Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Eskubide hobeko hirugarrengotzaren demanda

196.ESKUBIDE HOBEKO HIRUGARRENGOTZAKO DEMANDA

EPAITEGIARI

Ni,...prokuradorea... jauna/andrea, auzitegietako prokuradorea, honako honen izenean eta ordezkaritzan ari naiz: XX jauna/andrea (helbidea: ...). Horrela egiaztatzen da idazki honekin batera aurkezten dudan ahalordearen kopiaren bidez. Bide batez, kopia hori itzul dakidala eskatzen dut, autoetan lekukotza jaso ondoren beste erabilera batzuetarako behar izateagatik. AA abokatuaren zuzendaritzapean, bera...herria+(e)ko... Abokatuen Elkargokoa delarik eta bulegoa...herria+(e)n... duelarik, epaitegian agertzen naiz eta, hala, Zuzenbidean bidezkoen den moduan, DIOT:

Idazki honen bidez, ESKUBIDE HOBEKO HIRUGARRENGOTZAKO DEMANDA jartzen dut YY jaunaren/andrearen aurka –bizilekua: ...–, Epaitegi honetan bideratutako ... zk.ko betearazpen-prozedurako hartzekodun betearazlea baita. Horretarako, ondorengoetan oinarritzen naiz:

EGITATEAK

LEHENENGOA.-...data+(e)an..., nire ahalorde-emaileak jakin du autoa eman dela, EE jaunaren/andrearen aurka betearazpena abiaraztekoa. Betearazpenari ekin zaio, eta EE jaunaren/andrearen jabetzako hainbat ondasun enbargatu dira.

BIGARRENA.- Betearazten ari den kreditua...data+(e)ko... eskritura publikoan dago jasota.

Hala eta guztiz ere, nire ahalorde-emailea betearazpenpeko alderdiaren hartzekodun da, eta, gainera, betearazitako kreditua baino lehenagoko eskritura publikoan oinarrituta. Hori guztia egiaztatzen da ...

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

I.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko –BJLOko– 9 eta 21-1 artikuluetan ezarritakoarekin bat.

II.- Eskumena.Prozedura Zibileko Legeko –PZLko– 599. artikuluari jarraiki, demanda honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen natzaion Epaitegiak dauka, hirugarrengotza hau sorrarazi duen enbargoaren betearazpenaz arduratu den Epaitegia baita.

III.- Gaitasuna. Alderdiek demanda hau jartzeko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.

IV.- Legitimazioa. Legitimazioa nire ahalorde-emaileak du, lehentasuna duen kreditua baitu, PZLko 614. artikuluari jarraiki.

V.- Prozedura.Judizio arrunterako ezarri bezala bideratuko da prozedura, PZLko 617. artikuluan ezarritakoarekin bat

VI. Egikaritutako akzioa. Egikaritutako akzioa PZLko 614. artikulukoa da. Artikulu horren arabera, baieztatzen duenak eskubidea duela bere kreditua hartzekodun betearazlearena baino lehenago ordainaraz dadin, eskubide hobeko hirugarrengotzako demanda jarri ahal izango du.

VII.- Kostuak. Kostuak aurkako alderdiari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibileko Legeko 620. artikuluari jarraiki.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Eman dezala aurkeztutzat ESKUBIDE HOBEKO HIRUGARRENGOTZAKO DEMANDA, eta, egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, nire ahalorde-emailearen kredituak ordainketan lehentasuna duela adieraztekoa, eta aurkako alderdia kostuak ordaintzera kondenatzekoa.

...herria+(e)n..., ...data+(e)an...

Abokatuaren sinadura

         Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra