Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Hitzarmen erregulatzailea

294. HITZARMEN ARAUEMAILEA

BILDURIK

Alde batetik,<<IZEN ABIZENA>> jn./and., adin nagusikoa,<<NAN>> zk.ko NAN eta<<HELBIDEA>> bizilekua duena.

Bestetik,<<IZEN ABIZENA>> jn./and., adin nagusikoa,<<NAN>> zk.ko NAN eta<<HELBIDEA>>(e)n bizilekua duena.

PARTE HARTZEN DUTE

Bi ezkontideek beren izenean eta ordezkaritzan, eta elkarri aitortzen diote legezko gaitasuna, kontratua egiteko, beren buruak behartzeko eta, bereziki, HITZARMEN ERREGULATZAILE hau izenpetzeko, hitzarmen horren bitartez arautuko baitira dibortzioaren behin betiko ondorioak. Eta, horretarako, askatasunez eta beren kasa,

ADIERAZTEN DUTE

I.-<<HERRIA>>(e)n,<<DATA>>(e)an ezkondu ziren, eta ezkontza hori<<HERRIA>>(e)ko Erregistro Zibilean inskribatua dago.

II.- Ezkontza horretan<<KOP.>> seme-alaba izan dute,<<IZEN ABIZENAK>>,<<DATA>>(e)an jaioa(k).

III.-<<DATA>>(e)an ezkontideak adostasunez banantzeko epaia eman zen, eta gaur arte ezkontideen arteko harremanak arautu dituen hitzarmen arauemailea onartu zen.

IV.- Bi alderdien gogoa da elkarren arteko adostasunez dibortziatzea, eta horretarako legezko kausa betetzen direnez, alderdiek hitzarmen hau sinatzen dute, epaileak onartua izan dadin. Horretarako, ondorengoa hitzartu dute:

HIZPAKETAK

LEHENENGOA.-Alabaren/Semearen zaintza eta guraso-ahalgoaren egikaritza.

Ezkontzako semea/alaba aitaren/amaren zaintzapean geratuko da. Hala ere, biena izango da bai titularitatea eta bai guraso-ahalgoa, eta, beraz, bi gurasoek batera hartu beharko dituzte adingabearen osasun, hezkuntza eta hazkuntzari buruzko garrantzizko erabakiak.

BIGARRENA.-Bisita-eskubidea.

92. art.an xedatzen denaren arabera, komunikazio-erregimena alabaren/semearen onuraren printzipioan oinarritu behar da.

Komunikaziorako ordutegia:<<OSATU>>

Bisita egunak eta oporrak:<<OSATU>>

Seme/alaba jasotzeko eta itzultzeko helbidea:<<OSATU>>

Bi ezkontideek askatasun osoz ezarriko dute beren bizilekua baina elkarri jakinarazi beharko diote, ezarritako bisita-erregimena bete ahal izateko.

HIRUGARRENA.-Senar-emazteen egoitzaren esleipena, erabilera eta gozatzea.

Ezkontza-bizilekuaren erabilera, garaje-plaza eta guzti, adingabeko alabari/ semeari eta aitari/amari dagokie eta, gainera, aitari/amari jabetzan esleitzen zaio etxebizitza hori, irabazpidezko ondasunen likidazioaren ondorioz.

LAUGARRENA.-Pentsioak.

a.- Alabaren/Semearen pentsioa.

Emazteak/Senarrak mantenu gisa –mantenua zentzu zabalean hartuta– ezkontzako alabarentzako/semearentzako<<KOPURUA>> ordainduko dizkio senarrari/emazteari hilero, hamabi hilekotan.

Kopuru hori aldez aurretik sartuko da hilero, hil bakoitzeko lehen bost egunen barruan,<<IZEN ABIZENA>> jn.k/and.ak titular gisa<<BANKETXEA>> banketxean duen<<ZENBAKIA>> zk.ko aurrezki-libretan.

Kopuru hori urtero eguneratuko da, epaileak hitzarmen hau onartzen duen datatik aurrera, KPIren aldaketen arabera.

Mantenu-betebehar hau hezkuntza-zikloa amaitzean iraungiko da.

b.- Ezkontideen pentsioa.

Ez da bidezko ezkontideen artean inolako konpentsazio-pentsiorik ezartzea, izan ere bi ezkontideek diru-sarrera berdintsuak baitituzte eta banaketarekin ez baita inolako desorekarik sortzen gaur egungo egoeraren eta aurrekoaren artean.

BOSGARRENA.-Hitzarmen arauemailearen eraginkortasuna.

Akordio honek behartuta daude bi alderdiak eta hitzarmen arauemaile hau sinatzen den datatik aurrera hitzartutakoa fede onez betetzeko konpromisoa hartzen dute.

Era berean, Agintaritza Judizialaren aurrean hitzarmen hau berresteko konpromisoa hartzen dute.

Irakurri ondoren, eta dokumentuaren eduki osoarekin erabateko adostasunaren froga gisa, ale hirukoitzean sinatzen dute, baina ondorio bakarrerako, hasieran zehaztutako herrian eta datan.

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra