Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Gaitasuna partzialki edo osorik itzultzeko demanda

GAITASUNA PARTZIALKI EDO OSORIK ITZULTZEKO DEMANDA

TXANDA DAGOKIONHERRIA(E)KO LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIARI

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAKjaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkatuaren egoitza:HERRIA,HELBIDEA

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, GAITASUNA PARTZIALKI ITZULTZEKO DEMANDA jartzen dut, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatuta.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-DATA(e)an,HERRIA(e)ko Lehen Auzialdiko Epaitegiak epaia eman zuen, eta nire ahalorde-emailearen ezgaitasun partziala deklaratu zuen.

BIGARRENA.-GEHITU EGITATEAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45 eta 756. artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena zuzentzen ari natzaion lehen auzialdiko epaitegiak dauka, eskatutako deklarazioaren subjektu den pertsonaren bizilekuari dagokiona baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezko gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. Legitimazio aktiboa nire ahalorde-emaileak dauka,AZALDU ARRAZOIAK.

PZLko 749. artikuluarekin bat etorriz, ezgaitze-prozesuetan beti izango da alderdi Fiskaltza.

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura hitzezko judiziokoa da, horrela baitago xedatua PZLko 753. artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.

PZLko 761. artikuluarekin bat etorriz, ezgaitze-epaia eman arren, inguruabarrak aldatzen badira, beste prozesu bat abiarazi ahal izango da, ezarritako ezgaitzearen mugak eraldatzeko edo ezgaitzea bera bertan behera uzteko.

Kode Zibileko 277. artikuluarekin bat etorriz, tutoretza amaituko da, era berean, baldin eta ebazpen judiziala ematen bada, eta ebazpenaren bidez erabakitzen bada ezgaitzea bukatutzat ematea edo ezgaitze-epaia aldatzea eta tutoretzaren ordez kuratela ezartzea.

ZORTZIGARRENA.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

EPAITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala sustatutzat judizio berezia, nire ordezkatuari gaitasuna partzialki itzultzekoa. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, eta erabaki dezalaORDEZKATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen ezgaitzea aldatutzat jotzea, lehendik ezarritako tutoretza-eraentza doitzea, egoki diren erregistroko idazpenak ezereztea, eta kostuak berariaz aurkako alderdiari ezartzea.

Berebat lehenengoa: Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra