Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Sexta edición Premios Adrián Celaya

Zigor zuzenbidea  >>  Legeria

Hutsen zuzenketa, honako honena: 1/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzen duena

2015-03-30

Erakundea: Estatuko Buruzagitza

Argitalpena: EAO, 2015/06/11, 139. zk.

bcl_1940138543.htm

I. XEDAPEN OROKORRAK

ESTATUKO BURUZAGITZA

6465 Hutsen zuzenketa, honako honena: 1/2015 Lege Organikoa, martxoaren 30ekoa, Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzen duena.

Hutsak atzeman dira martxoaren 30eko 1/2015 Lege Organikoan, zeinak Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa aldatzen baitu. 1/2015 Lege Organikoa Estatuko Aldizkari Ofizialaren 2015eko martxoaren 31ko alean (77. zk.) argitaratu zen, eta, honen bidez, zuzenketa hauek egiten dira:

7.orrialdean, 4. paragrafoaren 7. lerroan, hau dioen lekuan: «sektore pribatuko ustelkeria»; hau esan behar du: «negozioetako ustelkeria».

10.orrialdean, 6. paragrafoaren 4. lerroan; hau dioen lekuan: «hamabost urtetik»; hau esan behar du: «hamasei urtetik».

Ezabatu egiten da zioen azalpenaren XIX. ataleko azken-aurreko paragrafoa, zeina 15. orrialdean baitago.

20.orrialdean, zioen azalpenaren XXVI. ataleko azken paragrafoaren ordez, hau jartzen da: «Azkenik, pertsona juridikoen erantzukizun penalaren arauketa jasotzen da.»

79.orrialdean, ehun eta berrogeita hemeretzigarren zenbakian –288. artikulua aldatzekoa–, hau dioen lekuan: «277., 278., 279., 280., 281., 282., 282 bis eta 284. artikuluetan eta 286 bis artikulutik 286 quinquies artikulura bitartekoetan zehaztutako delituen kasuan:»; hau esan behar du: «277., 278., 279., 280., 281., 282., 282 bis eta 284. artikuluetan eta 286 bis artikulutik 286 quater artikulura bitartekoetan zehaztutako delituen kasuan:».

84.orrialdean, ehun eta hirurogeita hamabosgarren zenbakian, hau dioen lekuan: «Aldatu egiten da 326 bis artikulua, eta honela idatzita geratzen da:»; hau esan behar du: «326 bis artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:».

87.orrialdean, ehun eta laurogeita hirugarren zenbakian, hau dioen lekuan: «345. artikulua gehitzen da, eta horren idazkera hauxe da:»; hau esan behar du: «Aldatu egiten da 345. artikulua, eta honela idatzita geratzen da:»

89.orrialdean, ehun eta laurogeita bederatzigarren zenbakian –362. artikulua aldatzekoa–, 362. artikuluaren 2. zenbakian, hau dioen lekuan: «...aurreko zenbakian aipatutako sendagaien, eszipienteen, osasun-produktuen, osagarrien, elementuen edo materialen...»; hau esan behar du: «...aurreko zenbakian aipatutako sendagaien, substantzien, eszipienteen, osasun-produktuen, osagarrien, elementuen edo materialen...»

w.boe.es

BOLETÍN OFICIAL DEL ESTADO

D. L.: M-1/1958 ISSN: 02

 

 

 

Atxekitako dokumentuak:

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra