Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Epekako salmenta-kontratua suntsiarazteko demanda

EPEKAKO SALMENTA-KONTRATUA SUNTSIARAZTEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKOHERRIA(E)KO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, HITZEZKO JUDIZIOKO demanda jartzen dut, ondasun higigarriaren epekako salmenta suntsiaraztekoDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-DATA(e)an, nire ordezkatuak etaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK(e)k ondasun higigarri baten epekako salerosketa kontratua formalizatu zuten,ZEHAZTU ONDASUNA.

1 zk.ko agiri gisa aurkezten da salerosketa-kontratua.

BIGARRENA.- Aipatutako kontratuan itundu zen salerosketaren zenbatekoaZENBATEKOA eurokoa izango zela guztira, eta epeka ordainduko zelaZEHAZTU ORDAINKETA EPEAK ETA ZENBATEKOAK.

Era berean, kontratuan hitzartu zuten eperen bati dagokion zenbatekoa ordaintzen ez bazen, saltzaileak aukera izango zuela kontratua suntsiarazteko.

HIRUGARRENA.- Nire ahalorde-emaileakDATA(e)an entregatu zionZEHAZTU ONDASUNADEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunari/andreari.

LAUGARRENA.- Demandatuak ez dituORDAINDU EZ DIREN EPEAK ordaindu beharreko zenbatekoak, beraz,ZENBATEKOA euro zor ditu.

Ondorioz, nire ahalorde-emaileak ordaintzeko errekerimendu egiaztagarria egin zionDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunari/andreari, eta ohartarazi zion ordaindu ezean eskuratutako ondasunaren aurka joko zuela.

Aipatutako errekerimenduekin ez zenez nahi zena lortu, alderdi honek demanda hau jarri behar izan du.

ZEHAZTU ZENBAKIAKtikZEHAZTU ZENBAKIAKra bitarteko zenbakiko agiri gisa aurkezten dira egindako errekerimenduak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 50. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, demandatuaren egoitzari dagokiona baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka, bera baita saltzailea. Legitimazio pasiboa berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK(e)k dauka, bera baita aipatutako ondasuna erosi zuena eta ordaindu beharrekoak ordaindu ez dituena.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura ahozko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 250.1.10 artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

Ondasun higigarrien epekako salerosketaren uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, erosleak ez badu azken bi epeetan edo azken epean ordaindu beharrekoa ordaintzen, saltzaileak aukera izango du egiteke dauden ordainketa guztiak galdatzeko edo kontratua suntsiarazteko, aipatutako legeko 11. artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Saltzaileak kontratua suntsiaraztea erabakitzen badu, egindako prestazioak itzuli beharko dizkiete alderdiek elkarri. Saltzaileak ondorengo eskubide hauek izango ditu:

a) Saldutako gauzak erosleak ukaiteagatik, kalte-ordain gisa, mugaeguneratutako epeen %10 jasotzekoa.

b) Objektuak merkatu-balioa galtzeagatik, hasierako ordainketarik egin bada, horren adinako zenbatekoa jasotzekoa. Hasierako ordainketarik egin ez bada, edota eskura ordaintzeko prezioaren bostena baino handiagoa bada, dedukzioaren zenbatekoa bosten hori izango da.

d) Saldutako gauza kalteturik badago, saltzaileak zuzenbidean bidezkoa den kalte-ordaina eskatzekoa.

ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat HITZEZKO JUDIZIOKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:

a) nire ahalorde-emailearen eta demandatuaren artean sinatutako salerosketa-kontratua suntsiaraztea.

b) demandatua kondenatzea nire ahalorde-emaileari auzi honetako gai den ondasuna entregatzera.ZEHAZTU KALTE-ORDAINA ESKATZEN BADA

d) demandatua kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra