileak artikulu honetan ezarritako ebazpenetatik bat ere ez badu hartzen.

3. Artikulu honen ondoreetarako, prozedura zein pertsonaren aurka bideratzen den eta pertsona hori behar bezala zehaztuta gelditu beharko da ebazpen judizialean, nahiz horren zuzeneko identifikazioaren bidez, nahiz egitatea egozten zitzaien antolakunde edo pertsona taldearen barruan identifikazio hori geroago zehazteko aukera ematen duten datuen bidez.

133 artikulua

1. Epai irmoaren bidez ezarritako zigorren preskripzio-denbora hurrengoa da: Hogeita hamar urtekoa, hogei urtekoak baino denbora luzeagoko espetxealdi-zigorren kasuan.

Hogeita bost urtekoa, hamabost urteko edo hortik gorako espetxealdi-zigorren kasuan, betiere hogei urtekoakbaino luzeagoak ez direnean.

Hogei urtekoa, hamar urte bainodenbora luzeagoko desgaikuntzako zigorren kasuan, eta hamar urte baino denbora luzeagoko eta hamabost urte baino denbora laburragoko espetxealdi-zigorren kasuan.

Hamabost urtekoa, sei urte bainodenbora luzeagoko eta hamar urte baino denbora laburragoko desgaikuntzako zigorren kasuan, eta bost urte baino denbora luzeagoko eta hamar urte baino denbora laburragoko espetxealdi-zigorren kasuan.

Hamar urtekoa, gainerako zigor astunen kasuan. Bost urtekoa, hain astunak ez diren zigorren kasuan.

Urtebetekoa, zigor arinen kasuan. 2. Gizateriaren aurkako delituen ondorioz, genozidio-delituen ondorioz eta gatazka armatuaren kasuan babesturiko ondasun nahiz pertsonen aurka, 614.

artikuluan zigortutakoak salbu, egiten diren delituen ondorioz ezarritako zigorrek ez daukate inoiz ere preskripziorik.

Terrorismo delituengatik ezarritakozigorrek ere ez daukate inoiz preskripzio-denborarik, baldin eta delituek pertsona baten heriotza eragin badute.

134 artikulua

Zigorraren preskripzio-denboraepaia irmoa denetik zenbatuko da eta kondena betetzen hasi bada, zigorraren preskripzio-denbora kondena urratu denetik zenbatuko da.

135 artikulua

1. Segurtasun-neurrien preskripzio-denbora hamar urtekoa izango da, askatasunaz hiru urte baino denbora luzeagorakogabetzen badute; eta bost urtekoa, askatasunaz hiru urte edo gutxiagorako gabetzen badute, edo bestelako edukia badute.

2. Preskripzio-denbora zenbatukoda segurtasun-neurria ezartzen duen ebazpena irmoa den egunetik eta ondoz ondo betetzearen kasuan, preskripzio-denbora ebazpena betetzen hasi behar zenetik zenbatuko da.

3. Segurtasun-neurri bat zigorrarenostean betetzen bada, epea zigorra azkentzen denetik zenbatuko da.

II. KAPITULUA

Delitu-aurrekariak ezereztea

136 artikulua

1. Kondenatuek erantzukizun penalaazkendu badute, eskubidea dute Justizia Ministeriotik euren zigor-aurrekarien ezereztea lortzeko, ofizioz edo kondenatuak hala eskaturik, epaile edo auzitegi epai-emaileak bere txostena eman eta gero.

2. Eskubide hori aintzat hartzekohurrengo hauek ezinbesteko betekizunak izango dira:

1.) Arau-haustearen ondorioz sorturiko erantzukizun zibilak ordaindutaegotea, epaile edo auzitegi epai-emaileak kaudimengabezia dagoela adierazten duen kasuetan izan ezik, salbu eta errudunaren egoera ekonomikoak hobera egin duenean.

Aurreko lerrokadan xedatutakoagorabehera, 125. artikuluaren kasuan nahikoa izango da epaile edo auzitegiak adierazi zatikako ordainketak errudunak egunean izatea, eta, epaile edo auzitegiaren iritziz, errudunak geroratutako kopurua ordaintzeko nahikoa berme ematea.

2.) Epe hauek igarotzea, errudunak berriro deliturik egin barik: sei hilabete, zigor arinen kasuan; bi urte, hamabi hilabete baino luzeagoak ez diren zigorren kasuan eta zuhurtziagabekeriazko delituengatik ezarritako zigorren kasuan; hiru urte, hain astunak ez diren zigorren kasuan; eta bost urte, zigor astunen kasuan.

3. Epe horiek zigorra azkentzenden egunaren biharamunetik zenbatzen hasiko dira; baina, zigorra azkentzen bada baldintzapeko kentzearen bidez, epea zenbatuko da, behin betiko kentzea lortu eta gero, onura hori lortu ezean zigorra beteta geratuko zen egunaren biharamunetik aurrera. Kasu horretan, zigorraren iraupena zenbatzeko hasierako datatzat hartuko da etetea emateko egunaren biharamuna.

4. Zigortuen eta Auzi-iheslarienErregistro Nagusiaren ataletako zigor-aurrekarien inskripzioak ez dira publikoak izango. Inskripzioak indarrean dauden bitartean, ziurtagiriak emango dira erregistroaren arau bereziek ezarritako muga eta bermeekin eta legeak ezarritako kasuetan bakarrik. Edozein kasutan, epaile edo auzitegiek eskatutako ziurtagiriak emango dira, ezereztutako edota ezereztu gabeko inskripzioei buruzkoak badira ere, baina ezereztutako inskripzioa denean inguruabar hori beren beregi agerraraziko da.

5. Interesdunak eskaturik nahiz Justizia Ministerioak ofizioz, aurrekariak ezerezteko artikulu honetan ezartzen diren betekizunak gertatzen direnean, ezereztea, ordea, gertatu ez bada, epaile edo auzitegiak aurrekariok ezerezteko aginduko du, inguruabar horiek egiaztatu eta gero, eta ez ditu aurrekari horiek kontuan hartuko.

137 artikulua

Kode honetan edo beste zigor-lege batzuetan xedatutakoaren arabera ezarritako segurtasun-neurrien idatzoharrak ezereztuko dira segurtasun-neurri bakoitza betetzen edo preskripzioa gertatzen denean; bitartean, legeak ezarritako kasuetan, Erregistroak epaile, auzitegi edo Administrazioko agintariei luzatzen dizkien ziurtagirietan bakarrik agertuko dira idatzoharrok.

II. LIBURUA

DELITUAK ETA HORIEI DAGOZKIEN ZIGORRAK

I. TITULUA

GIZA HILKETA ETA GIZA HILKETAREN FORMAK

138 artikulua

Norbaitek beste bat hiltzen badu, giza hilketaren errudun gisa, hamar urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

139 artikulua

Hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio bestebat hiltzen duenari, erailketaren errudun gisa, baldin eta hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen bada:

1.) Maltzurkeria. 2.) Prezio, sari edo hitzematearengatik egitea.

3.) Ankerkeriaren bidez ofendituaren mina nahita eta bihotz-gogorrezhanditzea.

140 artikulua

Erailketa batean aurreko artikuluan ezarri inguruabarretatik bat baino gehiago gertatzen denean, hogei urtetik hogeita bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

141 artikulua

Aurreko hiru artikuluetako delituakegiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

142 artikulua

1. Norbaitek, zuhurtziagabekeriaastunaren ondorioz, beste baten heriotza eragiten badu, zuhurtziagabekeriazko giza hilketaren errudun gisa urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa ibilgailu motordun, motor-bizikleta edo su-arma erabiliz egiten denean,kasuan-kasuan, ibilgailu motordun eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz edo su-armak edukitzeko edo eramateko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarriko da, urtebetetik sei artekoa.

3. Horrezaz gain, giza hilketa lanbide-zuhurtziagabekeriaren ondorioz egiten denean, lanbide, ogibide edo karguan aritzeko desgaikuntza bereziko zigorra ezarriko da, hiru urtetik sei artekoa.

143 artikulua

1. Norbaitek inor bere buruaz beste egitera induzitzen badu, lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio pertsona batekbere buruaz beste egiteko beharrezko egintzekin laguntzen duenari.

3. Sei urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio pertsonabaten heriotza egikaritu arte laguntzen duenari.

4. Norbaitek beste baten heriotza eragiten badu edo beste hori hil dadin beharrezkoak eta zuzenekoak diren egintzekin modu aktiboan laguntzen badu, eta biktimak beren beregi, benaz eta zalantzarik gabe hiltzeko laguntza eskatu badio, heriotza eragingo dion gaixotasun larria duenean edo gaixotasun larriaren ondorioz pairamen etengabe eta jasanezinak dituenean, orduan, pertsona horri artikulu honen 2 eta 3. paragrafoetan ezarritako zigorrak baino gradu bat edo bi gutxiagokoak ezarriko zaizkio.

II. TITULUA

ABORTUA

144 artikulua

Norbaitek andrazko bati, berarenadostasunik gabe, abortua eragiten badio, lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik hamar artekoa, osasun-lanbideetatik edozeinetan aritzeko, edo ginekologiako klinika, gaixotegi edo kontsulta publiko edo pribatuetan mota guztietako zerbitzuak eskaintzeko.

Zigor berberak ezarriko zaizkioabortua andrazkoaren adostasunarekin egiten duenari, adostasuna indarkeria, mehatxu edo engainuaren bidez lortu badu.

145 artikulua

1. Norbaitek andrazko bati, beraren adostasunarekin eta legeak onartzen dituen kasuetatik kanpo, abortuaeragiten badio, urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta desgaikuntza berezia ere, urtebetetik sei artekoa, osasun-lanbideetatik edozeinetan aritzeko, edo ginekologiako klinika, gaixotegi edo kontsulta publiko edo pribatuetan mota guztietako zerbitzuak eskaintzeko. Epaileak zigorra goiko erdian ezar dezake, paragrafo honetan deskribatutako egintzak horretarako egiaztatuta ez dagoen zentro edo gaixotegi publiko edo pribatuan egin badira.

2. Andrazkoak, legeak onartzen dituen kasuetatik kanpo, bere buruariabortua eragiten badio, edo abortua beste pertsona batek eragitea onartzen badu, sei hilabetetik hogeita lau arteko isun-zigorra ezarriko zaio.

3. Edozein kasutan, epaile edo auzitegiak, artikulu honetan ezarritako zigorrak, kasuan-kasuan, goiko erdian ezarriko ditu, jokabide hori andrazkoa noiz ernaldu eta hogeita bigarren astetik aurrera egiten bada.

145bis artikulua

1. Abortua egiten duenari sei hilabetetik hamabi arteko isun-zigorraezarriko zaio, bai eta desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa, osasun-lanbideetatik edozeinetan edo ginekologiako klinika, gaixotegi edo kontsulta publiko edo pribatuetan aritzeko, legeak onartzen dituen kasuetan:

a) andrazkoak, aurretiaz, amatasuna laguntzeko dauden eskubide, prestazio eta laguntza publikoen ingurukoinformazioa jaso duela egiaztatu gabe;

b) legeriak ezarritako itxaronaldiaigaro gabe;

c) aurretiazko aginduzko txostenakizan gabe;

d) horretarako egiaztatuta ez dagoen zentro edo gaixotegi publiko edopribatuan egitea. Kasu honetan, epaileak zigorra goiko erdian ezar dezake.

2. Edozein kasutan, epaile edo auzitegiak, artikulu honetan ezarritako zigorrak, kasuan-kasuan, goiko erdian ezarriko ditu, jokabide hori andrazkoa noiz ernaldu eta hogeita bigarren astetik aurrera egiten bada.

3. Haurdunari ez zaio zigorrik ezarriko manu honen arabera.

146 artikulua

Norbaitek, zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz, abortua eragiten badu,hiru hilabetetik bost arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaio.

Era berean, abortua lanbide-zuhurtziagabekeriaren ondorioz eragiten denean, lanbide, ogibide edo karguan aritzeko desgaikuntza berezia ezarriko da, urtebetetik hiru artekoa.

Haurdunari ez zaio zigorrik ezarriko manu honen arabera. III. TITULUA

LESIOAK

147 artikulua

1. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, beste bati lesioa eragiten badio, gorputz-osotasunean, osasun fisikoan edo buru-osasunean kalte eginez, orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, lesio-delituaren errudun gisa, baldin eta lesio hori objektiboki sendatzeko, medikuntza-sendabidea edo sendabide kirurgikoa behar badu, adituen lehenengo laguntzaz gain. Adituak lesioaren inguruan egiten duen zaintza edo jarraipen hutsa ez da medikuntza-sendabidetzat hartuko.

Zigor bera ezarriko zaio kode honen617. artikuluan deskribatutako ekintza urtebeteko epean lau aldiz egiten duenari.

2. Dena den, aurreko paragrafoandeskribatutako egitateari hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, baldin eta larritasun txikiagokoa bada, erabilitako bidea edo sorturiko emaitza kontuan izanik.

148 artikulua

Aurreko artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako lesioak bi urtetik bost arteko espetxealdiarekin zigor daitezke, eragiten duten emaitza edo sortzen duten arriskua kontuan izanik:

1. Lesionatuaren bizitzarako edoberaren osasun fisiko edo psikikorako zehazki arriskutsuak diren arma, tresna, gauza, bide, metodo edo erak erabili badira erasoan.

2. Ankerkeria edo maltzurkeria badago. 3. Biktimak hamabi urte baino gutxiago baditu, edo gai ez bada.

4. Biktima egilearen emaztea badaedo izan bada, edo egilearekin antzeko afektibotasun-harremanekin loturik badago edo egon bada, elkarrekin bizi ez arren.

Biktima bereziki ahula den pertsonabada eta egilearekin bizi bada.

149 artikulua

1. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, beste bati eragiten badio organo nahiz gorputz-adar nagusiedo zentzumen baten galera nahiz gauzaeza, edo inpotentzia, antzutasuna, itxuragabetasun larria, edo gaixotasun psikiko edo somatiko larria, orduan, pertsona horri sei urtetik 12 arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Norbaitek beste bati sexu-organoetako mutilazioa eragiten badio, mutilazio horren agerpena edozein izanik ere, pertsona horri sei urtetik 12 arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio. Biktima adingabea edo ezgaia bada, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia-harrera egikaritzeko desgaikuntza berezia ezar daiteke, lau urtetik 10 artekoa, epailearen ustez hori egoki bada adingabe edo ezgaiaren intereserako.

150 artikulua

Norbaitek beste bati eragiten badio nagusi ez den organo edo gorputz-adar baten galera edo gauzaeza nahiz itxuragabetasuna, orduan, pertsona horri hiru urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

151 artikulua

Titulu honen aurreko artikuluetanezarritako delituak egiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

152 artikulua

1. Norbaitek, zuhurtziagabekeriaastunaren ondorioz, aurreko artikuluetan ezarritako lesioetako bat eragiten badu, hurrengo zigorrak ezarriko zaizkio:

1.) Hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra, 147.1 artikuluko lesioenkasuan.

2.) Urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra, 149. artikuluko lesioen kasuan. 3.) Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra, 150. artikuluko lesioen kasuan.

2. Era berean, artikulu honetan aipatutako egitateak ibilgailu motordun,motor-bizikleta edo su-arma erabiliz gauzatzen direnean, urtebetetik lau arteko epe-mugan, kasuan-kasuan, ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz, edo armak edukitzeko eta eramateko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarriko da.

3. Era berean, lesioak lanbide-zuhurtziagabekeriaren ondorioz gauzatzen direnean, lanbide, ogibide edo karguan aritzeko desgaikuntza berezia ezarriko da, urtebetetik lau artekoa.

153 artikulua

1. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, urripen psikiko edo lesioa eragiten badio beste bati, urripen edo lesio hori kode honetan delitu gisa definitua egon gabe, edota norbaitek beste bati kolpe edo egitezko tratu txarra ematen badio lesiorik eragin gabe, ofenditua egilearen emaztea bada edo izan bada, edo berarekin antzeko afektibotasun-harremanekin loturik badago edo egon bada emakumea, elkarrekin bizi ez arren, edo bereziki ahula den pertsona eta egilearekin bizi bada, orduan, sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, edo hogeita hamaika egunetik laurogei egun arte gizartearentzako lan egitea, eta, beti, armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea, urtebete eta egun batetik hiru urte arte, eta, era berean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabe edo ezgaiaren intereserako, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia-harrera egikaritzeko desgaikuntza, bost urte artekoa.

2. Aurreko paragrafoan ezarritakodelituaren biktima 173.2 artikuluan aipatu pertsonetatik bat bada, artikulu honen aurreko paragrafoan ezarritakoak salbu, hari hiru hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra edo hogeita hamaika egunetik laurogei arte gizartearentzako lan egitea ezarriko zaio, eta, beti, armak eduki edo eramateko eskubideaz gabetzea, urtebete eta egun batetik hiru urte artekoa eta, era berean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabe edo ezgaiaren intereserako, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia-harrera egikaritzeko desgaikuntza, sei hilabetetik hiru urte artekoa.

3. Aurreko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, delitua egiten denean, dela adingabeen aurrean, dela armak erabilita, dela bi-bion egoitzan edo biktimaren egoitzan, dela kode honen 48. artikuluan ezarritako zigorretatik bat edo izaera bereko kautela-neurri edo segurtasun-neurri bat urratuz.

4. Aurreko paragrafoetan ezarritakoa gorabehera, epaile edo auzitegiak,zigorra beheko erdian ezar dezake epaian horretarako arrazoiak emanez, egilearen inguruabar pertsonalak eta egitatearen egikaritzan pilatutako gainontzeko inguruabarrak kontuan harturik.

154 artikulua

Elkarri modu nahasian erasoka liskarretan aritzen direnei, liskarreanparte hartzeagatik, hiru hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie, baldin eta pertsonen bizia edo osotasuna arriskuan jartzen duten bideak edo tresnak erabiltzen badituzte.

155 artikulua

Lesio-delituetan, ofendituak adostasuna balio osoz, askatasunez, berez etaberen beregi ematen badu, gradu bat edo bitan txikiagoa den zigorra ezarriko da.

Ez da baliozkoa izango adingabeedo ezgaiak emandako adostasuna.

156 artikulua

Aurreko artikuluan xedatutakoagorabehera, adostasuna ematen bada balio osoz, askatasunez, kontzientziaz eta beren beregi, erantzukizun penaletik salbuesten du, legearen arabera egindako organo-birlandaketetan eta adituek egindako antzutzeko eta sexu-aldaketako kirurgiako ebakuntzetan, salbu eta adostasuna akatsen bidez edo prezio nahiz sariaren bidez lortu denean, edo adostasuna eman duena adingabea edo ezgaia denean; kasu horretan, ez da baliozkoa izango adingabeak eta ezgaiak edo euren lege-ordezkariek emandako adostasuna.

Dena den, ez da zigortzekoa izango pertsona ezgaitua antzutzea, pertsona horrek urritasun psikiko larria badu, baldin eta, epaileak, ezgaiari komeni zaiona irizpide artezkari gisa harturik, antzutze hori baimendu badu, bai ezgaikuntza prozeduran bertan, bai, ezgaiaren lege-ordezkariak eskaturik, ondoren borondatezko jurisdikzio-espedientearen izapideak egiten direnean, bi adituren irizpena eta Fiskaltzak esan beharrekoak entzun eta gero, ezgaia aurretiaz aztertuta.

156bis. artikulua

1. Norbaitzuek sustatu, lagundu,erraztu edo publizitatea egiten badute giza organoak lortzeko eta horiek trafikagai hartzeko, edo horien transplanteak egiteko, sei urtetik hamabi urte arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaie, transplantatzen dena organo nagusi bat bada, eta hiru urtetik sei urte arteko espetxealdia, organoa nagusia ez bada.

2. Organoaren hartzaileak transplantea onartzen badu zilegi ez den organoaren jatorria jakinik, aurreko paragrafoan aipatu zigor berberak ezarrikozaio, horiek gradu bat edo bi jaitsi ahal izango dira egitatearen eta errudunaren inguruabarrak kontuan hartuta.

3. 31bis artikuluan ezarritakoarenarabera, artikulu honetan zehaztutako delituengatik erantzukizuna duen pertsona juridikoari, lortutako irabazien hiru halakotik bost halako arteko isun-zigorra ezarriko zaio.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluaren 7 paragrafoaren b) letratikg) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

IV. TITULUA

FETUARI ERAGINDAKO LESIOAK

157 artikulua

Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz, fetuari lesio edo gaixotasuna eragiten badio, eta lesio nahiz gaixotasun horrek fetuaren beraren ohikogarapenari kalte larria edo fetuari akats fisiko zein psikiko larria eragiten badio, orduan, pertsona horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta desgaikuntza berezia ere, bi urtetik zortzi artekoa, osasun-lanbideetatik edozeinetan aritzeko, edo kliniketan, edo ginekologiako establezimendu edo kontsulta publiko edo pribatuetan mota guztietako zerbitzuak eskaintzeko.

158 artikulua

Norbaitek, zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz, aurreko artikuluanazaldutako egitateak gauzatzen baditu, hiru hilabetetik bost arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaio.

Era berean, aurreko artikuluan azaldutako egitateak lanbide-zuhurtziagabekeriaren ondorioz egiten direnean, lanbidean, ogibidean edo karguan aritzeko desgaikuntza berezia ezarriko da sei hilabetetik bi urte artekoa.

Haurdunari ez zaio zigorrik ezarriko manu honen arabera.

V. TITULUA

MANIPULAZIO GENETIKOARI BURUZKO DELITUAK

159 artikulua

1. Bi urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta enplegu edokargu publiko, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, zazpi urtetik hamar artekoa, akats edo gaixotasun larriak kendu edo gutxitu ez beste edozein helbururekin giza geneak genotipoa aldatuz manipulatzen dituztenei.

2. Genotipoaren aldakuntza zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz egiten bada, sei hilabetetik hamabost arteko isuna ezarriko da eta enplegu edokargu publiko, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru artekoa.

160 artikulua

1. Genetika-ingeniaritza erabiltzen bada arma biologikoak edo giza espeziea hiltzen dutenak ekoizteko, orduan, erabiltze hori zigortuko da hiru urtetik zazpi arteko espetxealdi-zigorrarekin eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibidean aritzeko hiru urtetik zazpi arteko desgaikuntza bereziarekin.

2. Urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra, eta enplegu edo kargu publiko, lanbide nahiz ogibiderako desgaikuntza berezia, sei urtetik 10 artekoa,ezarriko zaizkie giza ugalketaz besteko helburu baterako giza obuluak ernaltzen dituztenei.

3. Zigor berberak ezarriko zaizkiogizaki berdin-berdinak sortzeari, hori klonazio bidez egin zein arraza aukeratzeko helburua duten beste prozeduren bidez.

161 artikulua

1. Norbaitek andrazko bati, beraren adostasunik gabe, lagundutakougalketa egiten badio, orduan, horri bi urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik lau artekoa.

2. Delitu honen prozedurari hasieraemateko beharrezkoa da laidotuaren edo beraren lege-ordezkariaren salaketa. Laidotua adingabea, ezgaia edo babesgabea denean, Fiskaltzak ere salaketa egin ahal izango du.

162 artikulua

Titulu honetan arautu delituetan, agintaritza judizialak kode honen 129. artikuluan ezarritako ondorioetatik bat edo batzuk ezarri ahal izango ditu, erruduna jarduera horiek burutzen dituen sozietate, antolakunde edo elkarte bateko kidea denean, sozietate, antolakunde edo elkarte hori iragankorra bada ere.

VI. TITULUA

ASKATASUNAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Legearen aurkako atxiloketak eta bahiketak

163 artikulua

1. Norbanako batek beste bat giltzaperatu edo atxilotzen badu, askatasunakenduta, lau urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Errudunak giltzaperatuari edo atxilotuari askatasuna ematen badio atxiloketaren lehenengo hiru egunetan, helburu gisa zuen objektua lortu barik, orduan, errudunari aurreko idatz-zatian ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaio.

3. Bost urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, itxialdiakedo atxiloketak hamabost egun baino gehiago iraun badu.

4. Norbanakoak, legeak baimentzen dituen kasuetatik kanpo, pertsona bat harrapatzen badu agintaritzari berehala aurkezteko, orduan, norbanakoari hiru hilabetetik sei arteko isun-zigorra ezarriko zaio.

164 artikulua

Pertsona bat bahitu eta pertsona horiaskatzeko baldintzetako bat galdatzea zigortuko da sei urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorrarekin. Bahiketan 163.3 artikuluaren inguruabarra gertatzen bada, gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko da, eta 163.2 artikuluaren baldintzak gertatzen badira, gradu bat gutxiagoko zigorra.

165 artikulua

Aurreko artikuluetako zigorrak, kasuan-kasuan, goiko erdian ezarriko dira, baldin eta legearen aurkako atxiloketa edo bahiketa egiten bada, agintaritza edo funtzio publikoa dela itxura eginez, edo biktima adingabea edo ezgaia edo bere eginkizunak betetzen diharduen funtzionario publikoa bada.

166 artikulua

Legearen aurkako atxiloketa edobahiketaren errudunak ez badu esaten atxilotutako pertsona non dagoen, orduan, errudun horri, kasuan-kasuan, kapitulu honen aurreko artikuluetan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko zaizkio, askatu duenean izan ezik.

167 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, legean baimentzen diren kasuetatik kanpo eta delituaren ondoriozauzirik egon gabe, aurreko artikuluetan azaldutako egitateetako bat gauzatzen badu, orduan, horri, artikuluotan ezarritako zigorrak goiko erdian ezartzeaz gain, erabateko desgaikuntza ezarriko zaio, zortzi urtetik hamabi artekoa.

168 artikulua

Kapitulu honetan ezarritako delituak egiteko zirikatzea, konspiratzeaeta proposatzea zigortuko dira, delitu bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

II. KAPITULUA

Mehatxuak

169 artikulua

Norbaitek beste bati mehatxu egiten badio, berari, beraren familiari edo berari estu loturik dauden beste pertsona batzuei kalte egingo diela, eta kalte hori bada giza hilketa, lesio edo abortu delitua, askatasunaren aurkako delitua, tortura-delitua nahiz osotasun moralaren, sexu-askatasunaren, bizitza pribatuaren, ohorearen, ondarearen, eta gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurkako delitua, orduan, mehatxatzaileari zigor hauek ezarriko zaizkio:

1.) Urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra, baldin eta, bere helburua lortu duelarik, mehatxua ez betetzeko kopuru bat galdatu badu edobeste edozein baldintza ezarri badu, baldintza zilegia bada ere. Helburua lortu ez duenean, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

Aurreko paragrafoaren zigorrakgoiko erdian ezarriko dira, baldin eta mehatxuak idatziz, telefonoz edo komunikatzeko nahiz kopiatzeko bideetatik edozein erabiliz, edo egiazko zein ustezko erakunde edo taldeen izenean egiten badira.

2.) Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra, mehatxua baldintzapekoa izan ez bada.

170 artikulua

1. Delitua den kaltearekin mehatxatzen bada, mehatxu horiek bideratutabadaude herri bateko biztanleak, talde etnikoa edo kultura-, erlijio-, gizartenahiz lanbide-taldea edo beste edozein pertsona-talde beldurtzera, eta mehatxu horiek beldurra sorrarazteko behar besteko larritasuna badute, orduan, kasuan-kasuan, aurreko artikuluan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira.

2. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, aurretik aipatu helburu eta larritasun berarekin antolakunde edo talde terroristei indarkeriazko egintzak gauzatzea jendaurrean eskatzen dizkietenei.

171 artikulua

1. Delitua ez den kaltearekin mehatxatzea zigortuko da hiru hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorrarekin edo sei hilabetetik hogeita lauarteko isunarekin, egitatearen larritasuna eta inguruabarra kontuan harturik, mehatxua baldintzapekoa izan eta baldintza ez bada zor den jokabidea.

Errudunak bere helburua lortu badu, aurreko zigorra goiko erdian ezarriko zaio.

2. Norbaitek beste bati diru kopuru bat edo sari bat galdatu badio, beraren bizitza pribatu edo familia-harremanei buruz agerikoak ez diren egitateak agerrarazteko edo hedatzeko mehatxupean, eta egitate horiek mehatxatuaren ospea, izena edo interesa uki badezakete, mehatxatzaileari bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, baldin eta galdatutakoa oso-osoan edo zati batean jaso badu, edo lau hilabetetik bi urte artekoa, lortu ez badu.

3. Aurreko paragrafoan azaldutakoegitatea delitu bat agerrarazteko edo delitu bati buruzko salaketa egiteko mehatxua bada, Fiskaltzak, mehatxua errazago zigortzeko, mehatxuaren objektu den delituarengatik ez akusatzea erabaki dezake, salbu eta delitu horrek ezarrita duen zigorra bi urte baino gehiagokoespetxealdia denean. Azken kasu horretan, epaile edo auzitegiak zehapenari gradu bat edo bi jaitsi ahal izango dizkio.

4. Norbaitek, era arinean, mehatxu egiten badio bere emazteari edo halakoa izandakoari, edo berarekin antzeko afektibotasun-harremanekin loturik dagoen edo egon den emakumeari, elkarrekin bizi ez arren, orduan, sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra edo hogeita hamaika egunetik laurogeita arte gizartearentzako lan egitea ezarriko zaio, eta, beti, armak eduki edo eramateko eskubideaz gabetzea, urtebete eta egun batetik hiru urte arte, eta, era berean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabe edo ezgaiaren intereserako, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia-harrera egikaritzeko desgaikuntza berezia, bost urte artekoa.

Zigor berbera ezarriko zaio, bereziki ahula den eta egilearekin bizi denpertsonari, era arinean mehatxu egiten dionari.

5. Norbaitek, era arinean, mehatxuegiten badio, armak edo antzeko tresna arriskutsuak erabiliz, 173.2 artikuluan aipatu pertsonetako bati, artikulu honetako aurreko paragrafoan ezarritakoak salbu, orduan, hiru hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra edo hogeita hamaika egunetik laurogei arteko gizartearentzako lan egitea ezarriko zaio, eta, beti, armak eduki edo eramateko eskubideaz gabetzea, urtebetetik hiru urte artekoa, eta, era berean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabe edo ezgaiaren intereserako, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia-harrera egikaritzeko desgaikuntza berezia, sei hilabetetik hiru urte artekoa.

4. eta 5. paragrafoetan ezarritakozigorrak goiko erdian ezarriko dira, delitua egiten denean, dela adingabeen aurrean, dela bi-bion egoitzan edo biktimaren egoitzan, dela kode honen 48. artikuluan ezarritako zigorretatik bat, edo izaera bereko kautela-neurri edo segurtasun-neurri bat urratuz.

6. 4 eta 5. paragrafoetan ezarritakoa gorabehera, epaile edo auzitegiak, epaian horretarako arrazoiakemanez, egilearen inguruabar pertsonalak eta egintzaren egikaritzan pilatutako gainontzeko inguruabarrak kontuan hartuta, gradu bat gutxiagoko zigorra ezar dezake.

III. KAPITULUA

Derrigortzeak

172 artikulua

1. Norbaitek, bidezko baimenik gabe, beste bati, indarkeriaren bidez, legeak debekatzen ez duena egitea eragozten badio edo egin nahi ez duena egitera behartzen badu, zuzena izan zein ez, orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra edo 12 hilabetetik 24 arteko isuna ezarriko zaio, derrigortzearen edo erabilitako bideen larritasunaren arabera.

Egindako derrigortzea oinarrizkoeskubide baten egikaritza eragoztea bada, orduan, zigorrak goiko erdian ezarriko dira, salbu eta egitate horrek zigor handiago duenean, kode honen beste manu batean.

Egindako derrigortzea etxebizitzaren gozatze bidezkoa eragoztea denean, zigorrak goiko erdian ere ezarriko dira. 2. Norbaitek, era arinean, derrigortzea eragiten badu bere emaztea denari edo halakoa izandakoari, edo berarekin antzeko afektibotasun-harremanekin loturik dagoen edo egon den emakumeari, elkarrekin bizi ez arren, horri, sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra edo hogeita hamaika egunetik laurogei arteko gizartearentzako lan egitea ezarriko zaio, eta, beti, armak eduki edo eramateko eskubideaz gabetzea, urtebete eta egun batetik hiru urte arte, eta, era berean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabe edo ezgaiaren intereserako, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia-harrera egikaritzeko desgaikuntza berezia, bost urte artekoa.

Zigor berbera ezarriko zaio, bereziki ahula den eta egilearekin bizi denpertsonari era arinean derrigortzea eragiten dionari.

Zigorra goiko erdian ezarriko da, delitua egiten denean, dela adingabeen aurrean, dela bi-bion egoitzan edo biktimaren egoitzan, dela kode honen 48.

artikuluan ezarritako zigorretatik bat, edo izaera bereko kautela-neurri edo segurtasun-neurri bat urratuz.

Aurreko paragrafoetan ezarritakoagorabehera, epaile edo auzitegiak, epaian horretarako arrazoiakemanez, egilearen inguruabar pertsonalak eta egitatearen egikaritzan pilatutako gainontzeko inguruabarrak kontuan hartuta, gradu bat gutxiagoko zigorra ezar dezake.

VII. TITULUA

TORTURAK ETA OSOTASUN MORALAREN AURKAKO BESTE DELITUAK

173 artikulua

1. Norbaitek beste pertsona bati tratu apalesgarria ematen badio, berarenosotasun moralari kalte larria eginez, sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

Zigor berbera ezarriko zaie, edozein lan- edo funtzionario-harremaneneremuan, euren nagusitasun harremanaz baliatuz, beste baten aurka eta behin eta berriz etsaigoko egintzak edo egintza umiliagarriak gauzatzen dituenei, egintza horiek tratu apalesgarria izatera heldu gabe, biktimaren aurkako jazarpen larria osatzen dutenean.

Zigor berbera ezarriko zaio etsaigokoegintza eta egintza umiliagarriak behin eta berriz egiten dituenari ere, egintza horiek tratu apalesgarria izatera heldu gabe, etxebizitzaren gozatze bidezkoa eragoztea denean.

2. Norbaitek ohikotasunez indarkeria fisiko edo psikikoa erabiltzen badu ezkontidea den edo izan denaren aurka, edota antzeko maitasun-harremanez berarekin egonkor loturik dagoen edo egon izan den pertsonaren aurka, elkarrekin bizi ez arren; edota odol, adopzio nahiz ezkontza bidezko ahaidetasuna dela medio, haren nahiz beraren ezkontidearen edo harekin bizi denaren ondorengo, aurreko edo neba-arreben aurka; edota harekin bizi diren nahiz haren ezkontidearen edo berarekin bizi denaren guraso-ahal, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo egitezko harreraren menpe dauden adingabe edo ezgaien aurka; edota beste edozein pertsonaren aurka, pertsona hori haren familia-elkarbizitzaren gunean sartuta badago edozein motatako harremanen bidez; bai eta, euren ahulezia dela medio, zentro publiko nahiz pribatuetan zaintza edo jagoletzapean daudenen aurka; orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra, eta bi urtetik bost arte armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzea, ezarriko zaizkio, eta, hala denean, epaile edo auzitegiak egoki baderitzo adingabe edo ezgaiaren intereserako, guraso-ahala, tutoretza, kuradoretza, zaintza edo familia-harrera egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik bost urte arte, betiere indarkeria fisiko edo psikikoko egintzek delitu edo faltak ondorioztatu eta horien ondorioz ezar daitezkeen zigorrei kalterik egin gabe.

Zigorrak goiko erdian ezarriko dira,indarkeriazko egintzetatik bat edo batzuk egiten direnean, dela adingabeen aurrean, dela armak erabilita, dela bi-bion egoitzan edo biktimaren egoitzan, dela kode honen 48. artikuluan ezarritako zigorretatik bat edo izaera bereko kautela-neurri, segurtasun-neurri edo debeku bat urratuz.

3. Aurreko paragrafoak aipatzenduen ohikotasuna antzemateko, kontuan hartuko da egiaztatutako indarkeria-egintzen kopurua, bai eta egintza horien arteko denbora-hurbiltasuna ere; ez da kontuan hartuko, ordea, indarkeria hori artikulu honetan barne hartutako biktima berari egitea edo desberdinei, ezta indarkeriazko egintzak aurreko prozesuetan epaituak izatea ere.

174 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoak tortura egiten du, bere karguazabusatuz, pertsona baten aitortza edo informazioa lortzeko helburuarekin edo pertsona horrek gauzatu duen edo gauzatu duela susmatzen den egitatearengatik zigortzeko helburuarekin, edota edozein motatako bereizkerian oinarritutako arrazoiaren ondorioz, pertsonari baldintzak edo prozedurak ezartzen dizkionean, beren izaera, iraupena edo bestelako inguruabarren ondorioz, gorputzeko edo buruko sufrimenduak eragiten dizkiotenak, ezagutu, bereizi edo erabakitzeko ahalmenak ezabatu edo gutxitzen dizkiotenak, edo beste edozein modutan pertsonaren osotasun moralaren aurka atentatu egiten dutenak. Torturaren errudunari bi urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio atentatua larria bada; bestela, urtebetetik hiru artekoa. Edozein kasutan, adierazitako zigorrez gain, erabateko desgaikuntza-zigorra ezarriko zaio, zortzi urtetik hamabi artekoa.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkio,hurrenez hurren, espetxeetako edo adingabeen babes-etxe nahiz zentzatokietako agintari edo funtzionarioari, aurreko paragrafoan azaldutako egitateak gauzatzen baditu atxilotu, barneratu edo presoen inguruan.

175 artikulua

Agintari edo funtzionarioak, berekarguaz abusatuz eta aurreko artikuluan ezarritako kasuetatik kanpo, pertsona baten osotasun moralaren aurka atentatu egin badu, orduan, horri bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, atentatua larria bada, eta ez bada sei hilabetetik bi urte artekoa ezarriko zaio. Edozein kasutan, adierazitako zigorrez gain, egileari enplegu edo kargu publikoan aritzeko desgaikuntza berezia ezarriko zaio, bi urtetik lau artekoa.

176 artikulua

Aurreko artikuluetako zigorrakezarriko zaizkio, hurrenez hurren, agintari edo funtzionarioari, bere karguko eginbeharrak bete barik, beste pertsona batzuei bide ematen badie aurreko artikulu horietan ezarritako egitateak gauzatzeko.

177 artikulua

Aurreko artikuluetan azaldutako delituen kasuan, osotasun moralaren aurkako atentatuaz gain, biktimaren nahiz beste inoren bizitzan, osotasun fisikoan, osasunean, sexu-askatasunean nahiz ondasunetan lesio edo kaltea gertatzen bada, egitateok bananduta zigortuko dira egin diren delitu edo faltei dagokien zigorrarekin, salbu eta legeak atentatua beren beregi zigortzen duenean.

VII BIS TITULUA

GIZAKIEN SALEROSKETA

177bis artikulua

1. Bost urtetik zortzi urtearteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, gizakien salerosketaren errudun gisa, nahizEspainiako lurraldean, nahiz Espainiatik edo Espainia iraganbide zein helmuga izanik, indarkeria, larderia edo engainua erabiliz, edota nagusitasunzein beharrizan-egoeraz, nahiz biktimaren, hori nazionala edo atzerritarra izan, ahuleziaz abusatuz, biktima antzeman, garraiatu, lekualdatu, hartu, harrera egin edo ostatu ematen dionari ondorengo edozein helbururekin:

a) Bortxazko lanak edo zerbitzuak,esklabotza edo esklabotzaren, mirabetzaren edo eskaletasunaren antzeko praktikak.

b) Sexu-ustiaketa, pornografia barne.

c) Gorputz-organoak ateratzea.

2. Aurreko paragrafoan aipaturikobideak erabili ez arren, gizakien salerosketatzat hartuko da aurreko paragrafoan adierazitako edozein egintza, horiek adingabeei egiten zaizkienean ustiaketa helburuekin.

3. Gizakien saleroskearen biktimabaten adostasunak ez du ondoriorik izango artikulu honen lehenengo paragrafoan aipatu bideetariko bat baliatu denean.

4. Artikulu honen lehenengo paragrafoan zehaztutako zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko da ondorengo kasuetan: a) salerosketa dela eta, biktima arrisku larrian jartzen denean.

b) biktima adingabea denean. c) biktima bereziki ahula denean gaixotasuna, desgaitasuna edo egoeragatik.

Inguruabar bat baino gehiago biltzen badira, zigorra goiko erdian ezarriko da.

5. Artikulu honen 1. paragrafoanezarritako zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko zaie eta sei urtetik hamabi urte arteko erabateko desgaikuntza, halako egitateak egin dituztenei, eurek duten agintaritza edo horren agente edo funtzionario publiko izaeraz baliatuz. Orobat, artikulu honen 4. paragrafoan ezarritako inguruabarretako bat biltzen bada, zigorrak goiko erdian ezarriko dira.

6. Artikulu honen 1. paragrafoanezarritako zigorra baino gradu bat gehiagokoa eta kondenak iraun bitartean lanbide, ofizio, industria edo merkataritzarako desgaikuntza berezia ezarriko da, erruduna bi pertsona baino gehiagoko erakunde edo elkarteko partaide denean, aldi baterako izan arren, eta jarduera horiek egiten baditu, modu iragankorrean bada ere. Orobat, artikulu honen 4. paragrafoan ezarritako inguruabarretako bat biltzen bada, zigorrak goiko erdian ezarriko dira. Artikulu honen 5. paragrafoan ezarritako inguruabarra biltzen badira, artikulu horrek xedatutako zigorrak goiko erdian ezarriko dira.

Aipatu antolakunde edo elkarteetako buru, administratzaile edo arduradunen kasuan, horiei zigorra bere goiko erdian ezarriko zaie; zigor horibaino gradu bat gehiagokoa ere ezarri ahal izango da. Edozein kasutan, gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko da, 4. paragrafoan ezarritako inguruabarretako bat edo artikulu honen 5. paragrafoan ezarritako inguruabarra biltzen bada.

7. 31bis artikuluan ezarritakoarenarabera, pertsona juridiko bat artikulu honetan zehaztutako delituen erantzulea bada, lortutako irabazien hiru halakotik bost halako arteko isun-zigorra ezarriko zaio. 66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluaren 7 paragrafoaren b) letratik g) letrara arte jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

8. Gizakien salerosketa delitua egiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, delituari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin. 9. Edonola ere, artikulu honetan aurreikusitako zigorrak ezarriko dira, baina horiek ez die kalterik egingo, hala denean, Kode honetako 318bis artikuluko delituei eta egindako gainontzeko delituei, ustiaketaren ondorioz egindakoak barne.

10.Atzerriko epaile edo auzitegienkondenek berrerortze-ondoreak sorraraziko dituzte, baldin eta delitu horien izaera eta kapitulu honetan ezarritako delituen izaera berbera bada, salbu eta Espainiako zuzenbidearen arabera zigor-aurrekaria ezereztu izan denean edo ezereztu daitekeenean.

11. Kode honetako arau orokorrenezarpenari kalterik egin gabe, gizakien salerosketaren biktima zigor arauhausteengatik ezarritako zigorretik salbuetsita geratuko da, horiek jasandako ustiaketa egoeran egindakoak badira, betiere egintza horietan bere parte-hartzea indarkeria-, larderia-, engainu-egoeraren edo jasan duen abusuaren ondorio zuzena izan bada eta proportzio egokia bada egoera horren eta gauzatutako egitate kriminalaren artean.

VIII. TITULUA

SEXU-ASKATASUN ETA -UKIGABETASUNAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Sexu-erasoak

178 artikulua

Norbaitek, indarkeria edo larderiaerabiliz, beste pertsona baten sexu-askatasunaren aurka atentatu egiten badu, orduan, sexu-erasoaren erantzule gisa, urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

179 artikulua

Sexu-erasoa maginatik, uzkitik zein ahotik haragitzea denean, edota lehenengo bi bide horietako batetik gorputz-adarrak nahiz gauzak sartzea denean, erantzuleari, bortxaketaren errudun gisa, sei urtetik hamabi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

180 artikulua

1. Aurreko jokabideei bost urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie 178. artikuluko erasoak badira, eta hamabi urtetik hamabost artekoa 179. artikulukoak badira, inguruabar hauetako bat gertatzen denean: 1.) Erabilitako indarkeria edo larderia bereziki apalesgarria edo isekagarria denean.

2.) Egitateak pertsona bik edo gehiagok taldean gauzatzen dituztenean. 3.) Biktima, bere adin, gaixotasun, desgaitasun edo egoera dela eta bereziki ahula denean, 183. artikuluan ezarritakoa salbu.

4.) Nagusitasun- edo ahaidetasun-harremanez baliatzen denean erantzulea delitu egiteko, odolez edo adopziozbiktimaren aurreko, ondorengo edo neba-arreba izateagatik, edota ezkontza bidezko ahaidetasuna izateagatik.

5.) Egileak armak edo arrisku bereko bideak erabiltzen dituenean, heriotza edo 149 eta 150. artikuluetanezarritako lesioetatik bat eragin dezaketenetarikoak, eragindako heriotza edo lesioengatik dagokion zigorrari kalterik egin gabe.

2. Aurreko inguruabarretako bi edogehiago pilatzen badira, artikulu honetako zigorrak goiko erdian ezarriko dira.

II. KAPITULUA

Sexu-abusuak

181 artikulua

1. Norbaitek, indarkeria, larderia eta adostasunik gabe, beste pertsona baten sexu-askatasun edo ukigabetasunaren aurka atentatu egiten duten egitateak gauzatzen baditu, sexu-abusuaren erantzule gisa, urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra edo hemezortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

2. Aurreko paragrafoaren ondoreetarako, adostu gabeko sexu-abusutzathartuko da konorterik gabe dauden pertsonen aurkakoa edo euren buru-nahasteaz abusatuz gauzatzen dena; halaber, biktimaren borondatea indargabetuz gauzatzen dena, horretarako botikak, drogak edo ondore horretarako egoki den bestelako gai natural edo kimiko erabili direnean.

3. Erantzuleak biktimaren adostasuna lortzen badu, biktima horriaskatasuna murrizten dion nagusitasun-egoera nabariaz baliatuz, orduan, erantzuleari zigor berbera ezarriko zaio.

4. Aurreko artikuluaren kasu guztietan, sexu-abusua maginatik, uzkitik zein ahotik haragitzea denean, edota lehenengo bi bide horietako batetik gorputz-adarrak nahiz gauzak sartzea denean, erantzuleari lau urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

5. Artikulu honetako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, kode honen180. artikuluko 1. paragrafoan ezarritako 3 edo 4. inguruabarra gertatzen bada.

182 artikulua

1. Norbaitek, engainuaren bidez,hamahiru urtekoa baino nagusiagoa eta hamaseikoa baino gazteagoa den pertsona batekin sexu izaerako egintzak egiten baditu, orduan, urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

2. Sexu-egintza maginatik, uzkitikzein ahotik haragitzea denean, edota lehenengo bi bide horietako batetik gorputz-adarrak nahiz gauzak sartzea denean, bi urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da. Zigor hori goiko erdian ezarriko da, kode honen 180.1 artikuluan ezarritako 3 edo 4. inguruabarra gertatzen bada.

II BIS KAPITULUA

Hamahiru urtetik beherakoen aurkako sexu-abusuak eta sexu-erasoak

183 artikulua

1. Norbaitek, hamahiru urte baino gutxiago dituenaren sexu-ukigabetasunaren aurka atentatu egiten duten egitateak gauzatzen baditu, orduan, adingabe baten sexu-abusuaren erantzule gisa, bi urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Erasoa indarkeriaz edo larderiazgauzatzen denean, orduan, adingabe baten sexu-abusuaren erantzule gisa, bost urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

3. Erasoa maginatik, uzkitik zein ahotik haragitzea denean, edota lehenengo bi bide horietako batetik gorputz-adarrak nahiz gauzak sartzea denean, orduan, erantzuleari, zortzi urtetik hamabi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, 1. paragrafoaren kasuan, eta hamabi urtetik hamabost arteko zigorra, 2. paragrafoaren kasuan.

4. Aurreko hiru zenbakietan jasotako jokabideak dagokien espetxealdi-zigorrarekin zigortuko dira, zigorra goiko erdian ezarriko da ondorengo inguruabarretatik edozein gertatzen denean: a) Biktimaren adimen-garapen edo garapen fisiko urriak, biktima erabat babesik gabe utzi duenean eta, edozein kasutan, lau urte baino gutxiago dituenean.

b) Egitateak bi pertsonak edo gehiagok taldean gauzatzen dituztenean.

c) Erabilitako indarkeria edo larderia bereziki apalesgarria edo isekagarria denean.

d) Nagusitasun- edo ahaidetasun-harremanez baliatzen denean erantzulea delitu egiteko, odolez edo adopziozbiktimaren aurreko ahaide, edo neba-arreba izateagatik, edota ezkontza bidezko ahaidetasuna izateagatik.

e) Egileak adingabearen bizitza arriskuan jarri duenean.

f) Arau-haustea horrelako egitateak gauzatzeari ekiten dion erakunde edo talde kriminal baten baitan burutu denean.

5. Artikulu honetan aurreikusitakokasu guztietan, errudunak berak duen agintari, horren agente edo funtzionario publiko egoeraz baliatu bada, orduan, sei urtetik hamabi arteko erabateko desgaikuntza zigorra ere ezarriko zaio.

183bis artikulua

Norbaitek, Internet bidez, telefono bidez edo beste edozein informazio- etakomunikazio- teknologikoa bidez, hamahiru urte baino gutxiago dituen batekin harremanetan jartzen bada eta berarekin elkartzeko proposamena egiten badio 178. artikulutik 183. erakoetan eta 189.an deskribatutako delituetatik edozein gauzatzeko helburuarekin, betiere, proposamen hori adingabearengana gerturatzera zuzendutako egintzekin lagundurik, urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio, gauzatutako delituari dagozkion zigorrei kalterik egin gabe. Zigorrak goiko erdian ezarriko dira gerturatzea derrigortzea, larderia edo engainua erabiliz lortzen denean.

III. KAPITULUA

Sexu-jazarpena

184 artikulua

1. Norbaitek berarentzat edo beste batentzat sexu-mesedeak eskatzen baditu, laneko, irakaskuntzako edo zerbitzu-eskaintzako harreman jarraitu edo ohikoen eremuan, eta jokabide horrekin biktima jartzen badu larderiako, etsaigoko edo umilazioko egoera objektibo eta larrian, orduan, pertsona horri, sexu-jazarpenaren egile gisa, hiru hilabetetik bost arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaio.

2. Sexu-jazarpenaren errudunak egitatea gauzatu badu, laneko, irakaskuntzako edo hierarkiako nagusitasun-egoeraz baliatuz, edo biktimari, esanbidez edo isilbidez, harreman horien inguruan izan ditzakeen bidezko igurikimenei kalte eragingo diela mehatxu eginez, orduan, bost hilabetetik zazpi arteko espetxealdi-zigorra edo hamar hilabetetik hamalau arteko isuna ezarriko zaio.

3. Biktima, bere adin, gaixotasun edo egoera dela eta, bereziki, ahula denean, bost hilabetetik zazpi arteko espetxealdizigorra edo hamar hilabetetik hamalau arteko isuna ezarriko da 1. paragrafoan ezarritako kasuetan, eta sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra artikulu honen 2. paragrafoko kasuetan.

IV. KAPITULUA

Erakuts-zalekeria eta sexu-zirikatze delituak

185 artikulua

Norbaitek adingabe edo ezgaien aurrean erakuspen-egintza lizunak gauzatzen baditu, edo beste norbait behartzenbadu egintza horiek gauzatzera, orduan, pertsona horri sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

186 artikulua

Norbaitek, zuzeneko edozein bideerabiliz, adingabeen edo ezgaien artean pornografiazko materiala saldu, hedatu edo erakusten badu, orduan, horri sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

V. KAPITULUA

Adingabeen prostituzio eta usteltzeari buruzko delituak

187 artikulua

1. Norbaitek adingabea edo ezgaia den pertsona prostituziora induzitu edo hura sustatu, faboratu edo errazten badu, urtebetetik bost arteko zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

Zigor berbera ezarriko zaio sexu-harremana eskatu, onartu edo lortzen duenari, adingabe edo ezgai batekin ordainsari edo hitzematearen truke.

2. Norbaitek artikulu honen1. paragrafoan deskribatutako jokabideak gauzatzen baditu eta biktimak hamahiru urte baino gutxiago baditu, orduan, lau urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

3. Aurreko paragrafoan adierazitakoespetxealdi-zigorra ezarriko zaie, goiko erdian, bai eta erabateko desgaikuntza ere, sei urtetik hamabi artekoa, egitateok gauzatzen dituztenei, horretarako euren agintaritza-izaeraz edo agintaritza horren agente nahiz funtzionario publiko izateaz baliatzen badira.

4. Aurreko paragrafoetan ezarritakozigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira, kasuan-kasuan, erruduna jarduera horiek egiten dituen antolakunde edo elkarte baten bazkidea denean, antolakunde edo elkarte hori iragankorra bada ere.

Adierazitako zigorrak kasuan-kasuan ezarriko dira, baina horiek ez diete kalterik egingo adingabe eta ezgaien sexu-askatasun edo sexu-ukigabetasunaren aurkako arau-hausteei dagozkien zigorrei.

188 artikulua

1. Norbaitek, indarkeria, larderia edoengainua erabiliz, edota nagusitasunzein beharrizan-egoeraz nahiz biktimaren ahuleziaz abusatuz, adin nagusikoa prostituzioan jardutera edo horretan irautera derrigortzen badu, orduan, pertsona horri bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaizkio.

Zigor bera ezarriko zaio inoren prostituzioa ustiatzetik irabaziak ateratzen dituenari, nahiz eta prostituzioan ari denak horretarako adostasuna eman.

2. Aipatu jokabideok adingabearekin edo ezgaiarekin egiten badira, adingabe edo ezgai hori prostituzio-egoeranhas dadin edo horretan iraun dezan, orduan, erantzuleari lau urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

3. Aurreko paragrafoan ezarritakojokaera egiten duenak, biktimak hamahiru urte baino gutxiago dituenean, orduan, bost urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

4. Aurreko paragrafoetan ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, kasuan-kasuan, ondorengo inguruabarretatik bat gertatzen denean:

a) Erruduna agintaritza-izaeraz edoagintaritza horren agente nahiz funtzionario publiko izaeraz baliatu denean.

Kasu honetan, gainera, sei urtetik hamabi arteko erabateko desgaikuntza zigorra ezarriko da.

b) Erruduna, horrelako egitateakgauzatzeari ekiten dion antolakunde edo talde kriminal baten kide denean.

c) Errudunak biktimaren bizitzaedo osasuna arriskuan jarri duenean, doloz edo zuhurtziagabekeria astunagatik.

5. Adierazitako zigorrak kasuan-kasuan ezarriko dira, baina horiek ez dietekalterik egingo prostituzioa nork jasan eta horren aurka egindako sexu-eraso edo -abusuen zigorrei.

189 artikulua

1. Urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio: a) Adingabeak edo ezgaiak antzeman edo erabiltzen dituenari erakuts-zalekeriazko edo pornografiazko helburuekin edo halako ikuskizun publiko nahiz pribatuetan, edota edozein motatako pornografiazko materiala egiteko, horren euskarria edozein izanda, bai eta jarduera horietatik edozein finantzatzen duenari edo horiekin irabaziak lortzen dituenari ere.

b) Pornografiazko materiala egin,saldu, banatu, erakutsi, eskaini edota, edozein bide erabiliz, hori egitea, saltzea, hedatzea edo erakustea errazten duenari, betiere material hori egiteko adingabeak edo ezgaiak erabili direnean, edo helburu horietarako eduki dituenean, nahiz eta materiala atzerrian egin edo jatorri ezezagunekoa izan.

2. Norbaitek, bere erabilera pertsonalerako, pornografiazko materiala badauka, eta, material hori prestatzeko,

adingabeak edo ezgaiak erabili izan badira, pertsona horri hiru hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik bi urte arteko isuna ezarriko zaio.

3. Bost urtetik bederatzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie artikulu honen 1. paragrafoan aipatu egintzak burutzen dituztenei, baldin etahonako inguruabarretatik bat pilatzen bada:

a) 13 urtekoak baino gazteagoak diren umeak erabiltzea. b) Egitateak, euren izaerarengatik, bereziki apalesgarri edo isekagarri gertatzea.

c) Pornografiazko materialaren balio ekonomikoa aintzakotzat hartuta,egitateak bereziki larriak izatea.

d) Pornografiazko material horretan, umeak edo ezgaiak agertzea, etaume edo ezgai horiek indarkeria fisikoaren edo sexu-indarkeriaren biktima izatea.

e) Erruduna jarduera horiek burutzen dituen antolakunde edo elkarte bateko kidea izatea, antolakunde edo elkarte hori iragankorra bada ere.

f) Erantzulea adingabearen edo ezgaiaren aurrekoa, tutorea, kuradorea,zaintzailea, irakaslea edo egitez nahiz zuzenbidez horretaz arduratzen den pertsona izatea.

4. Norbaitek adingabeari edo ezgaiari sexu-izaerako jokabide bateanparte harrarazten badio, eta jokabide horrek adingabe edo ezgai horren nortasunaren bilakaera edo garapenari kalte egiten badio, orduan, pertsona horri sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

5. Norbaitek bere ahal, tutoretza, zaintza edo harrerapean adingabea edo ezgaia badu, eta, adingabe edo ezgai horren prostituzio- edo usteltze-egoera zein den jakinda, ahal duena egiten ez badu egoera hura utzarazteko, edota egoera hori uzteko helburu berberarekin agintaritzarengana ez badoa, adingabea edo ezgaia zaintzeko baliabideak izan ezean, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik sei arteko espetxealdia edo sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio.

6. Fiskaltzak ekintza egokiak sustatuko ditu aurreko paragrafoan adierazitakojokabideetatik bat egiten duena, hala denean, guraso-ahalaz, tutoretzaz, zaintzaz edo familia-harreraz gabetzeko.

7. Hiru hilabetetik urtebete artekoespetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik bi urte arteko isuna ezarriko zaio edozein bidetatik pornografiazko materiala ekoitzi, saldu, banatu, erakutsi edo errazten duenari, baldin eta material horretan ez badira adingabeak edo ezgaiak eurak zuzenean erabili, baina haien ahotsa nahiz irudia aldatuta nahiz itxuraldatuta erabili bada.

8. Ezabatua.

189bis artikulua

31bis artikuluan ezarritakoarekinbat etorriz, pertsona juridiko bat Kapitulu honetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio:

a) Lortutako irabazien hiru halakotik bost halako arteko isuna, pertsonafisikoak egindako delituagatik bost urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bada.

b) Lortutako irabazien bi halakotiklau halako arteko isuna, pertsona fisikoak egindako delituagatik bi urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bada, aurreko paragarafoan barneraturik ez dagoena.

c) Gainontzeko kasuetan, lortutakoirabazien bi halakotik hiru halako arteko isuna.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

190 artikulua

Kapitulu honetara bildutako delituengatik atzerriko epaile edo auzitegiak ezartzen duen kondenak eta Espainiako epaile edo auzitegiek ematendituzten epaiek balio bera izango dute, berrerortze-astungarria ezartzeko.

VI. KAPITULUA

Aurreko kapitulu guztietarako xedapenak

191 artikulua

1. Sexu-eraso, sexu-jazarpen edosexu-abusuzko delituen kasuan, prozedurari hasiera emateko beharrezkoa izango da laidotuaren nahiz beraren lege-ordezkariaren salaketa, edo Fiskaltzaren kereila, Fiskaltzak bertan gertatzen diren bidezko interesak haztatuko baititu. Biktima adingabea, ezgaia edo babesgabea denean, Fiskaltzaren salaketa nahikoa izango da.

2. Delitu horietan, ofendituaren edoberaren lege-ordezkariaren barkamenak ez du akzio penalik ezta erantzukizun penalik ere azkentzen.

192 artikulua

1. Titulu honetara bildutako delitu batengatik edo gehiagogatik espetxealdi-zigorra ezarri zaien kondenatuei, zaintzapeko askatasun neurria ere ezarriko zaie, neurri hori askatasunaz gabetzen duen zigorraren ondoren betearaziko da. Aipatu neurriak bost urtetik hamar arte iraungo du, delituetako bat astuna izanez gero, eta urtebetetik bost urte arte, hain astunak ez diren delitu bat edo gehiagogatik bada. Azken kasu honetan, delitua bakarra denean eta delitugileak lehen aldiz egin badu, auzitegiak zaintzapeko askatasun neurria ezarri dezake ala ez, egilearen arriskutsutasun txikiagoa kontuan hartuz.

2. Aurrekoek, tutoreek, kuradoreek,zaintzaileek, irakasleek edo adingabeaz zein ezgaiaz, egitez nahiz zuzenbidez, arduratzen diren pertsonetatik edozeinek ere esku hartu badu titulu honetara bildutako delituak gauzatzean egile edo sopikun gisa, orduan, horiei zigor egokia ezarriko zaie, goiko erdian.

Erregela hori ez da aplikatuko tipopenal bakoitzak modu zehatzean arautzen duenean erregela hori aplikatzeko beharrezkoa den inguruabarra.

3. Horrezaz gain, epaile edo auzitegiak, horretarako arrazoiak emanez, desgaikuntza berezia ezar dezake, sei hilabetetik sei urte artekoa, guraso-ahalari, tutoretzari, kuradoretzari edo zaintzari buruzko eskubideak egikaritzeko, edo enplegunahiz kargu publikoan edo lanbidean nahiz ogibidean aritzeko ere, edota guraso-ahalaz gabetzea.

193 artikulua

Sexu-askatasunaren aurkako delituen ondorioz ezartzen diren epai kondenatzaileetan, erantzukizun zibilari buruz esan beharrekoaz gain, hala denean, seme-alabatasuna eta mantenua ezartzeko egoki dena ere adieraziko da.

194 artikulua

Titulu honen IV eta V. kapituluetan tipifikatutako kasuetan, egintzak gauzatzeko jendaurrean zabalik edo itxita dauden establezimendu zein lokalak erabiltzen badira, epai kondenatzailean dekretatu ahal izango da horiek aldi baterako edo betiko ixtea. Aldi baterako itxiera, bost urte baino gehiago iraun ezin duena, kautela gisa ere ezarri ahal izango da.

IX. TITULUA

SOROSPEN-EGINBEHARRA EZ BETETZEA

195 artikulua

1. Norbaitek ez badu sorosten babesik gabe eta arrisku nabari eta larriandagoen pertsona, eta pertsona hori sorosteak arriskurik ez badakar berarentzat, ezta besteentzat ere, orduan, horri hiru hilabetetik hamabi arteko isun-zigorra ezarriko zaio.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkiosorosteko ezinduta dagoenari, presaz eskatzen ez badu beste baten laguntza.

3. Istripua halabeharrez eragin eta biktimari lagundu ez dionari ezarriko zaio sei hilabetetik hemezortzi arteko espetxealdi-zigorra; eta istripua zuhurtziagabekeriaren ondorioz eragin badu, sei hilabetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra.

196 artikulua

Profesionalak, behartuta egonik, osasun-laguntza emateari uko egiten badio edo osasun-zerbitzuak bertan behera uzten baditu, ez emate edo uzte horren ondorioz pertsonen osasuna arrisku larrian jartzen denean, orduan, profesional horri aurreko artikuluko zigorrak goiko erdian ezarriko zaizkio eta, horiekin batera, enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, sei hilabetetik hiru urte artekoa.

X. TITULUA

BIZITZA PRIBATUAREN, NORBERAREN IRUDIRAKO ESKUBIDEAREN ETA EGOITZAREN BORTXAEZINTASUNAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Sekretuak ezagutarazi eta agerraraztea

197 artikulua

1. Norbaitek, beste baten sekretuakagerrarazteko edo beste horren bizitza pribatuaren aurka joateko, berorren adostasunik gabe, paperak, gutunak, posta elektronikoko mezuak edo beste edozein agiri nahiz efektu pertsonal harrapatzen badizkio, telekomunikazioen artean esku sartzen badio, edo trikimailu teknikoak erabiltzen baditu, soinua, irudia edo beste edozein komunikazio-seinale entzun, igorri, irarri edo kopiatzeko, orduan, horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkio, baimenik gabe, beste baten kalterako, izaera pertsonaleko edo familiako inoren datu erreserbatuak harrapatu, erabili nahiz aldatzen dituenari, betiere erregistraturik daudenean fitxategi edo euskarri informatiko, elektroniko zein telematikoetan, edo beste edozein motatako artxibo nahiz erregistro publiko edo pribatuetan. Zigor berberak ezarriko zaizkie edozein bide erabilita datu erreserbatuak lortzen dituenari, baimenik gabe jokatzen badu, eta datu horiek aldatzen edo erabiltzen dituenari, datuen titularraren edo beste inoren kalterako.

3. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabiliz eta eragozteko ezarri diren segurtasun neurriak urratuz, baimenik gabe sistema informatiko bateanedo horren zati batean dauden datuetara edo programa informatikoetara sartzen bada edo horren barnean mantentzen bada berori kanporatzeko legebidezko eskubidea duenaren borondatearen aurka, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

3bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat artikulu honetan zehaztutako delituen erantzulebada, orduan, sei hilabetetik bi urte arteko isun-zigorra ezarriko zaio. 66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluaren 7 ataleko b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

4. Bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, baldin eta agerrarazitako datu zein egitateak edohartutako irudiak gainerakoei hedatu, ezagutarazi edo lagatzen bazaizkie, eta datu, egitate edo irudi horiek aurreko paragrafoetan aipatutakoak badira.

Urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra eta hamabi hilabetetik hogeitalau arteko isuna ezarriko zaizkio zilegi ez den jatorria jakinda eta agerrarazpenean parte hartu gabe aurreko lerrokadan azaldutako jokabidea egiten duenari.

5. Fitxategi, euskarri informatiko,elektroniko zein telematiko, artxibo nahiz erregistroen arduradun edo erantzuleek artikulu honen 1 eta 2. paragrafoetan azaldutako egitateak gauzatzen badituzte, orduan, horiei hiru urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, eta datu erreserbatuak hedatu, laga edo agerrarazten badira, zigorra goiko erdian ezarriko zaie.

6. Era berean, aurreko paragrafoetan azaldutako egitateek izaera pertsonaleko datuak ukitzen badituzte,ideologia, erlijioa, sinesmenak, osasuna, arraza-jatorria edo sexu-bizimodua ezagutarazten dituztenak, edota biktima adingabea edo ezgaia bada, zigor horiek goiko erdian ezarriko dira.

7. Egitateak gauzatzen badira irabaziak lortzeko helburuarekin, artikuluhonen 1. paragrafotik 4.era bitartean ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira. Horrezaz gain, egitate horiek aurreko paragrafoko datuak ukitzen badituzte, lau urtetik zazpi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

8. Aurreko paragrafoetan azaldutako egitateak antolakunde edo talde kriminal baten baitan gauzatzen badira,kasuan kasu gradu bat gehiagoko zigorrak ezarriko dira.

198 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, legeak baimentzen dituen kasuetatik kanpo, delituaren ondorioz legezko auzirik egon gabe eta bere karguaz baliatuz, aurreko artikuluan azaldutako jokabideetatik edozein egiten badu, orduan, horri artikulu horretan azaldutako zigorrak ezarriko zaizkio, hurrenez hurren, goiko erdian eta, horiekin batera, sei urtetik hamabi arteko desgaikuntza erabatekoa.

199 artikulua

1. Norbaitek, bere ogibide edo lan-harremanen ondorioz, inoren sekretuak badakizki, eta horiek ezagutarazten baditu, orduan, horri urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.

2. Profesionalak, bere isil-gordezko edo erreserbazko betebeharra hautsi eta beste pertsona baten sekretuak zabaltzen baditu, orduan, horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, eta lanbide horretarako desgaikuntza berezia, bi urtetik sei artekoa.

200 artikulua

Kapitulu honetan xedatutakoa aplikatuko zaio, pertsona juridikoen ordezkarienadostasunik gabe, pertsona juridiko horien datu erreserbatuak agerrarazi, ezagutarazi edo lagatzen dituenari, kode honen beste manu batzuetan xedatutakoa salbu.

201 artikulua

1. Kapitulu honetan ezarritako delituen ondorioz prozedurari hasiera emateko, laidotuaren edo beraren lege-ordezkariaren salaketa beharrezkoa izangoda. Fiskaltzak ere salaketa egin ahal izango du, laidotua adingabea, ezgaia edo babesgabea denean.

2. Aurreko paragrafoan galdatutako salaketa ez da beharrezkoa izango kode honen 198. artikuluan azaldutako egitateen kasuan, ezta delitua egiteak interes orokorrak edo pertsona franko ukitzen dituenean ere.

3. Ofendituaren barkamenak edo beraren lege-ordezkariarenak, hala denean, akzio penala azkentzen du, 130. artikuluaren 1. paragrafoaren 5. zenbakiaren bigarren lerroaldean xedatutakoari kalterik egin gabe.

II. KAPITULUA

Bizilekua, pertsona juridikoen egoitza eta jendaurrean zabalik dauden establezimenduak bortxatzea

202 artikulua

1. Norbanakoa beste baten bizilekuan sartzen bada, bertan bizi gabe, edo beste baten bizileku barruan irauten badu bertako bizilagunaren borondatearen aurka, orduan, norbanako horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Egitatea indarkeria edo larderiaerabiliz gauzatzen bada, urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.

203 artikulua

1. Sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai etasei hilabetetik hamar arteko isuna ere, pertsona juridiko publiko zein pribatuaren egoitzan, lanbide-idazgelan nahiz bulegoan edota jendaurrean zabalik dagoen merkataritzako establezimenduan zein lokalean, zabalik dagoen orduetatik kanpo, titularraren borondatearen aurka sartzen denari.

2. Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, indarkeria edo larderia erabiliz, pertsona juridiko publiko edo pribatuaren egoitzan, lanbide-idazgelan nahiz bulegoan edota jendaurrean zabalik dagoen merkataritzako establezimenduan zein lokalean, titularraren borondatearen aurka sartu edo bertan irauten duenari.

204 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, legeak baimentzen dituen kasuetatik kanpo eta delituaren ondorioz legezko auzirik egon gabe, aurreko bi artikuluetan azaldutako egitateetatik edozein gauzatzen badu, orduan, horri artikulu horietan ezarritako zigorra hurrenez hurren ezarriko zaio goiko erdian eta, horrekin batera, sei urtetik hamabi arteko desgaikuntza erabatekoa.

XI. TITULUA

OHOREAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Kalumnia

205 artikulua

Kalumnia dago pertsona batek beste bati delitu bat egozten dionean faltsua dela jakinda edota egia ausartegimespretxatuz.

206 artikulua

Kalumniak sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorrarekin edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isunarekin zigortuko dira, publizitatearenbidez zabaltzen badira eta, bestela, sei hilabetetik hamabi arteko isunarekin.

207 artikulua

Kalumnia-delitupeko akusatua zigorretik salbuetsita geratuko da, egotziduen egitate kriminala frogatzen badu.

II. KAPITULUA

Iraina

208 artikulua

Iraina da beste pertsona baten duintasuna hausten duen ekintza edo adierazpena, pertsona horren ospeari kalteegiten diona edo beraren estimazioaren aurka atentatu egiten duena.

Irainak delitu izango dira, bakar-bakarrik, euren izaera, ondore eta inguruabarren arabera jendeak larritzat hartzen dituenean. Irainak ez dira larritzat hartuko egitateak egozte hutsak badira, irainok egitateen faltsutasuna jakinda edota egia ausartegi mespretxatuz gauzatu direnean izan ezik.

209 artikulua

Irain larriak sei hilabetetik hamalau arteko isunarekin zigortuko dira, publizitatearen bidez egiten badira, eta, bestela, hiru hilabetetik zazpi artekoarekin.

210 artikulua

Irainaren ondoriozko akusatua erantzukizunetik salbuetsita geratuko da, egozpenak egiazkoak direla frogatzen bada, egozpenok funtzionario publikoen aurkakoak diren kasuetan, betiere, funtzionarioek euren karguetan aritzearekin zerikusia duten egitateei buruzkoak edo zigor-zuzenbideko falta edo administrazioko arau-haustea egiteari buruzkoak direnean.

III. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

211 artikulua

Kalumnia eta iraina publizitatearenbidez egin direla ulertuko da, baldin eta inprimatze, irrati-hedatze edo horien antzeko eragingarritasuna duten bideetatik beste edozein erabiliz zabaltzen badira.

212 artikulua

Aurreko artikuluko kasuetan, kalumnia edo iraina zabaltzeko bide izanden informazio-enpresaren jabeak, pertsona fisiko nahiz juridikoa izan, erantzukizun zibil solidarioa izango du.

213 artikulua

Kalumnia edo iraina prezio, sari edo hitzematearen bidez egiten badira, auzitegiek, delitu bakoitzari dagozkion zigorrez gain, kode honen 42 edo 45. artikuluetan ezartzen den desgaikuntza berezia ezarriko dute, sei hilabetetik bi urte artekoa.

214 artikulua

Kalumnia edo irainaren ondoriozkoakusatuak aitortzen badu, agintaritza judizialaren aurrean, egozpenak faltsuak direla edo egiazkoak ez direla, eta horietan atzera jotzen badu, epaile edo auzitegiak gradu bat gutxiagoko zigorra ezarriko du, eta aurreko artikuluko desgaikuntza-zigorra ez ezartzea erabaki ahal izango du.

Epaile edo auzitegiak, aitorpenaberaren aurrean egin bada, atzera jotzeari buruzko lekukotza ofendituari emateko aginduko du. Ofendituak hala eskatuz gero, atzera jotzeari buruzko lekukotza kalumnia edo iraina egin den hedabide berean argitaratzeko aginduko du, hedatzeko erabili den saio berdin edo antzekoan, eta epaile edo auzitegi epai-emaileak ezartzen duen epean.

215 artikulua

1. Ofendituaren edo beraren lege-ordezkariaren kereila beharrezkoaizango da, kalumnia- edo irain-delituaren ondorioz inori zigorra ezartzeko. Ofizioz jardungo da, ofentsa funtzionario publiko, agintaritza edo agintaritzaren agentearen aurkakoa den kasuan eta euren karguetan aritzearekin zerikusia duten egitateei buruzkoa bada.

2. Inork ezingo du akziorik jarriepaiketan botatako kalumnia edo irainaren ondorioz, epaiketa horretan eskuduna den edota izan den epaile edo auzitegiaren lizentziarik gabe.

3. Ofendituaren barkamenak edoberaren lege-ordezkariarenak, hala denean, akzio penala azkentzen du, 130. artikuluaren 1. paragrafoaren 5. zenbakiaren bigarren lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe.

216 artikulua

Kalumnia- edo irain-delituetan kaltearen konponketak epai kondenatzailea argitaratzea edo zabaltzea ere barne hartzen duela ulertzen da. Delituengatik kondenatua izan denaren kontura argitaratu edo zabalduko da epaia, epaile edo auzitegiaren ustez kaltea konpontzeko epe eta erarik egokienean, eta bi alderdiek esan beharrekoa entzun eta gero.

XII. TITULUA

FAMILIA-HARREMANEN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Legearen aurkako ezkontzak

217 artikulua

Norbait bigarren edo hurrengo aldizezkontzen bada, aurreko ezkontzak legez dirauela jakinda, sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

218 artikulua

1. Norbaitek, bere ezkontideari kalte egiteko, ezkontza baliogabea egitenbadu, sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Hori egin ondoren ezkontza baliozkotzen bada, erantzulea zigorretiksalbuetsita geratuko da.

219 artikulua

1. Norbaitek, ageriko edo espedientean salaturiko deuseztasun-arrazoiaizanik, ezkontza baimentzen badu, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, bi urtetik sei artekoa.

2. Deuseztasun-arrazoia kentzeko modukoa bada, orduan, zigorra enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urtera etetea izango da.

II. KAPITULUA

Erditzea gertatu dela sinestaraztea eta adingabearen gurasoak edota adingabe horren egoera nahiz izatea aldaraztea

220 artikulua

1. Erditzea gertatu dela sinestaraziduenak sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra jasoko du.

2. Zigor bera ezarriko zaio semeaedo alaba ezkutatu edo besteren bati ematen dionari, beraren seme-alabatasuna aldatzeko edo aldarazteko.

3. Ume baten ordez beste bat jartzen denean, urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da. 4. Odolez edo adopzioz aurrekoak direnek aurreko hiru paragrafoek azaldutako egitateak gauzatzen badituzte, desgaikuntza berezia ere ezarri ahal izango zaie, lau urtetik hamar artekoa, sinestarazitako, ezkutatutako, emandako edo ordeztutako seme, alaba edo ondorengoaren gain guraso-ahalaren eskubidea egikaritzeko eta, hala denean, gainerako seme, alaba edo ondorengoen gain ere guraso-ahalaren eskubidea egikaritzeko.

5. Gaixotegian edo gizarte-osasunzentroetan umeen identifikazio eta zaintzaren erantzuleei sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, baldin eta euren zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz ume baten ordez beste bat jartzen bada.

221 artikulua

1. Norbaitzuek, seme-alabatasunaren antzeko harremanak ezartzeko helburuarekin eta konpentsazio ekonomikoa dela medio, beste pertsona batiematen badiote seme, alaba zein ondorengo bat edota, seme-alabatasun nahiz ahaidetasunezko harremanak izan ez arren, adingabe bat, eta horretarako zaintza, harrera edo adopziorako lege-prozedurei itzuri egiten badiete, orduan, halakoei urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta guraso-ahal, tutoretza, kuradoretza edo zaintzaren eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, lau urtetik hamar artekoa.

2. Adingabea atzerrian ematen badaere, zigor bera ezarriko zaie adingabea jasotzen duenari eta bitartekoari.

3. Egitateak gauzatzen badira haurtzaindegiak, ikastetxeak edo umeak jasotzen dituzten bestelako lokalak nahizetxeak erabiliz, errudunei jarduera horiek gauzatzeko desgaikuntza berezia ezarriko zaie, bi urtetik sei artekoa.

Horrezaz gain, epaileak haur-etxe horiek aldi baterako edo betiko ixtea erabaki dezake. Aldi baterako itxierak ezin izango du bost urte baino gehiago iraun.

222 artikulua

Hezitzaile, aditu, agintari edo funtzionario publikoak, bere lanbidean edo karguan aritzean, aurreko bi artikuluetan azaldutako jokabideetatik bat egiten badu, orduan, horri artikuluotako zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publiko, lanbide zein ogibiderako desgaikuntza berezia, bi urtetik sei artekoa.

Artikulu honen ondoreetarako, aditu hitzak barne hartzen ditu osagileak,emaginak, erizaintzako langileak eta osasuneko edo gizarte-osasuneko jarduerak egiten dituzten pertsonetatik beste edozein.

III. KAPITULUA

Familia-eskubideen eta -eginbeharren aurkako delituak

I. ATALA

Zaintza-eginbeharrak urratzea eta adingabeek egoitza utz dezaten induzitzea

223 artikulua

Norbaitek bere ardurapean adingabe edo ezgai baten zaintza badu eta,adingabearen gurasoek edo ezgaiaren zaintzaileek hala eskaturik eta arrazoirik gabe, adingabe edo ezgai hori aurkezten ez badie, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, egitateok beste delitu astunagoa ere izateari kalterik egin gabe.

224 artikulua

Norbaitek adingabea edo ezgaia induzitzen badu familiaren egoitza edo bizilekua uztera edota guraso, tutore edo zaintzaileen adostasunarekin bizi den lekua uztera, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

Gurasoari zigor bera ezarriko zaio,bere seme edo alaba adingabea induzitzen badu, horrek agintaritza judizialak edo administrazio-agintaritzak ezarritako zaintza-araubidea hauts dezan.

225 artikulua

Aurreko bi artikuluetan ezarritako delituen erantzuleak adingabea edo ezgaia beraren egoitza nahiz bizilekura itzultzen duenean, edo leku ezagun eta ziurrean uzten duenean, horri inolako isekarik, krudelkeriarik ez delitu-egintzarik gauzatu gabe, edo bizitza, osasuna, osotasun fisikoa nahiz sexu-askatasuna arriskuan jarri gabe, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio, baldin eta guraso, tutore edo zaintzaileei adingabea edo ezgaia non egon den jakinarazi badie, edo absentziak ez badu hogeita lau ordu baino gehiago iraun.

II. ATALA

Adingabeak ostea

225bis artikulua

1. Gurasoak bere seme edo alaba adingabea osten badu, horretarako bidezko arrazoirik izan gabe, guraso horri bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra eta guraso-ahalaren eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, lau urtetik hamar artekoa, ezarriko zaizkio.

2. Artikulu honen ondoreetarako,ostea izango da:

1.) Adingabea bere bizilekutik lekualdatzea, adingabe hori zein gurasorekin bizi ohi den eta guraso horrenadostasunik gabe, edo adingabea zein pertsona edo erakunderen zaintza nahiz jagoletzapean egon eta horien adostasunik gabe.

2.) Adingabea atxikitzea, ebazpen judizialak edo administrazio-ebazpenak ezarritako eginbeharra modu larrian urratuz.

3. Adingabea Espainiatik kanpo lekualdatzen denean, edo, adingabeaitzul dadin, baldintzaren bat eskatzen denean, 1. paragrafoan aipatu zigorra bere goiko erdian ezarriko da.

4. Adingabea ostu duen gurasoak, hori egin eta hurrengo hogeita lau orduetan, egonlekua komunikatzen badio beste gurasoari edo lege-aginduz haren gaineko zaintza duenari, eta, adingabea berehala itzultzeko konpromisoa harturik, hori benetan egiten badu, edota absentzia ez bada izan hogeita lau orduko epe hori baino luzeagoa, orduan, hura zigorretik salbuetsita geratuko da.

Gurasoak adingabea itzultzen baduhori ostu eta hurrengo hamabost egunetan, baina aurreko lerrokadak aipatzen duen komunikazioa egin gabe, orduan, guraso horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

Epe horiek zenbatuko dira, osteareninguruko salaketa egiten den egunetik.

5. Artikulu honetan aipatu zigorrakezarriko zaizkie, orobat, adingabearen aurrekoei eta gurasoaren ahaideei, baldin eta odol edo ezkontza bidezko bigarren gradurainokoak badira, eta eurek burutu badituzte aurretiaz deskribatutako jokabideak.

III. ATALA

Familia, adingabeak edo ezgaiak bertan behera uztea

226 artikulua

1. Norbaitek guraso-ahalari, tutoretzari, zaintzari edo familia-harreraridatxezkion laguntzeko lege-eginbeharrak betetzeari uzten badio, edo bere ondorengoak, aurrekoak edo ezkontidea mantentzeko legez ezarritako beharrezko laguntza emateari uzten badio, horiek behartsuak izanik, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio.

2. Epaile edo auzitegiak, zioak emanez, guraso-ahalaren, tutoretzaren, zaintzaren edo familia-harreraren eskubidea egikaritzeko, desgaikuntza bereziaezarri ahal izango dio errudunari, lau urtetik hamar artekoa.

227 artikulua

1. Norbaitek, ondoz ondoko bi hilabetetan zehar edo jarraigabeko lauhilabetetan zehar, ezkontide edo seme-alabentzat ezarritako prestazio ekonomikoetatik edozein ordaintzeari uzten badio, eta prestazio hori onespen judiziala duen hitzarmenaren bidez edo epaile-ebazpenaren bidez ezarri bada, legezko banantzean, dibortzioan, ezkontzaren deuseztasunari buruzko adierazpenean, seme-alabatasunari buruzko prozesuan edo seme-alabentzako mantenu prozesuko kasuan, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik 24 arteko isuna ezarriko zaio.

2. Zigor berbera ezarriko zaio batera edo bakarka ezarritako prestazioekonomikoetatik beste edozein ordaintzeari uzten dionari, baldin eta prestazio ekonomiko hori aurreko paragrafoko kasuetan ezarrita badago.

3. Delituak sorrarazitako kalteakonpontzeko beti ordainduko dira zordundutako zenbatekoak.

228 artikulua

Aurreko bi artikuluetan ezarritakodelituak pertsegitzeko, laidotuaren edo beraren lege-ordezkariaren salaketa beharrezkoa izango da. Fiskaltzak ere salaketa egin ahal izango du, laidotua adingabea, ezgaia edo babesgabea denean.

229 artikulua

1. Adingabearen edo ezgaiarenzaintzaz arduratzen denari urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, baldin eta adingabe edo ezgai hori bertan behera uzten badu.

2. Guraso, tutore edo legezko zaintzaileak badira adingabea edo ezgaiabertan behera uzten dutenak, hemezortzi hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

3. Bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, baldin eta bertanbehera uzte horren inguruabarrak direla eta, adingabe edo ezgaiaren bizia, osasuna, osotasun fisikoa edo sexu-askatasuna arrisku zehatzean jarri bada; horrek ez dio kalterik egingo, egitatea delitu astunagoa bada, delitu horri dagokion zigorra ezartzeari.

230 artikulua

Adingabea edo ezgaia aldi baterakobertan behera uztea, kasuan-kasuan, aurreko artikuluan ezarritako zigorrak baino gradu bat gutxiagokoekin zigortuko da.

231 artikulua

1. Norbaitek, adingabe edo ezgai baten hazkuntza zein heziketa bere ardurapean duelarik, beste baten eskuetan edo establezimendu publiko batean uzten badu, adingabea edo ezgai hori bere esku utzi duenaren adostasunik gabe edo, hala denean, agintaritzaren adostasunik gabe, orduan, pertsona horri sei hilabetetik hamabi arteko isun-zigorra ezarriko zaio.

2. Adingabea edo ezgaia emateakarrisku zehatzean jartzen badu haren bizitza, osasuna, osotasun fisikoa edo sexu-askatasuna, sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

232 artikulua

1. Norbaitzuek eskean aritzeko adingabe edo ezgaiak erabili edo inoren eskuetan uzten badituzte, sei hilabetetikurtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, eskekotasuna estalia bada ere.

2. Aurreko paragrafoko helburuak lortzeko, adingabeak edo ezgaiak trafikagai hartzen dituztenei; horien aurka indarkeria edo larderia erabiltzen dutenei; edota osasunerako gai kaltegarriak ematen dizkietenei, urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie.

233 artikulua

1. Epaile edo auzitegiak, adingabearen inguruabarrak kontuan izanik egokia dela uste badu, 229. artikulutik 232.era bitartean ezarritako delituen erantzule direnei, guraso-ahala, edo zaintzako, tutoretzako, kuradoretzako zein familia-harrerako eskubideak egikaritzeko desgaikuntza berezia ezar diezaieke, lau urtetik hamar artekoa.

2. Erruduna funtzionario publikoaizateagatik adingabearen zaintzaz arduratzen bada, enplegu edo kargu publikoan aritzeko desgaikuntza berezia ere ezarriko zaio, bi urtetik sei artekoa.

3. Edozein kasutan, adingabea behar bezala zaindu eta babesteko neurriegokiak harraraziko dizkio Fiskaltzak agintaritza eskudunari.

XIII. TITULUA

ONDAREAREN, ETA GIZARTE ETA EKONOMIAREN ORDENAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Ebasketak

234 artikulua

Norbaitek, irabaziak lortzeko asmoz,beste baten gauza higigarriak hartzen baditu jabearen borondaterik gabe, sei hilabetetik hemezortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, ebasketaren errudun gisa, baldin eta ostu duenaren zenbatekoa 400 euro baino gehiagokoa bada.

Zigor bera ezarriko zaio urtebeteko epean hiru aldiz kode honen 623. artikuluaren 1. paragrafoan deskribatutako ekintza burutzen duenari, baldin eta arau-hausteen ondorioz pilatutako zenbatekoa aipatu delituaren gutxienekoa baino handiagoa bada.

235 artikulua

Ebasketa egiten duenari urtebetetikhiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio hurrengo kasuetan:

1. Erti-, historia-, kultura- edo zientzia-balioa duten gauzak osten direnean. 2. Oinarrizko beharrizanetarako edo zerbitzu publikorako gauzak direnean, gauza horiek osteak zerbitzu publikoa modu larrian urratzen badu, edo hornidurarik ez izatea eragiten badu.

3. Ostutako efektuen balioa kontuanizanik, ebasketa larritasun berezikoa denean, edo astuntasun bereziko kalteak sorrarazten direnean.

4. Ebasketak biktima edo beraren familia egoera ekonomiko larrian jartzenduenean, edo ebasketa biktimaren beraren inguruabarrez abusatuz egiten denean.

5. Delitua gauzatzeko hamalau urtebaino gutxiagokoak erabiltzen direnean.

236 artikulua

Hiru hilabetetik hamabi arteko isunaezarriko zaio gauza higigarri baten jabea denari edo jabearen adostasunarekin jarduten duenari, gauza hori ostu badio bere eskuetan bidezko eran daukanari, pertsona horri edo beste inori kalte eginez; betiere gauza horren balioa 400 euro baino gehiagokoa denean.

II. KAPITULUA

Lapurretak

237 artikulua

Lapurreta-delitupeko errudunak dira,irabaziak lortzeko asmoz, beste baten gauza higigarriak harrapatzen dituztenak, baldin eta, gauza horiek dauden lekura sartzeko, gauzetan indarra erabiltzen badute edota pertsonen aurka indarkeria edo larderia.

238 artikulua

Gauzetan indarra erabiliz egindakolapurreta-delituaren errudunak dira egitatea gauzatu dutenak hurrengo inguruabarretatik bat gertatzen denean:

1.) Eskalatzea. 2.) Horma, sabaia edo lurzorua apurtzea, edo atea edo leihoa haustea.

3.) Lapurreta egiten den lekuannahiz beste leku batean, armairuak, diru-kutxak edo bestelako altzari zein objektu itxi edo zigilatuak haustea, horien sarrailak bortxatzea edota horien kodeak asmatzea, euren edukia osteko.

4.) Giltza faltsuak erabiltzea. 5.) Alarma- edo zaintza-sistema bereziak deuseztatzea.

239 artikulua

Hurrengo hauek giltza faltsutzat hartzen dira: 1. Gakordeak edo horien antzeko beste tresnak.

2. Jabeak galdutako giltza bidezkoak, edo zigor-zuzenbideko arau bat hautsiz lortzen direnak.

3. Errudunak bortxatutako sarrailairekitzeko, jabeak erabiltzen dituen giltzak ez, bestelako edozein.

Artikulu honen ondoreetarako, giltzatzat hartzen dira txartel magnetiko zeinzulatuak, urrunetik irekitzeko aginte nahiz tresnak eta antzeko eragingarritasuna duen beste edozein tresna teknologiko.

240 artikulua

Gauzetan indarra erabiliz egindako lapurretaren errudunari urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

241 artikulua

1. Bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, egitatean 235. artikuluan ezarritako inguruabarretatik batgertatzen denean, edo lapurreta etxe biztanledunean, jendaurrean zabalik dagoen eraikin zein lokalean, edota horietako edozein gelatan egiten denean.

2. Etxe biztanleduntzat hartzen da edozein aterpe, pertsona bat edo gehiagorenbizilekua bada, nahiz eta lapurreta gertatzen denean, edozer dela eta, pertsona hori edo horiek etxebizitzatik kanpo egon.

3. Etxe biztanleduneko edo jendaurrean zabalik dauden eraikin zein lokaleko gelatzat hartzen dira euren patioak eta garajeak, bai eta gainerako atal edo lekuak ere, hesituak badira, eraikinaren ondoan eta barrutik lotuta badaude eta eraikinarekin batera batasun fisikoa osatzen badute.

242 artikulua

1. Pertsonen aurkako indarkeriazedo larderiaz egindako lapurretaren errudunari bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio; horrek ez dio kalterik egingo bestelako zigorra ezarri ahal izateari, baldin eta zigor hori badagokie hark indarkeria fisikoa erabilita gauzatzen dituen egintzei.

2. Lapurreta etxe biztanleduneanedo horren edozein gelatan gertatzen denean, orduan, hiru urte eta sei hilabetetik bost urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

3. Aurreko ataletan adierazitako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, baldin eta delitugileak armak edo arriskubereko bitartekoak erabiltzen baditu, bai delitua egitean bai bere ihesa babesteko ere, eta biktima laguntzeko hurbiltzen direnei edota bere atzetik doazenei eraso egiten dienean.

4. Erabilitako indarkeria edo larderia astuntasun txikiagokoa dela kontuan hartuz, eta egitatearen gainerakoinguruabarrak ere balioetsiz, aurreko paragrafoetan ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarri ahal izango da.

III. KAPITULUA

Estortsioa

243 artikulua

Norbaitek, irabaziak lortzeko asmoz eta indarkeria edo larderia erabiliz, beste bat egintza edo negozio juridikoa egitera edo ez egitera behartzenbadu, beraren edo beste inoren ondarearen kalterako, orduan, pertsona horri urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio; horrek ez dio kalterik egingo bestelako zigorrak ezarri ahal izateari, baldin eta zigor horiek badagozkie hark indarkeria fisikoa erabiliz gauzatzen dituen egintzei.

IV. KAPITULUA

Ibilgailua erabiltzeko lapurreta eta ebasketa

244 artikulua

1. Norbaitek beste baten ibilgailu motorduna edo motor-bizikleta, 400 euro baino gehiago balio duena, osten badu edo behar den bezalako baimenik gabe erabiltzen badu, jabetzeko asmorik gabe, orduan, horri 31 egunetik 90 arte gizartearentzako lan egitea ezarriko zaio, edo sei hilabetetik hamabi arteko isuna, baldin eta, zuzenean edo zeharka, berrogeita zortzi ordu baino luzeagoa ez den epean bihurtzen badu. Edozein kasutan, ezarritako zigorra ezin da izan ibilgailuaz betiko jabetzeari dagokion zigorraren bestekoa, ezta zigor hori baino handiagoa ere.

Zigor bera ezarriko zaio urtebetekoepean lau aldiz kode honen 623.3 artikuluan deskribatutako ekintza burutzen duenari, baldin eta arau-hausteen ondorioz pilatutako zenbatekoa aipatu delituaren gutxienekoa baino handiagoa bada.

2. Egitatea gauzatzen bada gauzetanindarra erabiliz, zigorra goiko erdian ezarriko da.

3. Aipatu epean bihurketa egiten ezbada, kasuan-kasuan, egitatea ebasketa edo lapurreta gisa zigortuko da.

4. Egitatea pertsonen aurka indarkeria edo larderia erabiliz gauzatzenbada, edozein kasutan, 242. artikuluko zigorrak ezarriko dira.

V. KAPITULUA

Usurpazioa

245 artikulua

1. Pertsonen aurkako indarkeria edolarderia erabiliz, inoren gauza higiezina okupatzen edo ondasun higiezinen gaineko beste baten eskubide erreala usurpatzen duenari, berak erabiltzen dituen indarkerien ondorioz dagozkion zigorrez gain, urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, lortutako onura eta eragindako kaltea kontuan izanik.

2. Norbaitek, behar bezalako baimenik gabe, bizilekua ez den eta bestebatena den ondasun higiezina, etxebizitza edo eraikina okupatzen badu, edota euren titularraren borondatearen aurka horietan irauten badu, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik sei arteko isun-zigorra ezarriko zaio.

246 artikulua

Norbaitek herri edo landen mugarteak nahiz mugak aldatzen baditu, edotaelkarren ondoko jabetza edo lur-sail publiko nahiz pribatuen mugak edo mugapeak zedarritzeko seinaleak edo mugarriak aldatzen baditu, horiek edozein motakoak direla ere, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik hemezortzi arteko isuna ezarriko zaio, baldin eta lortzen duen edo lortu nahi izan duen onura 400 eurokoa baino handiagoa bada.

247 artikulua

Norbaitek, baimenik gabe, erabilera publikoko nahiz pribatuko urak euren ibilbidetik edo euren urtegi natural zein artifizialetik ateratzen baditu, orduan, horri hiru hilabetetik sei arteko isuna ezarriko zaio, 400 euro baino gehiagoko onura lortu badu.

VI. KAPITULUA

Iruzur egitea

I. ATALA

Maulak

248 artikulua

1. Maula egiten dute irabaziak lortzeko asmoz beste bati okerra eragiteko engainu nahikoa erabiltzen dutenek,bere buruaren edo beste baten kaltean xedatze-egintzak gauzatzera induzituz.

2. Halaber, maularen erruduntzathartzen dira:

a) Irabazia lortzeko asmoz edozeinmanipulazio informatikoz edo horren antzeko trikimailuz baliatuta, nolanahiko ondare-aktibo adostasunik gabe beste baten kaltean eskualdatzea lortzen dutenak.

b) Informatika-programak fabrikatu, sartu, eduki edo errazten dituztenei, programa horien helburu zehatza bada artikulu honetan ezarritako maulak egitea.

c) Kreditu- edo zorduntze txartelak,edo bidaia txekeak, edo horietako edozeinetan agertzen diren datuak erabiliz, edozein motatako eragiketak egiten dituztenak horien titularraren edo hirugarren baten aurka.

249 artikulua

Maulapeko errudunei sei hilabetetikhiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, baldin eta iruzurraren zenbatekoa 400 eurokoa baino gehiagokoa bada. Zigorra ezartzeko, iruzurraren zenbatekoa hartuko da kontuan, bai eta kaltedunari eragindako galera ekonomikoa, kaltedunaren eta iruzurgilearen arteko harremanak, iruzurgileak erabiltzen dituen bideak, eta arau-haustearen astuntasuna balioesteko balio duten beste inguruabar guztiak ere.

250 artikulua

1. Maula delitua urtebetetik sei arteko espetxealdi-zigorrarekin zigortuko da, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isunarekin ere : 1. Oinarrizko beharrizanetarako gauzen, etxebizitzen edo gizarte-onura aitortua duten ondasunetatik beste edozeinen gainekoa denean.

2. Beste baten sinaduraz abusatuz,edo prozesua, espedientea, protokoloa edota edozein motatako agiri publiko zein ofizial, oso-osoan edo zati batean, ostu, ezkutatu edo deuseztatuz egiten denean.

3. Erti-, historia-, kultura- edo zientzia-ondarea osatzen duten ondasunen gainekoa denean.

4. Larritasun berezikoa denean,kontuan izanik kaltearen garrantzia eta biktimari edo beraren familiari uzten dion egoera ekonomikoa.

5. Iruzurrak 50.000 euro gainditzendituenean.

6. Biktimaren eta iruzurgilearen arteko harreman pertsonalez abusatzen denean, edo iruzurgilea beraren enpresa- edo lanbide-sinesgarritasunaz baliatzen denean.

7. Prozesuko maula egiten denean.Horretan erortzen dira, edozein motatako prozedura judizial batean, euren alegazioak zein frogatan oinarritu nahi eta froga horiek manipulatzen dituztenak, edo antzeko beste prozesuko iruzurra egiten dutenak, epaile edo auzitegiaren errakuntza eragiten dutenak eta horiek beste alderdiaren edo hirugarren baten interes ekonomikoei kalte egiten dien ebazpena ematera eramaten dutenak.

2. Aurreko zenbakiaren 4, 5, edo 6. inguruabarrak zenbaki horren 1. inguruabarrarekin pilatzen badira, lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

251 artikulua

Urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio: 1.) Gauza higigarri edo higiezin baten gaineko xedatze-ahalmena, inoiz izan ez duena edo jadanik egikaritu duena, bere buruarentzat faltsutasunez hartuz, gauzok beste bati berorren edo beste inoren kaltean besterendu, kargatu edo errentan ematen dizkionari.

2.) Gauza higigarri edo higiezinaxedatzen duenari, horren gaineko zametatik edozein ezkutatuz, edo gauza aske gisa besterentzen duenari, baldin eta eskuratzaileari behin betiko eskualdatu baino lehen berriro kargatzen edo besterentzen badu, eskuratzaile horren edo beste inoren kaltean.

3.) Beste baten kaltean itxurazkokontratua egiten duenari.

251bis artikulua

31bis artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, pertsona juridiko bat Atal honetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio:

a) Iruzurpeko zenbatekoaren hiruhalakotik bost halako arteko isuna, pertsona fisikoak egindako delituari bost urte baino gehiagoko espetxealdizigorra ezartzen bazaio.

b) Gainontzeko kasuetan, iruzurpeko zenbatekoaren bi halakotik lau halako arteko isuna. 66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 paragrafoaren b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

II. ATALA

Bidegabe jabetzea

252 artikulua

249 edo 250. artikuluko zigorrak ezarriko zaizkie beste baten kaltean diruaz, efektuez, baloreez nahiz beste edozein gauza higigarriz edo ondare-aktiboz jabetzen direnei edota horiek gaizpideratu edota jaso dituztela ukatzen dutenei, baldin eta horien guztien zenbatekoa 400 euro baino gehiagokoa bada, eta jasotzen badituzte gordetzeko, komisioan edo administratzeko; edota emateko edo itzultzeko betebeharra sorrarazten duen beste edozein tituluren ondorioz. Artikulu honen zigorra goiko erdian ezarriko da, beharrezko gordailuaren edo hondamendiaren zioz egindako gordailuaren kasuan.

253 artikulua

Hiru hilabetetik sei arteko isuna ezarriko zaie, irabaziak lortzeko asmoz, galdutako gauzaz edo jabe ezagunik ez duenaz jabetzen direnei, baldin eta bi kasu horietan gauzaren balioa 400 eurokoa baino gehiagokoa bada. Gauzok erti-, historia-, kultura- edo zientzia-balioa badute, espetxealdi-zigorra sei hilabetetik bi urte artekoa izango da.

254 artikulua

Hiru hilabetetik sei arteko isuna ezarriko zaio, eskualdatzailearen okerragatik, dirua edo gauza higigarri bat bidegabe jasotzen duenari, baldin eta jaso duela ukatzen badu edo okerra egiaztatu eta gero itzultzen ez badu, betiere jasotakoaren zenbatekoa 400 euro baino gehiagokoa denean.

III. ATALA

Elektrizitatean eragindako iruzurrak eta horien antzekoak

255 artikulua

Hiru hilabetetik hamabi arteko isu na ezarriko zaio, beste baten elektrizi tatea, gasa, ura, telekomunikazioak edo beste edozein gai, energia zein jariakin erabiliz, 400 euro baino gehiagoko iru zurra egiten duenari, hurrengo haueta riko baten bidez:

1.) Iruzurra egiteko ezarritako mekanismoak erabiliz.

2.) Adierazpenak edo kontagailuakasmo gaiztoz aldatuz.

3.) Bestelako bide klandestinoak era biliz.

256 artikulua

Norbaitek telekomunikaziorako ekipoterminaletatik edozein erabiltzen badu beraren titularraren adostasunik gabe, eta ekipoaren titularrari 400 euro baino gehiagoko kaltea eragiten badio, orduan pertsona horri hiru hilabetetik hamabi ar teko isun-zigorra ezarriko zaio.

VII. KAPITULUA

Zigortzekoak diren kaudimengabeziak

257 artikulua

1. Urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamab hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere

1.) Hartzekodunen kaltean bere ondasunak ostentzen dituenari. 2.) Helburu berarekin, ondarea xedatzeko edo betebeharrak sorrarazteko edozein egintza gauzatzen duenari, baldin eta egintza horrek luzatu, zailago bihurtu edo eragozten badu enbargo baten edota betearazpen nahiz premiamenduko prozedura baten eragingarritasuna, betiere, enbargoa edo epaiketako nahiz epaiketatik kanpoko prozedura edo Administrazioarena hasita egonik edo horren hasiera aurreikusteko modukoa izanik.

2. Artikulu honetan xedatutakoaaplikatuko da, betetzea edo ordaintzea saihesten ahalegintzen den betebehar edo zorraren izaera edo jatorria edozein dela ere, langileen eskubide ekonomikoak barne daudelarik. Ez da kontuan hartuko, hartzekoduna norbanakoa edo pertsona juridikoa izatea, dela publikoa, dela pribatua.

3. Saihestu nahi den zorra edo betebeharra Zuzenbide publikokoa deneaneta hartzekoduna pertsona juridiko publikoa, ezarriko den zigorra urtebetetik sei artekoa izango da eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna.

4. Artikulu honetan zehaztutako zigorrak goiko erdian ezarriko dira,250. artikuluko lehenengo lerrokadako 1, 4, eta 5. letretan ezarritako kasuetan.

5. Delitu hori pertsegitu egingo da,hura egin eta gero konkurtsoaren betearazpena hasi bada ere.

258 artikulua

Edozein delitu-egitatearen erantzuleak, egitate hori gauzatu ondoren etahorrek ondorioztatzen dituen erantzukizun zibilak ez betetzeko helburuarekin, bere ondarea gutxitzen duten xedatze-egintzak gauzatzen baditu edo betebeharrak hartzen baditu, oso-osoan edo zati batean kaudimengabe bihurtuz, orduan, horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

259 artikulua

Urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, ondarea xedatzeko edo betebeharrak sorrarazteko edozein egintza gauzatzen duen zordunari, baldin eta egintza hori gauzatzen badu konkurtso-eskabidearen izapidetza onartu ondoren, epailearen edo konkurtsoko administratzaileen baimenik gabe, eta legeak baimentzen dituen kasuetatik kanpo, pribilegioa duen edo ez duen hartzekodun bati edo batzuei ordaintzeko, gainerakoen ordainketa atzeratuz.

260 artikulua

1. Norbaitek konkurtso-adierazpena jasotzen badu, bi urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, baldin eta zordunak edo beraren izenean diharduenak doloz eragiten edo astuntzen badu krisi ekonomikoaren egoera edo kaudimengabezia.

2. Zigorra graduatzeko, kontuanhartuko da hartzekodunei eragindako kaltearen zenbatekoa, hartzekodunak zenbat diren eta euren egoera ekonomikoa zein den.

3. Delitu hori eta horri loturiko banakako delituak pertsegitu ahal izangodira prozesu zibilaren amaiera arte itxaron gabe eta prozesu zibilak aurrera egiteari kalterik egin gabe, delitu horiek zordunak edo beraren izenean jardun duenak egin baditu. Delitu horien ondoriozko erantzukizun zibilaren zenbatekoa, halakorik bada, masari erantsi beharko zaio.

4. Prozesu zibilean egindako kaudimengabeziaren kalifikazioak ez duinoiz jurisdikzio penala lotzen.

261 artikulua

Norbaitek, konkurtso-prozeduran,kontabilitate egoerari buruzko datu faltsuak aurkezten baditu jakinaren gainean egonik, eta beraren helburua bada harako adierazpena jasotzea, orduan, horri urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.

261bis artikulua

31bis artikuluan ezarritakoarekinbat etorriz, pertsona juridiko bat Kapitulu honetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio:

a) Bi urtetik bost urte arteko isuna,pertsona fisikoak egindako delitugatik bost urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bada.

b) Urtebetetik hiru urte arteko isuna,pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bazaio, aurreko paragrafoan barneraturik ez dagoena.

c) Sei hilabetetik bi urte arteko isuna, gainontzeko kasuetan. 66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarainokoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

VIII. KAPITULUA

Jendaurreko lehiaketa eta enkanteetan prezioak aldatzea

262 artikulua

1. Norbaitzuek emariak edo hitzemateak eskatzen badituzte jendaurreko lehiaketa edo enkante batean parterik ez hartzeko; norbaitzuk eskaintzariak lehiaketa edo enkantetik urruntzen saiatzen badira mehatxu, emari, hitzemate edo beste edozein trikimailuren bidez; norbaitzuk errematearen prezioa aldatzeko helburuarekin, euren artean ados jartzen badira; edota norbaitzuek, adjudikazioa lortu ondoren, iruzur eginez enkantea urratzen edo uzten badute, orduan, halakoei urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, bai eta enkante judizialetan lehiatzeko desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik bost artekoa. Administrazioek edo herri-erakundeek deitutako lehiaketa edo enkantea bada, agenteari eta horrek ordezkatzen duen pertsona edo enpresari ere desgaikuntza berezia ezarriko zaie, eta desgaikuntza horrek, edozein kasutan, herri-administrazioekin kontratatzeko eskubidea barne hartuko du, hiru urtetik bost arteko epean.

2. Epaile edo auzitegiak 129. artikuluan aipatu ondorioetatik bat edo batzuk ezarri ahal izango ditu, baldin eta,erruduna sozietate, antolakunde edo elkarte bateko kidea izanik, sozietate, antolakunde edo elkarte hori, modu iragankorrean behintzat, halako jardueretan aritzen bada.

IX. KAPITULUA

Kalteak

263 artikulua

1. Norbaitek beste baten jabetzarieragiten badizkio kode honen beste titulu batzuetara bilduta ez dauden kalteak, orduan, horri sei hilabetetik hogeita lau arteko isun-zigorra ezarriko zaio, biktimaren egoera ekonomikoa eta kaltearen zenbatekoa kontuan harturik, azken hori 400 eurokoa baino handiagoa bada.

2. Urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabihilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, aurreko paragrafoan azaldutako kalteak eragiten dituenari, baldin eta hurrengo kasuetatik bat gertatzen bada:

1.) Kalteak egiten badira agintaritzaren erabilera askea eragozteko edoberaien eginbeharren egikaritzan burututako egintzen ondorio gisa, bai delitua funtzionario publikoen aurka eginez, bai, lekuko gisa edo beste edozein modutan, legeak edo xedapen orokorrak betearazten edo aplikatzen lagundu duten edo lagun dezaketen norbanakoen aurka eginez.

2.) Edozein bide erabilita aziendainfektatu edo kutsatzen bada.

3.) Gai pozoitsuak edo hortzikagaiak erabiltzen badira. 4.) Eragindako kalteek herri- nahiz auzo-jabariko edo erabilerako ondasunak ukitzen badituzte.

5.) Eragindako kalteen ondoriozkaltedunak porrot egiten badu, edo kalteduna egoera ekonomiko larrian geratzen bada.

264 artikulua

1. Edozein bide erabilita, baimenikgabe eta modu larrian beste batzuen datuak, informatika-programak edo agiri elektronikoak ezabatu, kaltetu, narriatu, aldatu, kendu, edo sartuezin bihurtzen dituenak, eragindako emaitza larria denean, orduan, sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Edozein bide erabilita, baimenikizan gabe eta modu larrian beste baten informatika-sistemaren funtzionamendua oztopatu edo eteten duenak, informatika datuak sartu, igorri, kaltetu, ezabatu, narriatu, aldatu, kendu edo sartuezin bihurtzen dituenak, eragindako emaitza larria denean, orduan, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

3. Aurreko bi ataletan hurrenez hurren aipatutako zigorra baino gradu batgehiagokoaa ezarriko da eta, edozein kasutan, eragindako kaltearen besteko zenbatekotik halako hamar arteko isuna, deskribatutako jokabideetan ondorengo inguruabarretakoren bat pilatzen denean:

1. Antolakunde kriminal baten inguruan gauzatu denean. 2. Larritasun bereziko kalteak eragin dituenean edo interes orokorrei eragin dienean.

4. 31bis artikuluan ezarritakoarekinbat etorriz, pertsona juridiko bat artikulu honetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio: a) Eragindako kaltearen bi halakotik lau halako arteko isuna, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bazaio.

b) Gainontzeko kasuetan, eragindako kaltearen bi halakotik hiru halakoarteko isuna.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarainokoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

265 artikulua

Norbaitek suntsitu, kalte larria eginedo zerbitzurako deuseztatzen baditu, aldi baterako bada ere, obra, establezimendu edo instalazio militarrak, gerraontziak, aireontzi militarrak, garraiobide edo igorgailu militarrak, gerrarako materiala, hornigaiak edota Indar Armatuen nahiz Segurtasun Indar edo Kidegoen zerbitzupeko bestelako bitarteko edo baliabideak, orduan, pertsona horri bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, baldin eta eragin duen kaltea berrogeita hamar mila pezeta baino gehiagokoa bada.

266 artikulua

1. Urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio 263. artikuluan azaldutako kalteak egiten dituenari, baldin eta sutearen bitartez, leherketak eraginez, horien antzeko ahalmen suntsitzailea duten bideetatik beste edozein erabiliz edota pertsonen bizia nahiz osotasuna arriskuan jarriz, egiten badu hori.

2. Hiru urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaizkio264. artikuluan azaldutako kalteak egiten dituenari, aurreko paragrafoan aipatutako inguruabarretatik edozeinetan egiten badu hori.

3. Lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio 265, 323 eta560. artikuluan azaldutako kalteak egiten dituenari, artikulu honen 1. paragrafoan aipatutako inguruabarretatik edozeinetan egiten badu hori.

4. Aurreko paragrafoetako kasuetatik edozeinetan, kalteak egiten badira leherketak eraginez edo horien antzeko ahalmen suntsitzailea duten bideetatik beste edozein erabiliz eta, horrez gain, arriskuan jartzen bada pertsonen bizia nahiz osotasuna, orduan, zigorra goiko erdian ezarriko da.

Sute kasuetan, 351. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.267. artikulua Zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz eragindako kalteak 80.000 euro baino gehiagokoak badira, orduan, kalte horiei hiru hilabetetik bederatzi arteko isun-zigorra ezarriko zaie, beraien garrantzia kontuan harturik.

Artikulu honek aipatzen dituen arau-hausteak pertsegitzeko, beharrezkoa izango da laidotuaren edo beraren lege-ordezkariaren aurretiazko salaketa. Fiskaltzak ere salaketa egin ahal izango du, laidotua adingabea, ezgaia edo babesgabea denean.

Kasu horietan ofendituaren edo beraren lege-ordezkariaren barkamenak,hala denean, akzio penala azkentzen du, Kode honen 130. artikuluaren 1. paragrafoaren 5. zenbakiko bigarren lerrokadan xedatutakoari kalterik egin gabe.

X. KAPITULUA

Aurreko kapitulu guztietarako xedapenak

268 artikulua

1. Legez zein egitez banandurikdauden ezkontideak, edo banantzeko, dibortziatzeko nahiz ezkontzaren deuseztasuna lortzeko prozesu judizialean daudenak; odolez edo adopzioz aurrekoak, ondorengoak eta neba-arrebak direnak; edota elkarrekin bizi izanik, lehenengo graduan ezkontza bidezko ahaidetasuna dutenak, erantzukizun kriminaletik salbuetsita daude, elkarri eragindako ondare-delituen ondorioz, eta erantzukizun zibila bakarrik dute, baldin eta indarkeria edo larderiarik erabiltzen ez badute.

2. Aurreko xedapen hori ez zaieaplikatuko delituan parte hartzen duten kanpokoei.

269 artikulua

Lapurreta, estortsio, maula edo bidegabe jabetzeko delituen zirikatzea,konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

XI. KAPITULUA

Jabetza intelektualari eta industria-jabetzari, merkatuari eta kontsumitzaileei buruzko delituak

I. ATALA

Jabetza intelektualari buruzko delituak

270 artikulua

1. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio, irabaziak lortzeko asmoz, inoren kaltean, jabetza intelektualeko eskubideen titularren edo lagapen-hartzaileen baimenik gabe, oso-osoan edo zati batean, literatura, erti edo zientziako lanen bat kopiatu, plagiatu, banatu edo jendaurrean zabaltzen duenari; edota, edozein motatako euskarrian edo jendaurrean edozein motatako bide erabilita zabaldurik, lan horren transformazio, interpretazio edo antzezpen artistikoaren inguruan gauza bera egiten duenari.

Dena den, txikikazko banaketa kasuetan, errudunaren ezaugarriak eta irabazi ekonomikoaren zenbateko txikia kontuan izanda, betiere hurrengo artikuluko inguruabarrik pilatzen ez bada, epaileak hiru hilabetetik sei arteko isuna edo hogeita hamaika egunetik hirurogei egunera arte gizartearentzako lanak egitea ezar dezake. Kasu berberetan, irabaziak 400 euro gainditzen ez dituenean, egitatea 623.5 artikuluko falta moduan zigortuko da.

2. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaizkio, baimen hori eduki gabe eta hala nahita, aurreko paragrafoak aipatu lanen aleak edo ekoizpen edo antzezpenak esportatu edo biltzen dituenari.

Halaber, zigor bera ezarriko zaie, hala nahita eta aipatu baimenik izan gabe, produktu horiek inportatzen dituztenei, jatorrizko herrian produktuon jatorria zilegia izan zein izan ez; dena den, produktuak Europar Batasuneko estatu batetik inportatzen badira, ez da zigorrik ezarriko, zuzenean eskuratu direnean estatu horretan eskubideen titularra denaren eskutik, edo horren adostasunarekin.

3. Halaber, zigor bera ezarriko zaio edozein bitarteko fabrikatu, inportatu, zirkulazioan jarri edo edukitzen duenari, baldin eta bitarteko horren helburu zehatza bada edozein eragingailu tekniko baimenik gabe ezaba edo neutraliza dadin erraztea, eta eragingailu hori erabili bada ordenagailu-programak edo bestelako lan, interpretazio nahiz antzezpenak babesteko, artikulu honen 1. paragrafoan xedatutakoaren arabera.

271 artikulua

Urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, bai eta hamabihilabetetik hogeita lau arteko isuna eta egindako delituari loturik dagoen lanbidean aritzeko bi urtetik bost arteko desgaikuntza berezia ere, hurrengo inguruabarretako bat gertatzen denean:

a) Lortutako irabaziak garrantziekonomiko berezia duenean.

b) Egitateak bereziki larriak direnean, zilegi ez den moduan ekoitzitakoobjektuen balioa kontuan hartuta, edo eragindako kalteen garrantzi berezia kontuan hartuta.

c) Erruduna antolakunde edo elkarte bateko kide denean, hori iragankorra izan arren, baldin eta antolakunde edo elkarte horrek xedetzat duenean industria-jabetzaren eskubideak urratzen dituzten jarduerak egitea.

d) Delitu horiek egiteko, 18 urtekoakbaino gazteagoak erabiltzen direnean.

272 artikulua

1. Jabetza Intelektualari buruzkoLegean zilegi ez den jarduera amaitzeari eta kalte-galeren ordaina emateari buruz ezarritako xedapenek eraenduko dute aurreko bi artikuluetan tipifikatutako delituen ondoriozko erantzukizun zibilaren hedapena.

2. Epai kondenatzailearen kasuan,epaile edo auzitegiak, araua hausten duenaren kontura, epaia aldizkari ofizial batean argitaratzeko dekretatu ahal izango du.

II. ATALA

Industria-jabetzari buruzko delituak

273 artikulua

1. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, industria edo merkataritzako helburuak izanik, patentea edo baliagarritasun modeloa duen titularraren adostasunik gabe eta hori erregistraturik dagoela jakinda, eskubide horren babespeko objektuak egin, inportatu, eduki, erabili, eskaini edo merkatuan sartzen dituenari.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkio, modu berean eta helburu berberak lortzeko, patentepeko prozedura erabiltzen edo erabilera hori eskaintzen duenari, edota patentaturiko prozeduraren bidez zuzenean lortutako produktua eduki, eskaini, merkatuan sartu edo erabiltzen duenari.

3. Zigor berberak ezarriko zaizkio artikulu honen lehenengo paragrafoan tipifikatutako egintzetatik edozein gauzatzen duenari, baldin eta inguruabar berberak gertatzen badira, modelo edo marrazki industrial nahiz artistiko batek edo produktu erdieroale baten topografiak beste inoren mesederako babestutako objektuei dagokienez.

274 artikulua

1. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, industria edo merkataritzakohelburuak izanik, marka-legeriaren arabera erregistraturik dagoen industria-jabetzako eskubide baten titularraren adostasunik gabe, eta eskubidea erregistraturik dagoela jakinik, zeinu bereizgarri bera edo berarekin nahastekoa den zeinu bereizgarria kopiatu, imitatu, aldatu edo beste edozein modutara usurpatzen duenari, erregistraturik dagoen industria-jabetzako produktu, zerbitzu, jarduera edo establezimendu berberak edo horien antzekoak ezberdintzeko.

Halaber, zigor bera ezarriko zaie produktu horiek inportatzen dituztenei.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkio,jakinaren gainean egonik, merkaturatzeko produktu edo zerbitzuak dituenari edo horiek merkatuan sartzen dituenari, baldin eta, artikulu honen 1. paragrafoaren arabera, horien zeinu bereizgarriek euren titularren eskubide esklusiboak hausten badituzte, inportatutako produktuak badira ere.

Dena den, txikizkako banaketa kasuetan, errudunaren ezaugarriak eta irabazi ekonomikoaren zenbateko txikia kontuan izanda, betiere 276 artikuluko inguruabarrik pilatzen ez bada, epaileak hiru hilabetetatik sei arteko isuna edo hogeita hamaika egunetik hirurogei egunera arte gizartearentzako lanak egitea ezar dezake. Kasu berberetan, irabaziak 400 euro gainditzen ez dituenean, egitatea 623.5 artikuluko falta moduan zigortuko da.

3. Zigor bera ezarriko zaio, nekazaritza nahiz merkataritzako helburuekin, landare-lorpenerako tituluaren titularraren adostasunik gabe, eta titulu hori erregistratuta dagoela jakinda, landare-materiala ekoitzi edo ugaltzen duenari, ekoizpennahiz ugalketa-helburuekin material hori egokitzen duenari, horren salmenta eskaintzen duenari, edozein modutan saldu edo merkaturatzen duenari, esportatu nahiz inportatzen duenari edota aipatu helburuetatik edozein lortzeko hori edukitzen duenari, baldin eta, landare-material hori bada landare-aldaki zehatz bat ugaldu edo bikoiztekoa, eta aldaki hori babestuta badago landare-lorpenen babesari buruzko legeriaren arabera.

4. Zigor bera ezarriko zaio aurrekoparagrafoan deskribatutako egintzetatik edozein burutzen duenari, baldin eta, babestutako landare-aldakiaren izendaziopean, aldaki horri ez dagokion landare-materiala erabiltzen badu ugaltze- nahiz bikoizte-helburuekin.

275 artikulua

Aurreko artikuluko zigor berberak ezarriko zaizkio, baimenik gabe, nahita eta legez babesturik dagoela jakinda, ekonomia-trafikoan sor-marka edo adierazpen geografiko bat erabiltzen duenari, baldin eta jatorrizko izendazio edo adierazpen geografiko hori kalitate berezi baten adierazgarria bada, eta legeak izendazio edo adierazpen hori babesten badu, babespeko produktuak bereizteko.

276 artikulua

1. Urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, bai etaegindako delituari loturik dagoen lanbidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, bi urtetik bost artekoa, hurrengo inguruabarretatik bat gertatuz gero:

a) Lortutako irabaziak garrantziekonomiko berezia izatea.

b) Egitateak bereziki larriak izatea,zilegi ez den moduan ekoitzitako objektuen balioa kontuan hartuta, edo eragindako kalteen garrantzi berezia kontuan hartuta.

c) Erruduna antolakunde edo elkarte bateko kide izatea, hori iragankorraizan arren, eta antolakunde edo elkarte horrek xedetzat edukitzea industria-jabetzaren eskubideak urratzen dituzten jarduerak egitea.

d) Delitu horiek egiteko, 18 urtekoak baino gazteagoak erabiltzea.

277 artikulua

Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai etasei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, patente-legeriak xedatutakoa urratuz, patente-sekretuko eskabidearen gai den asmakuntza hala nahita zabaltzen duenari, baldin eta zabalkuntza hori nazio-defentsaren kaltean bada.

III. ATALA

Merkatuari eta kontsumitzaileei buruzko delituak

278 artikulua

1. Norbaitek, enpresaren sekretu batezagutarazteko, edozein bide erabiliz, sekretu horri buruzko datuak, agiri idatzi zein elektronikoak, euskarri informatikoak edo bestelako objektuak harrapatzen baditu, edo pertsona horrek 197. artikuluaren 1. paragrafoan adierazitako bide edo tresnetatik bat erabiltzen badu, orduan, horri bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

2. Hiru urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, bai eta hamabihilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, baldin eta besteei hedatu, agerrarazi edo lagatzen bazaizkie ezagutaraziko sekretuak.

3. Euskarri informatikoak harrapatzeagatik edo euskarri horiek suntsitzeagatik ezar daitezkeen zigorrei kalterikegin gabe ulertuko da artikulu honetan xedatutakoa.

279 artikulua

Legez edo kontratuz isilpea zaintzeko betebeharra izanik, enpresaren sekretu bat hedatu, agerrarazi edo lagatzenduenari bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

Sekretua norberaren onurarako erabiltzen bada, zigorrak beheko erdianezarriko dira.

280 artikulua

Norbaitek, jatorria zilegia ez dela jakinda eta ezagutarazpenean parte hartugabe, aurreko bi artikuluetan azaldutako jokabideetako bat egiten badu, orduan, horri urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

281 artikulua

1. Norbaitek, merkatuko lehengaiak edo oinarrizko beharrizanetarako produktuak murrizten baditu, merkatuaren arlo batean hornidurak ez izateko, prezioak aldarazteko edo kontsumitzaileei kalte larria egiteko asmoarekin, orduan, horri urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

2. Aurreko egitate hori beharrizan larriko edo hondameneko egoeretan gauzatzen bada, hari dagokion zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko da.

282 artikulua

Sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetikhemezortzi arteko isuna ezarriko zaie fabrikatzaile edo merkatariei, baldin eta euren produktu edo zerbitzuak eskaintzean edo horiei buruz publizitatea egitean alegazio faltsuak egiten badituzte, edo ziurrak ez diren ezaugarriak adierazten badituzte, kontsumitzaileei kalte larri eta nabaria eragiteko moduan; horrek ez dio kalterik egingo bestelako delitua egiteagatik egokia izan daitekeen zigorra ezartzeari.

282bis artikulua

Norbaitek balore-merkatuetan negoziatzen diren baloreen sozietate-jaulkitzaile baten egitezko edo zuzenbidekoadministratzaile gisa, edozein finantza tresnaren jaulkipenaren liburuxketan jasotako informazio ekonomiko-finantzarioa faltsutzen badu edo sozietateak, balore-merkatuaren legeriaren arabera, bere baliabide, jarduera eta momentuko eta etorkizuneko negozioei buruz argitaratu eta zabaldu beharreko informazioa faltsutzen badu inbertitzaileak edo gordailugileak irabazteko, edozein finantza-aktibo mota ezarteko, edo edozein bide erabilita finantzaketa lortzeko xedearekin, horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, kode honen 308. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Inbertsioa, gordailua, aktiboa ezartzea edo finantzaketa lortzen den kasurako, eta hori inbertitzaile, gordailugile, finantza-aktiboen eskuratzaile edo hartzekodunaren kalterako denean, zigorra goiko erdian ezarriko da. Eragindako kaltearen larritasuna nabarikoa bada, urtebetetik sei arteko espetxealdi-zigorra eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko dira.

283 artikulua

Sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna ere,kontsumitzailearen kaltean, produktu edo zerbitzuengatik behar baino kopuru handiagoak fakturatzen dituztenei, baldin eta horien prezio edo kostua aparatu automatikoen bidez neurtzen bada, aparatu horiek aldatu edo manipulatuz.

284 artikulua

Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetikhogeita lau arteko isuna ezarriko zaie ondorengoei:

1. Kontratagai diren produktu, merkatu-gai, balore-titulu edo finantza-tresna, zerbitzu edo beste edozeingauza higigarri edo higiezinen lehia asketik atera beharko litzatekeen prezioa aldatzen saiatzen direnei, indarkeria, mehatxua edo engainua erabiliz; horrek ez dio kalterik egingo bestelako delitua egiteagatik egokia izan daitekeen zigorra ezartzeari.

2. Euren kabuz edo komunikabidebaten bitartez pertsona edo enpresen inguruan berri edo zurrumurruak hedatzen dituenei, datu ekonomikoak bere osotasunean edo zati batean faltsuak direla jakinik ere, datu horiek eskaintzen dituenei, balore edo finantza-tresna baten kotizazio-prezioa aldatu edo babesteko xedearekin, horren bidez norberarentzat edo hirugarren batentzat 300.000 euro baino gehiagoko irabazi ekonomikoa lortzen denean edo horrek zenbateko bereko kaltea eragiten duenean.

3. Lehen eskuko informazioa erabilita, tratuak egiten dituenei edo eskaintza, eskaria edo balore edo finantza-tresnen prezioaren gainean zantzu iruzurtiak eman ditzaketen eragiketak egiteko agindua ematen dutenei, edota informazio berbera erabilita, bere kabuz edo beste batzuekin batera, aipatu balore edo tresnen merkatuan kokatze gailen bat ziurtatzen dutenei, horien prezioa ezohiko mailan edo maila artifizialetan ezartzeko xedearekin.

Edozein kasutan, finantza merkatuan aktore, agente edo informatzailegisa parte hartzeko urtebetetik bi arteko desgaikuntza ezarriko da.

285 artikulua

1. Edozein motatako balore edo agiri negoziatuak kotizatzeko, informazio garrantzitsu bat zuzenean edo pertsona baten bidez erabiltzen duenari merkatu antolatu, ofizial edo aitortuan, edo informazio hori ematen duenari, bere buruarentzat edo beste batentzat 600.000 euro baino gehiagoko onura ekonomikoa lortuz edo kopuru bereko kalte ekonomikoa eginez, betiere informazio hori isilpean jaso duenean, bere lanbide edo enpresa jardueran aritzearen ondorioz, horri ezarriko zaizkio urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra, lortutako edo eragindako onura ekonomikotik horren hiru halako arteko isuna, eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, bi urtetik bost artekoa.

Lau urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra, lortutako edo eragindako onuratik horren hiru halako arteko isuna, eta lanbidean edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, bi urtetik bost artekoa, ezarriko dira, aurreko lerrokadan deskribatutako jokabideetan honako inguruabarretatik bat gertatzen denean:

1.) Subjektuengan ohikoa izatea abusuzko eginera horietan aritzea. 2.) Lortutako irabazia garrantzi handikoa izatea.

3.) Interes orokorrei kalte larria eragitea.

286 artikulua

1. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra eta sei hilabetetik 24arteko isuna ezarriko zaizkio, zerbitzu-emailearen adostasunik gabe eta merkataritzako helburuekin, soinuaren nahiz telebistaren irrati-hedapenerako zerbitzua edo bide elektronikoen bidez urrunetik egindako zerbitzu interaktiboak modu ulergarrian eskuratzea errazten duenari, edo, zerbitzu independente moduan, horiek baldintzapean eskuratzeko aukera ematen duenari, betiere bide hauek erabilita: 1.) Edozein ekipo zein programa informatiko fabrikatzea, inportatzea, banatzea, bide elektronikoetatik edo salmenta nahiz alogeraren bidez eskura jartzea edota edukitzea, hori ez dagoenean baimenduta Europar Batasuneko beste estatu kide batean, eta hori lortzeko diseinatu edo egokitu denean.

2.) Lehenengo zenbakian aipatutako ekipo edo programa informatikoakinstalatzea, mantentzea edo ordeztea.

2. Zigor bera ezarriko zaio, irabaziak lortzeko asmoarekin, telekomunikazio-ekipoen identifikazio-zenbakiaaldarazi edo bikoizten duenari, bai eta iruzurrezko aldakuntza izan duten ekipoak merkaturatzen dituenari ere.

3. Norbaitek, irabaziak lortzeko asmorik gabe, beste inori errazten badio1. paragrafoan deskribatutako eskuraketa, edo, jendaurreko komunikazioaren bidez, hori merkataritzakoa izan zein izan ez, zenbait pertsonari informazioa ematen badie zerbitzua baimenik gabe eskuratzeko moduari buruz edo 1. paragrafo horretan bertan aipatu eragingailu zein programetatik edozein erabiltzeari buruz, horiek lortzeko bultzatuz, orduan, horri paragrafo horretan agindu isuna ezarriko zaio.

4. Norbaitek ekipo edo programakerabiltzen baditu, eta, horien bidez, baimenik gabe eskura badaitezke baldintzapeko sarrera duten zerbitzuak edo telekomunikazio-ekipoak, horri kode honen 255. artikuluan aipatu zigorra ezarriko zaio, iruzurraren zenbatekoa edozein izanik ere.

IV. ATALA

Partikularren arteko ustelkeria

286bis artikulua

1. Norbaitek bere kabuz edo beste pertsona baten bidez, merkataritza-enpresa edo sozietate, elkarte, fundazio edo antolakunde bateko zuzendari, administratzaile, enplegatu edo kolaboratzaileei, justifikatu gabeko edozein motatako onura edo abantaila agindu, eskaini edo ematen badie, bere mesedetan edo hirugarren baten mesedetan beste batzuen aurrean, merkatugaien erosketan edo salmentan edo zerbitzu profesionalen kontratazioan bere betebeharrak bete gabe, horri sei hilabetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, industria edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza berezia urtebetetik sei urte artekoa, eta irabazi edo abantailaren balioaren besteko kopurutik horren hiru halako arteko isuna.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkie, merkataritza-enpresa edo sozietate, elkarte, fundazio edo antolakunde bateko zuzendari, administratzaile, enplegatu edo kolaboratzaileei, horiek euren kabuz edo beste pertsona baten bidez, justifikatu gabeko edozein motatako onura edo abantailak jaso, eskatu edo onartzen badituzte, onura edo abantaila hori ematen dionari edo emango diola espero duen horri, hirugarrenen aurrean mesede egiteko xedearekin, merkatugaien erosketa edo salmentan edo zerbitzu profesionalen kontratazioan bere betebeharrak bete gabe.

3. Epaile eta auzitegiek, irabaziarenzenbatekoa edo abantailaren balioa kontuan izanda, eta errudunaren zereginen garrantziaren arabera, gradu bat gutxiagoko zigorra ezar dezakete eta isun zigorra euren sen onaren arabera jaitsi.

4. Artikulu honetan xedatutakoaezarriko zaie, kasuan-kasuan, kirol-erakunde bateko zuzendari, administratzaile, enplegatu edo kolaboratzaileei, erakundearen forma juridikoa edozein izanda ere, bai eta kirolari, jokozain edo kirol-epaileei ere, kirol-proba, -topaketa edo -norgehiagoka baten emaitza aurretiaz erabakitzea edo hala nahita eta iruzurrez aldatzea bada xedea, beti ere haintzat hartuta horretarako gertatzen diren jokabideak.

V. ATALA

Aurreko atal guztietarako xedapenak

287 artikulua

1. Kapitulu honen 3. atalean ezarritako delituak pertsegitzeko, 284 eta285. artikuluetan aurreikusitakoak izan ezik, laidotuaren edo beraren lege-ordezkarien salaketa beharrezkoa izango da. Fiskaltzak ere salaketa egin ahal izango du, laidotua adingabea, ezgaia edo babesgabea denean.

2. Aurreko paragrafoan galdatutako salaketa ez da beharrezkoa izango,egindako delituak interes orokorrak edo pertsona franko ukitzen dituenean.

288 artikulua

Aurreko artikuluetan ezarritako kasuetan, epaia aldizkari ofizialetan argitaratzeko aginduko da, eta epaile edoauzitegiak, kaltedunak hala eskatuz gero, epaia, oso-osoan edo zati batean, beste edozein hedabidetan sartzea agindu ahal izango du, kondenatuaren kontura.

31bis artikuluan ezarritakoaren bat etorriz, pertsona juridiko bat Kapitulu honetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio:

1. 270, 271, 273, 274, 275, 276,283, 285 eta 286. artikuluetan aurreikusitakoko delituen kasuan:

a) Lortutako edo eragindako onuraekonomikoaren bi halakotik lau halako arteko isuna, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bazaio.

b) Gainontzeko kasuetan, lortutakoedo edo eragindako onura ekonomikoaren bi halakotik hiru halako arteko isuna.

277, 278, 279, 280, 281, 282,282bis, 284 eta 286bis. artikuluetan aurreikusitakoko delituen kasuan:

a) Bi urtetik hiru urte arteko isuna,pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko askatasunaz gabetzen duen zigorra ezartzen bazaio.

b) Sei hilabetetik bi urte arteko isuna, gainontzeko kasuetan. 2. 66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

XII. KAPITULUA

Norberaren gauza gizarte edo kultura-onuratik itzuraraztea

289 artikulua

Norbaitek gizarte- edo kultura-onurako bere gauza bat suntsitu, deuseztatuedo apurtzen badu, edo komunitatearen intereserako ezarri diren lege-eginbeharrak betetzetik bere ondasun hori edozein modutan itzurarazten badu, orduan, horri hiru hilabetetik bost arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaio.

XIII. KAPITULUA

Delitu sozietarioak

290 artikulua

Eratuta edo eratze-bidean dagoensozietatearen egitezko edo zuzenbideko administratzaileek urteko kontuak edo erakundearen egoera juridiko zein ekonomikoa agertu behar duten bestelako agiriak faltsutzen badituzte, eta faltsutze hori egokia bada erakundeari, beraren bazkide bati, edo besteren bati kalte ekonomikoa eragiteko, orduan, halakoei urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.

Kalte ekonomikoa eragiten bada,zigorrak goiko erdian ezarriko dira.

291 artikulua

Norbaitzuek, eratuta edo eratze-bidean dauden sozietateetatik edozeinetan, abusuzko erabakiak ezartzen badituzte, akziodunen batzan edoadministrazio organoan duten gehiengoaz baliatuz, eurentzat edo beste batentzat irabaziak lortzeko asmoarekin, beste bazkideen kaltean eta sozietateari onurarik ekarri gabe, orduan, halakoei sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, edo isuna, lortutako onuratik onura horren hiru halako artekoa.

292 artikulua

Aurreko artikuluko zigor bera ezarriko zaie, sozietatearen edo bazkideen baten kaltean, gezurrezko gehiengo batek hartutako erabaki kaltegarria ezartzen dutenei, edo erabaki horretatik eurentzat edo beste batentzat probetxua ateratzen dutenei, baldin eta gehiengo hori lortzen bada zurian egindako sinaduraz abusatuz, legearen arabera boto-eskubiderik ez dutenei eskubide hori bidegabe eratxikiz, eskubide hori legearen arabera aitortuta dutenei boto-eskubidearen egikaritza zilegi ez den moduan ukatuz edo horien antzeko beste edozein bide zein prozedura erabiliz; horrek ez dio kalterik egingo egitateari dagokion zigorra ezartzeari, egitate hori bestelako delitua bada.

293 artikulua

Eratuta edo eratze-bidean dauden sozietateetatik edozeinen egitezko edo zuzenbideko administratzaileek, legezkoarrazoirik gabe, bazkide bati ukatzen edo eragozten badiote legeek aintzat hartzen dituzten informazio-eskubidearen egikaritza edo sozietate-jardueraren kudeaketan nahiz kontrolean parte hartzeko edo akzioak lehenespenez harpidetzeko eskubideen egikaritza, orduan, halakoei sei hilabetetik hamabi arteko isun-zigorra ezarriko zaie.

294 artikulua

Norbaitzuek, eratuta edo eratze-bidean dauden sozietateetatik edozeinenegitezko edo zuzenbideko administratzaile gisa, pertsona, organo edo erakunde ikuskatzaile edo gainbegiraleen jarduna ukatzen edo eragozten badute, sozietate hori Administrazioak ikuskatu beharrekoa denean edo Administrazioak ikuskatu beharreko merkatuetan jarduten duenean, orduan, halakoei sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie.

Aurreko lerrokadan ezarritako zigorrez gain, agintaritza judizialak kode honen 129. artikuluan ezarritako neurrietatik bat dekreta dezake.

295 artikulua

Eratuta edo eratze-bidean dauden sozietateetatik edozeinen egitezko edo zuzenbideko administratzaile edo bazkideek, euren karguei dagozkien eginkizunez abusatuz, euren onurarako edo beste inoren onurarako, sozietatearen ondasunak iruzur eginez xedatzen badituzte edo sozietatearen kontura betebeharrak hartzen badituzte, zuzenean, diruz balioesteko modukoa den kaltea eragiten zaiela sozietatearen bazkideei, gordailuzainei, partaidetza-kontuak dituztenei edo administratzen dituzten ondasun, balore edo kapitalen titularrei, orduan, halakoei sei hilabetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra, edo isuna ezarriko zaie, lortutako onuratik horren hiru halako artekoa.

296 artikulua

1. Kapitulu honetan azalduta dauden egitateak pertsegitzeko, beharrezkoa izango da laidotuaren edo berarenlege-ordezkariaren salaketa. Laidotua adingabea, ezgaia edo babesgabea denean, Fiskaltzak ere egin ahal izango du egitate horiei buruzko salaketa.

2. Aurreko paragrafoan galdatutakosalaketa ez da beharrezkoa izango, egindako delituak interes orokorrak edo pertsona franko ukitzen dituenean.

297 artikulua

Kapitulu honen ondoreetarako, sozietate gisa hartzen da, edozein kooperatiba, aurrezki-kutxa, mutua, finantzaedo kreditu-erakunde, fundazio, merkataritzako sozietate, edo horien antzeko izaera duten erakundeetatik beste edozein, baldin eta merkatuan, bere helburuak lortzeko, modu iraunkorrean parte hartzen badu.

XIV. KAPITULUA

Errezibitzea eta kapitalen zuritzea

298 artikulua

1. Norbaitek delituaren erantzuledirenei delitu horren efektuez aprobetxa daitezen laguntza ematen badie edo efektu horiek jaso, eskuratu edo ezkutatzen baditu, irabaziak lortzeko asmoz, ondarearen edo gizarte eta ekonomiaren ordenaren aurka delitu egin dela jakinda eta delitu horretan egile edo sopikun gisa parte hartu gabe, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Aurreko paragrafoaren zigorra goiko erdian, ezarriko zaio, delituaren efektuak trafikagai hartzeko, horiek jaso, eskuratu edo ezkutatzen dituenari. Trafikoa merkataritza edo industriako establezimendu zein lokala erabiliz egiten bada, hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isun-zigorra ere ezarriko da.

Kasu horietan, epaile edo auzitegiek, egitatearen larritasuna eta delitugilearen beraren inguruabarrak kontuan izanik, delitugileari lanbidean edo industrian aritzeko desgaikuntza berezia ere ezarri ahal izango diote, bi urtetik bost artekoa, bai eta establezimendua edo lokala aldi baterako edo betiko ixteko erabaki ere. Itxierak ezin izango du bost urte baino gehiago iraun, aldi baterakoa izanez gero.

3. Inoiz ere ezin izango da zigor askatasun-gabetzaile handiagoa ezarri,estalitako deliturako adierazitakoa baino. Delitu horrek bestelako zigorra badu, zigor askatasun-gabetzailearen ordez, hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko da, estalitako delituak horrenbesteko zigorra edo txikiagoa duenean izan ezik. Kasu horretan, errudunari halako delituaren zigorra beheko erdian ezarriko zaio.

299 artikulua

1. Norbaitek, irabaziak lortzeko asmoz eta jabetzaren aurkako faltak diren egitateak gauzatu direla jakinda,ohikotasunez faltetatik probetxua ateratzen badu edo errudunei laguntzen badie, horiek falten ondoreetatik onura ateratzeko, orduan, pertsona horri sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Efektuak trafikagai izateko jasoedo eskuratzen baditu, zigorra bere goiko erdian ezarriko da, eta, egitateak jendaurrean zabalik dagoen lokalean gauzatzen badira, gainera, hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko da. Kasu horietan, epaile edo auzitegiek, egitatearen larritasuna eta delitugilearen inguruabar pertsonalak kontuan hartuta, horri ezarri ahal izango diote, halaber, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru urte artekoa, eta establezimendu edo lokala aldi baterako edo behin betiko ixteko neurria erabaki dezakete. Aldi baterako itxierak ezin izango du bost urte baino gehiago iraun.

300 artikulua

Kapitulu honetako xedapenak aplikatuko dira, aprobetxatutako efektuakdakartzan egitatearen egile edo sopikunak erantzukizunik izan ez arren, edo horrek zigor-salbuespen pertsonala izan arren.

301 artikulua

1. Norbaitek ondasunak eskuratu, eduki, erabili, itxuraldatu edo eskualdatzen baditu, ondasunon jatorria delituzko jarduera batean dagoela jakinik, jarduera berak gauzatu edo beste hirugarren batek, edo beste edozein egitate gauzatzen badu ondasun horien jatorria zilegia ez dela ezkutatu edo estaltzeko, edo arau-haustean edo arau-hausteetan parte hartu duenari bere egintzen legezko ondorioetatik itzuri egiten laguntzeko, orduan, horri sei hilabetetik sei urte arteko espetxealdi-zigorra eta ondasunen baliotik horren hiru halako arteko isuna ezarriko zaizkio. Kasu horietan, epaile edo auzitegiek, egitatearen larritasuna eta delitugilearen inguruabar pertsonalak kontuan hartuta, horri ezarri ahal izango diote, halaber, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru urte artekoa, eta establezimendu edo lokala aldi baterako edo behin betiko ixteko neurria erabaki dezakete. Aldi baterako itxierak ezin izango du bost urte baino gehiago iraun.

Zigorra goiko erdian ezarriko da, ondasunek jatorria dutenean kode honen368. artikulutik 372. erakoetan azaldutako delitu batean, hots, droga toxiko, sorgorgarri edo gai psikotropikoak trafikagai izatearekin zerikusia dutenetatik batean. Kasu horietan, kode honen 374. artikuluan jasotako xedapenak aplikatuko dira.

Orobat, zigorra goiko erdian ezarriko da, ondasunek jatorria duteneanXIX. Tituluko V, VI, VII, VIII, IX eta X. Kapituluetan jasotako delituren batean edo XVI. Tituluko I. Kapituluko delituren batean.

2. Zigor berberekin zigortuko da,kasuen arabera, ondasunen benetako izaera, jatorria, kokalekua, destinoa, mugimendua, ondasunen gaineko eskubideak edo jabetza ezkutatze edo estaltzea, hori egiten bada ondasunak aurreko paragrafoan adierazitako delituetatik baten ondorio direla edo delitu horietan egiten den parte-hartze egintzaren ondorio direla jakinda.

3. Egitateak zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz gauzatzen badira,espetxealdi-zigorra sei hilabetetik bi urte artekoa izango da, eta isuna, ondasunen baliotik horren hiru halako artekoa.

4. Era berean, errudunari zigorra ezarriko zaio, nahiz eta delitua dakarten ondasunak edota aurreko paragrafoetan zigortutako egitateak, oso-osorik edo zati batez, atzerrian egin.

5. Errudunak irabaziak lortu baditu,horiek konfiskatu egingo dira, kode honen 127. artikuluko erregelen arabera.

302 artikulua

1. Aurreko artikuluan ezarritakokasuetan, zigor askatasun-gabetzaileak goiko erdian ezarriko zaizkie kasuotan adierazitako helburuak dituen antolakundeko pertsonei, eta aurreko artikuluan adierazitako zigorra baino gradu bat gehiagokoa, antolakundeon buru, administratzaile edo arduradunei.

2. Kasu horietan, 31bis artikuluanezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat erantzule denean, ondorengo zigorrak ezarriko dira:

a) Bi urtetik bost urte arteko isuna,pertsona fisikoak egindako delituari bost urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bazaio.

b) Sei hilabetetik bi urte arteko isuna, gainontzeko kasuetan. 66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrara arte jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

303 artikulua

Enpresaburuak, finantza-arloko bitartekoak, adituak, funtzionario publikoak, lan-harremanetako langileak, irakasleak edo hezitzaileak, bere kargu, lanbide edo ogibidean aritzean, gauzatzen baditu aurreko artikuluetan ezarritako egitateak, berari dagokion zigorraz gain, enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibide zein industria edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza berezia jasoko du, hiru urtetik hamar artekoa. Hamar urtetik hogei arteko desgaikuntza erabatekoa ezarriko da egitate horiek agintaritzak edo beraren agenteak gauzatzen baditu.

Horretarako, medikuak, psikologoak,osasun-tituluak dituzten pertsonak, albaitariak, farmazialariak eta euren mendekoak adituak direla ulertzen da.

304 artikulua

301. artikulutik 303. era bitarteko artikuluetan ezarritako delituak egiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, delitu bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

XIV. TITULUA

HERRI OGASUNAREN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN AURKAKO DELITUAK

305 artikulua

1. Norbaitek, egitez edo ez-egitez,estatuko, autonomia erkidegoko, foru aldundiko edo tokiko herri-ogasunari iruzur egiten badio, zergen ordainketari, atxikitako edo atxiki beharreko kopuruen ordainketari, edo gauzez egindako ordainsarien konturako sarreren ordainketari itzuri eginez edo bidegabe itzulketak lortuz, edo zergaonurak ere bidegabe hartuz, betiere 120.000 euro baino gehiagokoa denean iruzurpeko kuotaren zenbatekoa, edo bidegabe lortu nahiz hartutako atxikipenen, konturako sarreren, itzulketen edo zerga-onuren ordaindu gabeko zenbatekoa, orduan, pertsona horri urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta ehun eta hogei milatik horren sei halako arteko isuna.

Aurreko lerrokadan adierazitako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, iruzur egiten denean inguruabar hauetakobat gertatzen delarik:

a) Beste pertsona bat edo batzuk

tartean jartzea, zergapekoa benetan nor den ezkutaturik geratzeko moduan.

b) Iruzurra garrantzi eta larritasunberezikoa izatea, kontuan izanik iruzurpeko zenbatekoa edo zergapeko asko ukitzen dituen edo uki ditzakeen antolaketa-egitura.

Adierazitako zigorrez gain, erantzuleari kendu egingo zaio diru-laguntzaedo laguntza publikoak lortzeko aukera eta zerga-onurak, pizgarri fiskalak edota Gizarte Segurantzakoak izateko eskubidea, hiru urtetik sei arteko epean.

2. Aurreko paragrafoan aipatutako

zenbatekoa zehazteko, zergak, atxikipenak, kontura egiten diren diru-sarrerak edo itzulketak aldizkakoak badira edo aldizka aitortzen badira, zergaldi edo aitorpenaldi bakoitzean egin den iruzurra izango da kontuan, eta aldiok hamabi hilabete baino gutxiago irauten badute, iruzurraren zenbatekoa zehazteko egutegiko urtea hartuko da kontuan. Gainerako kasuetan, zenbateko hori zehazteko, kontuan hartuko da zerga-egitatea likidatzeko balio duen kontzeptu ezberdin bakoitza.

3. Zigor berberak ezarriko dira, artikulu honen lehenengo paragrafoan azaldutako jokabideak Europar BatasunekoOgasunaren aurka egiten direnean, betiere iruzurraren zenbatekoa 50.000 euro baino gehiagokoa denean.

4. Erantzukizun penaletik salbuetsitageratuko da bere zerga-egoera zuzentzen duena, artikulu honen lehenengo paragrafoan aipatzen diren zorren inguruan, Zerga Administrazioak jakinarazi aurretik egiaztapen-jarduna hasiko duela, zuzendu behar diren zerga horiek zehazteko. Jardun hori gertatu ezean, pertsona hori erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko da, baldin eta zerga-egoera zuzentzen badu, beraren aurka Fiskaltzak, estatuaren abokatuak edo autonomia erkidegoaren, foru aldundiaren edo tokiko administrazioaren ordezkari prozesalak kereila edo salaketa jarri aurretik, edota zerga-egoera zuzentzen badu Fiskaltzak edo instrukzioko epaileak jarduna egin aurretik, betiere jardunak ahalbideratzen dionean eginbideak hasi direla modu formalean jakitea.

Era berean, aurreko lerrokadan bezala, erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko da subjektu hori, zerga-egoera zuzendu aurretik egindako kontabilitateko irregulartasunengatik edo bestelako faltsutze instrumentalengatik, baldin eta horiek zuzenduko den zerga-zorraren ingurukoak baino ez badira.

5. Artikulu honetan jasotako delituaren prozeduretan, isun zigorra etaerantzukizun zibila betearazteko, horrek barneratzen duela, Zerga Administrazioak likidatu ezin izan duen zerga-zorra, dela preskripzio arrazoiengatik, dela Zerga Lege Orokorrean ezarritako beste lege arrazoiren batengatik, berandutza-korrituak barne, epaile eta auzitegiek Zerga Administrazioaren zerbitzuen laguntza eskatuko dute, eta horrek aipatu legean ezarritako premiamenduko prozedura administratiboaren bidez eskatuko ditu.

306 artikulua

Norbaitek, egitez edo ez-egitez, Europar Batasunaren aurrekontu orokorrei edo Europar Batasunak administratzen dituen beste aurrekontuei iruzur egiten badie, aurrekontuetan sartu behar diren kopuruei itzuri eginez, edo lortutako funtsak euren helbururako ez beste baterako erabiliz, betiere iruzur horren zenbatekoa berrogeita hamar mila euro baino gehiagokoa denean, orduan, pertsona horri espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, urtebetetik bost artekoa, bai eta isuna ere, berrogeita hamar mila eurotik horren sei halako artekoa.

307 artikulua

1. Norbaitek, egitez edo ez-egitez, Gizarte Segurantzari iruzur egiten badio horren kuoten eta baterako bilketa-kontzeptuen ordainketari itzuri eginez, kuota horien itzulketak bidegabe lortuz edota edozein kontzepturengatik kenkariak erdietsiz, hori ere bidegabe, betiere 120.000 euro baino gehiagokoa denean iruzurpeko kuoten edo bidegabeko itzulketen nahiz kenkarien zenbatekoa, orduan, pertsona horri urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta zenbateko horretatik horren sei halako arteko isuna.

Aurreko lerrokadan adierazitako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, iruzurra egiten denean inguruabar hauetako bat gertatzen delarik:

a) Gizarte Segurantzari begira, beste pertsona bat edo batzuk tartean jartzea, zergapekoa benetan nor den ezkutaturik geratzeko moduan. b) Iruzurra garrantzi eta larritasun berezikoa izatea, kontuan izanik iruzurpeko zenbatekoa edo Gizarte Segurantzari begira betebeharpeko asko ukitzen dituen edo uki ditzakeen antolaketa-egitura.

2. Aurreko paragrafoan aipatutakozenbatekoa zehazteko, likidazio, itzulketa edo kenkari bakoitzean egin den iruzurra hartuko da kontuan. Likidazio, itzulketa edo kenkari horien epealdia hamabi hilabete baino gutxiagokoa denean, iruzurraren zenbatekoa egutegiko urteari dagokio.

3. Erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko da Gizarte Segurantzarekin egoera zuzentzen duena, artikulu honen lehenengo paragrafoan aipatzen diren zorren inguruan, zorrok zehazteko ikuskapen-jardunaren hasierari buruzko jakinarazpena jaso aurretik, edo, halako jardunik gertatu ezean, beraren aurka Fiskaltzak edo Gizarte Segurantzaren legelariak kereila edo salaketa jarri aurretik.

Era berean, subjektu hori aurrekolerrokadan bezala, erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko da egoera zuzendu aurretik egindako faltsutze instrumentalengatik, baldin eta horiek zuzenduko den zorraren ingurukoak baino ez badira.

308 artikulua

1. Norbaitek herri-administrazioetatik 120.000 euro baino gehiagoko diru-laguntzak, zerga-arinketak edo laguntzak lortzen baditu, horiek eskuratzeko beharrezko diren baldintzak faltsutuz, edo horiek eskuratzea eragozten dituzten baldintzak ezkutatuz, orduan, pertsona horri ezarriko zaio urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra, bai eta isuna ere, diru-laguntza, zerga-arinketa edo laguntzen zenbatekotik horren sei halako artekoa.

Iruzurraren zenbatekoa zehaztekoegutegiko urtea hartuko da kontuan eta zenbateko horri dagozkio diru-laguntza jaso dezakeen jarduera pribatu berbera sustatzeko lortutako diru-laguntzak, Administrazio edo erakunde publiko ezberdinetatik eratorri arren.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkioezarritako baldintzak betetzen ez dituenari, baldin eta, jarduera garatzean, berak funtsez aldatzen baditu diru-laguntzaren oinarri izan ziren helburuak, betiere garatutako jarduerak jaso duenean herri-administrazioen funtsetako diru-laguntza, eta diru-laguntzaren zenbatekoa 120.000 euro baino gehiagokoa denean.

3. Adierazitako zigorrez gain, erantzuleari kendu egingo zaio diru-laguntzaedo laguntza publikoak lortzeko aukera edo zerga-onurak, pizgarri fiskalak edota Gizarte Segurantzakoak izateko eskubidea, hiru urtetik sei arteko epean.

4. Erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko da, artikulu honen lehenengo eta bigarren paragrafoetan aipatzen diren diru-laguntza, zerga-arinketa edo laguntzen inguruan, jasotako kopuruak, hartu zituen unetik, urteko korrituarekin itzultzen dituena, baldin eta urteko korritu hori diruaren lege-korritua gehi ehuneko bi puntukoa bada, betiere diru-laguntza, zerga-arinketa edo laguntza horien inguruan egiten diren ikuskatze edo kontroleko jardunaren hasierari buruzko jakinarazpena jaso aurretik itzultzen dituenean, edota, jardun hori gertatu ezean, kopuruak itzultzen dituenak, beraren aurka Fiskaltzak, estatuaren abokatuak edo autonomia erkidego nahiz toki-administrazioko ordezkariak kereila edo salaketa jarri aurretik itzultzen dituenean.

Era berean, subjektu hori aurreko lerrokadan bezala, erantzukizun penaletik salbuetsita geratuko da egoera zuzendu aurretik egindako faltsutze instrumentalengatik, baldin eta horiek zuzenduko den zorraren ingurukoak baino ez badira.

309 artikulua

Norbaitek Europar Batasunaren aurrekontu orokorretatik edo Europar Batasunak administratzen dituen beste aurrekontuetatik, bidegabe, berrogeita hamar mila euro baino zenbateko handiagoko funtsak lortzen baditu, hori lortzeko beharrezkoak diren baldintzak faltsutuz edo funtsak lortzen eragozten duten baldintzak ezkutatuz, orduan, pertsona horri urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta isuna ere, berrogeita hamar mila euroko zenbatekotik zenbateko horren sei halako artekoa.

310 artikulua

Bost hilabetetik zazpi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai etahiru hilabetetik hamar arteko isuna ere, zerga-legearen ondorioz merkataritzako kontabilitatea, liburuak edo zerga-erregistroak eramatera behartuta dagoenari:

a) Zerga-oinarrien zuzeneko zenbatespeneko eraentzan aurreko betebeharhori inola ere betetzen ez badu.

b) Jarduera eta ekonomia-ekitaldiberberari buruzko kontabilitate ezberdinak badaramatza, eta kontabilitate horiek enpresaren benetako egoera ezkutatu edo beste bat delako itxura egiten badute.

c) Nahitaezko liburuetan negozioen,egintzen, eragiketen edo, orokorrean, tratu ekonomikoen idatzoharrak egin ez baditu, edo benetakoak ez diren zenbakiekin egin baditu.

d) Nahitaezko liburuetan kontabilitateko gezurrezko idatzoharrak egin baditu.

Aurreko c) eta d) idatz-zatiek aipatu egitatezko kasuak delitutzat hartzeko, beharrezko da zerga-aitorpenik ezegitea edo aurkeztutako zerga-aitorpenek kontabilitate faltsua agertzea.

Horrezaz gain, egin ez diren edo faltsututako kargu edo abonamenduen zenbatekoa, dela gehiagokoa, dela gutxiagokoa, ekonomia-ekitaldi bakoitzeko 240.000 euro baino gehiagokoa izan behar da, euren artean konpentsazio aritmetikorik egiteke.

310bis artikulua

31bis artikuluan ezarritakoaren bat etorriz, pertsona juridiko bat titulu honetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio:

a) Iruzurpeko edo bidegabe lortutakozenbatekoaren bi halakotik lau halako arteko isuna, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bazaio.

b) Sei hilabetetatik urtebete artekoisuna, 310. artikuluan jasotako kasuetan.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

XV. TITULUA

LANGILEEN ESKUBIDEEN AURKAKO DELITUAK

311 artikulua

Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere:

1.) Zerbitzupeko langileak, engainuaren bidez edo inoren beharrizan-egoeraz abusatuz, laneko edo GizarteSegurantzako baldintza txarretan jartzen dituztenei, baldintzok kalte egiten badiete legezko xedapenen, hitzarmen kolektiboen edo banakako kontratuaren bidez langileentzat aitortutako eskubideei, edo eskubideok ezabatu edo murrizten badituzte.

2.) Enpresak eskualdatzen direnetan, aurreko kasuan azaldutako prozedurak zeintzuk diren jakinda, bestebatek ezarritako baldintza horiei eusten dietenei.

3.) Aurreko kasuetan aipatutako jokabideak indarkeria edo larderiaren bidez egiten badira, beraiei dagozkienakbaino gradu bat gehiagoko zigorrak ezarriko dira.

312 artikulua

1. Bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere, legearen aurka lan-indarra trafikagai hartzen dutenei.

2. Zigor berbera ezarriko zaie, enplegua edo engainuzkoak zein faltsuakdiren lan-baldintzak eskainiz, pertsonak biltzen dituztenei edo euren lanpostua uztera bultzatzen dituztenei, edota lan-baimenik ez duten atzerritarrak enplegatzen dituztenei, baldin eta enpleguaren baldintzek kalte egiten badiete legezko xedapenen, hitzarmen kolektiboen edota banakako kontratuaren bidez pertsona horiek aitortuta dituzten eskubideei, edo eskubideok ezabatu edo murrizten badituzte.

313 artikulua

Norbaitek norbaiten emigrazioa bultzatu edo faboratzen badu beste herrialde batera, han bertan, kontratua edolanpostua badela itxura eginez, edota horren antzeko beste engainuren bat erabiliz, horri aurreko artikuluaren zigorra ezarriko zaio.

314 artikulua

Norbaitzuek, enplegu publiko nahiz pribatuan, pertsona baten aurka bereizkeria larria sorrarazi eta, administrazio-agindei edo -zehapenaren ondoren, legearen aurreko berdintasun-egoera berrezartzen ez badute, horrek ondorioztatu dituen kalte ekonomikoak konponduz, hain zuzen, bereizkeriaren arrazoi direla pertsonaren ideologia, erlijioa nahiz sinesmenak; edo etnia, arraza nahiz nazio batekoa izatea; edo sexua, sexu-joera, familia-egoera nahiz gaixotasun edo elbarritasunen bat izatea; edo langileen lege-ordezkaria zein ordezkari sindikala izatea; edo enpresaren beste langile batzuekin ahaidetasuna izatea edo Espainiako estatuaren hizkuntza ofizialen bat erabiltzea, orduan, halakoei sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie.

315 artikulua

1. Sei hilabetetik hiru urte artekoespetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere, askatasun sindikalaren edo grebarako eskubidearen egikaritza eragozten edo mugatzen dutenei, engainuaren bidez edo inoren beharrizan-egoeraz abusatuz.

2. Aurreko paragrafoan adierazitako jokabideak egiten badira indarra,indarkeria edo larderia erabiliz, beraiei dagozkien zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira.

3. Bigarren paragrafoko zigor berberak ezarriko zaizkie, dela taldeka, dela bakarka, baina beste batzuekin ados egonik, beste pertsona batzuk derrigortzen dituztenei greba bat hasteko edo jarraitzeko.

316 artikulua

Norbaitzuek, laneko arriskuei aurrea hartzeko arauak hautsiz eta legez horretarako betebeharra izanik, beharrezko bideak ez badituzte errazten, langileek euren jarduera egikari dezaten segurtasun eta higieneko neurri egokiekin, betiere langileen bizia, osasuna edo osotasun fisikoa arrisku larrian jartzen dutenean, orduan, halakoei sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.

317 artikulua

Aurreko artikuluan aipatzen den delitua zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz egiten denean, berari dagokion zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaio.

318 artikulua

Titulu honen artikuluetan ezarri egitateak pertsona juridikoei eratxikitzen zaizkienean, adierazitako zigorra ezarriko zaie administratzaileei edo zerbitzuaz arduratzen direnei, egitate horien ondorioz erantzule izan badira, bai eta, egitate horiek jakinda, eta konponbidea bila dezaketelarik, horretarako neurririk hartu ez dutenei ere. Kasu horietan, agintaritza judizialak dekretatu ahal izango ditu, orobat, kode honen 129. artikuluan aipatutako neurrietatik bat edo batzuk.

XV BIS TITULUA

ATZERRIKO HERRITARREN ESKUBIDEEN AURKAKO DELITUAK

318bis artikulua

1. Norbaitek, zuzenean edo zeharka,pertsonak legearen aurka trafikagai hartzea edo pertsonen immigrazio klandestinoa sustatu, faboratu edo errazten badu, Espainiatik edo Espainia iraganbide zein helmuga izanik, edo helmuga Europar Batasuneko beste herrialde bat izanik, horri lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Norbaitzuek aurreko paragrafoandeskribatutako jokabideak gauzatzen badituzte, irabaziak lortzeko asmoarekin, edo indarkeria, larderia nahiz engainua erabiliz, edo nagusitasun-egoeraz nahiz biktimaren ahulezia bereziaz baliatuz, edo pertsonen bizitza, osasuna edo osotasuna arriskuan jarriz, horiei zigorrak euren goiko erdian ezarriko zaizkie. Biktima adingabea zein ezgaia bada, aurreko paragrafoan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko zaizkie.

3. Aurreko paragrafoan ezarritako zigor berberak, eta, gainera, erabatekodesgaikuntza, sei urtetik 12 artekoa, ezarriko zaizkie, egitate horiek burutzeko, euren agintaritza-izaeraz edo agintaritza horren agente nahiz funtzionario publiko izateaz baliatzen direnei.

4. Artikulu honen 1. paragrafotik 3. erakoetan ezarri zigorrak, baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira kasuan-kasuan, eta, gainera, kondenak dirauen bitartean lanbide, ogibide, industria edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza berezia, baldin eta, erruduna antolakunde edo elkarte bateko kidea izanik, antolakunde edo elkarte hori, modu iragankorrean behintzat, halako jardueretan aritzen bada.

Antolakunde edo elkarte horieetako buru, administratzaile edo arduradunen kasuan horiei zigorra bere goiko erdian ezarriko zaie; zigor hori baino gradu bat gehiagokoa ere ezarri ahal izango da.

31bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat titulu honetan zehaztutako delituen erantzule bada, bi urtetik bost arteko isuna ezarriko zaio, edo lortutako irabazien hiru halakotik bost halako artekoa, horren ondoriozko zenbatekoa handiagoa bada.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

5. Auzitegiek, egitatearen larritasunaeta horren inguruabarrak, errudunaren baldintzak eta errudun horrek lortu nahi duen helburua kontuan hartuta, kasuan-kasuan ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarri ahal izango dute.

XVI. TITULUA

LURRALDE-ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA, ONDARE HISTORIKOAREN ETA INGURUMENAREN BABESA

I. KAPITULUA

Lurralde-antolamendua eta hirigintzari buruzko delituak

319 artikulua

1. Urtebete eta sei hilabetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, salbu eta delituaren ondorioz lortutako irabazia zenbateko hau baino handiago denean, kasu horretan isuna irabaziaren zenbatekotik horren hiru halako artekoa izango da, eta lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik lau urte artekoa, sustatzaile, eraikitzaile edo zuzendari teknikoei, baldin eta baimendu gabeko urbanizazio-, eraikuntza- edo eraikitze-lanak egiten badituzte bideetarako, berdeguneetarako edo jabari publikoko ondasunetarako lurzoruetan, legez edo administrazioaren bidez, paisaia, ekologia, erti, historia edo kultura aldetik balioa aitortuta duten lekuetan, edota zio berberengatik babes berezikotzat hartu diren lekuetan.

2. Urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, salbu eta delituaren ondorioz lortutako irabazia zenbateko hau baino handiago denean, kasu horretan isuna irabaziaren zenbatekotik horren hiru halako artekoa izango da, eta lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik lau urte artekoa, sustatzaile, eraikitzaile edo zuzendari teknikoei, baldin eta lurzoru urbanizaezinean baimendu ezineko urbanizazio-, eraikuntza-, edo eraikitze-lanak egiten badituzte.

3. Edozein kasutan, epaile edo auzitegiek, zioak emanez, obra erraustekoeta aldatutako errealitate fisikoa jatorrizko egoerara lehengoratzeko agindu ahal izango dute, egitatea gauzatzen duenaren kontura; horrek ez die kalterik egingo hirugarren onustedunen mesedetan zor diren kalte-ordainei. Edozein kasutan, delitutik eratorritako irabaziak konfiskatu egingo dira, horrek jasandako eraldaketak edozein izanda ere.

4. Artikulu honetan zehaztutako kasuetan, kode honetako 31bis artikuluanezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat erantzule denean, urtebetetik hiru arteko isuna ezarriko zaio, salbu eta delituaren ondorioz lortutako irabazia zenbateko hori baino handiagoa denean; kasu horretan isuna irabaziaren zenbatekoaren bi halakotik lau halako artekoa izango da.

66bis artikuluan ezarritako erregelenarabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

320 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoak, zuzen jarduten ez duela jakinda,txostena egiten badu plangintza-tresnak, urbanizazio-, partzelazio-, berpartzelazio-, eraikuntza- edo eraikitze-proiektuen alde edo indarrean dauden lurralde-antolamendu edo hirigintzaarauen aurkako lizentzien alde, edo ikuskaritzeak direla eta arau horien haustea isildu badu edo derrigorrezko ikuskaritzak egiteko beharra bete ez badu, orduan, horri, kode honen 404. artikuluan ezarritako zigorraz gain, urtebete eta sei hilabetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaiio.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkioagintari edo funtzionario publikoari, baldin eta, zuzen jarduten ez duela jakinda, bere kabuz edo kide anitzeko erakundearen kide gisa, ebazpena edo botoa ematen badu plangintza-tresna, urbanizazio-, partzelazio-, berpartzelazio-, eraikuntza- edo eraikitze-proiektuen alde edo aurreko paragrafoan adierazten diren lizentziak ematearen alde.

II. KAPITULUA

Historia-ondareari buruzko delituak

321 artikulua

Norbaitzuek, historia-, erti- edokultura-interesarengatik edo monumentua delako, bereziki babestutako eraikinak eraisten edo modu larrian aldatzen badituzte, orduan, halakoei sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna eta, edozein kasutan, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik bost artekoa.

Edozein kasutan, epaile edo auzitegiek, zioak emanez, obra berreraikitzeko edo zaharberritzeko agindu ahalizango dute, egitatea gauzatzen duenaren kontura; horrek ez die kalterik egingo hirugarren onustedunen mesedetan zor diren kalte-ordainei.

322 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoak, zuzen jarduten ez duela jakinda,txostena egiten badu bereziki babestutako eraikinak eraisteko edo aldatzeko proiektuen alde, orduan, horri, kode honen 404. artikuluan ezarritako zigorraz gain, sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkioagintari edo funtzionario publikoari, baldin eta, zuzen jarduten ez duela jakinda, bere kabuz edo kide anitzeko erakundearen kide gisa, ebazpena edo botoa ematen badu lizentzia horiek ematearen alde.

323 artikulua

Urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabihilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, artxibo, erregistro, museo, liburutegi, irakastegi, kabinete zientifiko nahiz horien antzeko erakundean, edo historia-, erti-, zientzia-, kultura- nahiz monumentu-balioa duten ondasunetan edota arkeologia-aztarnategietan kalteak eragiten dituenari.

Horrelakoetan, epaile edo auzitegiek, kaltea jasan duen ondasuna ahalden neurrian zaharberritzeko neurriak hartzeko agindu ahal izango dute, kaltea eragin duenaren kontura.

324 artikulua

Norbaitek, zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz, 400 euro baino gehiagoko kalteak eragiten baditu artxibo, erregistro, museo, liburutegi, irakastegi, kabinete zientifiko zein horien antzeko erakundean, edo historia-, erti-, zientzia-, kultura- nahiz monumentu-balioa duten ondasunetan edota arkeologia-aztarnategietan, orduan, pertsona horri hiru hilabetetik hemezortzi arteko isuna ezarriko zaio, aipatuen garrantzia kontuan hartuz.

III. KAPITULUA

Izadiko baliabideen eta ingurumenaren aurkako delituak

325 artikulua

Bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna etalanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik hiru artekoa, ingurumena babesteko legeak edo izaera orokorreko beste xedapenak urratuz, igorpenak, isurketak, erradiazioak, erauzketak edo indusketak, lurreztatzeak, zaratak, dardarak, injekzioak edo bilguneak, zuzenean edo zeharka, egin edo eragiten dituenari eguratsean, lurzoruan, lurpean, lurreko uretan, lurpekoak zein itsasokoak, itsas zabalean barne, mugaz bestaldeko guneetan eragina badute ere, edo izadiko sistemen orekari kalte larria egin diezaioketen ur-hartzeak egin edo eragiten dituenari. Pertsonen osasunaren aurka kalte larria gertatzeko arriskua badago, espetxealdi-zigorra goiko erdian ezarriko da. Pertsonen osasunaren aurka kalte larria gertatzeko arriskua badago, espetxealdizigorra goiko erdian ezarriko da.

326 artikulua

Gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko da, kode honen beste manu batzuenarabera ezar daitezkeen zigorrei kalterik egin gabe, baldin eta inguruabar hauetako bat gertatzen bada, aurreko artikuluan azaldutako egitateetatik edozein gauzatzean.

a) Industria edo jarduera moduklandestinoan gauzatzen bada, beraren instalazioek Administrazioaren manuzko baimena edo onespena lortu gabe.

b) Aurreko artikuluan tipifikatutakojarduerak zuzentzeko edo eteteko, Administrazioko agintariak beren beregi ematen dituen aginduak desobeditzen badira.

c) Industria edo jardueraren ingurumen-aldeei buruzko informazioa faltsutu edo ezkutatzen bada. d) Administrazioaren jarduera ikuskatzailea oztopatzen bada.

e) Lehengoraezinezko narriadura edo hondamena izateko arriskua gertatzen bada.

f) Murrizketa-epealdian ura ateratzen bada legearen aurka.327. artikulua 31bis artikuluan ezarritakoaren bat etorriz, pertsona juridiko bat aurreko bi artikuluetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio:

a) Bi urtetik bost urte arteko isuna,pertsona fisikoak egindako delituari bost urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bazaio.

b) Urtebetetik hiru arteko isuna,gainontzeko kasuetan.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

328 artikulua

1. Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra, hamar hilabetetik hamalau arteko isuna eta lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere,urtebetetik bi artekoa, ezarriko zaizkie hondar edo hondakin gotor edo isurkarien bilgune edo zabortegiak ezartzen dituztenei, baldin eta horiek toxiko edo arriskutsuak badira, eta izadiko sistemen orekari edo pertsonen osasunari kalte larria egin badiezaiekete.

2. Aurreko paragrafoan aurreikusitako zigor berberak ezarriko zaizkie,legeak edo izaera orokorreko bestelako xedapenenak urratuz, jarduera arriskutsu bat burutzen duen instalazioak ustiatzen dituztenei edo gai edo prestakin arriskutsuak biltzen diren instalazioak ustiatzen dituztenei, horiek eragiten badizkiete edo eragin badiezazkiekete heriotza edo lesio larriak pertsonei edota funtsezko kalteak airearen kalitateari, lurzoruaren kalitateari edo uren kalitateari, edo animalia edo landareei.

3. Urtebetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie hondakinak bildu, garraiatu, balioztatu, ezabatu edo horiek erabiltzen dituztenean, barnean hartuta prozedura horien gain izan beharreko zaintza eginbeharra ez betetzea ere, pertsonen bizitza, osotasuna edo osasuna, edo airearen, lurzoruaren edo uren kalitatea, edo animalia edo landareen kalitatea arrisku larrian jartzen dituztenei.

4. Legeak edo izaera orokorreko bestelako xedapenak urratuz, hondakin kopuru garrantzitsua lekualdatzen duenari, lekualdaketa bakarra nahiz euren arteko lotura duten zenbait lekualdaketa izan, orduan, urtebetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

5. Aurreko paragrafoetan ezarritako jokabideak direla eta, ohartemandako arriskuaz gain, delitua den emaitza kaltegarria eragiten denean, horren larritasuna edozein izanik ere, epaile edo auzitegiek zigor astunena jasotzen duen arau-haustea bakarrik hartuko dute aintzakotzat, eta zigorra goiko erdian ezarriko dute.

6. 31bis artikuluan ezarritakoaren bat etorriz, pertsona juridiko bat titulu honetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio:

a) Urtebetetik hiru urte arteko isuna,edo eragindako kaltearen bi halakotik lau halako artekoa, ateratzen den kopurua handiagoa denean, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko askatasunez gabetzen duen zigorra ezartzen bazaio.

b) Sei hilabetetatik bi urte artekoisuna, edo eragindako kaltearen bi halakotik hiru halako artekoa, ateratzen den kopurua handiagoa denean, gainontzeko kasuetan.

66bis artikuluan ezarritako erregelenarabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

7. Artikulu honen aurreko paragrafoetan ezarritako edozein egitate gauzatzean, 326. artikuluko a), b), c) edo d)paragrafoetan jasotako inguruabarretakoren bat pilatzen bada, orduan, kasuan kasuko zigorrak goiko erdian ezarriko dira, kode honetako beste arau batzuen arabera ezar daitezkeen zigorrei kalterik egin gabe.

329 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoak, jakinda, aurreko artikuluetakoindustria edo jarduera kutsagarriei dagokienez, txostena egiten badu jarduera horiek baimentzen dituzten lizentzien alde, lizentzia horiek, ageri-agerian, legearen aurkakoak izanik, edo jarduera horiek ikuskatzean, isilpean gordetzen badu jarduerok arautzen dituzten lege edo izaera orokorreko xedapen arau-emaileak hautsi direla, edo derrigorrezko ikuskaritzak egiteko beharra betetzen ez badu, orduan, horri, kode honen 404. artikuluan ezarritako zigorraz gain, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkioagintari edo funtzionario publikoari, baldin eta, zuzen jarduten ez duela jakinda, bere kabuz edo kide anitzeko erakundearen kide gisa, lizentzia horiek ematearen alde ebazpena edo botoa ematen badu.

330 artikulua

Babespeko naturagune bat horrela kalifikatzeko erabili diren osagaietako bati kalte larria egiten dionari urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

331 artikulua

Kapitulu honetan ezarritako egitateei, hala denean, gradu bat gutxiagokozigorra ezarriko zaie kasuan-kasuan, egitate horiek zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz gauzatu direnean.

IV. KAPITULUA

Flora, fauna eta etxeko animalien babesari

buruzko delituak

332 artikulua

Norbaitek, ingurumenari kalte larria eginez, ebaki, moztu, erre, errotik atera, bildu edo trafikagai hartzen baditu arriskuan dauden landare-espezie edo -azpiespezie bat edo beraren propaguluak, edota horren habitata modu larrian suntsitu edo aldatzen badu, orduan, horri lau hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

333 artikulua

Norbaitek, autoktonoak ez diren landare edo animalien espezieak sartzen edo askatzen baditu, landare edo animalien espezieen babeserako legeak edo izaera orokorreko xedapenak urratuz eta oreka biologikoari kalte eginez, orduan, horri lau hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta, edozein kasutan, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, urtebetetik hiru artekoa.

334 artikulua

1. Norbaitek, basabereen babeserako legeak edo izaera orokorreko xedapenak urratuz, arriskuan dauden espezieak ehiza edo arrantzaren bidez harrapatzen baditu, espezie horien ugalketa edo migrazioa eragozten edo zailtzen dituzten jarduerak egiten baditu, edo euren habitat delakoa suntsitu edo modu larrian aldatzen badu, edota espezie horiek edo euren hondarrak trafikagai hartzen baditu edo horiekin merkataritzan aritzen bada, orduan, pertsona horri lau hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio, eta, edozein kasutan, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia eta ehiza- edo arrantzaeskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia ere, bi urtetik lau urte artekoa.

2. Zigorra goiko erdian ezarriko da,baldin eta espezie edo azpiespezie horiek galzorian daudenen taldean sarturik badaude.

335 artikulua

1. Norbaitek, arrantza edo ehizarenbidez, aurreko artikuluan aipaturikoez besteko espezieak harrapatzen baditu, haien ehiza edo arrantzari buruzko arau bereziek hori beren beregi debekatzen dutenean, horri ezarriko zaizkio zortzi hilabetetik 12 arteko isun-zigorra eta ehiza- edo arrantza-eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, bi urtetik bost urte artekoa.

2. Norbaitek, arrantza edo ehizaren bidez, aurreko paragrafoan aipatutako espezieak harrapatzen baditu herri-lurretan edo inoren lur pribatuetan, lurrok araubide zinegetikoa bereziaren menpe egonik eta titularraren beharrezko baimena izan gabe, orduan, horri ezarriko zaizkio, artikulu honen 1. paragrafoan arautu delitua egiteagatik dagozkion zigorrez gain, hala denean, lau hilabetetik zortzi arteko isun-zigorra eta ehiza- edo arrantza-eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru urte artekoa.

3. Aurreko jokabideek kalte larriak eragiten badizkiote araubide zinegetiko bereziaren menpe dagoen lur baten ondare zinegetikoari, orduan, sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra eta ehiza- edo arrantza-eskubideak egikaritzeko desgaikuntza berezia, bi urtetik bost artekoa, ezarriko dira.

4. Zigorra bere goiko erdian ezarriko da, baldin eta artikulu honetan tipifikatutako jokabideak hiru lagunekoedo hortik gorako taldean egiten badira, edo, jokabideok burutzeko, lege edo erregelamendu bidez debekatutako arte edo bitartekoak erabiltzen badira.

336 artikulua

Norbaitek, legez baimenduta egonbarik, arrantza edo ehizarako pozoia, lehergailuak edo animaliak suntsitzeko edo ez hautatzeko besteko eragingarritasuna duten tresna edo arteak erabiltzen baditu, orduan, horri lau hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo zortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio, eta, edozein kasutan, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia eta ehiza- edo arrantza-eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru urte artekoa.

Eragindako kaltea garrantzi handikoa denean, aurretik aipatutako espetxealdi-zigorra goiko erdian ezarriko da.

337 artikulua

Norbaitek, edozein bide edo moduerabilita, bidegabe etxeko animaliari edo animalia etxekotuari tratu txarra ematen badio, heriotza eraginez edo urripen fisiko larria dakarten lesioak eraginez, horri ezarriko zaio hiru hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra, eta animaliekin zerikusia duen lanbide, ogibide edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru urte artekoa.

V. KAPITULUA

Guztietarako xedapenak

338 artikulua

Titulu honetan azaldutako jokabideek babespeko naturagunea ukitzendutenean, kasuan-kasuan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira.

339 artikulua

Epaile edo auzitegiek, neurriak hartzeko aginduko dute nahasitako oreka ekologikoa berrezartzeko, egitatea gauzatu duenaren kontura; orobat, titulu honetan babestutako ondasunak zaintzeko beharrezko kautela-neurrietatik beste edozein hartzeko.

340 artikulua

Titulu honetan tipifikatutako egitateetatik edozeinen errudunak eragindako kaltea bere borondatez konpontzenbadu, epaile eta auzitegiek, kasuan-kasuan, ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko diote.

XVII. TITULUA

SEGURTASUN KOLEKTIBOAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Hondamen-arriskuko delituak

I. ATALA

Energia nuklearrari eta erradiazio ionizatzaileei buruzko delituak

341 artikulua

Norbaitek energia nuklear edo osagai erradioaktiboak askatzen baditu,eztandarik gertatzen ez bada ere, eta horiek pertsonen bizitza, osasuna edo ondasunak arriskuan jartzen badituzte, orduan, horri hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publiko edo lanbide zein ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, hamar urtetik hogei artekoa.

342 artikulua

Norbaitek, aurreko artikuluaren barnean egon barik, instalazio nuklear edo erradioaktibo baten ibilerari nahasmendua eragiten badio edo erradiazio ionizatzaileen material edo ekipo sorrarazleak erabiltzen dituzten jardueren garapena aldatzen badu, betiere pertsonen bizitza edo osasunerako arrisku larriko egoera sorraraziz, orduan, pertsona horri lau urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, sei urtetik hamar artekoa.

343 artikulua

1. Norbaitek, euren isurketaren edo igorpenaren bidez, airean, lurzoruan edo uretan sartzen baditu material edo erradiazio ionizatzaileak, edo beste edozein bide erabilita pertsona bat edo batzuk erradiazio horien eraginpean jartzen baditu, eta horien bizitza, osotasuna, osasuna edo ondasunak arriskuan jartzen baditu, pertsona horri sei urtetik hamabi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, sei urtetik hamar artekoa. Zigor berbera ezarriko da jokabide horren bidez airearen, lurzoruaren edo uren kalitatea edo animaliak edo landareak arriskuan jartzen direnean.

2. Aurreko lerrokadan ezarritakojokabideren bat dela eta, ohartemandako arriskuaz gain, delitua osatzen duen lesio-emaitza gertatzen bada, horren larritasuna edozein izanik ere, epaile edo auzitegiek larrien zigortutako arau-haustea baino ez dute izango kontuan, zigorra goiko erdian ezarriko dutelarik.

3. 31bis artikuluan ezarritakoarenarabera, pertsona juridiko bat artikulu honetan zehaztutako delituen erantzule bada, orduan, bi urtetik bost arteko isuna ezarriko zaio.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere

ezarri ahalko dituzte.

344 artikulua

Aurreko artikuluetako egitateei, kasuan-kasuan, gradu bat gutxiagoko zigorra ezarriko zaie, zuhurtziagabekeriaastunaren ondorioz gauzatzen direnean.

345 artikulua

1. Norbaitek, material nuklear edoosagai erradioaktiboak harrapatzen baditu, irabaziak lortzeko asmorik ez badu ere, orduan, horri urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio. Zigor berbera ezarriko zaie beharrezkoa den baimenik gabe material nuklearrak edo beste gai erradiaktibo arriskutsuak eduki, trafikatu, erraztu, baliatu, eraldatu, erabili, gorde, garraiatu edo ezabatzen dituenari; horiek pertsonei heriotza edo lesio larriak, edo airearen kalitateari, lur zoruaren kalitateari edo uren kalitateari edo animaliei edo landarei kalte garrantzitsuak eragiten dizkietenean edo eragin diezazkieketenean.

2. Egitatea, gauzetan indarra erabiliz egiten bada, zigorra goiko erdian ezarriko da.

3. Egitatea gauzatzen bada pertsonen aurka indarkeria edo larderia erabiliz, errudunari gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko zaio.

4. Norbaitek, beharrezkoa den baimenik gabe, horrelako material edosustantziak sortzen baditu, gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko zaio.

II. ATALA

Kalte handiak

346 artikulua

Norbaitzuek, leherketak eraginez edo horien antzeko ahalmen suntsitzailea duten bideetatik beste edozein erabiliz, aireportu, portu, geltoki, eraikin, lokal publiko, material sukoi edo lehergarrien gordailu, komunikabide edo garraiobide kolektiboak suntsitzen badituzte, ontzia urperatu edo hondarreratzea, uholdeak, meatze nahiz instalazio industrialen leherketa edo burdinbideko errailen kenketa eragiten badute, burdinbidearen zerbitzuan garraiobideen segurtasunerako erabiltzen diren seinaleak asmo gaiztoz aldatzen badituzte, zubia zartarazi edo galtzada publikoa triskatzen badute, edozein motatako komunikazio edo komunikabideri nahasmendu larria eragiten badiote, edota uraren, elektrizitatearen nahiz oinarrizko izadi-baliabideetatik beste edozeinen hornidura nahasi edo geldiarazten badute; orduan, halakoei hamar urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, kalte handiek pertsonen bizitza edo osotasuna nahitaez arriskuan jartzen dutenean.

2. Halako arriskurik ez dagoenean, horiek kode honen 266. artikuluko kalte gisa zigortuko dira.

3. Arriskuaz gain, pertsonen bizitza,osotasun fisikoa edo osasuna lesionatzen bada, egitateak bereiz zigortuko dira, egin den delituari dagokion zigorrarekin.

347 artikulua

Zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz kalte handiko delitua eragiten duenari urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

III. ATALA

Lehergailuek eta bestelako eragileek sorrarazitako beste arrisku-delituak

348 artikulua

1. Norbaitzuek, lehergailuak, gai sukoi, hortzigakarri, toxiko edo itogarriak, edo kalte handiak sor ditzaketen beste gai, aparatu edo trikimailuetatik edozein fabrikatu, manipulatu, garraiatu, eduki edo merkaturatzean, ezarritako segurtasun-arauak urratzen badituzte, pertsonen bizitza, osotasun fisikoa edo osasuna, edota ingurumena, arrisku zehatzean jarriz, orduan, halakoei sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, sei urtetik hamabi artekoa. Zigor berberak ezarriko zaizkio, ozonoa suntsitzen duten substantziak legez kanpo sortu, inportatu, esportatu, komertzializatu edo erabiltzen dituenari.

2. Kalte handia eragin dezaketen lehergailuen zaintza, kontrol eta erabileraren erantzule direnei, lehergailuei buruzko araudia urratu eta horien galtzea edo ostea erraztu badute, espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, 6 hilabetetik 3 urte artekoa, 12 hilabetetik 24 arteko isun-zigorra eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia, 6 urtetik 12 artekoa.

3. Aurreko paragrafoetan ezarritako kasuetan, kode honen 31bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat erantzule denean, urtebetetik hiru urte arteko isuna ezarriko zaio, salbu eta eragindako kaltea egiaztatu ondoren, horren ondoriozko zenbatekoa handiagoa denean; kasu horretan, isuna aipatu kaltearen zenbatekoaren bi halakotik lau halako artekoa izango da.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ereezarri ahalko dituzte.

Aurreko paragrafoetan ezarritakozigorrak goiko erdian ezarriko dira, sozietate, enpresa, antolakunde edo ustiapenaren zuzendari, administratzaile edo arduraduna denean.

4. 6 hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra, 6 hilabetetik 12 arteko isun-zigorra eta enplegu edo kargu

publiko, lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa ezarriko zaie, kalte handiak sor ditzaketen fabrika, lantegi, garraiobide, biltegi eta lehergailuen inguruko bestelako establezimenduen erantzuleei, ondorengo jokabide bat edo batzuk egiten badituzte:

a) Administrazioaren jarduera ikuskatzailea oztopatzea lehergailuen segurtasunaren inguruan. b) Administrazioari, lehergailuen inguruan derrigor bete beharreko segurtasun neurrien betetzearen gaineko informazio garrantzitsua faltsutu edo ezkutatzea.

c) Administrazioak beren-beregiemandako aginduak desobeditzea, horiek bideratuta daudenean lehergailuen segurtasunaren inguruan antzeman diren anomalia larriak zuzentzera.

349 artikulua

Norbaitzuek, organismoak manipulatu, garraiatu edo edukitzean, ezarrita dauden segurtasun-arau edo -neurriak urratzen badituzte, pertsonen bizitza, osotasun fisikoa edo osasuna, edota ingurumena, arrisku zehatzean jarriz, orduan, halakoei sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa.

350 artikulua

316. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe, aurreko artikuluko zigorrak ezarriko zaizkie ezarritako segurtasun-arauak hausten dituztenei, putzuedo indusketak irekitzean, eraikinak, uharkak, ubideak edo horien antzeko obrak eraiki edo erraustean, edota horiek artatu, atondu nahiz mantentzean, baldin eta arrisku zehatzean jartzen badute bizitza, pertsonen osotasun fisikoa edo ingurumena, eta segurtasun-arau horiek ez betetzeak hondamena ekar badezake.

II. KAPITULUA

Suteak

I. ATALA

Sute-delituak

351 artikulua

Norbaitzuek pertsonen bizitza edoosotasun fisikoa arriskuan jartzen duen sutea eragin badute, orduan, horiei hamar urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie. Epaile edo auzitegiek gradu bat gutxiagoko zigorra ezarri ahal izango dute, eragindako arriskuaren garrantzi txikiagoa eta egitatearen gainerako inguruabarrak kontuan izanik.

Pertsonen biziarentzat nahiz osotasun fisikoarentzat halako arriskurik ez dagoenean, egitateak kode honen 266.

artikuluko kalte gisa zigortuko dira.

II. ATALA

Baso-suteak

352 artikulua

Norbaitzuek baso edo zuhaiztiei suematen badiete, urtebetetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta hamabi hilabetetik hemezortzi arteko isuna ere.

Pertsonen bizitza edo osotasun fisikoa arriskuan jartzen bada, egitatea351. artikuluan ezarritakoaren arabera zigortuko da; edozein kasutan, hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko da.

353 artikulua

1. Aurreko artikuluan adierazitakozigorrak goiko erdian ezarriko dira, baldin eta suteak garrantzi berezia badu, inguruabar hauetako bat gertatzen delako:

1.) Suteak ukitzen duen azalera garrantzi handikoa izatea. 2.) Higadura-ondore handiak edo larriak erakartzea lurzoruari.

3.) Suteak animalia edo landareenbizi-baldintzak nabarmen aldatzea, edo babespeko naturagune bat ukitzea.

4.) Edozein kasutan, ukitutako baliabideak modu larrian narriatzea edo suntsitzea.

2. Aurreko zigor horiek ere goikoerdian ezarriko dira, egileak jarduten duenean onura ekonomiko bat lortzekotan suteak dakartzan ondoreetatik.

354 artikulua

1. Norbaitek baso edo zuhaiztiei su ematen badie, eta sutea zabaltzen ez bada, sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.

2. Aurreko paragrafoan ezarritakojokabidea zigorretik salbuetsita geratuko da, baldin eta egileak borondatez eta egitez eragozten badu sutearen zabalkuntza.

355 artikulua

Epaile edo auzitegiek, atal honetan ezarritako kasu guztietan, erabaki ahal izango dute, baso-suteak ukitutako aldeen kalifikazioa ezin izango dela aldatu hogeita hamar urte arteko epean. Era berean, suteak ukitutako aldeei ematen zitzaizkien erabilerak mugatu edo ezabatzea erabaki ahal izango dute, bai eta sutearen ondorioz erretako zura Administrazioaren esku geratzea ere.

III. ATALA

Baso ez diren aldeei su ematea

356 artikulua

Norbaitek baso ez diren landaretza-aldeei su ematen badie, eta izadiko inguruneari kalte larria egiten badio, orduan,horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

IV. ATALA

Norberaren ondasunei su ematea

357 artikulua

Norbaitek bere ondasunei su ematen badie, horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, baldin eta inori iruzur egiteko edo kalte egiteko asmoa badu, jadanik iruzurra edo kaltea egiten badu, sua beste baten eraikin, zuhaizti edo landaretzara zabaltzeko arriskua badago, edo basabizitzaren bizi-baldintzei, basoei edo naturaguneei kalte larria eragiten badie.

V. ATALA

Guztietarako xedapena

358 artikulua

Norbaitek, zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz, aurreko ataletan zigortutako sute-delituetako bat eragiten badu, kasuan-kasuan, ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaio.

III. KAPITULUA

Herri-osasunaren aurkako delituak

359 artikulua

Norbaitek, behar bezalako baimenikizan gabe, osasunerako gai kaltegarriak edo kalte handiak sor ditzaketen produktu kimikoak egiten edo saltzen baditu, horiez hornitzen badu, edo horiekin merkataritzan aritzen bada, orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta lanbide edo industriarako desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.

360 artikulua

Norbaitek, aurreko artikuluan aipatzen diren gai edo produktuak trafikagai hartzeko baimena duela, horiek saltzen baditu edo horiez hornitzen badukasuan kasuko lege eta erregelamenduetan ezarritako formalitateak bete barik, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, sei hilabetetik bi urte artekoa.

361 artikulua

Norbaitzuek, pertsonen bizitza edoosasuna arriskuan jarriz, narriatu edo iraungitako sendagaiak eman edo saltzen badituzte, edo horien osaera, egonkortasun nahiz eragingarritasunari buruzko eskakizun teknikoak betetzen ez dituztenak eman edo saltzen badituzte, edota batzuen ordez beste batzuk ipintzen badituzte, orduan, halakoei sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna, bai eta lanbide edo ogibidean aritzeko desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.

361bis artikulua

1. Norbaitzuek, arrazoibide terapeutikorik izan gabe, lehiatzen ez diren kirolari federatuei, federatu gabeko kirolari izanda kirola atseginagatik egitendutenei, edo kirol erakundeek Espainian antolatutako kirol lehiaketetan parte hartzen duten kirolariei, debekatuta dauden gai edo talde farmakologikoak, edota, arautegiaren aurkakoak diren metodoak agindu, eman, banatu, hornitu, administratu, eskaini edo errazten badizkiete, betiere horien gaitasun fisikoa handitu edo lehiaketen emaitzak aldaraztera bideratuak badira eta euren edukiagatik, behin eta berriro hartzeagatik edo gertatzen diren beste inguruabar batzuengatik, horien bizitza edo osasuna arriskuan jartzen dutenean, orduan, horiei ezarriko zaie sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra, sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna eta enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, bi urtetik bost artekoa.

2. Aurreko paragrafoan ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, delitua egiten denean ondorengo inguruabarretatik bat gertatzen bada:

1.) Biktima adingabea izatea.

2.) Engainua edo larderia erabili izana.

Erantzulea laneko edo lanbideko nagusitasun-harremanez baliatu izana.

362 artikulua

1. Sei hilabetetik hiru urte artekoespetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna eta lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia ere, urtebetetik hiru artekoa: 1.) Fabrikatu edo egitean, edo geroago, sendagaiaren kopuru, dosi edo, baimendu edo adierazitakoaren arabera, jatorrizko osaera aldatzen duenari, baldin eta eragingarritasun terapeutikoa oso-osoan edo zati batean kentzen badio, eta horren ondorioz arriskuan jartzen badu pertsonen bizitza edo osasuna.

2.) Saltzeko edota edozein modutan erabiltzeko asmoz, benetakoen itxura emanda, sendagaiak edo osasunerako onuragarriak diren gaiak imitatu edo horiek badirela itxura sortzen duenari, baldin eta horren ondorioz pertsonen bizitza edo osasuna arriskuan jartzen badu.

3.) Aldatuta daudela jakinda, eta beste pertsona batzuei saltzeko edo beste pertsona batzuen erabilerarako destinatzeko asmoz, aipatutako sendagaiak gordetzen dituenari, horien inguruan iragarpena edo publizitatea egiten duenari, edo horiek eskaini, erakutsi, saldu, eskuratu edota edozein modutan erabiltzen dituenari, baldin eta horren ondorioz pertsonen bizitza edo osasuna arriskuan jartzen badu.

2. Artikulu honetan eta aurrekoetanezarritako desgaikuntza-zigorrak hiru urtetik sei artekoak izango dira egitateak farmazialariek edo lege-baimena duten laborategien zuzendari teknikoek gauzatzen dituztenean, baldin eta laborategiaren izenean edo beraren ordezkaritzan jarduten badute.

3. Larritasun handiko kasuetan, lehen adierazitako zigorrak baino gradubat gehiagokoak ezarri ahal izango dituzte epaile edo auzitegiek, egilearen beraren inguruabarrak eta egitatearenak kontuan izanik.

363 artikulua

Urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna eta lanbide, ogibide, industria edo merkataritzarako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa, ekoizle, banatzaile edo merkatariei, baldin eta kontsumitzaileen osasuna arriskuan jartzen badute: 1. Merkatuan elikagaiak eskaintzen dituztenean, elikagaien iraungitasun eta osaerari buruzko lege eta erregelamenduetan ezarritako betekizunak bete barik, edo horiek aldatuta badaude.

2. Kontsumo publikorako edari edojakiak fabrikatu edo saltzen dituztenean, osasunerako kaltegarriak badira.

3. Galdutako gaiak trafikagai hartzen dituztenean. 4. Produktuak egin edo produktu horiekin merkataritzan aritzen direnean, horien erabilera baimendurik ez badago eta osasunerako kaltegarri bada.

5. Deuseztatu edo desinfektatu beharreko efektuekin merkataritzan aritzeko, horiek ezkutatu edo osten dituztenean.

364 artikulua

1. Norbaitek elikagaien merkataritzarako janariak, gaiak edo edariakbaimendu gabeko gehigarri edo bestelako eragileekin andeatzen baditu, horiek pertsonen osasunari kalte egiteko gai izanik, orduan, horri aurreko artikuluko zigorrak ezarriko zaizkio. Erruduna elikagai-fabrikaren jabe edo ekoizpen arduraduna bada, horrez gainera, berari lanbide, ogibide, industria edo merkataritzarako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, sei urtetik hamar artekoa.

2. Zigor berbera ezarriko zaio hurrengo jokabideetatik edozein egitenduenari:

1.) Animaliei baimendu gabeko gaiakematen dizkienari, edo dosi handiagoetan edo baimendurik ez dauden helburuetarako ematen dizkienei, baldin eta animalia horien okela edo produktuak giza kontsumorako badira, eta gai horiek pertsonen osasunerako arriskua sorrarazten badute.

2.) Hornidurako animaliak hiltzendituenari edo haien produktuak giza kontsumorako erabiltzen dituenari, aurreko zenbakian aipatutako gaiak eman zaizkiela jakinda.

3.) Hornidurako animaliak hiltzendituenari, baldin eta animalia horiei sendabidea eman bazaie 1. idatz-zatian aipatutako gaien bidez.

4.) Hornidurako animalien okelaedo produktuak, erregelamenduetan, hala denean, ezarritako itxaronaldiak bete barik, kontsumo publikorako saltzen dituenari.

365 artikulua

Bi urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, infekzio-gaiekinedo osasunerako oso kaltegarriak izan daitezkeen beste gaiekin, edateko urak edo elikagaiak pozoitu edo andeatzen dituenari, baldin eta ur edo elikagai horiek erabilera publikorako edo giza taldeen kontsumorako badira.

366 artikulua

Aurreko artikuluetako kasuan, establezimendu, fabrika, laborategi edo lokala, gehienez, bost urte arteko itxiahal izango da eta, kasurik larrienetan, betiko ixteko dekretatu ahal izango da, 129. artikuluan ezarritakoaren arabera.

367. artikulua Aurreko artikulu guztietan ezarritako egitateak zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz gauzatzen badira, kasuan-kasuan, gradu bat gutxiagoko zigorrak ezarriko dira.

368 artikulua

Norbaitzuek droga toxiko, sorgorgarri edo gai psikotropikoak landu, egin edo trafikagai hartzen badituzte, edo beste modu batera horien legez aurkako kontsumoa sustatu, faboratu edo errazten badute, edo aurreko helburuak lortzeko eurok edukitzen badituzte, orduan, halakoei espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, hiru urtetik sei artekoa, bai eta isuna ere, delituaren gai den drogaren baliotik horren hiru halako artekoa, baldin eta osasunari kalte larria egiten dioten gai edo produktuak badira; eta, gainerako kasuetan, espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, urtebetetik hiru artekoa, bai eta isuna ere, drogaren baliotik horren bi halako artekoa.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, auzitegiek, aipatutako zigorrak baino gradu bat gutxiagokoak ezar ditzakete egitatearen garrantzi urria eta errudunaren inguruabar pertsonalak kontuan izanda. Ezin izango da ahalmen hori egikaritu, baldin eta 369bis eta 370. artikuluetan aipatutako inguruabarretako bat pilatzen bada.

369 artikulua

1. Aurreko artikuluan adierazi zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira eta, horiekin batera, drogarenbaliotik balio horren lau halako arteko isuna, hurrengo inguruabarretatik bat gertatuz gero:

1.) Erruduna agintari, funtzionariopubliko, aditu, lan-harremanetako langile, irakasle edo hezitzailea denean, bere lanbide, ogibide edo karguan diharduela.

2.) Errudunak parte hartzen dueneanbestelako jarduera antolatuetan, edo delitu egitearen bidez errazago gauzatzen diren delitu-jardueretan.

3.) Egitateak jendaurrean zabalikdauden establezimenduetan gauzatzen dituztenean establezimendu horietako arduradun nahiz enplegatuek.

4.) Aurreko artikuluak aipatzen dituen gaiak ematen bazaizkie 18 urtekoakbaino gazteagoak direnei, adimen-urrituei edo mendekotasuna gainditu edo bizkortzeko sendabidean daudenei.

5.) Aipatu gaien kopurua garrantzihandikoa denean aurreko artikuluak aipatzen dituen jokabideen barnean.

6.) Aipatu gaiak andeatu, manipulatu edo elkarrekin nahiz beste batzuekinnahasten direnean, osasunaren aurka gerta daitekeen kaltea handituz.

7.) Aurreko artikuluan deskribatutako jokabideak ikastegietan, zentro, establezimendu nahiz etxe militarretan,espetxeetan edo mendekotasuna gainditzeko zein bizkortzeko zentroetan burutzen direnean, edota horietatik hurbil.

8.) Errudunak, egitatea burutzeko, indarkeria erabiltzen duenean, edota armakerakusten nahiz erabiltzen dituenean.

2. Ezabatua.

369bis artikulua

368. artikuluan deskribatutako egitateak delitu-antolakunde bateko kide direnek burutu badute, orduan, bederatzi urtetik hamabi arteko espetxealdizigorra ezarriko zaie, bai eta isuna ere, delituaren gai den drogaren baliotik horren lau halako artekoa, baldin eta osasunari kalte larria egiten dioten gai edo produktuak badira; eta gainerako kasuetan, espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, lau urte eta sei hilabetetik hamar urte artekoa, bai eta isuna ere, zenbateko berberean.

Antolakundearen buru, arduradunedo administratzaileei lehenengo paragrafoan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko zaizkie.

31bis artikuluan ezarritakoaren bat etorriz, pertsona juridiko bat aurreko bi artikuluetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio:

a) Bi urtetik bost arteko isuna, edodrogaren balioaren hiru halakotik bost halako artekoa, azken kopuru hau handiagoa denean, pertsona fisikoak egindako delituak bost urtetik gorako espetxealdi-zigorra ezartzen badu.

b) Urtebetetik hiru arteko isuna,edo drogaren balioaren bi halakotik lau halako artekoa, azken kopuru hau handiagoa denean, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bazaio, aurreko idatz-zatian barneratu gabe dauden kasuetarako.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

370 artikulua

368. artikuluak agindu zigorra baino gradu bat edo bi gehiagokoa ezarriko da hurrengo kasuetan: 1.) 18 urtekoak baino gazteagoak edo adimen-urrituak erabiltzen direnean delitu horiek egiteko.

2.) 369 artikuluko 1. paragrafoko2. inguruabarrak aipatu antolakundeen buru, administratzaile edo arduradunak direnean.

3.) 368. artikuluak deskribatutakojokabideek muturreko larritasuna dutenean.

Kasuek muturreko larritasuna dute,368. artikuluak aipatu gaien kopurua garrantzi handikotzat hartzen dena baino askoz handiagoa denean; edo ontziak, itsasontzia nahiz aireontziak garraiobide zehatz gisa erabili direnean; edo, aipatu jokabideak burutzeko, nazioarteko merkataritza-eragiketen itxura egin denean enpresen artean; edo jarduera-mota horretan diharduten nazioarteko sareek parte hartu dutenean; edota 369.1. artikuluan ezarritako inguruabarretatik hiru edo gehiago pilatzen direnean.

Aurreko 2 eta 3. zenbakietako kasuetan, errudunei ezarriko zaie, gainera, delituaren gai den drogaren baliotik

horren hiru halako arteko isuna.

371 artikulua

1. Norbaitek Nazio Batuen Vienako 1988ko abenduaren 20ko Itunean, sorgorgarri eta gai psikotropikoen legez aurkako trafikoari buruzkoan, I eta II. tauletan sartuta dauden ekipo, material edo gaiak, eta itun berari erantsitako produktuetatik beste edozein edo Espainiak etorkizunean berresten dituen izaera bereko beste hitzarmenetan sartzen direnak fabrikatu, garraiatu, banatu, eurekin merkataritzan aritu edo bere eskuetan baditu, droga toxiko, sorgorgarri edo gai psikotropikoak legearen aurka landu, ekoitzi edo fabrikatzeko edo helburu horietarako erabiliko direla jakinda, orduan, pertsona horri hiru urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta gai edo efektuen baliotik horren hiru halako arteko isuna.

2. Aipatu zigorra goiko erdian ezarriko da, aurreko paragrafoan azaldutako egitateak zeintzuk izan, eta egitate horiek gauzatzen dituzten pertsonak paragrafo horretako helburuak dituen antolakunde baten bazkideak badira; gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko zaie antolakunde edo elkarte horien buru, administratzaile edo arduradunei.

Kasu horietan, epaile edo auzitegiek lanbide edo industrian aritzekodesgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa, ezarriko diote errudunari, bai eta 369.2 artikuluaren gainerako neurriak ere, berari dagozkion zigorrez gain.

372 artikulua

Enpresaburu, finantza arloko bitarteko, aditu, funtzionario publiko, lan-harremanetako langile, irakasle edo hezitzaileak gauzatzen baditu kapituluhonetan ezarritako egitateak, bere kargu, lanbide edo ogibidean aritzean, dagokion zigorraz gain, enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibide, industria zein merkataritzarako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, hiru urtetik hamar artekoa. Hamar urtetik hogei arteko desgaikuntza erabatekoa ezarriko da, agintaritzak edo beraren agenteak karguan aritzean gauzatzen baditu egitate horiek.

Ondore horretarako, medikuak, psikologoak, osasun-tituluak dituzten pertsonak, albaitariak, farmazialariak etaeuren mendekoak adituak direla ulertzen da.

373 artikulua

368. artikulutik 372. erakoetan ezarritako delituak egiteko zirikatzea,konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, aurreko manuetan ezarritako egitateei dagokien zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

374 artikulua

1. 301.1 artikuluko bigarren lerrokadan, eta 368. artikulutik 372. erakoetanezarritako delituei dagokienez, egindako delituari dagozkion zigorrak ezartzeaz gain, konfiskatu egingo dira droga toxiko, sorgorgarri edo gai psikotropikoak, 371. artikuluan aipatzen diren ekipo, material eta gaiak, bai ondasunak, bitartekoak, tresnak eta irabaziak ere, kode honen 127. artikuluan xedatutakoa eta hurrengo arau bereziak kontuan hartuta:.

1.) Administrazio-agintaritzak drogak, sorgorgarriak eta gai psikotropikoak suntsituko ditu, horien gaineko jagoletza duen heinean, eta behin txosten analitiko egokiak egin eta haien lagin nahikoa gorde ondoren, salbu eta agintaritza judizial eskudunak agintzen duenean haiek oso-osorik artatzea.

Epaia irmoa izanda, baztertutako laginak suntsituko dira, edo, organo judizial eskudunak haiek artatzea agindu badu, konfiskatutako guztia suntsituko da.

2.) Konfiskazioaren eragingarritasuna bermatzeko, agintaritza judizialakondasun, bitarteko, tresna eta irabaziak atzeman edo enbargatu eta gordailuan jarri ahal izango ditu, lehenengo eginbideak egiten diren unetik.

3.) Konfiskazioaren objektua merkataritza zilegikoa bada, agintaritza judizialak erabaki dezake, objektu hori artatzeko beharrezkoak diren bermeekin, eta prozedura gauzatzen den bitartean, polizia judizialak objektu hori behin-behinean erabili ahal izatea, polizia horren ardura drogen legez aurkako trafikoa zapaltzea den heinean.

4.) Edozein inguruabarren ondorioz,aurreko paragrafoan aipatu ondasun eta efektuak ezin badira konfiskatu, balio bera duten beste batzuk konfiska daitezke.

5.) Delitupeko ondasun, bitarteko, tresna eta irabaziak ustezko erantzuleen ondaretik desagertu badira, horien balioa konfiskatzeko erabakia har daiteke, beste ondasun batzuen gainean, nahiz eta ondasun horien jatorria zilegia izan, baldin eta ondasunok erantzuleenak badira.

2. Konfiskatutako ondasunak besteren daitezke, epaiaren irizpena irmoa izateari itxaron gabe, hurrengo kasuetan:

a) Jabeak beren beregi bertan behera uzten dituenean ondasun horiek. b) Ondasunok artatzea arriskutsu izan daitekeenean herri-osasun edo -segurtasunarentzat, edo artatzea dela-eta haien balioa asko gutxitu daitekeenean edota artatzeak eragin larria duenean ondasunen ohiko erabilera eta funtzionamenduan. Halako ondasunen artean sartuko dira, narriadura materialik jasan gabe, denboraren poderioz balioa galtzen dutenak.

Kasu horiek gertatzen direnean, agintaritza judizialak besterentzea aginduko du, ofizioz edo Fiskaltzak, Estatuaren Abokatuak nahiz autonomia-erkidegoetako, toki-erakundeetako zein bestelako erakunde publikoetako prozesu-ordezkaritzak hala eskatuta, eta aurretiaz interesdunari entzunaldia eginez.

Besterentzea legez onartutako bideetatik edozein erabilita gauzatuko da, eta haren zenbatekoa gordailuan geratuko da, lege-prozesu egokiaren emaitzaren zain, kasuan-kasuan gertatu diren izaera guztietako gastuak kenduta, halako gasturik izan bada bederen.

3. Aurreko paragrafoek aipatzen dituzten delituetan, auziaren gaineko eskumena duten epaile eta auzitegiek egintza edo negozio juridikoen deuseztasuna adierazi ahal izango dute, egintza edo negozio horien bidez eskualdatu, zamatu edo aldarazi badira aurreko paragrafoetan aipatu ondasun eta efektuen gaineko titulartasun errealak edo eskubideak.

3. Epai bidez behin betiko konfiskatutako ondasun, bitarteko, tresna etairabaziak ezin izango dira erabili delituaren ondoriozko erantzukizun zibilei aurre egiteko, ezta prozesuko kostuak ordaintzeko ere; Estatuari adjudikatuko zaizkio oso-osorik.

375 artikulua

Atzerriko epaile edo auzitegien kondenek berrerortze-ondoreak sorraraziko dituzte, baldin eta delituen izaera eta kapitulu honetako 368. artikulutik 372.

erakoetan ezarritako delituen izaera berbera bada, salbu eta Espainiako zuzenbidearen arabera zigor-aurrekaria ezereztu izan denean edo ezereztu daitekeenean.

376 artikulua

368. artikulutik 372. erakoetan ezarritako delituak zigortzeko, epaile edo auzitegiek, epaian horretarako arrazoiak emanez, delitu bakoitzari legeak adierazitako zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoa ezarri ahal izango dute, betiere subjektuak, bere borondatez, delitu-jarduerak bertan behera utzi eta agintaritzarekin nahiz horien agenteekin egitez elkarlanean aritu denean, egitateak eta egitate horietan parte hartu duela aitortuz, eta agintaritzarekin egitez elkarlanean aritzen denean, bai delitua gerta dadin eragozteko, bai beste erantzule batzuen identifikazio edo harrapaketarako froga erabakigarriak lortzeko, edota bera kide edo laguntzaile izan duten antolakunde edo elkarteen jarduna edo garapena eragozteko.

Era berean, 368. artikulutik 372. erakoek ezarritako kasuetan, epaile edoauzitegiek gradu bat edo bi gutxiagoko zigorra ezarri ahal izango diote errudunari, baldin eta errudun horrek, egitateak burutzeko unean droga-mendekoa izanik, behar bezala egiaztatzen badu mendekotasuna gainditzeko sendabidea arrakastarekin bukatu duela, betiere droga toxiko, sorgorgarri edo gai psikotropikoen kopurua garrantzi handikoa ez denean edo muturreko larritasunik eragiten ez duenean.

377 artikulua

368. artikulutik 372. erakoak aplikatzearen ondorioz ezartzen diren isunen zenbatekoa zehazteko, delituarengai den drogaren baliotzat edo agintaritzak hartutako genero nahiz efektuen baliotzat hartuko da produktuaren azken prezioa edo, kasuan-kasuan, errudunak lortu duen edo lortuko zukeen sari edo irabazia.

378 artikulua

Zigortuak ordainketak egiten baditu 368. artikulutik 372. erakoetanaipatzen diren delituetatik baten edo batzuen ondorioz, orduan, ordainketok hurrengo hurrenkeraren arabera egotziko dira:

1.) Eragindako kaltea konpondu etagaleren ordaina emateko.

2.) Estatuari dagokion kalte-ordainaemateko, auzian beraren kontura egin diren gastuen zenbatekoan.

3.) Isunerako. 4.) Akusatzaile partikular edo pribatuaren kostuetarako, epaian kostu horien ordainketa ezartzen bada.

5.) Prozesuko gainerako kostuetarako, bai eta prozesupekoaren defentsakoetarako ere, interesdunen arteanlehenespenik egon barik.

IV. KAPITULUA

Bide-segurtasunaren aurkako delituak

379 artikulua

1. Norbaitek, ibilgailu motordunaedo motor-bizikleta gidatzen badu, hiri-bidetik araudiak baimentzen duen orduko hirurogei kilometro bainogehiagoko abiaduran edo hiriarteko bidean orduko laurogei kilometro baino gehiagokoan, orduan, horri hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamabi arteko isuna, edo, 31 egunetik 90 arte gizartearentzako lan egitea ezarriko zaio, eta, edozein kasutan, ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetua izango da, urtebetekoa baino denbora luzeagotik lau urte arteko aldian.

2. Zigor berbera ezarriko zaio ibilgailu motorduna edo motor-bizikletadroga toxiko, sorgorgarri, gai psikotropiko edo edari alkoholdunen eraginpean gidatzen duenari. Edozein kasutan, zigor horiek ezarriko zaizkio, alkoholemia frogan arnasa bota eta horren aire litroko 0,60 miligramo baino gehiagoko alkohol-tasarekin edo odolean litroko 1,2 gramo baino gehiagoko alkohol-tasarekin gidatzen duenari.

380 artikulua

1. Norbaitek ibilgailu motorduna edo motor-bizikleta ausarkeria nabariaz gidatu eta pertsonen bizitza edo osotasuna arrisku zehatzean jartzen badu, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, eta ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetua izango da, urtebetekoa baino denbora luzeagotik sei urte arteko aldian.

2. Manu honen ondoreetarako ausarkeria nabariz gidatu izana ulertuko da, baldin eta, lehenengo lerrokadan ezarritako inguruabarrak eta aurreko artikuluko bigarren lerrokadako bigarren puntuko inguruabarrak pilatzen badira.

381 artikulua

1. Bi urtetik bost urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio aurreko artikuluan azaldutako jokabidea egiten duenari, gainerakoen bizitza modu agerikoan mespretxatzen duela, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, eta ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetua izango da, sei urte baino denbora luzeagotik hamar urte arteko aldian.

2. Pertsonen bizitza edo osotasuna arrisku zehatzean jartzen ez denean, zigorrak izango dira, urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorra, sei hilabetetik hamabi arteko isuna eta ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzea, aurreko paragrafoan ezarritako denboran zehar.

3. Ezabatua.

382 artikulua

379, 380 eta 381. artikuluetako egintzengatik aurretik ohartemandako arriskuaz gain, delitua den lesio-emaitza eragiten denean, emaitzaren larritasuna edozein izanda ere, epaile edo auzitegiek zigor astunena jasotzen duen arau-haustea bakarrik hartuko dute aintzakotzat, zigorra goiko erdian ezarriko dutelarik, eta, edozein kasutan, sortutako erantzukizun zibilaren ordaina ematera kondenatuko dute erruduna.

383 artikulua

Gidariak ukatzen badu legez ezarritako probak egitea, betiere halakoek aurreko artikuluetan azaltzen diren alkohol maila eta droga toxiko, sorgorgarri edo gai psikotropikoak dauden egiaztatzeko helburua badute eta agintaritzaren agenteak horiek egiteko eskatzen badio, orduan, horri sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzeko eskubideaz gabetzea ere, urtebete baino denbora luzeagotik lau urte arteko aldian.

384 artikulua

Norbaitek, ibilgailu motorduna edo motor-bizikleta gidatzen badu, legez emandako puntuak galtzearen ondorioz indarrean ez dagoen gidabaimena edo lizentziarekin, orduan, hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna edo gizartearentzako lana, hogeita hamaika egunetik laurogeita hamar artekoa, ezarriko zaio.

Zigor berbera ezarriko zaio, gidabaimenik edo lizentziarik ez duenari, hori, kautela gisa zein behin-betiko haiek galdu baditu, epailearen erabakiaren ondorioz;gauza bera, gidabaimena edo lizentzia inoiz lortu gabe, ibilgailu motorduna edo moto-bizikleta gidatzen duenari.

385 artikulua

Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna eta gizartearentzako lana, hamar egunetik berrogei artekoa ezarriko zaizkio, zirkulaziorako arrisku larria sorrarazten duenari, bide hauetako bat erabiltzen badu: 1. Bidean ustekabeko oztopoak jarriz, gai labaingarri zein sukoiak isuriz, edo seinalizazioa aldatu, ostu edo deuseztatuz edo beste edozein bide erabiliz.

2. Bidearen segurtasuna berrezartzeko betebeharra egonik, hori betetzenez badu.

385bis artikulua

Kapitulu honen 127 eta 128. artikuluen ondoreetarako, kapitulu honetan ezarritako egitateetan erabili den ibilgailu motorduna edo motor-bizikleta, delituaren tresnatzat hartuko da.

385ter artikulua

379, 383, 384 eta 385. artikuluetanezarritako delituetan, epaile edo auzitegiak, epaian zioak emanez, espetxealdi-zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezar dezake eragindako arrisku txikiagoa eta egitatearen gainontzeko inguruabarrak kontuan izanik.

XVIII. TITULUA

FALTSUTZEAK

I. KAPITULUA

Dirua eta efektu tinbredunak faltsifikatzea

386 artikulua

Zortzi urtetik hamabi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta diruaren ageriko baliotik horren hamar halako arteko isuna: 1.) Diru faltsua egiten duenari edo dirua aldatzen duenari.

2.) Diru faltsu edo aldatua Espainian sartzen duenari edo hori esportatzen duenari. 3.) Faltsifikatzailearekin, aldatzailearekin edo dirua Espainian sartzen dutenekin ados jarrita, diru faltsu edo aldatua garraiatzen, saltzen edo banatzen duenari.

Diru faltsua edukitzea, saltzeko edobanatzeko, gradu bat edo bitan txikiagoa den zigorrarekin zigortuko da, kontuan hartuz diru faltsuaren balioa eta aurreko zenbakietan aipatutako egileekin dagoen ados-jartze maila. Zigor berbera ezarriko zaio, dirua faltsua dela jakinda, hori eskuratzen duenari, beraren helburua bada dirua zirkulazioan jartzea.

Norbaitek, diru faltsua onustez jaso eta faltsua dela jakin ondoren, diru hori saldu edo banatzen badu, horri hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik 24 lau arteko isuna ezarriko zaio, diruaren ageriko balioa 400 euro baino handiagoa bada.

Erruduna sozietate, antolakunde edoelkarte bateko kidea bada, eta sozietate, antolakunde edo elkarte horrek, modu iragankorrean bada ere, halako jarduerak egiten baditu, epaile edo auzitegiak ezar ditzake kode honen 129. artikuluan agindutako ondorioetatik bat edo batzuk.

387 artikulua

Aurreko artikuluaren ondoreetarako, dirutzat hartzen dira legezko txanpon eta diru-papera. Nazio-diruarekinparekatuko dira Europar Batasuneko beste herri batzuetakoak eta atzerritarrak.

388 artikulua

Berrerortze-ondoreetarako, atzerrikoauzitegi batek ezarritako kondena eta Espainiako epaile edo auzitegiek emandako epaia baliobestekoak dira, baldin eta delituaren izaera eta kapitulu honetan dauden delituen izaera berdinak badira. Ez dago baliobestekotasunik, zigor-aurrekaria ezereztu bada, edo ezereztu badaiteke Espainiako zuzenbidearen arabera.

389 artikulua

Norbaitek, faltsifikatzailearekin ados jarririk, posta-zigilu nahiz efektu tinbredunak faltsifikatu edo saldu, edota, faltsuak direla jakinda, Espainian sartzen baditu, orduan, horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

Norbaitek posta-zigilu edo efektu tinbredunak onustez erosten baditu, eta, faltsuak direla jakinda, 400 euro baino gehiagoko zenbatekoa banatzen badu, orduan, horri hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

II. KAPITULUA

Agiri-faltsutzeak

I. ATALA

Agiri publikoak, ofizialak, merkataritza-agiriak eta telekomunikazio-zerbitzuen bidez bidalitako idatzagiriak faltsifikatzea

390 artikulua

1. Espetxealdi-zigorra ezarrikozaio, hiru urtetik sei artekoa, agintari edo funtzionario publikoari, bai eta isuna, sei hilabetetik hogeita lau artekoa, eta desgaikuntza berezia ere, bi urtetik sei arteko denboran, bere eginkizunak betetzean faltsutzea egiten badu:

1.) Agiri baten oinarrizko osagaiedo betekizunen bat aldatuz.

2.) Agiri baten itxura oso-osoan edozati batean sortuz, baldin eta itxura sortze horrek agiriaren kautotasunari buruzko okerra eragiten badu.

3.) Egintza batean pertsona batzuekesku hartu ez arren, horiek esku hartu dutela aditzera emanez; edota egintza horretan esku hartu duten pertsonei eurek egin ez dituzten adierazpenak edo agerpenak eratxikiz.

4.) Egitateak kontatzean egia esangabe.

2. Aurreko idatz-zatian adierazitakozigorrak ezarriko zaizkio edozein erlijiotako arduradunari, aurreko zenbakietan azaltzen diren jokabideetatik bat egiten badu, jokabide horiek pertsonen egoeran edo ordena zibilean ondoreak sor ditzaketen egintza edo agiriei buruzkoak izanda.

391 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak,zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz, aurreko artikuluan ezarritako faltsutze bat egiten badu, edo bide ematen badio beste bati faltsutze horiek egiteko, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik urtebete arte etengo zaio.

392 artikulua

1. Norbanakoak egiten badu 390. artikuluko 1. idatz-zatiaren lehenengohiru zenbakietan azaltzen diren faltsutzeetatik bat, agiri publikoan, agiri ofizialean nahiz merkataritza-agirian, orduan, hari sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkio, faltsifikatzean parte hartu gabe, nortasun-agiri faltsu bat edozein modutan trafikagai hartzen duenari. Sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra eta hiru hilabetetik sei arteko isuna ezarriko zaio, jakinaren gainean egonik, nortasun-agiri faltsu bat erabiltzen duenari.

Xedapen hau aplikagarria da nortasun-agiri faltsua Europar Batasunekobeste estatu batekoa denean ere, edo hirugarren estatu batekoa edo Europar Batasuneko beste estatu batean edo hirugarren estatu batean faltsifikatu edo eskuratua izan arren, hori Espainian erabiltzen bada edo trafikagai hartu.

393 artikulua

Norbaitek epaiketan aurkezten badu edo, beste bati kalte egiteko, erabili egiten badu aurreko artikuluetara bildutako agiri faltsuetatik bat, agiri hori faltsua dela jakinda, orduan, pertsona horri faltsifikatzaileei dagokien zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaio.

394 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoak, telekomunikazio-zerbitzuetakoarduraduna izanik, idatzagiri telegrafiko bat edo zerbitzu horietako beste edozein agiri asmatu edo faltsifikatzen badu, orduan, horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta bi urtetik sei arteko desgaikuntza berezia.

2. Norbaitek, beste bati kalte egiteko, idatzagiri faltsua erabiltzen badu, faltsua dela jakinda, orduan, horri faltsifikatzaileei dagokien zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaio.

II. ATALA

Agiri pribatuak faltsifikatzea

395 artikulua

Norbaitek, beste bati kalte egiteko,agiri pribatuan 390. artikuluko 1. paragrafoaren lehenengo hiru zenbakietan ezartzen diren faltsutzeetatik bat egiten badu, orduan, horri espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, sei hilabetetik bi urte artekoa.

396 artikulua

Norbaitek epaiketan aurkezten baduedo, beste bati kalte egiteko, erabili egiten badu aurreko artikulura bildutako agiri faltsuetatik bat, agiri hori faltsua dela jakinda, orduan, horri faltsifikatzaileei dagokien zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaio.

III. ATALA

Ziurtagiriak faltsifikatzea

397 artikulua

Adituak ziurtagiri faltsua ematenbadu, aditu horri isuna ezarriko zaio, hiru hilabetetik hamabi artekoa.

398 artikulua

Ziurtagiri faltsua agintari edo funtzionario publikoak ematen badu, horri enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaio.

399 artikulua

1. Norbanakoak faltsifikatzen baduaurreko artikuluetan adierazitako ziurtagirietatik bat, isuna ezarriko zaio, hiru hilabetetik sei artekoa.

2. Zigor berbera ezarriko zaio, jakinaren gainean egonik, ziurtagiri faltsuaerabiltzen duenari, bai eta horren faltsifikatzean parte hartu gabe, edozein modutan hori trafikagai hartzen duenari.

3. Xedapen hau aplikagarria danortasun-agiria Europar Batasuneko beste estatu batekoa bada ere, edo hirugarren estatu batekoa edo Europar Batasuneko beste estatu batean edo hirugarren estatu batean faltsifikatu edo eskuratua izan arren, Espainian erabiltzen bada.

IV. ATALA

Kreditu- eta zorduntze-txartelak eta bidaia-txekeak faltsifikatzea

399bis artikulua

1. Norbaitek, kreditu- edo zorduntze-txartelak edo bidaia-txekeak aldatu, kopiatu, berregin edo beste edozein modutan faltsifikatzen baditu, horri lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio. Zigorra goiko erdian ezarriko da, faltsifikatutako efektuek pertsona askori eragiten dienean edo egitateak horretan ari diren antolakunde kriminal baten eremuan gauzatu direnean.

31bis artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat aurreko delituen erantzule bada, orduan, bi urtetik bost arteko isuna ezarriko zaio.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere

ezarri ahalko dituzte.

2. Kreditu- edo zorduntze-txartelak edo bidaia-txeke faltsuak edukitzea banatzeko edo trafikatzeko, faltsifikatzeari dagokion zigorra ezarriko zaio.

3. Faltsifikatzean parte hartu ezarren, beste baten kaltetan eta jakinaren gainean egonda, kreditu- edo zorduntze-txartelak edo bidaia-txeke faltsutuak erabiltzen dituenari, bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

III. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

400 artikulua

Lanabesak, materialak, tresnak, gaiak, makinak, ordenagailuen programak edo aparatuak fabrikatu edo edukitzea zigortu egingo da, egileei kasuan-kasuan dagokien zigorrarekin, baldin eta horiek guztiak zehazki erabiltzekoak badira aurreko kapituluetan azaldutako delituak egiteko.

400bis artikulua

Kode honetako 392, 393, 394, 396eta 399. artikuluetan deskribatutako kasuetan, agiri, idatzagiri, ziurtagiri edo nortasun-agiri faltsuaak erabili direla ulertuko da, delako benetako agiri, idatzagiri, ziurtagiri edo nortasun-agiriak erabiltzeko baimenik ez duenak erabiltzen dituenean.

IV. KAPITULUA

Egoera zibilaren usurpazioa

401 artikulua

Norbaitek beste baten egoera zibilausurpatzen badu, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

V. KAPITULUA

Eginkizun publikoen usurpazioa eta intrusismoa

402 artikulua

Norbaitek bidezko ez den eran gauzatzen baditu agintari edo funtzionario publikoei dagozkien egintzak, eta hori egitean izaera ofiziala berarentzat hartzen badu, orduan, horri urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

403 artikulua

Norbaitek lanbide bati dagozkion egintzak gauzatzen baditu, Espainian indarrean dagoen legeriaren arabera eman edo aitortutako titulu akademikorik gabe, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio.

Lanbide-jardueran aritzeko titulu ofiziala beharrezkoa bada, titulu horrek behar besteko gaikuntza egiaztatzen eta, lanbidean aritzeko, legearen arabera gaitzen duelako, orduan, titulu ofizialik izan ezean hiru hilabetetik bost arteko isun-zigorra ezarriko da.

Horrezaz gain, titulu horrek babesten duen profesionaltasuna berarentzathartzen badu jendaurrean, orduan errudun horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

XIX. TITULUA

HERRI ADMINISTRAZIOAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Funtzionario publikoen prebarikazioa eta zuzenak ez diren beste portaera batzuk

404 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, zuzen jarduten ez duela jakinda, administrazioko gai batean nahierarako ebazpena ematen badu, orduan, horri enplegu edo kargu publikoan aritzeko desgaikuntza berezia ezarriko zaio, zazpi urtetik hamar artekoa.

405 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak,bere eskumena erabiltzean, legearen aurka jarduten duela jakinda, eta legeak ezarritako betekizunak izan barik, kargu publiko zehatz batean aritzeko edozein pertsona proposatu, izendatu edo karguaz jabetzen badu, orduan, agintari edo funtzionario publiko horri hiru hilabetetik zortzi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaio.

406 artikulua

Isun-zigor berbera ezarriko zaio aurreko artikuluan aipatutako proposamena, izendapena edo karguaz jabetzea onartzen duenari, baldin eta berakjakin badaki proposamen, izendapen edo karguaz jabetze horrek ez dituela legez behar diren betekizunak.

II. KAPITULUA

Destinoa uztea eta delituak pertsegitzeko eginbeharraren ez-betetzea

407 artikulua

1. XXI, XXII, XXIII eta XXIV. tituluen barnean dauden delituetatik edozein ez eragozteko edo ez pertsegitzeko helburuarekin, agintari edo funtzionario publikoak bere destinoa uzten badu, agintari edo funtzionario publiko horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako erabateko desgaikuntza, sei urtetik hamar artekoa. Beste edozein delitu ez eragozteko edo ez pertsegitzeko destinoa utziz gero, orduan, pertsona horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, urtebetetik hiru artekoa.

2. Zigor berberak ezarriko dira, hurrenez hurren, destinoa uztearen asmoa denean agintaritza judizial eskudunak delitu hauei ezarritako zigorrakez betearaztea.

408 artikulua

Agintari edo funtzionarioak, bere karguaren ondorioz duen betebeharra hautsiz, nahita uzten badio berak dakizkien delituak edo delitu horien ondorioz erantzule direnak pertsegitzeari, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, sei hilabetetik bi urte artekoa.

409 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoek,era kolektiboan eta legearen aurka modu nabarian ari direla, herri-zerbitzu bat uztea sustatu, zuzendu edo antolatzen badute, agintari edo funtzionario publiko horiei zortzi hilabetetik hamabi arteko isun-zigorra ezarriko zaie, eta enplegu zein kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaie.

Agintari edo funtzionario publikoek parte-hartze hutsa badute oinarrizko herri-zerbitzu bat uztean, horrekin zerbitzu horri edo gizarteari berari kalte larria egiten badiote, eta uztea kolektiboa edo modu nabarian legearen aurkakoa bada, orduan, halakoei zortzi hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaie.

III. KAPITULUA

Desobeditzea eta laguntzarik ez ematea

410 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoek argi eta garbi uko egiten badioteebazpen judizialak, goragoko agintaritzaren erabakiak edo aginduak behar bezala betetzeari, betiere beren eskumenaren eremuan eta legeak ezartzen dituen formalitateekin eman direnean, orduan, halakoei hiru hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaie eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, sei hilabetetik bi urte artekoa.

2. Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, agintari edo funtzionario publikoek ez dute erantzukizun kriminalik izango manamendu bat ez betetzeagatik, betiere manamendu horrek modu nabari, argi eta garbian, legearen edo beste edozein xedapen orokorren manu bat hausten duenean.

411 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoakbere nagusiek emandako aginduen betearazpena eteten badu, aurreko artikuluaren bigarren paragrafoan azaltzen ez diren zioetatik edozeinen ondorioz, eta horren ostean, beraren nagusiek etendura hori gaitzetsi eta gero, agindu horiek desobeditzen baditu, orduan, horri hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru artekoa.

412 artikulua

1. Agintari eskudunak eskatu arren,funtzionario publikoak beharrezkoa den laguntza ematen ez badio Justizia Administrazioari edo beste zerbitzu publiko bati, orduan, funtzionario horri hiru hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaio.

2. Eskaera jasotzen duena agintaritza, indar publiko baten burua edo arduraduna, edo agintaritzaren agentea bada, hamabi hilabetetik hemezortzi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa bi urtetik hiru arte etengo zaio.

3. Agintari edo funtzionario publikoak, norbanako batek pertsonen bizitzaren aurkako delitu bat galaraztekolaguntza eskatzen dionean, laguntzarik ematen ez badio, betiere bere karguaren zioz laguntza hori emateko betebeharra duenean, orduan, horri hemezortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa.

Pertsonen osotasunaren, sexu-askatasunaren, osasunaren edo askatasunaren aurkako delitua bada, hamabi hilabetetik hemezortzi arteko isuna ezarri, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru arte etengo zaio.

Laguntza eskatzen denean besteedozein delitu edo kalte galarazteko, hiru hilabetetik hamabi arteko isuna ezarri, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik bi urte arte etengo zaio.

IV. KAPITULUA

Desleialtasuna agirien zaintzan, eta sekretuak urratzea

413 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, jakinaren gainean egonik, bere karguaren zioz zaintzapean dituen agiriak, oso-osoan edo zati batean, ostu, suntsitu, deuseztatu edo ezkutatzen baditu, orduan, horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta zazpi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa.

414 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoak, bere kargua dela eta, agiri batzukzaindu behar baditu, agintari eskudunak agiri horiek eskuratzea murriztu badu, eta harako agintari edo funtzionario publikoak, jakinaren gainean egonik, agiriok eskuratzea eragozteko jarri diren bideak suntsitu edo deuseztatzen baditu, edo suntsitzea zein deuseztatzea onartzen badu, orduan, agintari edo funtzionario publiko horri sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta, edozein kasutan, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru artekoa.

2. Norbanakoak suntsitu edo deuseztatzen baditu aurreko paragrafoan aipatzen diren bideak, sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna ezarriko zaio.

415 artikulua

Aurreko artikuluak barne hartzen ezduen agintari edo funtzionario publikoak, jakinaren gainean egonik eta behar besteko baimenik gabe, bere karguaren zioz zaintzapean dituen agiri sekretuak eskuratzen baditu edo horiek eskuratzea ahalbideratzen badu, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru artekoa.

416 artikulua

Lantzean behin agiriak bideratu edozaintzen dituzten norbanakoei, aurreko hiru artikuluetan ezarritako espetxealdi-zigor edo isunak baino gradu bat gutxiagokoak ezarriko zaizkie, artikulu horietan azaldutako jokabideak egiten badituzte, Gobernuak edota karguaren zioz agiriok euren esku dituzten agintari edo funtzionario publikoek eskatuta dihardutenean.

417 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoak agerrarazten baditu bere ogibide edo karguaren zioz jakin bai baina zabaldu behar ez diren sekretu edo informazioak, orduan, horri hamabi hilabetetik hemezortzi arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, urtebetetik hiru artekoa.

Aurreko lerrokadan aipatzen denagerrarazpenak Herri Administrazioari edo beste bati kalte larria badakarkio, urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, hiru urtetik bost artekoa.

2. Agerrarazitako sekretuak norbanako batenak badira, bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, baieta hamabi hilabetetik hemezortzi arteko isuna ere, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru arte etengo zaio.

418 artikulua

Norbanakoak erabiltzen badu funtzionario publiko edo agintari batenbidez lortutako sekretua edo lehen eskuko informazioa, bai bere onurarako bai beste inoren onurarako, orduan, norbanako horri isuna ezarriko zaio, berak lortutako edo emandako onuratik horren hiru halako artekoa. Herri Administrazioarentzat edo beste inorentzat kalte larria gertatzen bada, urtebetetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

V. KAPITULUA

Funtzionario-eroskeria

419 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, bere onurarako edo beste inoren onurarako, bere kabuz edo beste pertsona baten bidez, edozein motatako emaria, mesedea edo ordainsaria jaso edo eskatzen badu edota eskaintza edo hitzematea onartzen badu, bere karguan aritzean, kargu horri dagozkion betebeharren aurkako egintza egiteko edo gauzatu beharko lukeena ez egiteko edo modu bidegabean atzeratzeko, orduan, horri hiru urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, zazpi urtetik hamabi artekoa; horrek ez dio kalterik egingo ordainsaria eta hitzematearen ondorioz egindako, ez egindako edo atzeratutako egintzaren zigorrari, egintza hori delitua bada.

420 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, bere onurarako edo beste inorenonurarako, bere kabuz edo beste pertsona baten bidez, edozein motatako emaria, mesedea edo ordainsaria jaso edo eskatzen badu, edota eskaintza edo hitzematea onartzen badu bere karguari dagozkion egintza bat gauzatzeko, orduan, horri bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik zazpi artekoa.

421 artikulua

Aurreko artikuluetan adierazitakozigorrak ezarriko dira ere emaria, mesedea edo ordainsaria agintari edo funtzionario publikoak jaso edo eskatzen duenean, kasuan kasu, aipatu artikuluetan deskribatutako jokabideen ordainsari gisa.

422 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, bere onurarako edo hirugarrenbaten onurarako, bere kabuz edo beste pertsona baten bidez, emari edo oparia onartzen badu, eta emari edo opari hori eskaintzen bazaio beraren kargu edo funtzioa kontuan izanik, orduan, horri sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra eta enplegu eta kargu publikoaren etetea ezarriko zaio, urtebetetik hiru artekoa.

423 artikulua

Aurreko artikuluetan xedatutakoaepaimahaikoei, tartekariei, adituei, epaileak izendatutako administratzaile edo kontu-hartzaileei edo funtzio publikoa betetzen duten pertsonetatik beste edozeini ere aplikatuko zaio.

424 artikulua

1. Norbanakoak agintari, funtzionario publiko edo funtzio publikoa betetzen duen pertsona bati emaria edo ordainsaria eskaini edo ematen badio,horren karguari dagozkion eginbeharren aurkako egintza bat gauzatzeko edo bere karguari dagozkion egintza bat gauzatzeko, eginbeharreko egintza ez egiteko edo atzeratzeko, edo bere kargua edo funtzioa kontuan izanik, kasuan kasu, erositako agintari, funtzionario edo pertsonari ezarritako espetxealdi-zigor eta isun berberak ezarriko zaizkio.

2. Norbanako batek, agintari, funtzionario publiko edo funtzio publikoa betetzen duen pertsonak egindako eskaria aintzat hartuz, emaria edo beste edozein motatako ordainsaria ematen badu, orduan, beraiei dagozkien espetxealdi-zigor eta isun berberak ezarriko zaizkio.

3. Agintari edo funtzionarioengandik lortutako edo lortu nahi izandakojokaerak zerikusia badu Administrazioek edo herri-erakundeek iragarritako kontratazio-, dirulaguntza- edo enkante-prozedura batekin, norbanakoari, eta hala denean, horrek ordezkatzen duen sozietate, elkarte edo antolakundeari ezarriko zaio desgaikuntza zigorra, hiru urtetik zazpi artekoa, diru-laguntzak eta laguntza publikoak lortzeko, arlo publikoaren parte diren erakunde, organismo edo antolakundeekin kontratatzeko eta zerga-onurak edo zerga-pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzarenak izateko.

425 artikulua

Erruztatuaren mesedetan auzi kriminalean eroskeria denean, eta eroskeria egin duena erruztatuaren ezkontidea edo antzeko maitasun-harremanenbidez erruztatuarekin era iraunkorrean lotuta dagoen pertsona bada, edota erruztatuaren odol nahiz adopzio bidezko aurrekoa, ondorengoa edo neba-arreba bada, edota gradu berberetan erruztatuaren ezkontza bidezko ahaidea bada, orduan, eroskeria egin duen horri sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

426 artikulua

Funtzionario-eroskeriaren delituaridagokion zigorretik salbuetsita geratuko da norbanakoa, baldin eta agintari edo funtzionario publikoak eskatutako emari edo beste ordainsaria noizbehinka ematea onartu ondoren, ikertzeko betebeharra duen agintariari egitatea salatzen badio horren inguruko prozedura hasi aurretik, betiere egitateak gertatu diren datatik bi hilabete baino gehiago igaro ez badira.

427 artikulua

1. Aurreko artikuluetan ezarritakoaere aplikagarria izango da, egitateak Europar Batasuneko funtzionarioei edo Batasuneko beste estatu-kide baten nazioko funtzionarioei egozten zaizkienean edo horiei eragiten dienean.

Ondore hauetarako Europar Batasuneko funtzionariotzat hartuko da: 1.) Europar Erkidegoetako funtzionarioen estatutuaren arabera edo Europar Batasuneko beste agente batzuei aplikagarri zaien araubidearen arabera, funtzionario egoera edo kontratatutako agente egoera duten pertsona oro; 2.) Estatu kideek edo horien beste erakunde publiko edo pribatu batek Europar Batasunaren zerbitzupean jarritako pertsona oro, aipatu erakundeek halakoetan badituzte Europar Batasunaren funtzionario edo agenteek gauzatzen dituzten zeregin baliokideak.

3.) Europar Erkidegoak osatzen dituzten itunen arabera eratutako organismoen kideak, eta, orobat, erakundehorien langileak, Europar Erkidegoaren funtzionarioen estatutua edo Europar Batasuneko beste agente batzuei aplikagarri zaien araubidea aplikagarri ez zaien neurrian.

Era berean, Batasuneko beste estatu kide bateko nazioko funtzionariotzat hartuko da, estatu kide horretakoZigor zuzenbidearen aplikazioaren helburuetarako egoera hori duena.

2. 31bis artikuluan ezarritakoarenbat etorriz, pertsona juridiko bat Kapitulu honetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio: a) Bi urtetik bost arteko isuna, edo lortutako irabazien hiru halakotik bost halako artekoa, azken kopuru hau handiagoa denean, pertsona fisikoak egindako delituari bost urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bazaio.

b) Urtebetetik hiru arteko isuna,edo lortutako irabaziaren bi halakotik lau halako artekoa, azken kopuru hau handiagoa denean, pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko askatasunaz gabetzen duen zigorra ezartzen bazaio, aurreko puntuan barneratu gabe dauden kasuetarako.

c) Sei hilabetetatik bi urte artekoisuna, edo lortutako irabaziaren bi halakotik hiru halako artekoa, azken kopuru hau handiagoa denean, gainontzeko kasuetan.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

VI. KAPITULUA

Eragimen-trafikoa

428 artikulua

Funtzionario publiko edo agintariak,zuzenean edo zeharka, berarentzat edo beste inorentzat onura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko, beste funtzionario publiko edo agintari bati eragiten badio, bere karguari dagozkion ahalmenen egikaritzaz baliatuz, edota funtzionario publiko edo agintari horrekin edo beste batekin dituen harreman pertsonal edo hierarkikoek eratortzen dituzten egoeretatik beste edozeinez baliatuz, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta bilatutako edo lortutako onuratik horren bi halako arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa. Bilatutako onura lortzen badu, zigor hauek goiko erdian ezarriko dira.

429 artikulua

Norbanakoak, zuzenean edo zeharka, berarentzat edo beste inorentzatonura ekonomikoa ekar dezakeen ebazpena lortzeko, funtzionario publiko edo agintari bati eragiten badio, funtzionario publiko edo agintari horrekin edo beste batekin dituen harreman pertsonalek eratortzen dituzten egoeretatik beste edozeinez baliatuz, orduan, norbanako horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta bilatu edo lortutako onuratik horren bi halako arteko isuna ere. Bilatutako onura lortzen badu, zigor hauek goiko erdian ezarriko dira.

430 artikulua

Norbaitzuek, aurreko artikuluetan azaldutako jokabideak egiteko euren burua eskainiz, jokabideok egiteko emariak, esku-erakutsiak edo beste edozein ordainketa eskatzen badiete beste batzuei, edo eskaintza zein hitzematea onartzen badute, orduan, haiei sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaie.

Kode honen 31bis artikuluan ezarritakoaren arabera pertsona juridiko batkapitulu honetan jasotako delituen erantzule bada, orduan, sei hilabetetik bi urte arteko isun zigorra ezarriko zaio.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

431 artikulua

Kapitulu honetan eta aurrekoan ezarritako kasu guztietan, emariak, esku-erakutsiak edo opariak konfiskatu egingo dira.

VII. KAPITULUA

Bidegabeko eralgitzea

432 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoak, irabaziak lortzeko asmoz, berefuntzioen zioz dituen ondasun edo efektu publikoak osten baditu edo asmo bera duen beste batek ondasun horiek ostea onartzen badu, orduan, horri hiru urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta sei urtetik hamar arteko desgaikuntza erabatekoa.

2. Lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, bai eta erabatekodesgaikuntza ere, hamar urtetik hogei artekoa, baldin eta, ostutako zenbatekoen balioa eta zerbitzu publikoari eragindako kalte edo oztopoak kontuan izanik, bidegabeko eralgitzea larritasun berezikoa bada. Zigor berberak ezarriko dira, bidegabe eralgitako gauzek historia edo erti balioa dutela adierazita badago, edo bidegabe eralgitako efektuen helburua herri-lazeria arintzea bada.

3. Ostea 4.000 euro baino gutxiagokoa denean, bi hilabetetik lau artekoisun-zigorra ezarriko da, bai eta sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ere, eta enplegu edo kargualdi publikoa hiru urte arte eten egingo da.

433 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak,bere eginkizunak direla eta, bere ardurapean jarritako ondasun edo efektuak destinatzen baditu funtzio publikoaz besteko erabileretarako, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik hiru urte etengo zaio.

Errudunak beste erabileretarako bideratutako zenbatekoa itzultzen ezbadu prozesua hasi eta hurrengo hamar egunetan, aurreko artikuluko zigorrak ezarriko zaizkio.

434 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, berarentzat edo inorentzat irabaziak lortzeko asmoz eta Herri Administrazioari kalte larria eginez, estatuaren, autonomia erkidegoaren zein tokiko edozein administrazio edota erakunderen ondasun higigarri edo higiezinak, edota horien guztien mendeko erakundeenak, era pribatuan erabiltzen baditu, orduan, horri urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa.

435 artikulua

Kapitulu honetako xedapenak hurrengo hauei ere zabalduko zaizkie: 1.) Edozein arrazoiren ondorioz herri-administrazioen funts, errenta edo efektuez arduratzen direnei.

2.) Ondasunen edo efektu publikoengordailuzain gisa legeak izendatutako norbanakoei.

3.) Agintaritza publikoak enbargatu, bahitu edo gordailuan utzitako diru edo ondasunen administratzaile nahiz gordailuzainei, diru edo ondasun horiek norbanakoenak badira ere.

VIII. KAPITULUA

Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak

436 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, bere karguaren zioz edozein kontratazio publikotako egintzetan edo efektu nahiz hartzeko publikoen likidazioetan esku hartzen badu, eta, edozein erakunde publikori iruzur egiteko, interesdunekin ados jartzen bada, edo beste edozein trikimailu erabiltzen badu, orduan, horri urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, sei urtetik hamar artekoa.

Agintari edo funtzionario publikoarekin itundu duen norbanakoari, horiei ezarriko zaien espetxealdi-zigor berbera ezarriko zaio, eta desgaikuntza zigorra, bi urtetik bost artekoa, diru-laguntzak eta laguntza publikoak lortzeko, arlo publikoaren parte diren erakunde, organismo edo antolakundeekin kontratatzeko eta zerga-onurak, zerga-pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzarenak izateko.

437 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, zuzenean edo zeharka, ordaindu behar ez diren eskubideak, arantzelen tarifak edo minutak galdatzen baditu, edo aurreko horien inguruan legeak ezarritako zenbatekoa baino gehiago galdatzen badu, orduan, horri, egin behar dituen itzulketei kalterik egin gabe, sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa sei hilabetetik lau urte arte etengo zaio.

438 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, bere karguaz abusatuz, maula edo bidegabeko jabetze delitua egiten badu, orduan, horri delitu horiei ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko zaizkio eta, horiekin batera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, bi urtetik sei artekoa.

IX. KAPITULUA

Funtzionario publikoek debekatuta dituzten negoziazioak eta jarduerak, eta funtzionarioek euren funtzioan aritzean egindako abusuak

439 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak bere karguaren zioz edozein motatako kontratu, gai, eragiketa edo jardueraren inguruan esku hartu behar badu, eta inguruabar horretaz aprobetxatzen bada negozio edo jardun horretan, bere parte-hartzea, nahiz zuzenekoa nahiz beste pertsona baten bidezkoa, edozein modutan behartu edo errazteko, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra, hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, urtebetetik lau artekoa, ezarriko zaizkio.

440 artikulua

Aditu, tartekari eta kontulari-banatzaileek aurreko artikuluan ezarritakojokabidea badute, tasatu, banatu edo adjudikatzen dituzten ondasun edo gauzen inguruan, eta tutore, kuradore edo albazeek euren tutoretzapekoen edo euren testamentu bidezko ondasun eta gauzen inguruan, orduan, halakoei hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie eta, kasuan-kasuan, enplegu edo kargu publiko, lanbide edo ogibide, zaintza, tutoretza edo kuradoretzarako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa.

441 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, lege edo erregelamenduek onartzen dituzten kasuetatik kanpo, bere kabuz edo beste pertsona baten bidez, lanbide-jarduera edo etengabeko zein lantzean behingo aholkularitza-jarduera egiten badu, erakunde pribatu edo norbanakoen erakundeen zerbitzupean, betiere jardueron gaien inguruan bere karguaren zioz esku hartu behar izan duenean edo hartu duenean, edota gai horien inguruan izapideak, txostenak edo ebazpenak ematen dituen bulegoan edo zuzendaritza-zentroan destinoa daukanean, edo horren menpe dagoenean, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru arte etengo zaio.

442 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak,bere ogibide edo karguaren zioz dakien sekretua edo lehen eskuko informazioa erabiltzen badu, berak edo beste inorentzat onura ekonomikoa lortzeko asmoz, orduan, horri isuna ezarriko zaio, bilatu, lortu edo emandako onuratik horren hiru halako artekoa eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, bi urtetik lau artekoa. Bilatutako onura lortzen badu, zigorrak goiko erdian ezarriko dira.

Herri Administrazioarentzat edo

beste inorentzat kalte larria gertatzen bada, urtebetetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, zazpi urtetik hamar artekoa. Artikulu honen ondoreetarako, lehen eskuko informaziotzat hartzen da nork bere ogibide edo kargu publikoaren zioz soil-soilik duen informazioa, informazio hori izaera konkretukoa bada eta jakinarazi, argitaratu edo zabaldu ez bada.

443 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoari urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta sei urtetik hamabi arteko desgaikuntzaerabatekoa ere, norbaiti sexu-harremanak eskatuz gero, baldin eta agintari edo funtzionario horrek ebazpena edo txostena eman behar badu edota bere nagusiari kontsulta helarazi behar badio uzi jakin batzuei buruz, eta uzi horiek eskaera jaso duen pertsonarenak badira edo beraren ezkontidearenak, edota antzeko maitasun-harremanen bidez berarekin era iraunkorrean lotuta dagoen pertsonarenak, edota horren odol nahiz adopzio bidezko aurreko, ondorengo nahiz neba-arrebarenak, edota gradu berberetan horren ezkontza bidezko ahaide direnenak.

2. Espetxeetako funtzionarioak edoadingabeen babeserako nahiz zuzenketarako zentroetako funtzionarioak sexu-harremanak eskatzen badizkio bere zaintzapean dagoenari, orduan, horri urtebetetik lau urteko espetxealdi-zigorra eta sei urtetik 12 arteko erabateko desgaikuntza ezarriko zaizkio.

3. Zigor berberak ezarriko dira,sexu-harremanak eskatzen zaizkienean haren zaintzapean dagoen pertsonaren odol nahiz adopzio bidezko aurreko, ondorengo, neba, arreba edo gradu bereko ezkontza-ahaideei. Zigor horiek ezarriko dira, halaber, sexu-harremanak eskatzen zaizkionean haren zaintzapean dagoen pertsonaren ezkontideari edo zaintzapeko horrekin antzeko maitasun-harremanen bidez egonkor loturik dagoen pertsonari.

444 artikulua

Aurreko artikuluko zigorrak ezarrikodira, sexu-askatasunaren aurka egindako delituek dituzten zigorrei kalterik egin gabe.

X. KAPITULUA

Usteltze-delituak, nazioarteko merkataritza-tratuetan

445 artikulua

1. Norbaitzuek, beren kabuz edobeste inoren bidez, eskaintza, hitzemate edo legez kontrako edozein onuraren emakidekin, horiek diruzkoak zein beste mota batekoak izan, atzerriko funtzionario publikoak nahiz nazioarteko antolakundeetakoak usteltzen badituzte edo usteltzen saiatzen badira, haien onurarako nahiz beste inoren onurarako, edota norbaitzuek funtzionario horien eskabideak onartzen badituzte, funtzio publikoetan jardutean zerbait egin dezaten edo egin ez dezaten, nazioarteko jarduera ekonomikoak gauzatzean bidegabeko kontratu bat edo bestelako onura bat lortzeko zein horri eusteko, orduan, halakoei, bi urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie, salbu eta lortutako onura azken kopurua baino handiago denean; kasu horretan isuna izango da onuraren kopurutik horren bi halako artekoa.

Adierazitako zigorrez gain, erantzuleari arlo publikoarekin kontratatzeko debekua ere ezarriko zaio, orobat, diru-laguntzak edo laguntzapublikoak lortzeko aukera galtzea, bai eta zerga-onurak, zerga-pizgarriak nahiz Gizarte Segurantzakoak izateko eskubidea galtzea ere, eta eragin publikoa duten merkataritza-akordioetan parte hartzeko debekua, zazpi urtetik hamabi artekoa.

Aurreko paragrafoan ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira negozioaren objektua ondasun eta zerbitzuhumanitarioen ingurukoa bada edo oinarrizko beharrizanetarako diren beste edozeinen ingurukoa.

2. Kode honetako 31bis artikuluanezarritakoaren arabera, pertsona juridiko bat delitu honen erantzule bada, bi urtetik bost arteko isuna ezarriko zaio, edo lortutako irabazien hiru halakotik bost halako artekoa, horren ondoriozko zenbatekoa handiagoa bada.

66bis artikuluan ezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrarakoetan jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

3. Artikulu honen ondoreetarakoatzerriko funtzionario publikotzat hartuko da:

a) Herrialde atzerritar bateko legegintza-, administrazio- edo epai-karguaduen edozein pertsona, kargu hori izendapen zein hautaketa bidez izan.

b) Herrialde atzerritar batentzatfuntzio publikoa egikaritzen duen edozein pertsona, baita erakunde publiko bat edo enpresa publiko bat ere.

c) Nazioarteko erakunde publiko bateko edozein funtzionario edo agente.

XX. TITULUA

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Prebarikazioa

446 artikulua

Epaile edo magistratuak, jakinaren gainean egonik, zuzena ez den epaia edo ebazpena ematen badu, zigor hauetatik bat ezarriko zaio: 1.) Urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra, baldin eta, delituaren ondoriozko auzi kriminalean, errudunaren aurka zuzena ez den epaia eman baina hori betearazi ez bada, eta aurreko zigor hori goiko erdian ezarriko da, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, epaia betearazi bada. Horrezaz gain, kasu bi horietan, erabateko desgaikuntza ezarriko da, hamar urtetik hogei artekoa.

2.) Sei hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, sei urtetik hamar artekoa, faltaren ondoriozko prozesuan, errudunaren aurka zuzena ez den ebazpena ematen bada.

3.) Hamabi hilabetetik hogeita lauarteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hamar urtetik hogei artekoa, beste edozein epai edo ebazpen ematen badu eta hori zuzena ez bada.

447 artikulua

Epaile edo magistratuak, zuhurtziagabekeria astun edo ezjakite barkaezinarengatik, argiro zuzena ez den epai edo ebazpena ematen badu, orduan, horri enpleguedo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, bi urtetik sei artekoa.

448 artikulua

Epaile edo magistratuak epaitzeariuko egiten badio, legezko arrazoirik azaldu gabe edo legearen iluntasun, askiez edo isiltasunaren aitzakian, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, sei hilabetetik lau urte artekoa.

449 artikulua

1. Aurreko artikuluan ezarritako zigor berbera ezarriko zaio epaile, magistratu edo idazkari judizialari, JustiziaAdministrazioan asmoz gaiztoz gertatutako atzerapenaren erruduna bada.

Atzerapena asmo gaiztoz gertatu dela ulertuko da, baldin eta bidezko ez den helburua lortzeko eragin bada.

2. Atzerapena aurreko paragrafoan aipatzen diren funtzionarioez besteko bati egotzi behar zaionean, funtzionario horri zigor hori beheko erdian ezarriko zaio.

II. KAPITULUA

Delituak eragozteko edo delituen pertsekuzioa sustatzeko eginbeharren ez-betetzea

450 artikulua

1. Norbaitek pertsonen bizitzaren,osotasun edo osasunaren, askatasunaren edo sexu-askatasunaren aurkako delitua egitea eragozten ez badu, nahiz eta delitu hori eragotzi ahal izan, berehala esku hartuz eta berarentzat edo inorentzat arriskurik izan gabe, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio pertsonen bizitzaren aurkako delituen kasuan, eta sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna gainerako kasuetan, salbu eta eragozten ez den delituari zigor hori edo txikiagoa dagokionean. Kasu horretan, delitu horri dagokion zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaio.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkio,aurreko paragrafoan ezarritako delituetatik bat egingo dela edo egiten ari dela jakinda, agintaritza edo beraren agenteengana delitu hori eragotz dezaten jotzen ez duenari, betiere horiengana jo ahal duenean.

III. KAPITULUA

Estaltzea

451 artikulua

Sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio delitu egindela jakinda eta delitu horretan egile edo sopikun gisa parte hartu gabe, delitu hori gauzatu eta gero modu hauetako batean esku hartzen duenari:

1.) Berarentzat irabazia lortzeko asmorik gabe, egile edo sopikunei laguntza ematen dienari, horiek delituarenprobetxu, produktu edo preziotik onura atera dezaten.

2.) Delitu baten gorputza, efektuakedo tresnak ezkutatu, aldatu edo deuseztatzen dituenari, delitu horren ezagutarazpena eragozteko.

3.) Delitu baten ustezko erantzuleeilaguntza ematen dienari agintaritza zein beraren agenteen ikerketa saihesteko, edo horien bilaketa edo harrapaketatik ihes egiteko, hurrengo inguruabarren bat gertatzen bada:

a) Egitate estalia traizioa edo Erregearen, beraren edozein aurrekorennahiz ondorengoren giza hilketa bada; Erregina-ezkontidearen edo Erreginaren ezkontidearen giza hilketa bada; Erregeordearen, Erregeordetzaren kide baten edo Koroaren printze jaraunslearen giza hilketa bada; genozidioa, gizateriaren aurkako delitua, gatazka armatuaren kasuan babesturiko ondasun eta pertsonen aurka egindako delitua, asaldaketa, terrorismoa, giza hilketa, itsas-lapurreta, gizakien salerosketa edo giza organoak legez kontra trafikagai hartzea bada.

b) Ahalbideratzaileak funtzio publikoez abusatuz jarduten badu. Kasu horretan, zigor askatasun-gabetzaileazgain, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko da, bi urtetik lau artekoa, delitu estalia astuntasun txikiagokoa bada, eta erabateko desgaikuntza ezarriko da, sei urtetik hamabi artekoa, delitu estali hori astuna bada.

452 artikulua

Ezin izango da inoiz ezarri delitu estaliari dagokion zigor askatasun-gabetzailea baino handiagoa dena. Delitu horren zigorra beste izaera batekoa baldin bada, zigor askatasun-gabetzailearen ordez, sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko da, salbu eta delitu estaliari dagokion zigorra isun hori berori edo zigor txikiagoa denean; kasu horretan, delitu estaliari dagokion zigorra beheko erdian ezarriko zaio errudunari.

453 artikulua

Kapitulu honen xedapenak aplikatuko dira, nahiz eta egitate estalia gauzatzen duenak erantzukizunik ez izan edo zigorretik era pertsonalean salbuetsita egon.

454 artikulua

Estaltzaileei dagozkien zigorretatiksalbuetsita daude euren ezkontidea edo antzeko maitasun-harremanen bidez era iraunkorrean eurekin lotuta dagoen pertsona, odol nahiz adopzio bidezko aurreko, ondorengo zein neba-arrebak, edota gradu berberetan ezkontza bidezko ahaide direnak estaltzen dituztenak; horiek guztiak salbuetsita daude, 451. artikuluko 1. zenbakian daudenak izan ezik.

IV. KAPITULUA

Norberaren eskubidea nahierara egikaritzea

455 artikulua

1. Norbaitek, bere eskubidea egikaritzeko, legezko bideetatik kanpo jardunez, indarkeria, larderia, edo gauzetan indarra erabiltzen badu, sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio.

2. Aurreko paragrafoko zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko da,larderia edo indarkeriarako arma edo objektu arriskutsuak erabiltzen badira.

V. KAPITULUA

Akusazio eta salaketa faltsuak, eta delituen itxura egitea

456 artikulua

1. Norbaitzuek pertsona bati egitate faltsuak egozten badizkiote, faltsuak direla jakinda edo egia ausartegi mespretxatuz, eta egitateok, egiazkoak izanez gero, arau-hauste penal izango liratekeen horietakoak badira, eta egozpen hori egiten bada egitateok ikertzeko betebeharra duen funtzionario judizialaren edo administrazioko funtzionarioaren aurrean, orduan, zigor hauek ezarriko zaizkie harakoei: 1.) Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere, delitu astuna egozten badute.

2.) Hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna; astuntasun txikiagoko delitua egozten badute.

3.) Hiru hilabetetik sei arteko isuna, falta bat egozten badute.

2. Salatzaile edo akusatzailearenaurka joateko, egotzitako arau-haustearen eskumena izan duen epaile edo auzitegiak epai irmoa eman behar du edo, bestela, largespen edo artxibatze auto irmoa. Epaile edo auzitegiok ofizioz aginduko dute salatzaile edo akusatzailearen aurka jarduteko, auzi nagusiak nahikoa zantzu ondorioztatzen baditu egozpenaren faltsutasunari buruz; horrek ez dio kalterik egingo egitatea pertsegitu ahal izateari ofendituak egiten duen salaketaren bidez.

457 artikulua

Norbaitek, aurreko artikuluan adierazitako funtzionarioetatik baten aurrean, arau-hauste penal baten ondoriozerantzule edo biktima dela itxura egiten badu, edota gertatu gabeko arau-hauste penalari buruzko salaketa egiten badu, eta prozesuko jarduna sorrarazten badu, orduan, pertsona horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio.

VI. KAPITULUA

Lekukotza faltsua

458 artikulua

1. Lekukoak auzi judizialean bere lekukotzaz egia esaten ez badu, sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hiru hilabetetik sei arteko isuna ere.

2. Erruztatuaren aurka eta delituaren ondoriozko auzi kriminalean ematen bada lekukotza faltsua, urtebetetikhiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere. Lekukotzaren ondorioz epai kondenatzailea eman bada, gradu bat gehiagoko zigorrak ezarriko dira.

3. Zigor berberak ezarriko dira lekukotza faltsua nazioarteko auzitegietan ematen denean, baldin eta auzitegihoriek Espainiako Konstituziotik ateratzen diren eskumenak erabiltzen badituzte, Espainiako Konstituzioaren arabera behar bezala berretsitako itunak direla bide; edota lekukotza faltsua Espainian gertatzen denean, atzerriko auzitegiak bidalitako erreguzko eskaera dela bide.

459 artikulua

Aurreko artikuluko zigorrak, goiko erdian, ezarriko zaizkie aditu edo interpreteei, euren irizpen edo itzulpenean, asmo gaiztoz, egia esaten ez badute.

Horrezaz gain, lanbide edo ogibide, enplegu nahiz kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaie, sei urtetik hamabi artekoa.

460 artikulua

Lekuko, aditu edo interpreteak, funtsean egia esaten duelarik, egia hori aldatzen duenean itzulinguru edo zehaztugabetasunen bidez edo berak dakizkien egitate edo datu garrantzitsuak isilpean gordez, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta, hala badagokio, enplegu edo kargu publiko, lanbide nahiz ogibidearen etenaldia gertatuko da, sei hilabetetik hiru urte arte.

461 artikulua

1. Norbaitek lekuko faltsuak edoaditu nahiz interprete gezurtiak aurkezten baditu, jakinaren gainean egonik, berari ere lekuko edo aditu horiei aurreko artikuluetan ezartzen zaizkien zigor berberak ezarriko zaizkio.

2. Delitu horren erantzulea abokatua,prokuradorea, lan-harremanetako graduduna edo Fiskaltzaren ordezkaria bada, lanbidean diharduenean edo bere funtzioan aritzean, kasuan-kasuan, delitu horri dagokion zigorra goiko erdian ezarriko da eta enplegu edo kargu publiko, lanbide nahiz ogibiderako desgaikuntza berezia, bi urtetik lau artekoa.

462 artikulua

Zigorretik salbuetsita geratuko da,auzi kriminalean lekukotza faltsua eman eta gero, garaiz eta behar den moduan lekukotza faltsuan atzera jo eta egia esaten duena, epaia eman aurretik, horrek ondorioak sor ditzan prozesuan.

Lekukotza faltsuaren ondorioz askatasunaz gabetu bada, hari dagozkion zigorrak baino gradu bat gutxiagokoak ezarriko dira.

VII. KAPITULUA

Justiziari oztopo egitea eta lanbide-desleialtasuna

463 artikulua

1. Norbaitek, zitazioa legezko forman jaso arren, borondatez ez badu bere burua aurkezten epaitegi edo auzitegira, horretarako arrazoi zuzenik izan gabe, prozesu kriminal horretako erruztatua behin-behineko espetxealdi-zigorra betetzen egonik, eta horren ondorioz ahozko epaiketa eteten bada, orduan, horri hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

Norbaitek, ohartarazpena jaso arren, ez badu bere burua bigarren aldian aurkezten auzi kriminalean, erruztatua espetxean egon barik, orduan, hari sei hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaio, ahozko epaiketa eten zein eten ez.

2. Delitu horren erantzulea abokatua, prokuradorea, gizarte graduduna edo Fiskaltzaren ordezkaria bada, lanbidean diharduenean edo bere funtzioan aritzean, orduan, delituari dagokion zigorra goiko erdian ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publiko, lanbide nahiz ogibiderako desgaikuntza berezia, bi urtetik lau artekoa.

3. Artikulu honen 1. paragrafoaren kasuan, epaileak, auzitegiaren kide batek edo idazkari judizialaren funtzioan aritzen denak bere burua aurkezten ez duelako eteten bada epaiketa, orduan, hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko da, eta, edozein kasutan, bi urtetik lau arteko desgaikuntza berezia.

464 artikulua

1. Norbait saiatzen bada prozedura batean salatzailea, alderdi edo egotzia, abokatua, prokuradorea, aditua, interpretea edo lekukoa denari zuzenean edo zeharka eragiten, beraren prozesuko jarduna aldarazteko, indarkeria edo larderia erabiliz, orduan, pertsona horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

Egitatearen egileak bere helburua lortzen badu, aurreko zigor hori goiko erdian ezarriko zaio.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkiobizitzaren, osotasunaren, askatasunaren, sexu-askatasunaren edo ondasunen aurka edozein egintza gauzatzen duenari, berori gauzatzen bada aurreko paragrafoan aipatutako pertsonen aurkako errepresalia gisa, eurok prozedura judizialean izan duten jardunaren ondorioz; horrek ez dio kalterik egingo halako egitateek dakarten zigorrari, egitateok arau-haustea sorraraziz gero.

465 artikulua

1. Norbaitek abokatu edo prokuradore gisa prozesu batean esku hartzen badu, eta gisa horretan jasotzendituen agiriak edo jarduna, bere funtzioaz abusatuz, suntsitu, deuseztatu edo ezkutatzen baditu, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta zazpi hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta bere lanbide, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, hiru urtetik sei artekoa.

2. Artikulu honen lehenengo paragrafoko egitateak norbanako batekgauzatzen baditu, hiru hilabetetik sei arteko isuna ezarriko da.

466 artikulua

1. Abokatu edo prokuradoreak prozesuko jarduna kanporatzen badu,agintaritza judizialak jardun hori sekretua dela adierazi duelarik, orduan, hari hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu, kargu publiko, lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, urtebetetik lau artekoa.

2. Epaile edo auzitegiaren kide batek,Fiskaltzaren ordezkariak, idazkari judizialak edo Justizia Administrazioaren zerbitzupean dauden funtzionarioetatik edozeinek agerrarazten badu sekretu gisa adierazitako jarduna, 417. artikuluko zigorrak goiko erdian ezarriko zaizkio.

3. Lehenengo paragrafoan azaldutako jokabidea prozesuan esku hartzenduten norbanakoetatik beste batek egiten badu, zigorra beheko erdian ezarriko da.

467 artikulua

1. Abokatu edo prokuradoreak, norbaiti aholku eman ondoren edo norbaiten defentsa egiteko edo hura ordezkatzeko ardura hartu ondoren, pertsonahorren adostasunik gabe, kasu berean aurkako interesak dituenaren defentsa egiten edo hura ordezkatzen badu, orduan, horri sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio eta lanbiderako desgaikuntza berezia, bi urtetik lau artekoa.

2. Abokatu edo prokuradoreak, egitez edo ez-egitez, modu nabarian egitenbadie kalte bere ardurapean dituen interesei, orduan, horri hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu, kargu publiko, lanbide edo ogibiderako desgaikuntza berezia, urtebetetik lau artekoa.

Egitateak zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz gauzatzen badira, seihilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko da, bai eta bere lanbiderako desgaikuntza berezia ere, sei hilabetetik bi urte artekoa.

VIII. KAPITULUA

Kondena urratzea

468 artikulua

1. Norbaitzuek urratzen badute ezarritako kondena, segurtasun-neurria, espetxealdia, kautela neurria edo eramatea zein zaintza, orduan, halakoei sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie askatasunaz gabeturik badaude, eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isun-zigorra gainontzeko kasuetan.

2. Edozein kasutan, sei hilabetetikurtebete arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, Kode honen 48. artikuluan jasotako zigorretako bat, edo izaera bereko kautelazko edo segurtasun neurri bat hausten duenari, horiek prozesu kriminaletan ezarri badira, eta horietan ofenditua 173.2. artikuluan aipatzen den pertsonetako bat denean, halaber, zigor bera ezarriko zaio zaintzapeko askatasun neurria hausten duenari.

469 artikulua

Epaituek edo presoek giltzapean sartuta dauden lekutik ihes egiten badute, pertsonen aurka indarkeria nahiz larderia edo gauzetan indarra erabiliz edota matxinadan parte hartuz, orduan, halakoei sei hilabetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie.

470 artikulua

1. Norbanakoak kondenatu, preso edo atxilotu bati ihes egitea ahalbideratzen badio, bai giltzapean dagoen lekutik, bai eta bera eraman bitartean ere, orduan, norbanako horri sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

2. Horretarako, pertsonen aurka indarkeria edo larderia, gauzetan indarra,edo eroskeria erabiltzen bada, sei hilabetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

3. 454. artikuluan aipatutako pertsonen kasuan, horiei hiru hilabetetik sei arteko isuna ezarriko zaie. Kasu horretan, epaile edo auzitegiak ezarri ahal izango ditu eragindako kalte edo egindako mehatxu zein indarkeriei dagozkien zigorrak bakarrik.

471 artikulua

Kasuan-kasuan, gradu bat gehiagoko zigorra ezarriko da, baldin eta kondenatua, presoa edo atxilotua eramateaz edo zaintzeaz arduratzen denfuntzionario publikoa bada erruduna.

Horrezaz gain, funtzionarioari enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, sei urtetik hamar artekoa, iheslaria epai betearazlearen bidez kondenatua bada, eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, hiru urtetik sei artekoa gainerako kasuetan.

IX. KAPITULUA

Justizia Administrazioaren aurkako delituak, Nazioarteko Zigor Gorteari dagokionez

471bis artikulua

1. Lekuko batek, hala nahita, egiaesaten ez badu bere lekukotza Nazioarteko Zigor Gorteari azaltzean, estatutuetako arauek, eta gorte horretako prozedura- eta froga-erregelek egia esateko betebeharra ezartzen diotenean, orduan, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio. Lekukotza faltsua akusatuaren aurka eginez gero, zigorra bi urtetik lau arteko espetxealdia izango da. Lekukotzaren ondorioz epaitza kondenatzailea emanez gero, lau urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

2. Norbaitek frogak aurkezten badituNazioarteko Zigor Gortean, froga horiek faltsuak edo faltsifikatuak izan direla jakinda, horri artikulu honen aurreko paragrafoan aipatu zigorrak ezarriko zaizkio.

3. Norbaitek, hala nahita, frogak suntsitu edo aldarazten baditu, edota froga-eginbideetan eskua sartzen badu, Nazioarteko Zigor Gortean, horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra eta zazpi hilabetetik 12 arteko isuna ezarriko zaizkio.

4. Norbaitek lekuko bat usteltzen badu, horren agerraldiari edo lekukotzari oztopo egiten badio Nazioarteko Zigor Gortean, edota halakoak aldarazten baditu, horri urtebetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra eta sei hilabetetik 24 arteko isuna ezarriko zaizkio.

5. Urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra eta sei hilabetetik 24 arteko isuna ezarriko zaizkio, Gorteko funtzionario batek bere eginkizunak bete ez ditzan edo bidegabe bete ditzan behartzeko edo induzitzeko, funtzionario horri trabak jartzen dizkionari, bai eta hori usteltzen edo beraren kontra larderia erabiltzen duenari ere.

6. Norbaitek errepresaliak hartzen baditu Nazioarteko Zigor Gorteko funtzionario baten aurka, funtzionario horrek edo beste batek burutu dituen eginkizunak direla eta, orduan, hari urtebetetik lau urte arteko espetxealdi-zigorra eta sei hilabetetik 24 arteko isuna ezarriko zaizkio. Zigor bera ezarriko zaio, lekuko batek Gortean egindako adierazpenaren ondorioz, horren aurka errepresaliak hartzen dituenari.

7. Norbaitek, Gorteko funtzionariogisa eta bere eginkizun ofizialak direla medio, eroskeriazko emaria eskatu edo onartzen badu, horri bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra, eta isuna, eskatu edo onartutako emaritik emari horren hiru halako artekoa, ezarriko zaizkio.

XXI. TITULUA

KONSTITUZIOAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Asaldatzea

472 artikulua

Asaldatzearen delitupeko errudunakdira jendaurrean indarkeria erabiliz altxatzen direnak, helburu hauetatik edozein lortzeko:

1.) Konstituzioa indargabetu, horrenindarraldia eten edo, oso-osoan nahiz zati batean, aldaraztea.

2.) Errege, Erregeorde edo Erregeordetzaren kideak euren karguetatik kentzea; horiei, oso-osoan edo zati batean,onurabide eta ahalmenak kentzea, edota horiek behartzea, euren borondatearen aurkako egintza gauzatzera.

3.) Kargu publikoak hautatzeko hauteskunde askeak eragoztea. 4.) Gorte Nagusiak, Diputatuen Kongresua, Senatua edota edozein autonomia erkidegoren legebiltzarra desegitea; horiei biltzen, eztabaidatzen edo ebazpenak ematen eragoztea; ebazpenen bat ematera derrigortzea edo aginpide zein eskumenen bat kentzea.

5.) Nazio-lurraldearen zati batenindependentzia aldarrikatzea.

6.) Nazioaren Gobernuaren edo autonomia erkidego baten Gobernu Kontseiluaren ordez beste bat jartzea; Gobernuaren nahiz autonomia erkidego baten Gobernu Kontseiluaren edo horietako edozein kideren ahalmenak bere kabuz erabili, egikaritu edo kentzea, ahalmenen egikaritza askea eragoztea zein murriztea, edo haien borondatearen aurkako egitateak gauzatzera behartzea.

7.) Edonolako indar armatu Gobernuaren obedientziatik itzuraraztea.

473 artikulua

1. Norbaitzuek, asaldatuak induzituz, asaldatzea bera sustatu badute edo bultzatzen badute, edota asaldatzearen buru nagusiak badira, orduan, horiei hamabost urtetik hogeita bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta denbora bereko erabateko desgaikuntza ere; menpeko agintea dutenei hamar urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra, eta hamar urtetik hamabost arteko erabateko desgaikuntza; eta parte-hartzaile hutsei bost urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra, eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, sei urtetik hamar artekoa.

2. Armak azalarazi badira, edo asaldatuaren agindupeko indarraren eta bidezko agintaritzaren alderdi leialen artean borroka egon bada edota asaldatzeakkalte handiak eragin baditu titulartasun publiko edo pribatuko jabetzetan; telegrafo, telefono, uhin, burdinbide edo bestelako komunikabideak eten badira, pertsonen aurka indarkeria larria erabili bada, edota kontribuzioak galdatu edo herri-ondasunak beren legebidezko inbertsioetatik desbideratu badira, orduan, halakoei ezarritako espetxealdi-zigorrak izango dira, hurrenez hurren, hogeita bost urtetik hogeita hamar artekoa lehenengoentzat, hamabost urtetik hogeita bost artekoa bigarrenentzat eta hamar urtetik hamabost artekoa azkenekoentzat.

474 artikulua

Asaldatzea buru ezagunekin antolatzera heldu ez denean, buru ezaguntzat hartuko dira egitez besteak gidatu edo horien izenean hitz egiten dutenak, beren izenean luzatutako idazkiak izenpetzen dituztenak, edo horien antzeko zuzendaritza edo ordezkaritzako beste egintza batzuk gauzatzen dituztenak.

475 artikulua

Asaldatu gisa, bost urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie,bai eta sei urtetik hamabi arteko erabateko desgaikuntza ere, asaldatze-delitua egiteko guda-taldeak edo bestelako indar armatu erakarri edo biltzen dituztenei.

Asaldatzea gauzatzera iristen bada,aurreko horiek sustatzailetzat hartuko dira eta 473. artikuluko zigorra ezarriko zaie.

476 artikulua

1. Militarrak, bere agindupeko indarren asaldatzeari eusteko, eskura dituen bideak erabiltzen ez baditu, bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta sei urtetik hamar arteko erabateko desgaikuntza ere.

2. Aurreko paragrafoan ezarritakozigor berberak ezarriko zaizkio, beheko erdian, asaldatze-delitua egin nahi dela dakien militarrari, berehala horri buruzko salaketa egiten ez badie bere nagusiei edo euren karguen zioz delitu hori pertsegitzeko betebeharra duten agintari edo funtzionarioei.

477 artikulua

Asaldatzeko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, aurreko artikuluetan ezarritako desgaikuntzaz gain, delitu bakoitzari dagokiona baino gradu bat edo bi gutxiagoko espetxealdi-zigorrarekin.

478 artikulua

Kapitulu honetan ezarritako delituetatik edozein egiten duenak agintaritzan jardunez gero, kasuan-kasuan ezarritako desgaikuntza-zigorraren ordez erabateko desgaikuntza ezarriko da, hamabost urtetik hogei artekoa, salbu eta inguruabar hori modu zehatzean araututa dagoenean tipo penal bakoitzean.

479 artikulua

Asaldatzea azaleratu bezain laster,gobernu-agintaritzak altxatuei aginduko die berehala sakabanatu eta atzera egiteko.

Agindeia egin ondoren, altxatuek berehala euren jarrera uzten ez badute, agintaritzak bere esku duen indarra erabiliko du altxatuak sakabanatzeko.

Agindeia ez da beharrezkoa izango,behin asaldatuek tiro egin ondoren.

480 artikulua

1. Zigorretik salbuetsita geratukoda, asaldatze-delituan nahasirik egonda, delituaren ondorioak galarazteko, hori garaiz agerrarazten duena.

2. Delitua gauzatu besterik egin ez dutenei armak, erabili aurretik, uzten badituzte eta bidezko agintaritzaren menpe jartzen badira, dagokien espetxealdi-zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaie. Zigor berbera ezarriko da, asaldatuak sakabanatzen badira edo legebidezko agintaritzaren menpe jartzen badira, bai agintaritza horren agindeia jaso aurretik, bai eta agindei horren ondorioz ere.

481 artikulua

Asaldatze batean edo asaldatze baten ondorioz norberak egindako delituguztiak, kasuan-kasuan, kode honen xedapenen arabera zigortuko dira.

482 artikulua

Agintariak asaldatzeari jarkitzen ezbazaizkio, hamabi urtetik hogei arteko erabateko desgaikuntza ezarriko zaie.

483 artikulua

Funtzionarioek altxatuen agindupean euren karguetan jarduten irautenbadute edo, enpleguari uko egin eta uko horren onarpenik jasotzeke, euren enplegua uzten badute, asaldatze-arriskua dagoelarik, orduan, halakoei enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaie, sei urtetik hamabi artekoa.

484 artikulua

Norbaitzuek onartzen badute asaldatuek eskainitako enplegua, orduan,sei urtetik hamabi arteko desgaikuntza erabatekoa ezarriko zaie.

II. KAPITULUA

Koroaren aurkako delituak

485 artikulua

1. Norbaitek hiltzen badu Erregea,beraren edozein aurreko nahiz ondorengo, Erregina-ezkontidea edo Erreginaren ezkontidea edota Erregeordea zein Erregeordetzaren kide bat, edo Koroaren printze jaraunslea, orduan, horri hogei urtetik hogeita bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Delitu bera egiteko saiakuntza zigortzeko, aurreko idatz-zatian ezarritako zigorra baino gradu bat gutxiagokoaezarriko da.

3. Delitura inguruabar astungarri biedo gehiago biltzen badira, hogeita bost urtetik hogeita hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

486 artikulua

1. Norbaitek eragiten badio 149. artikuluan ezarritako lesio bat Erregeari,beraren edozein aurreko nahiz ondorengori, Erregina-ezkontideari edo Erreginaren ezkontideari edota Erregeordeari edo Erregeordetzaren kide bati, orduan, horri hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

Ostera, 150. artikuluan ezarritakolesio bat eragiten bada, zortzi urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

2. Norbaitek beste edozein lesio eragiten badie, lau urtetik zortzi artekoespetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

487 artikulua

Hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio Erregea, beraren edozein aurreko nahizondorengo, Erregina-ezkontidea edo Erreginaren ezkontidea edota Erregeordea, Erregeordetzaren kideen bat edo Koroaren printze jaraunslea askatasun pertsonalaz gabetzen duenari, salbu eta kode honen beste manu batzuek zigor handiagoa ezartzen dietenean egitate horiei.

488 artikulua

Aurreko artikuluetan ezarritako delituak egiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoarekin.

489 artikulua

Norbaitek, indarkeria edo larderia larria erabiliz, behartzen baditu aurreko artikuluetan aipatutako pertsonak euren borondatearen aurka egintza bat gauzatzera, orduan, horri zortzi urtetik hamabi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

Aurreko lerrokadan ezarritako kasuan, indarkeria edo larderia larria ezbada, gradu bat gutxiagoko zigorra ezarriko da.

490 artikulua

1. Norbaitek, indarkeria edo larderiaerabiliz, bortxatzen badu aurreko artikuluetan aipatutako pertsonetatik edozeinen bizilekua, orduan, horri hiru urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio. Indarkeria edo larderia erabiltzen ez bada, bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

2. Hiru urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio aurreko paragrafoan aipatutako pertsonetatik edozein modu larrian mehatxatzen duenari;eta urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, mehatxua arina bada.

3. Norbaitek kalumniatu edo iraintzen badu Erregea, beraren edozein aurreko zein ondorengo, Erregina-ezkontidea edo Erreginaren ezkontidea edota Erregeordea zein Erregeordetzaren kide bat, edo Koroaren printze jaraunslea, beraren funtzioan aritzean edo funtzio hori dela eta, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, kalumnia edo irainak larriak badira; eta sei hilabetetik hamabi arteko isun-zigorra ezarriko zaio, larriak ez badira.

491 artikulua

1. Aurreko artikuluan aipaturikopertsonetatik edozeinen aurkako kalumnia eta irainak lau hilabetetik hogei arteko isunarekin zigortuko dira, artikulu horretan ezarritako kasuetatik kanpo gauzatzen badira.

2. Norbaitek, Koroaren ospeari kalte egin ahal dioten moduetatik edozeinetan, Koroaren ospeari kalte egiteko moduan erabiltzen badu Erregearen, beraren edozein aurreko nahiz ondorengoren edo Erregina-ezkontidearen zein Erreginaren ezkontidearen irudia edota Erregeordearena zein Erregeordetzaren kide batena edo Koroaren printze jaraunslearena, orduan, sei hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

III. KAPITULUA

Estatuaren erakundeen eta botere-banaketaren aurkako delituak

I. ATALA

Estatuaren erakundeen aurkako delituak

492 artikulua

Norbaitzuek, Koroa titularrik gabe geratzean edo Koroaren titularra bere agintea erabiltzeko desgaitua izatean, Gorte Nagusiei biltzen eragozten badiete, Erregeordetza edo adingabe titularraren tutorea izendatzeko, orduan, halakoei, beste arau-hauste astunagoak egiteagatik legokiekeen zigorrari kalterik egin gabe, hamar urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta hamar urtetik hamabost arteko desgaikuntza erabatekoa.

493 artikulua

Norbaitzuk, indarra, indarkeria edolarderia erabiliz eta jendaurrean altxatu gabe, Diputatuen Kongresuko, Senatuko edo autonomia erkidego baten legebiltzarraren egoitzan sartzen badira, horiek bilduta daudenean, orduan, halakoei hiru urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie.

494 artikulua

Sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie Diputatuen Kongresuko, Senatuko edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren egoitzen aurrean, haiek bileran daudela, eta haien ohiko jardunbidea aldaraziz, kale-agerraldiak edo bestelako bilerak sustatu edo zuzentzen dituztenei edo horien buru direnei.

495 artikulua

1. Norbaitzuk, jendaurrean altxatugabe eta arma edo bestelako tresna arriskutsuak aldean daramatzatela, Diputatuen Kongresuko, Senatuko edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren egoitzan sartzen ahalegintzen badira, banaka edo taldeka eskaerak aurkezteko, orduan, halakoei hiru urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie.

2. Aurreko paragrafoan ezarritako zigorra goiko erdian ezarriko zaie taldea sustatu edo zuzentzen dutenei edota horren buru direnei.

496 artikulua

Norbaitek modu larrian iraintzen baditu Gorte Nagusiak edo autonomia erkidegoko legebiltzarra, halakoak bilduta daudenean, edota gorte nahiz biltzarhorietako batzorde bat iraintzen badu, batzorde horrek haien ordezkari gisa gauzatzen dituen egintza publikoetan, orduan, horri hamabi hilabetetik hemezortzi arteko isuna ezarriko zaio.

Aurreko lerrokadan azaldutako irainak direla eta, egotzia zigorretik salbuetsita geratuko da, 210. artikuluan ezarritako inguruabarrak gertatzen badira.

497 artikulua

1. Sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, Diputatuen Kongresuko, Senatuko edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren kideizan gabe, horien bileren ordenari nahasmendu larria eragiten diotenei.

2. Aurreko paragrafoan aipatzen den nahasmendua, bileren ordenari eragiten diona, larria ez denean, sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko da.

498 artikulua

Norbaitzuek indarra, indarkeria, larderia edo mehatxu larria erabiltzen badute Diputatuen Kongresuko, Senatuko edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren kide bati horien bileretara joatea eragozteko, edota modu berean horietako kide bati beraren iritziak agertzeko edo botoa emateko askatasuna murrizten badiote, orduan, halakoei hiru urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie.

499 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoakGorte Nagusien edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren bortxaezintasuna urratzen badu, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, hamar urtetik hogei artekoa; horrek ez dio kalterik egingo, egitatea beste delitu astunago bat bada, berari legozkiokeen zigorrak ezartzeari.

500 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak Gorte Nagusien edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren kideetako bat atxilotzen badu, indarreko legeriak ezarritako kasuetatik kanpo edo eskatzen dituen betekizunak bete gabe, orduan, horri, kasuan-kasuan, kode honetako zigorrak goiko erdian ezarriko zaizkio, eta, horrezaz gain, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, sei urtetik hamabi artekoa.

501 artikulua

Agintaritza judizialak Gorte Nagusien edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren kide bat erruztatzen edo prozesupean jartzen badu, indarreko legeriakezarritako betekizunak izan gabe, orduan, agintaritza horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, hamar urtetik hogei artekoa.

502 artikulua

1. Norbaitzuk, agindeia legez eta ohartarazpena eginda jaso dutelarik, agertzen ez badira Gorte Nagusien edo autonomia erkidegoko legebiltzarraren ikerketa batzordera, orduan, halakoak desobeditze-delitupeko erruztatu gisa zigortuko dira. Erruztatu agintari edo funtzionario publikoa bada, horri enplegu edo kargualdi publikoa etengo zaio, sei hilabetetik bi urte arte.

2. Agintari edo funtzionarioari zigor berberak ezarriko zaizkio, baldineta Herri Defendatzailearen, Kontu Auzitegiaren edo autonomia erkidegoen organo baliokideen ikerketa oztopatzen badu, nahiz horiek eskatutako txostenak bidaltzeari uko eginez edo bidaltze hori bidegabe luzatuz, nahiz horiei trabak jarriz, ikerketa egiteko beharrezkoak diren administrazio-espediente nahiz agiriak eskuratzeko.

3. Norbaitek, Parlamentuko ikerketa-batzorde baterako deialdia jaso duelarik, lekukotza faltsua ematen badu, sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

503 artikulua

Bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie: 1.) Ministroen Kontseilua edo autonomia erkidegoko Gobernu Kontseilua batzarturik dagoen lokalean indarrez sartzen direnei indarkeria edo larderia erabiliz.

2.) Kontseiluan bilduta dagoen Gobernuaren edo autonomia erkidegokoGobernuko kideen askatasuna murrizten dutenei edota, edozein bide erabiliz, oztopatzen dutenei, salbu eta egitateak beste delitu astunago bat direnean.

504 artikulua

1. Hamabi hilabetetik hemezortziarteko isuna ezarriko zaie hurrengo hauek modu larrian kalumniatu, iraindu edo mehatxatzen dituztenei: Nazioko Gobernua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Konstituzio Auzitegia, Auzitegi Gorena, edo autonomia erkidego baten Gobernu Kontseilua edo Auzitegi Nagusia.

Aurreko lerrokadan xedatutakoaren arabera, kalumnia edo irainen ondoriozko erruduna, zigorretik salbuetsita geratuko da, baldin eta kodehonen 207 eta 210. artikuluetan hurrenez hurren ezarritako inguruabarrak gertatzen badira.

Hiru urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie indarra, indarkeria edo larderia erabiltzen dutenei, erakunde horietako kideei euren bileretara joaten eragozteko.

2. Norbaitzuek modu larrian iraindu

edo mehatxatzen badituzte armadak eta segurtasuneko gorputz edo kidegoak eta indarrak, orduan, halakoei hamabi hilabetetik hemezortzi arteko isuna ezarriko zaie.

Aurreko lerrokadan ezarritako irainen erruduna zigorretik salbuetsita geratuko da, baldin eta kode honetako210. artikuluan azaldutako inguruabarrak gertatzen badira.

505 artikulua

1. Sei hilabetetik urtebete artekoespetxealdi-zigorra ezarriko zaie, toki-korporazioaren kide izan gabe, korporazio horren osoko bilkuretako ordena modu larrian nahasten dutenei, bertara sartzea, egun horretako gai-zerrendaren garapena edo erabakiak hartzea eragotziz, bai eta desordenak eragiten dituztenei ere, desordena horien helburua bada antolakunde edo talde terroristei laguntza erakustea.

2. Norbaitzuek, antolakunde edotalde terroristen izatea babes moduan hartuz, toki korporazioen kideak kalumniatu, iraindu, derrigortu edo mehatxatzen badituzte, egindako delituari dagokion zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko zaie.

II. ATALA

Aginpideak usurpatzea

506 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak xedapen orokor bat ematen badu edo xedapen horren betearazpena eteten badu, horretarako aginpiderik ez duelarik, orduan, horri urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, sei urtetik hamabi artekoa.

506bis. artikulua

Ezabatua.507. artikulua

Epaile edo magistratuak berari ezdagozkion administrazio-aginpideak bere buruarentzat hartzen baditu, edota aginpide horiek dituenari halakoak bidezko eran erabiltzea eragozten badio, orduan, horri sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hiru hilabetetik sei arteko isuna ere, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru arte etengo zaio.

508 artikulua

1. Agintari edo funtzionario publikoak epailearen aginpideak bere buruarentzat hartzen baditu edo agintaritza judizial eskudunak emandako ebazpena betearaztea eragozten badu, orduan, horri sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hiru hilabetetik zortzi arteko isuna ere, eta enplegu edo kargualdi publikoa urtebetetik hiru arte etengo zaio.

2. Agintari edo funtzionarioak, administraziokoa nahiz militarra izan, Konstituzioak bermatutako epaile edo magistratuen independentziaren aurka erasotzen badu, horiei erabaki behar dituzten auzi edo jardunaren inguruan jarraibide nahiz aginduak emanez edo agindeiak eginez, orduan, horri urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta lau hilabetetik hamar arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, bi urtetik sei artekoa.

509 artikulua

Epaile edo magistratu, agintari nahizfuntzionario publikoak, legeak onartzen dituen kasuetan izan ezik, eskumena baliatzeari uzteko agindeia legez jaso eta prozedurarekin aurrera egiten badu, jurisdikzio-gatazkaren inguruan erabaki arte zain egon gabe, orduan, horri hiru hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, sei hilabetetik urtebete artekoa.

IV. KAPITULUA

Oinarrizko eskubideen eta askatasun publikoen egikaritzari buruzko delituak

I. ATALA

Konstituzioak bermatzen dituen oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak egikaritzean egindako delituak

510 artikulua

1. Norbaitzuek talde edo elkarteen aurkako bereizkeria, gorrotoa edo indarkeria eragiten badute arrazakeria nahiz zio antisemitengatik, edota talde nahiz elkarte horietako kideen ideologia, erlijio nahiz sinesmen, familia-egoera, etnia, arraza, nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, gaixotasun edo elbarritasunarengatik, orduan, halakoei urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.

2. Zigor bera ezarriko zaie talde edoelkarteen inguruan, faltsuak direla jakinda edo egia ausartegi mespretxatuz, informazio iraingarriak hedatzen dituztenei, baldin eta informaziook horien ideologia, erlijio nahiz sinesmen, edota beren kideen etnia, arraza, nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, gaixotasun edo elbarritasunari buruzkoak badira.

511 artikulua

1. Sei hilabetetik urte bi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, urtebetetik hiru artekoa, herri-zerbitzu batez arduratzen den norbanakoari, baldin eta pertsona bati, beraren ideologia, erlijio, sinesmen, etnia, arraza, nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, gaixotasun edo elbarritasuna dela eta, prestazio bat ukatzen badio, pertsona horrek prestazio horretarako eskubidea izanik.

2. Zigor berberak ezarriko dira, baldin eta egitateak elkarte, fundazio, sozietate edo korporazioen aurka edo horien kideen aurka gauzatzen badira,kideen ideologia, erlijio edo sinesmenengatik, kideen edo horietako baten etnia edo arrazarengatik, edo euren nazio-jatorri, sexu, sexu-joera, familia-egoera, gaixotasun edo elbarritasunarengatik.

3. Funtzionario publikoek artikuluhonetan ezarritako egitateetako bat gauzatzen badute, zigor berberak, goiko erdian ezarriko zaizkie eta, horiekin batera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, bi urtetik lau artekoa.

512 artikulua

Norbaitzuek, lanbide edo enpresajarduerak gauzatzean, pertsona bati prestazio bat emateari uko egiten badiote, beraren ideologia, erlijio, sinesmen, etnia, arraza edo nazio, sexu, sexu-joera, familia-egoera, gaixotasun edo elbarritasunaren zioz, eta pertsona horrek prestazio horretarako eskubidea izanik, orduan, halakoei lanbidea, ogibidea, industria edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza berezia ezarriko zaie, urtebetetik lau artekoa.

513 artikulua

Zigortzekoak dira zilegi ez diren bilera edo kale-agerraldiak eta halakotzathartzen dira:

1.) Delituren bat egiteko helburuarekin egiten direnak. 2.) Armak, lehergailuak, objektu makatzaileak edota bestelako objektu arriskutsuak daramatzaten pertsonen bidez osatuak.

514 artikulua

1 Aurreko artikuluaren 1. zenbakira bildutako bilera edo kale-agerraldietatik edozeinen sustatzaile edo zuzendariei eta artikulu horren 2. zenbakian aipatutako inguruabarrak eragozten ahalegindu ez direnei, eskura dituzten bide guztiak erabiliz, urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie.

Ondore horietarako, bilera edo kale-agerraldiaren zuzendari edo sustatzailetzat hartuko dira horretarako dei egiten dutenak edo horren buru direnak.

2. Armak edo arrisku bereko bideak eramaten dituztela, bilera edo kale-agerraldi batera azaltzen direnei urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere. Epaile edo auzitegiek gradu bat jaitsi ahal izango diote adierazitako zigorrari, subjektuaren aurrekariak, kasuaren inguruabarrak eta eramandako arma edo tresnaren ezaugarriak kontuan izanik.

3. Pertsonek, bilera edo kale-agerraldi bat egiten dela eta, indarkeriazko egintzak gauzatzen badituzte agintaritzaren aurka, agintaritzaren agenteen aurka nahiz pertsonen aurka edo jabetza publiko zein jabetza pribatuen aurka, euren delituari dagokion zigorra goiko erdian ezarriko zaie.

4. Norbaitzuek biltzeko edo kale-agerraldia egiteko eskubideak zuzenbidearen arabera egikaritzea eragozten badute, edo bilera nahiz kale-agerraldi zilegiaren ibilera modu larrian nahasten badute, orduan, halakoei bi urtetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, egitateak indarkeria erabiliz gauzatzen badira, eta hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamabi arteko isuna, egitateok egitezko jardunbidez edo bidezkoak ez diren jardunbideetatik beste edozeinez gauzatzen badira.

5. Edozein bilera edo kale-agerraldiren sustatzaile edo zuzendariek, aurretik eten edo debekatu izan den bilera edo kale-agerraldi baterako deialdia egiten badute, edo bilera edo kale-agerraldi hori berriro egiten badute edo egiten ahalegintzen badira, betiere konstituzio-ordena edo herri-bakea, modu larrian, aldarazteko helburuarekin dihardutela, orduan, halakoei sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaie, aurreko paragrafoen arabera ezar daitekeen zigorrari kalterik egin gabe.

515 artikulua

Zigortzekoak dira zilegi ez diren elkarteak, eta halakotzat hartzen dira: 1.) Delituren bat egitea helburu dutenak, edo, eratu ondoren, delituren bat egitea sustatzen dutenak, bai eta, modu antolatu eta koordinatuan, behin eta berriz, faltak egitea edo egin daitezen sustatzea helburu dutenak ere.

2.) Ezabatua. 3.) Helburu zilegia badute ere, helburu hori lortzeko indarkeriazko bideak edo nortasuna aldarazteko nahiz kontrolatzeko bideak erabiltzen dituztenak.

4.) Izaera paramilitarreko antolakundeak. 5.) Pertsona, talde edo elkarteen aurkako bereizkeria, gorrotoa edo indarkeria sustatzen dutenak, horien ideologia, erlijio edo sinesmenen zioz, edo horien kideen edo horietako baten etnia, arraza edo nazio, sexu, sexu-joera, familia-egoera, gaixotasun edo elbarritasunaren zioz.

516 artikulua

Ezabatua.

517 artikulua

515. artikuluaren 1. zenbakian, eta 3. zenbakitik 6. erakoen kasuetan zigor hauek ezarriko dira:

1.) Elkarteen eratzaile, zuzendarieta buruei bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, sei urtetik hamabi artekoa.

2.) Jardunean dauden kideei urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra,bai eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ere.

518 artikulua

Norbaitzuek, edozein kasutan garrantzitsua den laguntza ekonomikoedo bestelako laguntzaren bidez, faboratzen badute 515. artikuluaren 1. zenbakira, eta 3. zenbakitik 6. erakoetara bildutako elkarteen eraketa, antolaketa edo jarduera, orduan, halakoei urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, urtebetetik lau artekoa.

519 artikulua

Zilegi ez den elkartearen delituaegiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, aurreko artikuluetan ezarritako egitate bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoarekin.

520 artikulua

Epaile edo auzitegiek, 515. artikuluan ezarritako kasuetan, zilegi ez denelkartea desegitea erabakiko dute eta, egoki denean, kode honen 129. artikuluaren ondorio erantsietatik beste edozein ezartzea.

521 artikulua

Zilegi ez den elkartearen delituan,errudunari, adierazitako zigorrez gain, erabateko desgaikuntza ere ezarriko zaio, hamar urtetik hamabost artekoa, agintaria, agintaritzaren agentea edo funtzionario publikoa bada.

521bis. artikulua

Ezabatua.

II. ATALA

Kontzientzia-askatasunaren, erlijio -sentimenduen eta hildakoenganako begirunearen aurkako delituak

522 artikulua

Lau hilabetetik hamar arteko isunaezarriko zaie:

1.) Erlijio baten kide bati edo batzuei euren sinesmenei dagozkienegintzak gauzatzea edo egintza horietara azaltzea eragozten dietenei, horretarako indarkeria, larderia, indarra edo bidezkoak ez diren derrigortzeetatik beste edozein erabiltzen badute.

2.) Bide berberak erabiliz, beste batedo beste batzuk behartzen dituztenei kultu edo errito egintzak gauzatzera, horietan parte hartzera, erlijio batekoa izatea edo ez izatea agerrarazten duten egintzak gauzatzera, edo erlijioa aldatzera.

523 artikulua

Norbaitek erlijioen egintzak, eginkizunak, zeremoniak edo kale-agerraldiak, indarkeria, mehatxu, nahasmendu edo egitezko jardunbidez eragotzi, geldiarazi edo nahasten baditu, betiere erlijio horiek inskribatuta daudenean Justizia eta Barne Arazoetako Ministerioaren erregistro publiko egokian, orduan, pertsona horri sei hilabetetik sei urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, egitatea kultu-leku batean gauzatu bada, eta lau hilabetetik hamar arteko isuna, egitatea beste edozein lekutan gauzatu bada.

524 artikulua

Norbaitek tenpluan, kultu-lekuanedo zeremonia erlijiosoetan, legez babesturiko sentimendu erlijiosoak ofenditzen dituzten donauste-egintzak gauzatzen baditu, orduan, horri sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorra edo hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaio.

525 artikulua

1. Zortzi hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaie erlijio baten kideen sentimenduak ofenditzearren, haren dogma, sinesmen, errito edo zeremoniei jendaurrean eskarnio egiten dietenei, hitzez, idatziz nahiz edozein agiriren bidez, edota, jendaurrean, iseka egiten dutenei aurreko dogma zein sinesmen horiek dituztenekiko edo errito nahiz zeremonia horiek egiten dituztenekiko.

2. Zigor berbera ezarriko zaie erlijio edo sinesmenik ez dutenekiko, hitzez edo idatziz, jendaurrean eskarnio egiten dutenei.

526 artikulua

Norbaitek, hildakoen oroimenari zor zaion begirunea urratuz, hobiak nahiz hilobiak bortxatzen, edo gorpu bat nahiz beraren errautsak donausten baditu edota, idoi egiteko asmoz, errauts-kutxatilak, panteoiak, hilarriak zein horma-hilobiak, suntsitu, aldarazi edo horiei kalte egiten badie, orduan, horri hiru hilabetetik bost arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaio.

III. ATALA

Ordezko gizarte-prestazioaren eginbeharraren aurkako delituak

527 artikulua

Ezabatuta, maiatzaren 22ko 3/2002Lege Organikoaren ondorioz (EAO, 123. zk., maiatzaren 23koa).

528 artikulua

Xedapen indargabetzaile bakarrakindargabetutakoa.

V. KAPITULUA

Konstituzio-bermeen aurka funtzionario publikoek egindako delituak

I. ATALA

Funtzionario publikoek gizabanakoaren askatasunaren aurka egindako delituak

529 artikulua

1. Epaile edo magistratuak auzi kriminal bat uzten badu beste agintari edofuntzionario administrazioko nahiz militar baten esku, azken horrek legearen aurka auzi kriminal hori erreklamatu diolako, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, sei hilabetetik bi urte artekoa.

2. Horrezaz gain, atxilotua agintariedo funtzionario horren esku uzten badu, aurreko zigor hori baino gradu bat gehiagokoa ezarriko zaio.

530 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, delituaren ondorioz auzia dagoelarik eta epeak edo konstituzioaren nahiz legearen gainerako bermeak urratuz, atxilotu, preso edo epaitu bat askatasunaz gabetzea erabakitzen, askatasunaz gabetzen edo askatasun-gabetze hori luzatzen badu, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, lau urtetik zortzi artekoa.

531 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak,delituaren ondorioz auzia dagoelarik eta epeak edo konstituzioaren nahiz legearen gainerako bermeak urratuz, atxilotu, preso edo epaitu baten inkomunikazioa dekretatu, gauzatu edo luzatzen badu, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, bi urtetik sei artekoa.

532 artikulua

Aurreko bi artikuluetan azaldutakoegitateak zuhurtziagabekeria astunarengatik gauzatzen badira, orduan, enplegua edo kargualdi publikoa eteteko zigorra ezarriko da, sei hilabetetik bi urtera.

533 artikulua

Espetxeko edo adingabeak babestuzein zuzentzeko zentroetako funtzionarioak giltzaperatu edo barneratuei ezartzen badizkie bidegabeko zehapen edo gabetzeak, edo horiekin beharrezkoa ez den zorroztasuna erabiltzen badu, orduan, funtzionario horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, bi urtetik sei artekoa.

II. ATALA

Funtzionario publikoek egoitza-bortxaezintasunaren eta bizitza pribatuko beste bermeen aurka egindako delituak

534 artikulua

1. Sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaio, bai eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ere, bi urtetik sei artekoa, agintari edo funtzionario publikoari, jokabide hauetatik bat egiten badu, delituaren ondorioz auzia dagoelarik eta konstituzioaren edo legearen bermeak errespetatu gabe: 1.) Egoitza batean sartzen bada, bizilagunaren adostasunik gabe.

2.) Pertsona baten paper edo agiriak edota horren egoitzan dauden gauzak miatzen baditu, jabeak askatasunezbere adostasuna ematen duenean izan ezik.

Miaketaren ondoren, jabeari ez badizkio berehala itzultzen miatutako paper, agiri eta gauzak, orduan, enpleguedo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko da, sei urtetik hamabi artekoa, eta hamabi hilabetetik hogeita lau arteko isuna, jabetzapenaren ondorioz ezar dakiekeen zigorrari kalterik egin gabe.

2. Agintari edo funtzionario publikoak, pertsona baten paper, agiri edo gauzak modu zilegian miatu bitartean, zuzena ez den iseka gauzatzen badu edota pertsona horren ondasunei beharrezkoa ez den kaltea egiten badie, orduan, horri gauzatu dituen egitateei dagozkien zigorrak, goiko erdian, ezarriko zaizkio eta, horiekin batera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, bi urtetik sei artekoa.

535 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, delituaren ondorioz auzia dagoelarik, edozelako gutuneria pribatuaz, postazkoaz nahiz telegrafiazkoaz jabetzen bada, konstituzioaren edo legearen bermeak urratuz, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, bi urtetik sei artekoa.

Agintari edo funtzionario publikoari, berak lortutako informazioa zabaldu edo ezagutarazten badu, desgaikuntza berezia goiko erdian ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna ere.

536 artikulua

Agintariak, funtzionario publikoakedo horien agenteak, delituaren ondorioz auzia dagoelarik eta konstituzioaren edo legearen bermeak urratuz, telekomunikazioen artean esku sartzen badu, edota trikimailu teknikoak erabiltzen baditu, soinua, irudia edo komunikaziorako seinaleetatik beste edozein entzun, igorri, irarri edo kopiatzeko, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, bi urtetik sei artekoa.

Lortutako informazioa zabaldu edoezagutarazten badu, desgaikuntza berezia goiko erdian ezarriko zaio, bai eta sei hilabetetik hemezortzi arteko isuna ere.

III. ATALA

Funtzionario publikoek gizabanakoen beste eskubideen aurka egindako delituak

537 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, atxilotu edo presoari eragotzi edo oztopatzen badio abokatuaren laguntza izateko eskubidea, eskubide horri uko egin diezaion ahalegintzen bada, edo eskubide horri uko egitea faboratzen badu, edota, berehala eta modu ulergarrian, beraren eskubideen eta atxiloketaren zioen berri ematen ez badio, orduan, horri lau hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, bi urtetik lau artekoa.

538 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoakaurretiazko zentsura ezartzen badu, edo konstituzioak eta legeek baimentzen dituzten kasuetatik kanpo, liburu nahiz egunkarien argitaraldiez jabetzen bada, edo liburu zein egunkarien argitalpena edo irrati-telebistako edozein saioren hedapena eteten badu, orduan, horri erabateko desgaikuntza ezarriko zaio, sei urtetik hamar artekoa.

539 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak, aurretiaz ebazpen judizialik izan gabe, legez eratutako elkartea desegiten edo horren jarduera eteten badu, edo, bidezko arrazoirik gabe, elkarte horri bilerak egitea eragozten badio, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, zortzi urtetik hamabi artekoa eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna.

540 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoak bilera baketsua debekatu edo desegiten badu, legeek beren beregi baimentzen dituzten kasuetatik kanpo, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, lau urtetik zortzi artekoa, bai eta sei hilabetetik bederatzi arteko isuna ere.

541 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoakpertsona bati beraren ondasunen jabetza kentzen badio, legeek baimentzen dituzten kasuetatik kanpo eta lege betekizunak bete gabe, orduan, horri enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, urtebetetik lau artekoa, bai eta sei hilabetetik hamabi arteko isuna ere.

542 artikulua

Agintari edo funtzionario publikoari enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarriko zaio, urtebetetik lau artekoa, pertsona bati, jakinaren gainean egonik, herritarren beste eskubideak egikaritzea eragozten badio, betiere eskubide horiek konstituzioaren eta bestelako legeen bidez aitortuta daudenean.

VI. KAPITULUA

Espainiari idoi egitea

543 artikulua

Espainiaren, beraren autonomia erkidegoen edo beren ikur zein ezaugarrienaurka hitzez, idatziz edo egitez egindako ofentsa edo idoiek zazpi hilabetetik hamabi arteko isuna jasoko dute, betiere publizitatez egiten direnean.

XXII. TITULUA

ORDENA PUBLIKOAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Albaramendua

544 artikulua

Albaramendupeko erruztatuak dira, asaldatze-delitutik kanpo daudelarik, agerian eta modu nahasian altxatzen direnak, indarrez edo legezko bideetatik kanpo, legeen aplikazioa eragozteko, edozein agintari, korporazio ofizial edo funtzionario publikori beraren funtzioan bidezko eran jarduten edo beraren erabakiak betetzen eragozteko, edo Administrazioak edo epaileek emandako ebazpenak betetzen eragozteko.

545 artikulua

1. Norbaitzuek albaramendua induzitu, berari eutsi edo bera gidatzen badute edo albaramenduan egile nagusi gisa ageri badira, zortzi urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, eta agintari gisa diharduten pertsonak badira, hamar urtetik hamabost artekoa. Horrezaz gain, kasu bietan erabateko desgaikuntza ezarriko zaie zigorrak dirauen denbora berbererako.

2. Aurreko kasuetatik kanpo daudenei lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta enpleguedo kargu publikorako desgaikuntza berezia, lau urtetik zortzi artekoa.

546 artikulua

474. artikuluan xedatutakoa albaramendu-kasuan ere aplikatzekoa da, albaramendua ez bada buruzagi ezagunekin antolatu.

547 artikulua

Albaramenduak ez badu modu larrian oztopatu agintaritza publikoaerabiltzea eta, horrezaz gain, legeak zigor astunez zigortutako beste deliturik egitea eragin ez badu, epaile edo auzitegiek gradu bat edo bi jaitsiko dizkiete kapitulu honetan adierazitako zigorrei.

548 artikulua

Albaramendua egiteko zirikatzea,konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin, betiere albaramendua gauzatzen ez denean. Albaramendua gauzatzen bada, 545. artikuluko lehenengo paragrafoko zigorra ezarriko da, eta haien egileak sustatzaile gisa hartuko dira.

549 artikulua

479. artikulutik 484. erakoetan xedatutakoa albaramenduari ere aplikatzekoa da.

II. KAPITULUA

Agintaritzaren aurkako atentatuak, agintaritzaren agenteen eta funtzionario publikoen aurkako atentatuak, eta jarkitzea eta desobeditzea

550 artikulua

Atentatupeko erruztatuak dira agintariari, agintaritzaren agenteei edo funtzionario publikoei, euren karguetako funtzioetan ari direnean edo eginkizun horiek direla-eta jazartzen zaizkienak, horien aurka indarra erabiltzen dutenak, horiek modu larrian larderiatzen dituztenak edo horiei modu aktibo eta larrian jarkitzen zaizkienak.

551 artikulua

1. Aurreko artikuluko atentatuakagintaritzaren aurka badira, bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorrarekin eta hiru hilabetetik sei arteko isunarekin zigortuko dira, eta beste kasu guztietan urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

2. Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, atentatua jasaten duen agintaria Gobernuko kidea bada, autonomia erkidegoen Gobernu Kontseiluetako kidea, Diputatuen Kongresuko kidea, Senatuko kidea, autonomia erkidegoen legebiltzarretako kidea, toki-korporazioetako kidea, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidea edo Konstituzio Auzitegiko magistratua, espetxealdi-zigorra ezarriko da, lau urtetik sei artekoa, bai eta isuna ere, sei hilabetetik hamabi artekoa.

552 artikulua

Aurreko artikuluan kasuan-kasuanezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira, atentatuan inguruabar hauetako bat gertatzen bada:

1.) Armak edo bestelako eskuarte

arriskutsuak erabiliz egiten bada erasoa.

2.) Agintari, agintaritzaren agente edo funtzionario publiko izateaz baliatzen bada egitatearen egilea.

553 artikulua

Aurreko artikuluetan ezarritako delituetatik edozein egiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortuko dira, delitu bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

554 artikulua

1. Norbaitek indar armatu bati, berefuntzioetan ari denean, edo funtzio horiek direla eta, egitez tratu txarra ematen badio, edo era aktibo eta larrian jarkitzen bazaio, orduan, horri 551 eta 552. artikuluetan kasuan-kasuan ezartzen diren zigorrak ezarriko zaizkio.

2. Ondore horietarako indar armatutzat hartuko dira, uniformea jantzirik,legez Indar Armatuen ardurapean dagoen zerbitzua ematen duten militarrak, hori egiteko agindua arauz jaso badute.

555 artikulua

551 eta 552. artikuluetan kasuan-kasuan ezarritako zigorrak baino gradu bat gutxiagokoak ezarriko zaizkieagintaria, agintaritzaren agenteak edo funtzionarioak laguntzeko hurbildu direnekiko jazartzea edo larderia gauzatzen dutenei.

556 artikulua

Norbaitzuk, 550. artikuluko kasuetatik kanpo daudelarik, euren funtzioetan ari diren agintariei edo agintaritzaren agenteei jarkitzen bazaizkie edo horiei modu larrian desobeditzen badiete, orduan, halakoei espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, sei hilabetetik urtebete artekoa.

III. KAPITULUA

Desordena publikoak

557 artikulua

1. Espetxealdi-zigorra ezarriko zaie,sei hilabetetik hiru urte artekoa, taldeka jardunez eta herri-bakearen aurka atentatua egiteko asmoz, ordena publikoa eraldatzen dutenei, pertsonei lesioak eraginez, jabetzetan kalteak sortuz, herri-bideak edo horietarako sarbideak oztopatuz, betiere horietatik dabiltzanentzat arriskua sorrarazten denean, edo instalazioetan edo eraikinetan indarrez sartuz; horrek ez dio kalterik egingo kode honen manuen arabera legozkiekeen zigorrak ezartzeari.

2. Aurreko paragrafoan ezarritako zigorrak baino gradu bat gehiagokoa ezarriko zaie bertan aipatu egintzen egileei, baldin eta egintzok gertatzen badira, jende asko biltzen duten ekitaldi edo ikuskizunak direla eta. Zigor bera ezarriko zaie, ekitaldi horiek zein esparrutan burutu eta esparru horien barruan, ordena publikoa nahaspilatzen dutenei, euren jokabideek jende-oldeak nahiz bestelako erreakzioak eragiten badituzte edo eragin ahal badituzte jendearengan, eta, horien ondorioz, bertan dauden guztiak edo batzuk arriskuan jar badaitezke. Kasu horietan, izaera horretako ekitaldi edo ikuskizunetara joateko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarri ahal izango da, ezarritako espetxealdi-zigorra baino hiru urte arte luzeagoa.

558 artikulua

Hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik hamabi arteko isuna ezarriko zaie, ordenaren nahasmendu larria eragiten dutenei auzitegi edo epaitegi baten entzunaldian, edozein agintaritzari edo korporaziori dagozkion egintza publikoetan, hauteslekuan, bulego edo establezimendu publikoan, irakastegian edo kirol- nahiz kultura-ikuskizunak direla eta. Kasu horietan, izaera horretako toki, ekitaldi edo ikuskizunetara joateko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarri ahal izango da, ezarritako espetxealdi-zigorra baino hiru urte arte luzeagoa.

559 artikulua

Norbaitzuek ordena publikoan nahasmendu larria eragiten badute, pertsona bati herritar gisa dagozkion eskubideak egikaritzen eragozteko asmoz,orduan, halakoei hiru hilabetetik hamar arteko isuna ezarriko zaie eta hautagai izateko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, bi urtetik sei artekoa.

560 artikulua

1. Norbaitzuek kalteak eragiten badituzte eta kalte horiek telekomunikazioko lineak edo instalazioak nahiz posta geldiarazi, oztopatu edo suntsitzen badituzte, orduan, halakoei espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, urtebetetik bost artekoa.

2. Zigor berbera ezarriko zaie burdinbideetan kalteak eragin dituztenei, edo 382. artikuluan ezarritako moduetatik batez burdinbidezko zirkulazioan kalte larria sortzen dutenei.

3. Zigor bera ezarriko zaie ura, gasaeta elektrizitatea herrietara daramaten bideei edo bidaltzeko tresnei kalte egiten dietenei, baldin eta horien hornidura edo zerbitzua geldiarazten edo modu larrian nahaspilatzen badute.

561 artikulua

Norbaitek, herri-bakearen aurka atentatu egiteko asmoz, lehergailuak edo ondore bera sor dezaketen bestelako aparatuak, edota osasunari kalte egin ahal dioten gai kimiko, biologiko nahiz toxikoak daudela modu faltsuan adierazten badu, orduan, horri espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, sei hilabetetik urtebete artekoa, edo isuna, hamabi hilabetetik hogeita lau artekoa, benetan sortutako ikara edo ordena-eraldatzea kontuan hartuz.

IV. KAPITULUA

Aurreko kapitulu guztietarako xedapena

562 artikulua

Titulu honen aurreko kapituluetanazaldutako delituetatik edozein egiten duena agintari legez diharduen pertsona bada, kasuan-kasuan ezarritako desgaikuntza-zigorraren ordez erabateko desgaikuntza ezarriko da, hamar urtetik hamabost arteko denboran, delituari dagokion tipo penalak inguruabar hori zehatz biltzen duenean izan ezik.

V. KAPITULUA

Arma, munizio edo lehergailuen edukitze, trafiko eta gordailuan jartzea

563 artikulua

Debekatutako armak edukitzea urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorrarekin zigortuko da. Halaber, zigorbera ezarriko zaio araututako armak edukitzen dituenari, arma horien fabrikazio-ezaugarriek funtsezko aldarazpena jaso badute.

564 artikulua

1. Beharrezko lizentzia edo baimena izan gabe, araututako su-armak edukitzea honela zigortuko da: 1.) Urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorrarekin arma laburrak badira.

2.) Sei hilabetetik urtebeterako espetxealdi-zigorrarekin, arma luzeak badira. 2. Aurreko zenbakian ezarritako delituak, hurrenez hurren, bi urtetik hiru arteko eta urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorrekin zigortuko dira, inguruabar hauetatik bat gertatzen bada:

1.) Armek fabrikazio-markarik edozenbakirik ez edukitzea, edo marka nahiz zenbaki horiek aldatuta edo ezabatuta egotea.

2.) Armak nazio-lurraldean legearen aurka sartutakoak izatea. 3.) Armak itxuraldatuta egotea, armen jatorrizko ezaugarriak aldatuz.

565 artikulua

Epaile edo auzitegiek gradu bat jaitsi ahal izango diete aurreko artikuluetan adierazitako zigorrei, egitatearen eta errudunaren inguruabarrak kontuan hartuz, agerian jartzen bada ez dagoela armak zilegi ez den helburuarekin erabiltzeko asmorik.

566 artikulua

1. Norbaitzuek agintaritza eskudunak edo legeek baimentzen ez dituztenarma edo munizioak egin, merkaturatu edo gordailuan jartzen badituzte, zigor hauek ezarriko zaizkie: 1.) Gerrarako arma nahiz munizioak badira, edo arma kimiko nahiz biologikoak badira, pertsonen kontrako minak edo multzokako munizioak badira, sustatzaile eta antolatzaileei espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bost urtetik hamar artekoa, eta horiek eratzeko lagundu dutenei espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, hiru urtetik bost artekoa.

2.) Araupeko su-armak nahiz horientzako munizioak badira, sustatzaileeta antolatzaileei espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, bi urtetik lau artekoa, eta horiek eratzeko lagundu dutenei espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, sei hilabetetik bi urte artekoa.

3.) Zigor berberak ezarriko dira, kasuan-kasuan, gerrarako nahiz defentsarako armen edo munizioen, edo armakimiko nahiz biologiko edo pertsonen kontrako minak nahiz multzokako munizioen trafikoa zigortzeko.

2. Aurreko paragrafoaren 1. zenbakiko zigorrak ezarriko zaizkie arma kimiko nahiz biologikoak edo pertsonen kontrako minak edo multzokako munizioak garatu edo erabiltzen dituztenei edota horiek erabiltzeko prestalan militarrak hasten dituztenei, edo horiek desegiten ez dituztenei, Espainia kide den nazioarteko itun edo hitzarmenen arau-haustea eginez.

567 artikulua

1. Gerrarako armen gordailua ezartzea arma horietatik edozein fabrikatzea, merkaturatzea edo edukitzea da,euren modeloa edo mota kontuan hartu gabe, nahiz eta piezetan desarmatuta egon. Arma kimiko nahiz biologikoen edo pertsonen kontrako mina nahiz multzokako munizioen gordailua ezartzea arma horiek fabrikatzea, merkaturatzea edo edukitzea da.

Gerrarako armen gordailua ezartzeak bere barnean hartzen ditu, horienmerkaturatzeari dagokionez, erostea eta besterentzea.

2. Gerrarako armak dira nazio-defentsa arautzen duten xedapenek gerrarako arma gisa zehazten dutenak. Armakimiko nahiz biologikoak, pertsonen kontrako minak nahiz multzokako munizioak dira Espainia kide den nazioarteko itun edo hitzarmenetan halakotzat hartzen direnak.

Arma kimiko nahiz biologikoen,pertsonen kontrako minen nahiz multzokako munizioen garapentzat jotzen da edozein jarduera, baldin eta jarduera horren bitartez ikerketa edo azterketa zientifikoa edo teknikoa egiten bada, arma kimiko nahiz biologiko, pertsonen kontrako mina nahiz multzokako munizio berria sortzeko edo aurretiaz dagoena aldarazteko.

3. Araupeko su-armak gordailuanjartzea da arma horietariko bost edo gehiago fabrikatzea, merkaturatzea edo biltzea da, nahiz eta piezetan desarmatuta egon.

4. Munizioei dagokienez, epaile eta auzitegiek adieraziko dute kapitulu honen ondoreetarako gordailuan jarri diren ala ez, munizioen kopurua eta mota kontuan hartuz.

568 artikulua

Gai edo aparatu lehergarri, sukoi,su-eragile edo itogarriak edota beraien osagaiak legeek edo agintaritza eskudunak baimentzen ez duten edukitzea edo gordailuan jartzea, fabrikatzea, trafikagai hartzea, garraiatzea nahiz edonola hornitzea lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorrarekin zigortuko da, horien sustatzaile eta antolatzaileei dagokienez, eta hiru urtetik bost arteko espetxealdi-zigorrarekin, horiek eratzeko lagundu dutenei dagokienez.

569 artikulua

Elkarte baten izenean edo beraren kontura, arma, munizio edo lehergailuen gordailuak delitu egiteko asmoz ezartzen badira, epaileak elkarte horren ez-zilegitasuna adieraziko du eta, horren ondorioz, elkarte hori desegin egingo da.

570 artikulua

1. Kapitulu honek arautu kasuetan,armak eduki eta eramateko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarri ahal izango da, ezarritako espetxealdi-zigorra baino hiru urte luzeagoa.

2. Era berean, delitugileak baimena badu kapitulu honetan aipatzen diren gai, arma edo munizio bat edo batzuk fabrikatzeko nahiz trafikagai hartzeko, orduan, horri, adierazitako zigorrez gain, bere industria edo merkataritzan aritzeko desgaikuntza berezia ezarriko zaio, hamabi urtetik hogei artekoa.

VI. KAPITULUA

Antolakunde eta talde kriminalak

570bis artikulua

1. Norbaitzuek antolakunde kriminal bat sustatu, eratu, antolatu, koordinatu edo zuzentzen badute, horiei lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, baldin eta antolakundearen xede edo objektua bada delitu astunak egitea, eta hiru urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie gainontzeko kasuetan. Eta norbaitzuek antolakundean modu aktiboan parte hartzen badute, horren partaideak badira edota ekonomikoki edo beste edozein modutan laguntzen badute, horiei bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, baldin eta horren helburua delitu astunak egitea bada, eta urtebetetik hiru artekoa gainontzeko kasuetan.

Kode honen ondoreetarako antolakunde kriminal gisa hurrengoa ulertzen da: bi pertsona edo gehiagok osatutako elkartea, izaera egonkorrarekin edo epealdi mugagaberako, modu adostu eta koordinatuan hainbat zeregin edo eginkizun elkarbanatzen dituztenak, delituak gauzatzeko helburuarekin, bai eta faltak behin eta berriro burutzeko.

2. Aurreko zenbakian aurreikusitako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, antolakundeak ondorengo baldintzaren bat betetzen duenean:

a) kide ugariak izatea.

b) arma edo tresna arriskutsuak izatea. c) komunikazio edo garraiorako baliabide teknologiko aurreratuak izatea, euren ezaugarriengatik bereziki egokiak direnak delituak egiteko edo errudunen zigorgabetasuna errazteko.

Aipatu inguruabarretatik bi edogehiago pilatzen badira, gradu bat gehiagoko zigorrak ezarriko dira.

3. Artikulu honetan ako aurreikusitako zigorrak goiko erdian ezarriko dira,hurrenez hurren, delituak bizitzaren edo pertsonen osotasunaren aurkakoak, askatasuna, sexu-askatasun eta -ukigabetasunen aurkakoak edo gizakien salerosketari buruzkoak direnean.

570ter artikulua

1. Norbaitzuek talde kriminal bateratu, finantzatu edo osatzen badute, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkie: a) Taldearen helburua bada aurreko artikuluaren 3. paragrafoan aipaturiko delituak egitea, orduan, horiei, bi urtetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, baldin eta delitu astun bat edo gehiago badira; eta urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra, baldin eta delituak hain astunak ez badira.

b) Sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra, baldin eta taldearenhelburua bada beste edozein delitu astuna egitea.

c) Hiru hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra, baldin eta a) lerrokadan barneratzen ez diren eta hain astunak ez diren delituak edo delitu bat egiten badira edo faltak behin eta berriro egiten badira; azken kasu honetan zigorra beheko erdian ezarri beharko da, salbu eta taldearen helburua 623.

artikuluko 1. zenbakian ezarritako falta behin eta berriro egitea denean; kasu horretan zigorra osorik ezar daiteke.

Kode honen ondoreetarako, taldekriminaltzat hurrengoa ulertzen da: bi pertsona baino gehiago batzea, aurreko artikuluan definitutako antolakunde kriminalaren ezaugarrietako bat edo batzuk betetzen ez baditu ere, horren horien helburu edo objektua denean delituak modu adostuan egitea edo faltak behin eta berriro eta modu adostuan egitea.

2. Aurreko zenbakian ezarritako zigorrak goiko erdian ezarriko dira, taldeak ondorengo baldintzaren bat betetzen duenean: a) kide ugariak izatea.

b) arma edo tresna arriskutsuak izatea. c) komunikazio edo garraiorako baliabide teknologiko aurreratuak izatea, euren ezaugarriengatik bereziki egokiak direnak delituak egiteko edo errudunen zigorgabetasuna errazteko.

Aipatu inguruabarretatik bi edogehiago pilatzen badira, gradu bat gehiagoko zigorrak ezarriko dira.

570quater artikulua

1. Kapitulu honetan eta jarraikoanezarritako kasuetan, epaile edo auzitegiek antolakunde edo taldearen desegitea erabakiko dute, eta, hala denean, Kode honen 33.7 eta 129 artikuluetako beste edozein ondorio.

2. Era berean, aurreko bi artikuluetan deskribatutako jokabideen erantzuleei, artikulu horietan ezarritako zigorrez gain, desgaikuntza berezia ezarriko zaie antolakunde edo talde kriminalaren jarduerarekin, edo euren baitan burutzen den jarduerekin lotura duten jarduera ekonomiko edo negozio juridiko guztietarako ; desgaikuntza zigor hori, hala denean, askatasunaz gabetzen duen zigorra baino sei urtetik hogei arte luzeagoa izango da, delituaren astuntasuna, egindako delitu-kopurua eta delitugilearen inguruko inguruabarrak kontuan hartuta eta horien arabera.

Edozein kasutan, aipatu artikuluanezarritako jokabideak Kode honetako beste manu batean jasota badaude, orduan 8. artikuluaren 4. arauan ezarritakoa aplikatuko da.

3. Kapitulu honen xedapenak antolakunde edo talde kriminal guztiei ezarriko zaizkie, horiek zigor bidetik Espainian garrantzitsua den edozein ekintzagauzatzen badute, nahiz eta atzerrian eratu, atzerrian kokatuta egon edo euren jarduera atzerrian garatu.

4. Epaile edo auzitegiek, epaianarrazoiak emanez, Kapitulu honetako edozein delituen erantzuleari gradu bat edo bi gutxiagoko zigorra ezar diezaiokete, betiere subjektuak bere borondatez delitu-jarduera bertan behera utzi badu eta modu aktiboan agintaritzari edo horren agenteei laguntzen badie froga erabakigarriak eskuratzen beste erantzule batzuk identifikatu edo harrapatzeko nahiz bera kide izan den antolakunde edo taldeen jarduna edo garapena eragozteko; zein antolakunde edo talde horien baitan edo horien bidez egin daitekeen delitua saihesteko.

VII. KAPITULUA

Antolakunde eta talde terroristak eta terrorismo delituak

I. ATALA

Antolakunde eta talde terroristak

571 artikulua

1. Norbaitzuek antolakunde edo talde terrorista bat sustatu, eratu, antolatu edo zuzentzen badute, horiei zortzi urtetik hamalau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, zortzi urtetik hamabost artekoa.

2. Norbaitzuek antolakunde edo taldean modu aktiboan parte hartzen badute, edo horien partaideak badira, horiei sei urtetik hamabi arteko espetxealdi zigorra ezarriko zaie, eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, sei urtetik hamalau artekoa.

3. Kode honen ondoreetarako, antolakunde edo talde terroristatzat hartukodira, hurrenez hurren, 570bis) artikuluko 1. lerrokadaren bigarren paragrafoan eta 570ter artikuluko 1. lerrokadako bigarren paragrafoan ezarritako ezaugarriak betetzen dituzten elkartzeak, horien helburu edo objektua denean konstituzio-ordena iraultzea edo herri-bakea modu larrian aztoratzea, hurrengo Ataleko delituetatik edozein burutzeagatik.

II. ATALA

Terrorismo-delituak

572 artikulua

1. Norbaitzuek, antolakunde edotalde terroristetako kideak direla, edo horien zerbitzupean jardun edo horiekin elkarlanean ari direla, 346 eta 351. artikuluetan hurrenez hurren tipifikatzen diren kalte handiak edo suteak egiten badituzte, orduan, halakoei hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie. Horrek ez dio kalterik egingo inoren bizitzaren, osotasun fisikoaren edota osasunaren aurkako lesioa gertatu eta horri dagokion zigorra ezartzeari.

2. Norbaitzuek, antolakunde edo talde terroristetako kideak direla, edo horien zerbitzupean jardun edo horiekin elkarlanean ari direla, inoren aurka atentatu egiten badute, orduan, halakoei zigor hauek ezarriko zaizkie:

1. Espetxealdi-zigorra, hogei urtetikhogeita hamar artekoa, inoren heriotza eragiten badute.

2. Espetxealdi-zigorra, hamabosturtetik hogei artekoa, 149 eta 150. artikuluetan ezarritako lesioetatik edozein eragiten badute edo norbait bahitzen badute.

3. Espetxealdi-zigorra ezarriko zaie,hamar urtetik hamabost artekoa, bestelako edozein lesio eragiten badute edo norbait mehatxatu, derrigortu edo legearen aurka atxilotzen badute.

3. Zigorra goiko erdian ezarriko daegitateak gauzatzen badira 551. artikuluko 2. paragrafoko pertsonen aurka, Indar Armatuetako kideen aurka, estatuaren segurtasun-indar eta kidegoetako kideen aurka, autonomia erkidegoetako polizien aurka edo toki-erakundeetako kideen aurka.

573 artikulua

Arma edo munizioak gordailuan jartzea, gai edo aparatu lehergarri, sukoi, su-eragile edo itogarriak edota beraien osagaiak edukitzea eta gordailuan jartzea, arma, munizio, gai edo aparatu horiek fabrikatzea, trafikagai hartzea, garraiatzea nahiz horiez edonola hornitzea, edo aurreko gaiak edo bide eta trikimailu egokiak kokatze hutsa nahiz erabiltzea sei urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorrarekin zigortuko da, egitate horiek gauzatzen badituzte aurreko artikuluetan azaltzen diren antolakunde edo talde terroristetako kideek, edo horien zerbitzupean edo horiekin elkarlanean ari direnek.

574 artikulua

Norbaitzuek, antolakunde nahiz talde terroristetako kideak direla, edo horien zerbitzupean edo horiekin elkarlanean ari direla, bestelako arau-hausteakegiten badituzte, 571. artikuluko 3. paragrafoan azaltzen diren helburuetako bat lortzeko, orduan, halakoei egindako falta edo delituari dagokion zigorra goiko erdian ezarriko zaie.

575 artikulua

Norbaitzuek ondarearen aurka atentatu egiten badute, lehen aipatutako antolakunde nahiz talde terroristentzat dirua bildu edo euren helburuak ahalbideratzeko asmoz, orduan, halakoei egindako delituari dagokion zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko zaie; horrek ez dio kalterik egingo elkarlaneko egintzarengatik hurrengo artikuluaren arabera ezarri behar den zigorra ezartzeari.

576 artikulua

1. Espetxealdi-zigorra ezarriko zaio,bost urtetik hamar artekoa, bai eta isuna ere, hemezortzi hilabetetik hogeita lau artekoa, antolakunde edo talde terrorista baten jarduera nahiz helburuekin elkarlaneko egintzetatik edozein gauzatu, eskatu edo errazten duenari.

2. Elkarlaneko egintzak dira pertsona, ondasun zein instalazioei buruz informatzea edo horiek zelatatzea, egonlekuak edo gordailuak eraiki, atondu,laga edo erabiltzea, antolakunde edo talde terroristekin loturarik duten pertsonak ezkutatzea edo toki batetik bestera eramatea, entrenamenduak antolatzea edo horietara joatea eta, oro har, antolakunde edo talde terrorista horien jarduerekin lankidetzan aritzea, horiei laguntzea nahiz horientzat bitartekotza egitea edo balio bera duen bestelako edozein egintza gauzatzea, ekonomikoa nahiz edozein motatakoa.

Aurreko lerrokadan aipatutako pertsonei buruzko informazio- edo zelatatze-egintzak 1. paragrafoan ezarritako zigorrarekin zigortuko dira, goiko erdian, egintza horiek arriskuan jartzen badute pertsona horien bizitza, osotasun fisikoa, askatasuna edo ondarea. Arrisku hori gauzatu egiten bada, kasuen arabera, egitatea egilekideei edo sopikunei dagozkien zigorrekin zigortuko da.

3. Artikulu honetako 1 zenbakian ezarritako zigor berberak ezarriko zaizkie, pertsonak antzemateko, doktrinatzeko, trebatzeko edo prestatzeko edozein jarduera gauzatzen dutenei, jarduera hori bideratuta badago beste batzuk antolakunde edo talde terrorista batean sartzera, edo kapitulu honetan ezarritako edozein delitu burutzera.

576bis artikulua

1. Norbaitek, edozein bide erabilita,zuzenean edo zeharka, funtsak hornitu edo biltzen baditu, jakinean egonda, oso osorik edo zatika, Kapitulu honetan jasotako edozein delitu egiteko edota antolakunde edo talde terrorista bati helarazteko asmoarekin erabiliko direla, orduan, horri, bost urtetik hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta hamazortzi hilabetetik hogeita lau arteko isuna.

Funtsak egintza terrorista zehatzakegiteko erabiltzen badira, egitatea egilekideei edo sopikunei dagozkien zigorrekin zigortuko da, kasuaren arabera, zigor altuago bat egokituko balitzaio.

2. Norbait, lege-aginduz agintaritzarekin kolaboratzeko behar bereziaduenean terrorismoaren finantzaketarako egintzen prebentzioan, eta betebehar horien betepenean zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz artikulu honetako lehenengo atalean deskribatutako edozein jokabide antzeman edo eragotzi ezin denean, orduan, aipatu atalean aurreikusitako zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoa ezarriko zaio.

3. Kode honetako 31bis artikuluan ezarritakoaren bat etorriz, pertsona juridiko bat artikulu honetan jasotako delituen erantzule denean, orduan, ondorengo zigorrak ezarriko zaizkio:

a) Bi urtetik bost urte arteko isuna,pertsona fisikoak egindako delituari bost urte baino gehiagoko espetxealdi-zigorra ezartzen bazaio.

b) Urtebetetik hiru urte arteko isuna,pertsona fisikoak egindako delituari bi urte baino gehiagoko askatasunaz gabetzen duen zigorra ezartzen bazaio, aurreko lerroaldean barneraturik ez dagoena.

Kode honetako 66bis artikuluanezarritako erregelen arabera, epaile eta auzitegiek 33. artikuluko 7 lerrokadako b) letratik g) letrara arte jasota dauden zigorrak ere ezarri ahalko dituzte.

577 artikulua

Norbaitzuek, antolakunde edo talde terroristetako kide izan barik, eta konstituzio-ordena iraultzeko edo herri-bakea modu larrian aztoratzeko helburuarekin, edo xede horietan laguntzeko helburuarekin, herri bateko biztanleak edo gizarte-, politika- nahiz lanbide-talde bateko kideak ikaratuz, giza hilketak egiten badituzte, edo 149 eta 150. artikuluetan tipifikatutako lesioak, legearen aurkako atxiloketak, bahiketak, pertsonen aurkako mehatxuak edo derrigortzeak, edota sute-delitua, kalte handien delitua, 263. artikulutik 266. era artekoetan, 323. artikuluan edo 560. artikuluan tipifikatutako kateak, nahiz armen, munizioen, gai edo aparatu lehergarri, sukoi, su-eragile edo itogarrien edota beraien osagaien edukitze, fabrikatze, gordailuan jartze, trafikagai hartze, garraiatze edo hornitze delituetatik edozein, orduan, halakoei egitate gauzatuari dagokion zigorra ezarriko zaie goiko erdian.

578 artikulua

Edozein adierazpide edo hedabide publikoren bitartez goretsi edo bidezkotzen badira kode honen 571. artikulutik 577. erakoetan jasotako delituak, horien egikaritzan parte hartu duten pertsonak, edota terrorismo-delituetako biktimen edo beraien ahaideen izen ona zikintzea edo horiek gutxietsi nahiz umiliatzea dakarten egintzak gauzatzen badira, orduan, urtebetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da. Gainera, epaileak epaian bertan erabaki dezake, berak ezartzen duen denboraldian zehar, kode honen 57. artikuluan ezarritako debekuetatik bat edo batzuk.

579 artikulua

1. 571. artikulutik 578. erakoetan ezarritako delituak egiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortu egingo dira, aurreko artikuluetan ezarritako egitate bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

Aurreko paragrafoan edo zigorhandiagoa ezartzen duen Kode honetako beste manuren batean barneratzen ez denean, sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, edozein bide erabilita mezu edo kontsigna zabaltzeari, horiek bideratuta daudenean kapitulu honetan ezarritako edozein delituren gauzatzea eragin, zirikatu edo faboratzera, horren bidez delituaren egite eragingarriaren arriskua sortuz edo areagotuz.

2. Kapitulu honetan ezarritako delituen erantzuleei, aurreko artikuluenarabera dagozkien zigorrei kalterik egin gabe, erabateko desgaikuntza zigorra ezarriko zaie, eta desgaikuntza hori epaian, hala denean, askatasunaz gabetzeko ezarri den zigorra baino sei urtetik hogei arte luzeagoa izango da, delituaren astuntasuna, egindako delitu-kopurua eta delitugilearen inguruko inguruabarrak kontuan hartuz.

3. Kapitulu honetan jasotako delitubat edo gehiagorengatik askatasun gabetzailea den zigorrarekin kondenatuak izan direnei, orobat, zaintzapeko askatasun neurria ezarriko zaie, bost urtetik hamar artekoa, eta urtebetetik bost artekoa baldin eta askatasun gabetzailea den zigorra hain astuna ez bada. Dena dela, lehendabiziko delitugilea izanik eta egindako delitu bakarra hain astuna ez denean, auzitegiak zaintzapeko askatasun neurria ezartzea erabaki dezake edo ez, egilearen arriskutsutasun txikiagoa kontuan izanda.

4. Atal honetan ezarritako delituakzigortzeko, epaile eta auzitegiek, epaian arrazoiak emanez, delitu bakoitzari legeak adierazitako zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoa ezarri ahal izango dute, subjektuak, borondatez, delitujarduerak bertan behera utzi eta agintaritzaren aurrean bere burua aurkezten badu, bere partaidetzarekin gauzatutako egitateak aitortuz eta, gainera, delitua gertatzea eragozteko biziki aritzen bada agintaritzarekin elkarlanean, edo froga erabakigarriak eskuratzen laguntzen badu, beste erantzule batzuk identifikatu edo harrapatzeko nahiz bera kide izan den edo elkarlanean aritu den antolakunde edo talde terroristen jarduna edo garapena eragozteko.

580 artikulua

Antolakunde edo talde terroristen jarduerarekin zerikusia duten delitu guztietan, berrerortze astungarria ezartzearen ondoreetarako, atzerriko epaile edo auzitegi batek ezarritako kondena eta Espainiako epaile edo auzitegiek emandako epaiak baliobestekoak izango dira.

XXIII. TITULUA

TRAIZIO-DELITUAK, ESTATUAREN BAKE EDO INDEPENDENTZIAREN AURKAKOAK ETA NAZIO-DEFENTSARI BURUZKOAK

I. KAPITULUA

Traizio-delituak

581 artikulua

Espainiar batek atzerriko herrialdebat induzitzen badu Espainiaren kontra gerran sartzeko adierazpena egitera, edo helburu hori lortzeko atzerriko herrialdearekin ituna egiten badu, orduan, espainiar horri hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

582 artikulua

Hamabi urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio: 1.) Arerioari Espainian sartzea errazten dion espainiarrari edo hiri, militargune, estatuaren ontzi zein aireontzi edo arma- nahiz intendentzia-biltegiak hartzea errazten dion espainiarrari.

2.) Espainiako guda-taldea edo Espainiaren zerbitzupean dagoena arerioarekin bat egin dezan edo, kanpainan dagoelarik, bere banderapetik ihes egin dezan erakarri edo biltzen duen espainiarrari.

3.) Arerioaren banderapean, jendea erreklutatzen duen espainiarrari edota arerioa armez zein Espainiari gerra egiteko bestelako baliabide eragingarriez hornitzen duen espainiarrari.

583 artikulua

Espainiarrari hamabi urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio: 1.) Arerioaren banderapean, aberriaren kontra armak hartzen baditu.

Aurreko zigorra baino gradu batgehiagokoa ezarriko zaio buruzagi edo sustatzaile gisa aritzen denari, agintea duenari edo agintari gisa diharduenari.

2.) Arerioaren guda-taldeak hornitzen baditu ondasun, arma, itsasontzi,aireontzi, intendentziako gai edo munizio, armamentu edota Espainia erasotzeko zuzeneko bestelako baliabide eragingarriz. Halaber, arerioaren indar armatuei aurrerabidea ematen badie, aurreko artikulura bilduta ez dauden moduetako batean.

3.) Arerioa gotorleku, eraikin edolurren plano, agiri nahiz albistez hornitzen badu, betiere horiek zuzenean Espainia erasotzera edo arerioaren indar armatuei bidea erraztera daramatenean.

4.) Gerratean, nazioko guda-taldeek

artikulu honen 2. zenbakian aipatzen diren laguntzak jasotzea edo artikulu honen 3. zenbakian aipatzen diren datu eta albisteak jasotzea eragozten badu.

584 artikulua

Espainiarrak, atzerriko herrialde edo nazioarteko elkarte edo antolakunde bati mesede egiteko asmoz, isilpeko edo sekretu gisa sailkatuta dagoen informazioa lortu, faltsutu, deuseztatu edo ezagutarazten badu, nazio-segurtasunari nahiz defentsari kalte egiteko modukoa izanik, orduan, espainiar horri, traidore gisa, espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, sei urtetik hamabi artekoa.

585 artikulua

Kapitulu honen aurreko artikuluetan ezarritako delituetatik edozein egiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortu egingo dira, delitubakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

586 artikulua

Atzerritarrak, Espainian bizilekuaizanik, kapitulu honetara bildutako delituetatik edozein egiten badu, orduan, delitu bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko zaio, salbu eta itunek edo jendeen zuzenbideak besterik ezartzen dutenean, diplomaziako, kontsulatuko eta nazioarteko antolakundeetako funtzionarioei buruz.

587 artikulua

Kapitulu honen aurreko artikuluetanaipatutako zigorrak ezarriko zaizkie artikulu horietara bildutako delituak Espainiaren aliatua den herrialde baten aurka egiten dituztenei ere, baldin eta herrialde aliatua eta Espainia bien arerioaren kontrako kanpainan badabiltza.

588 artikulua

Hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaie, konstituzioan xedatutakoa bete barik, gerransartzeko adierazpena egin edo bakea izenpetzen duten gobernukideei.

II. KAPITULUA

Estatuaren bakea edo independentzia arriskuan jartzen duten delituak

589 artikulua

Norbaitek Espainian argitaratu edobetearazten badu atzerriko gobernu baten edozein agindu, xedapen edo agiri, eta hori estatuaren independentzia edo segurtasunaren aurkako atentatua bada, estatuaren legeak betetzearen aurkakoa bada edo lege horiek ez betetzea eragiten badu, orduan, pertsona horri espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, urtebetetik hiru artekoa.

590 artikulua

1. Norbaitek, legearen aurkakoak diren edo behar bezala baimendurik ez dauden egintzen bidez, beste herrialde batek Espainiaren kontra gerran sartzeko adierazpena egitea eragiten badu edo horretarako ziorik ematen badu, edota espainiarrak jartzen baditu euren aurkako edo euren ondasunen aurkako isekak nahiz errepresaliak bizi izateko moduan, orduan, pertsona horri espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, zortzi urtetik hamabost artekoa, agintari edo funtzionarioa bada, eta lau urtetik zortzi artekoa, agintari edo funtzionarioa ez bada.

2. Gerran sartzeko adierazpenik egiten ez bada edo isekak nahiz errepresaliak gauzatzen ez badira, kasuan-kasuan, bakoitzari dagokion zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko da.

591 artikulua

Aurreko artikuluan adierazitako zigor berberak ezarriko zaizkio, kasuan-kasuan, Espainiak esku hartzen ez duen gerran, estatuaren neutraltasuna arriskuan jartzen duten egintzetatik edozein gauzatzen duenari edo neutraltasun hori zaintzeko Gobernuak argitaratzen dituen xedapenak hausten dituenari.

592 artikulua

1. Espetxealdi-zigorra ezarrikozaie, lau urtetik zortzi artekoa, estatuaren agintaritzari kalte egiteko edo Espainiaren duintasuna nahiz beraren oinarrizko interesak arriskuan jartzeko asmoz, atzerriko gobernuekin, horien agenteekin edo nazioarteko zein atzerriko talde, erakunde edo elkarteekin ados jartzen direnei edota horiekin nolanahiko harremanak dituztenei.

2. Aurreko paragrafoan aipatutakoegintzak gerra edo asaldatzea eragiteko asmoz gauzatzen dituenari, kasuan-kasuan, zigorra ezarriko zaio kode honen 581, 473 edo 475. artikuluen arabera.

593 artikulua

Espetxealdi-zigorra ezarriko zaio,zortzi urtetik hamabost artekoa, Espainiako nazioaren eta beste nazio arerio baten artean edo haien indar gerragileen artean hitzartutako tregoa edo armistizioa urratzen duenari.

594 artikulua

1. Espainiarrak, gerratean, albiste edo zurrumurru faltsuen berri eman edo horiek zabaltzen baditu, estatuaren sinesgarritasunari edo Espainiaren interesei kalte egiteko, orduan, espainiar horri espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, sei hilabetetik bi urte artekoa.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkio aurreko paragrafora bildutako egitateetatik edozein Espainiako lurraldean gauzatzen duen atzerritarrari.

595 artikulua

Norbaitek, legearen arabera emandako baimenik izan gabe, Espainian guda-taldeak erreklutatzen baditu atzerriko herrialde baten zerbitzupean aritzeko,lortu nahi duen helburua edo eraso nahi duen nazioa edozein izanda ere, orduan, horri espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, lau urtetik zortzi artekoa.

596 artikulua

1. Norbaitek, gerratean eta estatuaren bakea, segurtasuna edo independentzia arriskuan jartzeko asmoz, herrialde arerioarekin edo arerioarenguda-taldeek okupaturiko herrialdearekin posta badu, Gobernuak posta hori debekatu duenean, orduan, horri espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, urtebetetik bost artekoa. Espetxealdi-zigorra zortzi urtetik hamabost artekoa izango da, postan arerioarentzat baliagarri izan daitezkeen abisu edo albisteak ematen badira.

2. Zigor berberak ezarriko zaizkio artikulu honetara bildutako delituak egiten dituenari, nahiz eta, legeari itzuri egiteko, posta herrialde adiskide edo neutral baten bidez zuzendu.

3. Errudunaren helburua arerioarizerbitzua egitea bada, beraren abisu eta albisteekin, kasu hori 583. artikuluko 3 edo 4. zenbakietan barne hartuta dagoela ulertuko da.

597 artikulua

Espainiarra edo atzerritarra, nazio-lurraldean dagoelarik, herrialde areriora pasatzen bada edo pasatzen ahalegintzen bada, Gobernuak hori egiteadebekatuta duenean, orduan, horri isun-zigorra ezarriko zaio, sei hilabetetik hamabi artekoa.

III. KAPITULUA

Nazio-defentsari buruzko sekretu eta informazioak ezagutarazi eta agerraraztea

598 artikulua

Norbaitek, atzerriko herrialde bati mesede egiteko asmorik izan gabe, legeak informazio bat isilpeko edo sekretu gisa sailkatuta duenean, informazio hori lortu, agerrarazi, faltsutu edo deuseztatzen badu, betiere informazioak zerikusia duenean nazio-segurtasun edo defentsarekin, edota Indar Armatuek nahiz interes militarra duten industriek erabilitako bide tekniko edo sistemei buruzkoa denean, orduan, pertsona horri urtebetetik lau arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

599 artikulua

Aurreko artikuluan ezarritako zigorra goiko erdian ezarriko da, inguruabar hauetatik bat gertatzen bada:

1.) Subjektu aktiboa bere kargu edolanpostuarengatik izatea sekretu nahiz informazioaren jakitun edo gordailuzain.

2.) Sekretu edo informazioari publizitatea ematea gizarte-komunikabidebatean edota haren hedapena ziurtatzeko moduan.

600 artikulua

1. Norbaitek, esanbidezko baimenikizan gabe, sarbide murriztua duten alde, instalazio edo gai militarrei buruzko plano edo agiriak kopiatzen baditu, eta horien berri izatea babestuta eta erreserbatuta dagoenean legeak isilpeko edo sekretu gisa sailkatzen duen informazio baten bitartez, orduan, pertsona horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Zigor berbera ezarriko zaio, indarrean dagoen legeriak ezarritako xedapenak bete barik, nazio-segurtasun edo defentsari buruzko objektuak nahiz isilpeko edo sekretu gisa sailkatutako informazioa bere esku dituenari.

601 artikulua

Norbaitek, bere kargu, betekizun edo zerbitzuarengatik, ofizialki bere esku baditu nazio-segurtasun edo nazio-defentsari buruzko objektuak nahiz isilpeko, sekretu zein interes militarreko gisa legez sailkatutako informazioa, edo horien berri era ofizialean badu, eta zuhurtziagabekeria astuna dela medio, baimenik gabeko pertsona batek objektu edo informazio horiek jakitea ekartzen badu, edo horiek zabaldu, argitaratu edota deuseztatzea ekartzen badu, orduan, pertsona horri sei hilabetetik urtebete arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

602 artikulua

Norbaitek energia nuklearrarekin zerikusia duen informazioa ezagutarazi, urratu, agerrarazi, ostu edo erabiltzen badu, betiere legean informazio hori isilpeko edo sekretu gisa sailkatu denean, orduan, horri sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, bestelako lege batek egitateari zigor astunagoa ezartzen ez badio.

603 artikulua

Norbaitek, baimenik izan gabe, nazio-defentsarekin zerikusia duten posta edo agiriak suntsitu, deuseztatu, faltsutu edo irekitzen baditu, legean isilpeko edo sekretu gisa sailkatu direnean halakoak, eta pertsona horrek posta edo agiriak bere esku baditu kargu edo lanpostuaren zioz, orduan, berari bi urtetik bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio eta enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia, hiru urtetik sei artekoa.

604 artikulua

Ezabatuta, maiatzaren 22ko 3/2002Lege Organikoaren ondorioz (EAO, 123. zk., maiatzaren 23koa).

XXIV. TITULUA NAZIOARTEKO ERKIDEGOAREN AURKAKO DELITUAK

I. KAPITULUA

Jendeen zuzenbidearen aurkako delituak

605 artikulua

1. Norbaitek hiltzen badu atzerriko estatuburu bat edo nazioartean itun batek babesten duen pertsona bat, pertsona hori Espainian dagoen bitartean, orduan, horri hogei urtetik hogeita bost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

Egitatean inguruabar astungarri bi edo gehiago gertatzen badira, hogeita bost urtetik hogeita hamar arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

2. Norbaitek 149. artikuluko lesioakeragiten badizkie aurreko paragrafoan aipaturiko pertsonei, orduan, horri espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, hamabost urtetik hogei artekoa.

Eragindako lesioa 150. artikuluan ezarritarikoen artean badago, zortzi urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da; aitzitik, lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, lesio hori bestelakoa bada.

3. Aurreko zenbakietan aipaturikopertsonen aurka, edota haien lokal ofizial, bizileku partikular nahiz garraiobideen aurka beste edozein delitu egitea zigortu egingo da kode honetan delitu bakoitzari ezarritako zigorrekin, goiko erdian.

606 artikulua

1. Norbaitek estatuburu baten edonazioartean itun batek babesturiko pertsona baten ukiezintasun pertsonala urratzen badu, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Aurreko artikulura eta artikuluhonetara bildutako delituek pareko zigorrik ez dutenean ofendituen jatorrizko herrialdearen legeetan, delitugileari ezarriko zaion zigorra kode honen xedapenen arabera delituari legokiokeena izango da, ofendituak aurreko paragrafoan aipatzen den izaera ofiziala ez badu.

II. KAPITULUA

Genozidio-delituak

607 artikulua

1. Norbaitzuek, nazio, etnia, arraza,erlijio-talde edo kideen desgaitasunagatik zehaztutako taldea oso-osorik edo zati batean suntsitzeko asmoz, egintza hauetako bat gauzatzen badute, zigorra ezarriko zaie:

1.) Hamabost urtetik hogei artekoespetxealdi-zigorra, taldekide bat hiltzen badute.

Egitatean inguruabar astungarri biedo gehiago gertatzen badira, berari dagokion zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko da.

2.) Hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra, taldekide baten aurkako sexu-erasorik egiten badute edo 149. artikuluan ezarritako lesioetatik bat eragiten badute.

3.) Zortzi urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra, bizia arriskuan jartzen duten edota osasuna modu larrian nahasten duten bizi-baldintzen menpe jartzen badute taldea bera edo taldeko edozein gizabanako, edota 150. artikuluan ezarritako lesioetatik batzuk eragiten badizkie.

4.) Zigor berbera, taldea edo taldekideak derrigorrez lekualdatzen badituzte, haien bizimodua nahiz ugalketaeragoztera jotzen duten neurrietatik edozein hartzen badute edota gizabanakoak talde batetik bestera indarrez eramaten badituzte.

5.) Lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra, paragrafo honen 2 eta3. zenbakietan adierazitakoez besteko lesioa eragiten badute.

2. Ideiak edo doktrinak hedatzen badira, edozein dela ere erabilitako bidea, artikulu honen aurreko paragrafoan tipifikatutako delituak ukatu edo* justifikatzen dituztenak, edota delitu horiek sortzeko eginerak babesten dituzten erregimen edo erakundeak berrindartu nahi dituztenak, orduan, urtebetetik bi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

II BIS KAPITULUA

Gizateriaren aurkako delituak

607bis artikulua

1. Gizateriaren aurkako delituenerrudunak dira, biztanleria zibilaren edo horren zati baten aurkako eraso orokor edo sistematikoaren barruan, hurrengo paragrafoan ezarri egitateak burutzen dituztenak.

Edozein kasutan ere, gizateriaren aurkako delitutzat joko da halako egitateakhonako inguruabar hauetan burutzea:

1.) Biktima talde edo kolektibo batekoa izateagatik burutzea, talde edo kolektibo hori pertsegitua denean, politika-,arraza-, nazio-, etnia-, kultura-, erlijio-, sexu- nahiz desgaitasun-arrazoien ondorioz, edo nazioarteko zuzenbidearen arabera jende orok onartezintzat jotzen dituen bestelako arrazoien ondorioz.

* Konstituzio Auzitegiaren 235/2007 epaia,2007ko azaroaren 7koa. «ukatu edo» adierazpena konstituzioaren aurkakoa dela ebatzi da.

2.) Arraza-talde batek beste talde baten edo gehiagoren gainean zapalkuntza- eta mendekotasun sistematikorako ezarrita dagoen erregimen baten testuinguruan burutzea, erregimen horri eusteko asmoa dagoenean.

2. Gizateriaren aurkako delituen errudunek honako zigor hauek izango dituzte: 1.) 15 urtetik 20 arteko espetxealdi-zigorra, norbaiten heriotza eragiten badute.

Aipatu zigorra baino gradu bat gehiagokoa ezarriko da, egitatean pilatzen bada 139. artikuluak jasotako inguruabarretatik bat.

2.) 12 urtetik 15 arteko espetxealdi-zigorra, bortxaketa egiten badute, etalau urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra, egitatea beste edozein sexu-eraso bada.

3.) 12 urtetik 15 arteko espetxealdi-zigorra, 149. artikuluan aipatu lesioetatik bat eragiten badute, eta zortzi urtetik 12 arteko espetxealdi-zigorra, pertsonak izate-baldintza zehatz batzuetan jartzen badituzte eta baldintza horiek arriskuan jartzen badute haien bizitza, edo kalte larria eragiten badiote haien osasunari, edota 150. artikuluan arautu lesioetatik bat eragiten badiete.

Lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da, 147. artikuluan aipatu lesioetatik bat eginez gero.

4.) Zortzi urtetik 12 arteko espetxealdi-zigorra, indarkeria erabiliz eta nazioarteko zuzenbideak baimendutako arrazoirik izan gabe, pertsona bat edo batzuk erbesteratu edo derrigor lekualdatzen badituzte beste estatu edo toki batera, pertsona horiek kanporatuz edo haien aurka bestelako derrigortze-egintzak burutuz.

5.) Sei urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra, biztanleriaren osaera etnikoa aldatzeko asmoarekin, emakumeren bat haurdun geratzera behartzen badute, beste delitu batzuen ondoriozko zigorrari, hala denean, kalterik egin gabe.

6.) 12 urtetik 15 arteko espetxealdi-zigorra, norbait atxilotzen badute etaezezkoa ematen badiote askatasunaz gabetze hori aitortzeari edo atxilotutakoaren zori nahiz egonlekuaren inguruan informazioa emateari.

7.) Zortzi urtetik 12 arteko espetxealdi-zigorra, beste inor atxilotzen badute,hori askatasunaz gabetuz eta nazioarteko arauek atxiloketari buruz ezarritakoa hautsiz.

Aipatu zigorra baino gradu bat gutxiagokoa ezarriko da, atxiloketak hamabostegun baino gutxiago irauten duenean.

8.) Lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra, euren zaintza edo kontrolpean dauden pertsonen aurka tortura astuna egiten badute, eta bi urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra, tortura hain astuna ez bada.

Artikulu honen ondoreetarako, torturatzat hartzen da norbaiti sufrimendu fisiko edo psikikoak eragitea.

Zenbaki honetan aipatu zigorra ezarriko da, biktimaren beste eskubide batzuen aurka atentatu egin, eta, hala denean, atentatu horiek dituzten zigorrei kalterik egin gabe.

9.) Lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra, prostituzioari buruz187.1 artikuluan jasotako jokabideetatik bat burutzen badute, eta sei urtetik zortzi artekoa, 188.1 artikuluan aipatu kasuetan.

Sei urtetik zortzi arteko zigorra ezarriko zaie pertsonak leku batetik bestera eramaten dituztenei, euren asmoa haien sexu-ustiapena bada, eta indarkeria, larderia edo engainua erabiltzen badute edo nagusitasun-egoeraz nahiz biktimaren beharrizanzein ahulezia-egoeraz abusatzen badute.

Aurreko lerrokadan eta 188.1 artikuluan aipatu jokabideak adingabe edoezgaiekin burutzen direnean, zigorrok baino gradu bat gehiagokoak ezarriko dira.

10.) Lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra, norbait esklabo eginez gero edo norbait esklabotasunean iraunaraziz gero. Zigor hori ezarriko da, pertsonen eskubideen aurka atentatu zehatzak egin, eta, hala denean, atentatu horiek dituzten zigorrei kalterik egin gabe.

Norbaiten egoera esklabotasuna dela ulertuko da, baldin eta beste inork, baita egitez ere, jabetza-eskubidearen ezaugarri guztiak edo batzuk erabiltzen baditu haren aurka, adibidez, hura erosi, saldu edo maileguan nahiz trukean ematea.

III. KAPITULUA

Babesturiko ondasun eta pertsonen aurka egindako delituak, gatazka armatuaren kasuan

608 artikulua

Kapitulu honen ondoreetarako, pertsona babestutzat hartuko dira hurrengo hauek: 1.) Genevako 1949ko abuztuaren 12ko I eta II. Hitzarmenek edo 1977ko ekainaren 8ko I. Protokolo gehigarriak babesturiko zauritu, gaixo edo itsasoan galdutakoak eta osasun- zein erlijio-langileak.

2.) Genevako 1949ko abuztuaren12ko III. Hitzarmenak edo 1977ko ekainaren 8ko I. Protokolo gehigarriak babesturiko gerrako gatibuak.

3.) Genevako 1949ko abuztuaren12ko IV. Hitzarmenak edo 1977ko ekainaren 8ko I. Protokolo gehigarriak babesturiko biztanle zibilak eta pertsona zibilak.

4.) Genevako 1949ko abuztuaren12ko Hitzarmenek edo 1977ko ekainaren 8ko I. Protokolo gehigarriak babesturiko borrokatik kanpoko pertsonak eta herrialde babeslearen eta beraren ordezkoaren langileak.

5.) Hagako 1899ko uztailaren 29ko II. Hitzarmenak babesturiko hizketakideak eta horiekin doazen pertsonak.

6.) Nazio Batuetako Langileen etaLangile Elkartuen Segurtasunari buruzko 1994ko abenduaren 9ko Hitzarmenak babesturiko Nazio Batuetako langileak eta langile elkartuak.

7.) 1977ko ekainaren 8ko II. Protokolo gehigarria edo Espainia kide dennazioarteko itunetatik beste edozein dela bide, pertsona babestuaren izaera duen beste edonor.

609 artikulua

Norbaitek, gatazka armatua dela eta, babespeko edozein pertsonari egitez tratu txarra ematen badio edo pertsona horren bizia, osasuna nahiz osotasuna arrisku larrian jartzen badu, pertsona hori torturatzen badu edo horri gizabidezkoa ez den tratua ematen badio, esperimentu biologikoak barne daudelarik, sufrimendu handiak eragiten badizkio, edota pertsona horren osasun-egoerari ez dagozkion eta medikuntzako arau orokorrekin bat ez datozen mediku-egintzen menpe jartzen badu pertsona hori, jardunaren gaineko erantzukizuna duen alderdiak, horien antzeko medikuntza-inguruabarretan, bere nazioko pertsona askeei halakorik aplikatuko ez liekeenean, orduan, pertsona horri lau urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, eragindako ondorio kaltegarriei egoki dakiekeen zigorrari kalterik egin gabe.

610 artikulua

Hamar eta hamabost urte bitarteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, eragindako kalteei dagokien zigorraz gain, gatazka armatua dela eta, borrokarako metodo nahiz bide hauetatik edozein erabiltzen duenari edota erabiltzeko nahiz atsedenik ez emateko agintzen duenari: debekatuta daudenak nahiz beharrezkoak ez diren sufrimenduak zein premiagabeko kalteak sortzera zuzenduta daudenak; izadiko ingurumenari, biztanleen osasuna edo biziraupena arriskuan jarriz, kalte zabal, iraunkor eta larriak eragiteko sorrarazita daudenak; edota kalte horiek eragingo dituztela pentsarazten dutenak.

611 artikulua

Hamar urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, eragindako ondoreei dagokien zigorrari kalterik egin gabe, gatazka armatua dela eta, hurrengoa egiten duenari:

1.) Bereizi gabeko edo gehiegizkoerasoaldiak egin edo egiteko agindua ematen duenari bai eta biztanle zibilei, batez ere ikaratzeko asmoz, eraso, errepresaliak egin edo indarkeriazko egintza nahiz mehatxuak egiten dizkienari ere.

2.) Gatazka armatuetan nazioarteko zuzenbidearen arauak aplikatu behar direnean, horiek urratuz, kontrako alderdiaren edo alderdi neutral baten ontzi edo aireontzi ez militarrak beharrik gabe suntsitzen edo horiei kalte egiten dienari, pertsonen segurtasuna zein ontzian dauden agiriak zaintzeko denborarik eman gabe edo beharrezko neurriak hartu gabe.

3.) Gerrako gatibu edo pertsona zibil bat aurkako alderdiaren indar armatuen menpe edozein moduz zerbitzu ematera behartzen duenari, bai eta haiei modu erregularrean eta alderdikeriarik gabe epaituak izateko eskubidea kentzen dienari ere.

4.) Babespeko edozein pertsona erbesteratu, derrigor lekualdatu, bahitugisa hartu edo legearen aurka atxilotu nahiz konfinatzen duenari, edota puntu, gune nahiz indar militar batzuk arerioaren erasoetatik babesteko hura erabiltzen duenari.

5.) Zuzenean edo zeharka, alderdi okupatzailearen biztanleria okupaziopeko lurraldera lekualdatu, eta, bertan bizileku iraunkorra izan dezan, lurralde horretan kokatzen duenari.

6.) Babespeko edozein pertsonari dagokionez, beraren aurkako arrazazko bereizketa edota, pertsonaren duintasunaren kontrako idoia dakarten beste bereizkeria batzuetan oinarritzen direla, gizabidezkoak ez diren gainerako jokaerak eta jokaera apalesgarriak egiten, egiteko agintzen edo horiei eusten dienari.

7.) Gerrako gatibu edo pertsona zibilak askatzea edo aberriratzea bidezkoarrazoirik gabe eragotzi edo berandutzen duenari.

8.) Epaile edo auzitegiaren aurreankontrako alderdiko naziokoen eskubide eta akzioak ezeztatuta, etenda edo onartezinak direla adierazten duenari.

9.) Babestutako pertsona batensexu askatasunaren aurka eraso egiten duenari, ondorengo egintzak gauzatuz: bortxaketa, sexu-esklabotza, eragindako edo behartutako prostituzioa, behartutako haurdunaldia, behartutako antzutzea edo beste edozein motako sexu-erasoa.

612 artikulua

Hiru urtetik zazpi arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, eragindako ondoreei dagokien zigorrari kalterik egingabe, gatazka armatua dela eta, hurrengoa egiten duenari:

1.) Ospitaleei eta osasun-instalazio,-gai, -unitate eta -garraiobideei, espe-eremuei, osasun- eta segurtasun-alde zein herriei, alde neutralizatuei, biztanle zibilak barneratzeko lekuei, defentsarik gabeko herriei eta alde desmilitarizatuei zor zaien babesa jakinaren gainean urratzen duenari, zeinu nahiz seinale bereizgarri egokiekin jakitera emandakoak badira.

2.) Osasun- nahiz erlijio-langileenaurka, edo mediku-ordezkaritzetako nahiz sorospen-elkarteetako kideen aurka, edota, nazioarteko zuzenbidearen arabera, Genevako hitzarmenetako zeinu nahiz ikur bereizgarriak erabiltzeko gaikuntza duten langileen aurka, indarkeria erabiltzen duenari.

3.) Babespeko edozein pertsona modu larrian iraintzen duenari edo ezinbesteko jangaiak nahiz osasun-laguntza kendu edo ematen ez dizkionari; pertsona hura era umiliagarri edo apalesgarrian tratatzen duenari, bai eta, bidezko berandutzarik izan gabe eta era ulergarrian, bere egoerari buruzko informazioa ematen ez dionari ere, edo norbanakoen ekintzengatik zigor kolektiboak ezartzen dituenari, eta emakume eta familiei aterpe emateari buruz nahiz emakume eta haurren babes bereziari buruz Espainiak izenpetu dituen nazioarteko itunetako aginduak urratzen dituenari, eta bereziki, hamazortzi urtetik beherakoak errekrutatu edo horien izena ematen duenari edo borroketan zuzenean parte hartzeko erabiltzen dituenari.

4.) Zeinu babesle nahiz bereizgarriak edota Espainia kide den nazioarteko itunetan ezarri eta aitortutako ezaugarri edo seinaleak, bereziki Gurutze Gorriaren, Ilargi Erdi Gorriaren eta Kristal Gorriaren zeinu bereizgarriak bidegabe erabiltzen dituenari.

5.) Estatu neutralen, Nazio Batuen,gatazkan alderdi ez diren estatuetatik beste edozeinen edo kontrako alderdien bandera, uniforme, ikur edo ezaugarri bereizgarriak bidegabe edo era zitalean erabiltzen dituenari, bai erasoaldian, bai eragiketa militarrak estali, ahalbideratu, babestu nahiz oztopatzeko, Espainia kide den nazioarteko itunetan beren beregi salbuetsita dauden kasuetan izan ezik.

6.) Hizketaldiko edo errenditzekobandera bidegabe edo era zitalean erabiltzen duenari eta hizketakidea, berarekin doazen pertsonetatik edozein, herrialde babeslearen edo horren ordezkoaren langileak edota Nazioarteko Ikerketa Batzordeko kidea bidegabe atxiki edo horren ukiezintasuna urratzen duenari.

7.) Gorpu, zauritu, gaixo, itsasoangaldutako, gerrako gatibu edo barneratutako pertsona zibil bati bere gauzak kentzen dizkionari.

8.) Biztanle zibilari hala nahita gosea jasanarazten duenari, gerra metodogisa, bizirauteko ezinbestekoak diren ondasunez gabetuz, barne hartuta Ginebrako Hitzarmena eta horren Protokolo Osagarriekin bat etorriz gauzatutako sorospen horniketak nahierara oztopatzea.

9.) Armen etetea, armistizioa, kapitulazioa edo kontrako alderdiarekinegindako beste hitzarmen bat urratzen duenari.

10.) Nazio Batuen edozein langileren aurka, langile elkartu edo NazioBatuen Gutunarekin bat etorriz bake misio edo laguntza humanitarioan parte hartzen duenaren aurka, hala nahita erasoak egiten dituenari, betiere, horiek pertsona edo ondasun zibilei ematen zaien babesa jasotzeko eskubidea badute, gatazka armatuen nazioarteko zuzenbidearen arabera, edo horrelako eraso batekin mehatxu egiten badiete, pertsona natural edo juridiko bat egintza bat burutzera edo ez burutzera behartzeko.

613 artikulua

1. Lau urtetik sei arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio, gatazka armatuadela eta, hurrengo ekintzetatik edozein egiten duenari edo egiteko agintzen duenari:

a) Akordio bereziak direla-eta, babesturik dauden kultura-ondasun edokultu-lekuen aurka, herrien kulturazein izpiritu-ondare direnak, betiere ondasun horiek ez daudenean helburu militarretatik hur-hurrean, edota kontrakoaren ahalegin militarrari laguntzeko erabiltzen ez direnean eta behar bezala seinaleztatuta daudenean;

b) a) letran aipatutako kultura-ondasun edo kultu-lekuak behar ez denbezala erabiltzea, ekintza militar baten laguntzan;

c) a) letran aipatutako kultura-ondasun edo kultu-lekuetan neurri handianjabetzea, lapurtzea, arpilatzea edo leku horien aurka bandalismo egintzak burutzea;

d) Kontrako alderdiaren izaera zibileko ondasunei erasotzen edo horienaurkako errepresaliak egiten edo etsaigo egintzak gauzatzen dituenari, ondasun horiek suntsituz, salbu eta suntsipenak, kasuaren inguruabarrak kontuan hartuz, abantaila militar zehatza dakarrenean edo ondasun horiek aurkarien ekintza militarrari eragingarritasunez laguntzen ez badiote;

e) Biztanle zibilen biziraupenerakoezinbesteko ondasunak eraso, suntsitu, ostu edo deuseztatzen dituenari, salbu eta kontrako alderdiak ondasun horiek erabiltzen dituenean, ekintza militar bati zuzeneko laguntza emateko, edota soilki beraren indar armatuetako kideen bizibide bezala;

f) Indar arriskutsuak dituzten obrakedo instalazioak erasotzen edo horiei errepresaliak egiten dizkienari, baldin eta eraso horiek indarrok askatzea eragin badezakete eta, horren ondorioz, biztanle zibilen artean galera garrantzitsuak eragin baditzakete, ezpada, obra eta instalazio horiek eragiketa militarren laguntza zuzeneko, erregular eta garrantzitsurako erabiltzen direla eta laguntza horri azkena emateko bide ahalgarri bakarra erasoak egitea denean;

g) Norberaren gauzak ez direnak,beharrizan militarrik gabe, suntsitu, kalte egin edo harrapatzen dituenari, bai eta beste bati gauzok ematera behartzen edota harrapakeria-egintzetatik beste edozein gauzatzen duenari ere.

h) Bidegabe edo beharrik gabe,okupatutako lurraldean ondasun higigarriak edo higiezinak konfiskatzen dituenari edo kontrako alderdi edo alderdi neutral baten ontzi edo aireontzi ez militarrak eta horien zama suntsitu edo harrapatzen dituenari, itsasoko gatazka armatuei aplikagarri zaizkien nazioarteko arauak hautsiz;

i) 612. artikuluko 10. zenbakian aipatutako edozein langileren instalazio,gai, unitateak, egoitza pribatu edo ibilgailuen aurka eraso nahiz etsaigo-egintzak gauzatzen dituenari edo horrelako eraso edo etsaigo-egintzekin mehatxu egiten duenari pertsona fisiko edo juridiko bat egintza bat burutzera edo ez burutzera behartzeko.

2. Eraso, errepresalia, etsaigo-egintza edo bidegabeko erabileraren objektua direnean, babes berezia duten edo akordio bereziak direla-eta babesturik dauden kultura-ondasun edo kultu-lekuak, edo babes indartua duten kultura-ondasun higiezin edo kultu-lekuak edo horien hur-hurreko inguruak, orduan, gradu bat gehiagoko zigorra ezarri ahal izango da.

Artikulu honetako aurreko paragrafoan ezarritako gainontzeko kasuetan, gradu bat gehiagoko zigorra ezarri ahal izango da, ondasun, obra edo instalazioen gainean suntsiketa handiak eta garrantzitsuak eragiten direnean edo muturreko larritasun kasuetan.

614 artikulua

Norbaitek, gatazka armatua dela bide, eta Espainia kide den nazioarteko itunetako aginduen aurka, beste edozein arau-hauste nahiz egintza gauzatzen badu edo halakoa gauzatzeko agindua ematen badu, betiere nazioarteko itun horiek etsaigoak bideratzeari, borrokaren baliabide eta metodoak arautzeari, zauritu, gaixo eta itsasoan galdutakoen babesari, gerrako gatibuen tratuari, pertsona zibilen babesari eta gatazka armatuaren kasuan kultura-ondasunak babesteari buruzkoak direnean, orduan, pertsona horri sei hilabetetik bi urte arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

614bis artikulua

Kapitulu honetan jasotako jokabideetatik edozein plan edo politika baten barruan kokatzen bada, edo neurri handietan burutzen bada, kasuan kasuko zigorrak euren goiko erdian ezarriko dira.

IV. KAPITULUA

Guztietarako xedapenak

615 artikulua

Titulu honetako aurreko kapituluetan ezarritako delituak egiteko zirikatzea, konspiratzea eta proposatzea zigortu egingo dira, delitu bakoitzaridagokion zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagoko zigorrarekin.

615bis artikulua

1. Agintari nahiz buru militarrakedota izaera horrekin eragingarritasunez diharduenak ez baditu hartzen bere eskura dauden neurriak, bere egiazko aginte edo kontrolpean dauden indarrek titulu honen II, IIbis eta III. kapituluetan jasotako delituetatik edozein egin ez dezaten, orduan, egileei dagokien zigor bera ezarriko zaio.

2. Aurreko jokabidea zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz gertatzenbada, kasuan kasuko zigorra baino gradu bat edo bi gutxiagokoa ezarriko da.

3. Agintari nahiz buru militarrak edota izaera horrekin eragingarritasunez diharduenak ez baditu hartzen bere eskura dauden neurriak, titulu honen II, IIbis eta III. kapituluetan jasotako delituak pertsegituak izan daitezen, delitu horiek egiten dituztenean haren egiazko aginte edo kontrolpean dauden indarrek, orduan, egileei dagokien zigorra baino gradu bi gutxiagokoa ezarriko zaio.

4. Aurreko paragrafoetan barne hartzen ez den nagusiak, bere eskumeneremuan, ez baditu hartzen bere eskuradauden neurriak, bere menpekoek titulu honen II, IIbis eta III. kapituluetan jasotako delituetatik edozein egin ez dezaten, orduan, egileei dagokien zigor bera ezarriko zaio.

5. Nagusiak ez baditu hartzen bereeskura dauden neurriak, titulu honen II, IIbis eta III. kapituluetan jasotako delituak pertsegituak izan daitezen, delitu horiek haren menpekoek egiten dituztenean, orduan, egileei dagokien zigorra baino gradu bi gutxiagokoa ezarriko zaio.

6. Funtzionario edo agintariak, aurreko paragrafoetan ezarri jokabideak betegabe, eta bere karguari dagokion betebeharra urratuz, ez badu sustatzen titulu honen II, IIbis eta III. kapituluetan jasotako delituetatik edozein pertsegitzea, horren berri izan arren, orduan, enplegu edo kargualdi publikoan aritzeko desgaikuntza berezia, bi urtetik sei artekoa, ezarriko zaio.

616 artikulua

Titulu honetako aurreko kapituluetara bildutako delituak, 614. artikuluan eta 615bis artikuluko 2 eta 6. paragrafoetan ezarritakoak salbu, eta aurreko titulura bildutako delituetatik edozein egiten duenean agintari edo funtzionario publiko batek, tituluok aipatzen dituzten zigorrez gain, agintari edo funtzionario publikoari erabateko desgaikuntza ezarriko zaio, hamar urtetik hogei arteko denboran; hori norbanakoa bada, epaile eta auzitegiek enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza berezia ezarri ahal izango diote, urtebetetik hamar arteko denboran.

616bis artikulua

Kode honen 20.7) artikuluan xedatutakoa ez zaie inoiz ere aplikatuko titulu honen II eta IIbis kapituluetan jasotako egitateak gauzatzeko edo horietan parte hartzeko aginduak betetzen dituztenei.

V. KAPITULUA

Itsaslapurreta delitua

616ter artikulua

Indarkeria, larderia edo engainuaerabilita, aireontzi, itsasontzi edo bestelako ontzi edo itsasoan dagoen plataformaz jabetzen denari, eta horiek kaltetu edo suntsitzen dituenari, edo horietan dauden pertsona, zama edo ondasunen aurka eraso egiten duenari, itsaslapurreta delituaren erruztatu gisa hamar urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio. Edozein kasutan, artikulu honetan ezarritako zigorra ezarriko da, egindako delituengatik dagokionari kalterik egin gabe.

616quater artikulua

1. Norbaitzuk aurreko artikuluanezarritako egintzen prebentzio eta pertsekuzioa direla eta, xede horretarako baimendua dagoen gerra-ontzi edo aireontzi militar edo zeinu argiak daramatzaten eta Espainiako estatuaren zerbitzura dagoen ontzi edo aireontzi bezala identifikagarria denari jarkitzen bazaizkie edo horiei desobeditzen badiete, orduan horiei, urtebetetik hiru arteko espetxealdi-zigorra ezarriko zaio.

2. Aurreko jokabidean indarra edo indarkeria erabiltzen bada, hamar urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra ezarriko da.

3. Edozein kasutan, artikulu honetan zehaztutako zigorra ezarriko da,egindako delituengatik dagokionari kalterik egin gabe.

III. LIBURUA

FALTAK ETA HORIEI DAGOZKIEN ZIGORRAK

I. TITULUA

PERTSONEN AURKAKO FALTAK

617 artikulua

1. Norbaitek, edozein bide edo prozedura erabilita, kode honetan delitugisa zehaztuta ez dagoen lesio bat eragiten badio inori, orduan, horri sei egunetik hamabi arteko lokalizazio iraunkorra edo hilabetetik bi arteko isuna ezarriko zaio.

2. Norbaitek beste bat jotzen baduedo egitez hari tratu txarra ematen badio, lesiorik eragin gabe, bi egunetik sei arteko lokalizazio iraunkorra edo hamar egunetik hogeita hamar arteko isuna ezarriko zaio.

618 artikulua

1. Sei egunetik hamabi arteko lokalizazio iraunkorra edo hamabi egunetik hogeita lau arteko isuna ezarriko zaie, bertan behera utzitako adingabe edo ezgai bat aurkitu eta agintaritzaren edota adingabe zein ezgaiaren familiaren aurrean aurkezten ez dutenei, edo, behar izanez gero, inguruabarren araberako laguntzarik ematen ez diotenei.

2. Norbaitek familia-betebeharrakbetetzen ez baditu, betebehar horiek onespen judiziala duen hitzarmenaren bidez edo ebazpen judizialaren bidez ezarri direnean legezko banantzean, dibortzioan, ezkontzaren deuseztasunari buruzko adierazpenean, seme-alabatasunari buruzko prozesuan edo seme-alabentzako mantenu-prozesuaren kasuan, eta hori delitua ez bada, orduan, hari 10 egunetik bi hilabete arteko isuna edo egun batetik 30 arte gizartearentzako lan egitea ezarriko zaio.

619 artikulua

Hamar egunetik hogei arteko isun-zigorra ezarriko zaie, adineko bati edoelbarri bati laguntasuna edota, kasuan-kasuan, inguruabarren araberako laguntza emateari uzten diotenei, hura babesik gabe eta euren jagoletzaren beharrean badago.

620 artikulua

Hamar egunetik hogei arteko isun-zigorra ezarriko zaie hurrengo hauei: 1. Era arinean, beste bati mehatxua egiten diotenei, armak edo bestelako tresna arriskutsuak erabiliz, edota horiek liskarrean ateratzen dituztenei, defentsa zuzena dagoenean izan ezik, salbu eta egitatea delitua denean.

2. Beste bati mehatxua, derrigortzea iraina edo zuzena ez den iseka egiten diotenei, horiek guztiak izaera arinekoak badira, salbu eta egitatea delitua denean.

Aurreko zenbaki bietan adierazitakoegitateak pertsegitzeko, beharrezkoa izango da laidotutako pertsonaren edo beraren lege-ordezkariaren salaketa.

Artikulu honen 2. paragrafoko kasuetan, ofenditua 173.2 artikuluak aipatzen dituen pertsonetatik bat denean,lau egunetik zortzi arteko lokalizazio iraunkorra ezarriko da, betiere biktimarena ez den eta biktimarengandik urrun dagoen egoitza batean, edo bost egunetik hamar arte gizartearentzako lan egitea. Kasu horietan, ez da beharrezkoa izango artikulu honen aurreko lerrokadak aipatzen duen salaketa, irainak pertsegitzeko izan ezik.

621 artikulua

1. Norbaitzuek, zuhurtziagabekeria astunaren ondorioz, 147. artikuluko 2. paragrafoan ezarritako lesioetatik bat eragiten badute, hilabetetik bi arteko isun-zigorra ezarriko zaie.

2. Norbaitzuek, zuhurtziagabekeriaarinaren ondorioz, beste baten heriotza eragiten badute, hilabetetik bi arteko isun-zigorra ezarriko zaie.

3. Norbaitzuek, zuhurtziagabekeriaarinaren ondorioz, delitu den lesioa eragiten badute, hamar egunetik hogeita hamar arteko isun-zigorra ezarriko zaie.

4. Horrezaz gain, egitatea ibilgailu motordun edo motor-bizikleta erabiliz gauzatzen bada, horiek gidatzeko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarri ahal izango da, hiru hilabetetik urtebete arteko denboran.

5. Horrezaz gain, egitatea arma erabiliz gauzatzen bada, armak edukitzeko eta eramateko eskubideaz gabetzen duen zigorra ezarri ahal izango da, hiru hilabetetik urtebete arteko denboran.

6. Artikulu honek zigortzen dituenarau-hausteak pertsegitzeko beharrezkoa izango da laidotuaren edo beraren lege-ordezkariaren salaketa.

622 artikulua

Gurasoek, familia-harremanen aurkako delitua egin gabe, edo, hala denean, desobeditze-delitua egin gabe,hausten badute agintaritza judizialak edo administrazio-agintaritzak euren seme-alaba adingabeentzat ezarritako zaintza-araubidea, haiei hilabetetik bi arteko isun-zigorra ezarriko zaie.

II. TITULUA

ONDAREAREN AURKAKO FALTAK

623 artikulua

Hurrengo hauei lau egunetik hamabi arteko lokalizazio iraunkorra edo hilabetetik bi arteko isuna ezarriko zaie: 1. Ebasketa egiten dutenei, baldin eta ebatsitakoaren balioa 400 euro baino gehiagokoa ez bada. Falta hori behin eta berriro egiten den kasuetan, nolanahi ere, lokalizazio iraunkorraren zigorra ezarriko da. Azken kasu honetan, epaileak epaian erabaki dezake lokalizazio iraunkorraren zigorra larunbat, igande eta jaiegunetan betetzea, zigortuaren egoitzatik gertuen dagoen presondegian, 37.1 artikuluko bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera.

Errepikatzea antzemateko, egindako arau-hauste kopurua izango da kontuan, auzipetuak izan ala ez, eta horiekdenboran izan duten hurbiltasuna.

2. Bestalde, 236. artikuluan azaldutako jokabidea egiten dutenei, betieregauzaren balioa 400 euro baino gehiagokoa ez denean.

3. Beste baten ibilgailu motorduna edo motor-bizikleta osten dutenei edo behar den bezalako baimenik gabe erabiltzen dutenei, horiez jabetzeko asmorik gabe, baldin eta erabilitako ibilgailuaren balioa 400 euro baino gehiagokoa ez bada.

Egitatea gauzetan indarra erabilizgauzatzen bada, zigorra goiko erdian ezarriko da. Egitatea pertsonen aurkako indarkeria edo larderia erabiliz gauzatzen bada, 244. artikuluan ezarritakoaren arabera zigortuko da.

4. Maula edo bidegabeko jabetzeaegiten dutenei edota elektrizitatean, gasean, uretan zein bestelako osagai, energia nahiz jariakinetan edo telekomunikazio-ekipo terminaletan iruzur egiten dutenei, horren zenbatekoa ez bada 400 euro baino gehiagokoa.

5. 270.1 eta 274.2 artikuluetako bigarren paragrafoan deskribatutako egintzak gauzatzen dituztenek, irabazia 400 euro baino handiagoa ez denean, salbu eta 271 eta 276. artikuluetan ezarritako inguruabarretatik bat, hurrenez hurren, pilatzen ez denean.

624 artikulua

1. Norbaitek gauzatzen baditu 246.

artikuluak barne hartzen dituen egintzak, hamar egunetik hogeita hamar arteko isuna ezarriko zaio, baldin eta onura 400 euro baino gehiagokoa ez bada edota aintzat hartzeko modukoa ez bada, betiere kaltedunaren salaketa dagoenean.

2. 10 egunetik bi hilabete arteko isuna ezarriko zaio 247. artikuluan jasotako egintzak gauzatzen dituenari, lortutako onura 400 euro baino gehiagokoa ez bada.

625 artikulua

1. Bi egunetik hamabi arteko lokalizazio iraunkorra edo hamar egunetik hogei arteko isuna ezarriko zaie kalteaknahita egiten dituztenei, kalteen zenbatekoa ez bada 400 euro baino gehiagokoa.

2. Zigorra goiko erdian ezarriko da, kalteak egiten badira kode honen 323.

artikuluak aipatu toki edo ondasunetan.

626 artikulua

Norbaitzuek histen badituzte jabaripubliko edo pribatuko ondasun higigarri edo higiezinak, Administrazioaren edo ondasunon jabeen behar bezalako baimenik izan gabe, orduan, halakoei bi egunetik sei arteko lokalizazio iraunkorra edo hiru egunetik bederatzi arte gizartearentzako lan egitea ezarriko zaie.

627 artikulua

Norbaitek Europar Erkidegoko Ogasunari lau mila euro baino gehiagoko iruzurra egiten badio, 305. artikuluan azaldutako prozeduretatik edozein erabiliz, orduan, horri hilabetetik bi arteko isuna ezarriko zaio.

628 artikulua

Norbaitek Europar Erkidegoarenaurrekontu orokorrei edo erkidego horrek administraturiko bestelako aurrekontuei iruzur egiten badie, edota horietatik, bidegabe, funtsak lortzen baditu, lau mila euro baino zenbateko handiagoan eta 306 eta 309. artikuluetan azaldutako prozeduretatik bat erabilita, orduan, pertsona horri hilabetetik bi arteko isuna ezarriko zaio.

III. TITULUA

INTERES OROKORREN AURKAKO FALTAK

629 artikulua

Bi egunetik zortzi arteko lokalizazio iraunkorra edo hogei egunetik hirurogei arteko isuna ezarriko zaie txanpon, billete, posta-zigilu edo efektutinbredun faltsuak onustez jaso ondoren, faltsuak direla jakinda, 400 euro arteko zenbatekoan saltzen dituztenei.

630 artikulua

Norbaitzuek xiringak, edozein kasutan, edo bestelako tresna arriskutsuak uzten badituzte, pertsonei kalteeragin ahal dieten edo pertsonak gaixotasunez kutsatu ahal dituzten modu eta inguruabarretan, edo adingabeak sarritan joaten diren tokietan, orduan, halakoei sei egunetik hamar arteko lokalizazio iraunkorra edo hilabetetik bi arteko isuna ezarriko zaie.

631 artikulua

1. Basapiztien edo abere kaltegarrien ugazabek edo horien zaintzaren arduradunek aske edo kalte egiteko moduan uzten badituzte, orduan, halakoei hilabetetik bi arteko isun-zigorra ezarriko zaie.

2. Norbaitzuek etxeko animalia bertan behera uzten badute, horren bizitza edo osotasuna arriskuan jartzen duten baldintzetan, horiei hamabost egunetik bi hilabete arteko isun-zigorra ezarriko zaie.

632 artikulua

1. Norbaitek arriskuan dagoen landare-espezie edo -azpiespezie bat nahiz beraren propaguluak ebaki, moztu, erre, errotik atera edo biltzen baditu, ingurumenari kalte larririk eragin gabe, horri 10 egunetik 30 arteko isuna edo 10 egunetik 20 arte gizartearentzako lan egitea ezarriko zaio.

2. Norbaitzuek etxeko animalieiedo bestelakoei krudelkeriaz tratu txarra ematen badiete legeak baimendu gabeko ikuskizunetan, 337. artikuluan ezarritako kasuetatik bat ere gauzatu gabe, orduan, halakoei hogei egunetik hirurogei arteko isuna edo hogei egunetik hogeita hamar arte gizartearentzako lan egitea ezarriko zaie.

IV. TITULUA

ORDENA PUBLIKOAREN AURKAKO FALTAK

633 artikulua

Norbaitzuek, era arinean, ordenarennahasmendua eragiten badute auzitegi edo epaitegi baten entzunaldian, jendaurreko ekitaldietan, kirol- nahiz kultura-ikuskizun, ospakizun edo bilera jendetsuetan, orduan, halakoei bi egunetik hamabi arteko lokalizazio iraunkorra eta hamar egunetik hogeita hamar arteko isuna ezarriko zaizkie.

634 artikulua

Norbaitzuek, agintaritza bera edoagintaritzaren agenteak euren funtzioetan ari direla, horiei zor zaien errespetu eta begirunea galtzen edo era arinean desobeditzen badiete, orduan, halakoei hamar egunetik hirurogei arteko isun-zigorra ezarriko zaie.

635 artikulua

Bi egunetik hamar arteko lokalizazio iraunkorra edo hilabetetik bi arteko isuna ezarriko zaio, pertsona juridikopubliko edo pribatuaren egoitzan, lanbide-idazgelan zein bulegoan edota jendaurrean zabalik dagoen merkataritzako establezimenduan zein lokalean, beraren titularraren borondatearen aurka, eta irekita dagoen orduetatik kanpo, bertan dirauenari.

636 artikulua

Norbaitzuek legearen arabera erantzukizun zibileko nahitaezko aseguruak behar dituzten jarduerak aseguruok izan gabe egiten badituzte, orduan, halakoei hilabetetik bi arteko isun-zigorra ezarriko zaie.

Aurreko lerrokadak aipatzen dituenjardueren artean ez da sartuko ibilgailu motordunak eta motor-bizikletak gidatzea.

637 artikulua

Norbaitek, jendaurrean eta bidegabe, uniforme, jantzi, ikur edo dominaofizialak erabiltzen baditu, edo, berak ez duen titulu akademiko batek babesturiko profesionaltasuna jendaurrean bere buruarentzat hartzen badu, orduan, pertsona horri bi egunetik hamar arteko lokalizazio iraunkorra edo hamar egunetik hogeita hamar arteko isuna ezarriko zaio.

V. TITULUA

FALTA GUZTIETARAKO XEDAPENAK

638 artikulua

Epaile eta auzitegiak, liburu honenzigorrak ezartzean, kode honen 61. artikulutik 72. erakoetan jasotako erregelen arabera jokatu barik arituko dira, euren sen onaren arabera, zigor bakoitzari ezarritako mugen barnean, eta kasuaren eta errudunaren inguruabarrak kontuan hartuz.

639 artikulua

Laidotuak hala eskatu barik pertsegitu ezin daitezkeen faltetan, Fiskaltzak ere salaketa egin ahal izango du,baldin eta laidotua adingabea, ezgaia edo babesgabea denean.

Salaketarik egin ez bada ere, ez daeragotziko aurreneurriak hartzeko eginbideak egitea.

Falta horietan, ofendituaren edo beraren lege-ordezkariaren barkamenak akziopenala edo ezarritako zigorra azkenduko du, 130. artikuluko 4. zenbakiaren bigarren lerrokadan xedatutakoa izan ezik.

Lehenengo xedapen gehigarria

Pertsona bat zigor-erantzukizunetik salbuetsita dagoela adierazten denean, kode honen 20. artikuluaren 1 eta 3. zenbakietan ezarritako arrazoietatik bat dela eta, Fiskaltzak, bidezko bada, ezgaitasun-adierazpena eragingo du jurisdikzio zibilean, salbu eta aldez aurretik ezgaitasun-adierazpena erabakita dagoenean. Halaber, Fiskaltzak, hala denean, barneratzea eragingo du, legeria zibileko arauen arabera.

Bigarren xedapen gehigarria

Gobernu-agintaritzak adingabe edoezgai bat, hala nahita zein nahi gabe, prostituzioan dagoela dakienean, lurralde bakoitzean adingabeen babesaz arduratzen den erakunde publikoari eta Fiskaltzari, berehala, horren berri emango die, bakoitzak bere eskumenen arabera jarduteko, baldin eta adingabearengan edo ezgaiarengan familia-agintea edota gizarte- eta etika-agintea edo egitezko agintea duten pertsonen adostasuna badu prostituzioan aritzeko, horrelako pertsonarik ez badu edota pertsona horiek bertan behera utzirik badute eta beraren zaintzaz arduratzen ez badira.

Halaber, epaile edo auzitegiak ezartzen badu guraso-ahala, harrera, zaintza, tutoretza edo kuradoretza egikaritzeko desgaikuntza berezia, edo guraso-ahalaz gabetzea, horren berri emango die, berehala, lurralde bakoitzean adingabeen babesaz arduratzen den erakunde publikoari eta Fiskaltzari, bakoitzak bere eskumenen arabera jarduteko.

Hirugarren xedapen gehigarria

Kaltedunaren salaketa edo erreklamazioa dagoelarik, 267 eta 621. artikuluetan ezarri eta zigortutako arau-hausteak direla eta, zigor-prozedura hastendenean, egitate berberetan nahasirik dauden beste guztiak, euren burua kaltedun gisa ikusten duten heinean, alderdi gisa agertu ahal izango dira hasitako zigor-eginbideetan, eurek eskatzen dituzten kalteen zenbatekoa edozein izanda ere.

Lehenengo xedapen iragankorra

Delitu eta faltak indargabeturikoZigor Kodearen eta gainerako zigor-lege berezien arabera epaituko dira, baldin eta egiten badira kode hau indarrean jarri aurretik. Kode hau indarrean jarri ondoren, beraren xedapenak aplikatuko zaizkie aurreko horiei, errudunarentzat mesedegarriagoak badira.

Bigarren xedapen iragankorra

Legerik mesedegarriena zein den zehazteko, epaitutako egitateari kode baten edo bestearen arau guztiak aplikatuz legokiokeen zigorra zein izango litzatekeen hartuko da kontuan. Indargabetutako kodearen arabera kondenatutako guztiei bakarrik ezarri ahal izango zaizkie lanaren bidez zigorrak ordaintzeko xedapenak, eta ezin izango du inork xedapen horietatik onurarik atera, kode berriaren xedapenak ezartzen bazaizkio.

Errudunak esan beharrekoa beti entzun behar da.

Hirugarren xedapen iragankorra

Zigor Kode berria argitaratu eta gero, espetxeetako zuzendariek ahalik eta arinen bidaliko diete beteaginduaren gaineko eskumena duten epaile edo auzitegiei, eurek zuzentzen duten espetxeko zigortuen zerrenda; zigortua betetzen ari den zigorraren behin-behineko likidazioa, errudunak lan eginda ordaindutako egunak eta, hala denean, indargabetutako Zigor Kodearen 100. artikuluaren eta xedapen osagarrien arabera etorkizunean ordain ditzakeen egunak ere adieraziz.

Laugarren xedapen iragankorra

Adierazitako kondenaren likidazioa jaso ondoren, aurreko xedapenean aipatutako epaile edo auzitegiek likidazio hori Fiskaltzari helaraziko diote.

Fiskaltzak epaia berrikusi behar den ala ez esango du txosten batean eta, berrikustekotan, nola berrikusi behar den ere. Fiskaltzak txostena eman eta gero, errudunak esan beharrekoa entzun behar da eta proposatutako berrikuspenaren baldintzak jakinaraziko zaizkio. Orobat, ahozko epaiketan errudunaren defentsa bereganatu zuen legelariari berrikuspen proposamena helarazi behar zaio, horrek bere ustez errudunarentzat mesedegarriena dena azal dezan.

Bosgarren xedapen iragankorra

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 98. artikuluak ematen dizkioneskumenen arabera, zigor-epaitegi bati edo batzuei nahiz probintziako audientziako atal bati edo batzuei agin diezaieke kode hau indarrean jarri aurretik emandako epai irmoen berrikuspena, epaitegi edo atalen helburu bakarra bada epai penalak betearaztea.

Epaile edo auzitegi horiek epai irmoak berrikusiko dituzte, zigortua zigorra betetzen ari denean, xedapenik mesedegarriena aplikatuz, zehatz-mehatz hartuta eta epailearen erabakimena erabili barik. Zigor askatasun-gabetzaileetan kode hau ez da mesedegarriagotzat hartuko, egitateari aurretik ezarritako zigorraren iraupena, egitatearen inguruabarrak kontuan hartuz, kode berriaren arabera ere ezar daitekeenean. Aurrekoa ez da kontuan hartuko, kode honek egitate berbererako askatasunaz gabetzen ez duen zigor hautabidezkoa ezartzen badu; kasu horretan, epaia berrikusi beharko da.

Epaiak ez dira berrikusiko, beraiekezartzen duten zigorraren betearazpena etenda badago; horrek ez dio kalterik egingo, etendura ezeztatzen bada, etendako zigorraren betearazpena hasi aurretik, epaia berrikusteari. Erregela berbera aplikatuko da, zigortua baldintzapeko askatasunean badago.

Era berean, indargabetutako kodearen arabera zein kode berriarenarabera, ezarri beharreko zigor bakarra isun-zigorra bada, epaia ez da berrikusiko.

Seigarren xedapen iragankorra

Epaiak ez dira berrikusiko, beraiekezartzen duten zigorra bete edo eten bada, nahiz eta epaitzaren bestelako aldarrikapenak bete gabe egon, eta jadanik oso-osorik betearazi diren epaiak ere ez dira berrikusiko; horrek ez dio kalterik egingo berrerortze-ondoreetarako kasu horiek etorkizunean kontuan har ditzakeen epaile edo auzitegiak, aldez aurretik aztertu behar izateari epaietan zigortzen den egitatea jadanik ez ote den delitua, edo kode honen arabera ezarritako zigorra baino zigor arinagoa dagokion.

Epaiak ez dira berrikusiko zatikako indultuaren kasuetan, kondenatua betetzen ari den zigorra badago, kode berriaren arabera ezarri behar denarekin erkaturik, beheragoko zigor-esparru baten barnean.

Zazpigarren xedapen iragankorra

Berrerortze astungarria aintzat hartzeko, indargabetuko den Zigor Kodean ezarritako delituak kode honen titulu berberaren barruan daudela ulertukoda, baldin eta kode honetako delituen antzeko izendapena badute eta ondasun juridiko berberari modu berean eraso egiten badiote.

Zortzigarren xedapen iragankorra

Kode hau aplikatuz gero ezartzekoaizan litekeen zigorra asteburuko atzipenaldia den kasuetan, zigorraren konparaziozko larritasuna balioesteko, ezartzekoa izan litekeen asteburu bakoitza eta askatasunaz gabetzearen egun bi baliobestekoak direla ulertuko da. Zigorra isuna bada, indargabetutako Zigor Kodearen arabera epaile edo auzitegiak ezarri duen edo ezar dezakeen ordezko atzipenaldiko egun bakoitza eta zigor-kode honetako isunaren eguneko kuota bi baliobestekoak direla ulertuko da.

Bederatzigarren xedapen iragankorra

Legeria indargabetuaren araberaemandako epaiak irmoak ez direnean, horiei buruzko errekurtsoak erabakitzeko egoteagatik, vacatio-epealdia amaitu ondoren, erregela hauek beteko dira:

a) Gora jotzeko errekurtsoa bada,kode berriaren manuak errudunarentzat mesedegarriagoak direnean, alderdiek manu horiek aplikatzea eska dezakete eta epaile edo auzitegiak ofizioz aplikatuko ditu.

b) Oraindik formalizatu gabeko kasazio-errekurtsoa bada, errekurtsogileak kode berriaren manuak oinarrihartuta adieraz ditzake lege-hausteak.

c) Kasazio-errekurtsoa jarri ondoren,

errekurtsoa izapideetan badago, berriro ere errekurtsogileari emango zaio errekurtsoa, ofizioz edo alderdiak hala eskaturik, zortzi eguneko epe-mugarako, alderdiak, bere ustez bidezko bada, alegatutako kasazio-arrazoiak kode berriaren manuen arabera moldatzeko. Horrela aldatutako errekurtsoa alderdi interesdunei, fiskalari eta magistratu txostengileari jakinaraziko zaie, eta izapideak zuzenbidearen arabera jarraituko dira.

Hamargarren xedapen iragankorra

Arriskutsutasunari eta Gizartean Birgaitzeari buruzko Legearekin bat etorriz,edota indargabetu den Zigor Kodearen 8. artikuluko 1 eta 3. zenbakiak edo 9. artikuluko 1. zenbakia aplikatuz, segurtasun-neurriak erabaki badira eta neurri horiek betetzen ari badira edo betetzeko zain badaude, orduan, neurriok berrikusi egingo dira kode honen I. liburuko IV. tituluaren manuen arabera, bai eta aurretik aipatutako erregelen arabera ere.

Epaile edo auzitegiak zigorraren betetzea azkendutzat emango du eta, barnealdiko neurriaren kasuan, zigortua berehala askatzeko aginduko du, kode honetan ezarritako neurriaren gehieneko iraupena laburragoa bada, neurri horren menpe daudenek bete duten denbora baino.

Hamaikagarren xedapen iragankorra

1. Jurisdikzio arruntak zigor-legebereziak edo prozesukoak aplikatu behar dituenean, honako ordezpenak egingo dira:

a) Giltzapealdi handiko zigorrarenordez, hamabost urtetik hogei arteko espetxealdi-zigorra. Dena den, espetxealdi-zigor hori hogei urtetik hogeita bost arteko espetxealdi-zigorrera igoko da, baldin eta egitatean inguruabar astungarri bi edo gehiago pilatzen badira.

b) Giltzapealdi txikiko zigorrarenordez, zortzi urtetik hamabost arteko espetxealdi-zigorra.

c) Espetxealdi handiko zigorraren ordez, hiru urtetik zortzi arteko espetxealdi-zigorra.

d) Espetxealdi txikiko zigorraren ordez, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxealdi-zigorra.

e) Atzipenaldi handiko zigorraren ordez, zazpi asteburutik hamabost artekoatzipenaldia.

f) Delitu gisa zigortutako egitateeiehun mila pezeta baino gehiagoko zenbatekoan adierazitako isun-zigorraren ordez, hiru hilabetetik hamar arteko isuna.

g) Delitu gisa zigortutako egitateeiehun mila pezeta baino gutxiagoko zenbatekoan adierazitako isun-zigorraren ordez, bi hilabetetik hiru arteko isuna.

h) Delituei ezarritako isun-zigorraproportzioz ezartzeari eutsiko zaio, baldin eta isun-zigor horren zenbatekoa proportziozkoa bada, lortutako irabazien edo eragindako kalteen arabera.

i) Atzipenaldi txikiko zigorraren ordez, asteburu batetik sei arteko atzipenaldia. j) Falta gisa definituriko egitateei ezarri isun-zigorraren ordez, egun batetik hirurogei arteko isuna.

k) Zigor eskubide-gabetzaileak kodehonek finkatutako baldintza eta epeetan ezarriko dira.

l) Kode honetan ezabatutako zigorretatik beste edozeinen ordez, epaile edo auzitegiaren ustez horren antzekoena den zigorra edo segurtasun-neurria ezarriko da, astuntasun bera edo txikiagoa badu. Halakorik ez badago edo denak astunagoak badira, orduan, ez da zigorrik edo segurtasun-neurririk ezarriko.

2. Zalantzarik badago, errudunakesan beharrekoa entzun behar da.

Hamabigarren xedapen iragankorra

Ezabatua.

Xedapen indargabetzaile bakarra

1. Indarrik gabe geratuko dira:

a) Irailaren 14ko 3.096/1973 Dekretuaren bidez eta azaroaren 15eko 44/1971 Legearen arabera argitaratutako Zigor Kodearen testu bategina, bai eta horri geroago egin zaizkion aldarazpenak ere. Salbuetsita geratuko dira 8.2 eta 9.3 artikuluak, 20. artikuluaren 1. erregela 8. artikuluaren 2. zenbakiari buruzkoa den zatian, 22. artikuluaren bigarren paragrafoa eta 65 artikuluak, eta ekainaren 21eko 3/1989 Lege Organikoaren lehenengo eta bigarren xedapen gehigarriak.

b) Baldintzapeko Kondenaren 1908ko martxoaren 17ko Legea, bai eta horri geroago egin zaizkion aldarazpenak eta beraren xedapen osagarriak ere.

c) Arriskutsutasunari eta GizarteanBirgaitzeari buruzko 16/1970 Legea, abuztuaren 4koa, bai eta horri geroago egin zaizkion aldarazpenak, eta beraren xedapen osagarriak ere.

d) Adingabeei Jarduera Arriskutsuak Egitea Debekatzearen 1878kouztailaren 26ko Legea.

e) Hurrengo lege berezien manu penal substantiboak:

Txori Intsektujaleak Babesteko 1896ko irailaren 19ko Legea.

Industria-jabetzari buruzko 1902ko maiatzaren 16ko Legea.

Adingabe Eskekoei buruzko 1903kouztailaren 23ko Legea.

Ibai Arrantzaren 1942ko otsailaren20ko Legea.

Lehergailuen bidez egiten denArrantzari buruzko 1946ko abenduaren 31ko Legea.

Ehizari buruzko 1/1970 Legea,apirilaren 4koa. Lege horretako delitu eta faltak, kode honetara bilduta ez daudenak, administrazio arau-hauste oso astuntzat hartuko dira, eta berrogeita hamar mila pezetatik bostehun mila arteko isuna ezarriko da, eta ehizan aritzeko lizentzia edo lizentzia hori lortzeko eskubidea kenduko da, bi urtetik bost arteko epean.

f) Hurrengo manuak:

Maiatzaren 8ko 1.201/1981 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Espetxe Erregelamenduaren 256. artikulua.

1956ko otsailaren 2ko Dekretuaren bidez onetsitako Espetxe Zerbitzuen Erregelamenduaren 65. artikulutik 73. erakoak.

Energia Nuklearraren apirilaren29ko 25/1964 Legearen 84. artikulutik 90. erakoak.

Emigrazioaren uztailaren 21eko33/1971 Legearen 54. artikulua.

Herri Defendatzailearen apirilaren6ko 3/1981 Lege Organikoaren 24. artikuluko bigarren paragrafoa.

Kontzientzia-eragozpenari dagozkion Errekurtsoei eta Zigor-eraentzariburuzko abenduaren 26ko 8/1984 Lege Organikoaren 2. artikulua.

Kongresu eta Senatuko edo Ganberabietako Ikerketa Batzordeetara Agertzearen maiatzaren 24ko 5/1984 Lege Organikoaren 4. artikulua.

Airetiko Nabigazioaren abenduaren24ko 209/1964 Zigor eta Prozesu Legearen 29 eta 49. artikuluak.

Hauteskunde Eraentza Orokorrarenekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 137. artikuluaren «aktibo eta» terminoak.

Etxebizitzak Eraiki eta Saltzean Aurreratutako Kopuruak Jasotzeari buruzko uztailaren 27ko 57/1968 Legearen 6. artikulua.

2. Kode honetan xedatutakoarekin bateraezinak diren arau guztiak ere indargabetu egin dira.

Azken xedapenetatik lehenengoa

Prozedura Kriminalaren Legea hurrengoaren arabera aldaraziko da:

«14. artikulua. Hirugarrena. Zigor-epaileak, delitua bere epaitegiaren muga barruan egin bada, edo zigor-epaile nagusiak, berari dagokion eremuan, eskumena izango du astuntasun txikiagoko delituen zioz egiten diren auzien gainean, horien inguruan epaia emateko. Eskumen bera izango du faltei dagokienez, intzidente bidezkoak badira edo ez badira ere, baldin eta egotzi ahal bazaizkie aipatu delituen egile edo beste pertsona batzuei egotzi ahal zaizkienak, falta egiteak edo horien frogak delitu horiekin zerikusia dutenean.»

«779. artikulua. Gainerako prozesu berezientzat ezarritakoari kalterik egin gabe, titulu honetan arautu prozedura aplikatuko da bederatzi urte arteko askatasunaz gabetu eta zigor hori jasotzen duten delituak epaitzeko, edo beste edozein izaeratako zigorrak jasotzen dituzten delituak epaitzeko, zigor horien zenbatekoa edo iraupena edozein bada ere, eta bakarka, batera edo hautabidez ezartzen badira ere.»

Azken xedapenetatik bigarrena

Zinpeko Epaimahaiari buruzko5/1995 Lege Organikoaren 1. artikuluaren 2. paragrafoa hurrengoaren arabera idatzita geratzen da:

«2. Aurreko paragrafoan ezarritako prozedura-eremuaren barruan, Zinpeko Epaimahaiak eskumena izango du, Zigor Kodearen hurrengo manuetan tipifikatutako delituengatik egiten diren auziez arduratzeko eta horien inguruan epaia emateko:

a) Giza hilketa (138. artikulutik140. erakoak).

b) Mehatxuak (169.1 artikulua).

c) Sorospen-eginbeharra ez betetzea (195 eta 196. artikuluak).

d) Bizilekua bortxatzea (202 eta204. artikuluak).

e) Baso-suteak (352. artikulutik354. erakoak).

f) Agiriak zaintzeko desleialtasuna(413. artikulutik 415. erakoak).

g) Funtzionario-eroskeria (419. artikulutik 426. erakoak).

h) Eragimen-trafikoa (428. artikulutik 430. erakoak).

i) Ondasun publikoen bidegabekoeralgitzea (432. artikulutik 434. erakoak).

j) Iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak (436. artikulutik 438. erakoak).

k) Funtzionarioek debekatuta dituzten negoziazioak (439 eta 440. artikuluak).

l) Desleialtasuna presoak zaintzean(471. artikulua).»

Azken xedapenetatik hirugarrena

1. Lagundutako Ugalketa Teknikeiburuzko azaroaren 22ko 35/1988 Legearen VI. kapitulua hurrengoaren arabera aldaraziko da:

«1.) 20. artikuluaren 2.B) paragrafoaren a), k), l) eta v) idatz-zatiak ezabatzen dira.

2.) 2.B) paragrafo horren r) idatz-zatiaren testuaren ordez hurrengoa ezarriko da: “... beste animalia-espezie baten umetokian giza gameto edo aurrenbrioiak sartzea, edota alderantzizko eragiketa egitea, eta baimendu gabeko ernalkuntzak egitea giza eta animalia-gametoen artean”».

2. Lagundutako Ugalketa Teknikeiburuzko 35/1988 Legearen VII. kapituluaren 21. artikulua 24. artikulua izango da aurrerantzean.

Azken xedapenetatik laugarrena

Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Bizitza Pribaturako eta NorberarenIrudirako Eskubideak Babestearen maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa hurrengoaren arabera aldaraziko da:

«1. artikulua.

2. Esku-sartzearen delitu izaerak ez du eragotziko lege honen 9. artikuluan ezarritako epailearen babesari buruzko prozedurara jotzea. Edozein kasutan, lege honen irizpideak aplikatzekoak izango dira delituaren ondorioz sortutako erantzukizun zibila zehazteko.»

«7. artikulua.

7. Egitateak egoztea edo iritziak agertzea beste pertsona baten duintasuna edozein modutan lesionatzen duten ekintza edo adierazpenen bidez, pertsona horren izen onari kalte eginez edo beraren estimazioaren aurka atentatu eginez.»

Azken xedapenetatik bosgarrena

Ekainaren 29ko 6/1995 Lege Organikoaren bigarren xedapen gehigarriahurrengoaren arabera aldaraziko da:

«306. artikuluaren 4. paragrafoaren,308. artikuluaren 3. paragrafoaren eta 309. artikuluaren 4. paragrafoaren bigarren lerrokadan arauturiko erantzukizun penalaren salbuespena, orobat ezarriko da, nahiz eta zuzendu behar diren zorrak artikulu horietan ezarritako zenbatekoak baino txikiagoak izan».

Azken xedapenetatik seigarrena

Lege arruntaren izaera dute kode honen I. liburuaren V. tituluak, 193, 212,233.3 eta 272. artikuluek, lehenengo eta bigarren xedapen gehigarriek, hamabigarren xedapen iragankorrak, eta azken xedapenetatik lehenengoak eta hirugarrenak.

Azken xedapenetatik zazpigarrena

Kode hau «Estatuaren Aldizkari Ofizial»ean oso-osorik argitaratu eta hurrengo sei hilabeteetara indarrean jarriko da, eta indarrean jartzen denetik gauzatzen diren egitate guztiei aplikatuko zaie, egitateok zigortzeko modukoak badira.

Aurrekoa gorabehera, adingabearenerantzukizun penalari buruzko 19. artikulua ez da indarrean jarriko erantzukizun hori arautzen duen legea indarrean jarri arte.

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra