Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Jabari-hirugarrengotzako demanda

JABARI-HIRUGARRENGOTZAKO DEMANDA

ZEHAZTU ORGANOA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, JABARI-HIRUGARRENGOTZAKO DEMANDA jartzen dutDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen kontra (helbidea:HERRIA,HELBIDEA). Horretarako, egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.-DATA(e)an, ustezDEMANDATUAREN IZEN-ABIZENAK jaunarena/andrearena zen ondasuna enbargatu zen epaitegi honetan bideratutakoZEHAZTU PROZEDURA prozeduraren ondorioz.

DESKRIBATU ONDASUNA ETA DAGOKION ERREGISTRO-DESKRIPZIOA

ZENBAKIA zenbakiko agiri gisa aurkezten daZEHAZTU.

BIGARRENA.-Aipatutako ondasuna, berez, nire ordezkatuarena da.

JARRAITU EGITATEAK

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9 eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 599. artikuluari jarraikiz, jabari-hirugarrengotza honetaz arduratzeko eskuduna dabetearazpen-agindu orokorra eman eta abiarazi duen auzitegia.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan agertzeko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 539. artikuluaren arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazioa. PZLko 595. artikuluari jarraikiz, legitimazioa nire ahalorde-emaileak dauka, enbargatutako ondasunaren jabea baita.

SEIGARRENA.- Prozedura. PZLko 599. artikuluari jarraikiz, prozedura hitzezko judiziorako ezarri bezala bideratu behar da.

ZAZPIGARRENA.- Egikaritutako akzioa. Egikaritutako akzioa PZLko 595. artikulukoa da. Artikulu horri jarraikiz, hirugarrengotza-jabaria alega dezake demandaren bidez, betearazpenean alderdi izan ez arren, betearazpenpeko alderdiarena izango balitz moduan enbargatutako ondasunaren jabea dela adierazten duenak, baldin eta ondasuna ez badu betearazpenpeko alderdiarengandik eskuratu enbargoa trabatu ondoren.

ZORTZIGARRENA.- Kostuak. PZLko 603. artikuluaren arabera, kostuak aurkako alderdiari ezarriko zaizkio PZLko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT:eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, onar ditzala, eta har dezala pertsonatutzat alderdi hau, daukan ordezkaritzan. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, eta erabaki dezala bukatutzat ematea idazki honetan deskribatu den eta nire ordezkatuaren jabetzakoa denZEHAZTU ONDASUNAren gaineko enbargoa; halaber, ezar diezazkiola kostuak aurkako alderdiari.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra