Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Adrian Celaya lehiaketaren oinarriak «Adrián Celaya Ibarra» 9. sariaren oinarriak deskargatu

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Erantzuna eta errekonbentzioa

291. ERANTZUNA ETA ERREKONBENTZIOA

EPAITEGIARI

Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: YY jauna/andrea (helbidea: ...). Horrela egiaztatzen da idazki honekin batera aurkezten dudan ahalordearen kopiaren bidez. Bide batez, kopia hori itzul dakidala eskatzen dut, autoetan lekukotza jaso ondoren beste erabilera batzuetarako behar izateagatik. AA abokatuaren zuzendaritzapean, bera...herria+(e)ko... Abokatuen Elkargokoa delarik eta bulegoa...herria+(e)n... duelarik, epaitegian agertzen naiz eta, hala, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, etaProzedura Zibileko Legeko –PZLko–753. artikuluan ezarritakoarekin bat, legezko epean eta moduan ERANTZUTEN diot XX jaunak –bizilekua: ...– YY andrearen aurka jarritako DIBORTZIOKO DEMANDARI. Horretarako, ondorengoetan oinarritzen naiz:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Ados nago aurkako alderdiaren idazkiko lehenengo egitatearekin.

BIGARRENA.- Ados nago aurkako alderdiaren idazkiko bigarren egitatearekin.

HIRUGARRENA.- Ez nago ados aurkako alderdiak azaldutako hirugarren egitatearekin.

Ez da egia elkarrekin bizi gabe egon direnik gutxienez urtebete jarraian banantze pertsonaleko demanda jarri denetik, demandatzaileak eskatuta.

XX jaunak denboraldi luzeak igarotzen ditu bien semearekin/alabarekin nire ordezkatuaren bizilekuan, semearekin/alabarekin eta nire ahalorde-emailearekin ez dagoenean bakarrik sentitzen dela argudiatuz. Erraz froga daitekeen egitatea da hori.

LAUGARRENA.- Ados nago aurkako alderdiaren demandako laugarren egitatearekin.

BOSGARRENA.- Ados nago aurkako alderdiaren demandako bosgarren egitatearekin.

SEIGARRENA.- Ez nago ados aurkako alderdiaren idazkiko zortzigarren egitatearekin. Aitzitik, dibortzioa aginduz gero, alderdi honek eskubidea du jarraian zehaztutako neurriak har daitezen:

...

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Ados nago aurkako alderdiak demanda-idazkian alegatutako I-VI zuzenbideko oinarriekin.

VII.- Auziaren funtsa.

Ez da egia aurkako alderdiak ezkontza desegiteko alegatutako kausa betetzen denik, ez baita Kode Zibileko –KZko– 86-2 artikuluan eta artikulu horri lotutako 87. artikuluan ezarritakoa betetzen, idazki honetako gertakarietan azaldutakoari jarraiki.

VIII.- Kostuak. Kostuak aurkako alderdiari ezarri behar zaizkio, PZLko 394. artikuluari jarraiki.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman dezala aurkeztutzat demanda hau, agiri eta kopiekin batera, eta onar dezala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala erantzundakotzat ezkontza desegiteko demanda, XX jaunak YY andrearen aurka jarritakoa. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, kontrako alderdiak jarritako demanda oso-osorik ezestekoa, eta ezar diezazkiola berariaz kostuak kontrako alderdiari.

BEREBAT DIOT, LEHENIK: modu subsidiarioan, kontrako alderdiak argudiatutako kausa betetzen dela eta dibortzioa bidezko dela aginduz gero, ondorengo neurriak har daitezela: ...

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: har dezala egindakotzat aurreko adierazpena.

BEREBAT DIOT, BIGARREN: alderdi honek ERREKONBENTZIO-DEMANDA jartzen duela, ondorengo egitate eta zuzenbideko oinarriak direla eta:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Azaldutzat ematen dira erantzun-idazkian argudiatuak.

BIGARRENA.-...data+(e)an...,...herria+(e)ko... Instrukzioko ... zk.ko Epaitegiak epaia eman zuen, XX jauna kondenatzen zuena ..., nire ordezkatua erasotzeko delitua dela-eta, aurretik aipatutako Epaitegian izapidetutako .../... zk.ko autoetako prozeduran bideratua.

HIRUGARRENA.- Alderdi honek eskatzen du banantze-epaian erabakitako neurriak alda daitezela, eta ondorengoak har daitezela: ...

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.- PZLko 770. artikuluaren arabera, errekonbentzioa soil-soilik onartuko da, ezkontza-deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa erabakitzeko kausetakoren batean oinarritzen bada, edota ezkontide demandatuaren xedea bada demandan eskatu ez diren eta auzitegiak bere kabuz erabakirik hartu behar ez duen neurriak har daitezela.

II.- KZko 86-5 artikuluari jarraiki, dibortzio-kausa da ezkontidearen, ondorengoen edo aurrekoen bizitzaren aurka eraso egiteagatik epai irmo bidez kondenatu izana.

III.- KZko 85. artikuluan dibortzio-epaiaren ondorioak daude ezarrita.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat idazki hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala jarritakotzat dibortzioko errekonbentzio-demanda XX jaunaren aurka, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, ondorengoa erabakiz:

a.- YY andrearen eta XX jaunaren ezkontza desegitea onartzea, dibortzioan oinarrituz.

b.- Ondorengo neurriak behin betikotzat hartzea: ...

c.- Aurkako alderdia kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.

...herria+(e)n..., ...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra