Zuzenbidearen webgunea, euskaraz
Cuarta edición Premios Adrian Celaya

Zuzenbide zibila  >>  Formularioak >> Epaitegiak

Jabekideen erkidegoaren demanda

JABEKIDEEN ERKIDEGOAREN DEMANDA

TXANDA DAGOKION LEHEN AUZIALDIKO EPAITEGIA

Ni,PROKURADOREAREN IZEN-ABIZENAK, auzitegietako prokuradorea naizen hau, epaitegian agertzen naiz,IZEN-ABIZENAK jaunaren/andrearen izenean eta ordezkaritzan, etaPROBINTZIAko Abokatuen ElkargokoABOKATUAREN IZEN-ABIZENAK abokatuaren zuzendaritzapean.

Ordezkaritza egiaztatzen dutHAUTATU EGIAZTATZEA.

Abokatuaren bulego profesionala:HERRIA,HELBIDEA.

Horiek horrela, zuzenbidean bidezkoen den moduan, hau DIOT:

Idazki honen bidez, JUDIZIO ARRUNTEKO demanda jartzen dutZEHAZTUDEMANDAREN ZIOA DEMANDA ZEHAZTU IZEN-ABIZENAK EDO JABEKIDEEN ERKIDEGOA kontra(helbidea:HERRIA) egitate eta zuzenbideko oinarri hauetan funtsatzen naiz.

EGITATEAK

LEHENENGOA.- DemandatuaHERRIA(e)koHELBIDEAkalean, kokatutakoZEHAZTU baten jabea da. Horrela egiazta daiteke. Jabetza Erregistroko ohar bakunaren bidez; 1 zenbakiko agiri gisa aurkezten da demanda honekin batera.

ZEHAZTU EGITATEAK ETA AURKEZTUTAKO DOKUMENTAZIOA

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

LEHENENGOA.- Jurisdikzioa. Jurisdikzio zibilak du eskumena, Botere Judizialaren Lege Organikoko 9. eta 21.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz.

BIGARRENA.- Eskumena. PZLko 45 eta 52.1.8 artikuluei jarraikiz, auzi honetaz arduratzeko eskumena lehen auzialdiko epaitegiak dauka, finka dagoen lekuari dagokiona baita.

HIRUGARRENA.- Gaitasuna. Alderdiek judizioan aurkezteko beharrezkoa den gaitasuna dute, PZLko 6. artikuluarekin eta hurrengoekin bat etorriz.

LAUGARRENA.- Ordezkaritza eta postulazioa. Auzi-jartzailearen ordezkaritza eta postulazioa behar bezalakoak dira demanda honetan, PZLko 23. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

BOSGARRENA.- Legitimazio aktiboa nire ordezkatuak daukaOSATU eta legitimazio pasiboa, berriz, demandatuari dagokioOSATU

SEIGARRENA.- Prozedura. Bideratu beharreko prozedura judizio arruntekoa da, horrela baitago xedatua PZLko 249.1.8 artikuluan.

ZAZPIGARRENA.- Auziaren funtsa.ZEHAZTU ZUZENBIDEKO OINARRIAK

ZENBAKIA ZEHAZTU.- Kostuak. Kostuak alderdi demandatuari ezarri behar zaizkio, Prozedura Zibilaren Legeko 394. artikuluari jarraikiz.

Azaldutakoagatik,

AUZITEGIARI ESKATZEN DIOT: eman ditzala aurkeztutzat demanda hau, agiriak eta kopiak, eta onar ditzala. Har nazala pertsonatutzat eta alderditzat daukadan ordezkaritzan, eta har dezala aurkeztutzat JUDIZIO ARRUNTEKO demandaIZEN-ABIZENAK EDO JABEKIDEEN ERKIDEGOA jaunaren/andrearen aurka. Egoki diren legezko izapideak egin ondoren, eman dezala epaia, honako hau erabakiz:

DEMANDAREN ZIOA

Berebat lehenengoa:Honekin batera aurkezten da tasa judizialaren autolikidazio-agiriaren alea, azaroaren 20ko 10/2012 Legeko 8.2 artikuluko bigarren lerrokadan eta Ogasun Ministerioaren 2662/2012 Aginduko 12.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

HERRIA(e)n,DATA(e)an.

Abokatuaren sinadura

Prokuradorearen sinadura

Sustatzaileak:

  • deustu
  • ivap
  • Bizkaiako foru aldundia - Diputación foral de Bizkaia
  • Eusko jaurlaritza / Gobierno vasco - Justizia eta herri administrazio saila
  • BBK
  • Deusto - Instituto de estudios vascos / Euskal gaien institutua

Laguntzaileak:

© IUSPLAZA  Lege-oharra