Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >>  >> Ondasun higiezinen zuzenbidea >> Jabetza Horizontala

Jabe batek administratzaileari igorritako gutuna, irisgarritasun-obrak gauza daitezen eskatzeko

Gehien erabiltzen diren inprimakiak

19. inprimakia

Jabe batek administratzaileari igorritako gutuna, irisgarritasun-obrak gauza daitezen eskatzeko

Jaun/andre agurgarri hori:

Jabetza Horizontalaren Legearen 10-2 artikuluak ezartzen duenez, ezinduen aukera-berdintasunari, diskriminaziorik ezari, eta irisgarritasun unibertsalari buruzko Abenduaren 2ko 51/2003 Legeak egindako aldaketaren

arabera, Erkidegoko jaberen baten etxebizitzan bizi den, lan egiten duen edo zerbitzu altruista edo boluntarioak

ematen dituen ezindurik edo 70 urtetik gorako pertsonarik badago, pertsona horrek, duen ezintasunarekin,

elementu komunak modu egokian erabiltzeko edota kanpoaldearekiko komunikazioa erraztuko duten gailu

mekaniko edo elektronikoak instalatzeko beharrezkoak diren irisgarritasun-obrak egin beharko ditu Erkidegoak,

jabe horrek hala eskatzen badio, betiere obra horien guztizko zenbatekoak gastu arrunten 3 hileko arrunt

gainditzen ez baditu.

Legezko arau horren babesean, idazki honen bitartez honako hau jakinarazten dizut: ....................................................................

jauna(k)/andrea(k) nire etxebizitzan (......................................... solairua, .................................... eskua) bizi da/lan egiten du/zerbitzu

altruista edo boluntarioak gauzatzen ditu (ez dagozkion aukerak ezabatu); pertsona horrek honako ezintasuna du:

............................................................................................ 70 urtetik gorakoa da, eta kanpoaldearekiko komunikazioa faboratzeko,

atarian arrapala eraiki dezazun (bestelako kasuetan, behar den obra edo gailu mekaniko edo elektronikoa adierazi)

eskatzen dizut; nik dudan aurrekontuaren arabera, obra horrek gastu arrunten hiru hileko arrunt ez ditu gainditzen,

eta beraz, adierazitako instalazio edo obra gauza dezan eskatzen diot Erkidegoari.

Besterik gabe, zure berrien zain, jaso ezazu agur bero bat.

117

60

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra