Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Errentak ez ordaintzeagatik utzarazpena eta errentak erreklamatzeko demanda

ERRENTAK EZ ORDAINTZEAGATIK UTZARAZPENA ETA ERRENTAK ERREKLAMATZEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKOHERRIA(E)KO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, HITZEZKO JUDIZIOKO demanda jartzen dut, errentak ez ordaintzeagatik utzarazpena eskatzeko eta errentak erreklamatzeko,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Nire ordezkatuaHERRIA(e)n,HELBIDEA kalean kokatutako higiezinaren jabea da.DATA(e)an, errentamendu-kontratua sinatu zuenDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunarekin/andrearekin, eta hileanZENBATEKOA euroko errenta ordainduko zirela itundu zuten.

1 zenbakiko agiri gisa aurkezten da aipatutako higiezinaren jatorrizko errentamendu-kontratua.

BIGARRENA.- Joan denZEHAZTU HILABETEA(e)tik errentariak ez du ordaindu errentarengatik zor duena, eta, hortaz,KOPURUA hilabeteko errenta zor du, guztiraZENBATEKOA euro.

HIRUGARRENA.- Nire ordezkatua saiatu da errentak kobratzen, baina ez du lortu. Ondorioz, justiziaren bidera jo behar izan du, demanda hau jarriz.

2tik 4ra bitarteko zenbakiko agiri gisa aurkezten dira nire ahalorde-emaileak errentariari bidalitako gutunak eta hartu-agiriak.

ZEHAZTU EGITATEAK ETA DOKUMENTUAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45. eta 52.7. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, auzigai den ondasuna dagoen lekuari dagokiona baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak dauka bera baita auzigai den kreditu-eskubidearen titularra. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK(e)k dauka, errenta berak ordaindu behar du eta.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura hitzezko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 250.1.1 artikuluan, demanda-mota hauentzat lege berean aurreikusitako berezitasunekin.

ZAZPIGARRENA.- Akzio-metatzea. Bidezko da utzarazpen-akzioa eta kopurua erreklamatzekoa metatzea, PZLko 438.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

ZEHAZTU UTZARAZPENA EZEREZEAN UZTEN DEN

ZORTZIGARRENA.- Auziaren funtsa.

Hiri Errentamenduen 29/1994 Legean, azaroaren 24koan, 27. artikuluan xedatzen denez, alderdietako batek kontratuko betebeharrak betetzen ez baditu, betebeharrak bete dituen alderdiak eskubidea izango du beste alderdiari betebeharra bete dezala eskatzeko edota kontratuaren suntsiaraztea sustatzeko, Kode Zibileko 1.124. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Artikuluaren bigarren lerrokadak eransten duenez, errentatzaileak eskubide osoz suntsiaraz dezake kontratua, errenta ez ordaintzeagatik edota, hala denean, errentariak bereganatutako edo berari dagozkion diru-kopuruak ez ordaintzeagatik.

GEHITU HALA BADAGOKIO 220.

ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

UTZARAZPENA EZEREZEAN UZTEN BADA GEHITU 22. ART.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat HITZEZKO JUDIZIOKO demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:

a) Suntsiarazitzat eman dezala nire mandatugileak eta demandatuak sinatutako errentamendu-kontratua, egitateetan zehaztutako higiezinari buruzkoa.

b) Demandatua finka uztera kondena dezala, eta ohartaraz diezaiola ezen, uzten ez badu, finkatik bota egingo dutela.

c) Demandatua kondenatu dezala nik ordezkatuari zor dizkion errentak eta gainerako diru-kopuruak ordaintzera, guztiraZENBATEKOA euro.GEHITU ETORKIZUNEKO ERRENTAK ESKATZEN BADIRA

d) Demandatua kostuak ordaintzera kondenatu dezala.

BEREBAT LEHENENGOA, PZLko 437.3 artikuluaren arabera, alderdi honek eskatzen du eskatutzat har dadila finkatik botatzeko aginduaren betearazpena, Auzitegiak zehazten duen egun eta orduan gauzatzekoa, PZLko 549.3 artikuluan zehaztutako ondoreetarako.

BEREBAT BIGARRENA: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra