Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Eskubide errealak eta betebeharrak

Dohaintza

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

* JAUNA/ANDREA eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoak, * araubidepean ezkonduak, *(e)ko biztanleak, * (e)an egoitza dutenak, eta nortasun-agirien zenbakiak, hurrenez hurren, * eta * dituztenak.

Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea / ondasunen foru-komunikazioaren araubidepean (edo kasuan kasuko araubidepean) ezkondua / epaiketa bidez banandua / alarguna, *(e)ko biztanlea, *(e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Euren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

Euren izen eta eskubidean PARTE HARTZEN DUTE.

Euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire ustez, DOHAINTZA-eskritura hau formalizatzeko behar adinako lege-gaitasuna, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

I.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak honako finka honen gaineko jabetza osoa dutela:

*

TITULUA.- *.

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Zametatik aske, errentaririk gabe eta gastuen, zergen nahiz kontribuzioen ordainketan eguneratuta, eurek adierazten dutenaren arabera.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

ERREGISTROKO INFORMAZIOA.- Ez zaio erregistroari eskatu Notario Erregelamenduaren 175. artikuluan aipatu informazioa, kasu hau salbuetsita dagoelako, artikulu horren 2. paragrafoko a) letrarekin bat etorriz.

II.- Eta, hori guztia azaldu eta gero,

EGILESTEN DUTE:

LEHENENGOA.- * jaunak/andreak eta * jaunak/andreak euren semeari/alabari, * jaunari/andreari, DOHAINTZAN EMATEN DIOTE, huts, soilik eta doan, eskritura honen azalpen-zatian deskribatutako finkaren gaineko JABETZA OSOA, horri dagozkion erabilera, eskubide eta zortasunekin batera, eta kontribuzioen nahiz zergen ordainketan eguneratuta.

(*Zuzenbide zibil erkidean) * jaunak/andreak esker onez onartzen du dohaintza-emaileek egin dioten dohaintza. Dohaintza-emaile horiek adierazten dute euren buruentzat behar besteko ondasunak erreserbatu dituztela, haien inguruabarrekin bat datorren bizimodua egiteko; eta adierazten dute, orobat, dohaintza hau ez dela euren herentzietan kolazionagarria izango, eta berau egiten dutela, hobekuntzako herenaren kontura, xedapen askeko herenaren kontura, eta, hala denean, seniparte hertsiaren kontura.

(*Bizkaiko foru-zuzenbide zibilean) * jaunak/andreak esker onez onartzen du dohaintza-emaileek egin dioten dohaintza. Dohaintza-emaile horiek adierazten dute euren buruentzat behar besteko ondasunak erreserbatu dituztela, haien inguruabarrekin bat datorren bizimodua egiteko; eta adierazten dute, orobat, dohaintza hau egiten dutela, hemen aipatu ez diren senideak beren-beregi baztertuz, Bizkaiko foru-legeria indarrekoan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Ondorio fiskaletarako, dohaintza honen balioa *(e)koa izango da.

HIRUGARRENA.- Dohaintza honen ondoriozko gastu eta zerga guztiak dohaintza-hartzailearen kontura izango dira, lur-zatien balio-gehikuntzaren gaineko udal zerga izan ezik.

*LAUGARRENA.- Dohaintza honi salbuespen fiskal egokia aplikatzea eskatzen da.

Apirilaren 28ko 10/2010 Legean jasotako xedapenak betetzeko, agertzaileek beren beregi adierazten dute ez dagoela "titular errealik", aipatu legeko 4.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.--------------------

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez.Batez ere, honako ohartarazpen hauek egiten dizkiet:

a.- 7/94 Foru Arauaren ondoriozko betebeharrez, eragiketa hau haren mende baitago. Era berean, eskritura hau likidaziora aurkeztu behar da Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari dagokionez, eta horretarako epe jakin bat dago. Gainera, Hiri Lurren Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga ordaindu beharra dago. Ondasunak zerga horien ordainketari lotuta daude, eta erantzukizunak sor daitezke horretarako aurkezpena egin ezean. 8/1989 Legeak dituen ondorioez ere ohartarazten diet alderdiei.

b.- Toki Ogasunen Araubideari buruzko Legearen 64. artikuluaren arabera, eskritura honen objektu diren finkak lotuta geratzen dira Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuota oso-osorik ordaintzeari, Tributuen Lege Orokorrak ezartzen duenaren arabera, zerga horren ondorioz zorrak ordaintzeko daudenean; Katastroko erreferentzia ekarri ezean, zergaren ondoriozko aitorpena aurkeztu behar da, legeak agindutako epean; aitorpenak aurkeztu ezean eta aitorpenok epez kanpo nahiz okerretara egiteagatik sortuko liratekeen erantzukizunez ere ohartarazten diet.

        EUROkoak dira, 7/94 Foru Araua aplikatzearen ondorioz sor daitezkeenetatik aparte.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik eskubide horri uko egiten diotelako, eta beronekin bat egin, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak eskritura honen edukiaz behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate hori behar bezala informatu izanaz, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, * sailekoak, * zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, notarioak, fede ematen dut.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra