Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna, aitaren aldekoa, zehaztea eskatzeko demanda, egoera-edukitzarik egon gabe

EZKONTZAZ KANPOKO SEME-ALABATASUNA, AITAREN ALDEKOA, ZEHAZTEA ESKATZEKO DEMANDA, EGOERA-EDUKITZARIK EGON GABE

TXANDA DAGOKIONHERRIA(E)KO LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, SEME-ALABATASUNA ZEHAZTEKO DEKLARAZIOKO JUDIZIO BEREZIKO DEMANDA jartzen dutDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (bizilekua:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-AZALDU EGITATEAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- PZLko 45. eta 50. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, bera baita demandatuaren egoitzari dagokiona.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ahalorde-emaileari dagokio, bera baita aitatasuna aitor dadila eskatzen duen pertsona. Legitimazio pasiboa, berriz,DEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunari/andreari dagokio, berari esleitzen zaio-etaSEME-ALABAREN IZEN-ABIZENAK jaunarekiko/andrearekiko aitatasuna.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura hitzezko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 753. artikuluan.

ZAZPIGARRENA.-Auziaren funtsa.

AZALDU FUNTSA

Kode Zibileko 120. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ezkontzaz kanpoko seme-alabatasuna epai irmoak erabakiko du legeak agindu bezala.

Filiazioari buruzko judizioetan era guztietako frogen bidez iker daiteke gurasotasuna, biologikoak barne, PZLko 767. artikuluaren arabera. Era berean ezartzen da, zuzeneko frogarik egon ez arren ere deklaratu ahal izango dela seme-alabatasuna, egoera-edukitzaren aintzatespen esanbidezko edo isilbidezkoan, sortze-garaian amarekin izandako elkarbizitzan, edota seme-alabatasuna antzeko modura ondoriozta daitekeeneko beste eginbideetan oinarrituta.

ZORTZIGARRENA.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat aitaren aldeko seme-alabatasuna zehazteko judizio bereziko demandaDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:

1) Lortu nahi den filiazioa deklaratzea

2) Ebazpen judizial irmoa jakinaraztea Erregistro Zibilari eta gainerako erregistro publikoei

3) Demandatua kondenatzea berariaz kostuak ordaintzera.

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra