Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Eskubide errealak eta betebeharrak

Hipoteka-mailegua

*GARREN ZENBAKIA.

*(e)n, nire egoitzan, (e)ko *aren *(e)an.

Nire, *, *(e)ko Notario Elkargo Txit Prestuko kide naizen honen aurrean,

AGERTZEN DIRA:

Alde batetik, mailegu-hartzaile eta hipotekatzaile gisa:* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta * JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, ezkongabea, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Eta, beste alde batetik, mailegu-emaile gisa:* JAUNA/ANDREA, adin nagusikoa, *(e)ko biztanlea, (e)an egoitza duena, eta nortasun-agiriaren zenbakia * duena.

Beren inguruabar pertsonalak haien adierazpenetatik atera dira.

PARTE HARTZEN DUTE:

a) Azken agertzaileak, * deituriko erakundearen izen eta ordezkaritzan, horren ahaldun moduan. * erakundeak *(e)n du bere egoitza. Epe-mugarik gabe eratu zen, *(e)n, * notario jaunak/andreak, *(e)ko *aren *(e)an, * protokolo-zenbakiarekin eskuetsitako eskrituraren bitartez. *(e)ko Merkataritza Erregistroan inskribaturik dago, * liburukian, * folioan, * orrialde-zenbakiarekin.  Erakundearen I.F.K. hauxe da: *.

Egintza honetarako ahaldundurik dago, ahalordea duelako. Ahalorde horren kopia eskuetsia erakutsi dit, indarrean dagoela baieztatzen dit, eta, nire ustez, notario sinatzailearen ustez, nahikoa da egilespen honetarako, alegia, hipoteka-bermearekin maileguak formalizatu eta egilesteko, betiere muga ekonomikoa, ERAGIKETA BAKOITZEKO, *KOA IZANIK. Ahalorde hori eman zitzaion *(e)n, *(e)ko *aren (e)an, * notario jaunaren/andrearen aurrean egiletsitako eskrituraren bidez, eskritura horrek *. protokolo-zenbakia duela.Eskritura hori (e)ko Merkataritza Erregistroan inskribaturik dago, * liburukian, * folioan, * orri zenbakian, *. inskripzioa.

B.- Eta lehenengo agertzaile biek, euren izen eta eskubidean.

Agertzaileek euren nortasun-agiriak erakusten dizkidate, eta horien bitartez identifikatzen ditut. Badute, nire aburuz, parte hartzen duten eran, lege-gaitasun nahikoa, HIPOTEKA-BERMEDUN MAILEGUaren eskritura hau egilesteko, eta, horretarako,

AZALTZEN DUTE:

* deituriko erakundeak * jaunari/andreari eta * jaunari/andreari (aurrerantzean, alderdi mailegu-hartzaile izendatuko den horri), eta aurretiaz aurkezturiko eskariari jaramon eginez, mailegua ematea erabaki duela. Mailegu-kontratu hori jarraiko hizpaketen bidez gauzatzen da, finantzakoak nahiz finantzako ez direnak.

FINANTZA-HIZPAKETAK:

Lehenengoa.MAILEGUAREN KAPITALA, ETA ZORRA AITORTZEA.

* izeneko erakundeak alderdi mailegu-hartzaileari eman dio, maileguan, *ko kopurua; mailegu horri * zenbakia dagokio. Mailegua emateko, erakunde hartzekodunak diru-sarrera egin du, gaur bertan, alderdi mailegu-hartzaileak bere izenean erakunde hartzekodun horretan,* zenbakiarekinirekita duen kontuan. Alderdi mailegu-hartzaileak diru hori jaso duela aitortu eta jasoagiria ematen du.

* jaunak/andreak eta * jaunak/andreak, jasotako maileguaren titularkide solidarioak direnez gero, erantzukizun solidarioa dute, eskritura honen ondoriozko betebeharren gainean.

Bigarrena.PRINTZIPALA AMORTIZATZEA ETA KORRITUAK ORDAINTZEA.

Maileguan hartutako diru-kopurua * erakundeari itzuli beharko zaio, gehienez jota, *(e)ko epean, eskritura honen datatik zenbatuta.

Maileguan emandako kapitala eta horri dagozkion korrituak itzultzeko, hileko * kuota ordainduko dira. Kuota horien zenbatekoa sistema frantsesaren bidez kalkulatuko da, eta goranzko amortizazio-kuotak eta epealdi bakoitzean sorturiko korrituak bilduko ditu. Ondorio horietarako, lehenengo korritu-aldiari dagozkion kuoten zenbatekoa *(e)koa izango da, kuota bakoitzeko.

Hurrengo hizpaketan itundutakoaren arabera korritu-tasa aldatzeaz geroztik, amortizaziorako sistema frantziarra erabiliko da, urteko korritualdi bakoitzari aplikatu beharreko kuotak kalkulatzeko; horretarako, kontuan hartuko dira denboraldi horren hasieran ordaintzeko dagoen kapitala, eragiketaren indarralditik geratzen den denbora eta kontratu honetan azaldutakoarekin bat etorriz aplikatu beharreko korritu-tasa. * erakundeak alderdi mailegu-hartzaileari komunikatuko dio kuota berria, kontratu honen hirugarren bis hizpaketan ezarritako moduan.

Aurrekoaren bide beretik, amortizazioaren eta korrituen lehendabiziko kuota ordaindu beharko da, eskritura hau sinatzen denetik hilabeteko epean; eta azken kuota ordaindu beharko da, aldiz, hizpaketa honen lehenengo lerrokadan aipatu epea bukatzean.

Alderdi mailegu-hartzailearen betebeharra izango da * erakundean duen kontu horretan maileguaren ordainketak helbideratzea. Gainera, erakunde hartzekodunari baimena ematen zaio, muga-eguneratutako kopuruak beste kontu batzuetan zorduntzeko, baldin eta alderdi mailegu-hartzaileak halako kontuak baditu erakunde hartzekodunean.

Maileguaren indarraldiko edozein unetan, alderdi mailegu-hartzaileak mailegu osoa amortizatu ahal izango du muga-eguna baino lehen; era berean, aurreraturiko amortizazio partzialak egin ahal izango ditu, kontratu honetan itundutakoari dagokionez. Eta hori egiteak ez du ekarriko kontratu honen berriztatze azkentzailerik. Edozein modutan ere, bi kasu horietan, * erakundeari ordaindu beharko dio eskritura honen laugarren hizpaketan itundutako komisioa.

Maileguaren amortizazioa aurreratzen bada, baina amortizazio hori zati batekoa bakarrik bada, alderdi mailegu-hartzaileak aukeran izango du, hori egiteko unean, maileguaren indarraldiko epea murriztea, une horretako amortizazio-kuota bere horretan utziz, edo, maileguaren epea aldatu gabe, amortizazio-kuoten zenbatekoa txikitzea.

Hirugarrena.KORRITU ARRUNTAK.

Maileguaren printzipalak egunero sortuko ditu korrituak * erakundearen mesederako, mailegu-hartzaileak mailegua erabili duen unetik, eta erakunde mailegu-emaileari erabateko eta guztizko itzulketa egin arte.

Lehenengo * hiletan, eskritura honen sinaduratik zenbatuta, urteko korritu-tasa izendatua EHUNEKO *(e)KOA izango da.Aldi hori igaro eta gero, tasa hori berrikusiko da, hirugarrena-bis hizpaketan itunduko denaren arabera.

Itundu denaren arabera sorturiko korrituak likidatu eta ordainduko dira, baita amortizaziorik gabeko aldian ere, horrelakorik balego, hilabeteka, horiek muga-eguneratutakoak direla, eta merkataritzako hogeita hamar egunekoak, betiere hirurehun eta hirurogei eguneko urte batean oinarrituta eta jarraiko formularen arabera:

K E L

I = ------------

36.000

Formula horretan:K (ordaintzeko dagoen kapitala), E (erreditua, urteko korritu-tasa izendatua), L (likidazio-aldia egunetan adierazita).

Hirugarrena bis.KORRITU-TASA ALDAGARRIA.

*ERO aldatuko da urteko korritu-tasa izendatua; urteko korritu tasa izendatu berria zehaztuko da, "URTEBETERAKO EURIBOR" deituriko erreferentzia-tasari, hau da, «Bankuen arteko Urtebeterako Erreferentziari, * PUNTU gehituz. "Espainiako Bankua"k Estatuko Aldizkari Ofizialean hilero argitaratzen du erreferentzia-tasa ofizial hori. Kontratu honetarako, aintzakotzat hartuko da aldaketa gertatu AURRETIXEKO EGUTEGI-HILARI dagokion tasa.

Aipatu erreferentzia honetara definitzen da: egunero, merkataritza­egun guztietako balioen batez besteko aritmetiko hutsa da, Bankuen Federazio Europarrak euroetan egindako urtebeterako gordailu-eragiketentzat argitaratutako eskudiru­tasaren arabera; tasa hori kalkulatzen da banku-lagin batek antzeko kalifikazioa duten erakundeen arteko eragiketentzat eskainitako tasak oinarri hartuz. Definizioa Espainiako Bankuak eman du kreditu-erakundeei zuzendutako ekainaren 29ko 7/1999 Zirkularraren VIII.7 eranskinean; zirkular horrek irailaren 7ko 8/1990 Zirkularra eraldatu zuen, bezeroentzako babes-eragiketen gardentasunari dagokionez.

Edozein arrazoirengatik, Euribor erreferentzia argitaratzeari uzten bazaio, hipoteka-maileguen (H.M.E.I) erreferentzi indizea ezartzen da ordezko gisa, KREDITU ERAKUNDEEN MULTZOAK etxebizitza askeen eskuraketarako eta hiru urtetik gorako hipoteka-maileguentzat ezarritako batez besteko tasa izenez ezagutua ere. Erreferentzia-tasa ofizial hori argitaratzen du "Espainiako Bankuak" Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta urteko korritu izendatuaren tasa bezala aplikatuko da. Aintzakotzat hartuko da aldaketa gertatu aurreko bigarren hilabeteari dagokion tasa; tasa horri * PUNTUKO diferentzial iraunkorra gehituz.

Edozein arrazoi dela eta, aurreko tasa erreferentzia argitaratzeari uzten bazaio, AURREZKI KUTXAK etxebizitza askeen eskuraketarako eta hiru urtetik gorako hipoteka-maileguentzat ezarritako batez besteko tasa ezartzen da ordezko gisa. Erreferentzia-tasa ofizial hori argitaratzen du "Espainiako Bankuak" Estatuko Aldizkari Ofizialean (E.A.O). Hilabete berberari dagokion tasa hartuko da kontuan, eta erakunde multzoen H.M.E.I.-rentzat adierazitako era, biribiltze eta diferentzial berberak izango dira.

Aipatutako erreferentzia-tasa guztiak "erreferentzia-tasa ofizialak" dira eta, hilero "Espainiako Bankua"-k Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzeaz gain, zabalkunde handia duten egunkarietatik zenbaiten finantza-orrietan eta "Espainiako Bankua"-ren Estatistika Aldizkarian argitaratzen dira.

Aldizka egiten diren berrikuspenetan, alderdi mailegu-hartzaileak erreferentzia-tasa ezagutu ahal izango du aipatutako komunikabideak kontsultatuz, eta aplikagarria den tasa berria onartzen duela ulertuko da, * erakundeari beren-beregi ez badio jakinarazten bere ezezkoa hogei eguneko epean, onartzen ez den korritu-aldiaren aldaketa gertatzen denetik zenbatuta.

Alderdi mailegu-hartzaileak aplikagarri duen korritu tasa berria onartuko ez balu, bi hileko epea izango luke, korritualdi horren hasiera datatik zenbatuta, maileguaren printzipala itzultzeko, likidazioa azkeneko tasa aldatugabearen arabera egingo dela. Kasu horretan, * erakundeak eskubidea du, itzulketarako epe horren amaieran kontratua suntsiarazteko, eta ahalmena izango du, kapitala, korrituak eta frogatzen dituen bestelako erantzukizun erantsiak erreklamatzeko ere.

Alderdi kontratugileek beren-beregi ituntzen dute, alderdi mailegu-hartzaileari egokituko zaiola hitzartutako epean * erakundeari edozein jakinarazpen egin izana frogatzeko zama. Horretarako, eta hala egoki baderitze, hartu izanaren adierazpena eskatuko dute.

Edonola ere, mailegu honi aplikagarri zaion korritu-tasak edozein aldaketa badu, * erakundeak alderdi mailegu-hartzaileari korritu-tasa berria eta epealdi egokiari dagozkion kuoten zenbatekoak jakinaraziko dizkio, korritu aldatuarekin ordaindu beharreko lehenengo kuota zein izan eta kuota hori ordaintzeko data baino lehenago.

Klausula honen lehenengo lerrokadan aipatu diferentzialari * puntuko txikipena egingo zaio, baldin eta aldi berean honako baldintza hauek betetzen badira:

A) Korritu-tasa zein datatan aldatu eta data hori baino lehenagoko hamabi hileetan, inolako geldiarazpenik gabe, mailegu-hartzaileetatik batek behintzat * erakundearen kreditu-txartela badu indarrean, eta, gainera, maileguaren titular guztiek saltokietan egindako kontsumoa, * erakundearen kreditu-txartel horrekin ordaindu izan dena behintzat, * euroren bestekoa edo hortik gorakoa bada.

B) Korritu-tasa zein datatan aldatu eta data hori baino lehenagoko hamabi hileetan, inolako geldiarazpenik gabe, mailegu-hartzaileetatik batek behintzat * asegururen bat badu indarrean, * erakundearekin kontratatuta.

C) Mailegu-hartzaileek, inoren konturako diru-sarrerak izanik, * erakundean helbideraturik badute, korritu-tasa zein datatan aldatu eta data hori baino lehenagoko korritu-aldian, inolako geldiarazpenik gabe, euren nomina, pentsio edo langabeziaren ondoriozko prestazio osoa; edo, hautabidez, korritu-tasa zein datatan aldatu eta data hori baino lehenagoko hamabi hileetan, aurrezki-kontuen eta ageriko kontuen batez besteko saldoa * eurokoa edo hortik gorakoa bada, eta, gainera, alderdi mailegu-hartzaileak * erakundean helbideraturik baditu langile beregainen araubideko ordainagiriak edo Gizarte Segurantzako kuotak, eta hurrengo baldintzetatik bat betetzen badu:

D) Korritu-tasa zein datatan aldatu eta data hori baino lehenagoko hamabi hileetan, inolako geldiarazpenik gabe, mailegu-hartzaileetatik batek behintzat bizitza-asegururen bat edo bizitza/amortizazio-asegururen bat badu indarrean, * deiturikoarekin kontratatuta; edo, geldiarazpenik gabe, korritu-tasa zein datatan aldatu eta data hori baino lehenagoko hamabi hileetan, mailegu-hartzaileetatik batek behintzat * deiturikoa edo indarreko pentsio-planen bat badu indarrean, betiere * erakundea horren erakunde sustatzaile eta gordailuzaina denean, edo, bestela, gizarte-aurreikuspenerako borondatezko erakunde batena izanik, * deiturikoa erakunde horren bazkide babesle eta gordailuzaina denean, eta, gainera, mailegu titular guztiek, aipatu epean, * euroko edo hortik gorako ekarpenak egin badituzte.

Txikipena aplikatzeari utziko zaio, baldintzok noiz desagertu eta hurrengo korritu-tasa berrikusi behar denean; horri kalterik egin gabe, berriro ezarriko da txikipena, beste berrikuspen-data batean, baldin eta berriro betetzen badira aipatu baldintzak.

Laugarrena.KOMISIOAK.

* erakundeak ez du irekieraren ondoriozko komisiorik kobratuko.

ATZERA-EGITEAREN ONDORIOZKO KONPENTSAZIOA.

Mailegu-hartzaileak, maileguaren printzipalaren ezereztea egiten badu, osokoa zein zatikakoa, subrogazioduna nahiz subrogaziorik gabekoa, erakunde hartzekodunari %*eko konpentsazioa ordaindu beharko dio, aurreraturiko amortizazioa gertatzen bada maileguaren bizitzako lehenengo bost urteetan; eta %*eko konpentsazioa, berriz, aurreraturiko amortizazioa gertatzen bada, behin bost urteko epe hori igarota, geroagoko une batean. Bi kasu horietan, konpentsazioa kalkulatzeko, kontuan hartuko da zenbatekoa den aurreraturik amortizatutako printzipala. Konpentsazioa behingoz ordaindu beharko da, aurreraturiko ordainketa bakoitza egiten den unean bertan.

Hala ere, aurreraturiko amortizazio partzialetan, alderdi mailegu-hartzaileak ez du atzera-egitearen ondoriozko konpentsaziorik ordainduko, egutegiko urte bakoitzean aurreraturik egiten dituen amortizazioak mailegupeko kapitalaren %* baino handiagoak ez direnean.Aurreraturiko amortizazio partzialek kopuru hori gainditzen badute, atzera-egitearen ondoriozko konpentsazioa gaindikinaren gainean kalkulatuko da, eta behingoz ordainduko da, urte horren barruan aurreraturiko amortizazio horrek gaindikin hori sortzen duen unean bertan.Egutegiko urtetzat hartzen da urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte doan epealdia.

Seigarren klausulan aipatutako kasuetatik edozeinetan, ordainketa-eza gertatzen denean, *(e)KO komisioa sortuko da, muga-eguneratutako zordun-egoerak erreklamatzearen ondorioz. Komisio hori mailegu-hartzailearen kontuan zordunduko da, idatziz lehenengo erreklamazioa egiten denean; erreklamazio horretan, erregularizazioa eskatuko da.

Laugarrena-bis.URTEKO KORRITU-TASA BALIOKIDEA.

Informazio ondorioetarako agerrarazten da, kontratu honetarako, itundutako ordainketak euren-eurenean betez gero, eta aurreraturiko amortizaziorik ez badago, urteko korritu-tasa baliokidea %*(e)koa izango dela, "Espainiako Bankua"k emandako 8/90 Zirkularraren V. eranskina, 1. atalak adierazitako formularen arabera. Zirkular hori Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan da 1990. urteko irailaren 20an, eta aldatua 13/93 zirkularraren bitartez, azken hau ere Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dela, 1993. urteko abenduaren 31n. Hori kalkulatzeko, ez dira kontuan hartu hurrengo gastuak, guztiak ere mailegu-hartzailearen kontura geratzen direlako: kalte-asegurua, notario- eta erregistro-gastuak, zergak, bizitza-asegurua, halakorik kontratatu bada, ezta betebeharpekoaren konturako suplidoak ere.

Bosgarrena. ALDERDI MAILEGU-HARTZAILEAREN KONTURAKO GASTUAK.

Eskritura honek eratorritako gastu guztiak, orain artekoak eta etorkizunekoak, alderdi zordunaren kontura izango dira. Horien artean beren-beregi barneratzen dira:  a) Notario-arantzelak, beraien barnean sartuta * erakundearen aldeko lehen kopia ematearenak; eta erregistro-arantzelak, hemen eratu den hipotekaren eraketa, aldaketa eta kitapenari buruzkoak. b) Mailegua eta hemen eraturiko hipotekaren eraketa, aldaketa eta kitapena karga ditzaketen zergak (lerrun-berdintzeak edo erreserbak barne), bai eta mailegu hau ziurtatzeko egiletsitako bestelako bermeak ere. c) Eskritura honen tramitazio-gastuak, Jabetza Erregistroan eta Zerga Bulego likidatzailearen aurrean. d) Hipotekaturiko ondasun higiezinaren artapen-gastuak, horren gaineko kalte aseguruarenak, baita ondasun hori kargatzen dituzten kontribuzio, ariel, zerga edo tasenak ere. e) Mailegu-hartzaileak duen ordainketa betebehar horren ez­betetzeak erator ditzakeen prozesu gastuak edo beste izaerakoak. f) Maileguarekin loturik dagoen beste zerbitzu baten emateari dagozkion bestelako gastuak, erakunde mailegu­emailearen zereginei ez dagozkiena, baldin eta maileguaren emateari edo administrazioari buruzkoa bada.

Seigarrena. BERANDUTZA-KORRITUAK.

Alderdi mailegu-hartzaileak ez baditu ordaintzen itundutako printzipalaren amortizazioak edo korrituak, horiei dagokien epeetan, egunero sortuko dira jarraiko berandutza-korrituak: muga-egunaren hurrengo egunetik aurrera, *(E)KO (%*) urteko korritu izendatua aplikatuko zaio ordaingabeko kopuruari Merkataritza Kodearen 316. artikuluaren arabera, eta korritu arrunten aldizkakotasun berberarekin likidatuko da. Mailegua bizirik dagoela, korritu arruntaren tasa berandutza-korrituarena baino handiagoa bada, berandutza-tasa bezala arrunta aplikatuko da.

Beren beregi ituntzen da, Merkataritza Kodearen 317. artikuluaren arabera, muga-eguneratutako baina ordaindu gabeko korrituak, bai arruntak bai berandutzakoak, kapitalizatu egingo direla eta korritu berriak sortuko dituztela, hizpaketa honetan itundutako korritu-tasarekin bat etorriz.

Ordaindu gabeko komisioek, eta, hamabigarren hizpaketan aipatzen diren kontzeptu erantsiak direla eta, * erakundeak ordaindu behar dituen diru-kopuruetatik edozeinek, berandutzako korritu-tasa bera eta modu berean sortuko dute.

Seigarrena bis.AURRERATURIKO SUNTSIARAZPENA.

* erakundeak mailegua muga-eguneratutzat joko du, eta zorra galdatzeko modukotzat, hurrengo arrazoiengatik:

a) Eskritura honetan itunduriko betebeharretatik edozeinen ez­betetzearengatik.

b) Printzipal zein korritu arrunten edo berandutza-korrituen kontura itundutako amortizazioetatik edozein ez ordaintzeagatik.

c) Zordunak edo hirugarren edukitzaileak narriatuko balu edo konponduko ez balu hipotekaturiko finka edo finkak, horren nahiz horien balioa %20 gutxitzen dela.

d) Hipotekaturiko finka edo finkak kargatzen duten edo dituzten kontribuzio zein zergen ordainketa garaiz egingo ez balitz, edota beste edozein kreditu garaiz ordainduko ez balitz, baldin eta horien titularrek hipoteka-hartzekodunak baino lehen kobratzeko lege-lehenespena badute.

e) Hipotekaturiko finkaren edo finken gainean, sute eta arriskuen aurkako asegurua ez egiteagatik, edota ezarririko kopurua baino txikiagoarengatik aseguru horiek egiteagatik, edota aseguru hori iraungitzen uzteagatik.

f) Erakunde hartzekodunak kreditu erantsien hizpaketan itundutakoetatik edozein ordaindu behar izateagatik.

g) Hipotekaturiko finkaren edo finken salmenta edo errentamendua * erakundearen baimenik gabe egiteagatik.

h) * erakundeari emandako datu eta informazioetan, eta, orokorrean, mailegu-hartzaileak ekarritako agirietan, faltsutasuna edo zehaztugabetasuna egiaztatzeagatik, datu, informazio nahiz agiri horiek oinarri moduan hartu badira mailegu hau emateko edo beronek indarrean irauteko.

i) Fidantza-emaileetatik edozeinen konkurtsoa adierazteagatik, edo berak borondatezko konkurtsoa eskatzeagatik, edota nahitaezko konkurtsoari buruzko eskariaren izapidetza onartzeagatik.

j) Mailegu-hartzailearen jabetzapeko ondasunak enbargatzeagatik; berak ondasunok ostentzeagatik; halakoak presaz likidatu edo besterentzeagatik; besterentze- edo likidazio-unean merkatuko baldintza arrunt ez direnetan likidazioa edo besterentzea burutzeagatik; bere aktibo guztiak edo gehienak saldu, besterendu, zamatu edo edozein modutan xedatzeagatik, aktibo horiek, guztira, haren ondarearen %* ordezkatzen badute eta kontraprestazio baliokiderik jasotzen ez bada trukean.

k) Mailegu-hartzailearen kontra kopuru-erreklamazioa egiteagatik, epaiketan nahiz epaiketatik kanpo, baldin eta erreklamazio horrek berarekin ekar badezake exekuzioa edo enbargoa, eta beraren zenbatekoa, banaka nahiz beste batzuekin pilatuta, erreklamazio bat baino gehiago izanez gero, ondare-aktiboaren %20 baino gehiagokoa bada.

l) Mailegu-hartzailearen kaudimena, gutxienez, %*ean txikiagotzeagatik.

m) Mailegu-hartzailearen egoera dela eta, zentzuz aurreikus badaiteke etorkizunean bere betebehar gehienak ez dituela beteko.

n) Mailegu-hartzaileak * erakundearekin eskritura honetatik aparte dituen beste betebeharretatik edozein ez betetzeagatik.

o) Hizpaketa honen b) letratik n) letra arte, bi horiek barne, zein inguruabar aipatu eta horietatik edozein gertatzen denean fidantza-emaileen kasuan, horiek bermatzen badute, hala denean, mailegu-hartzaileen betebeharrak beteko direla.

p) Eskritura hau Jabetza Erregistro eskudunean ez inskribatzeagatik, kontratu hau sinatu denetik bi hileko epean, bai eta hipotekatutako finkaren gainean beste edozein zama, baldintza edo karga izatea, hipoteka honek baino lehenespen hobekoa dena eta agiri honetan aurreikusita ez dagoena.

FINANTZAKOAK EZ DIREN HIZPAKETAK:

Zazpigarrena.HIPOTEKA ERATZEA.

Alderdi mailegu-hartzailearen erantzukizun pertsonal eta solidarioaz gain, * jaunak/andreak eta *jaunak/andreak, eskritura honen bukaeran deskribatzen den/diren finkaren/finken gainean, lehenengo hipoteka eta bakarra eratzen dute, * erakundearen mesederako, hurrengo kontzeptuak bermatzeko: maileguaren printzipalaren itzulketa; korritu arrunten ordainketa, gehienez ere muga duela *; seigarren klausularen lehenengo lerrokadan zehazturikoaren arabera, *, kapitala edota korrituak ez ordaintzeagatik aldi horretan sor daitezkeen berandutza edo kalte-ordainen korrituei aurre egiteko; eta *, gastu eta kostuetarako. Aldi berean, * erakundeak hipoteka-berme hori onartzen du.

Mailegu honek korritu aldagarriak dituenez gero, aurrez aipatutako hipotekak, gehienez, korritu arrunt kontzeptuan ehuneko *eko (%*eko) tasa eta berandutza-korritu kontzeptuan ehuneko *eko (%*eko) tasa aplikatzetik sortzen direnak bermatzen dituela ohartarazten da.

Hemen eratutako hipoteka, Hipoteka Legearen 110. artikuluak zehaztutakora zabaltzen da eta, bereziki, jabeari eman edo zor zaizkion kalte-ordainetara.

Gainera, berariazko itunaren arabera, hurrengoetara ere zabaltzen da: bermatutako betebeharraren betepena eskatzean ordaindu gabe utzitako errenta muga-eguneratuetara, eta hobekuntza, obra eta hipotekatutako finkan existitzen diren edo oraindik aurrera egingo diren eraikin guztietara, lege horren 112. artikuluak ezarritakoa salbu.

Alderdi kontratugileek beren-beregi agerrarazten dute hipoteka honen objektu den ondasun higiezina maizter eta erabiltzaileetatik aske dela, eta Jabetza Horizontalari buruzko Legearen 9,1. artikuluko e) eta f) ataletan, eta 10. artikuluan jarritako betebeharrak beteak dituela.

Enkante-ondorioetarako, hipoteka-prozedura zuzenerako, hipotekatu denaren balioa *tan finkatzen da.

Balorazio hori, * erakundeak egindako tasazioan oinarritzen da, eta erakunde horrek emandako agiriak erakartzen du; erakunde hori Ekonomia Ministerioaren "Erakunde Tasatzaileen Erregistro Ofizial" izenekoan inskribaturik dago, * zenbakiarekin.

Zortzigarrena.- ASEGURUA.

Alderdi mailegu-hartzaileak hipotekaturiko finkak aseguratu behar ditu, arrisku eta suteen kontra. Horrela, kontinentearengatik aseguratutako kapitala, gutxienez, *(e)koa izango da. Aseguru-polizan beren-beregi itundu beharko da, * erakundea baimendurik geratzen dela, ezbehar-kasurako, aseguru-etxearen eskutik kalte­ordainaren zati bat une horretan kobratzeko, hain zuzen ere, mailegu­hartzaileak eragiketa hau dela­eta duen zorra osorik kitatzeko adinakoa.

Bederatzigarrena.- BETEARAZPENA.

Mailegua muga-eguneratuta dagoenean, oso-osorik zein zati batean, eta zorraren ordainketa osoa gertatu arte, kontratugileek ituntzen dute * erakundeak egikari ditzakeela akzio pertsonalak zein hipoteka-akzio erreala, zuzenbidean onargarri diren jarraiko epaiketa­prozeduren araberakoak:

a) Betearazpen-prozedura arrunta.

b) Adierazpeneko prozedura arrunta (epaiketa arrunta).

c) Hipoteka-prozedura zuzenekoa, Hipoteka Legearen 129. artikuluak eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 579. artikuluak adierazitako ondasun hipotekatuen aurka. Prozedura Zibilari buruzko Legearen III. liburuko IV. tituluak arautzen du, V kapituluko berezitasunekin.

d) Hipoteka Legearen 129. artikuluak adierazitako prozedura epaiketatik kanpokoa, Kode Zibilaren 1858. artikuluaren arabera eta Hipoteka Erregelamenduak arautu duenari helduta.

Prozedura Zibilari buruzko Legeak arauturiko hipoteka-prozedura zuzenekoa aukeratuz gero,agertzaileek honakoa ituntzen dute:

Zordunari, eta, hala denean, zordun ez den hipotekatzaileari, agindeiak eta jakinarazpenak egiteko egoitza hipotekaturiko finkarena da.

Zordunak nahiz zordun ez den hipotekatzaileak egoitza aldatuz gero, egoitza-aldaketa hori notarioaren bidez jakinarazi beharko dio hartzekodunari. Egoitza aldaketa hori Erregistro eskudunean ohartaraziko da, hipotekaren inskripzioaren bazterrean oharra eginez. Jakinarazpen eta inskripzio horrek eratorritako gastuak eta zergak egoitza aldatzen duenaren kontura izango dira, betiere, hartzekodunaren onespenaren kalterik gabe, hori beharrezkoa den kasuetan, PZLren 683. artikuluaren arabera.

- Betearazleak eska dezake hipotekaturiko finkaren edo finken aldi baterako administrazioa edo edukitza.

Hipoteka-betearazpenaren ondoreetarako, bi alderdiok beren-beregi ituntzen dute zorraren zehaztapena * erakundeak luzatutako ziurtagiriaren bitartez egingo dela, PZLren 685.artikuluaren, 550, 572, 583 eta 574 artikuluen eta horiekin bat datozen artikuluen arabera. Ziurtagiri horrek jasoko ditu zorra, egindako kargu eta ordainketa partiden laburpena eta korrituen aplikazioari, arruntak nahiz berandutzakoak, eta jasanaraziko beharreko gastuei eta kreditu erantsiei dagozkienak. Horiek epaiketa-erreklamazioaren saldo zehatza eta galdatzeko modukoa zehaztuko dute. Ziurtagiri horretan * erakundeak hala eskaturik parte hartzen duen fede-emaile publikoak ohartaraziko du, zorraren likidazioa alderdiek titulu honetan ezarri moduan egin dela.

Betearazpen-prozedura arrunterako, berbera ituntzen da.Kasu horretan, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 550, 572, 573 eta 574 artikuluek eta horiekin bat datozenek ezarritako moduan.

Hipoteka betearazteak berarekin dakartzan kalteak ahalik eta gehien gutxitzeko, hitzartu da nahitaezko betearazpena egin ahal izatea, erakunde hartzekodunak hala nahi izanez gero, hipotekatutako ondasun guztiak, batzuk edo bat bakarrik kontuan hartuta, hau da, aldi berean edo ondoz ondo, hartzekodunaren eskubidea oso-osorik ase arte, erakunde hartzekodunak askatasunez ezartzen duen hurrenkerari men eginez.

Hamargarrena.- HIPOTEKA EPAIKETATIK KANPO BETEARAZTEA.

Mailegua oso-osorik edo zati batean muga-eguneratuta geratu denean, eta zorraren ordainketa osoa gertatu arte, kontratugileek ituntzen dute * erakundeak Hipoteka Erregelamenduan ezarritako epaiketatik kanpoko betearazpen-prozedura egikari dezakeela.

Horretarako, agertzaileek ituntzen dute, enkanterako finkak edo finkek izan dezakeen edo dezaketen tasazio-balioa, eta agindei zein jakinarazpenak egiteko jarritako egoitza, eskritura honetan hipoteka-prozedura zuzenekoarentzat zehazturiko berberak direla.

Alderdi hipotekatzaileak hartzekoduna izendatzen du mandatari, sasoia denean finkaren salmenta-eskritura egilets dezan, Hipoteka Erregelamenduaren 234.3 artikuluak arauturiko ondorioetarako.

Hamaikagarrena.- HIPOTEKA-BERMEA.

* erakundearen mesederako eratutako hipoteka honako honen gainean ezartzen da:

*

INSKRIPZIOA.- (e)ko Jabetza Erregistroa, * liburukia, * liburua, * folioa, * finka-zenbakia, * inskripzioa.

TITULUA.- *

ZAMAK ETA ERRENTAMENDUAK.- Ez du zamarik ez errentamendurik, alderdiak hala adierazita.

KATASTROKO DATUAK.- * zenbaki finkoa dagokio.

Matrize honi erantsi diot bide telematikoetatik finka honi buruz lortutako katastro-zedula.

ERREGISTROKO INFORMAZIOA. Notario Erregelamenduaren 175. artikuluak aipatzen duen erregistro-informazioari dagokionez, agerrarazten dut ezintasun teknikoak izan direla finkaren titulartasuna eta kargen egoera bide telematikoetatik egiaztatzeko, eta, ondorenez, informazio-ohar soila eskatu diodala telefax bidez, *(e)ko *aren *(e)an, *(e)ko jabetza-erregistroari; eskaera-zenbakia * izan da. Bide berbera erabiliz, Jabetza Erregistroak ohar hori bidali du, Hipoteka Erregelamenduaren 354.a).4. artikuluak adierazitako epean.Ohar soil horretan jasotako datuen eta eskritura honetan ezarritakoen artean, ez da desadostasunik atzeman* (edo honako desadostasun hauek atzeman dira*). Dena den, ohartarazten dut desadostasuna izan daitekeela Erregistroko informazioaren eta Erregistroko liburuen artean, ezin izan baitira horiek bide telematikoetatik kontsultatu egilespen-unean.Telefax horren fotokopia eskritura honen matrizeari eransten diot, beronen osagai gisa.

Hamabigarrena.- KREDITU ERANTSIAK.

Eskritura honetan aitortzen zaizkion eskubideen defentsarako * erakundeak alderdi mailegu-hartzaile eta hipotekatzailearen kontura ordaindu behar dituen kopuruak, besteak beste, bosgarren klausulan (mailegu-hartzailearen konturako gastuak) aipaturiko gastuetatik edozein, profesionalen ogibide-sariak (nahiz eta profesional horien parte-hartzea aukerazkoa izan),PZLren 686. artikuluak arauturiko agindei-gastuak, lege berberaren 690. artikuluak arauturiko administrazio-gastuak (ondasun higiezinen fruitu eta errentekin konpentsatzen ez diren neurrian), zordunaren edo zordun ez den hipotekatzailearen egoitza-aldaketak Erregistroan inskribatzeak erakartzen dituen gastu eta zergak, notario-gastuak, ondare-eskualdaketa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren autolikidazioarekiko likidazio osagarria, eta, orokorrean, eskritura honek eta berau osatzen duten eskriturek sor ditzaketen gastu guztiak, edota Jabetza Erregistroan hau inskribatzeko beharrezko diren aurreko eskriturek sorrarazitakoak, alderdi mailegu-hartzailearen kontuan zordunduko dira, kontu horrek behar den besteko saldoa badu.Ez badu behar besteko saldorik, kontu bereizi baten kontabilizatuko dira, muga-eguneratutako kopurutzat hartuz. Gainera, ordainketa-datatik, seigarren klausulan aipaturiko berandutza-korrituak sortuko dira.

Hamahirugarrena.- ORDAINKETAK KONPENTSATZEA-EGOZTEA.

* erakundeari baimena ematen zaio, maileguaren printzipala, korrituak eta komisioak beste kontu batzuetan zorduntzeko, baldin eta alderdi mailegu-hartzaileak halako kontuak baditu erakunde hartzekodunean, eta haien izaera edo zenbatekoa edozein izanik ere.

Alderdi mailegu-hartzaileak mailegu honen emaitza onari lotuta uzten ditu bere ondasun guztiak, oraingoak eta etorkizunekoak, eta, bereziki, bere izenean * erakundean daudenak. * erakundeari baimen ezeztaezina ematen zaio, hark bere ordainketa-betebeharrak betetzen ez dituenerako, eskudiruzko gordailuak aplikatzeko eta orotariko kreditu-eskubideak, merkataritzako efektuak edo balore-tituluak gauzatzeko, horiek ere * erakundean gordailututa badaude. Horien guztien zenbatekoarekin aurre egingo zaie ordaindu gabeko kopuruei. Aipatu baimena beren-beregi hedatzen da * erakundean gordailututako inbertsio-funtsen partaidetzetara, alderdi mailegu-hartzaileak halakoen titulartasuna badu egun edo etorkizunean. Agiri honek lege-balioa du, partaidetzak itzultzeko agindu ezeztaezin gisa, eta, horretarako, mailegu-hartzaileak baimen esanbidezko eta legezkoa ematen dio * erakundeari.

Alderdi mailegu-hartzaileak * erakundeari ahalmena ematen dio, beronen ondoriozko zorrak edo bestelako kreditu-eragiketak txikiagotzeko ematen diren kopuruak egotz ditzan eta eratxiki diezaien horietatik edozeini nahiz bestelakoei, muga-eguneratuta egon zein egon ez.

Mailegu hau bermatzeko, finka bat baino gehiago hipotekatzen bada, alderdiek ituntzen dute mailegu-hartzaileak ordaindutako kopuru guztiak, maileguaren printzipala amortizatzeko egotzi behar direnak, hipotekatutako ondasunen gaineko erantzukizunak proportzioz gutxitzeko erabiliko direla.

Hamalaugarrena.- INFORMATZEKO EGINBEHARRA.

Kontratu honetan bereganatutako betebeharrez gain, mailegu-hartzaileak honako betebehar hau bereganatzen du: kontratu hau indarrean dagoen bitartean, * erakundeari informazioa ematea, haren ondare-egoeran gerta daitezkeen funtsezko aldaketa guztiei buruz. Mailegu-hartzailearen betebeharra da, orobat, hauxe: 1) * erakundeari, aldian-aldian, informazioa ematea, finantza- eta ekonomia-egoerari buruz (Errentaren gaineko Zergaren ondoriozko aitorpena eta Ondarearen gaineko Zergaren ondoriozko aitorpena, edota hileko diru-sarrerak egiaztatzeko dokumentazioa). Eta 2) berehalakoan * erakundeari jakinaraztea kontratua suntsiarazteko eta kontratua aurreraturik muga-eguneratzeko arrazoietatik edozein gertatu izana.

Hamabosgarrena.- KREDITUA LAGATZEA.

Alderdi mailegu-hartzaileak beren-beregi uko egiten dio jakinarazpenari, eskritura honetan eratutako kreditua hirugarrenei lagatzen zaienerako.

Hamaseigarrena.- BERMEAK ELKARREKIN PILATZEA.

Eskritura honetan emandako bermeak, bai eta hemen formalizatutako mailegua ziurtatzeko ematen diren beste guztiak ere, elkarrekin pilatu egiten dira, solidarioak izan nahiz bereiztugabeak izan. Horrela, hartzekodunak berak aukeratuko du horietatik zein egikarituko duen eta zein hurrenkeratan, hautabidez, batera edo elkarren segidan. Berme zehatz bat hartu eta horren ondoriozko betearazpen-prozedura hasteak ez du mugatzen, ezta baldintzatzen ere, beste berme batzuk hartu eta horien ondoriozko betearazpen-prozedurak hastea.

Hamazazpigarrena.- KOPIAK.

Beren-beregi agerrarazten da * erakundeak eta alderdi mailegu-hartzaileak beren eskura dutela eskritura honen kopia, eta, hala nahi dutenean, kopia hori notariotza honen bulegotik eraman ahal izango dutela.

Erakunde hartzekodunak, eskritura honen bigarren edo geroagoko kopiak eskuratu ahal izango ditu, betearazpen-ondorioetarako, horretarako agertzaile guztiek adostasun esanbidezkoa eta ezeztaezina ematen dutela.

Hemeretzigarrena.- ERREGISTROAN INSKRIBATZEA.

Alderdi kontratugileen betebeharra izango da, erregistratzailearen kalifikazioak inskripzioari ezezkoa ematen badio, hori ukatuz edo hori eten eginez, zuzenketa-eskriturak egilestea edo akats formalak konpontzeko beharrezkoak diren egintzak burutzea, askoz jota, zazpi egun baliodunetako epean, erregistratzaileak jakinarazpen egokia egin eta jakinarazpen hori jaso denetik zenbatuta.

Mailegu-hartzaileak eta agertzaile guztiek ahalorde ezeztaezina ematen diote * erakundeari, horrek, bere ahaldunetatik edozeinen bitartez, eskritura honen inskripzioa eska eta kudea dezan, hori jabetza-erregistro eskudunetan guztiz formalizatu arte. Horretarako, alderdiek erregistro horiei eskatzen diote kasuan kasuko erregistro-eragiketak burutzea eta euren esanbidezko adostasuna adierazten dute eragingarritasun errealik ez duten klausulak inskriba ez daitezen, klausula horiek betebehar pertsonalak barneratzen dituzten neurrian.

INKRIPZIO-ESKARIA.

Erregistratzaile jaun eskudunari eskatzen zaio eskritura hau inskribatzea, Hipoteka Araudiaren 434. artikuluaren arabera. Bereziki eskatzen zaio seigarren bis klausularen b) eta c) zatiak inskribatzea, inskripzio horrek hipoteka-akzioak egikaritzeko duen garrantzia dela eta (urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen, prozedura zibilaren lege berriaren, 693. artikuluko 1 eta 2 paragrafoak).

ZERGA-SALBUESPEN BEREZIA ESKATZEA.

Ondore fiskaletarako, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 43-1.B.30 artikuluan ezarritako salbuespena eskatzen da, betiere otsailaren 6ko 3/2001 Foru Araua aintzat hartuta. Alderdi mailegu-hartzaileak agerrarazten du maileguan hartutako kopurua erabiliko duela hipotekatutako etxebizitzaren prezioa ordaintzeko, hori erosiko baitu eta horixe izango baita bere ohiko etxebizitza, 10/1998 Foru Arauaren 30.2.b) artikuluaren ondoreetarako.

Apirilaren 28ko 10/2010 Legean jasotako xedapenak betetzeko, agertzaileek beren beregi adierazten dute ez dagoela "titular errealik", aipatu legeko 4.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.--------------------------------------------

Lege-erreserbak eta -ohartarazpenak egiten ditut, bereziki zerga-ondorioetarako, arazo material, formal eta zehatzaileetan haiek dituzten betebehar eta erantzukizunei dagokienez, eta haien aitorpenen zehaztugabetasunak ekar ditzakeen ondorio guztiei dagokienez. Batez ere, jakinaren gainean jartzen ditut alderdiak jarraikoei buruz: eskritura honen Kostu bidezko Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren likidaziorako aurkeztu beharra; zerga horren ordainketari ondasunak lotuta geratzea; ez aurkeztearen ondoriozko erantzukizunak; eta, orobat, 8/1989 legeak dituen ondorioak. Lege horren arabera, instrumentu honetan aitortu den balioa aintzat hartuta eta 1.426/1989 Errege Dekretuaren 2. zenbakia modu esklusiboan aplikatuta, eskritura honi dagozkion arantzel-eskubideak * eurokoak dira. Horiei gehituko zaie aipatu errege-dekretuaren 4, 5 eta 7. zenbakiak eta laugarren araua aplikatzearen ondoriozkoa, eta 7/94 Foru arauak ekar dezakeena ere bai.

Eskritura hau idazteko, alderdi mailegu-emaileak emandako minuta erabili da; minuta horrek kontrataziorako baldintza orokorrak jasotzen ditu. Hori dela eta, beren-beregi ohartarazten dut apirilaren 13ko 7/1998 Legea aplikagarri izan daitekeela, horrek arautzen baititu kontrataziorako baldintza orokorrak.

Agertzaileei eskritura hau oso-osorik irakurtzen diet, eurek eurenez irakurtzeko eskubidea izanik eskubide horri uko egiten diotelako, eta beronekin bat egin, euren adostasuna adierazi eta sinatu egiten dute.

Oso-osoko irakurketaren ondoren, agertzaileak behar beste informatuta geratu direlako, agertzaileek askatasunez emandako adostasunaz, egilespena haien borondatearekin bat egiteaz, borondate horri argibideak emanez, legezkotasunarekin bat egiteaz, eta agerkari publiko honetan jasota dagoen guztiaz, dokumentua bera idatzita dagoela paper tinbreduneko * foliotan, *-A zenbakia eta hurrenez hurreneko *ak, nik, Notarioak, fede ematen dut.-

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra