Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >>  >> Familia- eta oinordetza-zuzenbidea >> Testamentu irekia

Cautela socini izeneko klausula duena

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, *(e)ko *aren *(e)an, goizeko/arratsaldeko * orduak eta * minutu direnean.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DA:

* JAUNA/ANDREA, *(e)n jaioa, *(e)ko *aren *(e)an, hilda dauden * jaunaren/andrearen eta * jaunaren/andrearen semea/alaba, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Bere inguruabar pertsonalak bere adierazpenetatik atera dira.

Badu, nire aburuz, testamentua egiteko behar adinako lege-gaitasuna. Bere azken nahia adierazten du, eta nik, notarioak, azken nahi hori idatziz jasotzen dut, haren ahozko jarraibideen arabera, hurrengo klausulekin bat etorriz.

KLAUSULAK:

LEHENENGOA.- Adierazten du bere ezkontzari, gaur egun berarentzat bakarra den horri, irabazpidezkoen lege-araubidea (edo kasuan kasukoa) aplikatzen zaiola, eta, ezkontza horretatik, * seme-alaba izan dituela, *, * eta * izenekoak.

BIGARRENA.- Adierazten du (*)eko legeriaren mende dagoela, jatorriaren ondorioz* edota auzotasunaren ondorioz*.

*HIRUGARRENA.- Aipatu ezkontideari, * jaunari/andreari, legatuan ematen dio bere jarauntsiaren gaineko gozamen unibertsal eta bizi artekoa. Inbentarioa egiteko eta fidantza emateko betebeharretatik askatzen du, eta ahalmena ematen dio legatu honen gaineko edukitza beraren kabuz eskuratzeko. Seme-alabei, nahitaezko jaraunsle diren neurrian, arren eskatzen die gozamen hori oso-osorik errespetatzea, eta agintzen du, semeak edo alabak, euretatik batek, gozamena aurkaratzen badu, horrek bere seniparte hertsia besterik ez duela jasoko. Eta guztiek ere gozamena aurkaratzen badute, eta kasu horretan bakarrik, aipatu ezkontideari, * jaunari/andreari, legatuan ematen dio bere jarauntsiaren xedapen askeko herena, jabetza osoz, legez hari dagokion gozamen-kuotaz gain.

**HIRUGARRENA.- Aipatu ezkontideak, * jaunak/andreak, bi legatu hauetatik bat aukeratu ahal izango du: bata, herentzia osoaren gaineko gozamen bizi artekoa, fidantza emateko eta inbentarioa egiteko betebeharretatik aske, eta legatu horren gaineko edukitza bere kabuz eta inoren esku-hartzerik gabe eskuratzeko ahalmenarekin, horrekin haren seniparte-eskubideak ordainduta geratuko direla; eta, bestea, xedapen askeko herenaren gaineko jabetza osoa, legezko gozamen-kuotaz gain.  

Ezkontideak gozamen unibertsalaren gaineko legatua aukeratzen badu, eta jaraunsleren batek ez badu hori onartzen, gozamena onartzen ez duen horren portzioa, herentzian, seniparte hertsira urrituko da.

LAUGARRENA.- Jaraunsle unibertsal izendatzen ditu aipatu seme-alabak, * jauna/andrea, * jauna/andrea eta * jauna/andrea, hiru zati indibiso berdinetan. Izendatuak lehenago hilez gero edo ezgaiak izanez gero, ordezpen arrunta gertatuko da, haien ondorengoen mesederako.

BOSGARRENA.- Beren-beregi ezeztatzen ditu beronen aurreko testamentu-xedapen guztiak.

Apirilaren 28ko 10/2010 Legean jasotako xedapenak betetzeko, agertzaileek beren beregi adierazten dute ez dagoela "titular errealik", aipatu legeko 4.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.--------------------------------------------

Oso-osorik eta ahots ozenez testamentua irakurri diot agertzaileari, berak bere kabuz irakurtzeko duen eskubideari uko egin diolako, neronek eskubide hori duela ohartarazi eta gero; testamentugileak bere azken nahiarekin bat datorrela adierazten du eta sinatu egiten du.

Eta nik, notarioak, fede ematen dut:testamentugilea ezagutzeaz; irakurketaren ondoren, agertzailea testamentu honen edukiaz behar beste informatuta geratu izanaz; hark askatasunez adostasuna eman izanaz; egilespena haren borondateari, behar beste informatua, eta legezkotasunari egokitu izanaz; egilespen honetan egintza-batasuna eta Kode Zibilaren beste solemnitate guztiak betetzeaz; eta, halaber, jatorrizko honetan dagoen guztiaz, agiri hau idatzita dagoela *(e)ko Foru Aldundiaren paper tinbreduneko * foliotan, * motakoak, zenbakiak * eta hurrenez hurreneko * direla.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra